Argitalpen seriatuak

741 views
553 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
741
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
6
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Argitalpen seriatuak

  1. 1. Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Telefonoa: 945 01 94 70 – Faxa: 945 01 95 34 – E-maila: ondarea@ej-gv.es Argitalpen seriatuak katalogatzeko prozedura- eskuliburua 1.0 bertsioa 2006ko abendua Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tel. 945 01 94 70 – Faxa 945 01 95 34 – E-mail ondarea@ej-gv.es
  2. 2. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 2/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi AURKIBIDEA ARGITALPEN SERIATUEN KATALOGAZIOA ..................................................................................................... 3 ESKULIBURU HONEN HELBURUA ....................................................................................................................... 3 APLIKAZIO-IRIZPIDEAK ........................................................................................................................................ 3 ORRIBURUA (EE) ................................................................................................................................................... 13 T008 – LUZERA FINKODUN EREMUA – SERIATUAK (EE)............................................................................... 15 T019 – LEGE-GORDAILUAREN ZENBAKIA (E).................................................................................................. 23 T022 – ARGITALPEN SERIATUEN NAZIOARTEKO ZENBAKI NORMALIZATUA (ISSN) (E) ...................... 27 T040 – ZENTRO KATALOGATZAILEA (EE)........................................................................................................ 28 T041 – HIZKUNTZA-KODEA (EE)......................................................................................................................... 31 T080 – SAILKAPEN HAMARTAR UNIBERTSALEKO ZENBAKIA (E).............................................................. 33 T110 – SARRERA NAGUSIA – KORPORAZIO-IZENA (EE)................................................................................ 34 T130 – SARRERA NAGUSIA – IZENBURU HAUTATUA (EE)............................................................................ 35 T222 – GAKO-IZENBURUA (E).............................................................................................................................. 37 T240 – IZENBURU HAUTATUA (EE) .................................................................................................................... 39 T245 – IZENBURUAREN AIPUA (EE) ................................................................................................................... 41 T246 – IZENBURUAREN ALDAERAK (E) ............................................................................................................ 48 T250 – EDIZIOAREN AIPUA (EE) .......................................................................................................................... 52 T260 – ARGITALPENA, BANAKETA ETAB. (EE)................................................................................................ 54 T300 – DESKRIBAPEN FISIKOA (E)...................................................................................................................... 58 T310 – EGUNGO ALDIZKAKOTASUNA (EE) ...................................................................................................... 61 T321 – LEHENAGOKO ALDIZKAKOTASUNA (E).............................................................................................. 62 T362 – LIBURUKIAREN IZENDAPENA EDO ZENBAKIA ETA/EDO DATA (E)............................................... 63 T4XX – SERIEAREN AIPUAK – INFORMAZIO OROKORRA............................................................................. 68 T490 – SERIEAREN AIPUA (E)............................................................................................................................... 68 T5XX – OHARRAK – INFORMAZIO OROKORRA............................................................................................... 69 T500 – OHAR OROKORRA (E) ............................................................................................................................... 70 T515 – ZENBAKETAREN BEREZITASUNEI BURUZKO OHARRA (E)............................................................. 71 T525 – GEHIGARRIEI BURUZKO OHARRA (E)................................................................................................... 73 T530 – BESTELAKO EUSKARRI FISIKO ESKURAGARRIEI BURUZKO OHARRA (E) .................................. 74 T534 – JATORRIZKO LANARI BURUZKO OHARRA (E).................................................................................... 75 T546 – HIZKUNTZARI BURUZKO OHARRA (E) ................................................................................................. 76 T550 – KORPORAZIO ERANTZULEARI BURUZKO OHARRA (E).................................................................... 78 T555 – AURKIBIDE BATERATUEI EDO BESTE BALIABIDE BIBLIOGRAFIKO BATZUEI BURUZKO OHARRA (E) ............................................................................................................................................................ 80 T580 – ERLAZIO KONPLEXUEI BURUZKO OHARRA (E) ................................................................................. 81 T590 – DESKRIBAPENEAN ERABILITAKO ITURRIEI BURUZKO OHARRA (E)............................................ 84 T594 – IZENBURUARI ETA ERANTZUKIZUNARI BURUZKO OHARRA (E)................................................... 85 T595 – EDIZIOARI ETA HISTORIA BIBLIOGRAFIKOARI BURUZKO OHARRA (E) ...................................... 87 T596 – ARGITALPENAREN EREMUARI BURUZKO OHARRA (E)................................................................... 88 T597 – DESKRIBAPEN FISIKOAREN EREMUARI BURUZKO OHARRA (E) ................................................... 89 T6XX – GAI-SARREREN EREMUAK – INFORMAZIO OROKORRA ................................................................ 90 T710 – BIGARREN MAILAKO SARRERA – KORPORAZIO-IZENA (E)............................................................. 91 T76X-78X – ERLAZIONATUTAKO SARRERAK – INFORMAZIO OROKORRA .............................................. 92 T770 – GEHIGARRI/ZENBAKI BEREZIAREN ERREGISTROA (E).................................................................... 98 T772 – ARGITALPEN NAGUSIAREN ERREGISTROA (E) .................................................................................. 99 T773 – ITURRI-DOKUMENTUAREN ERREGISTROA (E)................................................................................. 100 T774 – UNITATE OSAGARRIEN ERREGISTROA (E)........................................................................................ 102 T775 – BESTE EDIZIO BATZUEN ERREGISTROA (E) ...................................................................................... 103 T776 – BESTELAKO EUSKARRI FISIKO ESKURAGARRIEN ERREGISTROA (E) ........................................ 104 T777 – “HONEKIN BATERA ARGITARATUA” ERREGISTROA (E)................................................................ 105 T780 – LEHENAGOKO IZENBURUAREN ERREGISTROA (E)......................................................................... 105 T785 – GEROAGOKO IZENBURUAREN ERREGISTROA (E)........................................................................... 105 T787 – ERLAZIO ZEHAZTUGABEKO SARRERA (E)........................................................................................ 105 T856 – BALIABIDE ELEKTRONIKOEN KOKAPENA ETA ATZIPENA (E) ..................................................... 105 ZENBAKI MONOGRAFIKOAK KATALOGATZEKO PROZEDURA ............................................................... 105 SEPARATAK KATALOGATZEKO PROZEDURA.............................................................................................. 105 GLOSARIOA .......................................................................................................................................................... 105 LOTURA BIDEZ BISTARATZEKOAK ................................................................................................................ 105 BIBLIOGRAFIA..................................................................................................................................................... 105 WEBGRAFIA ......................................................................................................................................................... 105
  3. 3. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 3/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi ARGITALPEN SERIATUEN KATALOGAZIOA ESKULIBURU HONEN HELBURUA Eskuliburu honen bidez argitalpen seriatuak katalogatzeko irizpide bateratuak ezarri nahi dira. Dokumentu-mota honen kasuistika oso zabala denez, jarraibide orokor batzuk besterik ez ditugu bildu. Zalantzarik izanez gero, kontsultarako dauden eskuliburu edota materialetara joko da. Halaber, egokia iruditu zaigu, lehen helburu gisa, oinarrizko gida- lerroak ezartzea, eta hurrengo aldi baterako uztea baliabide elektronikoen katalogazioa. Eskuliburu honi amaieran hiztegi bat erantsi zaio, zenbait kontzeptu argitzeko eta zer- nolako dokumentuetarako den zehazteko, zeinahi izanik ere dokumentuon euskarria. Izan ere, eskuliburu honetan eremurik ohikoenak azaltzen diren arren, argitalpen seriatuak euskarri fisiko desberdinetan daudenez, beharrezkoa da euskarri bakoitzari dagozkion eremu bereziak betetzea. Bestalde, dokumentu-mota hau katalogatzeko erreferentzia nagusiak izango ditugu Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia1 eta Liburutegi Nazionala. Aipatu beharrekoa da, azkenik, katalogazio kooperatiboaren ildoari jarraituz, argitalpen seriatuak katalogatzen dituzten zentroek sarritan lankidetzan jardun beharko dutela, hartara, erregistro bibliografikoak behar bezala isla ditzan Sarea osatzen duten funts guztiak, eta ez liburutegi jakin batekoak bakarrik2 . Gogora bedi liburutegiek beren bildumako argitalpen seriatuak kontserbatu egin behar dituztela eta inola ere ezin dituztela xahutu. Funtsok kontserbatzea ezinezkoa bazaie, Liburutegi Zerbitzura igorri behar dituzte, bertan gordailuan utzi eta tratamendu teknikoa eman diezaien. APLIKAZIO-IRIZPIDEAK Puntuazioa Elementu bat puntu batez amaitzen bada eta ondoren jarri beharreko puntuazioa puntu batez hasten bada, bi puntuetako bakarra ipiniko da. 1 Euskadi. Ogasun eta Herri Administrazio Saila. Liburutegia. Liburutegiko katalogoa [online]: <http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka> [Kontsulta: 2006ko azaroaren 2an]. 2 Ikus deskribapenean erabilitako iturriei buruzko oharra (T590).
  4. 4. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 4/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adibideak: Izenburuaren eta erantzukizunaren eremuan: Memoria Osalan …– 2ª ed. eta ez Memoria Osalan .... – 2ª ed. Edizioaren eremuan: 3rd ed. – eta ez 3rd ed.. – Deskribapen berria beharrezko duten aldaketak Argitalpen seriatuen izenburu nagusian aldaketa handiak direnean. Argitalpen seriatu batek aldaketa handiak izan dituenean izenburu nagusian, argitalpenari deskribapen berria egin beharko zaio. Aldaketa handitzat joko dira honako hauek: 1. Izenburuko lehen bost hitzetakoren bat (lehen sei hitzetakoren bat izenburua artikulu batez hasten bada) aldatu, kendu, lekuz aldatu edo gehitzen denean. Adibideak: Energy policy and conservation biennial report hau bihurtu da: Energy policy and conservation report 2. Gehitzen, kentzen edo aldatzen den hitza lehen bost hitzen ondorengoa izanik (edo lehen sei hitzen ondorengoa, izenburua artikuluaz hasten bada), izenburuaren esanahia aldatu egiten denean edo gai-eremu desberdina adierazten duenean. Adibideak: The best bed & breakfasts in the world hau bihurtu da: The best bed & breakfasts in England, Scotland & Wales Iruzkina: Gai-eremu desberdina adierazten du 3. Izenburuan aipatutako korporazio bat aldatzen denean. Adibideak: Memoria anual del Banco de Bilbao hau bihurtu da: Memoria anual del Banco Bilbao Vizcaya
  5. 5. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 5/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi 4. Izenburu nagusia generikoa izanik, korporazio erantzulearen izena aldatzen denean edota beste korporazio bat hasten denean argitalpen seriatua argitaratzen. Adibideak: Serie congresos / Sociedad Geológica de España hau bihurtu da: Serie congresos / Sociedad Geológica y Minera de España 5. Edizioaren aipua aldatu eta, ondorioz, aldaketa nabarmena dagoenean argitalpen seriatuaren irismen-esparruan. Adibideak: Qué fácil. -- Ed. Bizkaia hau bihurtu da: Qué fácil. -- Ed. Margen Derecha 6. Euskarri fisikoa aldatzen denean. Adibideak: Directorio empresarial de Álava (3 ½ hazbeteko diskoan argitaratua) hau bihurtu da: Directorio empresarial de Álava (CD-ROMean argitaratua) 7. Menpekoa zen izenburu bat izenburu bereizi bihurtzen denean. Adibideak: Revista de ciencias. Serie A, Química básica hau bihurtu da: Química básica 8. Argitalpen seriatu berri bat sortzen denean argitalpen bi edo gehiago bat egitearen ondorioz. Adibideak: Metales no férreos eta Ciencia y técnica de la soldadura bat egin eta hau sortu dute: Revista de metalurgia
  6. 6. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 6/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi 9. Argitalpen seriatu bi edo gehiago sortzen direnean beste bat bereiztearen ondorioz. Adibideak: Biztanleriaren berezko mugimendua (B.B.M.) Hauetan bereizia: Euskal AEko jaiotzen estatistika eta Euskal AE-ko heriotzen estatistika eta Euskal AEko ezkontzen estatistika
  7. 7. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 7/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Deskribapen berririk behar ez duten aldaketak Argitalpen seriatuen izenburuan aldaketa txikiak direnean. Argitalpen seriatu baten izenburu nagusian aldaketa txikiak gertatzen badira, ez da beharrezkoa izango deskribapen berririk egitea. Oro har, aldaketa txiki bat gertatzen denean, izenburu berria T246 eremuan idatziko da eta, beharrezkoa dela iritziz gero, T594 oharrean. Aldaketa txikitzat hartuko dira honako hauek: 1. Hitz baten edo gehiagoren adierazpidea aldatzen denean. Adibidez: a. Ortografia-aldaketak3 . Adibideak: Labour history hau bihurtu da: Labor history b. Batetik ikurrak, zeinuak edo laburtzapenak (adib., “&”) daudenean eta bestetik forma osoak. Adibideak: Casa y jardín hau bihurtu da: Casa & jardín St. Paul pioneer press hau bihurtu da: Saint Paul pioneer press c. Batetik zenbaki arabiarrak daudenean eta bestetik erromatarrak. Adibideak: XXe siècle hau bihurtu da: 20e siècle d. Batetik zenbakiak edo datak daudenean eta bestetik hitzezko forma osoak. Adibideak: XX century hau bihurtu da: Twentieth century 3 Aldaketa tipografikoak besterik ez daudenean ez da deskripzio berririk egingo.
