• Share
  • Email
  • Embed
  • Like
  • Save
  • Private Content
Aurkezpena Palestina Quevedo
 

Aurkezpena Palestina Quevedo

on

  • 1,222 views

 

Statistics

Views

Total Views
1,222
Views on SlideShare
1,212
Embed Views
10

Actions

Likes
0
Downloads
3
Comments
0

1 Embed 10

http://www.otamotz.com 10

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Aurkezpena Palestina Quevedo Aurkezpena Palestina Quevedo Presentation Transcript

    • PALESTINA 60 URTEKO ERRESISTENTZIA
      • Israel eta Palestinaren arteko gatazka XIX. mendearen bukaeran hasi zen, Theodore Herlz-ek Europan mugimendu sionista sortu zuenan. Ideologia honek legez onartezinak diren bi oinarri ditu:
      • -Herri judua herri aukeratua da
      • -Agindutako Lurra haiei dagokiela Jainkoaren aginduz
      • 1897. urtean Basilean egin zuten lehenengo juduen biltzarraren ondoren, helburua finkatu zuten. “Juduen etxe nazionala Palestinan sortzea, nazioarteko eskubide publikoaren babesean”.
      • Horretarako esaldi ospetsu bezain faltsu hau asmatu zuten: “Herririk gabeko lur bat, lurrik gabeko herri batentzat”.
      • Sionismoa, hasieratik, Europak Ekialde Hurbilean dituen interes inperial eta kapitalistei estuki lotutako mugimendu kolonialista da.
      • Bere helburuak zabaltzeko sionismoak erakunde mota ezberdinak osatu zituen. Helburua emigrazioa, lurraldearen kolonizazioa eta azken finean Israelgo Estatua bultzatzea eta sortzea zen.
      • Talde militar eta paramilitarrak ere sortu zituen: Irgun, Stern eta Haganah talde ankerrak izan ziren bereziki Palestinarren artean izua gehien zabaldu zutenak.
      • Shamir, Rabin eta Beguin bezalako pertsonaia ezagunak aritu ziren talde horietan: guztiak Israelgo Lehen Ministro izan ziren ondoren.
      • Garai hartan –XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran-, Inperio Otamandarraren menpe zegoen Palestinako lurraldean 550.000 lagun inguru bizi ziren.
      • %82 arabiar musulmanak ziren, %12 arabiar kristauak eta juduak ez ziren %5era iristen. Gainontzekoak zenbait herritatik etorritako inmigrante heldu berriak ziren.
      • Nekazaritza eta zerbitzuen alorra ziren nagusiki palestinarren bizitzaren ardatza. %70 landa eremuetan bizi ziren eta %30 kostaldeko edo barnealdeko hiri txiki baina dinamikoetan.
      • Komunitate guztiek bakean elkar bizitzen jarraitzen zuten garai hartan. Baina 1917ko azaroaren 2an Erresuma Batuak, zenbait akordio ekonomiko lotu ondoren, “juduen etxe nazionala Palestinan” sortzeko konpromisoa hartu zuen: hala adierazi zuen britainiarren Atzerri Ministro Arthur James Balfour-ek sionismoaren ordezkari Rothschild baroiari bidalitako gutunean.
      • 1919an, Lehenengo Mundu Gerra bukatu eta Inperio Otomandarra erori ondoren, Nazioen Elkarteak agintaldien sistema kolonialista ezarri zuen, eta 1920an Palestinaren gaineko agintaldia eman zitzaion Erresuma Batuari. 1922 eta 1948 urte bitartean Palestinan agindu zuen Erresuma Batuak juduen ez legezko inmigrazioa onartu eta bultzatu zuen.
      • Britainiarren agintepean, palestinarrek terrore sionista zein britainiarren errepresioa jasan zituzten. Terrore kolonialista eta sionistaren aurrean palestinarrek herri matxinadak antolatuz erantzun zuten.
      • Nazionalismo arabiarra indartuz joan zen eta palestinarren eta inbaditzaileen arteko gatazkak areagotu egin ziren. 1936tik 1939ra iraun zuen matxinadan britainiarrek eta sionistek 55.000 palestinar baino gehiago urkatu zituzten.
