• Share
  • Email
  • Embed
  • Like
  • Save
  • Private Content
Twitter
 

Twitter

on

  • 685 views

 

Statistics

Views

Total Views
685
Views on SlideShare
684
Embed Views
1

Actions

Likes
0
Downloads
8
Comments
0

1 Embed 1

http://www.slideshare.net 1

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Twitter Twitter Document Transcript

    • TwitterTWITTER
    • TwitterEdukien aurkibideaEdukien aurkibidea ...................................................................................................2 Sarrera ....................................................................................................................3 Zer da Twitter? .......................................................................................................3 Twitterren erregistratzea .......................................................................................4 Konfigurazioa eta profila.....................................................................................13 Twitterreko menua...............................................................................................25 Jendea bilatzea ....................................................................................................40 Zerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzea.....................................................48 Mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk .....................................................62 2
    • TwitterSarreraGustatuko al litzaizuke oraintxe bertan munduko edozein zatitan zer gertatzen ariden jakitea?Imajinatzen al duzu mezuak bidali ahal izatea eta zure iruzkinak beste batzuekinpartekatu ahal izatea?Eta interesatzen zaizkizun pertsonekin harremanetan jarri ahal izango bazenu etahaien ekarpenak jarraitu?Zer irudituko litzaizuke jarraitzaile taldea izatea?Imajina al dezakezu hori guztia etxetik egin ahal izatea?Hori guztia egin dezakezu Twitter-en bidezZer da Twitter?Twitter mikroblogging-eko doako zerbitzua da; erabiltzaileei mezu laburrakargitaratzea eta bidaltzea ahalbidetzen die (140 karaktere ingurukoak). Mezu horieitweet deritze.Normalean, pertsonek Twitterren unean bertan egiten ari direna argitaratzen dute.Twitterrekin hauek egin ditzakezu:•Beste pertsona batzuen inguruko berriak eskuratu eta partekatu.•Zure ezagunak kontaktuen zerrenda batera gehitu (jarraipena egingo diezunpertsonak). Twitterreko zure “Hasiera” orrian, zure kontaktuen mezuak azalduko dira.•Beste batzuek haien kontaktuen zerrendara gehitu ahal izango zaituzte(jarraitzaileak izango dituzu). Gehituko zaituzten pertsonak zure jarraitzaile bihurtukodira eta Twitterren argitaratutakoa ikusiko dute. 3
    • TwitterTwitterren erregistratzeaTwitter erabiltzen has zaitezke erregistratu beharrik izan gabe, baina kontua sortuzgero, hauek egin ahal izango dituzu:• Zure profila konfiguratu.• Tweet-ak berehala argitaratu.• Jarraitzaileak erraz eta berehala lortu.• Eguneratutako informazioa unean bertan lortu.• Gehien interesatzen zaizun jendea bilatu.• Tweet-ak antolatu eta gustukoen moduan markatu.Erregistratzeko, hemen sartu behar duzu: http://twitter.com eta “Orain erregistratu”estekan sakatu.Helbide honetatik sartuko gara Twitterren orrialdera: http://twitter.comTwitter-en kontu bat sortzeko, “Erregistratu orain” estekan sakatuko dugu 4
    • TwitterEskatutako eremuak beteko dituguErabiltzaile-izena eskuragarri dagoen egiaztatzen ari da sistemaKasu honetan, baliozkoa dela adierazi du 5