  8. 8. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 8/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi e. Batetik hitzak marratxoarekin idatzita daudenean eta bestetik marratxorik gabe. Adibideak: Year-book of the … hau bihurtu da: Year book of the … f. Batetik batera idatzitako hitz elkartuak daudenean eta bestetik bereizi idatzitakoak, marratxoarekin nahiz gabe. Adibideak: Openhouse hau bihurtu da: Open house 2. Batetik akronimoak edo siglak daudenean eta bestetik forma osoa. Adibideak: Research in technological adaptation hau bihurtu da: RITA 3. Hitz bat jokatzeko moduan aldaketa dagoenean, adibidez, singularretik pluralera. Adibideak: Fishery report hau bihurtu da: Fisheries report Research studies hau bihurtu da: Research study Euskaraz hitzen jokoa (deklinabidea) sarritan aldatzen denez , arau hau oso kontuan hartzea komeni da. Adibideak: Eusko Legebiltzarrari txostena hau bihurtu da: Eusko Legebiltzarrarentzako txostena
  9. 9. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 9/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi 4. Izenburuaren edozein lekutan artikuluak, preposizioak edo juntagailuak gehitzen, ezabatzen edo aldatzen direnean. Adibideak: El correo bibliotecario hau bihurtu da: Correo bibliotecario Fiscal survey of the states hau bihurtu da: The fiscal survey of states 5. Izenburuaren edozein lekutan ageri den korporazioaren izena eta haren hierarkiako elementuena edota beren arteko lotura gramatikala aldatzen denean (adib., korporazioaren izena gehitzea, ezabatzea edo beste leku batean jartzea, edo izenaren aldaera bat erabiltzea, izen laburtuak barne). Adibideak: Rapport de la Société canadienne de l’Eglise catholique hau bihurtu da: Rapport / Société canadienne de l’Eglise catholique Views / Goodridge Area Historical Society hau bihurtu da: Views from the Goodridge Area Historical Society Views from the GAHS 6. Izenburuaren edozein lekutan puntuazioa gehitzen, ezabatzen edo aldatzen denean, horien barruan sartzen direlarik puntuz bereizitako akronimoak eta letrak, eta punturik gabe idatzitakoak. Adibideak: GBB hau bihurtu da: G.B.B. 7. Informazio-iturri nagusian izenburua hainbat hizkuntzatan azaltzen den kasuetan, izenburuak hurrenkeraz aldatzen direnean, betiere, baldin eta lehen izenburu nagusitzat hartu izen dena pareko izenburu gisa ageri bada.
  10. 10. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 10/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adibideak: Lurralde datutegia : E.H.A.E.-ko biztegi-lurzorua eta iharduera ekonomikoetarakoa = Banco de datos territoriales : suelo residencial y de actividades económicas de la C.A.P.V. hau bihurtu da: Banco de datos territoriales : suelo residencial y de actividades económicas de la C.A.P.V. = Lurralde datutegia : E.H.A.E.-ko biztegi-lurzorua eta iharduera ekonomikoetarakoa Arau hau garrantzitsua da euskarazko eta gaztelaniazko pareko izenburuak dauden kasuetan, izan ere askotan izenburua gaztelaniaz besterik ez da ageri, geroago ele bietan, gaztelaniaz eta euskaraz, eta geroago euskaraz eta gaztelaniaz (edo alderantziz). Arau honen arabera, izenburuen hurrenkera aldatzea ez da erregistro berria egiteko moduko aldaketa garrantzitsua. Kasuistika, ordea, zabala eta era askotakoa da eta nolabaiteko araua eman beharra dago halako aldaketak gertatzen diren kasuetarako: 1. izenb. gaztelaniaz 2. izenb. euskaraz = gaztelaniaz Bi erregistro bibliografiko 1. izenb. gaztelaniaz 2. izenb. gaztelaniaz = euskaraz Erregistro bibliografiko bakarra 1. izenb. gaztelaniaz = euskaraz 2. izenb. euskaraz = gaztelaniaz Erregistro bibliografiko bakarra 1. izenb. gaztelaniaz = euskaraz 2. izenb. gaztelaniaz Erregistro bibliografiko bakarra 1. izenb. euskaraz = gaztelaniaz 2. izenb. gaztelaniaz Bi erregistro bibliografiko 1. izenb. gaztelaniaz = euskaraz 2. izenb. euskaraz Bi erregistro bibliografiko Oro har, izenburu nagusiaren hizkuntza aldatzen denean bi erregistro bibliografiko egingo dira, non eta ez den gertatzen epigrafe honetan azaltzen den kasua. 8. Izenburua zenbakiarekin lotzen duten hitzak gehitzen, ezabatzen edo aldatzen direnean izenburuaren edozein lekutan. Adibideak: Informe de situación de Osakidetza hau bihurtu da: Informe de situación de Osakidetza en …
  11. 11. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 11/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi 9. Argitalpen seriatu baten faszikuluetan izenburu nagusi bi edo gehiago azaltzen direnean, aurrez ezarritako eredu bati jarraituz. Adibideak: Weekly labor market report Hileroko azken faszikuluaren izenburua: Monthly labor market report 10. Zerrenda bateko hitzak gehitzen, ezabatzen edo lekuz aldatzen direnean izenburuaren edozein lekutan, betiere baldin eta gaiari aldaketa nabarmenik eragiten ez zaio. Adibideak: Guía cultural de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa hau bihurtu da: Guía cultural de Bizkaia, Gipuzkoa y Álava 11. Dokumentu-mota adierazten duten hitzak, hala nola "magazine", "journal" edo "newsletter", edota beste hizkuntzetako baliokideak, gehitzen edo ezabatzen direnean izenburuaren edozein lekutan. Adibideak: Colección ciencias y técnicas hau bihurtu da: Ciencias y técnicas Trade and industry hau bihurtu da: Trade and industry review 12. Zalantzarik izanez gero, izenburua aldatu gabe dagoela joko da. Behekoz gorako argitalpen seriatuak Behekoz gorako argitalpen seriatuak –zeinetan testua eta ataria maila bereko bi hizkuntzatan eta/edo idazkeratan azaltzen baitira– katalogatzeko orduan, honako arau hauei jarraituko zaie: - Katalogazio-hizkuntza. Katalogazio-hizkuntza aukeratzeko, “Katalogatzeko prozedura orokorren eskuliburua”n datozen arauei jarraituko zaie. - Izenburu nagusia. Izenburu nagusia aukeratzea agentzia bibliografikoaren esku egongo da (gure kasuan, katalogazio-hizkuntzarekin bat datorrena hautatuko dugu). Izenburu nagusirako hautatu ez den izenburua (pareko izenburua) T246 eremuan jasoko da, behekoz gorako atari edo azalei dagozkien adierazleen bidez.
  12. 12. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 12/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi - Oharrak. Dokumentu-mota horietan beti adieraziko dira T546 eta T594 oharrak: Gaztelaniazko oharrak Euskarazko oharrak Texto en …. y …. Testua ….(e)z eta ….(e)z Contiene, además, con port. y pág. propias, texto contrapuesto en (idioma) Badu, gainera, bere at. eta or. propioekin, testu bera behekoz gora (hizkuntza)(e)z Contiene, además, con cub. y pág. propias, texto contrapuesto en (idioma) Badu, gainera, bere az. eta or. propioekin, testu bera behekoz gora (hizkuntza)(e)z Adibidea: T245 10 $a Kontsumo $b : txostena $c / Eusko Jaurlaritza, Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Kontsumo Zuzendaritza = Gobierno Vasco, Departamento de Industria, Comercio y Turismo, Dirección de Consumo T246 13 $a Memoria consumo T246 14 $a Txostena kontsumo T246 15 $a Consumo $b : memoria T546 # # $a Testua euskaraz eta gaztelaniaz T594 # # $a Badu, gainera, bere at. eta or. propioekin, testu bera behekoz gora gaztelaniaz Nolanahi ere, etorkizunari begira, komeni da kontuan hartzea ISBD (CR)-n, 1.3 puntuan (78. or.) esaten dena, alegia, izenburu nagusirako aukeratu ez den izenburua pareko izenburutzat hartu behar dela.
  13. 13. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 13/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi ORRIBURUA (EE) Erregistro bibliografikoaren lehen eremua da. Eremu finkoa da, erregistro bakoitzaren lehen 24 posizioak (00-23) hartzen ditu eta erregistroa prozesatzeko beharrezko den informazioa jasotzen du. • Erregistro berrietarako, zenbaki edo balio “lehenetsiek” balio dute. • “Kontrol-mota” hutsik utzi behar da. • “Kodifikazio-maila” hutsik utzi behar da. • “Erlazionatutako erregistroaren kodea” hutsik utzi behar da. Ondoren posizio nagusiak azalduko dira. Posizioak Erregistroaren egoera Erregistroaren eta fitxategiaren arteko erlazioa adierazten du, mantentze-lanetarako. Hauek dira aukerak: c Zuzendua edo berrikusia. T040ren $d azpieremuan jaso behar da. n Berria Erregistro-mota Eduki- eta material-mota desberdinetarako sortutako IBERMARC erregistroak bereizteko erabiltzen da. Halaber, informazio-elementu batzuk egokiak eta baliozkoak diren jakiteko balio du. a Testu-materiala. Material-mota honen barruan sartzen da testu-materiala (inprimatua) eta, batez ere testuzkoak diren mikroformak eta baliabide elektronikoak, jatorrizkoak nahiz kopiak izan. Maila bibliografikoa Erregistroaren maila bibliografikoa adierazten du. s Argitalpen seriatua. Hurrenez hurrengo sailetan argitaratzen den dokumentua, zenbaki batez edo denborazko adierazpenez izendatua, jarraipen mugagabea izateko asmoa duena. Argitalpen seriatuak dira kazetak, urteko argitalpenak (txostenak, urtekariak etab.), aldizkariak etab. Kontrol-mota # Ez du dokumentu-mota zehazten. Deskribatutako dokumentua zein motatakoa den zehazten ez duela adierazten du. Karaktere-kodifikazioaren sistema Erregistro batean erabilitako karaktereen kodifikazioaren sistema zein den zehazten du. 8 ISO-8
  14. 14. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 14/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Kodifikazio-maila Erregistro bibliografikoaren kodifikazio-maila eta/edo informazio bibliografikoaren zehaztasuna zein den adierazten du. # Maila gorena, material aztertua. IBERMARC erregistroak goreneko informazio- eta kodifikazio-maila jasotzen duela esan nahi du. Erregistro bibliografikoko informazioa ale bat zuzenean aztertuz jasotakoa da. Argitalpen seriatuen kasuan, dagokion argitalpenaren zenbaki bat gutxienez aztertu behar da. Katalogazio deskriptiboa Erregistroan jasotako datu deskribatzaileen ezaugarriak zehazten dira erabilitako katalogazio-arauen arabera. b KA (Katalogazio-arauak). Erregistroa katalogazio-arauen indarreko edizioari jarraituz egin dela adierazten du. Erlazionatutako erregistroaren kodea # Ez du behar erlazionatutako erregistrorik
  15. 15. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 15/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T008 – LUZERA FINKODUN EREMUA – SERIATUAK (EE) Eremu honek karaktereen 40 posizio hartzen ditu (00-39), eta erregistro osoari buruzko informazio kodetua eta katalogatu beharreko item-aren ezaugarri bibliografiko bereziak jasotzen dira bertan. Oso garrantzitsua da eremu hau zuzen betetzea, datu kodetuak baliagarriak izan baitaitezke erregistroak berreskuratzeko eta administrazio-lanetarako. Posizioak 00-05 – Sarrera-data Sistemak berak sortzen duen sei zenbaki-karaktereko katea da eta erregistroaren sorrera- data jasotzen du. Automatikoki eguneratzen da, betiere, baldin eta ez badira beste katalogo batetik atzemandako erregistroak. Hauxe da dataren eredua: uuhhee 06 – Data-mota / argitalpenaren egoera Kode alfabetiko bat da, eta adierazten du zein kategoriatakoa den T008/07-10-ko data (Lehen data) eta T008/11-14-koa (Bigarren data). Argitalpen seriatuetan, T008/06 kodeak argitalpenaren egoera ere adierazten du. c Uneko argitalpena (Lehenetsita dator) d Argitalpen itxia u Egoera ezezaguna 07-10 – Lehen data Lau zifraz adierazten da; bakarren bat ezezaguna bada haren ordez u jar daiteke. Lau hutsuneak bete behar dira beti. Datak argitalpenaren hasiera adierazten du, eta ez liburutegian dagoen bildumarena. Kopia faksimileen kasuan, jatorrizko argitalpenaren hasiera-data jarriko da, eta ez kopiarena. 1-9 Dataren digituak # Data elementua ez da aplikagarria u Data osoa edo zati bat ezezaguna da | Ez da kodetzeko ahaleginik egin 11-14 – Bigarren data Lau zifraz adierazten da; bakarren bat ezezaguna bada haren ordez u jar daiteke. Lau hutsuneak bete behar dira beti. Datak argitalpenaren amaiera adierazten du (d kodea), eta ez liburutegian dagoen bildumarena. Argitalpena oraindik argitaratzen bada (c) edo amaitu ote den jakiterik ez bada (u), 9999 idatziko da.
