Gim peus

666 views
541 views

Published on

Published in: Technology, Art & Photos
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
666
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
4
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Gim peus

  1. 1. GIMPGIMP
  2. 2. GIMPEdukien aurkibideaEdukien aurkibidea ...................................................................................................2 Sarrera ....................................................................................................................3 Zer da GIMP?..........................................................................................................3 Leiho nagusiak.......................................................................................................4 Tresnak .................................................................................................................14 Beste tresna batzuk .............................................................................................45 Bistaratze-aukerak ...............................................................................................50 Irudiak kapturatzea eta gordetzea ......................................................................59 Irudiak editatzeko beste programa batzuk ........................................................68 2
  3. 3. GIMPSarreraGustatuko al litzaizuke irudiak editatzeko tresna erabiltzea?Imajinatzen al duzu argazkiei ukituak eman ahal izatea benetako profesionala izangobazina bezala?Eta irudiak zuzenean eskanerretik kapturatu eta GIMPen editatu ahal izangobazenitu?Zer irudituko litzaizuke hainbat formatutan gorde ahal izango bazenitu?Imajina al dezakezu hori guztia etxetik egin ahal izatea?Hori guztia egin dezakezu GIMPi eskerZer da GIMP?GIMP ingelesezko GNU-ren (Image Manipulation Program) akronimoa da eta irudiakmanipulatzeko era guztietako gauzak egitea ahalbidetzen duen tresna da, besteakbeste: argazkiei ukituak ematea, irudien konposizioa eta sorkuntza.GNU/Linux banaketa gehienek GIMP dute aplikazio estandartzat. GIMP bestelakosistema eragileetarako ere eskuragarri dago, hala nola Microsoft Windows™ edoApple-ren Mac OS X™(Darwin).Lizentzia Publiko Orokorrak estalitako Software Libreko aplikazioa da etaerabiltzaileei programak eraikitzen dituen iturri-kodera libreki sartzea eta huraaldatzea ahalbidetzen die.Programa helbide honetatik deskarga dezakezu: http://www.gimp.org.es/ 3
  4. 4. GIMPLeiho nagusiakGIMPen oinarrizko konfigurazioa hiru leiho nagusiz osatuta dago:1- “Erreminta-kutxa: tresnak eta bestelako aukerak hautatzeko erabiltzen den ikonomultzoa jasotzen du.Erreminta-kutxaren behealdean “Tresnetako aukerak” elkarrizketa dago, eta bertan,hautatutako tresnaren aukerak agertuko dira.2- “GNUko irudien manipulaziorako programa": GIMPek zabaldutako irudi bakoitzaleiho horretan agertuko da. Aldi berean hainbat irudi egon daitezke zabalik.3- “Geruzen leihoa": irudi aktiboaren geruza-egitura azaltzen du. Behealdeanpintzelak, txantiloiak eta degradatuak administratzeko aukerak agertzen dira.GIMP programa deskargatu eta instalatu ondoren, zuzenean sartu ahal izango zarahemendik: “Hasi” - >”Programak”->”GIMP”. Instalatzean mahai gainean zuzenekosarbidea sortzeko aukeratu baduzu, zuzeneko sarbidean klikatuz ere sartu ahalizango zaraKasu honetan zuzeneko sarbidea dugunez, ikonoan klik bikoitza egingo dugu 4