      • 1938an eta 1939an, Erresuma Batuak juduen inmigrazioari jarri zizkion murrizketak ikusita, talde sionistak erradikalizatu ziren eta atentatu terroristak egiteari ekin zioten, baita interes britainiarren aurka ere: King David hotelaren aurkako atentatuan, 92 lagun hil ziren. Erresuma Batuari gainezka egin zion egoera honek.
      • Hortaz, Palestinaren gaia sortu berria zen Nazio Batuen Erakundera eraman zuen. 1947ko azaroaren 29an, Batzar Orokorrak onartutako 181 ebazpenaren bidez, NBEk Palestina bi lurraldetan zatitzea onartu zuen: bata judua eta bestea arabiarra. Judu-sionistei lurraldearen %52 eman zien, jarraitasun geografikoarekin. Palestinarrei %46 egokitu zitzaien, jarraitasun geografikorik gabe. Jerusalem nazioarteko kontrolpean gelditu zen. 1947an Palestinako herritarren %70 arabiarrak ziren, eta %30 juduak.
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
      • 1947an talde terrorista sionistek beren herri eta herrixketatik ateratzera behartuak izan ziren 300.000 palestinarren exodoa eragin zuten, aldi berean pertsona asko hilez eta herri eta herrixka osoak birrinduz.
      • 1948ko maiatzaren 14an sionistek Israelgo Estatuaren sorrera aldarrikatu zuten, aldebakarrez. Herri arabiarrek ezin zuten halako lapurretarik onartu eta arabiarren eta israeldarren arteko lehenengo Gerra Handia piztu zen: Haganah erakunde sionista ankerrak ia lurralde eta hiri palestinar gehienak hartu zituen mendean armen indarrez, hilketak eta lapurretak eginez eta biztanleak kanporatuz.
      • 1949ko urtarrilaren 6an gerraren amaiera deklaratu zen. Momentu hartan palestinarren ia 417 herri eta herrixka zeuden birrinduta. (550 ziren osotara), sionistek lurralde palestinarraren %78 bereganatu zuten eta biztanleriaren %80 errefuxiatuta zegoen.
      • Judu-sionistak lurren %6aren jabe ziren 1947an eta ia Palestina osoa zeukaten lau urte beranduago. Gero eta handiagoa zen botere militar israeldarra eta mundu arabiar zatituaren artean gerra handiak sortu ziren: garrantzitsuenak 1967an eta 1973an piztu ziren. Gerra bakoitzean, Israel lurralde berrien jabe egin zen, nazio palestinarraren oinarri geografikoa zena ia osoki irentsi arte. Baldintza horietan, munduak holokausto berri bat ikusi zuen.
      • Estatu arabiarretako erregimenek ere zaildu dute herri palestinarrak aurrera daraman askapen borroka. Haien babes erretoriko soilak –azken finean herri horietako biztanleria zapalduari egindako kontzesioa– ezin zuen ezkutatu erresistentzia palestinarra traba bat zela inguru hartan hasieran Europaren eta gero AEBen interesen menpeko txotxongiloena egiten duten agintari arabiarrentzat.
      • 1970eko “Irail Beltza” izenekoan gertatutakoak –Hussein erregearen armadak Jordanian errefuxiaturik zeuden milaka palestinar hil zituen- diktadura arabiarrek Palestinarekiko duten gorrotoaren eta paternalismoaren arteko jarrera erakutsi zuten. Libano, Siria edo Jordaniako errefuxiatu-kanpalekuetan daudenen egoera adierazten du palestinarrek ezin dutela munduko ezein gobernuren laguntza jaso, ez eta herri anaiak deitutakoena ere.
      • Nazio Batuen Erakundeak 1974an Palestinako Askatzeko Erakundea herri palestinarraren ordezkari zilegitzat jo zuen, baina PAEk oso kolpe gogorra zuen 1982an Israelek Libano inbaditu zuenean. Militarki askoz indartsuagoa zen etsai baten aurkako borroka basatiak Arafat eta bere kideak hil-hurren utzi zituen, baina akordio baten ondoren Beirutetik atera eta Tunisia aldera jo zuten.
