Your SlideShare is downloading. ×
Mamelukoen iruzkina
Mamelukoen iruzkina
Mamelukoen iruzkina
Mamelukoen iruzkina
Mamelukoen iruzkina
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Mamelukoen iruzkina

465

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
465
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. 1808-ko Maiatzaren 3-KO Fusilamenduak, Pio Printze mendian. 1814an (mihise gaineko olioa). Goya. HURBILTZE HISTORIKOA: Koadro hau ez dago egina gerra bitartean, 1814an baizik. Orduan erregeordea zen Don Luis izan zen enkargu-egilea, baina lanaren proposamena Goyak egin zuen. Goyak 68 urte zituen eta zahartzaroan sartuta zegoen, hala ere, pinturaridagokionez, esperientzia eta maisutasun handiko pintorea eta grabatzailea zen eta bide berriak eta orijinalak irekitzeko prestagertu zen beti, hil arte. 1814an, gerra amaitu ondoren, Fernando VIIaren erregimenaren erreakzio absolutista antolatzen ari zela, frantsesen eta"frantsestuen" aurkako giroa berotzen ari zen bitartean, gerraren gertakari heroikoen goraipamena egiten hasi ziren literaturan,eta pinturan, behintzat, Goyak giro aberkoi horretan mamitutako bi koadro kontserbatu dira.Absolutismoaren berrezarpenarekin Goyaren lagun batzuk gartzelaratuak eta erbesteratuak izan ziren, bera ere “frantsestutzat”hartua izateko arriskuan egon zen. Berrezarri zen Inkisizio tribunalak, 1814an, aitorpena hartu zion, motiboa edo aitzakiaGodoyrentzat pintatu zituen maja biluzia eta maja jantzitakoadroak izan ziren, Inkisizioaren ustez lizunak zirelako; lanpostuak,adinak eta ordurako pintore bezala irabazita zuen izenak lagunduko zioten seguruen aske ateratzen. Gorteko ganbera pintoreaizaten jarraitu zuen. Geroago, 1819an, adina eta osasun arazoak zirela medio, Quinta del Sordo etxera erretiratzeko baimenaeskatu eta lortu zuen, bertako paretetan “pintura beltzak” burutu zituen. Beranduago, 1824an, Espainian zegoen giro itxia etaatzerakoiarekin itota, Frantziara joan eta, osasun arazoak baliaturik, han gelditzeko eta erretiro pentsioa kobratzeko baimenalortu zuen. 1828an Bordelen bukatu zituen bere egunak azken unera arte konposizio eta teknika berriekin saiakerak egiten,ikasten. Ikerlari batzuen ustez, “Maiatzaren 3ko fusilamenduak” 4 koadroz osatutako sailaren barruan egongo zen. Koadrohorietan herri matxinatuak burututako gertaera esanguratsuenak irudikatuko ziren. Hala ere, “Maiatzaren 3ko fusilamenduak”eta "Mamelukoen karga" besterik ez zaizkigu iritsi. FORMEN AZTERKETA: * Material eta teknika: Koadro biak tamaina handiko mihiseak dira, 268 x 347 cm-koak, olio teknikarekin landuta.Erabilitako teknika bat dator lanen tamainarekin, pintzelada handiak, indartsuak, seguruak, pigmentuz beterikoak, mugimendueta dinamikotasunaren zirrara sortarazteko aproposenak. Goyak hemen kolore orbana handietan margotu du, sakontasunalortzeko argiaren dirdiraz baliatu da eta irudien formak eta keinu adierazkorrak dudagabeko trazu beltz azkarren bidez marraztuditu. * Generoa eta gaia: Koadro biak historia-pintura generokoak dira. Batailak, pintura gaien artean, nobleenak, heroikoenakziren orduan. Hala ere, Goyak ez ditu arrandiez tratatzen, ohikoa zen horrelako gaietan erregetza, jeneralak edota Armadarengoraipamena egitea. Hemengo kasuetan, berriz protagonista Madrilgo herria da, jende multzoa eta jende multzo horretatik heroianonimoak nabarmentzen ditu. Gaia tratatzeko era guztiz berritzaile eta iraultzailea suertatzen da, erromantikoa. Maiatzaren 3-ko fusilamenduetan frantsesek Madrilen sartu eta hurrengo gauean herri matxinatuaren aurka egindakofusilamenduak irudikatzen dira. * Konposizioa: Fusilamenduen gaia behin baino gehiagotan agertzen da Goyaren koadernoen marrazkietan eta “desastreak”grabatu sailean eta hemengo konposizioak badu lotura hangokoekin.Oraingo honetan hiltzaile pelotoiaren aurrean herritar talde batzuk azaltzen dira multzoka: Ezkerraldean, aurrerago eta lurreanbarreiatuta hilda daudenen