Your SlideShare is downloading. ×
Euskera 2[1].lana
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Euskera 2[1].lana

924
views

Published on


0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
924
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
9
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. ERDI AROA (v-xv Mendeak) EUSKARA ETA BERE DIDAKTIKA EIDER OYANGUREN TOLOSA TALDEA: 31-B DATA: SARRERA: 09/11/13
  • 2. Historia zenbait etapa handitan bereizten da, errazago aztertu ahal izateko. Orokorrean, garai bakoitzaren hasiera eta bukaera bat dator gizartearen aldaketa sakonak eragiten dituzten gertaera historikoekin. Hala nola, Erromako inperioa eroritakoan amaitu zen Antzin Aroa deitutakoa eta aldi berean aro berriari eman zitzaion hasiera: Erdi aroari, hain zuzen. Esklabuengan oinarritutako Antzinateko gizarte-antolaketa suntsitu egin zen eta haren ordez jaun gutxi batzuentzat lan egiten zuten nekazari ugarirengan oinarritutakoa eratu zen. Pertsonek Historiako garai honekiko izan duten jarrera aldatu egin da. Zenbait garaitan Erdi Aroa goraipatu egin bada ere, beste zenbaitetan erdi Aroa basakeriaren, ustelkeriaren, gainbeheraren eta kultur pobreziaren sinonimoa izan da. Gaur egun ere, ohikoa da komunikabideetan “Erdi Arokoa” adjektiboa erabiltzea intolerantzia, pobrezia eta guda egoerak kalifikatzeko. Hala ere, Europako kulturako ezaugarri esanguratsuenetariko batzuek (hala nola, Europako hiritar gehienek erabiltzen dituzten hizkuntzak) Erdi Aroko mendeetan dute jatorria. ERDI AROA: Erromako inperioaren gainbehera hartzen da beraz Erdi Aroaren hasieratzat, baina ezin da garai bat zehatzik finkatu, lurralde eta herri guztietan ez baitzen aldi berean gertatu Antzin Arotik Erdi Arorako aldaketa. Erdi Aroa hiru etapa nagusitan zatitzen da nahiz eta zatiketa ezberdinak egon daitezkeen: V-X. mendeak XI-XIII. mendeak XIV-XV.mendeak GOIZ ERDI AROA TARTEKO ERDI AROA BERANT ERDI AROA Goiz Erdi aroa: Erromatarren Inperioaren amaierako eta Erdi Aroaren hasierako inbasioen eraginez, biztanleria landetara joan zen bizitzera eta botere-krisi handia sortu zen. Prozesu hura areagotu egin zen VIII eta IX.mendeetako bigarren inbasioaldian lurraldeak zatitu egin zirelarik. Politika eta gizarte nahasmendu ugari izan zen Goiz Erdi Aroan, hiri asko desagertu egin zirelarik. Salerosketak indarra galdu zuen eta nekazaritza bihurtu zen ekonomia jarduera nagusia. Tarteko erdi aroa: Europan biztanleriak gora egin zuen, eta ondorioz landutako lurren azalerak ere bai. Aldi berean, hiriguneak berpiztu egin ziren, lehen burgesak azaldu ziren eta merkataritza garatu egin zen. Europako mendebaldean XI eta XIV.mende bitartean zegoen politika, gizarte eta ekonomiaren aldetik zegoen antolaketari Feudalismo deituko diogu. FEUDALISMOA: Europako zati handi batean XI.mendetik aurrera, feudalismoa gizarte eta ekonomia arloko erlazio sistema nagusia izan zen.
  • 3. Feudalismoaren ezarpena prozesu azkarra izan zen. Garai hartan gizarteko ia kide guztiak menpetasun-loturaz bat eginda zeuden, piramide-erako egitura hierarkikoa osatuz. Piramidearen oinarrian nekazariz osaturiko masa handia zegoen. Jaunen babesa eskatzen zutenean independentzia eta askatasuna galdu eta jopu bihurtzen ziren. Besteak bezalaxe, jaun feudala zen erregeak ohorezko lekua zuen piramidearen erpinean, “denen jaun izanda inoren basailu ez zelarik”. Konde, duke eta markesak zuzenean erregearen basailu ziren eta odol-noblezia osatzen zuten. Hauek aldi berean zaldunen, militarren eta aitonen semeen jaun ziren. Eliza ere ez zen sistema feudaletik kanpo geratu, apezpikuak eta abadeak ere jaun eta basailu izan ziren. EGITURA HIERARKIKOA Jaunak basailuren bati jaurgoa ematen zionean, basailuak lurrak lantzetik, basoetatik eta larreetatik etekina ateratzeko eskubidea zuen eta lurralde haietan justizia administratzeko, arauak emateko, hango bide eta zubietan ibiltzeagatik tasak kobratzeko eta abarretarako eskubidea ere bai. Gainera lurralde hartan egiten zuenagatik inori kontuak eman beharrik ez zuen. Indarkeriaren kume zen gizarte berri honek erlazio pertsonalen eta menpetasun loturen berezko sistema sortarazi zuen beraz. XI. mendean garaturiko gizarte egituren inguruan, laster moldatu zen oinarri ideologiko berria. Eliza izan zen gizarte mailaketa feudala justifikatzeko mekanismoak sortu eta horren zuzeneko ardura izan zuena. Gizartea hiru mailatan egituratzea, jadanik X.mendean monje frankoek azaldutako teoria, ezin egokiagoa zitzaien klase-gidarien interesei. Gerlarien, otoizlarien eta langileen arteko eskubideen eta betebeharren bereizketa hertsia egiteko ardura Jainkoaren inposaketa zela aldarrikatzen zen. Kristautasuna: Kristautasuna Erdi Aroko historiaren bihotzean datza. Izan ere, garai honetako pentsamoldea markatzen du zeharo. Erromako Aita Santuaren inguruan antolatuta, Mendebaldeko Erdi Aroko mugak eta mundu kristau katolikoenak bat dira. Kristautasunak indar handia hartu zuen, hori izan baitzen herritarrei egonkortasun eta lasaitasun pixkat bat eskaini zien egitura bakarra. Elizaren antolakuntza:
