Jay cut eusk

981 views
867 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
981
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Jay cut eusk

  1. 1. JayCutJayCut
  2. 2. JayCutEdukien aurkibideaEdukien aurkibidea ...................................................................................................2 Sarrera ....................................................................................................................3 Zer da JayCut?.......................................................................................................3 JayCuten izena ematea .........................................................................................4 Profila pertsonalizatzea.......................................................................................10 Bideoak editatzea ................................................................................................17 Bideoak argitaratzea............................................................................................43 Bisita-liburua erabiltzea ......................................................................................61 Bideoak online editatzeko beste plataforma batzuk .........................................67 2
  3. 3. JayCutSarreraGustatuko al litzaizuke bideoak nahierara editatzea? Interesgarriak ez diren zatiakmoztu, musika gehitu...Zure bideoak editatu ondoren gustatuko al litzaizuke YouTube-n partekatzea,ordenagailura edo iPod-era deskargatzea edo zure Webgunean txertatu ahal izatekoiturri-kodea lortzea?Zer iruditzen zaizu argitaratu duzun bideoari buruz bisita-liburuan zuk edo JayCut-enerregistratutako erabiltzaileek iritzia eman ahal izatea?Imajina al dezakezu hori guztia eta askoz ere gehiago egin ahal izatea? OrainJayCuti esker oso erraz egin dezakezu.Hori guztia egin dezakezu JayCuti eskerZer da JayCut?Ordenagailutik, kameratik, telefono mugikorretik edo Web-kamera bidez hartutaaplikaziora igotako edozein bideo editatzeko balio duen on lineko tresna da.Gehien erabiltzen diren formatuekin bateragarria da: .avi, .wmv, .flv, .3gp, .mp4,.mpg. Erabili ahal izateko ez duzu inolako softwarerik instalatu behar ordenagailuaneta, gainera, doako tresna da.Bideoa JayCuten duzunean, editatu egin ahal izango duzu (zatiak moztu, musika,argazkiak, trantsizioak eta efektuak gehitu) Hollywood-ekoaren inbidiarik izango ezduen emaitza lortzeko.Bideoa amaitzen duzunean, ordenagailura edo iPod-era deskargatu, muga gabekomemoria duen JayCuteko kontuan gorde edo, esaterako, YouTube moduko lekuetanargitaratu ahal izango duzu. 3
  4. 4. JayCutJayCuten izena emateaJayCutekin bideo onak egin daitezke softwareak instalatu beharrik izan gabe. Zurebideoak igotzen hasteko egin behar duzun gauza bakarra izena ematea da. Horrezgain, izena emanez gero, JayCuteko beste erabiltzaileen bisita-liburuetan idatzi etaigota duten materialari buruzko iritzia eman ahal izango duzu.Izena emateko http://jaycut.es helbidean sartu, “Login / Register” aukeran sakatu,kontuari buruzko datuekin eta zure informazio pertsonalarekin “REGISTER NEWACCOUNT” formularioa bete eta "CREATE NEW ACCOUNT" estekan sakatu beharduzu.JayCut-en erregistratzeko sakatu "Login / Register” 4
  5. 5. JayCutAtal horretatik erregistratu egin zaitezke kontu berria sortuz edo JayCutekoerabiltzaile moduan identifikatu zaitezkeKasu horretan eskatutako datu guztiak beteko ditugu erregistroa egiteko eta kontuberria sortzekoErabiltzaile-izena idatziko duguOndoren, erabili nahi dugun helbide elektronikoa idatziko duguPasahitza sartuko dugu 5