multzoa. Erdian, belaunikaturik, fusilatzear daudenak. Atzerago eta beherago ere itxaroten aridirenak. Ezkerraldeko itzalen multzoan emakumezko batzuen zirriborroak antzeman omen daitezke. Denak dira gizabanako anonimoak, herritar xume itxurakoak, ez dago ez jeneralik, ez ofizialik, ez dago gerraren aldekogoraipamenik. Izuturik, ahal duten bezala, aurre egiten diote heriotzari: fraide herritarra dena otoitz egiten, batzuk dardarka,azkazalak jaten, beste batzuk begiak, belarriak edo aurpegi osoa estalita, burumakur, inpotentziak jota. Multzo horren erdian, belaunikatuen artean, argitasun bereziez nabarmenduta herritar anonimo batek besoak altxatzenditu (gurutzerik gabeko gurutziltzatu baten antzera. Biktimaren irudi herrikoia) eta hiltzaile pelotoiari begirada esanguratsualuzatzen dio bere amorrua edo agian defentsa ezintasuna azaldu nahian edo. Nabarmentzen diren espresioak oso iradokorrak,egiazkoak, basaki gizatiarrak ematen dituzte. Hildakoen eskortzo pilaketaren gainean, aurreratuago eta beso zabalik, argiztatuta dagoen protagonistaren erorpenarenaurre-irudia emango baligu bezala, odolez inguratutako gorpu bat ageri da oraindik bizirik dagoen pertsonaren infrentzua eginez,odol jarioaren mantxen marrek nabarmentzen dituzte bizitza eta heriotzaren arteko mugak. Hiltzaile pelotoia, lerro-masa jarraikorra da. Alde honetan ere ez dago ofizialik, heriotza ematen duen makina bat bezala
  • 2. tratatuta daude soldaduak, denak batera, uniformaturik, aurpegirik gabeko soldaduak heriotzaren agindua itsuki betetzen aridirenak, argi-kontran agertzen dira, argia estaltzera datoz. Ez dugu ahaztu behar ilustratuentzat argia arrazoiaren sinboloa zela. * Argiaren tratamenduari berebiziko garrantzia eman dio egileak. Gaueko eszena da eta lurrean dagoen farolak argi itzaltsubatez argitu behar zuen eszena, hala ere, argiaren islek, zenbait tokitan, koloreari dirdira bereziak eragiten dizkie, batez erebesoak altxatuta dituen tipoarengan, badirudi berarengandik ateratzen dela argia, bera bihurtzen da argi-gune eta arreta-gunenagusia. Hondoko espazio ilunaren gainean arkitekturaren profilak irudikatzen dira era xumean, gehiegi nabarmendu gabe, gizairudiei protagonismoa ez kentzearren, baina nahikoak dira zirriborro horiek jakiteko non dauden: Pio Printze mendiandeiturikoan, Monkloa aldean hain zuzen. * Marrazketa oso sinplifikatuta dago, forma sinplifikatuak eta adierazkorrak bilatu ditu, unearen dramatikotasuna azaltzendituzten keinuen irudikapenari lehentasuna eman dio. Honetan espresionismoaren aurrekaria azaltzen da. * Kromatismoa oso aberatsa da: hamaika okre, gorristak, horixkak, berdexkak, zuria eta beltzarekin kontrastatuta agertzendira. Argiztatuen dauden zatietan koloreek dirdira berezia hartzen dute, oso indartuta azaltzen dira, adierazpen iradokorrahartuaz. Honetan ere espresionismoaren aurrekaria da. Goyak asko lantzen zuen kolorea, pigmentuak askotan oso urrunetikekartzen zituen; batzuen ustez bere gorreria kolore-hauts kaltegarri batzuek eragindako gaixotasunaren ondorioa izan zen. * Estilo askea, forma abozetatuak, zirriborratuak, sinplifikatuak, baina guztiz adierazkorrak, jarreretan, keinuetan,begiradetan indar osoa jarrita. Beraz, espresionisten aurrekari gisa azaltzen zaigu Goya lan honetan. ESANAHIA ETA BALORAZIOA: Fusilamenduak irudikatzea gauza berrria zen baina Goyak aurretik, marrazkietan etadesastres grabatu sailean 4grabatutan arakatu zuen gaia, bereziki 2. estanpan “con razón o sin ella”, 15. estanpan “y no hay remedio” eta 26. estanpan “nose puede mirar”. Desastres ,2.a, “con razón o sin Desastres, 15.a, “y no hay remedio” ella” Desastres, 26.a, “no se puede mirar” Desastres saileko 1. estanpan “tristes presentimientos”, alkandora zuriz jantzitako otoizlari bat ageri da, belauniko etabesoak zabalik, Job edo Kristo Getsemanin irudiekin lot dezakegun pertsonaia da, etorriko zaizkion sufrimenduak jasatekoJainkoari laguntza eskatzen diona. Halaber, irudi horren konposizioak eta jarrerak gogora ekartzen digute Maiatzaren 3ko