  5. 5. GIMPGIMP zabaltzean, hiru leiho nagusiak agertuko dira:1- "Erreminta-kutxa" leihoa2- “GNU irudiak manipulatzeko programa” leihoa3- “Geruzak, Kanalak, Ibilbideak, Desegin-Pintzelak, Txantiloiak eta Degradatuak"leihoaGIMPen “tresnak” irudia aldatzeko erabiltzen dira“Erreminta-kutxa” itxiz gero, GIMP ere itxi egingo da“Erreminta-kutxak” tresnak aktibatzeko erabiltzen den ikono multzoa duIrudiaren aurrealdeko eta hondoko koloreak adierazten dituzten bi koadro ereazalduko diraLeihoaren behealdean, une horretan leihoaren goialdean hautatuta dagoen tresnarenpropietateak egongo diraKasu honetan “Aukera angeluzuzena” daLau ikono hauek ere agertuko diraBotoi horrek aktibatuta dagoen tresnaren aukerak gordetzea ahalbidetzen du; kasuhonetan, “Aukera angeluzuzena” aukera gordeko litzatekeBotoi honek aktibatutako tresnarako aurrez gordetako aukerak berreskuratzeaahalbidetzen du. Tresna honetarako oraindik aukerarik gorde ez bada, botoia griskolorekoa agertuko daBotoi honek aktibatutako tresnarako aurrez gordetako aukerak ezabatzeaahalbidetzen du. Oraindik aukerarik gorde ez denez, botoia desaktibatuta agertukodaBotoi honek tresna honetako aukerak berrezartzen ditu, aurrez definitutako balioekinEsate baterako, tresna hori aukeratuko dugu 5
  6. 6. GIMP“Aukera eliptikoa” tresna da eta hor agertzen diren aukerak aldatu egin diraOrain, irudia azalduko den “GNU irudiak manipulatzeko programa” leihora pasatukogaraLeihoa aktibatzeko, bertan klikatzea nahikoa daLeihoaren goialdea urdinez dago. Hainbat leiho zabalik ditugunez, lantzen ari garenazein den adierazten duIrudia zabaltzeko, “Fitxategia” menuan sakatuko dugu 6
  7. 7. GIMPGoitibeherako menuan “Ireki...” aukeratuko duguIrudia gordeta dagoen karpeta aukeratuko dugu 7
  8. 8. GIMPAukeratu eta “Ireki” botoian sakatuko duguIrudia leihoan agertuko daGIMPek aldi berean hainbat leiho, irudi desberdinekin, zabalik edukitzeko aukeraemango dizu“Geruzak, Kanalak, Ibilbideak, Desegin-Pintzelak, Txantiloiak eta Degradatuak"leihoa aukeratuko dugu orain 8
  9. 9. GIMPLeiho horretan aktibo dagoen irudiaren geruza-egitura agertuko daKoadro horretan GIMPen zabaldutako irudien izenak agertuko dira“Auto" botoia aktibatuz gero, agertuko den informazioa manipulatzen ari den irudiaridagokiona izango da betiLehenespenez, lau erlaitz horiek agertuko dira leihoan, baina gehiago ere gehitudaitezkeHorretarako, gezia aukeratuko duguMenu honetan erlaitzak konfigura daitezke 9
  10. 10. GIMPKasu honetan, “Geruzak” erlaitzean egongo gara. Irudia osatzen duen gardentasunmultzoa bezalakoak dira geruzak eta modu independentean edita daitezkeIrudi honek "Hondoa" izeneko erlaitz bakarra du eta ikusgai dago, horren alboanbegiaren ikonoa agertzen baita“Kanalak” erlaitza sakatuko duguKolorezko “kanalak” irudiari aplikatzen zaizkio, ez geruzari, eta haien multzoakirudiari kolorea ematen dio. Oinarrian lehen mailako hiru kolore daude, gorria, berdeaeta urdina; horregatik, erlaitz honetan agertzen dira“Ibilbideak” aukeran sartuko gara 10
  11. 11. GIMPGIMPen “Ibilbideak” forma sofistikatuak diseinatzeko erabiltzen diren kurbak dira.Irudiari aplika daitezke diseinu espezifikoarekin“Desegin” erlaitza aukeratuko duguAldaketak askotan desegin eta berregiten direnean, komenigarria izaten da historialhorrekin lan egitea, egindako ekintza bakoitzeko irudi txikia agertzen baitu 11
  12. 12. GIMPLeihoaren behealdean, “Pintzelak, Txantiloiak eta Degradatuak” erlaitzak daude“Pintzelak” erlaitzak irudia aldatzeko balioko duten pintzel forma zehatzak ditu“Txantiloiak” aukeran sartuko garaTxantiloia irudi zatiak betetzeko balio duen irudi txikia da“Degradatuak” aukeratuko dugu 12