  6. 6. JayCutPasahitza berriro idatzi errore tipografikorik ez dagoela ziurtatzekoJayCuteko erabiltzaile-baldintzak onartuko dituguEgiaztatzeko hitza sartuko duguEremuak bete ondoren, “CREATE NEW ACCOUNT” botoia sakatuko duguDagoeneko alta emanda zaude eta JayCuteko orrialde nagusia azalduko da 6
  7. 7. JayCutJayCuten identifikatuta zaudela jakingo duzu, orrialdearen behe ezkerraldekoeremuan zure erabiltzaile-izena agertuko baitaSaiotik irteteko “Logout” sakatuko dugu 7
  8. 8. JayCutJayCuten erregistratu ondoren saioa hasteko "Login / Register" sakatuko duguKasu horretan, identifikazio-atalean eskatutako datuak beteko dituguErregistratzean emandako erabiltzaile-izena edo helbide elektronikoa idatziko duguBaita pasahitza ereAmaitzeko, “SIGN IN!” aukeran sakatuko dugu 8
  9. 9. JayCutZorionak! Orain badakizu nola erregistratu eta identifikatu JayCuten 9
  10. 10. JayCutProfila pertsonalizatzeaZure profila izango da besteek zuri buruz JayCuten ikusiko dutena. Zuri buruzkontatu nahi diezuna jaso ahal izango duzu.JayCuteko profilak zu aurkezteko izan behar luke eta ez zure identitatea aldatzeko.Profileko informazioa “Edit my profile" atalean osatuko da “UPDATE YOURPROFILE” aukerako eremu guztiak beteta. Nahi duzun datu kopurua jar dezakezu,baina informazioa osatzeak besteei zu identifikatzen lagunduko die.Horrez gain, argazkia jar dezakezu lagunei zu ezagutzea errazteko eta benetan zuzarela jakiteko.JayCut aplikazioan erabiltzailearen profila editatu eta betetzeko identifikatuta egonbehar duzuErabiltzailearen profilera sartzeko hiru modu daude“Edit my Profile” menutik“EDIT PROFILE" botoitik 10
  11. 11. JayCutEdo “Edit your profile” aukeratik. Azken horretatik sartuko garaSartu ondoren, JayCuten erregistratzean betetako informazioa egiaztatu daiteke 11
  12. 12. JayCutProfileko nahi ditugun datuak beteko dituguAdina idatziko duguBizi garen herriaren edo hiriaren izena idatzi behar daEta niri buruzko informazioaWeb-orrialderik ez daukagunez, nazionalitatea idatziko duguSaio hasierako pasahitza “CHANGE PASSWORD” ataletik ere alda daiteke 12
  13. 13. JayCutOraingo pasahitza aldatzeko pasahitz berria bi eremuetan idatzi behar daIdatzi ondoren, “UPDATE PASSWORD” sakatuGehitu daitekeen elementuetako bat argazkia da. Horretarako, sakatu “Uploadpicture” ataleko “Arakatu...” aukeraZure ordenagailuko “Foto7.gif” argazkia aukeratuEta “Ireki” botoia sakatuko dugu 13
  14. 14. JayCutAukera hori aktibatuta, erregistro-prozesuan gehitu dugun posta-kontura mezuaigorriko da norbaitek bisita-liburuan idazten dueneanAukera hori markatuta, ez dizkigute posta-kontura JayCut aplikazioari buruzko albisteberriak bidalikoProzesua amaitzeko “SAVE PROFILE” botoia sakatu 14
  15. 15. JayCutAldaketak gorde diraProfilean gertatu diren aldaketak ikusteko “My JayCut” sakatuko duguOrrialde nagusiko behealdean sartuko gara 15
  16. 16. JayCutDatuak profilera gehitu direla ikusiko duguDatu horiek argitaratutako bideoekin batera Web-helbidea emandako edonork ikusiahal izango dituZorionak! Orain badakizu JayCuteko profila nola osatu 16
  17. 17. JayCutBideoak editatzeaJayCutekin bideoak on line editatu ahal izango dituzu. Bideoei efektuak gehitzeko,interesatzen zaizun tokitik mozteko, nahasteko, bideoklipak egiteko, soinuak edomusika nahasteko eta beste gauza gehiago egiteko editore berezia du, horrela, kutsuprofesionala eman ahal izango diozu.Prozesuak 3 atal ditu: 1. Prestatu zure muntaia osatuko duten bideoak edo musika eta igo Web orrialdeko "Upload Media" ataletik (memoriak ez du mugarik). 2. Edizio-eremuan efektuak eta trantsizioak sortu ahal izango dituzu igo dituzun artxiboetarako eta erraz aldatu ahal izango den denbora-lerroan gehituko da emaitza. 3. Muntaketa amaitu ondoren, JayCutek hiru euskarritan argitaratzeko aukera emango dizu.JayCut-era sartu ondoren, bideoak erraz editatu ahal izango dituzuFilm berria sortzen hasteko bi aukera daude“CREATE MOVIE" botoitikEdo “Create Movie” menutik. Azken horretatik sartuko gara 17