  16. 16. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 16/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Kopia faksimileen kasuan, jatorrizko argitalpenaren amaiera-data jarriko da, eta ez kopiarena. 1-9 Dataren digituak # Data elementua ez da aplikagarria u Data osoa edo zati bat ezezaguna da | Ez da kodetzeko ahaleginik egin 15-17 – Lana argitaratu, ekoitzi edo burutu den lekua Bi edo hiru karaktereko MARC kodea da, eta lana non argitaratu, ekoitzi edo burutu den adierazten du. Kodearen iturria honako arau hau da: UNE-EN ISO 3166-1: 1998 Herrialdeen eta herrialdetako lurralde-banaketen izenak adierazteko kodeak. 1. atala, Herrialdeen kodeak (Ikus Herrialdeetarako MARC Kodeen Zerrenda). 18 – Aldizkakotasuna4 Letra bakarreko kode alfabetikoa da eta dokumentuaren aldizkakotasuna adierazten du. # Irregularra a Urtekaria b Bihilabetekaria c Biastekaria d Egunkaria e Hilean bi aldiz f Seihilabetekaria g Biurtekaria h Hirurtekaria i Astean hiru aldiz j Hilean hiru aldiz m Hilabetekaria q Hiruhilabetekaria s Hamaboskaria t Lauhilabetekaria u Ezezaguna (Lehenetsita dator) w Astekaria z Bestelakoa Batzuetan, aldizkakotasun-kodeek ez dute bete-betean adierazten aldizkakotasuna T310 eremuan agertzen den bezala (egungo aldizkakotasuna). Halaxe gertatu ohi da 4 Aldizkakotasun guztien definizioak biltzen dira dokumentu honetan: “Gestión de publicaciones seriadas. Manual para la gestión de colecciones”.
  17. 17. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 17/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi aldizkakotasuna urteko zenbaki-kopuruaren bidez adierazten denean. Halakoetan, ahalik eta aldizkakotasunik doiena ezarriko da, horretarako honako taula honi jarraituz, eta T008/19 posizioa (Erregulartasuna) x kodearen bidez adierazten da. Aldizkakotasuna Aldizkakotasun-kodea Bi zk. urteko f (seihilabetekaria) Lau zk. urteko q (hiruhilabetekaria) Bost zk. urteko q (hiruhilabetekaria) Sei zk. urteko b (bihilabetekaria) Zazpi zk. urteko b (bihilabetekaria) Zortzi zk. urteko b (bihilabetekaria) Bederatzi zk. urteko m (hilabetekaria) Hamar zk. urteko m (hilabetekaria) Hamaika zk. urteko m (hilabetekaria) Hamabi zk. urteko m (hilabetekaria) 19 – Irregulartasuna Letra bakarreko kode alfabetikoa da eta argitalpen seriatu bati aurrez ikusten zaion aldizkakotasuna adierazten du. n Irregulartasun normalizatua. Argitalpen seriatua guztiz erregularra ez dela esan nahi du; hau da, irregulartasuna aurrez ikus daitekeela. Horixe erabiltzen da, adibidez, argitalpen-eredua nahita aldentzen bada eredu normalizatutik (adib., hilabetekaria (uzt. eta ab. izan ezik), edo T310 eremuan zehazten bada banakako zenbakiez gain, aldizka, edizio bateratuak argitaratzen direla (adib., urtekaria, bost urteko argitalpenen edizio bateratuak dituena). r Irregularra. Argitalpena irregulartasunez argitaratzen dela esan nahi du. u Ezezaguna. Argitalpenaren irregulartasuna zein den jakiten ez denean (Lehenetsita dator). x Guztiz irregularra. Nahita argitaratzen da irregulartasunez. 20 – ISSN Zentroa Letra bakarreko kode alfabetikoa da eta argitalpenaren datuak esleitu eta eguneratzeaz arduratzen den ISSN zentroa adierazten du5 . # Esleitu gabe dauka ISSN zentroaren kodea y Espainia. Erregistroko datuak Espainiako ISSN zentroak esleitu eta eguneratu dituela adierazten du (Aukerarik ohikoena denez, lehenetsita dator). 5 Zalantzarik balego, kontsultatu BNEren katalogoa.
  18. 18. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 18/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi z Bestelakoa. Aurrekoa ez den beste ISSN zentro nazional batek izendatu ditu datuak. 21 – Argitalpen seriatu mota Letra bakarreko kode alfabetikoa da eta argitalpen seriatua zein motatakoa den adierazten du. Posizio hori erabiltzen ez denean, karaktere betegarri bat jarriko da (|). # Hauetako bat ere ez. Kategoria horretakoak dira, besteak beste, argitalpen administratiboak, urtekariak eta urteko memoriak. n Kazeta. Informazio-iturri oinarrizkoa izateko diseinatuta dagoen argitalpena, esparru jakin batera mugatu gabe, arazo publikoekin zerikusia duten egungo gertaerez diharduena. p Aldizkaria. Amaiera-mugarik gabe, aldian-aldian eta erregulartasunez, oro har urtean behin baino gehiagotan, agertzen den edo agertu nahi duen argitalpen seriatua, elkarren artean loturarik ez duten artikuluez osatutakoa. Halaber, kode hau erabiliko da zenbaki monografikoak soilik dituzten argitalpen seriatuetarako. (Lehenetsita dator) 22 – Jatorrizko argitalpenaren forma Letra bakarreko kode alfabetikoa da eta seriearen jatorrizko forma zein den adierazten du. # Hauetako bat ere ez. a Mikrofilma. Film-zerrenda, oro har testu inprimatu nahiz eskuz idatzitako baten mikroirudiak dituena sekuentzia linealean antolatuta. b Mikrofitxa. Film-xafla laua, testu inprimatu nahiz eskuz idatzitako batetik hartutako mikroirudiak dituena. Irudiok neurri berekoak dira eta horizontalean eta bertikalean jarrita egoten dira. Goiburuan, lehen begiratu batean irakurtzeko moduan, kopiatutako testua identifikatzeko beharrezko diren datuak inprimatuta izan ohi ditu. c Mikroopakua. Paperezkoa, kartoi mehezkoa edo gardena ez den zeinahi material, testu inprimatu nahiz eskuz idatzitako baten mikroirudiak dituena. Irudiok neurri berekoak dira eta horizontalean eta bertikalean jarrita egoten dira. Goiburuan, lehen begiratu batean irakurtzeko moduan, kopiatutako testua identifikatzeko beharrezko diren datuak inprimatuta izan ohi ditu d Karaktere handiak e Kazeta-formatua f Braillea r Karaktere arrunteko kopia. Lehen begiratuan irakurtzeko moduko kopia dela adierazten du. s Elektronikoa. Ordenagailuarekin erabiltzeko diseinatuta dagoen dokumentua dela adierazten du. Euskarri digitaleko argitalpen seriatuetarako erabiliko da.
  19. 19. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 19/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi 23 – Argitalpenaren forma Letra bakarreko kode alfabetikoa da eta deskribatutako dokumentuaren forma zein den adierazten du. # Hauetako bat ere ez a Mikrofilma b Mikrofitxa c Mikroopakua d Karaktere handiak e Kazeta-formatua f Braillea r Karaktere arrunteko kopia s Elektronikoa 24 – Lanaren izaera, oro har Letra bakarreko kode alfabetikoa da eta dokumentuaren izaera adierazten du, baldin eta material jakin bakar batekoa bada. Argitalpenaren forma deskribatzeko erabiltzen da, eta ez edukia. Kasurik argienetan soilik erabiliko da. # Ez da zehazten edukiaren izaera a Laburpenak. Dokumentua beste dokumentu batzuen laburpenez osatuta dagoela adierazten du. Kode hau ez da erabiltzen argitalpen batek bere edukiaren laburpen bat jasotzen duenean. b Bibliografiak. Dokumentu osoak nahiz zati handi batek bibliografia bat edo gehiago biltzen duela adierazten du. c Katalogoak. Dokumentua katalogo bat dela adierazten du. Halaber, sail honetan sartzen dira bildumatarako izan ohi diren objektuen (zigiluak, monetak etab.) zerrendak. Liburuen katalogoetarako b kodea jartzen da (bibliografiak), soinu-grabazioen katalogoetarako k (diskografiak), eta filmografien katalogoetarako q (filmografiak). d Hiztegiak e Entziklopediak f Eskuliburuak g Lege-gaiei buruzko artikuluak. Dokumentuak gai juridikoei buruzko artikulu garrantzitsuak dauzkala adierazten du. h Biografia i Aurkibideak. Dokumentua argitalpena bera hartzen ez duen material bibliografikoen aurkibidea dela adierazten du. k Diskografiak l Legeria. Dokumentuak organo legegileen promulgazioen testuak biltzen dituela adierazten du. Testuok lege nahiz kode gisa argitaratutakoak izan
  20. 20. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 20/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi daitezke eta testu osoak nahiz zatiak. m Tesia n Gai baten inguruko auziaren egoera. Gai baten inguruan argitaratutakoaren laburpena eginez hainbat egilek egindako txostenak jasotzen ditu argitalpenak. o Aipamenak. Argitalpen seriatu osoa argitaratutako beste lan batzuei buruzko aipamen kritikoz osatuta dagoela adierazten du. p Programatutako testuak q Filmografiak r Direktorioak. Dokumentua pertsonen edo korporazioen direktorio edo erregistro bat da. s Estatistikak t Txosten teknikoak. Ikerketa, ebaluazio, saiakuntza edo garapen zientifikoaren ondorioz sortutako dokumentuak dira, komunitate zientifikoan zabaltzeko behar bezala aurkeztutakoak. v Jurisprudentzia iruzkinduna. Argitalpen seriatu osoa lege-kasuen eztabaidez osatuta dagoela adierazten du; kasuok auzitegiek edo administrazio-erakundeek ebatzitakoak nahiz ebatzi zain daudenak izan daitezke. w Epaiak eta ebazpenak. Auzitegien edo administrazio-erakundeen erabakien testuak dira. z Tratatuak 25-27 – Edukiaren izaera Argitalpenak material-mota desberdinak nabarmenki biltzen dituela adierazten du. Gehienez hiru kode erabil daitezke, hurrenkera alfabetikoan. Kodeak 24. posizioan erabili beharreko berdinak dira. 28 – Argitalpen ofiziala Letra bakarreko kode alfabetikoa da eta dokumentua korporazio ofizial batek argitaratu duen ala ez zehazten du. Balio hauek erabiliko ditugu: # Ez da argitalpen ofiziala o Argitalpen ofiziala – zehaztugabeko maila 29 – Biltzarrak Zenbaki bakar bateko kodea da eta dokumentuak biltzarren aktak, txostenak, laburpenak etab. biltzen dituen ala ez adierazten du 0 Ez da biltzarra 1 Biltzarra da. Argitalpenaren faszikulu edo atal guzti-guztiak jardunaldien aktak, biltzarretako txostenak etab. direnean.
  21. 21. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 21/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi 30-32 – Zehaztugabeak Hiru posizio horiek zehaztu gabe daude. Bakoitzak zuriune bat dauka (#). 33 – Izenburuaren jatorrizko alfabetoa Letra bakarreko kode alfabetikoa da eta izenburuaren jatorrizko alfabetoa zein den adierazten du. Nahitaezkoa da ISSNa duten erregistroetarako. ISSNrik ez duten erregistroetarako aukerakoa da. # Ez da alfabetorik adierazten a Latin-alfabetoa, diakritikorik edo karaktere berezirik gabea (euskara, ingelesa) b Latin-alfabetoa, diakritikoak edo karaktere bereziak dituena (gaztelania eta Europako gainerako hizkuntzak) (Lehenetsita dator) 34 – Hurrengo sarrera / azken sarrera Lehenetsita datorren karaktere betegarria (|) utziko da. 35-37 – Hizkuntza Hiru karaktereko kode alfabetikoa da eta dokumentuaren hizkuntza adierazten du. Kodearen iturria honako arau hau da: ISO 639-2 araua, Code list for the representation of names of languages. MARC kodea aukeratzeko orduan, dokumentuan nagusi den hizkuntza hartuko da kontuan. Hizkuntza bat baino gehiago dagoenean: - Hizkuntza bi edo gehiagoko lanetan (gehienez ere sei) hizkuntza nagusiaren kodea jarriko da, eta nagusitzen denik ez badago, lehenengoarena. - “mul” kodea soilik sei hizkuntzatatik gorako lanetarako erabiliko da.. - Hizkuntzok T041 eremuan (Hizkuntza-kodea) eta T546 hizkuntzari buruzko oharrean jasoko dira. F5 funtzio-teklak edo laguntza-ikonoak hizkuntzen kodeak kontsultatzeko eta atzemateko aukera eskaintzen dute. Sistemak lehenetsita dakar gaztelaniari dagokion kodea (“spa”). 30 – Aldatutako erregistroa Letra bakarreko karakterea da eta erregistro bibliografiko batean jasotako zeinahi informazioren ondorioz lehendik katalogatuta zegoen dokumentuari buruzko informazioan aldaketarik eragin den ala ez adierazten du. Lehenetsitako balioa erabiltzea gomendatzen da (#). 39 – Katalogazio-iturria Letra bakarreko kode bate da eta erregistro baten katalogazioaren sortzailea nor den adierazten du. Geure kasuan, katalogazio kooperatiboko programa dugunez, BETI c kodea idatziko dugu.