  13. 13. GIMPDegradatua nahas daitekeen kolore multzoa daZorionak! Orain ezagutzen dituzu GIMPeko leiho nagusiak 13
  14. 14. GIMPTresnak Kolorea“Tresnak” menutik, irudiaren kolorea aldatzeko erabiliko diren GIMPeko kolore-aukera guztietara sar daiteke.Oso menu osatua da eta bertatik hauek aldatzeko aukera izango duzu: “Distira etakontrastea”, “Tonua eta asetasuna”, “Koloreztatu"...GIMPen irudia daukagunean, kolore-tresnak erabil ditzakegu aldatzekoAukeratu “Tresnak” 14
  15. 15. GIMP“Kolore-tresnak” sakatuMenuan elementu hauek agertuko dira“Kolorearen balantzea...” klikatu 15
  16. 16. GIMPKolorearen balantzea doitzeko leihoa agertuko daKolore-tresnetako leiho guztietan “Aurretik jarritako doikuntza” agertuko da eta horrekaurretik gordetako aukerak hautatzea ahalbidetzen duHemen agertzen den aukeretako bat hautatuz koloreen maila mugatuko dugu“Itzalak”, “Erdiko tonuak” eta “Argi-puntuak” laukien bidezIrristailuek kolore mailak doitzeko aukera ematen duteBotoi honek zerora aldatzen ditu kolore mailak“Argitasuna gorde” aukera aktibatzen bada, irudiaren distira gordeko daAukera honi esker, egindako aldaketak berehala ikusi ahal izango diraLau botoi horiek kolore-tresnen leiho guztietan agertzen dira; laguntzara sartzeko(“Laguntza”), lehenetsitako balioetara itzultzeko ("Berrabiarazi”), aldaketakgordetzeko (“Onartu”) edo bertan behera uzteko (“Utzi”)Hurrengo kolore-tresna ikusteko, “Tonua eta asetasuna...” aukeratu 16
  17. 17. GIMPTresna hori kolore mailaren tonu, asetasun eta argitasun maila doitzeko erabiltzen daAldatzeko, lehen mailako sei kolore aukera daitezke. Botoi “Nagusiarekin”, aldaketakegitean kolore guztiak aldatuko diraHortik, irristailuak doituta, hautatutako kolorearen tonua, argitasuna eta asetasunaalda daitekeBotoi honekin, egindako aldaketak ezabatzen diraAgertuko den hurrengo tresna “Koloreztatu...” izango da 17
  18. 18. GIMPKoloreztatzeko tresnak irudiaren kolorea edo irudiaren gris-eskala aukera aldatukoduIrristailuei esker tonua, asetasuna eta argitasuna doituko da“Distira eta kontrastea...” aukerara pasatuko garaTresna horrek distira eta kontraste mailak doitzen ditu. Kolore distiratsuak eta ilunakmodu independentean lantzeko aukera ematen duBotoi honekin, besteak beste, doikuntzak maila gisa editatzen dira, baina atal horiaurrerago ikusiko dugu ”Mailak” kolore-tresnan“Atalasea...” sakatuko dugu 18
  19. 19. GIMPTresna honek aktibatutako geruza edo aukera zuri-beltzeko irudi bilakatzen duPixel zuriek irudiko pixelak irudikatzen dituzte eta horien balioa atalasearen mailandago; pixel beltzek, aldiz, maila horretatik kanpoko balioak adierazten dituzteIrudia zuri-beltzean egiteko erabil daiteke. Adibidez, eskaneatutako testuaAtalasea-tresnak aktibo dagoen geruzaren edo aukeraren intentsitate-balioarengrafikoa eskaintzen duMaila doitu dezakezu nahi duzun aukera zuria beltzaren gainean lortzeko“Mailak...” hautatuko dugu 19
  20. 20. GIMPTresna honi esker, kolore mailak doi daitezke eta baita aktibo dagoen geruzaren edoaukeraren intentsitate maila aldatu ereAukera honek kanalaren arabera aldatzen ditu mailak eta kanal espezifikoa aukeradaiteke. Kolore-kanalek asetasuna aldatzeko aukera ematen duteHortik sarrerako eta irteerako maila ere alda daiteke, tonuak doituta. 0 maila beltzada eta hortik 255eraino, zuria“Auto” botoiak mailen konfigurazio automatikoa egiten duHiru tanta-kontagailu horiek gris-eskalan hiru puntu zehazten dituzteDoikuntza horiek kurba moduan edita daitezke botoia hautatutaKasu honetan, menuko “Kurbak...” aukerara sartuko gara 20