  18. 18. JayCutEremu horretan bideoak egin eta editatzeko eskuragarri dauden bitartekoak topatukodituzuWeb-orrialdearen goi eskuinaldean hiru aukera topatuko ditugu:JayCut aplikazioak eskaintzen digun laguntzaFilma egiteko beharrezkoak izango ditugun multimedia-artxibo guztiak aukerahorretatik igotzen diraLan-eremua pantaila osora handitzeko aukera 18
  19. 19. JayCutHor bideo, irudi, musika, trantsizio, efektu eta testu guztiak topatuko ditugu filmberriak egin ahal izatekoEskuin aldean aukeratutako artxiboak ikusi, entzun eta kontrolatzeko aukera ematenduen irakurgailua izango dugu, botoi hauetan klikatuz: play, pausa...Egiten ari garen filmaren aurrebista ikusi nahi badugu, “Preview mix” botoiansakatuko dugu 19
  20. 20. JayCutFilm berria osatuko duten nahasketak denbora-lerro horretan sortuko dira“Undo / Redo” atalek denbora-lerroan egindako azken aldaketak desegiteko edoberregiteko balio dute“Zoom” atalak denbora-lerroa urruntzea edo hurbiltzea ahalbidetuko du“Select / Cut” atalek denbora-lerroan objektuak hautatzeko eta egokitzeko etaobjektua behar dugun zatietan mozteko balio dute 20
  21. 21. JayCut“Delete” atalari esker nahi dugun objektua ezabatu ahal izango dugu denbora-lerrotikAtal horiek guztiak modu praktikoan nola erabili ikusiko duguWeb-orrialdearen behealdean “New” aukera topatuko dugu eta horri esker edizioberriak sortu ahal izango ditugu JayCut aplikazioan“Open” aukeratik gordetako beste bideoak zabaldu ahal izango ditugu“Save” aukeratik barneko modu pribatuan gorde ahal izango ditugu sortutako filmak“Publish Mix” aukeratik sortutako filmak formatu eta leku desberdinetara esportatuahal izango dira 21
  22. 22. JayCutFilm berria sortzen hasteko, lehenik eta behin, erabiliko ditugun artxibo guztiak igokodituguHorretarako, “Upload Media" sakatuko duguMusika, bideoak edo irudiak igotzeko urrats hauek jarraituko ditugu:Lehenik eta behin, “Browse” sakatuko dugu igo nahi dugun artxiboa aukeratzeko 22
  23. 23. JayCutOrdenagailutik nahi duzun artxiboa aukeratuEta “Ireki” botoia sakatuko duguArtxiboa aukeratu ondoren, “Upload” sakatuko dugu JayCuten eskuragarri daudenbitartekoen eremura igotzeko 23
  24. 24. JayCutArtxiboa guztiz igo arte behar den denbora itxarongo dugu“Uploading complete!” esaldia agertzen denean, artxiboa igota egongo daFilma egiteko beharrezko ditugun gainerako artxibo guztiak urrats horiek jarraituzaukeratu eta igoko ditugu 24
  25. 25. JayCutArtxiboak igo ondoren, baten batek balio ez badigu, hautatu eta "Delete" botoiasakatuz ezabatu ahal izango duguJarraitzeko, egin klik “X” botoianBideoak, irudiak eta musika-artxiboak igo direla egiaztatzeko, bideoak egiteko etaeditatzeko eskuragarri dauden bitartekoak biltzen dituzten erlaitzetan sakatuko duguDena behar bezala igo denez, filma sortzen has gaitezke“Bideoak” erlaitza aukeratuko dugu 25
  26. 26. JayCutLanduko dugun bideoa hautatu eta denbora-lerrora arrastatuko duguDenbora-lerroa murriztu nahi izanez gero, "Zoom" aukerako "-" botoia behar adinaklikatuko dugu 26
  27. 27. JayCutDenbora-lerroa handitu nahi badugu, aldiz, "Zoom" aukerako "+" botoia behar adinaklikatuko duguDenbora-lerrora gehitu dugun bideoa moztu eta bi zatitan banatzeko guraizeenikonoan klikatuko duguOndoren, moztu nahi dugun segundoaren gainean klikatuko dugu, kasu horretan“0:27” 27