  • 3. fusilamenduen protagonistarena. Oso gogokoa izan zuen Goyak estilo horretako jarrera, hainbat aldaera eginda behin ta berrizagertzen baita bere obran zehar.Desastreak: 1. estanpa, tristes presentimientos... Goya: Jesus Getsemanin otozlari, 1819an Grabatuetan indar osoa biktimengan jartzen du, eta gauza bera egiten du pintura honetan. Alderdi moralaridagokionez, gai belikoaren errepresentazioa iraultzea lortu zuela esan daiteke: hemen galtzaileak garaile bihurtzen dira, haiekdute argiaren indarra eta haien martirioaren irudia eskaintzen dute. Bataila irabazi dutenak, berriz, indarraren lege injustuainposatzen dute eta ilunpean azaltzen dira. Herriaren protagonismoa indartzeagatik erromantikoa azaltzen da. Teknika eta formen aldetik (forma sinplifikatuak,keinu adierazkorrak, kolorearen erabilera esanguratsua) espresionisten aurrekaria izan zen. Bai estetika arloan, bai historiari dagokionez, Goyaren koadro hau Daviden “Horaziotarren zinaren” (1784-85)kontrakotzat har daiteke. David Napoleonen pintore ofiziala izan zen, iraultzaile sutsua izan ondoren Napoleonen inperioarengoraipatzaile bilakatu zen. Baina “Horaziotarren zina” iraultza aurretiko lana da. Daviden koadroan heroiak modu epiko batezheriotza hartzeko prest agertzen dira, beldurra txintik ere ez dutela, ausardia erakutsiz duintasunaren jabeak dira. Estiloaridagokionez, forma oso itxia, bukatua, lotua, eskultorikoa lantzen du, mugimendu neurtuak, adierazpen heroikoa, hotza, eszenaidealizatuta, irreala, konposizio arrazionala, orekatua, soldaduen kokapena ere Goyaren soldaduen kontrakoa da...
  • 4. David: Horaziotarren zina, 1784 Goyak, berriz, anti-heroia erretratatzen du eta soldaduek ekartzen duten heriotzaren gaitzesle eta biktimen sufrimenduarenlekuko bilakatzen gaitu. Gizatasun handiz tratatuta daude galtzaileak; irabazleen nagusikeria eta galtzaileen inpotentzia erakutsi eta biktimen alde jartzen du ikuslea. Desastreekin egin zuen gerraren kontrako alegatua aldarrikatzen jarraitzen du, egun gerrari buruz dugun ikuspegi ezezkorra aurreratzen du, gerrak ez du loria ekartzen injustizia, ankerkeria eta heriotza baizik. Koadro honek eragin handia izan zuen ondoko pintoreengan: Manetek egindako "Maximiliano enperadorearenfusilamendua" edo Picassok egindako "Gernika" (zeinean – Hughesek dioenez - bonbillak argiak barraiatzen duen forma kubikokolanpara ordezkatzen duen eta XX. mende liskartsuaren kontzientzia sinbolizatuko luke) eta "Koreako fusilamenduak" honetaninspiratu ziren. Oraindik ere, egungo gerrei buruzko argazkietan, dokumentaletan, erreportajeetan... ageri dira askotan Goyarenbegiradaren zantzuak. Manet: Maximilianoren fusilamendua, 1867 Picasso: Gernika, 1937
  • 5. Picasso: Masakrea Korean, 1951 Estekak: http://www.museodelprado.es/ek/euskera/las-15-obras-maestras/ficha-obra/obra/1808ko-maiatzaren-3a-madrilen-pio-printzea-mendiko-fusilamenduak/ http://earth.google.es/thanks.html#p=win Helbide honetan ezkerraldean aukeratu eta ireki “galeria " eta hautatu gero"Great Green Buildings" eta eskatu bilatzeko “museo del prado” eta lupan sakatu eta behin hurbilduta gehiagotan sakatu mapabarruan Pradoko 15 artelan aukeratuak atera arte, gero aukeratu maiatzaren 3ko fusilamenduak eta hurbildu ahal zara obrabarruan nahi adina murgildu arte. http://www.museodelprado.es/index.php?id=995&no_cache=1&L=0&tx_obras[adv]=Pradoko on line galeria ateratzen da, laukian Goya jarri eta Pradon duen obra guztiari buruzko irudiak eta informazioa dagokronologikoki ordenatuta eta irudiak handitu eta kalitate handiarekin ikus daitezke http://es.wikipedia.org/wiki/Francisco Francisco _de_Goya Goyaren bizitzaz eta garaian-garaiko obraz informazio piloa,eguneratua eta kalitatekoa, funtsezko bibliografia eta esteka ugari eskaintzen ditu. http://www.calcografianacional.com Grabatu sailei buruzko informazioa aurki dezakegu hemen

×