Ipuin multimedien lana definitiboa

2,521 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
2,521
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
219
Actions
Shares
0
Downloads
24
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Ipuin multimedien lana definitiboa

  1. 1. HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIAK IPUIN MULTIMEDIAK IKASLEAK: JON URRUZOLA, NEKANE TEJEDOR, IÑIGO LARRAÑAGA OLAIA JUNI IKASTURTEA: 2009-2010
  2. 2. AURKIBIDEA SARRERA………………………………………………………………………...1 GAI HONEN HELBURUAK……………….………………………………….2 IPUIN TRADIZIONALAK VS IKUS-ENTZUNEZKOAK…………..…..3 IPUIN MULTIMEDIEN KATALOGOA………………………………….4-9 IPUINEN AZTERKETA ETA GOMENDIOAK………………………..10-13 IPUIN MULTIMEDIAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK……………..14 IPUIN MULTIMEDIAK SORTZEKO PROGRAMAK……………..15-16 GUK SORTUTAKO IPUIN MULTIMEDIA………………………………17 ONDORIOAK………………………………………………………………....18 BIBLIOGRAFIA……………………………………………………………….19
  3. 3. SARRERA Teknologia berrien laguntzaz sortutako eta egindako ipuinak, multimediak, dagoeneko ikastetxe guztietan topa ditzakegu. Normalean CD-Rom hauetan, ipuinez gain beste zenbait ariketa edo jolas ere izaten dira. Haur Hezkuntzako haurrek teknologia berriekiko duten lehenengo kontaktua gelan, programa (CD-Rom) hauen bitartez izaten da. Eta horrexegatik aukeratu dugu ipuin multimedien gaia, epe laburrean gure esku egongo delako ipuin hau edo bestea modu ezberdinetan lantzea, eta oso baliagarria iruditzen zaigulako errealitate berri hau sakontasunez ezagutzea. Abiapuntu bezala, zenbait galdera planteatu ditugu gure ikasgaiaren helburu nagusiekin lotuz: - Zer jakin behar dugu ipuin multimediei buruz? ( Zein ipuin multimediak dira egokienak Haur Hezkuntzarako?) - Ze nolako maisu eta andereñoa izan nahi dugu? (Egingo al dugu hautaketarik?) - Zein da teknologiaren papera Haur Hezkuntzan? (Honelako saioek, ba al dute helbururik? Ipuinak modu honetan kontatzean, zer galtzen da eta zer irabazi? Haurrek, zer nahiago dute?...) Hauek eta galdera gehiago erantzuten saiatuko gara. Eta horretarako, emisorearen aldaketak duen garrantziaz arituko gara, merkatuan dauden bilduma ezberdinak aztertuko ditugu, eta ipuin multimediak baloratzearren zenbait irizpide finkatuko ditugu, ondoren guretzat gomendagarriak direnak proposatzeko. Hori egin eta gero, guri interesgarriagoa iruditzen zaigun bidea arakatuko dugu, ipuin multimedia propioak sortzea, alegia. Alternatiba hau askoz baliagarriagoa izan daitekeela deritzogu. Badira proiektuak eta programak gure kabuz ipuin multimediak sortu ahal izateko edota liburu multimediak , eta zentzu ezberdinetan eraginkorragoak direla pentsatzen dugu. Prozesu hauetan, haurrek ere parte har dezakete (irakaslearen laguntzaz) gelako edo bakoitzaren esperientzia abiapuntutzat hartuz, eta hau praktikara eramatea lortu dugu ipuin bat sortuz, mutiko baten marrazkiak eta ahotsa erabiliz. Lan honi amaiera emateko zenbait gauza ondorioztatu ditugu hausnarketa moduan. 1
  4. 4. GAI HONEN HELBURUAK: Taula honetan ikus dezakegun bezala, irakasgaian zehar planteatzen diren helburu nagusiak abiapuntutzat hartu ondoren, ipuin- multimedien gaia burutzeko orientabideak planteatuko ditugu: HELBURU NAGUSIAK GAIA ORIENTABIDEAK Zer jakin behar du Zer dira ipuin ipuin multimediei multimediak? buruz Haur Zertarako? Abantailak, Hezkuntzako irakasle desabantailak? batek Informazio iturriak Zeintzuk daude? Nola arakatu. (liburutegiak, IPUIN lortu? Irizpideak? internet…) MULTIMEDIAK Ipuin multimediak: Ipuin multimediak sormenaren tresna sortzeko baliabideak bezala. ezagutu -Programa ezberdinak -Erabilpena 2
