Your SlideShare is downloading. ×
Korrika 17 sarean
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Introducing the official SlideShare app

Stunning, full-screen experience for iPhone and Android

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

Korrika 17 sarean

656
views

Published on

Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Unibertsitate Masterreko ikaslea naiz. A1 Moduluari dagokion lan honetan hiru irakasgai uztartu ditut: erakunde komunikazioa hartu dut abiaburu eta aukeratutako …

Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Unibertsitate Masterreko ikaslea naiz. A1 Moduluari dagokion lan honetan hiru irakasgai uztartu ditut: erakunde komunikazioa hartu dut abiaburu eta aukeratutako erakundearen estrategia informatibo berriak aztertu ditut. Eta lana borobiltzeko, komunikazio emozionalaren inguruko eskoletan jasotakoak praktikan jartzen saiatuko naiz lan honen aurkezpen egunean. AEK-k antolatutako 17. KORRIKAren Sareko komunikazioa aztertzen aritu naiz 2011ko martxoan zehar, azterketa kualitatibo horren emaitza duzu esku artean

Published in: Education

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
656
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
4
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. 1
  • 2. Multimedia Komunikazioa EHU-EITB Unibertsitate Masterreko ikaslea naiz. A1 Moduluari dagokion lan honetan hiru irakasgai uztartu ditut: erakunde komunikazioa hartu dut abiaburu eta aukeratutako erakundearen estrategia informatibo berriak aztertu ditut. Eta lana borobiltzeko, komunikazio emozionalaren inguruko eskoletan jasotakoak praktikan jartzen saiatuko naiz lanhonen aurkezpen egunean. AEK-k antolatutako 17. KORRIKAren Sareko komunikazioa aztertzen aritu naiz 2011ko martxoan zehar, azterketa kualitatibo horren emaitza duzu esku arteanAURKIBIDEASARRERA _________________________________________________________________ 3. orKORRIKA: LASTERKETA BAINO GEHIAGO _____________________________________ 4. or ZER DA KORRIKA? ____________________________________________________ 4. or NORK ANTOLATZEN DU? ______________________________________________ 4. or 17. KORRIKA _________________________________________________________ 5. or MEZUA ______________________________________________________________ 6. or OMENDUA: EUSKALTZAINDIA ___________________________________________ 7. orKORRIKA 17 SAREAN _______________________________________________________ 8. or WEB GUNEA _________________________________________________________ 9. or FACEBOOK __________________________________________________________ 9. or TWITTER ___________________________________________________________ 10. or FLICKR ____________________________________________________________ 10. or YOUTUBE __________________________________________________________ 10. or LIVESTREAM _______________________________________________________ 10. or EKINTZA BEREZIAK __________________________________________________ 11. orKOMUNIKAZIO LAN TALDEA ________________________________________________ 12. or NORK/ZER __________________________________________________________ 12. or LASTERKETA _______________________________________________________ 12. orONDORIOAK _____________________________________________________________ 13. or 2