  • 4. Elizak asetu zuen babes beharra. Estatuko erlijio bihurtuta, kristautasuna Europan zehar Erdi Aroko lehenengo mendeetan hedatu zen. Erlijioaren zabalkuntzarekin batera, elizaren hierarkia ere eraikitzen joan zen, Aita Santuaren inguruan. Elizaren burua izanik, Erromako apezpikua Mendebaldeko botere nagusienetakoa zen. Elizaren indar hartzeak ere istiluak sortu zituen ordea, aginpide zibila beren esku zuten erakundeek elizaren gaineko aginpidea ere bazutela zioten, eta elizak berriz, zibilen gaineko aginpidea nahi zuen. Garapen ekonomikoa: XI. Mendeaz gero, hirietako iharduera bizkortzen hasi zen. Aldi berean, gaztelu, abadia edo nekazaritzako azoka txikien inguruan burgu ugari sortu zen. Beste hiri batzuk erregeek eta jaunek sortu zituzten. Fenomeno horren oinarria biztanleriaren eta nekazaritzako produkzioaren gorakada izugarria daude. Nekazaritzak segurtatzen zizkion hiriari behar zituen biztanleak eta soberakinak. Merkataritzaren garapena hirien berpizkundearekin estu lotutako fenomenoa izan zen. Ia hiri guztietan astero egiten zen azoka. Nazioarteko merkataritzak ere gora egin zuelako feriak sortu ziren. Merkataritzarekin batera, gremioetan antolaturiko artisautzako industriak ere gora egin zuen. Hasieran hiribildu gehienetan jaun feudal batek agintzen zuen, bere lurraldean kokaturik zeudelako. Gero hiriak garatu eta aberastu zirenean biztanleek jaunei askatasun eta hobekuntza batzuk eskatu zizkieten. Ondorioz, jaunek forua edo lortutako pribilegioak zehazten zireneko agiria eman zien: autogobernua, justizi administrazioa, merkataritzarako askatasuna… Hiri haien autonomia zela eta, lehengo sistema feudalarekin etena sortu zen eta jopu askok hiribilduetara ihes egin zuten han babesa lortu asmoz. Erdi aroko hirian bizi zen burgesa, hiritar soila baina zerbait gehiago zen. Maila desberdinetako hiritarrak bazeuden ere, apalenei ere segurtatzen zitzaien hiriko gobernuan parte hartzea. Berant Erdi Aroa: Gizartean, ekonomian eta politikan krisi sakona izan zen. Hirietako mundua nagusitu zitzaion nekazaritzakoari. Erregeek, hirien laguntzaz, nobleekiko boterea sendotu egin zuten. XIV. mendearen hasieran, Europako gorakada ekonomikoak oztopoa aurkitu zuen. Goseteek eta izurriteek, hala nola 1315-1322 arteko Goseteak eta Izurri Beltzak, Europako populazioa erdira murriztu zuten. Despopulazioarekin batera, nahigabea hedatu zen: nekazariak matxinatu ziren Europako leku ugaritan. Gerrak amaigabea zirudien. Krisialdietan (izurriteetan, uztak txarrak zirenean, eskulana urri zenean...) Jaunek errentak igo egiten zituzten edo bestela errenta finkoak ezartzen zituzten. Ondorioz, jaunen eta nekazarien arteko harremantean tirabirak izan ziren eta krisialdietan nekazarien altxamenduak ugari izan zituzten, bizimodu hobea nahi zutelako. Eliza Katolikoaren batasunak Mendebaldeko Zismak apurtu zuen. Pixkanaka feudalismoaren egiturak galdu ziren berant erdi aroan. Hori guztia dela eta, Behe Erdi Aroko krisialdia ere deitu zaio. Guzti honek ondorioz, Erdi Aroaren amaiera eta garai berri baten hasiera markatu zuen. Antzin Arotik Erdi arorako gizartearen azterketa orokor honen bidez, gure helburua erdi aroko errealitatea gertuagotik ezagutzea da guzti honek euskararengan izan duen eragina
  • 5. hobeto ulertu ahal izateko. Hala nola ondorengo puntuetan Erdi aroko Euskal Herriko gizartean murgilduko gara betean euskararen garapena ikusi ahal izateko mendeetan zehar. Bibliografia: • www.anakel.com • www.puntubi.com • Leturiondo, R., Perez, E., Prego, A., Rodriguez, C.“Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia” Erein proiektua, 1984. • Lur Hiztegi Entziklopedikoa.03. LUR. Eusko Jaurlaritza. • Jakintza. PLANETA. “Historia”. • http://eu.wikipedia.org/wiki/Erdi_Aroa#Kristautasuna

×