  21. 21. GIMPTresna hau da irudien tonalitatea doitzeko sofistikatuenaAurreko tresnan bezala, hortik kanal-aukerak hautatu eta berrabiarazi egin daitezke“Histograma lineala" eta “Histograma logaritmikoa” botoiek grafiko mota lineala edologaritmikoa aukeratzea ahalbidetzen duteHori edizioko eremu nagusia daKontrol-kurba saretaren gainean marraztuta dago eta behealdeko ezker ertzetikgoialdeko eskuin ertzera doaKurban sakatuta, kontrol-puntua sortuko da. Kurba tolesteko mugitu egin dezakezu.Kurbatik at sakatzen baduzu, orduan ere kontrol-puntua sortuko da eta kurba bertansartuko da automatikokiGoitibeherako menu horretatik kurba motak aukera daitezke:Arina: modu horrek tentsio-lerro arina duen kurba mota ezartzen duEsku hutsezkoa: saguarekin esku hutsezko kurba marraztu daiteke. Sareta guztianbanatutako kurba zatiekinOrain, “Ondorengotu...” aukeratuko dugu 21
  22. 22. GIMPTresna hori pixeletako koloreak balioetsi eta kolore kopurua murrizteko diseinatutadago, jatorrizko irudiaren ezaugarriekin antzekotasuna gordeta, betiereIrristailuarekin edo balioa hautatuta ondorengotze mailak doitu daitezkeAzkenik, “Desasetu...” aukeran klikatuko dugu“Desasetu” komandoa erabiltzean, aktibatutako geruzako kolore guztiak dagokiengris mailetara bihur ditzakezu eta agertzen diren hiru aukeretako bat hautatu:Klartasuna, Argitasuna eta Batez bestekoaZorionak! Orain ezagutzen dituzu kolore-tresnak 22
  23. 23. GIMP HautaketaHautaketa-tresnak irudietako edo geruzetako eskualdeak hautatzeko diseinatutadaude eta, horrela, hautatu gabeko eremuei eragin gabe lan egin daiteke horietan.Hainbat hautaketa-tresna daude eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu.Irudia GIMPen daukagunean, aukeraketa-tresnak erabil ditzakegu gehieninteresatzen zaizkigun irudiaren zatiak aukeratzeko“Tresnak” aukeratik sartzen da“Aukeraketa-tresnak” sakatuko dugu 23
  24. 24. GIMPIrudia hautatzeko erabil daitezkeen tresna guztiak biltzen dituen menua agertuko daTresna horietara menutik sartuko garen arren, "Erreminta-kutxa" leihoan ereagertuko dira“Aukera angeluzuzena” klikatuko dugu“Aukera angeluzuzena” tresna irudiko atal angeluzuzenak hautatzeko diseinatutadagoIkus daitekeen bezala, saguaren erakuslea aldatu egin daIrudiko zatia hautatzeko, nahikoa da saguaren ezkerreko botoiarekin klik egin etanahi dugun eremura arrastatzea 24
  25. 25. GIMPIrudiko eremua hautatuta dagoenean, puntuztatuta agertuko daGainerako aukeraketa-tresnak ikusten jarraitzeko, “Tresnak” sakatuko dugu berriro“Aukera eliptikoa” irudiko atal zirkularrak eta eliptikoak hautatzeko diseinatuta dago 25
  26. 26. GIMP“Aukeraketa libreak”, “Lotura” ere deitzen denak, saguaren erakuslearekin eskuzmarraztutako aukera sortzea ahalbidetzen du Sagua uztean, aukeraketa itxi etaazken puntua marrazkiko hasierako puntuarekin konektatzen da“Aurrealdearen aukera” tresna horrek aktibo dagoen geruzaren edo aukerarenaurrealdea ateratzea ahalbidetzen du 26
  27. 27. GIMP“Aukeraketa zehaztugabea” tresnak, “Hagaxka magikoa” ere deituak, antzekokoloreko eremu jarraituak hautatzen dituHasteko, irudiko puntu batean klikatu eta ondoko pixelak aukeratzen dira; horienkoloreek hasierako pixelaren antzekoak izan behar dute; horregatik, osogarrantzitsua da hasierako puntu egokia aukeratzea“Kolorearen araberako aukeraketa” aukeran sartuko garaTresna horrek antzeko kolorea duten irudiko eremuak hautatzen dituHagaxka magikoarekin antza handia du, baina hagaxkak eremu jarraituak hautatzendituen bitartean, tresna honek sakatutako pixelaren oso antzeko kolorea dutenpixelak hautatzen ditu, sakatutako pixelaren kokapena aintzat hartu gabe, hor dagoaldeaSaguaren erakuslea aldatu egin da. Orain, irudiaren zati bat aukeratuko dugu 27