  • 3. SARRERAErakunde komunikazioa irakasgaia hasi nuenean lan honetarako gaia zein izan zitekeenhausnartzen jarri nintzen. Orduantxe egin nintzen KORRIKA 17 Facebook-eko orriaren zale etahortik tiraka, KORRIKAk edizio honetarako prestatu duen Sareko komunikazioaren mapa zein denikusten hasi nintzen.Bestelako estrategia informatibo baten aldeko lanketa egiten saiatzen ari direla iruditu zitzaidan etaSarean nabigatzen hasita, konturatu nintzen modulu honen amaierako lanerako gai aproposa zelahauxe: KORRIKA 17 SAREAN. Erakunde baten estrategia informatibo berria zein den eta nolaegiten den aztertzea.Behin gaia zehaztuta metodologia kualitatiboa erabili dut azterketarako. Behaketan oinarritu naizeta elkarrizketa batekin osatu dut jasotako informazioa. Lehenik eta behin Sarea aztertu dut,KORRIKA 17 web gunea eta hortik abiatuta aurkitutako Interneteko beste kontu guztiak. Eta gero,korrika17@gmail.com helbidearen bidez nire asmoa azaldu nien: nor nintzen eta zer egitekoasmoa neukan. Mezuan elkarrizketa bat egitea gustatuko litzaidakeela adierazi nien, eta beraienesku utzi nuen modua (aurrez aurre, telefonoz zein e-postaz). Egun batzuk pasata, Ana CastroKORRIKA-ko prentsa arduradunak erantzun zidan eta neuzkan galderak e-postaz bidaltzeko etahoriei erantzuteko prest agertu zen, bai bera eta baita, Igor Elordui, KORRIKA 17-ko prentsaarduradun nagusia. Hortaz, galdetegia pasa nien eta zehatz zehatz erantzun zituztenplazaratutako galdera guztiak. Oso atseginak eta lagungarriak izan dira.Datu guztiak batutakoan lana erredaktatzen hasi nintzen. Hainbat grafiko egin nituen datuakhobeto ulertzeko eta behin dena erredaktatuta, aurkezpena prestatu nuen. Lan honen helburua ezda KORRIKA 17ren lana kritikatzea, ezta bere Sareko komunikazio kanpainaren abilezia edotahutsuneak agertzea. Helburua Interneteko komunikazioa nola gauzatu duten azaltzea da;horretarako zein euskarri erabili dituzten, nola egin duten lan eta nortzuk aritu diren lan horretan.Beraz, azterketa honen emaitza, KORRIKA 17ren Sareko komunikazio kanpainaren nondiknorakoek osatzen dute. Apirilaren 7tik 17ra egingo den euskararen aldeko lasterketaren Sarekokomunikazioa nola gauzatu den azaltzen da jarraian datozen orrietan. 3
  • 4. KORRIKA: LASTERKETA BAINO GEHIAGOZer da KORRIKA?AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da.Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien egunerokolana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1go KORRIKA antolatu zenetik, euskararenalde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 16 Korrika eta30 urte igaro dira.Nork antolatzen du?AEK-k, euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duenerakundeak. Hori lortzeko helduen euskalduntze eta alfabetatze alorrak jorratzen ditu: euskaraeskolak, ikerkuntza, material didaktikoen sorkuntza, irakasleak prestatzeko ikastaroak, kulturekitaldien antolakuntza, euskara erabiltzeko mintzalagun programak, lantegi eta erakundeennormalizazio planen diseinu eta gauzapena, eta euskararen aldeko kontzientziatze kanpainak.Lehenengo alfabetatze taldeak 1965 inguruan sortu ziren, eta urte hartan antolatu zenalfabetatzearen aldeko lehenengo kanpaina. Alfabetatze arloa jorratzeaz gain, alfabetatze taldeakEuskal Herri osoan sortzen ziren neurrian, agerian geratu zen euskara irakatsi beharra euskararikez zekien euskal herritar multzo handiari. Horixe izan da AEKren urteotako zeregina. Halaxe sortuzen eta mugimendu hori guztia Euskaltzaindiak babestu eta bultzatu zuen, gau-eskola izenekoaketa, geroago, euskaltegiak.Gaur egun, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugueta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. Horretarako,500 irakasle baino gehiago ditu euskara eskolak ematen 100 euskaltegi eta gau-eskola bainogehiagotan banatuta; eta horrez gain, normalizazio planak bideratzen laguntzeko zerbitzua,erabilera bultzatzeko programak, itzulpen zerbitzua eta AIZU! Aldizkaria ere badauzka, besteakbeste.Horiei laguntzeko, baina batez ere Iparraldeko eta Nafarroako beharrei erantzun ahal izateko,jakina baita eremu administratibo horietako euskaltegi eta gau-eskolek ez dutela inondik ere behar 4