    • TwitterAukeratutako pasahitzaren segurtasun maila adieraziko dizu TwitterrekIdatzi kontua egiaztatu ahal izateko mezuak bidaliko zaizkizun posta elektronikoaPosta elektronikoz Twitterren berriak jaso nahi badituzu, lauki hau aukeratuta utzdezakezuEgiaztatzeko hitza sartuEta “Nire kontua sortu” botoia sakatu behar da 6
    • TwitterLehenespenez, Twitter ingelesez agertuko da. Hurrengo atalean, “Konfigurazioa etaprofila”, hizkuntza nola aldatu ikusiko duguTwitter erabiltzen hasi aurretik, zure kontaktuak bilatzeko eta kontua badutenegiaztatzeko aukera ematen du, baina orain ez ditugu bilatukoHurrengo urratsera joateko, esteka hau aukeratuko dugu 7
    • TwitterTwitterrek hemen ageri diren kontaktuetako batzuk aukeratzeko eta haiei jarraipenaegiteko eta haien iruzkinak ikusteko aukera ematen duLehenespenez, guztiak aukeratuta agertuko dira. Oraingoz, ez dugu inor aukeratuko;beraz, lauki honetan sakatuta, hautapena kenduko duguAmaitzeko, botoi honetan sakatuko dugu 8
    • TwitterTwitterrek mezua bidali dizu zure posta elektronikora eta kontua berresteko eskatudizuZure saioa ixteko, esteka honetan sar zaitezkeTwitterreko saioa ixtean, zure e-mailera bidalitako posta elektronikoaren helbideaberresteko aukera izango duzu, alta prozesua amaitzeko. Horretarako, sartu hemen:www.kzgunea.net 9
    • Twitter“Sartu” aukeratuHelbide elektronikoan sartzeko aukera egokia sakatu 10
    • TwitterErabiltzaile-izena eta gakoa bete“Saioa hasi” botoia sakatuTwitterreko mezua zabalduko dugu 11
    • TwitterKontua aktibatzeko eta posta elektronikoko helbidea egiaztatzeko estekan klikatuZorionak! Orain badakizu nola erregistratu 12
    • TwitterKonfigurazioa eta profilaTwitterrekin orrialdeen estiloa eta itxura egokitu dezakezu. Atzealdeko irudia,diseinuaren koloreak aldatzeko eta irudi bat atxikita zure itxura erakusteko aukeraematen dizuten konfigurazio-aukerak daude.Gainera, zure tweet-ak publikoak (erabiltzaile guztiak sar daitezke) edo pribatuak(zuk erabakitakoek bakarrik ikus ditzakete) izan daitezen egin dezakezu.Twitterren zure saioa hasteko “Hasi saioa” botoian sakatuko duguErabiltzaile-izena edo posta elektronikoa eta pasahitza idatziko dugu“Hasi saioa” botoia sakatu 13
    • TwitterTwitterreko “Hasiera” orrialdea agertuko daSortutako kontua konfiguratzeko, “Konfigurazioa” estekan sakatuko dugu“Konfigurazioa” atalean menu bat agertuko da, eta hortik datuak aldatu eta osatuahal izango dituguIzena, erabiltzaile-izena eta posta elektronikoa ageri dira, horiek baitira erregistroanemandako datuakErabiltzaile-izenarekin automatikoki URL bat sortuko da, eta bertara sar gaitezkeizaskunkzdemo-renTwitterrera zuzenean sartzekoZenbat eta datu gehiago sartu, orduan eta errazagoa izango da Twitterrekoerabiltzaileentzat zu topatzea 14
    • Twitter“Ordutegi-eremua” aukeratuko duguTestu-koadro honetan, izanez gero, webgune edo blog baten helbidea ere idatzdezakeguGure profileko informazio gisa biografia laburra idatziko duguJarraian, gure kokapena 15
    • TwitterTwitterrek “Geolokalizazioa aktibatu” aukera ematen du; horrekin, zure tweetakkokapen zehatzarekin geolokaliza daitezke Kasu honetan ez dugu aktibatukoLehenespenez, Twitter ingelesez ageri ohi da lehen aldiz sartzean. Goitibeherakomenutik hizkuntza alda dezakezuHauek dira Twitter ikusteko aukeran dauden hizkuntza 16
    • TwitterIdazten dituzun tweet edo mezuak babesteko aukera ere baduzu. Horretarako, laukihau aukeratu beharko duzu, eta hori eginda, zurekin harremanetan jarri nahi duenedozein erabiltzailek baimena eskatu beharko dizu zure mezuak jaso ahal izateko,ezin izango baitira modu publikoan ikusi“Gorde” botoia sakatuMezu honek adierazten du tweetak babestuta daudela 17