  22. 22. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 22/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Jatorrizko zentro katalogatzailea T040 eremuaren $a azpieremuan zehaztuko da, horretarako, Liburutegi Zerbitzuak ezarritako kodeak erabiliz (ikus T040 eremua). c Katalogazio kooperatiboko programa. Erregistroaren sortzailea katalogazio kooperatiboko programa bateko kidea dela adierazten du. (Lehenetsita dator) Adibidea: Katalogazio-iturria: c T040 # # $a O1000 (Lege Gordailuak katalogatutako erregistroa)
  23. 23. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 23/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T019 – LEGE-GORDAILUAREN ZENBAKIA (E) Eremu honetan, Lege Gordailuaren bulegoek emandako zenbakia jasotzen da. Nahitaez bete behar da. Dokumentuan Lege Gordailuaren zenbakirik ageri ez bada edo zenbakia okerrekoa bada, Liburutegien Zerbitzuari egingo zaio kontsulta, zerbitzu horrek baitu liburutegi katalogatzaileari beharrezkoa den informazioa emateko ardura. Funtsezko elementua da eta behar hainbat aldiz bete behar da. Lege Gordailuak argitalpenen daten edo zenbakien hurrenkeraren arabera jasoko dira. HTBIBL formatuan bistaratzean, soilik Lege Gordailu zuzena agertuko da. $y-n jasotako Lege Gordailuak noiznahi eskuratzeko aukera izango da eta MARC eta UPDATE formatuetan bistaratuko dira. Aplikazio-irizpideak - L.G. sigla ez da jarri beharrik izango, sistemak berak sortzen baitu, $a azpieremuaren edukiarekiko lotura bidez bistaratuta. Erregistro bibliografikoan, T040 eremuaren $b azpieremuan bistaratuko da zehaztutako hizkuntzan. - Dokumentua sortu edo inprimatu den eremu geografikoa adierazten duten letra edo letrak maiuskulaz idatziko dira. Letra horien ondoren ez da inolako zeinurik jarriko, baizik eta tarte bat. - Ez da punturik erabiliko zenbakien edo urteen milako zifretan. - Zenbakien bigarren multzoa, urteari dagokiona, lau digitukoa izango da beti, nahiz eta dokumentuan bi bakarrik azaldu. Uniformetasun horren helburua da informazio hori katalogo automatizatu batean behar bezala eskuratu ahal izatea. - Argitalpenaren zenbakia –urte naturalarekin batera hasten den sekuentziaren araberakoa– eta urtea, marratxo batez bereizten dira. - Zenbakiaren ezkerraldean ageri diren zeroak ez dira jasoko (adib. dokumentuan VI 0124-1995 zenbakia ageri bada, VI 124-1995 idatziko da erregistro bibliografikoan). - Batzuetan, dokumentuan ageri den zenbakia, letra eta/edo letrak edota Lege Gordailuaren urtea okerrekoak izatea gerta daiteke (adib., SS 2548-1998 ordez D 2548-1998). Halakoetan, $y azpieremua erabiliko dugu eta zuzena zein den jakiten saiatuko gara; datu zuzena eremu berean jasoko dugu, $a-ren azpian. Adibidea: T019 # # $a SS 1356-1996 $y D 1356-1996 - Ahal dela, beste iturri batzuen bidez ezagutzen ditugun Lege Gordailuak jaso egingo dira, nahiz eta dagozkien faszikuluak edo atalak eskura izan ez. - Lege Gordailuaren zenbakia parentesi artean jasotzerakoan, zenbakiak baino hobe da datak erabiltzea. Edonola ere, datak aski esanguratsuak ez badira, zenbakiak jasoko dira.
  24. 24. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 24/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adierazleak Lehena # Zehaztugabea Bigarrena # Zehaztugabea Azpieremuko kodeak $a Lege Gordailuaren zenbakia (E) $y Lege Gordailuaren zenbaki okerra (E) Kasurik ohikoenak - Lege Gordailua argitalpenaren zenbaki jakin bati dagokionean, iturrian datorren bezalaxe idatziko da zenbakia (zenbaki arabiarrak edo erromatarrak). Argitalpenaren aurkezpen-forma (zenbakia, tomoa, liburukia etab.) aipatu beharra dagoenean, laburtzapenak erabiliko dira (zk.6 , t., libk. etc.). Ahal den heinean, laburdura normalizatuak erabiliko dira gainerako hitzetan ere. Laburdura horiek minuskulaz idatziko dira, eta gainerako datuetatik bereizteko tarterik utzi gabe. Argitalpenaren aurkezpenaren forma azaltzen ez bada, zenbakia bakarrik jarriko dugu, iturrian agertzen den bezalaxe. Adibidea: T019 # # $a BI 2258-1987 (1) T019 # # $a SS 568-1985 (I) T019 # # $a SS 1356-1996 (n.1) T019 # # $a VI 258-2001 (18.zk.) T019 # # $a BI 528-2001 (t.I) T019 # # $a BI 279-2001 (I.t.) T019 # # $a SS 729-2002 (v.3) T019 # # $a SS 988-2002 (3.libk.) T019 # # $a VI 447-2003 (vol.I) T019 # # $a V1 591-2003 (I.libk.) - Zenbakiak urte naturalarekin bat ez datorren urtebeteko denboraldia hartzen duenean, edota deskribatu beharreko unitateak urtebete baino gehiagoko denboraldia hartzen duenean, data adierazteko barra (/) erabiliko da. 6 Euskarazko katalogazioetan zk. laburdura erabiliko dugu (HAEEren gomendioa), zenb. edo beste aldaera batzuk erabili beharrean.
  25. 25. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 25/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adibidea: T019 # # $a BI 528-2001 (2001/2002) - Iturrian edonola agerturik ere, dagokion urtea osorik idatziko da parentesien artean. Inoiz ez da taketik erabiliko falta diren digituak osatzeko. Adibidea: T019 # # $a BI 528-2001 (2001) (Iturrian: 01) T019 # # $a VI 664-2002 (2002) (Iturrian: fasz. zenbakigabea) - Lege Gordailuaren zenbakia hainbat urteri edota hurrenez hurreneko zenbait zenbakiri dagokienean, sekuentzia bereizteko marratxoa (-) jarriko dugu. Halakorik ez bada, koma batez (,) bereiziko dugu. Sekuentzia horren elementuen artean ez dugu tarterik utziko. Adibidea: T019 # # $a BI 528-2001 (2001-2005) T019 # # $a SS 1103-1996 (24,31-33) - Argitalpen baten sekuentzia zenbakien edo daten bidez adierazten ez denean, argitalpenean bertan erabilitako adierazpidea jasoko da. Halakoetan, elementuen arteko tarteak jaso egingo dira. Adibidea: T019 # # $a BI 1521-2005 (entrega A-entrega H) - Argitalpenaren zenbakia dataren zati bat denean, lehendabizi urtea jarriko dugu eta, ondoren, aurkezpen-forma, halakorik balego, dagokion laburdura normalizatuaren bidez eta, azkenik, zenbakia, iturrian ageri den bezala. Adibidea: T019 # # $a BI 528-2001 (2001,t.I) T019 # # $a VI 1254-1998 (1998,II.libk.) T019 # # $a SS 2889-1985 (1985,t.I-II) T019 # # $a BI 2546-1997 (1997,I-II.libk.) T019 # # $a VI 113-1989 (1988,n.1) T019 # # $a SS 25-2000 (1999,2) Argitalpen seriatuaren jatorrizko Lege Gordailu berreskuratua - Baldin eta argitalpen seriatu batek lehendabiziko aldiz inprimatu zeneko lege gordailua berreskuratzen badu, parentesien artean adieraziko dugu, lehenik, lege gordailu hori eraman zuen lehen argitalpenaren zenbakia, ondoren, koma batez bereizirik, lege gordailu hori berreskuratu zuen zenbakia eta, azkenik, marratxoa
  26. 26. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 26/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi jarriko dugu, zenbaki horretatik aurrera argitalpen horrek lege gordailu hori izan duela adierazteko. Adibidea: T019 # # $a BI 156-1997 (15,25-) - Berreskuratutako lege gordailuaren zenbakia iturrian oker ageri bada, ez da eremu berean, $y azpian jasoko, oker ageri den zenbakiari loturik. Adibidea: T019 # # $a SS 156-1997 (15,25-) T019 # # $a SS 156-1997 (25) $y D 156-1197 - Zenbaki bakarreko argitalpen seriatuen kasuan, ez da ezer jaso beharrik izango parentesien artean.
  27. 27. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 27/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T022 – ARGITALPEN SERIATUEN NAZIOARTEKO ZENBAKI NORMALIZATUA (ISSN) (E) Eremu honetan jasoko da Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua (ISSN); hau da, argitalpen seriatu baten izenburuari ezarritako identifikazio-zenbaki bakarra. HTBIBL formatuan bistaratzean, soilik ISSN zuzena agertuko da. $y-n jasotako ISSNak noiznahi eskuratzeko aukera izango da eta MARC eta UPDATE formatuetan bistaratuko dira. Adierazleak Lehena # Ez du maila zehazten Bigarrena # Zehaztugabea Azpieremuko kodeak $a Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua (EE) $y ISSN okerra (E) $a – Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua Azpieremu honetan argitalpen seriatuen ISSN balioduna adierazten da. Zenbakia zuzenean jaso behar da, ISSN sigla idatzi gabe (sistemak berak sortzen baitu $a azpieremuaren edukiarekiko lotura bidez bistaratuta) eta digitu-multzoak bereizten dituzten marratxoak errespetatuz. Horiek jakiteko, bibliografia nazionala edo beste errepertorio bibliografiko batzuk erabiliko ditugu. Adibidea: T022 # # $a 1138-347X $y - ISSN okerra Azpieremu honetan argitalpen seriatu batekin lotutako ISSN okerra jasoko da. Okerreko ISSN bakoitza $y azpieremu batean jasoko da. Azpieremu hau erabiliko da deskribatzen ari garen argitalpen seriatuan oker inprimatuta ageri den ISSN zenbakia jasotzeko. Ondoren, ez da “okerra” hitza jarri beharko parentesi artean. ISSN zuzena zein den bilatzea gomendatzen da, horretarako Internet bidez eskura daitezkeen errepertorio bibliografikoak kontsultatuz. Adibidea: T022 # # $a 1115-8800 $y 1125-8800
  28. 28. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 28/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T040 – ZENTRO KATALOGATZAILEA (EE) Eremu honetan adieraziko da IBERMARC kodea edota jatorrizko erregistroa sortu zuen erakundearen izena, IBERMARCeko edukiaren identifikatzaileak ezarri eta erregistroa ordenagailuz irakurtzeko formatuan transkribatu zuenarena, edo lehendik zegoen IBERMARC erregistroa aldatu zuenarena. T040 eremuko IBERMARC kodeek eta T008/39-ren kodeek zehazten dute zein diren edukiaz, edukiaren identifikatzaileez eta erregistro bibliografikoaren transkripzioaz arduratu diren zentroak. Geure kasuan, Liburutegi Zerbitzuak zentro bakoitzarentzat ezarritako kodeak erabiliko dira. Aplikazio-irizpideak Oso garrantzitsua da katalogazio-hizkuntza zuzen adieraztea $b azpieremuan, bertan ezarritako balioak erabakiko baitu lotura bidez bistaratzeko testuen hizkuntza. MARC formatuko adibidea: T040 ## $a O1000 $b. spa $c. ELSN T245 00 $a Isturitz $b : cuadernos de prehistoria-arqueología$c / Eusko Ikaskuntza T780 0 0 $t Cuadernos de sección. Prehistoria y arqueología $x 0213-3024 Lotura bidez bistaratzekoen adibidea: Isturitz : cuadernos de prehistoria-arqueología / Eusko Ikaskuntza. -- 7 (1997)-. -- Donostia : Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos, L.G.. 1997- v. : il. ; 24 cm Irregular Continúa la numeración de: Cuadernos de sección. Prehistoria y arqueología Interrumpida la publicación en 1998 y 2000 Se publican números monográficos siguiendo la numeración de la serie Los n. 8 y 9 se editaron además en un CD-ROM conjunto y están disponibles en Internet Texto en castellano, euskera y francés, con resúmenes en castellano, euskera, francés e inglés Tít. tomado de la cub El n. 7 acompañado de un disquete D.L. BI 407-1997 (7-) ISSN 1137-4489 = Isturitz (Donostia) Es continuación de: Cuadernos de sección. Prehistoria y arqueología = ISSN 0213-3024
  29. 29. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 29/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi MARC formatuko adibidea: T040 ## $a O1000 $b. baq $c. ELSN T245 00 $a Lurralde datutegia $b : E.H.A.E.-ko biztegi-lurzorua eta iharduera ekonomikoetarakoa = Banco de datos territoriales : suelo residencial y de actividades económicas de la C.A.P.V. T785 00 $t Geografia informazioko sistema eta lurralde datutegia : EAE-ko bizitegi eta jarduera ekonomikoetarako lurzorua Lotura bidez bistaratzekoen adibidea: Lurralde datutegia : E.H.A.E.-ko biztegi-lurzorua eta iharduera ekonomikoetarakoa = Banco de datos territoriales : suelo residencial y de actividades económicas de la C.A.P.V. -- [1994]-2003. - - Gasteiz : Eusko Jaurlaritza, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila = Gobierno Vasco, Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente, 1994-2003 4 libk. ; 30 cm + planoak Hirurtekaria 1. eta 2. libk. zenbakirik gabe Pareko testua euskaraz eta gaztelaniaz Argitaratzailea <[1997]->: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia L.G. BI 2104-1994 (1994) L.G. NA 2673-1997 (1997) L.G. BI 2704-2000 (1999) L.G. VI 333-2003 (2003) Honek jarraitu dio: Geografia informazioko sistema eta lurralde datutegia : EAE-ko bizitegi eta jarduera ekonomikoetarako lurzorua Adierazleak Lehena # Zehaztugabea Bigarrena # Zehaztugabea Azpieremuko kodeak $a Jatorrizko zentro katalogatzailea (EE) $b Katalogazio-hizkuntza (EE) $c Zentro transkribatzailea (EE) $d Zentro aldatzailea (E) $a – Jatorrizko zentro katalogatzailea Azpieremu honetan IBERMARC kodea jasotzen da, edo jatorrizko erregistroa sortu zuen erakundearen izena. $b – Katalogazio-hizkuntza Azpieremu honetan erregistroa katalogatzeko erabilitako hizkuntzaren kodea adierazten da. Gure kasuan euskara (baq) edo gaztelania (spa) izango da.