  5. 5. IPUIN TRADIZIONALAK VS. IKUS-ENTZUNEZKOAK Hurrengo taulan, fantasiari eta irudimenari dagokionez, bi formatu hauen ezberdintasunak / konparaketa aurkezten dugu: NARRAZIOA IKUS-ENTZUNEZKOA -Garun mailako ekintza ematen da: -Garun mailako pasibitatea: zerbait narrazioa egitean garunean ekintza ikustean garuneko hainbat zonalde ematen da, entzutean... gelditu eta zentzumenezkoak aktibatzen dira. -Arretaren nagikeria: arreta bahiturik du irudiak, arreta arloak pantailari entxufaturik daude. -“Estimulazio estresa”: badira haur batzuk gorritu eta tentsioan jartzen direnak, estres pertzeptiboa, urduritu, neurriz gaineko asaldura eman. -Sormenaren ekoizpena -Sormenaren inhibizioa -Imajinazioa -Behaketa -Irakurtzeko askatasuna -Menpekotasun arriskua -Norberaren esperientziatik abiatzen -Kanpokoa da (ematen didate) da. -Norbanako-afektibo -Zuzenean arlo emozionalera doa. -Arrazoitu daiteke -Alienantea -Norberaren balioetatik abiatzen da. -Balioak inposatzen ditu. Irudimenari erreparaturik, eta adituek diotenez, nabarmena da ipuin klasikoak eraginkorragoak direla. Baina ipuin multimediek bere abantailak ere badituzte; irudia oso erakargarria da haurrentzat, eta arreta errazago mantentzen dute, pertzepzio bisuala eta entzunezkoa lantzearekin batera. Gakoa kalitatean datza, ipuin esanguratsuen hautaketan, hain zuzen ere. Kalitatezko ipuin multimediak eskaini eta landu behar dira, baina betiko ipuinak eta ahozko kontaketa baztertu gabe, zeren eta Pello Añorgak esaten duen modura “ahots gora egiten den kontaketak badauka gaurko gizartean galtzen ari den osagaia, eta hori da kolektibitatearen zentzua izatea; hau da, denak partaide sentitzea, errito kolektibo beraren partaide”. 3
  6. 6. IPUIN MULTIMEDIEN KATALOGOA Katalogo hau osatzeko hainbat iturri kontsultatu ditugu. Internet erabili dugu, eta haur liburutegietara eta zenbait eskola eta liburu dendatara jo dugu. ARGITALETXEA MOTA IZENBURUA EGILEA EZAUGARRIAK LOTURA Egiaren David Bizkaieraz , animazioa, http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib_cas.php?id=85 ispilua López soinua, 6 urtetik aurrera IBAIZABAL Iratxoen Iñaki Batuaz, animazioa, soinua, http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib_cas.php?id=86 bihurrikeriak Zubeldia 6 urtetik aurrera Josu Batuaz, animazioa, soinua, Hauskara http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=74 Ipuin Penades 10 urtetik aurrera herrikoiak Juan Bizkaieraz, PDAn Gabonak http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=75 edo Manuel erabiltzeko, 10 urtetik ipuinetan Tradiziokoa Etxebarria aurrera k Bizkaieraz, PDAn Neskea eta Aitor http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=76 erabiltzeko, 10 urtetik jaungoikoa Arana aurrera Bizkaialdeko Juan Batueraz, PDAn http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=77 ipuin- Manuel erabiltzeko, 10 urtetik esaundak Etxebarria aurrera Hona hemen goiko taulan agertzen diren ipuinen laburpena: Egiaren ispilua: Igoneri gehien gustetan jakona beste ume batzuekaz txintxaurnetan olgetea da, baina aurten ez dauka nogaz olgau. Bere urtebetze egunean, Igonek desio oso berezia eskatuko dau, baina gauzak ez dabe urten berak itxaroten dauan moduan Iratxoen bihurrikeriak: Ipuinen CD honetan iratxo jator eta maitagarriak ezagutuko dituzu; Iratxoen familia hau Anbotoko Mari dama eder eta ahaltsuaren leize zuloan bizi da. Horko iratxo txikiena, Braulio, umeen laguna da. Irakurtzen laguntzeaz gain, mundu berri eta harrigarriak erakutsiko dizkizu izaki txiki horrek. 4
