Your SlideShare is downloading. ×
ESTATUTUAK

                                     ELA Konfederazioaren Estatutuak


                  1. Artikulua Deitura,...
1 . ARTIKULUA Deitura, jarduera-eremua eta helbidea
  1. Hau da konfederazioaren deitura: Euskal Langileen Alkartasuna /
 ...
ESTATUTUAK

             4 . ARTIKULUA Afiliazio-txartela
                 Konfederazioari dagokio ELAko afiliazio-txartel...
e) Hartzen diren erabakien konfidentzialtasuna gordetzea, dagokion orga-
        noak haiek jendaurrera agertzea erabakitz...
ESTATUTUAK

             7 . ARTIKULU    Konfederazioaren organoak
                 1. Estatutuek agintzen dutenez, honako...
g) Sindikatuaren ordezkaritza Konfederazio osoari dagozkion gaietan eta
        hitzarmenen negoziazioa erakunde bakoitzar...
ESTATUTUAK
                    4. Nazio Batzordearen aldez aurreko onespena jaso behar dute, kasu guz-
                   ...
3. Kongresurako ordezkarien hautaketa demokratikoa bermatu behar dute
     Federazio eta Eskualde Batz guztiek

  4. Boto ...
ESTATUTUAK

                                                N A Z I O KONTSEILUA

             1 5 . ARTIKULUA Osaketa
   ...
c) ELAko kuotaren zenbatekoa finkatzea, baita haren bidez jasotako dirua
          banatzea ere.

     d) Funtzionamendu-a...
ESTATUTUAK
                  6. Nazio Batzorderako ordezkarien hautaketa demokratikoa bermatu behar
                     d...
zerrenda osoa erretiratzeko eta Kongresuari beste hautagai-zerrenda oso
     bat aurkezteko.


2 2 . ARTIKULUA Eginkizunak...
ESTATUTUAK
                  3. Ondasun higiezinak erabiltzeko Batzorde Eragilearen onespena behar du
                    ...
4. Ohiko Kongresu baten ondorengo lehenbiziko bileran, Nazio Kontseiluak
     Finantza Kontrolerako Batzorde bat izendatu ...
ESTATUTUAK
                     Eskaera horrek Federazio bakoitzaren Batzorde Federaleko kideen bi here-
                 ...
egitea eztabaidatzeko Kongresua deitzeko eskaria, erakunde horretako
   kide direnen hiru laurdenen onespenaz, gutxienik.
...
Estatutuen aldaketa
                               ESTATUTUAK LOLSREN 4. ARTIKULUARI EGOKITZEKO ALDAKETAK, ESTATUTUEN
    ...
Ela ren estatutuak eus
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Ela ren estatutuak eus

462

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
462
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
5
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Transcript of "Ela ren estatutuak eus"

  1. 1. ESTATUTUAK ELA Konfederazioaren Estatutuak 1. Artikulua Deitura, jarduera-eremua eta helbidea ...................................3 2. Artikulua Helburua eta egitura ................................................................3 3. Artikulua Afiliazioa .................................................................................3 4. Artikulua Afiliazio-txartela .....................................................................3 5. Artikulua Afiliatuen eskubideak eta betekizunak .....................................4 6. Artikulua Diziplina-neurriak eta bajak ....................................................5 7. Artikulu Konfederazioaren organoak ....................................................5 8. Artikulua Konfederazioko Organoen eskuduntzak ...................................6 9. Artikulua Bateraezintasunak ..................................................................6 10. Artikulua ...........Lanbide Federazioak, Eskualde Batzak eta atal sindikalak 7 Kongresu Konfederala ............................................................8 11. Artikulua.....................................................................................Osaketa 8 12. Artikulua.....................................................Ohiko Kongresuaren deialdia 8 13. Artikulua .......................................................Kongresuaren eskuduntzak 8 14. Artikulua ....................................................................Ezohiko Kongresua 9 Nazio kontseilua ....................................................................9 15. Artikulua.....................................................................................Osaketa 9 16. Artikulua .......................................................Mazio Kontseiluaren saioak 10 