  28. 28. JayCutNahastuz gero, aldaketa desegin ahal izango dugu “Undo” botoia sakatutaAzkenean aldaketa zuzena baldin bazen, "Redo" botoia sakatuta aldaketa berreginahal izango duguDenbora-lerrotik edozein objektu ezabatzeko, nahikoa da hautatu eta zakarrontziarenikonora arrastatzea edo teklatuko “Supr” tekla sakatzea 28
  29. 29. JayCutOndoren, denbora-lerroan gehitutako bideoari bolumena kenduko diogu, filmguztirako abestia gehituko baituguHorretarako, bideoaren ezkerraldean kokatutako bozgorailuaren ikonoa sakatukoduguBideoak ez duela bolumenik ikusiko duguBideoari efektua gehitzeko, “Effects” erlaitza sakatuko dugu 29
  30. 30. JayCutNahi dugun efektua hautatu eta denbora-lerrora arrastatuko duguEfektua leku jakinean kokatzeko, nahikoa da hautatu eta eskuinaldera edoezkerraldera arrastatzea. Kasu horretan eskuinaldera 30
  31. 31. JayCutEfektuari nahi den denbora emateko, geziekin egingo duguEfektuez gain, testua gehi diezaiokegu filmariHorretarako, “Other" erlaitza sakatu behar daTestu mota hautatu eta denbora-lerrora arrastatuko dugu 31
  32. 32. JayCutTestua leku jakinean kokatzeko, nahikoa da hautatu eta eskuinaldera edoezkerraldera arrastatzea“Settings” erlaitza automatikoki aktibatuko da nahi dugun testua idatzi ahal izatekoTestua idatzi ondoren, aukera hauekin formatua eman diezaiokeguLetra mota aukeratuko dugu 32
  33. 33. JayCutIturriaren neurria handituko duguIturrirako kolorea aukeratuko dugu 33
  34. 34. JayCutTestua lerrokatuko duguTestuari nahi den denbora emateko, geziekin egingo duguOndoren, trantsizioak gehituko dizkiogu editatzen ari garen bideoari. Trantsizioakirudien eta bideoen artean gertatzen diren efektuak dira. Trantsizioak gehitzeko“Transitions” erlaitza sakatuko dugu 34
  35. 35. JayCutNahi dugun trantsizioa hautatu eta denbora-lerrora arrastatuko duguOndoren, editatzen ari garen filmari irudia gehituko diogu, “Lagunekin egindakoafaria” bideoa eta trantsizioa eta gero ager dadinHorretarako, “Images" erlaitza sakatu behar daIgotako irudia hautatu eta denbora-lerrora arrastatuko dugu 35
  36. 36. JayCutNahi dugun iraupena emateko gezien bidez egingo dugu, aurretik egin bezalaOndoren, musika gehituko diogu editatzen ari garen filmariHorretarako, “Audio" erlaitza sakatu behar da 36
  37. 37. JayCutIgotako abestia hautatu eta denbora-lerrora arrastatuko duguAbestia denbora-lerroan behar bezala gehitu dela ikusiko duguOrain, “Beste afari bat” izeneko bideoa gehituko dugu “Lagunekin egindako afaria”bideoaren atzean eta beste trantsizio baten bidez lotuko ditugu 37
  38. 38. JayCutEta beste trantsizio bat gehituko dugu“Settings” erlaitzetik “Double clock” trantsizioa gorantz edo beherantz zabaltzeaeragin dezakeguAmaitzeko, egindako filmaren nahasketa gordetzeko “Save" sakatu behar daFilm berriaren titulua idatzi eta “Ok” sakatuko dugu 38
  39. 39. JayCutFilma gorde ondoren, izenburua irakurgailuaren gainean agertzen dela ikusiko duguSortutako filmaren nahasketa erreproduzitzeko “Preview mix” botoia sakatu behar daGelditzeko sakatu hemen 39
  40. 40. JayCutErabat gelditzeko botoi honetan sakatuko duguBeste film bat hutsetik sortzeko “New” sakatuko duguFilm berri batekin hasi ahal izateko, sortu berri dugun filma desagertu egin delaikusiko dugu 40
  41. 41. JayCutJayCut aplikazioan modu pribatuan gordeta daukagun filma zabaltzeko, “Open”sakatuko duguOndoren, interesatzen zaiguna hautatuko dugu. Kasu horretan, sortu berri dugunaEta “Open” botoia sakatuko dugu 41
  42. 42. JayCutSortu berri dugun filma dela, eta behar bezala gorde dela ikusiko duguZorionak! Orain badakizu JayCuten bideoa nola editatu 42
