Eskultura garaikidea

902 views
739 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
902
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
7
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Eskultura garaikidea

  1. 1. ESKULTURA GARAIKIDEA. 1. XIX. MENDE BUKAERAKO EGILE GARRANTZITSUENAK: RODIN, ROSSO ETA MAILLOL. RODIN (1840-1917). Frantzian jaioa, formazio artistikoa Italian osatu zuen Migel Anjelen lanak ikasiz. Bere egoera ekonomiko erosoak askatasun sortzailea izateko aukera eman zion; honela, arau akademikoak hautsi zituen eskulturan bide berriak jorratzeko. Rodinen eskulturetan honako ezaugarri hauek aurkituko ditugu: gai humanistak (sentimenduak, pasioak), mukulu biribilak, ikuspegi anitzak, argi- jokoak azaltzen dituzten amaiera leunduak eta zimurren arteko kontrasteak. Eskultore “inpresionista” dela esan izan da, argiaren paperaz arduratu zelako, nahiz eta ezaugarri hori pinturaren arlokoa izan. Eskultore honen lan askotan sinboloen adierazpena azaltzen da: Pentsalaria (gogoetaren indarra), Muxua (maitasuna). Pentsalaria (1880-1900, brontzea) “terribilita” migelanjeldarraren isla dugu, bai biluziaren muskulaturan baita kontzentrazioaren adierazkortasunean eta tentsioan ere. Muxua (1886, marmola) klasizismotik gertuago dagoen lana da eta garaiko kritikak onartu zuen bakarra. Talde eskultoriko honetan bikotea marmolezko bloketik sortua dela ematen du; blokea arbastatu gabe dago, Migel Anjelek Esklaboak izeneko lanetan egin zuen bezala. Biluzi leunduei eta atal zimurtsuen arteko kontrasteari esker argilunak sortu zituen eta eskulturaren adierazkortasuna areagotu egin zuen. Calaiseko burgesak (1895, brontzea) lan espresionista izan zen, Rodinek irudiak itxuragabetu zituen eta, era horretan, adierazkortasuna indartu egin zuen ohiko edertasun akademikoaren aurka. Pentsalaria Muxua Calaiseko burgesak Camile CLAUDEL, ROSSO eta MAILLOL eskultugileek garrantzia dute. 2. XX. MENDEKO ESKULTURA: EZAUGARRI OROKORRAK, AURREKARIAK, BILAKAERA. XIX. mendearen bukaeran, Rodin frantziarraren eskutik sortu zen eskultura garaikidea, Iraultza Industriala baino lehenagoko eskulturarekin alderatuta zerikusi gutxi izango zuena.1. Material dibertsifikatuagoekin arituko dira eskultoreak: marmola, brontzea eta polikromatu gabeko egurraz gain, burdina, alabastroa, argizaria, buztina, hormigoia, hondakin metalikoak, plastikoa, e.a.2. Nagusi den eskultura mota mukulu biribila da: erliebea eta ohiko generoak baztertu egin dira (zaldizkoa, bustoa, etzana). Eskultura monumentala lantzen da.3. Abstrakzioa azaltzean gaiak berritu egiten dira, hala ere giza irudia oinarrizkoa da hainbat eskultorerentzat. Joera garrantzitsuenetakoa garaiko gizakiaren kezkak, estualdiak adieraztea izango da.4. Garai honetan ezaugarri estetiko orokorrak bilatzea oso zaila da, mugimendu eskultoriko ugari dago-eta. Irudi itxuragabetuak, forma sinplifikatuak, hutsunea eskulturaren baitan sartua eta benetako mugimendua duten lanak dira aurki ditzakegun ezaugarrietako batzuk.5. Eskulturak berak garapen kontzeptual sakona bizi izan du eta une batean berrikuntzen gunea izan zen. Pinturarekin alderatuta eskulturaren bilakaera motelagoa da arrazoi desberdinak direla medio. Alde batetik, materialen balio handiak eta enkarguek mugatzen dute eskultorearen lana eta, bestetik, eskulturak
  2. 2. ez dio garapen ordenatu eta linealari jarraitzen: batzuetan abangoardien ezaugarriak azaltzen ditu, beste batzuetan artistaren lanak ez du zerikusirik garaiko mugimendu artistikoekin. Hala ere, badira faktore batzuk diziplina honen berrikuntzan garrantzia izan dutenak:- Rodinen lanak ekarri zuen haustura.- Arte primitibo afrikarra eta ozeaniarra aurkitzea.- Aurkikuntza arkeologikoak (historiaurrekoak, mesopotamiarrak, etruriarrak).- Garai hartako zientzia eta teknikaren eragina. ESKULTURAREN BILAKAERA XX. MENDEAN. Mendearen hasieratik 1930 arte, eskulturak esperimentazioaren bidea eta soluziobide berriak landu zituen abangoardiek sortutako girora egokitu zen neurrian. BRANCUSI-(1876-1967) Musua (1907) estatua blokea da. Musua (1907) Txoria (1924-49) ZADKINE eta ARCHIPENKO kubismoaren ezaugarriak eskulturara eramaten saiatu ziren. Archipenko emakumea bere ilea orrazten Espresionismoaren inguruko esperientziak ugariak eta askotarikoak izan ziren: Barlach, Lehmbruck, Taut eta Gropius ditugu joera honetako egile garrantzizkoenak. Futurismoa: BOCCIONI Dada :DUCHAMP-ek (Iturria) eta Kurt SCHWITTERS. DUCHAMP-ek (Iturria) Abstrakzio konstruktibista: TATLIN-ek III Internazionalari eginiko monumentua (1919) eta Naum GABO-ren eta Antonio PEVSNER Surrealismoa: Max ERNST 1930etik aurrera, esperientzia eta berrikuntza horiek guztiek eskultura berria, sendoa eta kontzientea sortzea ekarri zuten. Eskulturagileek material berriak eta artisauen teknikak hartu eta espazioa arkitektoen moduan landu zituzten. Julio GONZALEZ Henry MOORE-k (1898-1986) kultura primitiboak eta historiaurrekoak ongi ezagutu zituen; hutsuneari benetako balore espaziala eman zion forma erdi abstraktuak eta organikoak landuz.
  3. 3. Head and ball, 1934 Reclining figure, 1957 Hans ARP eta LAURENS. Sandy CALDER-ek (1898-1976) espazioa bereganatu zuen mugikarienbidez. "Titulurik gabe" (1976). Washington. GIACOMETTI-k surrealismoaren gailurrean lan kezkagarriak sortu zituen. oinez doan gizona 1950etik aurrera eskultura espazioaren artea bezala ulertu da, zenbait adierazpen estetiko komun ditueta arkitekturarekin nahiz pinturarekin. Eskultoreek bereganatu dituzte mota guztietako metodoak etaindustriatik hartutako lanabesak. Eraikuntzatik hartutako metodorik erabiliena hormigoi armatua da.Bitartean arkitektoek guztiz eskultorikoak diren zubiak, museoak edota aireportu-terminalak egiten dituzte. 1970eko hamarkadan pinturaren heriotzaz hitz egin zen eta eskultura izan zen artearen ingurukoesperimentaziorako aukeratu zen eremua. Espainia Euskal Herriarekin batera eskulturaren harrobi handia izan da: Jorge de Oteiza, EduardoChillida, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu eta Ricardo Ugarterekin batera, Pablo Serrano, AmadeoGabino, Venancio Blanco eta Martin Chirino dira egile garrantzizkoenak. Land art eskultura garaikidearen azken kontzeptuen garapenaren ondorioetako bat izan da. Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Donostia, 2003). Hogeita hamarreko hamarkadan hasi zen lanean lengoaiaerrealista baina esperimentatzailea erabiliz. Hego Amerikan egon ondoren, 1947an itzuli zen euskal arteberria bultzatzeko helburuarekin. Asmo honi jarraituz, ekintza artistiko desberdinetan hartu zuen parte(Arantzazu, Gaur taldea, etab.). Arantzazukoaren ondoren, Oteizak bere hizkuntza abstrakzio alderaeraman zuen, formen kezkak baino hauen artean dagoen espazioaz gehiago arduratuz, esanahi izpiritualsakona duen hutsunearen estetika landuz. Arantzazuko apostoluak
  4. 4. Esferaren hustuketa Kutxa hutsa. Odiseo izeneko gudari Eraikuntza Hutsa (1958) (1958) armatuaren erretratua (1975) 1957. urtean, saritua izan zen Sao Pauloko Biurtekoan. Donostiako Pasealeku Berrian ezarri zen, 2002. urtean Eduardo Chillida (1924).Talde artistiko desberdinetako partaide izan ondoren, bere ibilbide propioahartu zuen abstrakzioaren barruan. Chillidari espazioa interesatzen zaio, baina hutsunearen ordez bilatzenduena bolumenaren eta espazioaren arteko muga da, bien artean dagoen erlazioa. Horregatik bere eskulturalengoaia berezi bat da, non irekia eta itxia, astuna eta arina, betea eta hutsa, etengabeko elkarrizketan daudeeta espazioan, mugimenduan dauden formak badira bezala marraztuta. “Omenaldia Fleming-i” eskultura bidaiaria izan da, zalantzarik gabe: lehenik, Ategorrieta pasealekuan kokatu zen (1955); ondoren, Zorroagako ospitalearen inguruan; eta, azkenik, Kontxako pasealekuan. Erabilitako materiala ere aldatu egin da denboran zehar: lehen bertsioa burdina landuz egin zen; eta bigarrena, berriz, granitoz. Haize Orrazia” (1977) eskultorearen izena daraman pasealekuaren amaieran dago kokaturik. Chillidak Luis Peña Gantxegi arkitektoarekin elkarlanean egin zuen lan hau. Garaiera ezberdinetako terraza batzuek eratzen dute. Terrazak granito arrosaz egindako galtzada-harriz estalita daude, eta hainbat harmailak eta eskailerak komunikatzen dituzte. Itsaslabarreko harkaitzetan, altzairuz eginda dauden metalezko hiru eskultura ikus daitezke txertaturik, hamar bat metroko tarteek bereiziak. Multzoa osatzeko, hodi-sistema bat jarri da, olatuek dakarten airea zenbait zulotara bideratu eta airea irtetean soinu berezia egiten dutenak. Airea ur lainoztatuarekin batera irteten da ekaitz-garaia denean. Eduardo Chillida Gure aitaren etxea. Gernika. 1988. Hormigoi armatuan egina da eskultura hau eta, arkitektura brutalistan ohi den bezala, agerian utzi dira kofratzearen arrastoak azaleran. Hondoan irekirik ageri den abside baten moduko egitura itxuratu zuen Chillidak, bere ohiko forma kaligrafiakoak bideratzeko. Hilarri moduko eskultura bat, burdinan landua, ageri da absidearen barruan. Gernikako bonbardaketaren oroimenez bideratu zen eskultura hau eta Gabriel Arestiren poema baten aipamena egiten du eskulturaren izenburuak. Begi-bistakoa da Chillidarenean gune sagaratuaren ebokazioa, kapera modukoa baita gune hura, barruan zerbait gorderik dueña: gure aitaren etxea izan daiteke gure lurra, Arestiren poeman den bezala, kapera izan daiteke hormigoizko absidea, baina baita egoitza, aterpea edo harresia ere.

×