  7. 7. Hauskara: Inork esan al dizu zoragarria zarela, Hauskara? Beste inori aitortzen ez dizkiodan gauzak aitortzen dizkizut zuri, eta ez dut inolako lotsarik. Zeinen gozagarriak ditudan zurekin emandako uneak!. Gabonak ipuinetan: Ehko ahoz ahozko tradizio-ipuinen bidez, kristo aurreko zein osteko eguberri eta gabon jaien barri emoten da, euskaldunon izakera eta esakera jatorriean oinarrituta. Neskea eta jaungoikoa: 395. urtean Uxuek, hamabi urteko neskatoak, hil zorian egoan Urtzi ezagutu eban eta, hasiera- hasieratik, berari laguntzeko prest agertu zan. Aro baten amaieran eta beste baten hasieran murgilduko gara liburu honen orrietan aurrera egin ahala. Bizkaialdeko ipuin-esaundak: Ipuinen CD honetan Bizkaiko 200 ipuin edo esaunda eskaintzen zaizkizu. Ipuin eta esaunda hauen bidez, lurralde honetako euskara aberatsa ezagutu ezeze, bertako biztanleen bizitza-izakera ere ezagutzeko bidean zaude. 5
  8. 8. ARGITALETXEA MOTA IZENBURUA EZAUGARRIAK LOTURA Makila kixki 4-6 urte http://www.elkar.com/ Ipuinak Cdrom, Jolasak Gizon harrigarriak Ipuinak, Cdrom, Jolasak http://www.elkar.com/ Ipuin herrikoiak ELKAR edo tradiziokoak Tartalo Ipuinak Cdrom, Jolasak http://www.elkar.com/ Patxi errementeria Ipuinak, Cdrom, Jolasak http://www.elkar.com/ 6
  9. 9. ARGITALETXEA MOTA IZENBURUA EGILEA EZAUGARRIAK LOTURA 6 urtetik aurrera. Euskaraz, Gazteleraz, Ingelesez, Katalanez eta Gailegoz. Enperadorear Programa honek, en jantzi H.C Andersenen berria ”Enperadorearen Amandre H.C. jantzi berria”ren ANAYA ipuinak http://perso.wanadoo.es/postigoaula/taller/trajenew.htm Andersen bertsio zaindu bat eskaintzeaz gain, haurrek bere ipuin propioak sortzea ahalbidetzen du. Testuak idaztea, ipuinaren kontakizuna grabatzea 7
  10. 10. ARGITALETXEA MOTA IZENBURUA EZAUGARRIAK LOTURA -Arroxali TTANTTO -Hiru txerrikumeak -Txanogorritxo -Ametsak airean -Izei txikia www.elkarlanean.com -Ehun zango kaskarina 3 urte -Bi indiar txiki inauterietan -Txantxangorri mokofina -Bremengo 4 musikariak -Azenario erraldoia -Ttanttoren opor sekretuak - Koxmeren gezurrak -Zazpi antxumeak TXIRRITX -Inurria eta txirrita IKASTOLEN -Mari Domingi eta Olentzeroa ELKARTEA: -Mari kanela -Bi anaiak eta sorgina www.elkarlanean.com URTXINTXA 4 urte -Lehoia eta kilkerra -Lau anaiak -Zapatillak eta galtzak -Hansel eta Gretel -Martin txiki eta Basajauna -Jon zikinen anaia XANGO -Helikopteroa ikastolan -Gulliver Liliputen -Artzai gezurtia -Olentzeroren oparia www.elkarlanean.com 5 urte -Makilakixki -Ziripot eta Miel Otxin -Ahate itsusia -Erraldoi berekoia 8