  28. 28. GIMPAntzeko kolorea duten irudiko eremuak hautatuta daude“Tresnak” menuan sakatuko dugu “Guraize adimendunak” ikustekoTresna hau baliagarria da kolore-aldaketek mugatutako eremuak hautatu nahidirenean. Saguarekin hautatutako puntuetatik pasatzen den kurba sortuko du tresnakZorionak! Orain ezagutzen dituzu aukeraketa-tresnak 28
  29. 29. GIMP PinturaPintura-tresnen bereizgarria irudiaren gainean erakuslea mugituz erabiltzean datza,hau da, trazuak eginez (pintzelkadak).Arkatzak, pintzelak, aerografoak eta tintak intuiziozko jokaera dute.Gainerakoak, pintatzeko baino gehiago irudia aldatzeko erabiltzen dira.GIMPen irudia editatzeko pintura-tresnak erabil ditzakegu“Tresnak” aukeratik sartzen da“Pintura-tresna” sakatuko dugu 29
  30. 30. GIMPErabil daitezkeen tresna guztiak biltzen dituen menua agertuko daTresna hauetara menutik sartuko garen arren, "Erreminta-kutxa" leihoan ereagertuko diraTresna horrek hautatutako eremua nahi dugun kolorearekin beteko du 30
  31. 31. GIMP“Nahasketa [Blend]” tresnak degradatutako nahasketarekin beteko du hautatutakoeremuaNahasketaren leuntasuna kurtsorea arrastatu den distantziaren mendekoa izangoda. Zenbat eta distantzia txikiagoa, orduan eta leuntasun gutxiagokoa izango dadegradatua“Arkatza” aukeratuko duguArkatza esku hutsezko lerroak marrazteko erabiltzen daTresna hori erabiltzen dugunean, saguaren erakusleak arkatz forma izango duOrain irudiaren eremu batean klikatu eta saguaren ezkerreko botoia sakatutamarraztuko dugu 31
  32. 32. GIMPBerriz ere “Tresnak” menura itzuliko gara“Pintzela” tresnak trazu lausoak pintatzen ditu Arkatza eta pintzela antzeko tresnakdira. Arkatzak ez ditu ertz gogorrak egiten, hori da bien arteko alde nagusia“Pintura-tresna” barruan “Borragoma” sakatuko dugu 32
  33. 33. GIMPBorragoma kolore-eremuak ezabatzeko erabiltzen daErakusleak orain borragoma forma izango duEzabatzeko irudiaren zati bat hautatu eta saguaren ezkerreko botoia sakatutaarrastatu egiten da“Tresnak” sakatuko dugu eta, gero, “Pintura-tresna” 33
  34. 34. GIMPTresnak aerografo tradizionala emulatzen du. Harekin kolore-eremuak leun pintadaitezke“Tinta” tresnak luma estilografikoa simulatzen du eta hortzik gabeko ertzezko trazutinkoak pintatzeko balio du. Lumatxoaren tamaina, forma eta angelua doitu egindaitezke trazuak marrazteko 34
  35. 35. GIMP“Klonatu” tresnak, iruditik edo txantiloitik kopiatuta pintatzeko, brotxa erabiltzen du.Erabilera ugari ditu, garrantzitsuenetako bat argazki digitaletako eremuetan arazoakkonpontzea da; horretarako, beste eremuetako pixelak pintatzen ditu“Garbitu” tresnak irudiko irregulartasunak zuzentzen ditu 35
  36. 36. GIMP“Ikuspegiarekin klonatu”, ikuspegia duen eraldaketa aplikatu ondoren, jatorrizkoiruditik klonatzeko erabiltzen da“Zikindu / fokatu” tresnak brotxa aktiboa erabiltzen du irudiko atalak fokatzeko edogaizki fokatzeko. Gaizki fokatzea baliagarria izan daiteke irudiko elementuren batgehiegi nabarmentzen delako arindu egin nahi denean 36
  37. 37. GIMPTresna honek aktibatutako geruzako edo aukerako koloreak zikintzeko erabiltzen dubrotxa. Koloreak pasaeran hartzen ditu eta bidean topatzen dituen hurbilekokoloreekin nahasten dituTresna hau irudiko koloreak argitzeko eta iluntzeko erabiltzen daZorionak! Orain ezagutzen dituzu pintura-tresnak 37