    • TwitterOrain, “Pasahitza" atala konfiguratuko duguPasahitza aldatzeko, ikusten diren eremuak osatu eta “Aldatu” botoia sakatu besterikez dugu egin behar“Mugikorra” atalera sartuko gara 18
    • TwitterTwitterren bidez, testu-mezuak bidal daitezke mugikorrarekin hemen adierazitakoherrialdeetatik“Oharrak” atala aukeratuko duguPosta elektronikoz abisatzeko hiru aukera hauek ere aktiba daitezke“Irudia” atalean sakatu 19
    • TwitterTwitterrek beste erabiltzaile batzuek identifika zaitzaten irudi bat gehitzeko aukeraematen dizuHorretarako, “Arakatu" botoia sakatu behar daOrdenagailuan duzun argazkiren bat bilatu eta aukeratuEta “Ireki” botoia sakatuko dugu 20
    • TwitterAzkenik, “Gorde” aukeratuko duguHorrela agertuko da beste erabiltzaileek ikusiko duten irudia“Diseinua” atalera sartuko gara 21
    • TwitterOrrialde honetan Twitter ikusiko dugun ingurunea pertsonaliza dezakeguAdibidez, gai hau hautatuko duguDiseinu berria unean bertan ikus dezakegu 22
    • TwitterEta emaitza gordeko dugu “aldaketak gorde” botoian sakatutaEgindako aldaketak nola aplikatu diren ikusiko duguOrain, “Profila” atalera sartuko gara 23
    • TwitterHemen, aurretik sartutako profileko datuak ikus daitezkeGiltzarrapoak adierazten du tweetak babestuta daudelaZorionak! Orain badakizu konfigurazioa aldatzen eta profila bistaratzen 24
    • TwitterTwitterreko menuaTwitterreko menuak aukerak azkar ikustea ahalbidetuko dizu eta haietara moduerrazean sartu ahal izango zara.Twitterrekin egin dezakezun guztia menuan dago, beraz, antolatzea oso erraza da.Egiaztatu zenbat tweet idatzi dituzun, zenbat laguni egiten diozun jarraipena,jarraitzaile asko dituzun...Gainera, sartu modako gaietara eta jarri egunean. Hori guztia eta askoz ere gehiagoegin ahal izango duzu menutik, klik bakarrean.Zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin Twitterren sartutakoan, “Hasiera”orrialdera sartuko garaEskuineko menuak hainbat esteka ditu, eta haietatik Twitterrek eskainitako hainbataukeratara sar gaitezkeMenuaren goiko aldean aurretik igotako argazkia ikus daiteke, baita izena etaidatzitako tweet kopurua ere (kasu honetan, bakarra)Tweet bat argitaratutako mezua da“1 tweet” esteka aukeratuko dugu 25
    • TwitterArgazkia eta profileko datuak dituen orrialde bat azalduko daGiltzarrapo honek adierazten du tweetak babestuta daudelaIdatzitako azken tweeta ere ikus daitekeEta tweet kopuruaBotoi hau aukeratuko duguIzaskunkzdemo-k sortutako zerrenda agertuko dira, eta hemendik berri bat sortzekoaukera ere ematen diguZure kontaktuak katalogatzeko eta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, etagainera, interesatzen zaizun informazioaren jarraipena egin eta sailkatu egindezakezu“Jarraitutakoak” estekan sakatuko dugu 26
    • TwitterJarraipena egindako erabiltzaileak agertuko dira; horien mezuak interesatzenzaizkigu. Kasu honetan bi daude, Muy interesante aldizkaria eta Gasteizko trafikoa;erabiltzaile horien jarraipena egiten ari garaJarraipena egindakoen zerrenda bistaratzeko bi modu daude, zabalduta edo normalHemen, zabaldutako zerrenda ageri da, argitaratutako azken tweetarekinIkuspegi normalera joateko, ikono honetan sakatuko duguHorrela jarraipena egindako kontaktuen izena bakarrik ageri daZabaldutako modura itzuliko gara 27
    • TwitterJarraipena egindako kontaktu bakoitzarekin egin daitekeen ekintza ugari dagoBotoi honetan sakatuIzaskunkzdemo-k sortutako zerrenda azalduko dira Kontaktu hau “Gasteizko trafikoa”zerrendan sar dezakegu; horretarako, laukia aukeratu besterik ez dugu egin beharko,baina kasu honetan ez dugu egingoOrain, “VG_trafikoa” zerrendan sakatuko dugu 28