  30. 30. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 30/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi $c – Zentro transkribatzailea Azpieremu honetan adierazten da IBERMARC kodea edo erregistroa ordenagailuz irakurtzeko moduan transkribatu zuen erakundearen izena. Katalogatutako erregistro berriak identifikatu ahal izateko, Liburutegi Zerbitzuak ezarritako ildoei jarraiki, $c-n ELSN idatziko dugu. Adibidea: T040 ## $a B0116 $b. baq $c. ELSN [Getxoko Liburutegiak euskaraz katalogatu eta transkribatutako erregistroa, SNBEren Liburutegi Sareko prozeduraren arabera balioztatua] $d – Zentro aldatzailea Azpieremu honetan adierazten da IBERMARC kodea edo IBARMARC erregistroa aldatu zuen erakundearen izena. Aldaketaren bat egiten den guztietan beteko da azpieremu hau, horrela erregistroetan egindako aldaketak kontrolatu ahal izateko. ELSN kodea erabiliko da. Aldaketatzat joko da erregistro batean edozein zuzenketa egitea, bai eta katalogazioan, edukiaren identifikatzaileetan edota transkripzioan aldaketak egitea ere, baina ez aleen kokapenari buruzko informazioa sartzea. Adibidea: T040 ## $a B0116 $b. baq $c. B0116 $d. ELSN [Getxoko Liburutegiak euskaraz katalogatu eta transkribatutako erregistroa, ondoren Sareko liburutegiren batek zuzendua, eta SNBEren Liburutegi Sareko prozeduraren arabera balioztatua]
  31. 31. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 31/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T041 – HIZKUNTZA-KODEA (EE) Eremu honetan dokumentuekin lotutako hizkuntzen hiru letrako kode alfabetikoak jarriko dira, dokumentu eleaniztunetarako edo itzulpenen bat daukaten dokumentuetarako T008/35-37 eremua (Hizkuntza) informazio osoa emateko nahikoa ez denean. Eremu hau T008/35-37 eremuarekin batera erabiltzen da. T008/35-37 posizioek zuriunerik (###) ez badaukate, posizio horietako kodea ere T041 eremuko $a azpieremuaren lehen kodea bezala kodetuko da. Halaber, hizkuntzak testu bidez kodetu beharko dira T546 eremuan. Kode horien iturria arau hau da: ISO 639-2: 1998 – Codes for the representation of names of languages. Eremu hau honako baldintza hauetakoren bat edo batzuk betetzen direnean erabiliko da: - Dokumentua hizkuntza batean baino gehiagotan badago, hizkuntzetako bat zeinu- hizkuntza izan daitekeelarik. - Dokumentua bera itzulpena bada edota itzulpenen bat badauka. - Aurkibideen, laburpenen edo material gehigarrien hizkuntza ez bada dokumentu nagusiaren hizkuntza bera. - Edukien aurkibidearen hizkuntza ez bada dokumentu nagusiaren hizkuntza bera. Honela jarri behar dira: - Hizkuntza-kode guztiak karaktere alfabetikoz jarriko dira, minuskulaz. - Ez da tarterik jarriko azpieremu berean jasotako kodeak bereizteko. Adierazleak Lehendabiziko adierazlearen balioa lanaren beraren edukiaren arabera ezarriko da. Material gehigarria ez da kontuan hartuko dokumentua itzulpena den ala ez erabakitzeko. Lehena 0 Dokumentua ez da itzulpena eta ez du itzulpenik jasotzen. 1 Dokumentua itzulpena da edo itzulpen bat jasotzen du. Lana jatorrizko hizkuntzan argitaratuta dagoen kontuan hartu gabe erabiliko da. Edonola ere, itzulitako lanak ez badu jatorrizkoaren sarrera bera – adibidez, itzulpenaz gain moldaketa ere badelako–, dokumentua ez da itzulpentzat hartuko eta lehen adierazlea 0 izango da. Bigarrena # Zehaztugabea
  32. 32. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 32/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Azpieremuko kodeak $a Testuaren hizkuntza-kodea (EE). Katalogatu beharreko dokumentuarekin lotutako hizkuntzen kodeak jasotzen ditu. $a azpieremuko lehen hizkuntza- kodea ere T008/35-37 eremuan kodetzen da, non eta T008/35-37 eremuak zuriunerik (###) ez duen. Lan eleaniztunetan, testuaren hizkuntza-kodeak testuan duten lehentasunaren arabera kodetzen dira. Hizkuntzen artean nabarmentzen denik ez badago, kodeak hurrenkera alfabetikoz kodetuko dira. Arrazoi praktikoengatik, sei hizkuntza baino gehiago baldin badaude, izenburuaren kodea (edo lehen izenburuarena, bat baino gehiago badago) eta “mul” kodea (hizkuntza anitz) kodetuko dira. Argitalpen seriatuetan, testuaren hizkuntza denboraldi baten ondoren aldatu egiten bada, hizkuntza guztien kodeak jarriko dira. $b Laburpenaren, izenburu gaininprimatuaren edo azpiizenburuaren hizkuntza-kodea (EE). Laburpenen hizkuntzen kodeak jasotzen ditu, betiere, testuan erabilitako bera ez bada. Laburpenen hizkuntzak hurrenkera alfabetikoan kodetzen dira. $h Jatorrizko hizkuntzaren eta/edo testuaren tarteko itzulpenen kodea (E). Jatorrizko hizkuntzaren eta/edo tarteko itzulpenen hizkuntzen kodeak jasotzen ditu. Tarteko itzulpenen kodeak jatorrizkoaren kodeen aurretik kodetzen dira. Adibidea: T008/35-37 baq T041 1 # $a baqspa (Testua euskaraz eta gaztelaniaz dago) T008/35-37 spa T041 0 # $a spa $b engfre (Testua gaztelaniaz dago, eta laburpenak frantsesez eta ingelesez) T008/35-37 spa T041 1 # $a spa $h eng (Testua gaztelaniaz dago, eta ingelesaren itzulpena da)
  33. 33. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 33/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T080 – SAILKAPEN HAMARTAR UNIBERTSALEKO ZENBAKIA (E) Eremu honetan Sailkapen Hamartar Unibertsaleko (SHU) notazio bat jasotzen da. Aplikazio-irizpideak - Eremu honetan ez dira erabiliko argitalpen seriatuei eta aldizkakoei dagozkien forma-lagungarriak (05), (051) etab. - Lotutako notazioen hurrenkera ez da alderantzikatuko. - Argitalpen seriatuek notazio bat baino gehiago dutenean, SHUk ezarritako hurrenkeran jasoko dira. Adierazleak Lehena # Zehaztugabea Bigarrena # Zehaztugabea Azpieremuko kodeak $a Notazioa (EE) Adibidea: T080 # # $a 39(460.15/.16+447.95) T080 # # $a 94(460.152-25)
  34. 34. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 34/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T110 – SARRERA NAGUSIA – KORPORAZIO-IZENA (EE) Eremu honetan sarrera nagusirako aukeratutako korporazio-izena jasotzen da. Sarrera nagusirako korporazioa aukeratuko da baldin eta lanak korporazio baten pentsaera islatzen badu (adib., urtekariak, memoriak, informazio-buletinak etab.). T670 (Informazio-iturri produktiboa) eremuko informazioa aipatzeko orduan, Autoritateak sortzeko prozeduren eskuliburuak argitalpen seriatuetarako ezarritako arau bereziei jarraituko zaie. (Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus “Monografiak” eta “Autoritateak”) Adierazleak Lehena 0 Izena alderantzizko hurrenkeran. Korporazio-izenaren hasierako elementua pertsona-izena da, alderantziz jarrita (deitura, izena). 1 Jurisdikzioaren izena. Hasierako elementua jurisdikzio baten izena da. 2 Izena hurrenkera zuzenean. Korporazioaren izena hurrenkera zuzenean jarrita dago. Bigarrena # Zehaztugabea Adibidea: T110 2 # $a Datuak Babesteko Euskal Bulegoa T245 1 0 $a Oroitidazkia $c / Datuak Babesteko Euskal Bulegoa = Agencia Vasca de Protección de Datos
  35. 35. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 35/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T130 – SARRERA NAGUSIA – IZENBURU HAUTATUA (EE) Eremu honetan izenburu hautatua jasotzen da, sarrera nagusi gisa erabiliko dena. Izenburu hautatuaren bidez, izenburu bera izanik hizkuntza, euskarri... desberdinez argitaratu diren argitalpen seriatuak bereiziko ditugu. Lanean azaltzen den izenburua T245 eremuan jasoko da. T130 eremua dagoen erregistroetan ezin da egon T100, T110 edo T111 eremurik. T670 (Informazio-iturri produktiboa) eremuko informazioa aipatzeko orduan, Autoritateak sortzeko prozeduren eskuliburuak argitalpen seriatuetarako ezarritako arau bereziei jarraituko zaie. (Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus “Monografiak” eta “Autoritateak”) Adierazleak Lehena 0-9 Alfabetoaren arabera ordenatzeko kontuan hartzen ez diren karaktereen kopurua Bigarrena # Zehaztugabea Adibidea: T130 0 # $a Tributu estatistikak (Paperean argit.) T130 0 # $a Tributu estatistikak (CD-ROM) T130 0 # $a Koiunturaz (Euskarazko argit.) T130 0 # $a Koiunturaz (Euskarazko eta gaztelaniazko argit.) T130 0 # $a Industri sektorearen kontuak (Argit. zabala) T130 0 # $a Industri sektorearen kontuak (Argit. laburtua) T130 0 # $a Euzko deya (Buenos Aires. DVD) T130 0 # $a El Mundo del siglo veintiuno del País Vasco (Gipuzkoako argit. Paperean argit.) T130 0 # $a Economía vasca (Gasteiz) T130 0 # $a Trafiko istripuen urtekari estatistikoa (Paperean argit.) Izenburu hautatuetan edizio-hizkuntzak parentesi artean idazteko orduan, T245 (Izenburuaren aipua) eremuko izenburuen hizkuntzak aipatzeko hurrenkera bera erabiliko dugu, eta hori ezin bada egin ez dagoelako izenbururik hizkuntza batean baino gehiagotan, dokumentuko hizkuntzen hurrenkera erabiliko dugu.
  36. 36. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 36/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adibidea: T130 0 # $a Contact bulletin (Frantsesez eta ingelesez argit.) T245 1 0 $a Contact bulletin (Azala eta testua behekoz gora ingelesez)
  37. 37. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 37/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T222 – GAKO-IZENBURUA (E) Eremu honetan jasotzen da argitalpen seriatu bati Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatuarekin batera (ISSN), zeina T022 eremuan jasotzen baita, ezartzen zaion izenburu bakarra. Gako-izenburua eratzeko, argitalpen seriatuen faszikulu batetik transkribatutako izenburuari buruzko informazioa hartzen da; horretarako, kalifikatzaileak erabiltzen dira, bakarra izan dadin hala behar denerako. Gako-izenburua ISSN sarearen baitako zentro nazionalek soilik ezar dezakete. Sistemak lotura bidez bistaratzekoak sortuko ditu T022 eta T222 eremuen informaziotik abiatuta, eduki bi horiek erlazionatuz. Adierazleak Lehena # Zehaztugabea Bigarrena 0-9 Alfabetoaren arabera ordenatzeko kontuan hartzen ez diren karaktereen kopurua Azpieremuko kodeak $a Gako-izenburua (EE) $b Informazio gehigarria (EE) $a – Gako-izenburua Argitalpen seriatuaren izenburu nagusia berbera denean ere, adierazi egingo da. Argitalpenari dagokion ISSN zenbakia jaso denean soilik jarriko da7 .Transkribatzeko orduan, argitalpen horiek deskribatzeko agindutako informazio-iturrietan eta/edo kontsultatutako errepertorioetan ezarritakoari jarraituko zaio. MARC formatuko adibidea: T022 # # $a 0213-0289 T222 # 0 $a Cuadernos de sección. Medios de Comunicación T245 0 0 $a Cuadernos de sección $p. Medios de Comunicación Lotura bidez bistaratzekoen adibidea: ISSN 0213-0289 = Cuadernos de sección. Medios de Comunicación $b – Informazio gehigarria Izenburua kalifikatu eta bakarra bihurtzen duen informazioa jasotzen du. Informazio hori sistemak berak sortutako parentesien artean azaltzen da. 7 Gako-izenburua deskribatu beharreko argitalpenean agertzen ez denean, bibliografia nazionaletara edota bestelako errepertorio bibliografikoetara joko da zein den jakiteko. Adibidez: <http://www.bne.es>
  38. 38. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 38/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi MARC formatuko adibidea: T222 # 0 $a Ankulegi $b (Donostia) T245 0 0 $a Ankulegi $b : gizarte antropologia aldizkaria = revista de antropología social Lotura bidez bistaratzekoen adibidea: ISSN 1138-347X = Ankulegi (Donostia)
  39. 39. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 39/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T240 – IZENBURU HAUTATUA (EE) Eremu honetan lanen izenburu hautatua jasotzen da, erregistro bibliografikoak T100, T110 edo T111 eremua ere baduenean. Izenburu hautatuaren bidez izenburu bera izanik hizkuntza, euskarri... desberdinez argitaratu diren argitalpen seriatuak bereiziko ditugu. Lanean azaltzen den izenburua T245 eremuan jartzen da. Erregistroan T130 eremua dagoenean ez da T240 eremua erabiliko. (Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus “Monografiak” eta “Autoritateak”) Adierazleak Lehena 0 Ez da inprimatzen, ez bistaratzen 1 Inprimatzen edo bistaratzen da Bigarrena 0-9 Alfabetoaren arabera ordenatzeko kontuan hartzen ez diren karaktereen kopurua Azpieremuko kodeak $a Izenburu hautatua (EE) Adibidea: T110 2 # $a Gipuzkoa Donostia Kutxa T240 1 0 $a Urteko txostena (Paperean argit.) Adibidea: T110 2 # $a Euskal Herriko Unibertsitatea T240 1 0 $a Oroitidazkia (Euskarazko eta gaztelaniazko argit.) Adibidea: T110 2 # $a Mondragón Corporación Cooperativa T240 1 0 $a Gestio eredu korporatiboa (Euskarazko argit. Paperean argit.) Izenburu hautatuetan, parentesi artean zehaztutako edizio-hizkuntzak idazteko orduan, T245 (Izenburuaren aipua) eremuan izenburuen hizkuntzak aipatzeko erabilitako hurrenkera bera erabiliko dugu, eta hala egin ezin bada ez dagoelako izenbururik hizkuntza batean baino gehiagotan, dokumentuan azaltzen den hizkuntza-hurrenkera erabiliko dugu.
