HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA

  • 525 views
Uploaded on

 

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
525
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0

Actions

Shares
Downloads
1
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. ANIMALIENERREINUA Ainhoa Onsalo Eider Ordoki Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal
  • 2. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK AURKIBIDEA 2. Katalogazio ezaugarriak: ................................................................................ 3 3 Testu inguraketa............................................................................................ 4 4 Helburu didaktikoak ...................................................................................... 5 5 Oinarrizko konpetentziak .............................................................................. 6 6 Edukiak......................................................................................................... 6 7 Orientazio Metodologikoak ........................................................................... 7 8 Jarduera Sekuentzia eta azalpena (luzeagoa egin) ..................................... 9 9 Ebaluazio irizpideak.................................................................................... 10 9.1 Arloarekiko .......................................................................................... 10 9.2 IKT-ekiko ............................................................................................. 10 10. Erreferentziak ............................................................................................. 11
  • 3. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK 2. Katalogazio ezaugarriak: Irakasleek IKTen ezagutza, erabilera eta curriculumean integratzearen inguruko maila desberdinak dituzte. Gaitasunen heterogeneotasun horri erantzuteko, irakasleek izan ditzaketen IKT maila edo faseak desberdinak izan daitezke. Guk, ariketak egiteko aukeraturiko maila edo fasea tartekoa izan da. Hasierako maila erabiltzea errazegia iruditzen zaigu eta horretaz gain, haur hezkuntzan, arbel digitalari erabilera handia ematen zaion tresna denez, nahiko menperatua izaten dute IKT hori. Bestalde, oraindik lehen hezkuntzan daudela kontuan izanik, maila aurreratuko programak, hau da, blogger, wikiak.. erabiltzea gehiegi iruditzen zaigu. Horiek derrigorrezko hezkuntzan erabiltzeko egokiagoak iruditzen zaizkigu, beraz, tarteko maila bateko programa aukeratu dugu, Jclic programa hain zuzen ere. Jclic programa, jarduera ezberdinak burutzeko balio duen, tresna informatikoez osatutako aplikazioa da. Aplikazio hau, proiektuka azaltzen da eta mota desberdinetako ariketa ditu. Aplikazio didaktikoak sortzeko tresna bat da eta curriculumeko arlo desberdinak lantzen dira, haur hezkuntzatik hasi eta derrigorrezko bigarren hezkuntza arte. Tipologiaren inguruan berriz, ikasketa-objektua edo sekuentzia didaktikoa den zehazten du. Sekuentzia didaktiko bat aukeratu dugu, hau da, ikasketa objektuez osaturiko multzo bat egituratu dugu. Ariketa ezberdinen kalifikazioen bidez egingo dugu ebaluazioa. Azkenik, orientazio didaktikoan, hainbat atal sailkatu ditugu. Esplorazio jarduera bezala bideratuko dugu, hau da, gai bat lantzen hasi aurretik, honen inguruan dakitena ikusi edo esploratzeko jarduera bat izango litzateke. Ez du inongo garrantzirik ondo edo gaizki egitea jarduerak, helburua gaiarekin familiarizatzea baita.