      • Ariel Sharonek zuzendutako Libanoko inbasioaren garaian, erresistentzia palestinarraren historiako gertaera latz eta beldurgarrienetako bat izan zen: Elia Hobeikiren milizia falangista libaniarrak, Sharon jeneralaren oniritziaz eta ikuskapenaz, Beiruteko Shabra eta Chatilako errefuxiatu kanpalekuetan sartu ziren; bi egunez eta bi gauez Palestinako 3.000 errefuxiatu inguru hil zituzten balaz eta labanaz, gehienak emakumeak eta haurrak.
      • Tunisian babesa lortu zuen PAEren zuzendaritzak, eta 1985an abiazio israeldarraren bonbardaketa jaso arren, erakundea berrosatzen eta nazioarteko iritziaren arreta lortzen saiatu zen. Orduan, Lehenengo Intifada sortu zen Lurralde Okupatuetan. Kanpoko lidergoarekiko independente samarra zen erresistentzia mugimendu honetan haurrak eta nerabeak, arma gisa harriak bakarrik erabiliz, Israelgo armada indartsuaren aurka aritu ziren hiru urtez. Paslestinarren artean mila hildako baino gehiago izan ziren hildakoak, eta 50 inguru israeldarren artean.
      • Datu hauek argi erakusten dute borrokaren desoreka handia, baina heriotza horiek min egin zioten Israeli nazioarteko iritzi publikoaren aurrean. 1948. urtetik lehenengoz, nazioartean gatazkaren nondik-norakoei buruzko galderak agertzen eta palestinarren sufrimendua sikiera neurri txiki batean sentitzen hasi zen.
      • 1991n Iraken aurkako Golkoko Gerra bukatu ondoren, eta herri arabiarren altxamendu orokor baten beldurrez, Bush aita hasieran eta Clinton ondoren ahalegindu ziren konponbide faltsu bat ezartzen zenbait akordio eta batzarren bidez. Inguru osoko arabiarren ezinegona arintzea zen asmoa, amore ematen erabakigarririk gabe.
      • 1991eko Madrilgo Konferentziaren ondoren Osloko akordioak etorri ziren, (1993 eta 1995). Horietan Aginte Palestinarrak eta Israelek adostu zuten israeldarrak Lurralde Okupatuetatik aterako zirela modu partzial eta mailakatuan, betiere Estatu palestinarraren etorkizuneko ezarkuntzari begira. Edward Said-ek definitu zuen bezala, palestinarren aldeko “Versailleseko errendizioa” izan ziren Osloko akordioak.
      • Akordioek ez zieten bi gai garrantzitsuri heltzen: errefuxiatuen kontua eta Jerusalemi buruzko auzia. Gainera Lurralde Okupatuak loturarik gabeko hainbat zulok osatutako konstelazioa bilakatuko ziren eta ekonomia, atzerri politika eta ur baliabideen kontrola Israelen esku geratzen zen. Horren guztiaren truke, akordioek Arafati Gazara itzultzeko aukera eman zioten 1994an, baina bere herriaren polizia izatera behartu zuten.
      • Rabinen hilketaren ondoren (1995), Peres, Netanyahu, Barak edo Sharonen gobernuek, “ezkerra” eta “eskuina”, jarraitu zuten egintza burutuen politikarekin, palestinarrei lurrak lapurtuz, gero eta kolonia gehiago eta erasokorragoak eraikiz, olibondoak erauziz eta palestinarrak izutuz.
      • 2000. urtean bi gertaera nagusi. Lehena Camp Davideko elkarrizketak, Clintonen garaian. Arafatek eta Barak laboristaren arteko elkarrizketa hauek propaganda israeldarrak azken urteotan egin duen trikimailurik arrakastatsuena izan ziren. Orduan nagusitu zen bertsioaren arabera –gaur egun ere zaila da haren aurka egitea- , Israelek “oso eskaintza eskuzabala” egin zuen eta Arafatek ez zuen onartu nahi izan.
      • Kontua da inoiz ez zela eskaintzarik egin idatziz, eta planteamendua onartezina zen bere herriaren traidorea ez den edozeinentzat: Palestinarko lurralde lermatuari beste zatitxo bat kentzeaz gain, errefuxiatuen auziari eta Jerusalem Estatu berriko hiriburua izateari uko egiteko exijitu zitzaion Arafati. Arafatek, Oslon ez bezala, Israeldarren iruzurraz jabetu eta ez zuen akordiorik sinatu.