17. Artikulua...............................................Nazio Kontseiluaren eskuduntzak 10 Nazio Batzordea ..................................................................1 0 18. Artikulua.....................................................................................Osaketa 10 19. Artikulua ........................................................Nazio Batzordearen saioak 11 20. Artikulua .............................................................................BATZORDEAK 11 Batzorde Eragilea ................................................................1 1 21. Artikulua..................................................Osaketa eta hautaketa-sistema 11 22. Artikulua ...............................................................................Eginkizunak 12 23. Artikulua ......................................Bete gabeko karguak eta ordezkatzeak 12 24. Artikulua ......................................................Batzorde Eragilearen saioak 12 25. Artikulua .................................................Konfederazioaren ordezkaritza 12 26. Artikulua .................................Afiliatuta gauden nazioarteko erakundeak 13 27. Artikulua .............................................................................Finantziazioa 13 28. Artikulua ............................................................Konfederazioaren kuota 13 29. Artikulua..................................................Konfederazioaren aurrekontua 13 30. Artikulua......................................................Erakundeen arteko gatazkak 14 31 Artikulua Araudia .................................................................................14 32. Artikulua ..................................................................Ustekabeko egoerak 14 33. Artikulua ...................................................................Estatutuen aldaketa 14 34. Artikulua ..............................................................Erakundeen bat-egitea 15 35. Artikulua ......................................................Konfederazioaren desegitea 16 2
  2. 2. 1 . ARTIKULUA Deitura, jarduera-eremua eta helbidea 1. Hau da konfederazioaren deitura: Euskal Langileen Alkartasuna / Solidaridad de Trabajadores Vascos. Siglatan, ELA/STV nahiz ELA erabil daiteke. 2. Hego Euskal Herriko lau herrialdeak -Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa- ditu jarduera-eremu Konfederazioak, eta halaxe izan ditu histo- rian zehar. 3. Bilbon dauka egoitza Konfederazioak, Barrainkua kaleko 13.ean. Egoitza aldatzea badago, Nazio Batzordeak hala erabakiz gero. 2 . ARTIKULUA Helburua eta egitura 1. Hauxe da ELAren helburua: Euskal Herriko langileak elkartzea eta antolat- zea, ahalik eta ordezkaritza egokiena izan dezaten, ahalik eta modu era- ginkorrean zaintzearren haien eskubideak, interesak eta asmoak, bai lane- ko ingurunean bai bizitzako gainerako alorretan. 2. Egitura bikoitza du ELAren antolakuntza-sistemak: - Alor profesionalean: Atal Sindikaletan, eskualde-federazioetan eta nazio-mailako lanbide arteko federazioetan. - Lanbide arteko alorrean: Herri Batza eta Eskualde Batzetan. 3 . ARTIKULUA Afiliazioa 1. Langile orok dauka ELAra afiliatzeko eskubidea, Sindikatuaren printzipioak onartzen eta haren Estatutuek zein organoek -bai Konfederaziokoek bai afiliatuari dagokion Erakunde Profesional eta lanbideartekoek- diotena betetzen badu betiere. 2. Afiliatu berriren bat onartu aurretik horretarako onespena eman behar dute hari dagozkion Lanbide Federazioak eta Eskualde Batzak. Erakunde Profesionala eta Lanbide Artekoa bat ez badatoz, Nazio Batzordeak eraba- ki behar du. 3. Dagokion erakunde profesional eta lanbide artekoan kokatu behar da afi- liatu berria. 4. Lehendik eratuta dagoen langile-sindikatu edo elkarteren bat bada ELAra sartzea eskatzen duena, aipatu sindikatu edo elkarteko kide bakoitzak afi- liatu behar du ELAra. 3