    • TwitterKasu honetan, erabiltzaile hau “Gasteizko trafikoa” zerrendan sartuta dugu, beraz,laukia aukeratuta dagoEkintza gehiago ikusteko, botoi honetan sakatuko duguGoitibeherako menua ikusiko duguLehen estekarekin, mezuaren gorputzean erabiltzaile honen izena izango duentweeta bidal dezakeguEsteka hau aukeratuta, jarraipena egindako kontaktuetatik ezabatuko duzu eta hareneguneratzeak jasotzeari utziko diozuErabiltzaile bat blokeatzean jarraipena egiteari utziko diozu eta ez diozu sarbiderikemango zuri jarraipena egiteko edo zuri erantzutekoKontakturen batek bere kontutik eskatu gabeko publizitate-mezuak bidaltzenbadizkizu, esteka honen bidez Twitterri jakinaraz diezaiokezu“Jarraitzaileak” estekan sakatuko dugu 29
    • TwitterOrrialde honetan, guri jarraipena egiten diguten erabiltzaileak daude, baina oraingozez dago bat ereBaten bat gure jarraipena egiten has dadin, tweetak pribatu gisa konfiguratuditugunez, erabiltzaileak eskaera bidali beharko digu eta gero guk onartu eginbeharko genuke“Zerrendak” aukeratuko duguErlaitz honetan jarraipena egiten dizuten zerrendak ageri dira, kasu honetan, 0“Jarraipena egiten diezun zerrendak” erlaitzean sakatuko dugu 30
    • TwitterHemen dago jarraipena egiten ari garenen zerrenda. Kasu honetan, “Gasteizkotrafikoa” ageri da, sortuta dugun zerrenda bakarra baitaJarraipena egiten diegun eta gu jarraitzen gaituzten pertsonen kopurua ereadierazten du; zerrenda honetan daude pertsona horiek“Gogokoenak” aukeratuko duguAtal honetan, interesatzen zaizkigun eta gogokoenen artean sartu ditugun tweetguztiak daude bilduta. Mezuaren eskuinean izar bat jarrita adierazten dira“Hasiera” orrira itzuliko gara menuko beste atal batzuk ikusten jarraitzeko 31
    • TwitterOrain “@izaskunkzdemo”-ra sartuko garaAtal honetan, @izaskunkzdemo-ren aipamena duten tweet guztiak ageri dira, bainakasu honetan oraindik ez dago bat ere“Zuzeneko mezuak” atalean sakatuko dugu 32
    • TwitterZuzeneko mezua modu pribatuan bidaliko zaie gure jarraitzaileei. Horrela, gainerakokontaktuek ez dute sarbiderik izango mezu horretaraGoitibeherako menua aukeratuko duguGoitibeherako menuan jarraipena egiten diguten kontaktuen zerrenda ageri da. Kasuhonetan bat ere ez dagoenez, hutsik dago. Jarraitzaileei mezu bat bidaltzeko,nahikoa da kontaktua aukeratu, testua idatzi eta “bidali” botoia aukeratzea 33
    • TwitterBi erlaitz ere ageri dira: “Sarrerako ontzia" eta “Bidalitakoak”; horietan, jasotako etabidalitako mezuak gordetzen dira“Retweetak” aukeratuko duguRetwitteatzea norbaiten tweeta edo argitalpena gure jarraitzaileekin partekatzea daRetwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ageri diraHiru erlaitz ageri dira. Lehenengoan, beste batzuek argitaratutako retweetak ikusdaitezke, baina kasu honetan oraindik ez da bat ere ageriHurrengo erlaitzean sakatuko dugu 34
    • TwitterHemen, bidali ditugun retweetak ageri dira, baina oraindik ez dago bat ere, ezdugulako mezurik retwiteatuAzken erlaitzera joango garaErlaitz honetan zure tweetak retwitteatu dituzten erabiltzaileak agertuko diraInteresatzen zaigun gairen bat bilatzeko, “Bilatu” laukian sakatuko dugu 35
    • TwitterEsaterako, “bidaiak” idatziko dugu eta lupa aukeratuko dugu“bidaiak” hitza duten tweet guztiak agertuko diraOrain, “@izaskunkzdemo/gasteizko trafikoa” zerrendara sartuko gara 36
    • Twitter“VG_trafikoa” kontaktuak idatzi dituen tweet guztiak agertuko dira, zerrenda honetanbaitagoTwitterren “Modako gaiak” izeneko atal bat dago; gaurkotasuneko gaiak ageri diraEstekan klik egite hutsarekin horietako edozeinetan sar zaitezke 37
    • TwitterBilatzailean zuzenean izena eta gai horrekin lotutako tweet guztiak agertuko dira“Jarraitutakoak” atalean, jarraipena egiten ari garen kontaktuen ikonoak agertuko diraHorietakoren batean sakatuz gero, zuzenean Twitterrera sartuko gara 38
    • TwitterHemendik, erabiltzaile horren tweetetarako sarbidea dugu, eta haren konfigurazioaikus dezakeguHaren profileko datuak ere agertuko diraErabiltzaile horrek dituen “Jarraitzaileak”, “Jarraitutakoak” eta “Zerrendak” dira bestedatu interesagarri batzukZorionak! Orain ezagutzen duzu Twitterreko menua 39
    • TwitterJendea bilatzeaTwitter dibertigarriagoa da lagunekin. Topatu kontaktu berriak eta egin jarraipenaezagutzen duzun jendeari, haien eguneratzeak jasotzeko.Twitterreko bilaketa erabil dezakezu posta elektronikoz erabiltzaile bat gonbidatzeko,zure e-maileko helbide-liburuxka inportatzeko edo orrialdearen bidez bilatzeko.Twitterren erabiltzaileak diren pertsonen zerrenda izango da emaitza.Behin Twitterren sartuta, kontaktuak oso erraz bila ditzakezuHorretarako, “Jendea bilatu" esteka sakatuko dugu 40
    • TwitterLau erlaitzek osatutako orrialdera sartuko garaLehengoak Twitterren kontua duten erabiltzaileak bilatzeko aukera ematen duHorretarako, testu-koadroan erabiltzailearen izena idatziko dugu eta “bilatu” botoiasakatuko duguSistemak izen hori duen erabiltzaile bat topatu duJarraipena egiten hasteko, botoi honetan sakatu besterik ez dugu egin behar 41
    • TwitterHorrela, jarraitzaileak garela adierazten da, eta erabiltzaile honen tweetetara sargaitezkeBerriro hautatuko dugu “Jendea bilatu” esteka“Beste sare batzuetan bilatu” aukeran klik eginda hurrengo erlaitzera joango gara 42
    • TwitterHemendik, Gmail, Yahoo edo AOL posta elektronikoaren zerbitzuak erabiltzen baldinbadituzu, zure kontaktuek Twitterren kontua duten egiazta dezakezuOrain, “Posta elektronikoz gonbidatu” erlaitzean sakatuko duguHemendik, zure lagunak gonbida ditzakezu Twitterrekin bat egin dezatenTwitterretik bidaliko zaien mezua ikusteko, esteka honetan sakatuko dugu 43
    • TwitterMezuaren aurrebista duen leihoa agertuko daLeihoa itxiko duguTestu-koadro honetan, kontaktuaren posta elektronikoko helbidea idatziko dugu 44
    • TwitterAmaitzeko, “Gonbidatu” botoia sakatu“Gomendatutako erabiltzaileak” azken erlaitzera joango gara 45
    • TwitterTwitterrek jarraipena egin diezaiekegun erabiltzaileen zerrenda erakutsiko diguAdibidez, kontaktu hau hautatuko duguEta “Jarraitu” botoia sakatuko dugu 46
    • TwitterJarraipena egiten diegun erabiltzaileen tweetak gure “Hasiera” orrialdean ikusiko diraJarraipena egiten diegun erabiltzaileen kopurua aldatu egin daZorionak! Orain badakizu jendea nola bilatu 47
    • TwitterZerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzeaTwitterrek zerrendak sortzeko aukera ematen dizu. Zure kontaktuak katalogatzekoeta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, eta gainera, interesatzen zaizuninformazioaren jarraipena egin eta sailkatu egin dezakezu.Zure tweetak oso erraz bidal ditzakezu, botoi bat sakatze hutsarekin.Twitterrek ematen dizun beste aukera bat gehien gustatzen zaizkizun mezuakgogokoenen artean markatzea da; horretarako, eguneratzeen gainean jarri etaagertutako izar horian klik egin beharko duzu.Behin Twitterrera sartuta, zerrenda bat sortu eta tweet bat oso erraz bidal dezakezuBatzuetan, erabiltzaile ugariren jarraipena egingo dugu aldi berean, eta haientweetak batera iritsiko zaizkigu. Antolatzeko, Zerrendak erabiliko dituguZerrenda bat sortzeko, “Zerrenda berria” esteka aukeratu behar da 48