  43. 43. JayCutBideoak argitaratzeaJayCutek bideoak erraz eta modu intuitiboan argitaratzeko aukera ematen du“Publish Mix” ataletik, hiru aukeren bidez: - Telefono mugikorrean: iPhone eta iPod-erako MPEG-4 eta AVI formatuak. - Ordenagailuan: Apple eta ordenagailurako Win Media Player eta Flash Video formatuak. - Web-orrialdean: YouTube edo Jaycutera esportatuz edo blogean txertatuz.Filmaren nahasketa gorde ondoren, argitaratzeko hiru aukera izango dituguHaietara sartzeko, “Publish Mix” sakatuko dugu 43
  44. 44. JayCutHauek dira filma argitaratzeko ditugun hiru aukerakLehenengo aukeran sakatuko dugu onartzen dituen telefono mugikorreko formatuakikustekoEta, jarraian, “Next” ataleanFilma telefono mugikorreko bideo formatuan argitaratzeko hiru aukera daudelaikusiko duguArgitalpen mota hori ez denez bilatzen ari garena, “Back” sakatuko dugu atzeraegiteko 44
  45. 45. JayCutFilma gure ordenagailuan deskargatzeko, argitaratzeko bigarren aukera sakatukoduguEta, jarraian, “Next” ataleanHiru aukeretatik “Win Media Player” aukeratuko dugu ordenagailuanerreproduzitzekoBeraz, horren gainean sakatu behar daEta, gero, “Next” atalean 45
  46. 46. JayCutOndoren, filmari buruzko informazioa gehituko dugu: izenburua, etiketak etadeskripzio laburraEz da beharrezkoa filmaren izenburua idaztea, JayCutek automatikoki jarri baituHainbat etiketa idatziko ditugu, koma bidez banatzeko baldintzarekin; gutxienezetiketa bat idatzi eta bakoitzak bi karaktere edo gehiago izan behar dituFilmari buruzko deskribapena gehituko duguEta “Next” aukeran sakatuko dugu 46
  47. 47. JayCutAzkenik, gure posta elektronikora filma deskargatu ahal izateko esteka duen mezuaigorriko dela adierazten duen oharra agertuko daHelbidea okerra bada edo beste batera bidaltzea nahi badugu, hemendik aldadezakeguArgitalpena baieztatzeko “Publish Movie” sakatuko duguIrteteko, “Close” sakatuko duguAmaitzeko, filma ordenagailura deskargatzeko postara iritsi zaigun mezuan sartu etadagokion estekan sakatuta deskargatuko dugu 47
  48. 48. JayCut“Publish Mix” aukeran sakatuko dugu berriro beste aukerak ikustekoFilma Web-orrialdean argitaratzeko, hirugarren aukera sakatuko duguEta “Next” aukeran sakatuko dugu 48
  49. 49. JayCutFilma YouTube-n publikoki argitaratzeko, “Export to YouTube” aukeran sakatukoduguEta, jarraian, “Next” ataleanFilmari buruzko informazioa gehituko duguEta “Next” aukeran sakatuko dugu 49
  50. 50. JayCutYouTuben argitaratzeko, JayCut aplikazioak YouTubeko kontuaren erabiltzaile-izenaeta pasahitza eskatuko dituEskatutako datuak beteko dituguArgitalpena baieztatzeko “Publish Movie” sakatuko duguIrteteko, “Close” sakatuko dugu 50
  51. 51. JayCutOndoren, filma YouTuben argitaratu dela egiaztatzeko www.youtube.com helbideansartuko gara gure erabiltzaile-izena eta pasahitzarekinYouTuben identifikatu ondoren, gure erabiltzaile-izenaren gainean sakatuko dugu“Mis vídeos” aukera hautatuko dugu 51
  52. 52. JayCutFilma YouTubera esportatu dela ikusiko duguYouTuben argitaratuta dagoela ikusteko, bilatu nahi dugun filmaren izenburuko hitzgakoa idatziko dugu dagokion testu-koadroan“Bilatu” botoia sakatuko duguOndoren, “Bilaketa-aukerak” sakatuko dugu bilaketa mugatzeko 52
  53. 53. JayCut"Igotako data"ren arabera ordenatzeko aukeran sakatuko duguFilma YouTuben behar bezala argitaratu dela ikusiko duguArgitaratzeko beste aukera batekin jarraitzeko JayCutera itzuliko gara 53
  54. 54. JayCut“Publish Mix” aukeran sakatuko dugu berriroOndoren, “On the web” aukeranEta, gero, “Next” atalean 54
  55. 55. JayCut“Embed on Blog” aukerari esker, JayCutek fillma blogean txertatzeko beharrezkoaden iturri-kodea sortuko duFilma JayCuten publikoki argitaratzeko, “Export to JayCut” aukeran sakatuko duguEta, gero, “Next” atalean 55
  56. 56. JayCutFilmari buruzko informazioa gehituko dugu“Next” sakatuko duguArgitalpena baieztatzeko “Publish Movie” sakatuko dugu 56
  57. 57. JayCutIrteteko, “Close” sakatuko duguGero, filma JayCuten argitaratu dela ikusteko, “My JayCut” sakatuko dugu 57
  58. 58. JayCutFilma JayCuten behar bezala argitaratu dela ikusiko duguIkusi nahi badugu, erreproduzitzeko botoiari sakatuko dioguFilmari buruzko informazio guztira sartuko garaHau da izenburua eta sortu duen pertsonaren izenaHau da filmaren sorrera-dataArgitalpen-prozesuan gehitutako deskribapena egongo da 58
  59. 59. JayCutErreproduzigailuan filma tamaina osoan ikusteko aukera izango duguFilmaren Web-helbidea partekatzeko aukeraEta filmaren iturri-kodea ikusteko aukeraHau da filmaren iturri-kodea. Igo nahi dugun blogean eskatutako moduan sartuzgero, filma blog horretan ikustea lortuko duguHau da filmera sartzeko Web helbidea. Nahi duzun pertsonari helbide hau postaelektroniko bidez emanez gero, filma ikusi ahal izango du JayCuten erregistratu gabe 59
  60. 60. JayCutAmaitzeko, “REMIX” botoiarekin filmaren ediziora joango gara eta horrela, harengainean lanean jarraitu ahal izango dugu“SEE PROFILE” botoia sakatuko dugu “My JayCut”era itzultzekoZorionak! Orain ezagutzen dituzu JayCutetik filmak argitaratzeko aukera arruntenak 60
  61. 61. JayCutBisita-liburua erabiltzeaBisita-liburua (guestbook) Web-orrialdeko bisitariek oharrak utzi edo gehitu ahalizateko liburua da.JayCuten kasuan, bisita-liburuaren funtzioa erregistratutako erabiltzaileek JayCutekoberen orrialdeetan argitaratutako bideoei buruz iritzia emateko edo aipamenakegiteko aukera eskaintzea da.Ondoren, JayCut-eko bisita-liburua nola erabili ikusiko dugu. Liburua Web-orrialdearen behealdean kokatuta dago, “My JayCut” menuaren barruan 61
  62. 62. JayCutHori da bisita-liburua eta bertan iritzia eman ahal izateko JayCuten erregistratutakoerabiltzailea izan behar daInauguratzeko gomendagarria da lehen mezua filma argitaratu duen erabiltzaileakidazteaHorretarako, dagokion testu-koadroan idatziko dugu“SEND” botoia sakatuko dugu lehenengo mezua argitaratzekoMezua bisita-liburuan agertzen dela ikusteko, Web orrialdearen behealdean sartukogara 62
  63. 63. JayCutHain zuzen, behar bezala argitaratu daBestalde, lagunen batek zure bisita-liburuan zerbait komentatu nahi izanez gero,lehenenik eta behin, zure JayCut orrialdearen helbide elektronikoa bidali beharkodiozu, posta elektroniko bidez esaterakoOndoren, JayCuten saioa hasi beharko du “GUESTBOOK”ean oharra idazteko 63
  64. 64. JayCutErabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin identifikatuEta “SIGN IN!” botoia sakatuOndoren, JayCuteko “Izaskunkzdemo” Web-orrialdean sartzeko, nabigatzaileanhelbide hau idatzi behar da: http://jaycut.com/user/3343 64
  65. 65. JayCutBehin barruan zaudela, argitaratutako bideoa ikusi ahal izango duzuerreproduzitzeko botoian sakatutaBisita-liburuan oharra idazteko Web-orrialdearen amaierako zatira sartu behar daEta mezua idatzi dagokion testu-koadroanEta “SEND” botoia sakatu 65
  66. 66. JayCutAmaitzeko, mezua bisita-liburuan agertzen dela ikusteko, Web-orrialdearenbehealdean sartuko garaHain zuzen, behar bezala argitaratu daZorionak! Orain badakizu nola erabili JayCuteko bisita-liburua 66
  67. 67. JayCutBideoak online editatzeko beste plataforma batzukBideoak online editatzeko beste plataforma batzuk ere badaude. Hauek diragarrantzitsuenak:http://www.pixorial.com/http://www.cellsea.com/media/vindex.htmhttp://www.rifftrax.com/cutshttp://online.movavi.com/ 67

×