  3. 3. ESTATUTUAK 4 . ARTIKULUA Afiliazio-txartela Konfederazioari dagokio ELAko afiliazio-txartela ematea. 5 . ARTIKULUA Afiliatuen eskubideak eta betekizunak 1. Eskubideak: a) Adierazpen-askatasuna izatekoa, Erakundearen edozein mailatan har- tutako erabakiak kritikatzekoa edo horiek ez bezalako iritziak azaltzeko eskubidea, hartutako erabaki organikoak aintzat hartuz eta betez betie- re. Inondik ere ez da onartuko adierazpen-askatasunaren izenean Sindikatuko organoen edo kideen aurkako jarrera iraingarri, laidogarri edo izen onaren aurkakorik, Sindikatuaren irudi publikoari kalte larria egiten diotenik edo haren ordezkari nahiz afiliatuen ohorearen eta duin- tasunaren kontrakorik. b) Kongresuan ordezkari izatekoa, araudiak agintzen duenaren arabera. c) Enpresako langileen ordezkaritza-organoetan hautesle edo hautagai izatekoa, edo -hala badagokio- Sindikatuko zuzendaritza-organoetan, Estatutuek eta garapen-araudiek agintzen dutenaren arabera. d) Norberari buruzko datuak konfidentzialtasunez erabiltzekoa: eginkizun sindikaletarako bakarrik erabili ahal izango dira datu horiek. Inolaz ere ez zaizkie eman edo utzi behar afiliatu-zerrendak edo afiliatuen datuak ELAz kanpoko erakunde edo enpresei. e) Sindikatuko zuzendaritza-organoek hartzen dituzten erabakiak jakite- koa. f) Afiliatuak diharduen Erakunde Profesional edo Lanbide Artekoaren era- bakietan parte hartzekoa, Estatutuek eta horien garapen-araudiek agintzen dutenaren arabera. 2. Betekizunak: a) ELAk aldarrikatzen dituen printzipio, balio, helburu eta xedeekin bat datorren jokaera izatea. b) Finkatzen den kuota ordaintzea. c) Betetzea eta -hala balegokio- betearaztea Estatutuak nahiz afiliatuak diharduen organo konfederalen, federalen eta eskualdeetakoen arauak, erabakiak eta arteztarauak. d) Afiliatuak diharduen organoaren zein hortik gorakoen irizpide eta era- bakien alde jokatzea. 4
  4. 4. e) Hartzen diren erabakien konfidentzialtasuna gordetzea, dagokion orga- noak haiek jendaurrera agertzea erabakitzen duenean salbu. f) Datu konfidentzialak (erabakiak, afiliatuen datuak...) ez erabiltzea. g) Norberaren mesederako ez erabiltzea Sindikatuaren datuak eta eraba- kiak. h) Estatutu hauen 9. artikuluaren eraginpeko organoetako kideek honako betekizuna ere badute: artikulu horrek finkatzen duen bateraezintasun- erregimena aintzat hartzea. i) Sindikatu barruko errekurtso-bideak agortzea, legozkiekeen ekimen judizialetara jo aurretik 6 . ARTIKULUA Diziplina-neurriak eta bajak 1. Indarrean diren Estatutuek eta horiek garatzeko araudiek finkatutako bete- kizunen hauste larriren bat izan behar du oinarri afiliatu bati -diziplina- neurri gisara- baja emateko erabakiak. Afiliatuak diharduen erakunde profesionalak edo lanbide artekoak har dezake baja emateko erabakia, Diziplina Araudiak agintzen duenaren arabera. Araudi horrek arau-haus- teen sailkapena egin behar du -larritasunaren araberakoa-, baita haiei dagozkien zigorrak eta horien aurka errekurtsoak jartzeko prozedurak eta epeak ere. 2. Baja emateko erabakia hartzen duen egiturak dagokion beste egituraren onespena eskatu behar du. Egitura biak bat ez baletoz, afiliatuaren baja eskatu duenak Nazio Batzordearen esku jar dezake auzia. Apelaezina izan- go da Nazio Batzordearen erabakia. 3. Afiliatuari baja emateak berekin ekarriko du hark ELAko zeinahi erakunde edo egituratan dituen karguak edo ardurak uztea, baita ELAk proposatuta edo izendatuta dituenak ere. Halaber, ELAren zerbitzuez ezingo da baliatu baja ematen zaion unetik aurrera, ezta afiliatu izateak dakartzan gainerako eskubideez ere. 4. Baja emateko arrazoiak hauek dira: 1. afiliatuak berak hala eskatzea 2. kuotak ez ordaintzea, 28.2 artikuluaren arabera 3. dagokien erakundeek zigor-erabakia hartzea 5
  5. 5. ESTATUTUAK 7 . ARTIKULU Konfederazioaren organoak 1. Estatutuek agintzen dutenez, honako hauek dira Konfederazioaren organo- ak: Kongresua, Nazio Kontseilua, Nazio Batzordea eta Batzorde Eragilea. 2. Honela eratu behar dira Konfederazioaren organoak, baliozkotzat jotzeko: behar bezala egin behar da bilera-deialdia eta organoko kideen erdiek baino gehiagok azaldu behar dute. 3. Gehiengo sinplez hartu behar dituzte erabakiak Konfederazioko organoek, espresuki gehiengo kualifikatua behar den egoeretan izan ezik. 4. Boto bana izango du organo horietako kide bakoitzak. Ez dago botoa beste inoren esku uzterik. 5. Bost urtez etenik gabe ELAra afiliatuta eman beharra dago Batzorde Eragileko edo Batzorde Nazionaleko kide izateko. Nazio Kontseiluko kide izateko, berriz, hiru urteko antzinatasuna behar da. Egoera berezi batzue- tan Kontseilu Nazionalak salbuetsi egin ditzake antzinatasun-baldintzaz organo horietako kide izan nahi dutenak, horretarako behar adina arrazoi balego eta kasuak banan-banan harturik betiere. 