  • 4. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK Horretaz gain, errepaso ariketa bezala ere erabiliko ditugu. Esplorazio bezala erabili ondoren, irakasleak gaia azalduko du eta hainbat ariketa egin ondoren ordenagailuetara itzuliko gara errepaso bezala ariketak lantzeko. Horrela ikasleak ere lehen eginiko akatsak eta orain eginikoak alderatzeko aukera izango dute. Hobetu dutena eta ikasi dutena ikusiko dute eta eginiko akatsen zergatia bilatzen saiatuko dira. Multzokatzeari dagokionez, hasierako jarduerak, hau da esplorazio jarduera binaka egingo dute, horrela, bata bestearen laguntzarekin errazago bideratuko dituzte ariketak. Errepaso ariketak berriz, banaka egin beharko dituzte, bakoitzak, bere maila ikus dezan eta eginiko lanaren emaitza zein den kontrola dezan. Amaitzeko, formatu exekutagarria izango du. Honek esan nahi du, ikasleak eurak bideratuko dituztela ariketak, hau da, bakoitza bere erritmoan joateko aukera izango du. Horretaz gain, multimedia izango duen ariketak egongo dira. Irudiak eta audioa izango ditu lagungarri. 3 Testu inguraketa Animalien erreinua izeneko unitate didaktiko hobetan izaki bizidunen ezaugarriez, jatorriaz eta funtzioez jabetuko gara eta hori aitzakia hartuta, oinarrizko gaitasunak lantzeari ekingo diogu. Are gehiago, gaitasun horiek jorratzea izan da gure abiapuntua unitatea diseinatzeko orduan. Izan ere, unitateko jardueren bitartez, ikasleek oinarrizko gaitasunak garatu behar dituztenez, helburuak gaitasun bezala planteatuta daude. Guk prestatu ditugun ariketak bigarren ziklorako prestatuak daude, zehazki, 3. mailako ikasleei zuzenduta daude. Ariketa horien bidez, ikasleek animalien inguruko sailkapen desberdinak barneratuko dituzte, hala nola, beraien anatomiako ezaugarriak, bost erreinuen bereizketa eta jatorria. Jarduera hauek ebaluaketa aurretik egitekoak dira, lehenik kontzeptuak
  • 5. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK aurkezteko moduan eta baita irakaslearen azalpen eta baliabide desberdinen erabileraren ondoren errepaso modura, azterketarako edukiak prestatzeko asmoz. Ariketak hizkuntza euskara da. Honenbestez, euskara ikasteko material didaktikoa da. Informazioaren eta komunikazioaren Teknologien (IKT) integrazioa eta erabilerari heldu nahi diogu. Horregatik, unitate didaktiko hau tresna teknologiko zehatz batekin aurrera eramatea proposatzen dugu, Jclic hain zuzen ere. Uste dugu erronka honi erantzuteko modua, ikastetxearen hezkuntza-komunitatea osatzen duten alderdi guztien (administrazioa, irakasleak, ikasleak, gurasoak,,) inplikazio eta parte hartze eraginkorra lortzea dela. 4 Helburu didaktikoak Helburu orokorrak: 1. Komunikatzen ikastea: -Egoki, autonomiaz eta sormenez Informazioko teknologiak, komunikabideak eta hizkuntza erabiltzea lana burutzeko eta egindakoa aurkezteko. -Teknologia berriak erabiltzea animaliak ikertzearen ondorioz sortutako dokumentuak egiteko. -Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna -Animaliei buruzko talde lana egiteko informazioa hainbat iturritatik ateratzea. 2. Ikasten eta pentsatzen ikastea: -Animalien jatorria, funtzioak eta elikadura jakiteko lankidetzan jardutea. -Ingurune fisiko eta sozialaren eraginaz ohartzea eta bertako arazoak identifikatzea.
  • 6. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK -Gurekin bizi diren izaki bizidunak behatzean, edo garbitzean, edota haiei jaten ematean, kalterik ez ematea. - Izaki bizidunen ezaugarriak eta premiak ezagutzeko interesa agertzea. -Gurekin bizi diren izaki bizidunak behatzean, edo garbitzean, edota haiei jaten ematean, kalterik ez ematea. - Izaki bizidunen ezaugarriak eta premiak ezagutzeko interesa agertzea. 5 Oinarrizko konpetentziak a) Ikasten ikasteko gaitasuna b) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna c) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna d) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna e) Oinarrizko hardware-arekin maneiatzea f) Material desberdinak lantzeko, IKT-en erabilgarritasuna kontuan hartzea eta ulertzea g) IKT-en erabilera sustatzea h) IKT-ekiko jarrera ekintzailea, jakin-minekoa eta gogotsua aurkeztea eta hauek modu egokian erabiltzea. i) Software-ko ikaskuntzarako balio duten tresna teknologikoak menperatzea, hala nola, Jclic. 6 Edukiak -Animalien sailkapena: ornodunak-ornogabeak -Jarduerak egiterakoan jarrera baikor, langilea, parte-hartzailea eta lankidetzakoa erakustea. -Lanak egiteko bakarka, binaka edo hirunaka jardutea. -Animaliak bost erreinuetan animaliak sailkatzea -Animalien elikadura: belajaleak, haragijaleak eta orojaleak -Animalia jatorria saikatu, obiparoak eta bibiparoak. -Animalien izenak identifikatu, hizki-zoparen bitartez.
  • 7. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK 7 Orientazio Metodologikoak Planteatutako ditugun ariketak, gaiaren hasiera eta amaierako direla kontuan izanik, helburua zein den ondo azalduko genieke ikasleei, hau da, hasieran gaia ezagutzea eta amaieran bakoitzak bere burua autoebaluatzea. Gaiaren inguruko bost ariketa izango dira. Ordu bat iraungo duten lau klaseetarako lana izango da gutxi gora behera, hau da, aste bat. Lehen bi orduak hasieran eta beste bi orduak gaiaren amaieran. Ariketa hauek egin aurretik, ikasle taldea bilduko dugu eta objektu digital bat edo programa batekin lan egingo dugula esango diegu. Ordenagailu gelara joan eta gaiaren nondik norakoak azalduko zaizkie. Jarraian, ariketak, gaia ezagutzeko direla esango diegu eta gaizki egin ezkero arazorik ez dagoela argi azaldu. Gairen hasieran, lehen esan dugun moduan, binaka jarriko dira ariketak egiteko. Bestalde, ondo azaldu behar zaie, egingo diren ariketak jolas modukoak izan arren, ez direla jolasteko. Gaiaren amaieran, berriro ere ordenagailu gelara joango gara, ariketak errepikatzera, baina oraingoan banaka eseri beharko dute, bakoitzak bere ebaluazioa prestatu ahal izateko. Oraingoan, ondo azaldu behar zaie, ikasteko eta gaian zehar ikusitakoa hobeto barneratzeko dela. Informatika gelan, klasea hasi aurretik, proiektorearen laguntzaz, bost ariketak erakutsiko genizkieke eta bakoitzean egin behar dutena azaldu. Azalpen hauekin batera esango diegu materiala zaindu egin behar dutela eta ez dela nahi duten modura erabili behar. Zalantzarik gabe, metodologia ikasleen premietara egokitu behar da eta oinarrizko gaitasunak garatzeko estrategiak erabili behar dira. Ikasteko autonomia bideratu behar dugu eta IKTen erabilera integratu behar zaie baina kontuan izan behar dugu ikasleen partaidetza ere garrantzitsua dela. Elkarren arteko partaidetza bultzatu behar dugu, baina IKT baliabideak ikaste prozesuan integratu behar ditugu.
  • 8. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK JARDUERA AZALPENA BALIABIDEAK ARGAZKIA SEKUENTZIA 1. Letra zopa Letra zopa batean animali Ariketa desberdinak bilatu beharko azaltzeko dituzte. jarraian egingo proiektorea. dituzten ariketetan erabiliko Ordenagailua. diren animalien izenak Jclic programa izango dira. guztira 20 animaliren izenak daude. 2.Bost 20 animalia horiek, bakoitza Ariketa erreinuak bere erreinuarekin lotu azaltzeko beharko dute. proiektorea. Ordenagailua. Jclic programa 3. Ornodun eta 20 animalia horiek bi Ariketa ornogabeak ezaugarrien arabera sailkatu azaltzeko beharko ditu: ornodunak eta proiektorea. ornogabeak. Ordenagailua. Jclic programa 4. Elikadura 20 animalia horiek jaten Ariketa dutenaren arabera, hau da, azaltzeko belarra, haragia edo biak, proiektorea. belarjale, haragijale edo Ordenagailua. orojale multzoetan sailkatu Jclic programa beharko dituzte.