  11. 11. ITURRIA MOTA IZENBURUA LOTURA Amandre ipuinak Ahuntza eta zazpi antxumeak http://vimeo.com/4547125 Hiru txerrikumeak http://vimeo.com/4547901 Txanogorritxo http://vimeo.com/4547125 Martin txiki eta jentilak http://vimeo.com/4587088 Ipuin herrikoiak edo Okaltxo http://vimeo.com/4609054 tradiziokoak Sagu printzesa http://vimeo.com/4561842 Tartalo eta artzaina http://vimeo.com/4544149 Doña Karmen, lotia bezain beldurtia http://vimeo.com/4546088 XX. eta XXI. mende Elmer http://vimeo.com/4562474 hasierako ipuinak Errauskin printzea http://vimeo.com/4608765 Espagetiak Susirentzat http://vimeo.com/4606852 Gertrudis sorgina http://vimeo.com/4561842 Hamar oilo gara http://vimeo.com/4544149 INTERNETA Hegan egin nahi ez zuen arranoa http://vimeo.com/4576365 Hiru bidelapur http://vimeo.com/4563003 Joanes eta Bioletaren bihotza http://vimeo.com/4572501 Jonas eta hozkailu beldurtia http://vimeo.com/4553135 Kanguru bat baserrian http://vimeo.com/4572619 Kraskagailu http://vimeo.com/4587088 Lolo, untxi ezberdina http://vimeo.com/4587088 Marigorringoa eta harra http://vimeo.com/4571137 Mua! http://vimeo.com/3422301 Munstro iletsua http://vimeo.com/3073118 oroimenik gabeko eguzkia http://vimeo.com/4591277 Sugai dragoitxoa http://vimeo.com/4563003 Txomin ipurdi http://vimeo.com/4576365 9
  12. 12. IPUIN MULTIMEDIEN AZTERKETA ETA IPUIN GOMENDAGARRIAK * IBAIZABAL Ibaizabalek argitaratutako “Multimedia Bilduma” nahiko heterogeneoa da. Sei ipuin dira, eta ezaugarri eta egiturari dagokionez, oso ezberdinak dira. Batzuk audioa (ahotsa) dute eta beste batzuk irakurtzeko dira, batzuk marrazki gutxiekin, beste batzuk berriz oso aberatsak irudietan. “Hauskara” eta “Iratxoen bihurrikeriak” esate baterako, beste balore batzuen artean adiskidetasuna lantzen dute, “Gabonak ipuinetan” aldiz historikoagoa da… Dena den, bi ezaugarri dituzte komunean: o Luzeak dira, nahiz eta askotan kapituluak independenteak izan. o Didaktikoak dira; zerbait irakasteko helburuarekin eginak daude, bakoitza bere esparruan. Jorratu nahi den gaiaren arabera eta landu nahi diren konpetentzien arabera, ipuin bakoitzak (edo honen atal batek) bere lekua izan dezake. Hala ere, gure kasuan, ipuin gehienak (4) 10 urtetik gorakoentzat direnez eta hauen proposamena Haur Hezkuntzatik urrun dagoenez, lehenengo bietan ipini dugu arreta. Eta hauen artean, “Iratxoen bihurrikeriak” ipuina gomendatuko genuke. Ipuin honek pasarte asko ditu, eta ondorioz, jorratzen dituen egoerak anitzak dira (batzuetan hunkigarriak, zenbaitetan dibertigarriak…). Era berean, baloreak oso presente daude ipuinean zehar (adiskidetasuna, elkartasuna, familia…), eta ingurunea ezagutzeko ere –askotan aipatzen baitira gehien bat Bizkaiko herri, ohitura eta mendiak- tresna egokia da. Formari dagokionez, azpimarratu atal bakoitzean testua irudi koloretsu eta erakargarriei lotuta dagoela, eta ahots batek (ipuinean parte hartzen duten pertsonai ezberdinak) ipuina kontatzen duela. Zenbaitetan efektuak ere agertzen dira, gehienetan irudien mugimenduen bitartez. Ez dira oso sofistikatuak, baina narrazioaren erritmoa jarraitzen laguntzen dute. Haur Hezkuntzarako ipuin aproposa dela deritzogu, haurrak bere kabuz ikusi eta entzuteko posibilitatea ematen duena, eta 10