6. Konfederazioko organoetako karguetan daudenak berriro kargu berorie- tarako hautatzea badago. 8 . ARTIKULUA Konfederazioko Organoen eskuduntzak Konfederazioko organoei dagokie: a) ELAren irizpide eta jarduera-ildo nagusiak finkatzea eta horiek betea- raztea. b) Erakundeen jarduerak eta ekimenak elkarrekin koordinatzea eta horien artean sor daitezkeen auziak konpontzea. c) Konfederazioaren zerbitzuak ezartzea eta antolatzea, erakundeen pre- miak egokiro betetzeko behar den estaldura eskainiz betiere. d) Afiliatuen kuotak finkatzea, jasotzea eta banatzea. e) Konfederazioari eta horren erakundeei dagozkien diru-laguntzak eta - ekarpenak jasotzea. f) Konfederazioaren dirua administratzea eta zaintzea; erakundeei behar dituzten bitartekoak ematea, beren egitekoak gauzatu eta ekimen sindi- kal eraginkorra bultza dezaten. 6
  6. 6. g) Sindikatuaren ordezkaritza Konfederazio osoari dagozkion gaietan eta hitzarmenen negoziazioa erakunde bakoitzaren gaindiko jarduera- esparruetan. h) Afiliatuek egin ditzaketen arau-hausteen eta horiei dagozkien zigorren katalogoa egitea 9 . ARTIKULUA Bateraezintasunak 1. Bateraezina da Nazio Kontseiluko, Nazio Batzordeko, Batzorde Eragileko eta Lanbide Federazioetako zein Eskualde Batzetako zuzendaritza-orga- noetako eta -aldi berean- alderdi edo elkarte politiko bateko zuzendaritza- organoetako kide izatea, baita kargu publikoren batean jardutea ere. Hauteskunde politikoetan parte hartzeak berekin dakar sindikatuko kar- guak uztea. Halaber, bateraezintasun hau aplikagarri zaie ordu sindikale- tako kredituak metatuz edo antzeko sistemaren batez eginkizun sindikale- tan bakarrik diharduten guztiei 2. ELAko kide den inork ezin du erabili bere kargu sindikala helburu elektoral zein politikoetarako, edo jarduera sindikaletik kanpoko beste zeinahi egin- kizunetarako. 1 0 . ARTIKULUA Lanbide Federazioak, Eskualde Batzak eta atal sin- dikalak 1. Lanbide Federazioak eta Eskualde Batzak: 1. Estatutu hauen arabera, erakunde autonomoak dira nazio-mailako Lanbide Federazioak eta Eskualde Batzak, beren kasako barne-arauak dituztenak eta zuzendaritza-organoak dituztenak. Dagokien jarduera- eremuan erantzun behar dute haien organoek hartzen dituzten eraba- kiez. 2. Lanbide Federazioek eta Eskualde Batzek Konfederazioari eman behar diote beren programen, ekintza-planen eta organoek hartzen dituzten erabakien berri. Halaber, Konfederazioarekin ados jarri behar dute era- kunde bakoitzaren eremutik haraindiko erabakiak hartu aurretik. 3. Lanbide Federazioen eta Eskualde Batzen estatutuek zein barne-arau- diek bat etorri behar dute Konfederazioaren estatutu eta araudiarekin, eta ez zaizkie Konfederazioko organoen erabakiei kontrajarri behar; bestalde, Nazio Batzordearen oniritzia behar dute baliozkotzat jotzeko. 7
  7. 7. ESTATUTUAK 4. Nazio Batzordearen aldez aurreko onespena jaso behar dute, kasu guz- tietan, dagokien Federazioek edo Batzek egiten dituzten izendapenek edo kargugabetzeek. 5. Nazio Batzordeak gorabehera larririk atzemango balu Lanbide Federazioen edo Eskualde Batzen baten funtzionamenduan, edo ikusiko balu etengabe eta larriki urratzen dituztela haien organoek Estatutu hauek, edo erakunde bakoitzeko arauak nahiz Konfederazioko organo- en erabakiak, behar diren neurriak hartuko ditu egoera hori gainditzeko (organoak eta erabakiak bertan behera uztea, gestio-batzordeak izen- datzea...). Egoerak hala eskatuz gero, dagokion Federazioaren Kongresua edo Federazio zein Eskualdearen beste zeinahi organo ere dei dezake Nazio Batzordeak. Erakunde honetako kideen hiru laurdenen onespena -gutxienik- behar da aipatu neurriak hartzeko. 6. Nazio Kontseiluan helegitea aurkeztu ahalko da Nazio Batzordeak - aurreko hiru paragrafoetan aipatutako eskuduntzak indarrean dituena behar du izan- hartzen dituen erabakien aurka. 2. Atal sindikalak Estatutu hauen eta horiek garatzeko Araudien araberakoa izan behar du Atal Sindikalen eraketak, funtzionamenduak eta haien arduradunen hautaketak. K ONGRESU K ONFEDERALA 1 1 . ARTIKULUA Osaketa 1. Lanbide Federazioek eta Eskualde Batzek hautatzen dituzten ordezkarien batzarra da Kongresu Konfederala, ELAren organo gorena. Honako hauek osatu behar dute: - Lanbide Federazioek hautatzen dituzten 350 ordezkarik. - Eskualde Batzek hautatzen dituzten 350 ordezkarik. - Nazio Batzordeak (ordezkarien eskubide berberak eta guztiak izango dituzte erakunde honetako kideek). 2. Lanbide Federazio bakoitzari berrogeita hamarna ordezkariko kuota eslei- tuko zaio; Eskualde Batz bakoitzari, berriz, hamaseinakoa. Erakunde profe- sional edo lanbide arteko bakoitzari dagozkion gainerako ordezkariak Lanbide Federazio eta Eskualde Batz bakoitzeko afiliatu-kopuruaren ara- bera esleituko dira. 8