  38. 38. GIMP EraldaketaEraldaketa-tresnen menuan, irudiaren itxura edo irudiaren elementu bateko itxuraaldatzeko tresnak topatuko ditugu.Eraldaketa-tresna bakoitzerako hainbat parametro konfigura daitezke.GIMPen eraldaketa-tresnak irudiaren itxura aldatzeko erabil ditzakegu“Tresnak” aukeratik sartzen da“Eraldaketa-tresnak” sakatuko dugu 38
  39. 39. GIMPTresna horietara menutik sartuko garen arren, "Erreminta-kutxa" leihoan ereagertuko diraMenu horretan eraldaketa-tresna guztiak agertuko diraTresna hori baliagarria da irudiko geruzak irudiko objektuekin lerrokatzeko 39
  40. 40. GIMP“Mugitu” tresna geruzak edo atalak lekualdatzeko erabiltzen da“Moztu” sakatuko duguTresna hori irudia edo geruza mozteko edo berriro dimentsionatzeko erabiltzen da.Ertzak kentzeko edo nahi ez diren eremuak ezabatzeko eta lan-eremukontzentratuagoa eskaintzeko erabiltzen da maiz. Jatorrizko neurria ez denbestelako tamaina jakineko irudia lortzea beharrezkoa denean ere baliagarria daIrudia mozteko, saguaren ezkerreko botoia sakatu eta gorde nahi dugun irudiarenzatia hautatuko dugu 40
  41. 41. GIMPHautatutako irudiaren zatia agertuko da eta gainerakoa, moztuko dena, koloreilunagoan azalduko daMoztutako irudia honela geratuko litzateke“Tresnak” sakatuko dugu 41
  42. 42. GIMP“Eraldaketa-tresnak” barruko tresna hori aktibatutako geruza edo aukera biratzekoerabiltzen da“Eskalatu” tresnak zabalera edota altuera aldatzeko aukera ematen du 42
  43. 43. GIMP“Inklinatu [Shear]” tresna irudiaren geruza edo zatia noranzko batean okertzeko etabeste zatia kontrako noranzkoan okertzeko erabiltzen da“Ikuspegia” tresna geruzaren edo hautatutako eremuaren ikuspegia aldatzekoerabiltzen da. Saguaren ezkerreko botoia sakatu eta arrastatuz alda daiteke 43
  44. 44. GIMP“Irauli” tresnak geruzak edo hautaketak horizontalki nahiz bertikalki alderantzikatzekoaukera ematen du. Islak sortzeko erabil daitekeZorionak! Orain ezagutzen dituzu eraldaketa-tresnak 44
  45. 45. GIMPBeste tresna batzukGIMPen, aurrez aipatutakoez gain, beste tresna batzuk ere erabil daitezke irudiaeditatzeko. “Tresnak” menutik “Handitu”, “Neurtu”, "Testua”... aukeretara sartu ahal izango zara,besteak beste.GIMPen beste tresna batzuk ere erabil ditzakeguHorretarako, “Tresnak" menua sakatuko dugu“Ibilbideak” hautatuko dugu 45
  46. 46. GIMP“Ibilbideak” tresnak Bezier izeneko kurba mota konplexuak sortzeko aukera ematendu; hautatzeko loturaren antzeko funtzionaltasuna dute, baina kurba bektorialenmoldagarritasun guztia duteKurba sortu eta trazatu egin dezakezu, edo gorde eta esportatu. Kurbak besteaplikazio grafikoetatik ere inporta ditzakezu edo kurbak irudi geometrikoak pintatzekoerabil ditzakezu“Kolore-biltzailea” sakatuko duguTresna honek koloreak finkatzen ditu irudiko pixeletatik abiatutaSaguaren erakusleak tanta-kontagailu forma du orainIrudiaren atal honetan sakatuko dugu kolore hori hautatzeko 46
  47. 47. GIMPHautatutako kolorea hor agertuko da“Tresnak” menura sartuko gara berriro ereTresna horrek irudia handitzeko edo txikitzeko balio du 47
  48. 48. GIMP“Neurtu” tresna distantziak eta angeluak neurtzeko erabiltzen daTestu-geruzak sortzeko edo editatzeko tresna hori erabiltzen da 48
  49. 49. GIMPAzkenik, “GEGL eragiketa...” dugu, irudien prozesamenduan liburutegi berriakerabiltzeko aukera ematen duen tresnaGIMPi kolore-kanaleko 8 bit baino gehiago dituzten irudiekin euskarria ematekogaratuta dago, eta editatzen den heinean, aurrebistak oso azkar lor daitezkeZorionak! Orain ezagutzen dituzu beste GIMP tresna batzuk 49