  13. 13. hainbat kanta eta ariketa proposatzen dituena; lo egiteko abestiak, jolas ezberdinak, olerkiak, zotz egiteko esaldiak… *ELKAR Hauetako edozein CDROM harturik, hiru aukera ematen dizkigu: ipuina, bideoa eta jokoak. - Jokoetan hiru aukera: margotu, puzzlea eta gurutzegrama. - Ipuina aukeratzen badugu, irudiak testuarekin agertzen zaizkigu; audiorik gabe eta gure ustez luzeegiak dira. - Bideoa aukeratzen badugu berriz, irudi berak erabiliz, ipuina kontatzen digu baina mugimendu piska batekin. Ipuin guztietan agertzen diren irudi guztiak antzekoak dira. Mugimendu aldetik, zenbait efektu agertzen dira baina ez oso sofistikatuak. *ANAYA“ “Enperadorearen jantzi berria” ipuina, Anaya-ko “Ipuin klasiko interaktiboak” bildumako bigarren titulua da. Lehenengoak, Wilde-ren “Printze zoriontsua”-k arrakasta handia izan zuenez (tamalez ezin izan dugu topatu), bigarren lan bat egitea erabaki zuten. Honela, Andersen-en “Enperadorearen jantzi berria” ipuina kaleratu zuten formatu honetan. Umoreak indar handia du ipuin honetan, eta bertan sortzen diren egoerak gaurkotasunean txerta daitezke. Lehenengo tituluan elkartasunaren baloreari buruzko hausnarketa egiten bazen, Andersen-en ipuinean kontsumismoa eta materialismoa dira aztergai harroegia den enperadorearen irudiaren bitartez. Irakurketa medio (istorioan emandako elkarrekintza eta entzumenaz), haurrak bere teoria propioak eraikitzea da egileen helburua, horretarako ipuinen tailerra erabiliz. Tailer hau nahiko erraza da maneiatzen, eta Haur Hezkuntzakoek (5 urtetik aurrera) gustukoa dute. 11
  14. 14. *URTXINTXA 3 eta 4 urtekoen materiala berritua dago. Bertan zenbait ipuin berri sartu dituzte. Edozein adinetako CDROMa hartzen badugu, ikusten da 12 gai lantzen direla. Gai bakoitzeko ipuin bat dugu. Ipuinaren inguruko jarduerak hauek dira: pantaila animatua, ipuina orriz orri entzun eta irakurtzeko aukera; ipuinaren irudiak oinarritzat harturik, puzzle, pertsonaien memoria edo bikote karta- jokoa (ahozkoa-idatzizkoa) aurki dezakegu. Gai bakoitzean Ttantto,Txirritx edo Xango aurkitu behar dira . Behin aurkituz gero ipuinak ala jokoak egiteko aukera daukagu. Ipuinetan ikus-entzunezkoa ala ikusi-entzun eta irakurtzeko aukera dugu. Ipuin bakoitza bertsio motzean eta luzean entzuteko aukera dago. Ikus-entzunezkoa ipuin luzea da eta ikusi entzun eta irakurtzeko aukera ematen diguna, laburra da. Ipuinen artean, adin bakoitzeko herri ipuinak eta bestelako ipuinak daude tartekaturik. Ipuin laburrean, orria pasatzeko eskubialdeko liburutxo batean klikatu behar da. Eskoletan erabiltzeko oso aproposa iruditzen zaigu unitate didaktiko moduan agertzen baita. *INTERNET Vimeo.com helbidea eskuratu dugu. Bertan, oro har, Pako Eizagirrek sortutako ipuin multimediak topa ditzakegu. Guztira, 26 ipuin topa ditzakegu hemen. Sailkapen bat egitearren, hiru multzotan banatu ditugu hauek: Amandre ipuinak (Hans Christian Andersen, Grimm anaiak sortutakoak ditugu hemen), Ipuin herrikoiak edo tradiziokoak (Euskal Herrian ahozkotasunetik jasotako ipuinak, baita Ekialdetik iritsitakoa ere “Sagu printzesa”), eta azkenik, XX. Edo XXI. Mende hasierako ipuinen multzoan idazle euskaldun eta internazionalak topa ditzakegu hemen. Esan beharra dago, interneteko eskaintza anitza dela, hau da youtube-ko orrialdean ipuin multimedia asko topa ditzakegu baina, hauek, kalitate baxukoak edota gehien bat gaztelaniazkoak dira. Geure katalogoan aipatzen diren ipuinen ezaugarri komunak honako hauek dira: 12