  8. 8. 3. Kongresurako ordezkarien hautaketa demokratikoa bermatu behar dute Federazio eta Eskualde Batz guztiek 4. Boto bakarra izango du ordezkari bakoitzak. 5. Ordezkari-kopurua zehazteko, Kongresua deitzen den unean afiliatuta daudenen zenbaketa egin behar da 1 2 . ARTIKULUA Ohiko Kongresuaren deialdia 1. Lau urtez behin batzartu behar du Kongresuak, ohiko saioan, Nazio Kontseiluak deituta. Nazio Kontseiluak finkatu behar ditu Kongresurako data eta lekua, Nazio Batzordeak hala proposatuta, hura egin baino sei hilabete lehenago, gutxienik. 2. Araudiak erregulatuko du Kongresua prestatzeko eta egiteko prozedura. 1 3 . ARTIKULUA Kongresuaren eskuduntzak Kongresuari dagokio Konfederazioaren subiranotasuna. Honako hauek dira - bereziki- Kongresuaren eginkizunak: - ELAren helburuak, irizpide orokorrak eta programa finkatzea. - Batzorde Eragilearen kudeaketa-txostena onartzea. - Batzorde Eragilea izendatzea. - Konfederazioaren Estatutuak onartzea. 1 4 . ARTIKULUA Ezohiko Kongresua 1. Ohiz kanpoko saiorik ere egin ahal du Kongresuak. Nazio Batzordeari dagokio Ohiz Kanpoko Kongresua deitzea, organo horretako kideen bi herenen onespenaz. Nazio Kontseiluak onetsi behar du deialdia. 2. Ohiko Kongresua baino epe laburragoan egin daiteke Ohiz Kanpokorako deialdia. Nolanahi dela ere, Ohiz Kanpoko Kongresua egin baino hilabete lehenago -gutxienik- egin behar da hartarako deialdia. 3. Deialdian espresuki finkatutako gaiak bakarrik aztertu behar dira Ohiz Kanpoko Kongresuan. 9
  9. 9. ESTATUTUAK N A Z I O KONTSEILUA 1 5 . ARTIKULUA Osaketa 1. Nazio Kontseilua da Kongresu Konfederal arteko erakunde gorena. Honako hauek osatu behar dute: - Lanbide Federazioek izendatzen dituzten 80 kidek - Eskualde Batzek izendatzen dituzten 80 kidek - Nazio Batzordeak 2. Nazio Kontseilurako hamabina ordezkari bermatu behar zaizkio Lanbide Federazio bakoitzari, eta launa Eskualde Batz bakoitzari. Gainerako era- kundeei dagozkien ordezkariak honela esleitu behar dira: Kongresurako ordezkariak hautatzeko erabiltzen den proportzionaltasun-prozedura berberaz. 3. Lanbide Federazioek eta Eskualde Batzek Nazio Kontseiluan dituzten ordez- kariak berriro hautatu behar dituzte ohiko Kongresu bakoitza egin eta bere- hala. 4. Salbuespen gisara, eta behar adina arrazoi direla medio, beste uneren batean ere aldatu ahal izango dituzte ordezkariak. 5. Nazio Kontseilurako ordezkarien hautaketa demokratikoa bermatu behar dute Federazio eta Eskualde Batz guztiek. 1 6 . ARTIKULUA Mazio Kontseiluaren saioak 1. Urtean hiru bilera -gutxienik- egin behar ditu Nazio Kontseiluak. Nazio Batzordeari dagokio bilera-deialdia egitea. Nazio Kontseiluko kide gehie- nek hala eskatuz gero ere badauka batzartzea organo horrek. 2. Nazio Batzordeak ezarri behar du gai-zerrenda eta aldez aurretik -behar adinako aurrerapenaz- bidali behar dio kontseilukide bakoitzari. Kontseiluko kideen bi herenek -gutxienik- hala erabakiz gero, gai-zerren- dan ageri ez diren gaiak ere aztertu ahal dira. 1 7 . ARTIKULUA Nazio Kontseiluaren eskuduntzak Nazio Kontseiluari dagokio: a) Kongresuak hartutako erabakiak betearaztea. b) Nazio Batzordearen lana ikuskatzea. 10
  10. 10. c) ELAko kuotaren zenbatekoa finkatzea, baita haren bidez jasotako dirua banatzea ere. d) Funtzionamendu-araudia eta erresistentzia-kutxaren araudia onart- zea. e) Konfederazioaren aurrekontua onartzea. f) Konfederazioko diruzainak aurkezten duen urteko balantzea onartzea. g) Kongresu Konfederala deitzea. h) Atal Sindikalen eraketari, funtzionamenduari eta haietarako arduradu- nen hautaketari buruzko Araudia onartzea. i) Diziplina-araudia onartzea, arau-hausteen sailkapena eta dagokien zigorra ere -larritasunaren arabera mailakatuta- barne direla". j) Zerbitzu juridikoen eta antzekoen araudia onartzea, Konfederazioaren barruan bakoitzari dagokion eremuan. k) Estatutu hauek esleitzen dioten beste zeinahi eskuduntza. N A Z I O B ATZORDEA 1 8 . ARTIKULUA Osaketa 1. Nazio Batzordeari dagokio Konfederazioaren zuzendaritza-lana, Estatutu hauen eta Kongresuaren zein Nazio Kontseiluaren irizpideen arabera betiere. 