  40. 40. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 40/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adibidea: T110 1 # $a Cataluña $b. Generalitat T240 1 0 $a Acció del Govern de Catalunya (Gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko argit.) T245 1 0 $a Acción del Gobierno de Cataluña $b = The activity of the Catalan Government = Action du gouvernement catalan = Acció del Govern de Catalunya
  41. 41. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 41/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T245 – IZENBURUAREN AIPUA (EE) Eremu honetan erregistro bibliografikoaren izenburua eta erantzukizunaren aipua jasotzen dira. Izenburuaren aipuaren eremuan izenburu nagusia jasotzen da. Halaber, materialaren izendapen orokorra (Material-mota), izenburuaren gainerakoak, izenburuari buruzko informazio osagarria eta erantzukizunaren aipua/atariaren gainerako transkripzioa ere jaso daitezke. Izenburu nagusiaren barruan sartzen dira izenburu laburtua eta izenburu alternatiboa, zatiaren edo atalaren zenbakia eta azken horren izena. Adierazleak Lehena 0 Ez dago bigarren mailako sarrerarik 1 Bigarren mailako sarrera dago Bigarrena 0-9 Alfabetoaren arabera ordenatzeko kontuan hartzen ez diren karaktereen kopurua Azpieremuko kodeak $a Izenburua (EE) $b Izenburuaren gainerakoak (EE) $c Erantzukizunaren aipua (EE) $h Material-mota (EE) $n Lanaren zatiaren edo atalaren zenbakia (E) $p Lanaren zatiaren edo atalaren izena (E) $a – Izenburua $a azpieremuan izenburu nagusia, zatiaren zenbaki edo izenik gabe, eta edozein izenburu alternatibo jasotzen dira. Eremu honetan lehen puntuazio-zeinura arte azaltzen den informazio guztia jasotzen da. Argitalpen seriatuen kasuan, izenburu nagusiak hainbat formatan azal daitezke. Halakoetan, informazioa berreskuratu ahal izateko, izenburu nagusiaren aldaera guztiak jaso beharko dira T246 eremuan. Izenburu nagusiaren formak 1. Termino orokor bat edo batzuez osatuta egotea gerta daiteke. Adibidea: T245 0 0 $a Boletín
  42. 42. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 42/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi 2. &, +, x moduko zeinuak izan ditzake; halakoak informazio-iturri nagusian datozen bezalaxe transkribatuko dira. Adibidea: T245 0 0 $a A + t T245 0 0 $a 20 x 40 T245 0 0 $a D & P 3. Korporazio baten izena izan daiteke, atarian izen hori beste izenbururik ez datorrenean. Adibidea: T245 0 0 $a Sociedad de Oceanografía de Gipuzkoa 4. Atarian tipografikoki nabarmenduta azaltzen den inizial-multzo bat, akronimo bat edo logotipo bat izan daiteke. Adibidea: T245 0 0 $a IFLA journal Izenburuaren forma osoa eta, harekin batera, inizialak edo akronimoa ere azaltzen direnean, forma osoa aukeratuko da izenburu nagusirako, eta atarian ageri diren inizialak edo akronimoa izenburuaren informazio osagarri gisa jasoko dira. Izenburu nagusirako hartu ez den forma $b azpieremuan jasoko da, bai eta T246 eremuan ere. Adibidea: T245 0 0 $a Cahiers de l’Institut de linguistique de Louvain $b : CILL T246 3 0 $a CILL Izenburu nagusia sigla edo akronimo bat denean, eta forma osoa atariaz bestelako iturri batean ageri denean, forma osoa T246 eremuan jasoko da. Adibidea: T245 0 0 $a Collection CAP T246 1 3 $a Collection clés de l’amélioration personnelle
  43. 43. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 43/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi 5. Zenbakiak edo letrak izan ditzake. Adibidea: T245 0 0 $a 30 días en la Iglesia y en el mundo T245 0 0 $a L und E 6. Izenburuaren hasieran puntuazio-zeinuak egon daitezke –hala nola, ¿, ?, “, ¡, ! etab.–, eta datozen bezala transkribatuko dira. (...) zeinua, aldiz, __ transkribatuko da (bi behe-marra, tarterik gabe). Sinbolo horiek EZ DIRA HURRENKERA ALFABETIKORAKO KONTUAN HARTZEN. Adibidea: T245 0 1 $a ¡A escalar! 7. Izenburuak data bat, izen bat edo zenbaki aldakorren bat badu, jaso gabe utziko dira hutsune-markaz (...) ordeztuta, betiere, izenburuaren hasieran ez badaude; halakoetan, jaso gabe utzi arren ez baitago hutsune-markarik erabili beharrik. Adibidea: T245 0 0 $a Bellas Artes … (Eta ez Bellas Artes 70, Bellas Artes 71 etab.) 8. Erantzukizun-aipu bat, argitaratzailearen izena edo beste elementu deskribatzaile batzuei buruzko xehetasunak izan ditzake (adib., edizioaren aipua), betiere, baldin eta informazio hori izenburuaren zati integrala bada. Adibidea: T245 0 0 $a Boletín del CSIC 9. Izenburu komuna eta menpeko izenburu-izendapen bat edo menpeko izenburu bat izan dezake. Adibidea: T245 0 0 $a Cuadernos de sección $p. Medios de Comunicación T245 0 0 $a Geographical abstracts $n. C $p, Economic geography
  44. 44. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 44/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi 10. Izenburu alternatiboek ez dute azpieremu berezirik, eta $a barruan jasotzen dira. Adibidea: T245 0 3 $a El Pandero o Heraldo jocoserio Izenburu nagusiaren transkripzioa T594 oharrean adieraziko da izenburu nagusiaren iturria, baldin eta a) argitalpen inprimatuen kasuan, atariaren ordezko batetik hartzen bada, edo b) argitalpen ez inprimatuen kasuan, aukeratutako iturriaz bestelako iturri batetik hartzen bada. Baliabide elektronikoen kasuan, beti adieraziko da oharrean izenburu nagusiaren iturria. 1. Izenburu nagusia atarian azaltzen den bezalaxe transkribatuko da, maiuskulak edo puntuazioa nahitaez errespetatu beharrik gabe. 2. Akats tipografiko nabarmenak zuzendu egingo dira izenburu nagusia transkribatzerakoan, eta T246 eremuan eta ohar batean (T594) jasoko da izenburua argitalpen seriatuan datorren bezalaxe. Hitz baten edo batzuen ortografia zuzena zein den zalantzarik izanez gero, ageri den bezalaxe transkribatuko dira. Adibidea: T245 0 0 $a Housing starts Edizioari buruzko oharra: 1. libk., 1. zenbakian Housing sarts izenburua dator Izenburuan akatsen bat dagoenean, normalean, hurrengo faszikuluetan edo zatietan zuzendu egiten da, eta, beraz, akats horren berri oharrean ematea iruditzen zaigu egokiena. 3. Salbuespen gisa, izenburu nagusia luzeegia denean, laburtu egin daiteke, betiere, baldin eta laburtuz gero izenburuaren esanahia aldatzen ez bada, informazio garrantzitsurik galtzen ez bada edo akats gramatikalik sortzen ez bada. Izenburua laburtzen denean hutsune-markak (...) erabiliko dira; ez dira inoiz kenduko izenburu nagusiaren lehen bost hitzak (lehen seiak, baldin eta lehen hitza artikulua bada). 4. Izenburu nagusian lehenagoko izenburuei, bereganatutako argitalpenei eta abarrei erreferentzia egiten dien aipurik badago, izenburuaren gainerakoei gramatikalki lotuak nahiz lotu gabe, aipu horiek ez dira izenburuaren zati gisa transkribatuko. Hutsune- markarik ere ez da jarriko. T580 oharrean beste argitalpen seriatuekiko erlazioak adieraziko dira, eta erlazionatutako sarrerak egingo zaizkie (T76X-78X). 5. Izenburuan inizialak daudenean, puntuz bereiziak nahiz ez, inizialen artean ez da tarterik utziko. 6. Izenburuaren lehen hitzaren ondoren gertatzen bada, hutsune-marka (...) erabiliko da. Marka horren aurretik eta atzetik tarte bat jarriko da, betiere, baldin eta ondoren punturik, harridura-markarik edo galdera-ikurrik ez badago.
  45. 45. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 45/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi $h – Material-mota Azpieremu honetan, erabilitako material-mota adierazten duen termino bat jartzen da. Material-mota taket artean idazten da. Argitalpen seriatuen kasuan, euskarri digitaleko argitalpen seriatuak direnean, batez ere $h azpieremua erabiliko dugu. Halakoetan, “Baliabide elektronikoa” terminoa jartzen da taket artean. Izenburu nagusiaren ($a, $n, $p) ondoren jartzen da eta izenburuaren gainerakoen ($b) eta/edo erantzukizun-aipuaren ($c) aurretik. Adibidea: T245 0 0 $a Cuadernos de documentación multimedia $h [Baliabide elektronikoa] T250 0 0 $a CD-ROMean argit. $b – Izenburuaren gainerakoak Izenburuaren gainerakoak $b azpieremuan jasotzen dira. Izenburuaren gainerakoen barruan sartzen dira pareko izenburuak, izenburuari buruzko informazio osagarria etab. $b azpieremua ezin da errepikatu, eta, beharrezkoa balitz, dagokion zeinua errepikatuko da (:=). Izenburuaren informazio osagarria idazteko orduan kontuan izatekoak: - Beti minuskulaz hasiko da, betiere, ponte-izenak ez badira. - $b azpieremua soilik $a eta $h ondoren joan daiteke, gainerako kasuetan dagokion puntuazioa erabiliko da $b gabe. - Izenbururako emandako arauei jarraituko zaie izenburuei buruzko informazio osagarri luzeegiak laburtzeko, edo datak, zenbakiak etab. aipatu gabe uzteko, bai eta akats tipografiko nabarmenak transkribatzeko orduan ere. Azken kasu horretan akatsak ohar batean (T594) soilik adieraziko dira. - Eremu honetan transkribatzen ez diren pareko izenburuak erregistro bibliografikoan jasotzeko orduan T246 eremua erabiliko da eta, beharrezkoa balitz, T594 ohar bat idatziko da. - Geroagoko faszikulu edo zatietan pareko izenburu bat gehitzen, kentzen edo aldatzen bada, T594 oharra idatziko da gora-behera horien berri emanez, eta, horretarako, T246 eremua erabiliko da. - Pareko izenburuaren ondoren ageri diren erantzukizun-aipuak eta izenburuaren elementuak ez dira azpieremuetan kodetzen. - Pareko izenbururik ez dagoenean, baina atarian izenburuaren informazio osagarria azaltzen denean hizkuntza eta/edo idazkera batean baino gehiagotan, honela transkribatuko da:
  46. 46. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 46/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adibidea: T245 0 0 $a Adoz $b : boletín del Centro de Documentación en Ocio = Aisiazko Dokumentazio Zentroaren boletina $c – Erantzukizunaren aipua etab. Azpieremu honetan jasoko da lehen erantzukizunaren aipua eta eremu honetako gainerako azpieremuetan kodetzen ez den informazioa. Aplikazio-irizpideak - Erantzukizunaren aipua dagokio deskribatu beharreko argitalpen seriatuaren eduki intelektual edo artistikoaren sorreran edo egikeran esku hartu duen edozein korporaziori (norbanako egilea edo erakunde korporatiboa). Soilik erantzukizun nagusia duten norbanako egileen eta/edo korporazioen aipuak jasoko dira. Beste erantzukizun-aipu batzuk ere jaso daitezke baldin eta argitalpen seriatua identifikatzeko beharrezkoak badira edota katalogoaren erabiltzaileentzat interesgarriak badira. - Behin $c azpieremua betetakoan, ezin izango da T245 eremuko beste azpieremurik erabili. - Erantzukizun-aipuan ez da jasoko argitalpen seriatuen zuzendarien izena. Erantzukizun hori adierazi beharra dagoela uste bada, ohar batean jarriko da. - Korporazio baten izena atarian ageri bada izenburu nagusiaren barruan, pareko izenburuaren barruan edo informazio osagarriaren barruan laburtuta edota akronimo nahiz sigla-multzo baten bidez emana, errepikatu egin daiteke forma osoa erabiliz erantzukizun-aipu gisa. Adibidea: T245 0 0 $a Boletín APTTC $c / Associació Professional de Técnics Tributaris de Catalunya - Izenburu nagusia korporazio baten izena denean eta atarian laburturik bakarrik datorrenean, forma osoa jaso daiteke erantzukizunaren aipu gisa. Adibidea: T245 0 0 $a ACTA $c / Autores Científico-Técnicos y Académicos - Erantzukizunaren aipuaren aldaketak T550 oharrean adieraziko dira korporazio erantzuleen kasuan, eta T594 oharrean gainerako kasuetan. $n – Lanaren zati baten edo atal baten zenbakia Azpieremu honetan izenburuan azaltzen den lan-zati edo lan-atal baten zenbakia jasoko da. “Zenbaki”tzat joko da edozein eratako sekuentziaren adierazpena, eta iturrian erabilitako terminologiari jarraiki jasoko da: I seriea, A eranskina, etab. Zati edo atal baten hainbat zenbaki alternatibo daudenean, $n azpieremu bakar batean jasoko dira.