  • 9. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK 5. Bibiparo eta 20 animalia horiek beraien Ariketa obiparoak jatorriaren arabera banatu azaltzeko beharko ditu umeak, hots, proiektorea. amaren sabeletik edo Ordenagailua. arrautzetik datozena Jclic programa bereiztuz. º 8 Jarduera Sekuentzia eta azalpena (luzeagoa egin) 1. JARDUERA:: letra-zopa (denak jarri) 2. JARDUERA: bost erreinuak 3. JARDUERA: sailkatu ornodun/ornogabeak 4. JARDUERA: animaliak elikaduraren arabera 5 . JARDUERA: bibiparoak edo obiparoak Jarduera sekuentzia bost jardueraz osatuta dago. Jarduera sekuentzia hau aste batean irakasteko prestatuta dago. Jarduerekin hasiz, lehenik eta behin letra-zopa bat egingo dute. Bertan, animalia ezberdinen izena bilatu beharko dute eta animalia horiek erabiliko dira hurrengo jarduerak egiteko ere. Lehen jarduera hori bukatu ondoren, bigarrengo honetan, animalia guztiak bost erreinuen arabera sailkatzeko ariketa egingo du umeak. Bost erreinuak anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak eta arrainak dira. Hirugarrengo honetan, animaliekin jarraitzeko animalia guztiak beren anatomiaren arabera sailkatzeko ariketa egingo du umeak. Bertan, animalia ornodunak eta ornogabeak desberdindu beharko ditu, hots, bizkarrezurra dutenak eta bizkarrezurra ez dutenak. Laugarrenik, animali horiek berak beraien elikaduraren arabera sailkatu beharko dituzte. Guztira, hiru elikatze-modu jarriko ditugu: belarjaleak,
  • 10. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK haragijaleak eta orojaleak. Ariketa hau burutu ondoren, animaliak beraien anatomiaren arabera sailkatuko dituzte, bi ezaugarriren bidez banatuz: ornodunak eta ornogabeak. Ariketa ondo egin ondoren, laugarren jarduerara joango lirateke. Ariketa hori zuzen burutu ondoren, azken jarduerara helduko da haurra. Bertan, azkenik animalia guztien jatorrian hausnartu beharko du, arrautzetik jaiotzen diren edo amaren sabeletik jaiotzen diren zehaztuz. Azken finean, umeak animalien jatorriaren ezagutza izatea ere garrantzitsua da. 9 Ebaluazio irizpideak 9.1 Arloarekiko -Haurrak animaliak bost erreinuen arabera, hau da, ugaztun, hegaztu, narrasti, anfibio eta arrainen arabera banatzen ditu. -Haurrak animalia ornodunak eta ornogabeak zein diren badaki -Haurrak zehaztutako animalien jatorria, hots, amaren sabeletik datozenak eta arrautzetik datozenak banatzen ditu. - Haurrak zehaztutako animaliak beraien elikadurari erreparatuz sailkatzen daki, orojale, belarjale eta haragijaleen arabera banatuz. - Planteatutako ariketen inguruan soluzioa bilatzen saiatzen da. -Ariketak egiteko jarrera parte-hartzailea eta interesa aurkezten du. -Talde lanean jarduten da ariketak ebazterakoan. 9.2 IKT-ekiko - Ordenagailua eta bertako programa ezberdinak erabiltzen daki. - IKTak erabiltzeko garaian, konfiantza du bere buruarekiko. - Irakaslearen azalpenak errespetatzen ditu. - IKTak txukun eta arduraz erabiltzen ditu. -Teklatuaren, saguaren zein pantaila modu egokian erabili eta zaintzen ditu.
  • 11. HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA OTARRAK 10. Erreferentziak http://animalienerreinua.wikispaces.com/file/view/UDanimalienerreinua.pdf Informazioa (Ctrl-clic) • EUSKAL HERRIKO FAUNA Euskal Herriko faunako animalia batzuk aurkeztuko dizkizuegu: trikua, azeria, marisorgina edota azkonarra, besteak beste. • EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Euskalnatura.net. Euskal Herrian aurki daitezkeen animalien zerrendak aurkituko dituzu taxonomikoki bereizturik. Banaketak klase eta ordena mailan egin dira kasu gehienetan, eta gutxi batzuetan baita familia mailan ere. Animalia guztien zerrenda ikusi nahi izanez gero egin klik hemen • Ornodunak • Ornogabeak