    • TwitterLeiho berri bat aterako da eta eskatutako datuak beteko dituguGaurkotasuneko tweetak bakarrik jasoko ditugun zerrenda sortuko denez, testu-koadroan “berriak” idatziko duguZerrendaren izena idatzitakoan, automatikoki “List link” sortuko da; hau da, sortutakozerrendara zuzenean sartzeko estekaZerrendako edukia idatziko dugu 49
    • TwitterErabiltzaileak sortu duzun zerrendara sar daitezkeen aukera dezakezu, edo arbideazuk bakarrik izateaKasu honetan, zuk bakarrik ikusiko duzu, beraz, “Pribatua” aukeratuko duguAmaitzeko, “Zerrenda sortu” botoia sakatuko dugu 50
    • TwitterOrain, “berriak” zerrendara jendea gehitu behar duguJendea bila dezakegu Twitterren, testu-koadroan haien izena idatzita eta “bilatu”sakatuta, edo bestela, jarraipena egiten ari garen erabiltzaileren bat ere aukeradezakeguJarraipena egindako erabiltzaile bat hautatzeko, “Following” esteka sakatuko duguUne honetan jarraipena egiten ari garen erabiltzaile guztiak azaltzen diraZerrendan erabiltzaile hau gehitzeko, botoi honetan sakatuko dugu 51
    • TwitterSortuta dauden bi zerrendak agertuko dira eta “el_pais” erabiltzailea gehitu nahidugun laukia aukeratuko dugu“Berriak” aukeratuko duguBehin zerrendan sartuta, “Hasiera” menura itzuliko gara 52
    • TwitterZerrenda berria aukeratuko duguEta egiazta dezakegu zerrendaren barruan zerrendako parte diren erabiltzaileentweetak bakarrik erakutsiko direla. Kasu honetan, erabiltzaile bakar horrenakagertuko diraBerriz ere “Hasiera” menura itzuliko gara 53
    • TwitterOrain, testu-koadrotik tweet bat bidaliko duguHorretarako, “Zer gertatzen da?” atalean argitaratu nahi dugun mezua idatziko dugu“Eguneratu” botoia sakatuko dugu 54
    • TwitterHemen, zure “Hasiera” orrialdean, idatzitako tweeta ikus dezakeguErabiltzaile bati erantzuteko, tweet baten gainean jarriko dugu sagua 55
    • Twitter“Erantzun” aukera agertuko da eta hori aukeratuko duguErantzuna erabiltzaile-izenarekin hasiko daKoadroan testua idatziko dugu 56
    • TwitterEta “erantzun” botoia sakatuko duguErantzundako mezua zure “Hasiera” orrialdean agertuko daEzabatzeko, sagua idatzitako tweetaren gainetik arrastatuko dugu 57
    • Twitter“Ezabatu” sakatuEzabatzeaz ziur ote gauden galdetuko digun leihoa agertuko zaigu, eta “Onartu”sakatuko dugu 58
    • TwitterOrain, mezua ez dago ikusgaiInteresatzen zaizun tweeten bat baldin badago retwitteatu egin dezakegu, edogogokoenen artean jasoRetwitteatzea norbaiten tweeta edo argitarapena gure jarraitzaileekin partekatzea da.Retwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ikus daitezkeSagua tweet honen gainean jarriko duguMezu bat retwitteatzeko ikono hau aukeratuko dugu 59
    • TwitterMezu hau retwitteatzeko, “Bai” botoian sakatuko dugu. Ekintza honekin, tweet haugure jarraitzaileekin parteka dezakeguOraindik ez dugunez jarraitzailerik, leihoa itxiko dugu hemendikGogokoenen artean gehitzeko, izar hau aukeratu behar dugu 60
    • TwitterAzkenik, gogokoenen zerrenda ikusteko, esteka hau aukeratuko duguLehenetsita ageri diren tweet guztiak egiazta ditzakeguZorionak! Orain badakizu zerrenda bat nola sortu eta tweet bat nola bidali 61
    • TwitterMezuak bidaltzeko beste plataforma batzukHauek dira mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk:http://identi.ca/http://www.jaiku.com/https://www.yammer.com/http://www.khaces.com/http://www.xmensaje.com/ 62