7 Antxumeak

5,939 views
5,578 views

Published on

1 Comment
1 Like
Statistics
Notes
No Downloads
Views
Total views
5,939
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
17
Actions
Shares
0
Downloads
55
Comments
1
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

7 Antxumeak

1. 1. AHUNTZA ETA ZAZPI ANTXUMEAK
2. 2.

Bazen behin zazpi antxume zeuzkan ahuntz bat. Egun batean ahuntzak azokara joan behar izan zuen esnea saltzera eta bere antxumeei zera esan zien:

Azokara joan beharra daukat. Zuek bakarrik geratuko zarete. Ez inori atea zabaldu, otsoa inguru hauetan dabil eta harrapatu ezkero jan egingo zaituzte.

Ez, ama. Ez diogu inori atea zabalduko- esan zioten zazpi antxumeek.

3. 3.

Ahuntza azokara abiatu zen. Baina etxetik irtetzean otsoa ikusi zuen eta…

“ Tan!, Tan!, Tan!” – jo zuen atea otsoak.

Nor da? – galdetu zioten barrukoek.

Amatxo naiz. Zabaldu atea – esan zuen otsoak.

Ez, ez. Zu ez zara amatxo. Zu otsoa zara. – esan zuten antxumeek barrutik-. Gure amatxok zuk baino ahots maheagoa dauka.

4. 4.

Otsoa, hasarretuta, lurrean ostikoak emanez korrika joan zen oiloaren etxera.

Aizu, oiloa – esan zion- ahotsa leundu nahi dut eta horretarako dozena bat arrautza behar ditut.

Tori, baina ez iezaiozu gero, inori kalterik egin – esan zion oiloak, otsoak asmo gaiztoren bat izango zuela susmatuz.

5. 5.

Otsoak arrautzak jan eta berriro joan zen ahuntzaren etxera.

- “Tan!, Tan!, Tan!”- jo zuen berriro atea.

- Nor da? – galdetu zuten barrutik.

- Amatxo naiz. Zabaldu atea – esan zien otsoak.

- Erakutsi hanka bat – esan zuten barrukoek.

Otsoak erakutsi zuen hanka baina….

- Ez, ez, ez – esan zuten antxumeek-. Zu ez zara gure ama. Zu otsoa zara. Amatxoren hankak zuriak dira eta zurea berriz, beltza da.

6. 6.

Otsoa, haserre bizian, berriro hasi zen ostikoka. Oraingo honetan errotariarengana joan behar zuela pentsatu zuen.

Errotari jauna, irina behar dut nire hankak zuritzeko- esan zion otsoak.

Hartu baina ez inori kalterik egin – esan zion errotariak, honek ere oso ondo ezagutzen baitzuen otsoa.

Otsoak hankak zuritu ondoren ahuntzaren etxera joan zen beste behin.

Tan!, Tan!, Tan!”- jo zuen atea.

Nor da?- galdetu zuten antxumeek barrutik.

Amatxo naiz. Zabaldu atea- erantzun zien otsoak.

Erakutsi hankak- esan zioten.

Otsoak bere hanka zuria erakutsi zien. Antxumeek, sinestuta, atea ireki zuten eta…. “AUM! AUM! AUM!” antxume guztiak jan zituen, guztiak….. Txikiena izan ezik. Txikiena otsoak ikusi gabe erlojuaren atzean eskutatu zen.

7. 7.

Ahuntza azokatik itzuli eta etxean inor ikusi ez zuenean negarrez hasi zen, gertatutakoa susmatuz. Orduan antxume txikiena erloju atzetik irten eta dena kontatu zion bere amari. Amak, nola edo hala, bere antxumeak berreskuratu behar zituela erabaki zuen. Orduan haria, jostorratza eta guraizeak hartu eta otsoa zegoen lekura abiatu zen otsoari sabela irekitzeko asmoz.

8. 8.

Otsoa erreka ertzean zegoen lo, zurrungaka, sabela bete-bete eginda zeukala. Ahuntzak, kontu handiz, zarata egin gabe, hurbildu eta guraizeez sabela zabaldu zion.

Amatxo! Amatxo! Amatxo!- esanez irten ziren banan-banan sei antxumeak otsoaren sabeletik.

Ez ezazue garrasirik egin- esan zien amak- .Harri hauek sartuko ditugu otsoaren sabelaren barruan eta ikusiko duzue zer gertatuko den esnatzen denean.

Amak esan bezala denen artean harriak bildu, otsoaren sabelean sartu eta berriro ere hari eta jostorratzez ahuntzak sabela itxi zion.

9. 9.

Otsoa esnatu zenean oso egarri zen eta errekara hurbildu zen ura edateko baina harrien pisuaz uretara erori eta igeri egin ezinik bertan ito egin zen.

Ahuntza eta bere antxumeak oso pozik bizi dira, orain badakite eta, otsoak ez diela aurrerantzean kalterik egingo.