  50. 50. GIMPBistaratze-aukerak“Ikusi” menuak irudiak pantailan agertzen duen itxura aldatzeko hainbat komandoditu.Bistaratze-aukera desberdinak aktibatu eta desaktibatu daitezke, irudiarekinerosoago lan egin dezazun eta aldaketak zehaztasunarekin egin ditzazun.GIMPen irudia hainbat modutara ikus daitekeHorretarako, “Ikusi" menua sakatuko dugu“Ikuspegi berria” hautatuko dugu 50
  51. 51. GIMP“Ikuspegi berria” komandoak oraingo irudiarentzako irudi-leiho berria sortuko du etahori aldatu egin daiteke, aurretik dagoen lagina albo batera utzitaLeihoa itxita ikuspegia ezaba daiteke“Ikusi” hautatuko dugu berriro ere 51
  52. 52. GIMP“Puntuz puntu” modua aktibatuta badago eta handitze-faktorea % 100ekoa bada,irudiko pixel bakoitza pantailako pixela izango da. Desaktibatuta badago, irudiak"benetako" tamaina izango du, hau da, inprimatzean izango duena“Handitu (% 100)” sakatuko dugu“Handitu (% 100)” menuak irudiaren eskalari eragiten dioten hainbat komando dituEsate baterako, irudia handitzea baliagarria da zehaztasun handiarekin lan eginbehar duzunean; horretarako, pixel mailan editatuko duzu edo hautaketa zehatzakegingo dituzuBestalde, irudia pantailan murriztea praktikoa da irudiaren ikuspegi orokorra izatekoeta aldaketen emaitzak irudi osoan ikusteko“Murriztu” sakatuko dugu 52
  53. 53. GIMPIrudia murriztuta agertuko daKontuan izan behar da efektu horiek ez dietela irudiaren datuei eragiten, haiekazaltzeko moduari soilik eragiten diote“Ikusi” sakatuko dugu“Txikiagotuz doitu” komandoak leihoa birdimentsionatzen du, zehazki, irudiarentamaina bera izan dezan“Pantaila osoa” aukera gaituta dagoenean, irudiaren leihoak pantaila osoa hartukodu, baina irudiak tamaina bera gordeko duAukera horrek nabigazio-leihoa zabalduko du eta horrek irudian zehar errazmugitzea ahalbidetuko dizu 53
  54. 54. GIMPIragazkia irudiaren itxura aldatzen duen osagaia da, kasu gehienetan, irudiarengeruza aktiboa. GIMPek hainbat iragazki ditu eskuragarri, zure irudia doikuntzadesberdinekin ikus dezazun“Hautaketa erakutsi” aukerak irudiaren leihoan hautaketa inguratzen duen puntu-lerroaren ikuspegia gaitu edo desgaitu egiten du. Hautaketa hor egongo da aukerahori desgaituta egon arren“Geruzaren muga erakutsi” aukerak irudiaren leihoan geruza inguratzen duen puntu-lerro horiaren ikuspegia gaitu edo desgaitu egiten du. Geruza irudiaren leihoa bainotxikiagoa denean soilik ikus daiteke puntu-lerroa“Gidak erakutsi” aukerak irudiaren leihoan gidak bistaratzea gaitu eta desgaitu egitendu“Sareta erakutsi” komandoaren bidez saretaren bistaratzea gaitu eta desgaitu egindezakezu. Gaitzen denean, saretak irudia estaltzen du eta errazagoa bihurtzen dahautatutako elementuak lerrokatzeaAukera horrek irudiaren kolore-laginen puntuak bistaratzea ahalbidetzen du 54
  55. 55. GIMPAukera horiek gaituta daudenean, hautatutako gidek edo saretek magnetikoakdirudite. Geruza edo hautaketa mugitzen duzunean, gidako edo saretako puntuekbertatik tira egiten dute hurbiltzean. Hori oso baliagarria da irudiko elementuakzehaztasunarekin kokatzekoMihisearen ertzak eta irudiaren ibilbide aktiboa doitzeko, aukera horiek hautatzendiraIrudia mihisean dago. Handitzen denean, irudiaren edukiaren inguruan eremu libreasortzen da, eta txikitzen denean, eremu ikusgarria txikitu egiten daIbilbide aktiboa irudiaren kurbaren forma da eta doitu egin daitekeIrudia inguratzen duen mihisearen kolorea alda dezakezu “Betegarriaren kolorea”komandoa erabilita. Mihisea irudiaren inguruko markoaren antzekoa da. Horinorberaren gustu kontua da; izan ere, doitutako koloreak edo mihisean aplikatutakokoloreak ez du irudiaren gainean inolako eraginik“Betegarriaren kolorea” aukerara sartuko gara 55