  15. 15. - Audioa: Pako Eizagirreren kontakizuna dute (Nahiz eta salbuespenak dauden, adibidez “Sagu printzesa”). - Irudia: ez dute mugimendurik eta argitaratutako liburuen irudiak dira, oro har. - Testua: ez dago testurik. Gainera, espresuki hainbat irudietan testua estalita dago. 27 ipuin hauek ikusita eta ipuin multimediak baloratzeko irizpideak kontuan hartuta, eta hiru multzoetatik bat aukeratuta: Hiru txerrikumeak, Sagu printzesa eta Elmer gomendatzen ditugu. Nahiz eta irizpide guztietan guztiz borobilak ez izan, audioa eta irudiaren artean, ikus-entzunezko egokiak dira (gaia eta trataera balioak eta irudien kalitatean oinarrituz batez ere). * HAUR LIBURUITEGIETAN Donostiako haur liburutegietara, kultur etxeetara, eta irakasleen unibertsitateko liburutegira jo dugu. Hauetan, katalogoan aipatutako : Elkar, Ibaizabal, Anaya eta Urtxintxa proiektuko CD- Romak topatu ditugu. Baita Foru Aldundiak argitaraturikoak ere (Makilakixki, Botadun katua…). Hau da, zerbitzu publikoan topa ditzakegun baliabideak dira ipuin multimediak. *ESKOLETAN Azkenik, gure praktikaldiko esperientzian bizitakoa kontuan hartuz: Urtxintxa proiektuko CD-Romak dituztela eta Klik programaren berri dutela aipatu nahi dugu. Gainera, gai honen inguruan nahasmena nagusi da: batetik, ipuin multimediaren kontzeptuaren inguruan zalantzak daudelako, eta bestetik, materialen sailkapen urriagatik 13
  16. 16. IPUIN MULTIMEDIAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK Modu asko daude ipuin multimediak baloratu ahal izateko. Guk irizpide hauek aukeratu ditugu ipuin multimedien azterketa burutzeko: Ahotsa garbia da? AUDIOA Zein hizkuntzatan dago?(bakarrean...) Balioak?(solidaritatea, berdintasuna (sexu 2en rolak), arrazakeria...) BALIOAK / zer dago atzean? Hausnarketak eskaini? Ikasgaia interesgarria? Efektuak zeintzuk dira? (zooma, irudia mugitzea,...) EFEKTUAK Efektuak azkarrak dira? Narrazioaren erritmoa jarraitzen dute? Ariketak daude? ELKARREKINTZAK Haurra bakarrik ikusi eta entzuteko da(heldu-haurra, haurra-haurra?) Laguntza behar du? Hunkigarria, dibertigarria, interesgarria GAIA ETA TRATAERA (sentipenak) Sinesgarria, berritzailea, *Audioak/Irudiak/Efektuak transmititzaileak dira? Erakargarriak? Koloreak?(ñabardurak+tu emozioei...) IRUDIAK Korrelazioa haurraren adina eta irudien artean?Egokia da? Sinesgarriak (proportzio aldetik..)? Testuarekin lotura dute? (Osatu/Aberastu/Osagarriak...) TESTUA Bai/ez? 14
  17. 17. IPUIN MULTIMEDIAK SORTZEKO PROGRAMAK Atal honetan, guretzat oso baliotsua den bidea arakatzen dugu, ipuin multimedia propioak sortzea, alegia. Ipuin mota hauek burutzeko dauden programak hurrengo orrialdean aipatu eta deskribatzen dira. http://klikatekla.wikispaces.com/Liburu+birtualak 15
  18. 18. Gainera, ipuin multimedien inguruan, HIK-HASI aldizkarian Fabula proiektuaren berri eduki dugu. http://www.hikhasi.com/topaketak/7/46 informazio iturria kontutan hartuz zera aipatu dezakegu: FABULA PROIEKTUA -Helburua: Hizkuntza gutxituak laguntzea -Fabula maker/reader -Gehienik lehen mailako haurrei zuzendua. -Irakaslearen laguntzaz ipuin bat asmatu, ilustratu, idatzi. -3 egunetan egiteko proposamena dago. 1. Teknika ikasten 2. Datu basea egiten; ongi sailkatuz irudi, ahots, soinu eta idatzi. Fabulan sartzeko prest. 3. Fabula makerekin bakoitzak diaporama bat sortuko du eta CDROM batean grabatu. 16
  19. 19. GUK SORTUTAKO IPUIN MULTIMEDIA Ipuin hau sortzeko, lehenengo hezkuntzako 1.mailako haur batek sortutakoa hartu eta berak egindako narrazioaren grabaketa egin dugu. Ondoren, bideo muntaiak egiteko programa bat erabiliz, gure ipuin multimedia sortu dugu. Hona hemen, bideoa ikusteko lotura: SEMAFORO ALAIA: Autorea: Eneko López. Ipuin multimediaren muntaia: Larriburubelarri taldea. 17