  47. 47. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 47/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adibidea: T245 0 0 $a Anales de química $n. A seriea $p – Lanaren zati baten edo atal baten izena Azpieremu honetan izenburuan azaltzen den lan-zati edo lan-atal baten izena jasoko da. Argitalpen seriatuetan maiz gertatu ohi da izenburu nagusia izenburu komunak eta menpeko izenburuak osatuta egotea. Adibidea: T245 0 0 $a Cuadernos de sección $p. Antropología y etnografía
  48. 48. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 48/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T246 – IZENBURUAREN ALDAERAK (E) Eremu honetan dokumentuarekin lotutako izenburu-aldaerak jasotzen dira, baina ez dira nahitaez bertan jaso behar. Izenburu-aldaera horiek T246 eremuan jartzen dira baldin eta T245 eremuan aipatutako izenburuarekin alderatuta nabarmen desberdinak badira eta, betiere, dokumentua hobeto identifikatzeko lagungarriak badira. Ohar gisa bistaratzen/inprimatzen direnean, izenburu-aldaeren aurretik sarrerako termino edo esaldi bat azaldu ohi da, bigarren adierazlearen balioarekiko lotura bidez bistaratzen dena. Erregistro bibliografikoan dagokien hizkuntzan bistaratzen/inprimatzen dira, T040 eremuaren $b azpieremuan zehaztutako katalogazio-hizkuntzan hain zuzen. Aplikazio-irizpideak - Pareko izenburuak (azpiizenburuekin nahiz gabe), izenburu alternatiboak eta beste batzuk jasotzeko erabiliko dugu. - Eremu hau ez da erabiliko pareko azpiizenburuak dituen izenburu bakarra dagoenean (adib., Ankulegi : gizarte antropologia aldizkaria = revista de antropología social), edo azpiizenburua besterik ez denean aldatzen; halakoetan, aldaketok adierazteko T594 oharra erabiliko baita. - Hasierako artikuluak (adib., El, La, etab.) normalean ez dira eremu honetan jasotzen, betiere, baldin eta hurrenkera alfabetiko artikuluaren araberakoa izatea nahi ez bada; izan ere, T246 eremuko adierazleek ez baitute aukerarik ematen sistemak artikuluok automatikoki ken ditzan. Adierazleak Lehena 1 Oharra, bigarren mailako sarrera dago. Adierazle hau erabiliko dugu baldin eta, edozein arrazoirengatik, informazioa erregistro bibliografikoan bistaratzea edo inprimaturik agertzea nahi badugu. 3 Ez dago oharrik, bigarren mailako sarrera dago. Adierazle hau erabiliko dugu baldin eta, edozein arrazoirengatik, ez badugu nahi informazioa sarrera bibliografikoan bistaratzea edo inprimaturik agertzea, adibidez, beste eremuren batean jasota dagoelako. Bigarrena ADIERAZLE HAUEK BAINO EZ DITUGU ERABILIKO: # Ez da zehazten. Izenburu-motari buruzko informaziorik ez dela adierazten azaltzen du. - Izenburua ($a) zenbakiz hasten denean edo @ zeinua daukanean - Izenburuan ($a) akatsen bat dagoenean - Izenburuan (+, x, &) zeinuak ageri direnean 0 Izenburu-zatia. 0 adierazlea erabiliko dugu honako kasu hauetan: - Argitalpenak bere bizitzan zehar izan dituen izenburuak aipatzeko (Aldaketa txikiak izenburu nagusian)
  49. 49. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 49/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi - Izenburu “laburtuak” daudenean - T245 eremuaren $b azpieremua izenburu nagusitzat hartzen ez diren inizialez osatuta dagoenean - Izenburu alternatiboak ($a) (o juntagailuaz bereiziak) - Zatien edo atalen izenburuak ($p) 1 Pareko izenburua 3 Izenburu-aldaera. T246 eremuko izenburua dokumentuan azaltzen den beste izenburu bat dela adierazten du, baina ez diotela eragiten bigarren adierazleko beste balioek. Batez ere honako kasu hauetan erabiliko dugu: - Behekoz gorako azaletan azaltzen diren izenburuetarako (Behekoz gorako argitalpen seriatuak) - Izenburu osoetarako - Argitaldariaren markako izenbururako - Atariaurreko izenburuetarako - T245 eremuan kodetu gabe utzi diren pareko izenburuetarako 4 Azaleko izenburua. Azala informazio-iturri nagusia ez denean soilik erabiliko da. Ez da nahasi behar “Izenburua azaletik hartua” oharrarekin, ohar hori azala informazio-iturri nagusiaren ordez hartzen denean erabiltzen baita. 5 Atari gehigarriko izenburua. Beste hizkuntza bateko izenburua da, iturri nagusi gisa erabilitako atariaren aurrean edo ondoren dagoen atari batean azaltzen dena edota argitalpenaren amaieran (Behekoz gorako argitalpen seriatuak) dagoen behekoz gorako atari batean azaltzen dena. 6 Orriburuko izenburua. Lehen testu-orrialdearen buruan doa (kazetetan eta azalik edo ataririk gabeko bestelako argitalpen seriatuetan ageri ohi da). 7 Orri-ertzeko izenburua. Argitalpenaren orrialde bakoitzaren goiko edo beheko ertzean inprimatutako izenburua da. 8 Bizkarreko izenburua. Argitaldariak, eta ez liburutegiko azaleztatzaileak, ezarritako izenburua izan behar du.
  50. 50. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 50/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi ADIERAZLEAK ZUZEN ERABILTZEKO TAULA T246 eremu bat baino gehiago dagoenean, bigarren adierazleak ezartzen du aipamenaren hurrenkera. Bigarren adierazlea berdina denean, lehen adierazleak ezarriko du hurrenkera. 1. AD. 2. AD. KASUAK ADIBIDEAK ($a) izenburua zenbakiz hasten denean edo @ zeinua daukanean T245 0 0 $a 30 dias T246 3 # $a Trenta dias T245 0 0 $a Ciudadan@s T246 3 # $a Ciudadanos T246 3 # $a Ciudadanas Izenburuak ($a) akatsen bat daukanean T245 0 0 $a Crònica d'Oropesa T246 3 # $a Crònica d'Orpesa3 # "Aldaera” ortografikoak, adibidez zeinuak (+, x, &) izenez (gehi, bider, eta) ageri direnean T245 0 0 $a Motor 8+ T246 3 # $a Motor 8 más T245 0 0 $a 20 x 40 T246 3 # $a 20 por 40 T245 0 0 $a Casa & jardín T246 3 # $a Casa y jardín Argitalpenak bere bizitzan zehar izandako izenburuak aipatzeko (Aldaketa txikiak izenburu nagusian) T245 0 1 $a ¡A la una! $b : periodiquito incoloro T246 1 0 $a ¡A las dos! T246 1 0 $a ¡A las dos y cuarto! T246 1 0 $a ¡A las dos y media! T246 1 0 $a ¡A las tres menos un minuto! T246 1 0 $a ¡A las tres menos cincuenta segundos! T246 1 0 $a ¡A las tres menos treinta segundos! 1 0 Izenburu “laburtuak” daudenean T245 0 0 $a Droguería y perfumería T246 1 0 $a D y P Zatien edo atalen izenburuak ($p) T245 0 0 $a Cuadernos de sección $p. Ciencias naturales $c / Eusko-Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos T246 3 0 $a Ciencias naturales Izenburu alternatiboak ($a) (o juntagailuaz bereiziak) T245 1 0 $a Mercurio literario o Memorias sobre todo género de ciencias y artes … T246 3 0 $a Memorias sobre todo género de ciencias y artes … 3 0 T245 eremuaren $b azpieremua izenburu nagusitzat hartzen ez diren inizialez osatuta dagoenean T245 0 0 $a Cahiers de l’Institut de linguistique de Louvain $b : CILL T246 3 0 $a CILL 3 1 Pareko izenburuen kasuan T245 0 0 $a Kultura eta politika $b = Cultura y política = Culture et politique T246 3 1 $a Cultura y política T246 3 1 $a Culture et politique 1 3 Behekoz gorako azaletatik hartutako izenburuetarako (Behekoz gorako argitalpen seriatuak) T245 10 $a Kontsumo $b : txostena $c / Eusko Jaurlaritza, Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Kontsumo Zuzendaritza = Gobierno Vasco, Departamento de Industria, Comercio y Turismo, Dirección de Consumo T246 13 $a Memoria $b : consumo
  51. 51. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 51/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Dokumentuan azaltzen diren izenburu osoetarako edo beste izenburu batzuetarako T245 0 0 $a Boletín DUP T246 1 3 $a Boletín Disponibilidad Universal de Publicaciones T245 eremuan kodetu ez diren pareko izenburuetarako Argitaldariaren markako izenbururako Atariaurreko izenbururako 1 4 Azaleko izenburua jasotzeko 1 5 Atari gehigarriko izenburua jasotzeko (Behekoz gorako argitalpen seriatuak) 245 10 $a Kontsumo $b : txostena $c / Eusko Jaurlaritza, Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Kontsumo Zuzendaritza = Gobierno Vasco, Departamento de Industria, Comercio y Turismo, Dirección de Consumo 246 15 $a Consumo $b : memoria 1 6 Orriburuko izenburua 1 7 Orri-ertzeko izenburua jasotzeko 1 8 Bizkarreko izenbururako Azpieremuko kodeak $a Izenburu nagusia/Izenburu laburtua (EE) $b Izenburuaren gainerakoak (EE) $n Lanaren zatiaren edo atalaren zenbakia (E) $p Lanaren zatiaren edo atalaren izena (E) Azpieremuko kodeen edukia eta erabilera T245 eremuan azalduta daude.
  52. 52. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 52/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T250 – EDIZIOAREN AIPUA (EE) Eremu honetan lan baten edizioari lotutako informazioa jasotzen da. Adierazleak Lehena # Zehaztugabea Bigarrena # Zehaztugabea Azpieremuko kodeak $a Edizioaren aipua (EE) $b Edizioaren aipuaren gainerakoak (EE). Azpieremu honetan pareko edizioen eta erantzukizunen aipuak jasoko dira. $a – Edizioaren aipua Azpieremu honetan edizioaren aipua jasotzen da. Edizioaren aipua, oro har, zenbakiz nahiz karaktere alfabetikoz, bai eta horiekin batera ageri diren hitzez eta/edo laburdurez ere, osatutakoa izaten da. Edizioaren aipua hizkuntza batean baino gehiagotan dagoenean, lehena bakarrik jasotzen da $a azpieremuan. $b – Edizioaren aipuaren gainerakoak Azpieremu honetan edizioaren aipuaren gainerakoak jasotzen dira, hala nola, norbanakoen erantzukizuna edo erantzukizun korporatiboa eta, batzuetan, pareko edizioaren aipua. Ondoren, eremu honetan edizioaren aipu gisa transkribatzen diren aipu-mota batzuk azalduko dira: - Izenak eta/edo zenbakiak dituen aipuak, argitalpen seriatuen berrargitalpenak edo berrikuspen orokorrak adierazten dituzten aipuak. Adibidea: T250 # # $a Argit. zuz. T250 # # $a 2. argit. T250 # # $a Joint ed. - Tokiko edizioen aipuak. Adibidea: T250 # # $a Arabako argit. - Edizioaren hizkuntzari buruzko aipuak. Adibidea: T250 # # $a Ingelesezko argit.
  53. 53. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 53/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi - Interes espezifikoko edizioaren aipuak. Adibidea: T250 # # $a Medikuentzako argit. - Argitalpen zaharren edo agortuen edizio faksimileen aipuak. Adibidea: T250 # # $a Argit. faks. - Argitalpen seriatuan tarteki bat edo gehigarri bat txertatu dela adierazten duten aipuak. Adibidea: T250 # # $a [Gehigarriak dauzka] lau hizkuntzatan - Itxura fisikoari edo formatu bereziei buruzko aipuak. Adibidea: T250 # # $a Braillen argit. Hona hemen edizioaren aipu gisa transkribatzen ez diren aipu-mota batzuk: - Liburukiaren zenbakiari, izendapenari edota hartzen duen denboraldiari buruzko aipuak (adib., 1st ed., 1. argit., 1916 ed.). Aipu horiek T362 eremuan jasotzen dira. - Material-mota orokorraren edo espezifikoaren aipuak, atarian azaltzen ez direnean. Material-mota izenburuaren eta erantzukizun-aipuaren eremuan (T245) adierazten da materialaren izendapen orokor gisa, eta/edo deskribapen fisikoaren eremuan (T300) materialaren izendapen espezifiko gisa. - Berrikuspen erregularren edo aldizkako eguneratzeen aipuak (adib. Argit. zuz., sei hilabetez behin argitaratua). Hobe da edizioaren aiputzat ez baizik maiztasunari buruzko informaziotzat hartzea, eta ohar batean adieraztea. Argitalpen seriatuen edizioen aipuak hizkuntza eta/edo idazkera batean baino gehiagotan daudenean, izenburu nagusiaren hizkuntzan eta/edo idazkeran adieraziko da aipua. Irizpide hori erabili ezin bada, tipografiagatik nabarmentzen dena edo lehendabizi azaltzen dena aukeratuko da. Pareko aipua(k) ere adieraz daite(z)ke (Gure kasuan hala egitea gomendatzen dugu). Adibidea: T250 # # $a Canadian ed. $b = Ed. canadienne
  54. 54. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 54/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T260 – ARGITALPENA, BANAKETA ETAB. (EE) Eremu honetan lan baten argitalpenari, inprimatzeari, banaketari, agerpenari edo produkzioari buruzko informazioa jasotzen da. Argitaratzailea eta banatzailea bereizi egin behar dira, argitalpenean bertan hala azaltzen direnean. Banatzailearen funtzioa oso argi ez dagoenean, nahi izanez gero, hori argitzeko hitz edo esaldi bat jar daiteke taket artean. Adierazleak Lehena # Zehaztugabea Bigarrena # Zehaztugabea Azpieremuko kodeak $a Argitaralekua, banaketa-lekua etab. (E) $b Argitaldaria, banatzailearen izena etab. (E) $c Argitalpenaren data, banaketaren data etab. (E) $e Fabrikazio-lekua, inprimatze-lekua etab. (EE) $f Fabrikatzailea, inprimatzailea etab. (EE) $g Fabrikazio-data, inprimatze-data etab. (EE) $a - Argitaralekua, banaketa-lekua etab. - Dokumentuan azaltzen duen forma ortografiko eta gramatikalari jarraiki transkribatuko da, zenbaitetan aipuarekin batera joan ohi diren preposizioak eta hitzak kenduta ahal dela. Adibidea: T260 # # $a Vitoria-Gasteiz - Oso ezagunak ez diren lekuak identifikatzeko edo izen bera duten lekuak bereizteko, leku-izenei herrialdearen, probintziaren edo bestelako eremu geografikoen izena jarriko zaie ondoan. Herria nahikoa ezaguna ote den zalantzarik izanez gero, ez da ezer adieraziko. Azalpen horiek parentesi artean jarriko dira, agindutako iturrian ageri badira, eta taket artean, iturri horretatik jasota ez badaude. - Dokumentuan argitaralekua adierazten ez denean, baina zein den ziur dakigunean, taket artean jarriko da. Transkribatzeko formari dagokionez, katalogazio-hizkuntzari jarraituko zaio. Euskal Herriko toponimoen kasuan izen ofiziala erabiliko da, katalogazio-hizkuntza gaztelania denean; eta euskara denean, berriz, Euskaltzaindiak onartutako forma normalizatua, helbide honetan kontsulta daitekeena: http://www.euskaltzaindia.net/eoda).
  55. 55. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 55/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adibidea: Katalogazio-hizkuntza: euskara T260 # # $a [Gasteiz] Katalogazio-hizkuntza: gaztelania T260 # # $a [Vitoria-Gasteiz] - Lekuaren izena hizkuntza eta/edo idazkera batean baino gehiagotan ageri denean iturri berean, izenburu nagusiaren hizkuntzarekin bat datorren forma aukeratuko da. Halakorik egin ezin bada, tipografikoki nabarmentzen dena jasoko da, eta halakorik ere ez badago, lehendabizi ageri dena. Komenigarria dela uste bada, pareko aipuak egin daitezke. Adibidea: T260 # # $a Donostia = San Sebastián ($a ez da errepikatzen) - Argitaralekua zein den jakiterik ez dagoenean, “S.l.” laburdura jarriko da taket artean. $b - Argitaratzailearen izena, banatzailearen izena, etab. - Argitaratzailearen izen osoa jadanik izenburuaren eta erantzukizunaren aipuaren eremuan jasoa badago, eremu honetan laburtuta edo siglen bidez eman daiteke, horretarako taketik erabili beharrik gabe. Adibidea: T245 0 0 $a Boletín de la ANABAD $c / Asociación Nacional de Archiveros, Bibliotecarios, Arqueólogos y Documentalistas T260 # # $a Madril $b : ANABAD - Argitaratzailearen izena hizkuntza edota idazkera batean baino gehiagotan azaltzen denean, izenburu nagusiaren hizkuntzarekin bat datorrena jasoko da. Halakorik egin ezin bada, tipografikoki nabarmentzen dena jasoko da, eta halakorik ere ez badago, lehendabizi ageri dena. Pareko aipuak egin daitezke. Adibidea: T260 # # $a Vitoria-Gasteiz $b : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ($b ez da errepikatzen) T260 # # $a Donostia $b : Eusko Ikaskuntza = San Sebastián : Sociedad de Estudios Vascos ($a eta $b ez dira errepikatzen)
  56. 56. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 56/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi - Argitaratzailea zein den ez dakigunean, “s.n.” laburdura jarriko da taket artean. Adibidea: T260 # # $a Gasteiz $b : [s.n.] $c - Argitalpenaren data, banaketaren data, etab. Eremu hau kasu guztietan bete behar da, geroago argitalpenari serieen moduluan alta ematen zaionerako. - Amaituta dagoen argitalpen seriatu bat deskribatzeko orduan, lehen eta azken faszikuluak edo zatiak argitaratu ziren urteak adieraziko dira, marratxo batez bereizita eta tarterik gabe. Amaituta dagoen argitalpen seriatu bat deskribatzeko, lehen faszikulua edo zatia izan ezean, azken faszikulua edo zatia argitaratutako data adieraziko da, baldin eta zein den badakigu, aurretik marratxo bat duela. Argitalpen- datak T008/07-10 eta T008/11-14 eremuetan adierazitako berberak izan behar dute, eta T362ko datekin bat etor daitezke edo ez. Adibidea: T260 # # $a Madril $b : CSIC $c, 1965-1998 T260 # # $c, -1978 - Argitalpen seriatua oraindik argitaratzen ari bada, lehen faszikulua edo zatia argitaratu zen data jarriko da eta, ondoren, marratxoa, tarterik gehitu gabe. Adibidea: T260 # # $a Badajoz $b : Diputación Provincial de Badajoz $c, 1997- - Lehen edo azken faszikuluan edo zatian argitalpen-datarik ageri ez denean, horren ordez inprimatze-urtea, Lege Gordailuaren urtea edo copyright urtea erabiliko da (lehentasun-hurrenkera horretan), aurretik inp., L.G. (maiuskulaz eta tarterik gabe) eta cop. jarrita. Adibidea: T260 # # $a Madril $b : Asociación Madrileña de Antropología $c, L.G. 1991- - Deskribapena egiterakoan lehena edota azkena ez diren faszikuluak edo zatiak erabiltzen badira, lehen edota azken faszikuluaren edo zatiaren argitalpen-data(k) taket artean jarriko dira baldin eta bibliografia nazional batean edo beste iturri batean aurkitu badira edo erraz jakin badaitezke.
  57. 57. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 57/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi Adibidea: T260 # # $c, [1990]-1995 (Lehen faszikulu edo zatiaren data kanpoko iturri batetik hartuta. Amaitutako argitalpen seriatua) T260 # # $c, 1984-[1992] (Azken faszikulu edo zatiaren data kanpoko iturri batetik hartuta. Amaitutako argitalpen seriatua) T260 # # $c, [1973-1996] (Lehen eta azken faszikulu edo zatiaren data kanpoko iturri batetik hartuta. Amaitutako argitalpen seriatua) T260 # # $c, [2001]- (Lehen eta azken faszikulu edo zatiaren data kanpoko iturri batetik hartuta. Argitaratzen ari den argitalpen seriatua) - Ez argitalpenaren datarik, ez copyright-datarik, ez inprimatze-datarik eta ez Lege Gordailu datarik ez badago, gutxi gorabeherako data jarriko da taket artean. Adibidea: T260 # # $c, [1989?]- T260 # # $c, [ca. 1978]- T260 # # $c, [198-]- - Informazio-iturrian ageri den argitalpen-data oker dagoela jakinez gero, datorren bezala transkribatuko dugu, ondoren, data zuzena taket artean gehituta. Adibidea: T260 # # $c, 1905 [i.e. 1950]-1970 - Argitalpen-dataren akatsak oharretan adieraziko dira. - Faksimileen kopien kasuan, argitalpen-eremuan (T260) kopia egindako lekua, argitaratzailea eta data adieraziko da. Jatorrizko edizioaren argitaratze- edo inprimatze-datuak T534 eremuan jasoko dira. Adibidea: T245 0 0 $a Euskal-erria T250 # # $a Argit. faks. T260 # # $a Bilbo $b : La Gran Enciclopedia Vasca $c, 1979
  58. 58. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 58/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi T300 – DESKRIBAPEN FISIKOA (E) Eremu honetan dokumentuaren deskribapen fisikoa adierazten da, hau da, dokumentuaren tamaina, neurriak, bai eta, hala badagokio, dokumentuaren beste ezaugarri fisiko batzuk eta material gehigarriari buruzko informazioa ere. Adierazleak Lehena # Zehaztugabea Bigarrena # Zehaztugabea Azpieremuko kodeak $a Tamaina (E) $b Beste ezaugarri fisiko batzuk (EE) $c Neurriak (E) $e Material gehigarria (EE) $a – Tamaina Azpieremu honetan dokumentuaren tamaina jasoko da. Argitalpen seriatuetan liburukien kopurua adierazi behar da. - Materialaren izendapen espezifikoak argitalpen seriatua zein material-motatakoa den zehazten du. Inprimatutako argitalpen seriatuen kasuan, batez ere, “liburuki” terminoa erabiliko da materialaren izendapen espezifikorako, betiere, “libk.” laburduraren bidez adierazita. Liburuki formarik ez duten argitalpenak deskribatzeko, beren ezaugarri fisikoetara ondoen egokitzen den terminoa erabiliko da. Izendapen horiek transkribatzeko, forma laburtu normalizatua erabiliko da. Argitaratzen ari den argitalpen seriatuaren adibidea: T300 # # $a libk. - Argitaratzen ari den argitalpen seriatuak edo amaitutako argitalpen seriatuak zenbat unitate bibliografiko dituen ez dakigunean, materialaren izendapen espezifikoa besterik ez da adieraziko. Amaitutako argitalpenen kasuan, materialaren izendapen espezifikoaren aurretik unitate bibliografikoen kopurua adieraziko da zenbaki arabiarrez, zenbat izan dituen ziur jakinez gero. Amaitutako argitalpen seriatuaren adibidea: T300 # # $a 30 libk.
  59. 59. Argitalpen seriatuen katalogaziorako eskuliburua Sortze-data: 2006ko abendua Or.: 59/122 Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala Sistema Nacional de Bibliotecas de Euskadi - Argitaratzen ari den argitalpen seriatua orri solte eguneragarriez osatuta dagoenean, “libk. (orri solteak)” erabiliko da deskribapenean. Amaituta badago, “X libk. (orri solteak)” idatziko da, dagokionaren arabera. Adibidea: T300 # # $a 3 libk. (orri solteak) $b – Beste ezaugarri fisiko batzuk Azpieremu honetan dokumentuen gainerako ezaugarri fisikoei buruzko informazioa jasotzen da, hala nola, irudiak. - Irudiak argitalpenaren funtsezko elementua direnean, aipatu gabe ez uztea gomendatzen da. Egokia iritziz gero, zer irudi-mota dituen adieraziko da. Ez da zehaztuko irudiak koloretakoak diren ala ez. Adibidea: T300 # # $a libk. $b ir. T300 # # $a 20 libk. $b graf. $c - Tamaina Azpieremu honetan dokumentuen tamaina edo formatua zehazten da, oro har, cm-tan. Formatuan aldaerak daudenean, oharrean adieraziko da. Gogoan izan cm laburdurak ez daramala punturik amaieran. $e - Material gehigarria Azpieremu honetan material gehigarriaren deskribapena jasotzen da. Halaber, lotutako deskribapen fisikoaren edozein aipu ere jaso daiteke, parentesi artean. Material gehigarri bat baino gehiago edukiz gero, azpieremu berean kodetzen dira denak. - Material gehigarria jaso egingo da, baldin eta argitalpen seriatuarekin batera agertzea ohikoa denean. Amaitutako argitalpen seriatuak direnean soilik zehaztuko dugu kopurua. Adibidea: Argitaratzen ari den argitalpen seriatua: T300 # # $a libk. $c 25 cm $e + mikrofitxak Amaitutako argitalpen seriatua: T300 # # $a 26 libk. $c 25 cm $e + 50 mikrofitxa (11 x 15 cm) - Material gehigarria bere aldetik katalogatu bada, material horren erregistro bibliografikoan T773 eremua beteko da eta bi erregistroak lotuko ditugu. Halaxe gerta daiteke “Speak up” bezalako argitalpenetan, beti kasete bat, bideo bat, etab. izaten baitute.

×