  56. 56. GIMPAzpi-menua agertuko da eta hor “Kolore pertsonalizatua hautatu...” aukeratuko duguLeiho berrian kolorea hautatuko dugu 56
  57. 57. GIMPHautatutako kolorea “Oraingoa” koadroan agertuko da“Onartu” botoian sakatuko duguMihisearen kolorea aldatu egin da“Ikusi” sakatuko dugu berriro ere 57
  58. 58. GIMPAzkenik, hainbat "Erakutsi" aukera agertuko diraBideoaren espazioa dela eta, bistaratu ezin daitezkeen bi aukera daude:"Desplazamendu-barrak erakutsi" eta "Egoera-barra erakutsi"Erakusteko aukera horiek guztiak gaitu edo desgaitu egin daitezke eta desgaitzealagungarria izan daiteke pantaila osoarekin lanean ari gareneanZorionak! Orain ezagutzen dituzu bistaratze-aukerak 58
  59. 59. GIMPIrudiak kapturatzea eta gordetzeaGIMPek gailuetatik, besteak beste, eskanerretik eta kamera digitaletik, kalitatehandiko irudiak kapturatzea ahalbidetzen du, ondoren, eskuragarri dauden aukeraguztiekin editatzeko.Irudiarekin lan egiten amaitzen duzunean, emaitzak erraz gorde ahal izango dituzu.GIMPek zabaldu ditzakeen artxibo formatu gehienak gorde ere egin daitezke. Halaeta guztiz ere, funtsezko artxibo formatua dago: XCF, GIMPen berezko formatua.Irudiak agertzen dituzten programa gehienek XCF motako artxiboak irakurri ezindituztenez, garrantzitsua da gehiago erabiltzen den formatuan gordetzea, hala nolaJPEG, PNG, TIFF eta abar.GIMPen irudiak eskanerretik edo kamera digitaletik kapturatu eta hautatutakoformatuan gorde daitezkeKasu honetan, ordenagailura konektatutako eskanerretik irudia kapturatuko duguHorretarako, “Artxiboa" menua sakatuko dugu 59
  60. 60. GIMP“Sortu” hautatuko duguEta “Eskanerra/Kamera...” aukeran sakatuko dugu 60
  61. 61. GIMPKasu honetan, HP eskanerrarekin egiten ari gara, baina beste eskaner batekinprozesua antzekoa izango litzatekeLeiho berria agertuko da eta eskanerraren izenaren gainean klikatuko dugu“Hautatu” botoian sakatuko duguSistema eskaneatzeko prestatzen ari dela eta segundo batzuk itxaron behar direlaadierazten duen leihoa agertuko da 61
  62. 62. GIMPEskanerrean daukagun argazkia automatikoki pantailan agertuko da“Onartu” botoian sakatuko duguOrain irudia GIMPen eskaneatzen ari da 62
  63. 63. GIMPAzkenik, argazkia programan agertuko daGordetzeko, "Artxiboa” menuan sartuko gara“Gorde honela” sakatuko dugu 63
  64. 64. GIMPTestu-koadro honetan izena jarriko duguIrudia gordeko dugun karpeta bilatuko dugu 64
  65. 65. GIMP“GIMP irudiak” karpeta zabalduko dugu klik bikoitza eginez“-“ zeinuan sakatuko dugu aukera horiek biltzeko 65
  66. 66. GIMP“Hautatu artxibo mota (luzapenaren arabera)” menuko aukerak zabalduko dira orain.Irudia zer formatutan gorde nahi dugun adierazten du artxibo motakKasu honetan, irudia JPEG formatuan gordeko dugu, ohikoenetakoa baita“JPEG irudia” aukeratuko duguEta “Gorde” sakatuko dugu 66
  67. 67. GIMPIrudiaren kalitatea adierazten duen leihoa agertuko da. Zenbat eta kalitate handiagoaizan, orduan eta leku gehiago beharko du ordenagailuko disko gogorreanAmaitzeko, “Gorde” botoian sakatuko duguZorionak! Badakizu nola kapturatu eta gorde irudia 67
  68. 68. GIMPIrudiak editatzeko beste programa batzukIrudiak editatzeko beste programa batzuk hauek dira:http://www.photoscape.org/http://www.photopos.com/http://www.dimin.net/software/viewer/ 68

×