  20. 20. ONDORIOAK Ipuin multimedien erabilpena Haur Hezkuntzan oso antzekoa dela ikusi dugu. Batez ere Urtxintxa proiektua lantzen da. Honen inguruan esan beharra dugu, proiektu egokia dela eta ateak irekitzen dizkiola ipuin multimedia bezalako formatu berriari. Hala ere, etorkizunari begira beste pausu bat ematea beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Gero eta proposamen gehiago ditugu eskura merkatuan, kalitateari erreparatuta zainduagoak direnak, eta positiboa izango zen lan berri hauek pixkanaka geletara hurbiltzea. Ipuin multimedien inguruan ikusten ditugun abantailak hauexek dira: - Zenbait momentutan, irakasleentzat erosoak izan daitezke. - Haurren arreta denbora luzean mantentzea lortzen dute. - Aldi berean entretenigarriak eta pedagogikoak izan daitezke. - Formatu egokia da zenbait kanta, olerki, jolas… lantzeko. Hala ere, zenbait desabantaila ere ikusi ditugu. Hauen artean: - Narrazioa eta honen onurak baztertzeko arriskua dago. - Ipuin bat kontatzeak duen xarma galdu egiten da. - Menpekotasuna sortu dezakete. - Ez dira egokiak irakurzaletasuna bultzatzeko. - Prozesuak gehiegi sinplifikatzen dira. Etorkizunari begira, gure ustez betiko ipuinak bere bidea egiten jarraituko dute; irakasleak noizean behin ahoz kontatuko ditu, eta gurasoek ere ipuin kontalariaren rola betetzen jarraituko dute. Dena dela, gizartearen norabidea ikusita, argi dago ipuin multimedien presentzia gero eta nabarmenagoa izango dela, eta hau kudeatzea izango da gure zereginetako bat, beti ere kalitateari lehentasuna emanez, bai narrazioei dagokienean eta bai multimedia bildumei dagokienez. Lanean zehar komentatu dugun bezala, ipuin multimediak sortzeko aukera ere badago. Hau oso bide interesgarria dela konprobatzeko aukera izan dugu, haurren esperientzia edo bizipenetatik abiaturik, kontakizun ezberdinak eraiki daitezkeelako hainbat programa erabiliz. Ikus daitekeenez, irakasleak teknologia berrien inguruko oinarrizko ezagutza batzuk eskuratu behar ditu, ez soilik ipuinak eta programa ezberdinak modu egokian erabili ahal izateko, baizik eta 18
  21. 21. bere arlo profesionalean beste ekintza eta jarduerak aurrera eraman ahal izateko (blogak, bideoak, argazkien muntaiak…) BIBLIOGRAFIA - 2009, Donostiako Haur Liburutegia: La fantasía y la literatura Infantil. Juan Carlos Alonso. - 2010, Donostiako Irakasleen Unibertsitatea:Trebetasun linguistikoen garapenaII. Gurutze Aldabaldetreku - 2010, Donostiako Irakasleen Unibertsitatea: Haur Literatura. Mariasun Landa Características de un buen multimedia educativo. Blog LA UNO -http://escuelauno-nqn.blogspot.com/2009/01/caracteristicas-de-un- buen-multimedia.html Ibaizabal argitaletxearen helbide elektronikoa: -http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib_cas.php?id=85 Elkar argitaletxearen helbide elektronikoa: -http://www.elkar.com/ Anaya argitaletxearen helbide elektronikoa: -http://perso.wanadoo.es/postigoaula/taller/trajenew.htm Interneteko ipuin multimedien helbide elektronikoa: -www.vimeo.com Ipuin multimediak sortzeko programen web orrialdea: -http://klikatekla.wikispaces.com/Liburu+birtualak Elhuyar argitaletxeko helbide elektronikoa: -www.elhuyar.org Hikhasi aldizkariko helbide elektronikoa: -www.hikhasi.com 19

×