      • Beste gertaera garrantzitsua Bigarren Intifadaren piztea izan zen, 2000ko irailaren 28an. Al-Aqsa Intifada deitzen zaio Jerusalemeneko Al-Aqsa meskitan sortu zelako, Sharonen bisita probokatzaile baten ondoren. 2005ean bukatutzat eman zen Intifadak balio izan zuen munduak Israelek bere politika genozidarekin jarraitzen duela ikus zezan. Bigarren Intifada honek ia 4.000 palestinarren heriotza eragin zuen, horietako asko bularrean eta buruan tirokatutako haurrak.
      • Ariel Sharonek 2001eko hauteskundeetan lortu zuen garaipenarekin batera, terrorismo israeldarra areagotu zen eta, aldi berean, Lurralde Okupatuetako bizi baldintzak ere bide beretik joan dira. Palestinarren etsipena eta seta ere modu berean areagotu dira. 2001eko martxotik aurrera Sharonek palestinarren hiri eta errefuxiatu-kanpalekuen aurkako hainbat oldarraldi burutu zituen. 2002ko apirilean gertatutako Jeningo sarraski latza izan zen horietan ezagunena.
      • Sharonek azken mende erdi honetako neurri lotsagarrienetakoa martxan jarri zuen: Israel eta Lurralde Okupatuen arteko banaketa hesiaren eraikuntza. Partzialki bukatuta dagoen hesiaren bidez Israelek Zisjordaniako beste zati bat bereganatu, hainbat herri erditik zatitu eta Israelen eta “lerro berdearen” (1949an armistizioa egiteko erabili zen muga) artean hamarnaka herri eta laborantza isolaturik utzi eta desagertzera kondenatu ditu.
      • 2004an Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegiak legez kanpokotzat jo zuen hesia eta alde batetik haren eraispena agintzen du; bestetik, nazioarteko komunitateari eskatzen dio inolako laguntzarik ez emateko hesia eraikitzeko. Baina Israelek ez du ebazpena bete, ez eta nazioarteko komunitateak ere.
      • 2004ko azaroaren 11n, Jasser Arafat hil zen. 2001eko abendutik Palestinako Aginte Nazionalaren egoitzan zegoen gatibu, Ramallahn. Bere argi eta itzalekin, Arafat 50 urtez bere herriaren erresistentziaren ikurra izan zen, Palestinako borrokalari ahaztezina.
      • Sharonen azken “herentzia” Gazaren Deskonexio Plana deiturikoa izan zen. 2004an onartuta 2005eko abuztuaren 15ean martxan jarri zen. Sharonek neurri batean bere burua zuritu nahi izan zuen, munduari sinestarazi ziolako bake prozesu baten harian palestinarrei kontzesioak egiteko prest zegoela. Hala ere, agerikoa da Israelgo Estatuaren gezur bat eta Palestinako herriari egin zaion beste iseka bat besterik ez dela.
      • Israelek Gazarekin egin duena biztanle juduz hustea izan da, Gaza presondegi, gheto, kontzentrazio-esparru erraldoi bilakatzeko. Lurraldea erabat txikituta utzi du, azpiegiturarik gabe eta indarberritzeko aukera oro ukatzen zaion biztanleria pobretua utziz. Armada israeldarrak jarraitzen du Gaza Israelekin lotzen dituen pasabideak kontrolatzen. Deskonexio planaren truke, Sharonek Zisjordaniako koloniak betetzeko argi berdea eta Jerusalem judutzeko prozesu itzelaren aurrean nazioarteko ‘baimena’ lortu zituen.
      • 2006ko urtarrilean Erresistentzia Islamikorako Mugimenduak (Hamas) Palestinako legebiltzarrerako hauteskundeak demokratikoki irabazi zituen. Orduan Israelek eta AEBek aprobetxatu zuten herri palestinarra itotzen duen uztaia gehiago estutzeko, eta EBk ere gauza bera egingo du: blokeo egoera horrek kaos soziala eta giza-hondamena eraman ditu Gaza eta Zisjordaniara.
      • Hauteskundeetako garaile legez, Hamasek gobernua osatu zuen. Hala ere, Palestinako Aginte Nazionala kontrolatzen duen Fata alderdiak, Israel eta Nazioartearen presioaren laguntzarekin, hamaika traba jarri zizkion Hamasen gobernuari, eta bere aurkako hamaika boikot ekintza burutu ditu.