2. Honako hauek osatu behar dute Nazio Batzordea: - Lanbide Federazioek izendatzen dituzten 12 kidek. - Eskualde Batzek izendatzen dituzten 12 kidek. - Batzorde Eragileak. 3. Federazio bakoitzak Nazio Batzordean hiruna ordezkari izateko eskubidea du 4. Eskualde Batz bakoitzak Nazio Batzordean ordezkari bana izateko eskubi- dea du 5. Lanbide Federazioetako eta Eskualde Batzetako ordezkariak norberaren erakundeko barne-araudien arabera izendatu eta kargugabetu behar dira, Estatutu hauen 10.1.4 artikuluak dioena aintzat harturik betiere. 11
  11. 11. ESTATUTUAK 6. Nazio Batzorderako ordezkarien hautaketa demokratikoa bermatu behar dute Federazio eta Eskualde Batz guztiek 1 9 . ARTIKULUA Nazio Batzordearen saioak 1. Hilean bi bilera egin behar ditu Nazio Batzordeak, arau orokor gisara bede- ren. Batzorde Eragileari dagokio deialdia egitea. Nazio Batzordeak berak ere egin dezake deialdia, horko kideen herenak -gutxienik- hala eskatzen badute. 2. Deialdiarekin batera finkatu behar da gai-zerrenda. Nazio Batzordeak hala deritzonean, ordea, beste gai batzuk ere aztertu ahal dira. 2 0 . ARTIKULUA BATZORDEAK Egoki deritzen batzordeak eratu ahal ditu Nazio Batzordeak. B ATZORDE E RAGILEA 2 1 . ARTIKULUA Osaketa eta hautaketa-sistema 1. Hamabi lagunek osatuko dute Batzorde Eragilea, tartean direlarik Idazkari Nagusia, Idazkari Nagusiaren albokoa eta Konfederazioaren Diruzaina. Idazkari Nazionalak deituko zaie Batzorde Eragileko gainerako kideei. 2. Kongresuak hautatu behar du Batzorde Eragilea, Nazio Batzordeak aurkez- ten duen zerrendaren arabera. 3. Bete beharreko hamabi karguetarako proposatu behar ditu hautagaiak Nazio Batzordeak, eta hautagai bakoitzari legokiokeen erantzukizuna ere zehaztu behar du. Nazio Batzordearen esku geratzen da Idazkari nagusia- ren alboko kargurako inor aurkeztea. 4. Osorik bozkatu behar da Batzorde Eragilerako hautagai-zerrenda. Lehenbiziko bozketan zerrendak ez badu gehiengo absolutua eskuratzen - hau da, akreditatutako ordezkarien erdien gehi baten botoak-, hautagai bakoitza banaka bozkatu behar da, Nazio Batzordeak Kongresuari beste hautagai-zerrenda bat aurkezten ez badio behintzat. 5. Banakako bozketan hautagairen batek ez badu gehiengo absoluturik lort- zen, beste hautagai bat aurkeztu behar dio Nazio Batzordeak Kongresuari. 6. Dena den, Nazio Batzordeari iruditzen bazaio berak aurkeztutako zerren- daren errefusatze partzialak sakon aldatzen duela hura, badu ahalmena 12
  12. 12. zerrenda osoa erretiratzeko eta Kongresuari beste hautagai-zerrenda oso bat aurkezteko. 2 2 . ARTIKULUA Eginkizunak Konfederazioko zerbitzuen zuzendaritza eta haren kudeaketa arrunta Batzorde Eragileko kide guztiei dagokie, Kongresuak agindutako erantzukizu- nen arabera betiere. Erakunde honi dagokio auzibideko eta administrazioare- kiko erreklamazio eta helegiteak jartzea. 2 3 . ARTIKULUA Bete gabeko karguak eta ordezkatzeak 1. Nazio Kontseiluari dagokio -Nazio Batzordeak hala proposatuta- Kongresu batetik besterako epean Batzorde Eragilean hutsik geratzen diren karguen arduradunak izendatzea. 2. Nazio Kontseiluari dagokio, halaber -Nazio Batzordeak hala proposatuta-, Kongresuak Batzorde Eragileko kide bati esleitutako erantzukizuna aldat- zea. 3. Nazio Batzordeak ahalmena du Nazio Kontseiluari honakoa proposatzeko: Batzorde Eragileko kide bat bere kargutik ken dezatela, eta, hori egin bitar- tean, dagozkion ardurak behin-behingoz erretira diezazkiotela. Gorabehera larriren bat dela medio egin behar du eskaera Nazio Batzordeak, erakunde horretako kideen hiru laurdenak -gutxienik- ados direla. Nazio Kontseiluak erabaki behar du -kideen bi heren, gutxienik, alde dituela- Batzorde Eragileko kide hori kargutik kendu edo bertan eutsi. 2 4 . ARTIKULUA Batzorde Eragilearen saioak Astean behin batzartu behar du Batzorde Eragileak, orokorrean behintzat. 2 5 . ARTIKULUA Konfederazioaren ordezkaritza 1. Idazkari Nagusiari dagokio Konfederazioaren ordezkari gisa jardutea era guztietako ekitaldietan eta beste batzuekiko hitzarmenetan, baita esku- duntzak ahalordetzea ere. Bi eskuduntza horiek -Konfederazioaren ordez- karitza eta botereen ahalordetza- Batzorde Eragileko edozein kideren esku utzi ahal ditu Idazkari Nagusiak, erakunde horren onespenaz betiere 2. Kudeaketa arrunterako behar duen dirua erabiltzeko ahalmena du diruzai- nak. Urtean behin finkatu behar ditu Nazio Batzordeak -Batzorde Eragileak hala proposatuta- dirua erabiltzeko Konfederazioko diruzainari ezarri beharreko baldintzak eta mugak. 13
  13. 13. ESTATUTUAK 3. Ondasun higiezinak erabiltzeko Batzorde Eragilearen onespena behar du diruzainak. 2 6 . ARTIKULUA Afiliatuta gauden nazioarteko erakundeak Nazioarteko Konfederazio hauetako kide da ELA: - Lanaren Mundu Konfederazioa (LMK). - Erakunde Sindikal Libreen Nazioarteko Konfederazioa (ESLNK). - Europako Sindikatuen Konfederazioa (ESK) 2 7 . ARTIKULUA Finantziazioa Honako hauek dira Konfederazioaren baliabide ekonomikoak: a) Afiliatuen kotizazioak. b) Legozkiokeen diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak. c) Ondasunak besterentzeak edo zerbitzuak emateak ekartzen dituenak, baita eskuratzen diren ondare-etekinak ere. d) Beste zeinahi diru-sarrera. 2 8 . ARTIKULUA Konfederazioaren kuota 1. Hainbat kuota-mota ezarri ahal ditu Nazio Kontseiluak, afiliatuen egoeren arabera betiere. Nazio Kontseiluak finkatu behar du urtero kuota-mota bakoitzari dagokion zenbatekoa. 2. Kuota ez ordaintzeak afiliatuaren baja dakar. Funtzionamendu-araudiak zehaztu behar du zein epe eta baldintzapetan eman behar zaion baja afilia- tuari. 2 9 . ARTIKULUA Konfederazioaren aurrekontua 1. Nazio Batzordeak onartu behar du urteko aurrekontua, Batzorde Eragilearen proposamenez. Nazio Kontseiluak eman behar dio onespena aurrekontuari. 2. Hiru hilean behin eman behar dio Diruzainak Nazio Batzordeari Konfederazioko diru-kontuen berri. Urtean behin eman behar dio onespe- na Nazio Kontseiluak Konfederazioaren diru-balantzeari. 3. Egoki deritzen neurriak hartu ahal ditu Nazio Kontseiluak Konfederazioaren balantzeko informazioa egiaztatzeko. 14
  14. 14. 4. Ohiko Kongresu baten ondorengo lehenbiziko bileran, Nazio Kontseiluak Finantza Kontrolerako Batzorde bat izendatu behar du, lau lagunek osatua: horietako bi Lanbide Federazioek proposatutakoen artetik hautatuak, eta beste biak Eskualde Batzek proposatutakoen artetik. 5. Dokumentazio eta informazio guztia ikustatzeko ahalmena du Finantza Kontrolerako Batzordeak; Konfederazioaren kontabilitatea egiaztatu behar du eta urteko txostena aurkeztu behar dio Nazio Kontseiluari. 6. Finantza Kontrolerako Batzordearen txostena eta urteko balantzea Nazio Kontseiluak onartzeak salbuetsi egiten ditu erantzukizun administratibo eta finantzarioetatik Konfederazioko Diruzaina eta Batzorde Eragilea. 3 0 . ARTIKULUA Erakundeen arteko gatazkak Nazio Batzordeak ahalmena du Konfederazioko erakundeen artean sor dai- tezkeen gatazkak erabakitzeko, edozein eratakoak direla ere. Nazio Kontseiluan helegitea aurkeztu ahal da Nazio Batzordearen erabakiaren aurka, hilabete igaro aurretik. 3 1 ARTIKULUA Araudia Nazio Kontseiluak -Nazio Batzordeak hala proposatuta- Estatutu hauek garat- zeko araudia onetsi behar du. 3 2 . ARTIKULUA Ustekabeko egoerak Estatutu hauek eta Araudiek aurreikusten ez dituzten egoerei dagokienez, Nazio Batzordeak erabaki behar du horietaz. Nazio Kontseiluari helegitea aur- keztu ahal zaio Nazio Batzordearen erabakiaren aurka, hilabete igaro aurretik. 3 3 . ARTIKULUA Estatutuen aldaketa 1. Kongresuari dagokio Konfederazioaren Estatutuak aldatzea. 2. Nazio Batzordeak egin behar du aldaketa-proposamena, kideen hiru laur- denak -gutxienik- ados direla. Kongresuan, berriz, ematen diren botoen bi herenak -gutxienik- behar dira aldaketa onartzeko. 3. Kongresua hasi baino hilabete lehenago -gutxienik- jakin behar dute bilt- zarkideek Estatutuak aldatzeko proposamenaren berri. 3 4 . ARTIKULUA Erakundeen bat-egitea 1. Bi Lanbide Federazio Nazionalek -edo gehiagok- egoki baderitzote, Federazio bakar batean biltzeko eskaera egin ahal diote Nazio Kontseiluari. 15
  15. 15. ESTATUTUAK Eskaera horrek Federazio bakoitzaren Batzorde Federaleko kideen bi here- nen onespena -gutxienik- behar du. Federazio bakoitzak bere kasako bile- ra egin behar du gaia aztertzeko. Nazio Kontseiluaren gehiengoak berretsi behar du bat-egite erabakia. Berrespenaren ondoren, biltzarrak egin behar dituzte bateratzekotan diren Federazioek, euren artean adosten dituzten epe eta baldintzapetan. Prozedura berea erabili behar da bi Eskualde Batzek -edo gehiagok- bat egitea erabakiz gero. Kasu horretan ere bateratze-eskaerak Eskualde Batz bakoitzaren Eskualde Kontseiluko kideen bi herenen onespena -gutxienik- behar du. Eskualde Batz bakoitzak bere kasako bilera egin behar du gaia aztertzeko. 2 Nazio Kontseiluak ere proposatu ahal du -Nazio Batzordeak hala eskatuta- bi Lanbide Federazio -edo gehiago- bakar batean biltzea, edo Federazio Nazional bateko sektoreak bereiztea eta beste Federazio batean sartzea. Prozedura berbera erabili behar da bi Eskualde Batz -edo gehiago- bakar batean biltzea proposatuz gero, edo horietako baten zati bat bereizi eta beste batasun batean sartu nahi izanez gero. Prozedura hau erabili behar da horrelakoetan: a) Egitura berriaz proposamena eratu behar du Nazio Batzordeak -kideen bi herenak gutxienik alde direla-, aldez aurretik dagokien Federazio edo Eskualde Batzekin gaia aztertu ondoren. b) Dagokien Lanbide Federazio bakoitzeko Batzorde Federalak edo Eskualde Batz bakoitzeko Eskualde Kontseiluak eztabaidatu behar du proposamena. Horretarako espresuki deitzen den bileran erabaki behar du erakunde horietako bakoitzak egituraketa berriaz. c) Nazio Batzordeari helarazi behar zaio hartzen den akordioaren berri, hark behin betiko proposamena eratzeko aintzat har dezan. Nazio Kontseiluari aurkeztu behar zaio behin betiko proposamen hori. d) Nazio Kontseiluak hartu behar du behin betiko erabakia, kideen bi here- nak -gutxienik- alde direla. Horretarako, bilera deitu behar du, gai- zerrenda aldez aurretik finkatuta dela. Zerrenda horretan egon behar du aipatu proposamenak, dagokien Lanbide Federazio edo Eskualde Batzen iritziekin batera. Nazio Kontseiluak erabakia hartua duenean, hura betearazteko behar diren mekanismoak abiarazi behar ditu Batzorde Eragileak. 3 5 . ARTIKULUA Konfederazioaren desegitea 1. Horretarako berariaz deitutako Kongresu Konfederalari dagokio ELA des- egiteko ahalmena. Nazio Batzordeak egin behar dio Nazio Kontseiluari des- 16
  16. 16. egitea eztabaidatzeko Kongresua deitzeko eskaria, erakunde horretako kide direnen hiru laurdenen onespenaz, gutxienik. 2. Emandako botoen hiru laurdenak -gutxienik- izan behar ditu alde desegite- erabakiak, Kongresurako hautatutakoen bi herenen -gutxienik- baliokide badira. 3. Desegitea onartzen duen Kongresuak erabaki behar du zer egin Konfederazioaren ondarearekin. 17
  17. 17. Estatutuen aldaketa ESTATUTUAK LOLSREN 4. ARTIKULUARI EGOKITZEKO ALDAKETAK, ESTATUTUEN ERREGISTRO PUBLIKOAN BEHIN BETIKO ERREGISTRATU AHAL IZATEKO. EZOHIKO KONGRESU KONFEDERALA A ) L . A T A L H A U ERANTSI E STATUTUEN 1 7 . ARTIKULUARI: 17. Artikulua Nazio Kontseiluaren eskuduntzak 1) Afiliatuek sindikatuaren diru-sarrera, gastu eta balantze orokorraren berri jaso ahal dezaten Araudia onartzea. B) 7. A T A L H A U ERANTSI E STATUTUEN 2 9 . ARTIKULUARI: 29. Artikulua Konfederazioaren aurrekontua 7. Aldiro eman behar zaie afiliatuei ELAko aurrekontuen eta urteko kontuen berri, datu nagusiak bederen, Sindikatuko argitalpen eta komunikabide- en bidez ahalik eta gehien zabalduz informazioa. C) 2. A T A L H A U ERANTSI E STATUTUEN 2 5 . ARTIKULUARI: 25. Artikulua Konfederazioaren Ordezkaritza 2. Idazkari nagusiak Lanbide arteko Federazioen eta Eskualde Batzen esku utzi ahal ditu (edo baliogabetu) 1. atalaren arabera dagozkion eskuduntzak, betiere erakunde horien jarduera-eremuan eta Lanbide arteko Federazioen Estatutuek eta Eskualde Batzen Araudiek diotenaren arabera. Garapen- araudi baten bidez arautu ahal da nola eta zenbateraino gauzatu eskudunt- zen ahalordetzea edo baliogabetzea. I TZULPEN AKATSA ZUZENDU 17. artikulua Nazio Kontseiluaren eskuduntzak j) Zerbitzu juridikoen eta antzekoen araudia onartzea, Konfederazioaren barruan bakoitzari dagokion eremuan. j) Zerbitzu juridikoen eta, esparru konfederala duten heinean, antzekoak diren araudiak onartzea. Estatutuen gehigarria Ahalmena ematen zaio Nazio Batzordeari Konfederazioaren Estatutuetan egin beharreko aldaketak egin ditzan (horiek bakarrik eta ez besterik), haiek Estatutuen Erregistro Publikoan erregistratu ahal izateko.

×