  • 5. dituzten diru laguntzak jasotzen, baliatuko ditu AEK-k KORRIKA 17rekin bilduko dituen ekarpenak.17. Korrika2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko duhamazazpigarrenez Korrikak. Trebiñun hasiko da euskararen aldeko lasterketa eta apirilaren 17anamaituko da Donostian. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietakomilaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Hona ibilbidea:KORRIKA hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometrokorrikalarien artean; lekuko horren barruan KORRIKA helmugara iristean, euskaldun ezagun batekirakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena. 5
  • 6. MezuaKORRIKA 17ren lema aurkezteko egin duten mezua:Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitubehar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena,ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA¹ da:Euskalakaria da lehenengo hitza euskaraz egiten duen dendariaEuskaraz sortzen duen artista.Euskaraz diharduen lantegiko enpresaria.Euskara sustatzen duen herritarra.Euskararen aldeko neurriak hartzen dituen herri-ordezkaria.Euskaraz lan egiten duen kazetaria, kirolaria, iturgina…Euskalakaria da hitz egin ez baina ulertzen duenari euskaraz egiten diona.Euskalakaria da ikasten ari dena, eta ikasten ari denarekin mintzo dena.Euskalakaria da haurrari dakien beste euskara egiten dion gurasoa.Euskalakaria alaia da.Euskalakaria baikorra eta ekintzailea da.Euskalakaria bizizalea da.Euskalakaria naiz ni.Euskalakaria haiz hiEuskalakaria da bera.Euskalakariak gu gara.Euskalakaria zara zu.Euskalakariak zuek zarete.Euskalakariak haiek dira.Korrika egiteko, grina eduki, oinez jakin eta abiatu egin behar da. Erortzeko beldurrik gabe.Euskaraz egiteko, maitatu, ikasi eta aritu egin behar da. Hanka sartzeko beldurrik gabe.Tipi-tapa, tipi-tapa… Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia etaprotagonismoa aldarrikatu nahi ditugu.Tipi-tapa, tipi-tapa… Bakoitzaren abiapuntua zeinahi dela ere, herritar guztiak euskalakari izangodiren Euskal Herria da Korrikaren azken helmuga. Euskal Herri euskalduna da AEKren azkenhelburua.Maitatu, ikasi, ari… euskalakari! 6
  • 7. ¹: 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond. Euskara erabiltzekohelburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarakourratsak ematen dituena.Omendua : EuskaltzaindiaHizkuntza baten biziraupenerako beharrezkoa da hiztunek erabiltzen jarrai dezaten eta seme-alabei erakuts diezaieten baldintza egokiak sortzea. Baldintza horien artean, UNESCOk adieraztenduenez, hitz egiten den hizkuntzaren sistema idatzia ezartzea eta modu ofizialean erakusteadaude.Euskaltzaindia, euskararen lurralde osoa aintzat harturik, euskal hizkuntzaz arduratzen denerakunde ofiziala da. 1919an sortu zenetik euskara babestea du xede, eta euskarari buruzkoikerlanak egiteaz gain, berari dagokio hizkuntzaren normalkuntzarako arauak ematea.Euskaltzaindia euskararen egitura linguistikoa eta gramatikala eraikitzen aritu da sortu zenetik, eta1968an euskara batuaren arauak zehazten hasi zen. Zalantza gutxi dago gaur egun euskarabatuak euskararen biziraupenari eta erabilerari berari ekarri dien onurari buruz. Euskara batuakjendartearen eta bizitzaren esparru moderno guztietan izan du eragina (hedabideetan, literaturan,zientzian, harreman pertsonaletan eta, nola ez, irakaskuntzan), eta horietan guztietan bermatu dubere erabilera. Eta euskalduntze lana bere osotasunean ulertuta (corpus gramatikala, sustapena,irakaskuntza eta erabilera), euskararen batasuna erabakigarria eta ezinbesteko tresna izan da.Baina euskara batua sortzeaz gain, Euskaltzaindiak euskalkien ondarea jasotzen ere jakin du,dialektologiari buruzko hainbat ikerketa eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa izenekoa egin etaargitaratu dituelarik.Bestetik, ezin ahaztu Helduen Euskalduntze Alfabetatzea oro har, eta KORRIKA antolatzen duenAEK bera, nondik datozen. Ezin ahaztu Euskaltzaindiaren babesean sortu zirela, eta RikardoArregik 1966an alfabetatze taldeak sortzeko eskatzen idatzi zuen gutunetik hona, horrenbeste izandirela helduen euskalduntzean nabarmendu diren euskaltzainak. Horregatik guztiagatik,KORRIKAk eta AEK-k, Euskaltzaindiak euskararen alde egindako lan eskerga omendu nahi duteKORRIKA 17rekin. 7
  • 8. KORRIKA 17 SAREANTeknologia berriek egun duten garrantzia ikusita, KORRIKA 17-k ere mundu horretan murgiltzeaerabaki zuen, Sareko komunikazioari protagonismoa ematea. “Egun, Internet oso tresna egokia dakomunikatzeko, modu errez, azkar eta merkea da jende askorengana iristeko. Gainera, Internetenbitartez, munduaren txoko guztietara zabal daiteke informazioa, edozein momentutan kontsultadaiteke informazio hori eta informazioa partekatzeko oso erabilgarria da. Abantaila ugari dauzkaInternetek”.Sare sozialen bidez irisgarritasuna ikaragarri handia da, jende askorenagana iristen da bidehorietatik. Ana Castro KORRIKA 17-ko prentsa arduradunaren hitzetan, “Diasporan ere KORRIKAkprestatzen dituzte eta atzerrian dauden kideekin harremanetan mantentzeko oso baliagarria izanzaigu sare sozialen bidezko lanketa. Gainera, sare sozialek ez dute aparteko kosturik, lan piskatgehiago baino ez dute suposatzen (argazki eta bideoak igotzea, zaleen galderei erantzutea...).Egunero eta sarritan begiratu behar dira baina merezi dutelakoan gaude, gero eta jende gehiagokjasotzen baitu informazioa kanal hauetatik”.Komunikazioa Sarean landu behar dela gogoan hartuta hasi zuten kanpaina. Jendea kanalhorietan dagoelako, informazioa zabaltzeko bide azkar eta merkea delako, interakziorako aukera 8
  • 9. eskaintzen duelako... Hala ere, lehenengo aldia izanik “esperimentu moduan hasi ginen honekin,ez genekien zer-nolako emaitzak izango genituen. Baina egia esanda, esperientzia ikusita, ustebaino hobeto ari dira gauzak ateratzen. Pozik gaude emaitzekin eta esperientzia ederra izaten aridela esan behar dugu”.Web gunea da Interneteko komunikaziorako euskarri nagusia eta aurreko edizioetan ere erabilizuten web orria. Baina aurten estrainekoz, berrikuntza moduan, sare sozialetara egin dute jauzia.Jarraian, banan-banan, Sarean egindako komunikazio lanketa non eta nola egin duten adieraztenda.WEB GUNEA / WWW.KORRIKA.ORGWeb gunea blog baten erara dago antolatua. Hainbat atal ditu eta gorputz nagusian sarreraguztiak ageri dira, kronologikoki ordenatuta. Lau hizkuntzatan dago ataria: euskaraz, gazteleraz,ingelesez eta frantzesez. Hala ere, eduki guztiak bisitatzeko aukera euskaraz soilik eskaintzen daeta bertan argitaratzen diren edukien RSS jariora harpidetu daiteke.Bisita asko izaten ditu orriak, inoiz zerbitzaria pikutara bidaltzeraino. Halakoak gertatu direnbatzuetan, beste helbide hau jarri dute arazoa konpon bitartean: http://www.euskalakaria.org/.Aurreko edizioetako datuek diotenez, bisita gehienak KORRIKA hasten den egunean izaten dira,eta hiriburuetatik pasatzen denean; eta hiriburuetan Bilbon sartzen denean. Aurtengo datuak:1.336 bisita egunero (martxoko bataz bestekoa) + urtarriletik martxora 73.800 bisita guztira eta38.870 bisitari.Web gunean publikatzen den informazio guztia zuzenean Facebook-en txertatzen da,automatizatutako prozesua da. Baina web gunean bideoak sartzerakoan, ordea, Facebook-eraigotzen dira eskuz, horrela hobeto ikusten direlako.FACEBOOK / Korrika 17Zaleen orria eta profila dituzte baina zaleen orria hobesten dute, “gure helburua zaleen orriaeratzea da, zale izateko eskatzen dugu nahiz eta une oro jasotzen ditugun lagun eskaerak onartu”.Martxoaren 28an, 17:00etan: 1.180 lagun baino gehiago eta 5.668 zale. Etengabe ari da hazten,50 zale gehiago eguneko bataz beste.Esan bezala, web gunean argitaratzen den guztia Facebook bidez ere zabaltzen da eta Facebook-en sartzen dena Twitter-era doa zuzenean. Parte hartzea aktiboa da, egunero-eguneroargitaratzen dira, lotura zein egoera aldaketak eta erabiltzaileekin interkzioa lantzen da. Iruzkinakerantzuten dira, Facebook-en ote dauden galdetzen da... 9
  • 10. Martxoaren 22an Facebook-i lotutako beste aplikazio bat txertatu zuten KORRIKA 17 zaleen orria:PIC BADGES. Aplikazio hori erabilita Facebook-eko profiletan erabiltzaileek Korrika 17 pina jantzdezakete, dagoeneko 157 lagunek jarri dute.TWITTER / @17KorrikaUrtarrilaren 25ean hasi ziren Twitter erabiltzen. Ordutik, 163 tweet argitaratu dituzte eta 52jarraitzaile dituzte. Oharrak ezik, aurrez adierazi bezala, Twitter-en publikatzen denaautomatizatuta dago, Facebook-etik txertatzen da zuzenean.FLICKR / korrika17Azaroaren 17an hasi zuten Flickr kontuko jarduna. Bertan, argazkiak argitaratzen dituzte etahoriek, web gunearen eta sare sozialen bidez zabaltzen dira. Beraz, Flickr argazkiak argitaratzekoplataforma legez erabiltzen dute, euskarri modura ulertzen dute. 10 bilduma dituzte, 204 argazki.YOUTUBE / korrika17-KorrikaTbUrriaren 18an hasi zuten Youtube kontuko jarduna eta abenduaren 16an argitaratu zuten lehenbideoa. Flickr bezala, Youtube bideoak argitaratzeko plataforma legez erabiltzen dute. 58 bideodituzte eta 20 harpidedun. 90.191 aldiz ikusi dira bideo horiek eta kanala berriz, 494 aldiz.LIVESTREAM / korrika17Livestream streaming bidez zuzenean emititzeko plataforma da. Orain arte prentsaurreko bi emandituzte streaming bidez: korrikaren aurkezpena eta korrika kulturalarena. Eta prentsa taldetikadierazi dutenez, “gehiagorik ez dugu egingo, ez delako prentsaurreko potente gehiagorik egingo,falta direnak xumeagoak dira, eta KORRIKA hasteko hilabete baino gutxiago falta denez,bestelako lanak dauzkagu”.Edizio honetan hasi dira, streaming bidez zuzenean emititzen eta aukera polita dela uste dute.“Kasu batean, prentsaurrekora hurbiltzerik izan ez zuen kazetari batek prentsaurrekoa zuzeneanjarraitzeko aukera izan zuen”. Dena den, zuzenekoaren esparru honetan eskarmentu gutxidaukate oraindik eta hurrengo edizioan hobeto egingo dutelakoan daude, diotenez...“eskarmentua, eskarmentua da”.KORRIKA bitartean streaming bidez emititzeko saiakera egingo dute. Ez dute KORRIKA bereosotasunean zuzenean emitutuko, baina, leku garrantzitsuetan edo zerbait berezia antolatu denherrietan zuzenean emititzen saiatuko dira, hiribuetan esaterako. 10
  • 11. EKINTZA BEREZIAK SAREAN / EUSKALAKLIPKORRIKA kulturalaren barruan ikus-entzunezkoen sorkuntzarako proposamena egin dute. Bideolehiaketa Internet bidez zabaldu da. Bertan eman da lehiaketaren berri, Internet bidez bidali beharizan dira lanak, Sarean argitaratu dira eta erabiltzaileek gustokoenak aukera ditzakete Interneten.Arrakastatsua izan da ekimena: 45 bideo jaso dituzte, horietatik 43 izan dira lehiaketarako, bestebiak lagun ospetsuek egin baitituzte; Pirritx eta Porrotx eta Lulu eta Elmer. Baina ez lehiaketanparte hartzeko asmoarekin. Guztiak Youtubeko kanalean daude eta web gunearen bitartezbozkatzeko aukera dago, hori bai, azken erabakia KORRIKAk izendatutako epaimahaiaren eskuegongo da. Eta nola ez, aurten teknologia berrien aldeko apustua egin dutela nabarmentzeko sariaIPAD bat izango da. 11
  • 12. KOMUNIKAZIO LAN TALDEAKORRIKA 17-ren Komunikazio lan taldea osatzen dutenak nortzuk diren eta zertan aritzen direnazalduko da jarraian. Horretarako bi fase bereizi dira: lasterketa hasi baino lehen egiten denlanketa eta lasterketan zehar egiten dena. Beraz, lehenengo nork/zer egiten duen ikusiko dugu etagero, lasterketan nola antolatuko diren. 12
  • 13. ONDORIOAK • KORRIKA sare sozialetan sartzen den lehenengo aldia da aurtengoa: euskarri bat baino gehiago aukeratu ditu Sareko komunikazioa lantzeko eta era egokian erabiltzen ditu. • Youtube eta Flickr bideoak eta argazkiak Interneten jartzeko baliatzen dituzte. Livestream zuzeneko emankizunetarako. Baina web gunea da euskarri nagusia, behin argazki, bideo zein zuzenekoak Interneten kokatzeko plataformak baliatuta, edukiak web gunean argitaratzen dira. Eta gainera, web orria sare sozialak edukiz ornitzeko erreferentzia ere bada. • Automatizatuta daukate sare sozialetara joango den informazioa. Informazioak egiten duen ohiko bidea: Web gunea ==> Facebook ==> Twitter. Bideoak publikatzen direnetan automatikoki beharrean eskuz pasatzen dira horiek sare sozialetara, eta salbuespenezko beste zenbait kasutan baita, azken orduko kontuak eta oharrak esaterako. • Zuzenekoak emititzeko lehen saiakera egin dute. Maila nazionaleko bi prentsaurreko emititu dituzte eta lasterketan zehar ere zuzenekoen aldeko saiakera egingo dute. • Internet bidez abiatutako Euskalaklip lehiaketa arrakastatsua izan da eta Euskal Herri osoko lanak jaso dira, hainbat jenderen inplikazioa lortu da. • Lau kazetari eta bi informatikarik osatzen dute KORRIKA 17-ko komunikazio taldea. Kazetari bat arduratzen da sare sozialak elikatzeaz, Ana Castro, nire galdetegia erantzun zuenetako bat hain zuzen. Beraz, sare sozialetan esaten den oro pertsona bakar batek kontrolatzen du. • Lasterketa egunetan hiru kazetari eta bi argazkilari arituko dira bertatik informatzen, txandaka gau eta egunez. Eta gainera, zuzenekoak egiteko saiakerak ere egingo dituzte. Komunikazio taldeko gainontzekoak bulegoan geratuko dira bulegotik egin beharrekoetarako eta web gunea kudeatzeko. • Komunikazio planifikatuta daukate, eta bakoitzak bere egitekoak ditu. • Sareko komunikazioa ere planifikazio baten emaitza da: web gunea da Sareko kanpainaren ardatza eta bertan zentralizatzen dute informazio osoa. Halaber, sare sozialen bidez berau zabaldu eta erabiltzaileekin interakzioan jartzen asmatu dute. Lan ona egin dute. 13