      • Bi alderdi nagusien arteko liskar eta tentsioekin amaitu asmoz, 2007ko otsailean Mekako akordioak sinatu zituzten. Akordioen bidez batasun nazionaleko gobernua eratu zen. Hala ere, akordioa ez zen nazioartearen gustuko izan, eta gobernu berri horren aurkako jazarpenarekin jarraitu zuen.
      • 2007ko ekainean PANeko presidente Mahmoud Abbasek akordioa desegin zuen, eta Hamas gobernutik bota zuen. Horri erantzunez, Hamasek Gazako gobernua hartu zuen, armez. Egun, beraz, gorpu bakar baina bi buru dituen egitura dago Palestinan. Fatak Zisjordaniaren kontrola du, eta Hamasek Gazakoa. Bi alderdien arteko liskarrak lehen aldiz Arafatek “marra gorria” bezala definitu zuena zeharkatzea eragin du.
      • Bitartean, Estatu israeldarrak jarraitzen du herri palestinarraren aurkako politika genozidarekin, arma guztiak erabiliz: hesia, koloniak, check-points edo kontrolguneak, okupazio militarra, hilketa selektiboak, atxiloketa masiboak, herritar zibilen sarraskiak… Herri palestinarrak jarraituko du eusten bere lurrean dituen arma nagusiak erabiliz: arrazoiaren indarra, pazientzia eta DUINTASUNA.
    • Al Quds-Jerusalem
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • Check-Point
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • Bil’in
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • Kolonoak
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • Errefuxiatuak
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • Martiriak
      • Nazio Batuen Erakundearen 42/159 ebazpenak, 1987ko abenduaren 7koa, herri orok okupaziotik defenditzeko eskubidea duela esaten du. Erakunde bereko 242 ebazpenak, 1967koa, Israeli exijititzen dio lurralde okupatuetatik alde egin behar duela: Sinai penintsulatik Egipton, Golango altuetatik Sirian eta Gaza eta Zisjordaniatik Palestinan. Orain arte bakarrik Sinaitik alde egin du.
      • Bi ebazpen hauetan oinarriturik, palestinarrek eskubide moralaz gain, legezko eskubidea dute edozein erresistentzia mota egiteko: erresistentzia pasiboa, erresistentzia eraginkorra, desobedientzia zibila eta baita ere erresistentzia armatua.
      • Beraiek bakarrik aukeratu behar dute zein motatako erresistentzia den egokiena une eta egoera bakoitzean eta palestinar herria da zein estrategia jarraitu behar duen erabaki behar duena.
      • Palestinako herria ez da inondik ere herri gerrazalea, guztiz alderantziz baizik: herri baketsu, zintzoa, ostatu-emailea da.
      • Baina bidezko bake bat lortzeko saiakera guztiak egin dituzunean eta ordainean gezurrak besterik jaso ez dituzunean (errepresio gehiago, zirikamen gehiago, zapalkuntza gehiago…), zoritxarrez irtenbide bakarra uzten dute: erresistentzia armatua. Ez da aukeraketa, azken hautaketa baizik.
      • Hortaz, ez dugu ahaztu behar hilketa guztien errudun bakarra Israelgo estatu arrazista dela, bai palestinarrena, baita israeldarrena ere. Kanpoko gizarte zibilok baldintzarik gabe lagundu behar ditugu palestinar herriaren borroka eta bere bidezko erresistentzia, erresistentzia edozein motakoa delarik ere.
      • Palestinarren borroka justiziaren aldeko borroka da, herrien askatasunaren aldeko borroka, duintasunaren aldeko borroka.
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • Gaza
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • 48 lurrak
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •