Euskeraz

444 views
283 views

Published on

0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
444
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Euskeraz

  1. 1. 1
  2. 2. URA: Ur kontinentalak eta kudeaketa ITURRIAK Proposamena: Orokorrean iturri publikoen mantenu egokia egitea: pultsadoreen funtzionamendua, presio zehatza eta ez dezatela ihesik eduki. P: Jolas parkeetan eta lorategietan iturri publiko gehiago eskatzen ditugu eta guztiei aurrezteko sistemak jartzea, agian sentsoreak… P: Iturrien ur irteera txakurrek txupatu ezin izatea. P: Iturrietan ura soilik pultsadorea presionatzean ateratzea eta ez denbora fijo batean Erantzuna: Donostiako Udalak Ur eta Saneamendu-sareko Atala dauka Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren barruan; atal horrek dauka hiriko iturri apaingarri eta edangarriak aztertu eta horien egoera ona bermatzeko ardura. Donostiako plaza eta parkeetako iturri edangarrietan eragingailu-sistemak tenporizadoredun sakagailuengatik ordezkatu dira pixkanaka, sistema eraginkorragoa delako. Iturri edangarriei ematen zaien erabilerari dagokionez, ez dugu uste Udal Gobernuaren menpe dagoenik, baizik eta hiritarren erabakia eta erantzukizuna da. HODITERIA P: Hoditeria errebisatu eta behar bada konpondu ur galerarik ez egoteko. Edota berritu iraunkorragoak diren materialekin. E: (Añarberen erantzuna) Lehenik eta behin argitu beharra dago urhornidurako sareak bi titular dituela: Añarbeko Urak da goi-sarearen arduraduna (hau da, instalazio handiak –presa, araztegia, banaketa-sare handiak eta banaketa-biltegiak), eta Udalak dauka biltegietatik ura jaso eta, behe-banaketa sarearen bitartez, erabiltzailearen txorroteraino eramatearen, kontadoreen irakurketaren, fakturazioaren… ardura. Uraren goi-kontsumoa jaisten ari da azkeneko urteetan, biltegiak hobetu eta birgaitzeko, eroapen zaharrak kentzeko, eta fibrozementuzko hodi zaharrak kendu eta fundiziokoak jartzeko Añarbeko Urak-ek eta Udalak egindako 2
  3. 3. inbertsioen ondorioz. Kontsumoaren jaitsiera horretan Udalaren beste ekintza batzuek ere badute zerikusirik, hala nola, iturri publikoetan zirkuitu itxiak jartzea, urmaelak iragazgaiztea, iturburuetako ura kaleak ureztatu eta garbitzeko erabiltzea, etb. Horrek guztiak ekarri du goi-kontsumoaren beherakada eta ezinbesteko zeregina da, sare eraginkorra eta modernoa lortu arte egiten jarraitu behar dena (sare on batek %10etik 15era arteko galera izan dezakeela estimatzen da). Añarbek Donostiari emandako bolumena, 1995. urtean, 27.658.222 m³-koa izan zen, (425 litro/biz./egun.); orduz geroztik kopuru hori jaisten joan da (gorakada txiki bat izan zuen 1999an eta 2000an) 2010. urtean 16.066.442 m³-ra iritsi arte (237 litro/biz./egun.). 15 urte horietan, beraz, %42ko jaitsiera izan da; azkenik, 2011rako (urtarriletik apirilera arte izandako kontsumoen arabera), 15.175.994 m³-ko kontsumoa aurreikusten da (224 litro/biz./egun.); hau da, %5,54 gutxiago 2010arekin alderatuta. E: (Udalaren erantzuna) Uraren banaketa-sareak egunero aztertzen dira sektore ezberdinen funtzionamendu-adierazleen arabera, hain zuzen ere, egunero aztertzen dira kontsumo-datuak sektoreka eta sektoreetako batean kontsumoa hazi egin denean, sarea berrikusten da jarioak edo kontsumoaren gehitze justifikatuak antzemateko (gehiago ureztatu da edo kiroldegi edota ikastetxeetan kontsumoa handitu egin da). Ur-galeren kontsumoa jaisten ari da urtetik urtera, uraren banaketa-sarearen sektorizazioari eta sektore bakoitzari lotutako jarioak antzemateari esker. Banaketa-sarearen sektorizazioa: sarea sektore txikiagoetan banatzen da eta emari-neurgailuak jartzen dira gune horietako kontsumoa kontrolatzeko. P: Suhiltzaileek erabiltzen dituzten ur irteerak ur gutxiago gal dezatela. E: Ura galtzen duten ureztatze-ahoak edo hidranteak aldatzeko kanpaina jarraitu bat dago. P: Estolderia egoera onean mantendu. R: Udalak hiru kamioi ditu une honetan hiriko estolderia garbitzeko. Normalean, saneamendu-sare guztiak bi urtetik behin garbitzen dira gutxienez (hori sare bakoitzaren problematikaren araberakoa ere bada, batzuk sei hilabetetik behin garbitzen dira eta beste batzuk hiru urtetik behin). P: Aieteko hoditeria berrikusi, San Patricio eskolako txorrotetatik ateratzen den urak zapore txarra du eta. R: Aiete inguruko hodien eta hartuneen egoera aztertuko dugu. 3
  4. 4. UDALARI DAGOKION UR KONTSUMOA P: Kaleak garbitzerakoan ur gutxiago erabili eta ahal bada birziklatua erabili. Ura aurreztu kale garbiketako kamioi zisternetan, autoak garbitzeko “tuneletan”… E: Bideak garbitzeko erabiltzen den urari dagokionez, Donostiako Udala edatekoa txarra den ura erabiltzen ari da azkeneko 5 urteetan; ur hori ura botatzen duten makinek eta zisterna handiek erabiltzen dute. Ura Pasaiatik gertu dagoen hartune batetik eta Igarako ubidetik hartzen da eta Pasealeku Berrian dugun biltegira eramaten da (argazkilaritza elkartearen ondoan), eta bertatik hornitzen dira makinak. P: Eraikuntza publikoetan uraren erregulagailuak jarri, denon eredu izan daitezen. Eta, urtez urte aurrezten den uraren informazioa zabaldu. P: Kirol zelaiak ureztatzeko sistemak gehiago kontrolatu. P: Uraren kontsumoa kontrolatzen uren limitadore batzuk jarri eraikin publikoetan. P: Etxe berrietan ur sistemak hobetzea, esaterako, komuneko zisternek ur gutxiago botatzea, dutxako ur zikinak komunerako erabili ahal izatea… E: Gai horiek Udal Eko-Ordenantza deiturikoan egingo den aldaketan sartzea aztertuko da (ERAIKINEN ENERGIA-ERAGINKORTASUNEKO ETA INGURUMENKALITATEKO UDAL ORDENANTZA). Gaur egun, udal arau horrek bere ERANSKINEAN, ondorengo arauak jaso eta horiek betetzea derrigortzen du kontsumoa jaisteko: II. A URAREN KUDEAKETA: MUGAKETA ETA ERAGINKORTASUN HIDRIKOA: 4. Uraren aurrezpena: Kontsumoak murrizteko mekanismoak. Eraikin guztiek, horien erabilera edozein delarik ere (industriala edo asistentziala IZAN EZIK), uraren kontsumoa murrizteko mekanismoak izan beharko dituzte erabilera pertsonalerako eta sukalderako hornikuntzapuntuetan: txorrotak, dutxak eta zisternak. 4.1 Banakako kontadore bereizgarriak jarriko dira kontsumoko unitate bakoitzeko… “ur hotz zein bero sanitarioarentzat, eta banakako instalazioetan zein zentralizatuetan. Eraikineko erabilera komuneko guneetan kokatuko dira, sarbide erraz eta librean. Seinaleen konexiorako aurre-instalazio egokia izan beharko dute kontadorearen urruneko irakurketa egiteko (telegestioa).” 4.2 EUB-aren (Etxeko Ur Beroa) zirkuituetan ondo isolatutako itzulerako hodiak jarri beharko dira… urrutien dagoen kontsumo-punturainoko joaneko hodiaren luzera 15 metro 4
  5. 5. edo gehiagokoa denean. Fluido beroak garraiatzen dituzten hodi guztiak ondo isolatuak egon beharko dira eta ondorengo RITE-ren araberako lodierarekin: IT 1.2.4.2.1.2 eta 1.2.4.2.1 eta .2 Taulak. 4.3 EUB-rentzat Eguzki-panelak dituzten eraikinek ur hotz eta beroaren hartuneak izan beharko dituzte garbigailu eta ontzi-garbigailu BITERMIKOENTZAT. EUB sortzeko gutxieneko eguzki-ekarpena duten eraikinek, garbigailu eta ontzigarbigailuentzat konexiorako aurreikusitako ur hotzaren hartuneez gain, ur beroaren hartuneak ere izan beharko dituzte, ekipamendu bitermikoak jarri ahal izateko. 4.4. Komunetako zisternek 3/6 litroko deskarga bikoitzeko mekanismoak edo eten daitezkeenak izan beharko dituzte. 4.5. Konketa, bidet eta harrasketako txorrotak eta, baita dutxetako ekipamenduak ere, ura aurrezteko diseinatuko dira edo mekanismo aurrezlea izan beharko dute: egurasbideak edo emaria murriztekoa. 4.6. Erabilera publikoko eraikinetan (administrazioa, ikastetxeak, sanitarioak edo kiroletakoak) konketa eta dutxetako txorrotek derrigorrez izan beharko dituzte mekanismo tenporizatzaileak edo presentzia-detektagailuak (txorrota elektronikoak), deskargak mugatuz (litro bat ur). 4.7.- Hozteko agenteen kondentsazioan giza kontsumorako ura erabiltzen duten ekipamenduek, ura berreskuratzeko sistemak izan beharko dituzte. 4.8.- Gune berdeak edo erabilera partikular eta pribatuko igerilekuak dituzten zona erresidentzial pribatuek ura berreskuratzeko sistemen inguruko azterketak egin beharko dituzte, ura aurreztu eta berrerabiltzeko mekanismo aurrezleak ezarriz. P: Kontsumo gutxiko tresnak erosteko diru laguntza gehiago eskaini, baita ur murriztaileak jartzeko edo azken hauek banatu daitezke. E: EEE Energiaren Euskal Erakundeak diru-laguntzak ditu kontsumo baxuko eta energia-sailkapen altuko (A+ eta gehiago) etxetresna elektrikoak erosteko. (Aurreko puntuan erantzunda) 5
  6. 6. KONTSUMOA – FAKTURA P: Ur kontsumo tope bat jarri eta pasatzen direnei garestiago kobratu edo isunak jarri. E: Neurri eginezina da, ura premia biziko ondasuna denez zaila izango litzatekeelako zehaztea nondik aurrera izango litzatekeen zigorgarria kontsumoa. Pertsona eta hilabeteko kontsumo “normalaren” parametro batzuk ezarrita badaude ere, hortik gorako kontsumoa ez litzateke automatikoki zehagarria izango, kasu bakoitzaren egoera aztertu beharko litzateke…, eta horrek kudeaketa-zailtasun ugari ekarriko lituzke. Edonola ere, kontsumo-blokeak ezarri eta gehien gastatzen duenari gehiago kobratzeko aukera aztertzen ari da, baina ez da erraza, Udalak kontadore bakoitzeko eta kontadore horretatik kobratzen duelako (indibiduala den kasuetan, jende asko bizi den etxebizitza bati eman ahal zaio ura, eta beraz, kontsumoa gehiegizkoa izango litzateke globalean, baina ez modu pertsonalizatuan). Gainera, kontadore batzuk etxe-multzoentzako dira, eta beraz, egoera errepikatu egingo litzateke. P: Uraren prezioa garestitu neurriz erabili ahal izateko. E: Uraren prezioa udal tasa bat da. Tasen definizioa eta materializazioa araudiz arautzen da, zehazki tasa eta prezio publikoen urtarrilaren 11ko 2/1990 Foru Arauak. 19.2 artikuluak ondorengoa xedatzen du: Orokorrean, eta hurrengo paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, zerbitzu bat eskaintzea edo jarduera bat egiteari dagokion tasen zenbatekoak ez du, bere osotasunean, zerbitzu edo jarduera horren koste erreala edo aurreikusteko modukoa gaindituko, ezta jasotako prestazioaren balioa ere. Beraz, tasaren zenbatekoak zerbitzuaren kostuan dauka muga legeak hala aginduta, eta ezingo da muga horren gainetik garestitu. P: Baina bestalde zergak gutxitu ur gutxi kontsumitzen dutenei. E: Zergak dira gastu publikoa “finantzatzen” duten diru-sarrera publikoak. Horiek murrizten badira, gastua ere ahulduko da, eta beraz, zerbitzu publikoen prestazio-maila murriztu egingo litzateke, eta hori efektu eratorri negatiboa da. Ur-tarifarentzat beste egitura bat aztertu ahal izango zen, denoi berdin ez kobratzeko, tarteak bereiztuz, kontsumo txikienentzat tarifa baxuagoa izateko eta altuagoa kontsumo handienentzat. Edonola ere, bidezkotzat jotzen diren kontsumoak, etxebizitza bakoitzeko aplikatu beharko lirateke, bertan dauden pertsona kopurua kontutan izanik. Datu hori jakitea zaila da, guk dugun datua biztanleen Erroldakoa delako, eta ez digu fidagarritasunez adierazten zenbat bizilagun dagoen etxebizitza bakoitzean. 6
  7. 7. P: Ur kontsumoaren faktura argiagoa egon eta ura aurrezten dutenak saritu. E: Faktura diseinatzerakoan bertan agertu behar diren elementu guztiak hartu dira kontutan, eta modu errazean interpretatzeko moduan egin da; baina bertan agertu beharreko kontzeptuak askotxo direnez, gerta liteke pertsona batzuk zailtasunak izatea ulertzerako orduan. Zentzu horretan, iradokizunak jasotzeko prest gaude, faktura hobetu ahal izateko. P: Gehien kontsumitzen dutenei (futbol zelaia, golf zelaia, lorategi handiak…) zerga bereziak jarri. E: Uraren fakturak berak erabilerak bereizten ditu eta batzuk beste batzuk baino garestiagoak dira: Etxeko m3-aren prezioa 0,34€koa da. Profesional, jarduera eta ostalaritzako m3-aren prezioa 0,74€koa da. Ureztatze eta partikularren igerilekuetarako m3-aren prezioa 1,09€koa da. Iradokizun hori, beraz, gaur egun aplikatzen diren tasen egituran jasotzen ari da. IBAI ETA ERREKAK P: Ibaietan botatako isurketak saneamendu sarera bidali. E: Azkeneko urteetan ekintza ugari egin dira ibai-ibilguetara hondakin-uren isuriak ekiditeko; hondakin-ur horiek jaso eta saneamendu-sarera bideratu dira. Une honetan Añorgako ubidearen saneamendu-lanak (4 milioi eurotik gora), Anoetako ibarbidearen saneamendu partziala edo Zubietako landaeremukoak egiten ari dira; orain dela gutxi antzeko lanak amaitu dituzte 27 Poligonoan eta Txingurriko ubidean (Herrera). Beraz, etorkizunean egin beharko diren ekintza txikien zain (Udalaren zein Añarbeko Urak-en aldetik), ibaietako isuririk gehienak saneamendu-sarera bideratuta daudela esan daiteke. Horren adierazle garbia da Urumean harrapatzen den izokin kopurua hazten ari dela. Jakina denez, izokina soilik oso ur garbietan eta kalitatezkoan bizi da. Orain dela gutxi (joan den apirilaren 5ean) denboraldi honetako lehena harrapatu zuten, 5,7 kg-ko pisuarekin. P: Gure hiriko txoko guztietako saneamendua egokia dela ziurtatu. E: Hiriko auzo guztiek dute saneamendu-sarea. Sare horiek egoera bakoitzari ahalik eta modurik egokienean egokitzeko diseinatu eta eraikitzen dira. Denborarekin sare horiek hondatzen joaten dira eta berriztu edo errehabilitatu behar izaten dira. P: Ibaiak garbitu, agian taldeka ikastetxeen artean ibai garbiketa antolatu. P: Lantegiek sortzen dituzten hondakinen isurketa kontrolatu. 7
  8. 8. E: Udaltzaingoarekin koordinazioan dihardugu, isuria egonez gero lagina hartzera joan eta isuria nondik datorren ikertzeko. Urumea ibaiko isuriei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak ere parte hartzen du eta errekastoen kasuetan Diputazioak. Gainera, Añarbeko uren Mankomunitateak egiten du enpresarik kutsatzaileek saneamendu-sarera egindako isurien kontrola… Hilero egiten dira kontrolak ITURRIKO URA P: Udalak antolatzen dituen ekintzetan ur botilen ordez, pitxarrak erabiltzea, adibidez, beira birtziklatuzkoak. E: Ingurumen sailak egiten duen lan-ildorik garrantzitsuenetakoa Donostiako Udalaren ekintza guztietan ingurumen-irizpideak jarrai ditzatela bermatzea da, baita Udalak antolatzen dituen ekitaldietan ere. Uraren kontsumoaz gainera, beste faktore batzuk ere hartzen dira kontutan, hala nola hondakinen sorkuntza edo energia-kontsumoa. P: Txorrotako uraren erabilera bultzatzea hiritarren artean. E: 2006an, Udalak, ostalaritzan pitxerren erabilera sustatzeko kanpaina jarri zuen martxan. Informazio- eta kontzientziazio-kanpaina egin zen eta pitxerrak banatu ziren hiriko ostalaritza-establezimenduetan. Kanpaina horrek martxan jarraitzen du eta laster, establezimendu gehiagok proiektuarekin bat egin eta pitxer gehiago banatuko direla espero dugu. P: Taberna eta jatetxeek iturriko ura eskaini behar izatea derrigorrean. E: Udalak ezin ditu ostalari pribatuak txorrotako ura eskaintzera behartu, baina pitxerrak erabiltzera animatu eta doan banatzen ditu. P: Bestalde, botilako ura edateko ohitura handia dagoen guneetan edukiontzi edota paper ontzi horiak jartzea (Adb: parkeetan). E: Orain dela urte batzuk parkeetan papera eta ontziak bereizteko zaborrontziak jarri ziren; kasu batzuetan 3 zaborrontzi jarri ziren elkarren ondoan koloreen arabera bereizturik, eta beste batzuetan, hiru atal bereizturik zituzten zaborrontziak jarri ziren; kasu guztietan jendearen erantzuna txarra izan zen; hiru zaborrontziak era guztietako hondakinekin bete ziren eta ezinezkoa izan zen horiek bereiztea. P: Donostiar hiritar guztiek kalitate oneko ura eskuragarri dutela ziurtatu. E: Añarbeko Urak-en Kalitate-kontrolerako Saileko edateko uren Laborategia Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak (ZEN) igorritako kalitate-araurik zorrotzenaren arabera akreditatua dago, eta haren analisi-teknikak etengabe ikuskatzen ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendaritzaordeak. Horrez gainera, Añarbeko Urak-ek Kontrol eta Zaintzako Unitatearen maila dauka, Osasun Sailak emandakoa, eta horrek 8
  9. 9. esan nahi du baldintza tekniko zorrotzak (langile kualifikatuak, analisilaborategiak, etb.) eta uraren kalitatea kontrolatu eta zaintzeko programa zabal bat izan behar duela, ez soilik beren instalazioetan (Añarbeko urtegitik banaketa-biltegien irteeraraino doazenak), baizik eta baita behe-banaketa sarean ere; sare hori Añarbek kontrolatzen du txorroteraino, nahiz eta sarearen titulartasuna eta erantzukizuna Udalarenak diren. 2010ean Mankomunitateko Udal guztietan 8.809 analisi egin dira edateko uren Laborategian, eta 102.347 parametro aztertu dira; aurreko analisietatik 2.266 Kontrol eta Zaintzarako Unitatearen txosten gisa igorri dira, guztira 53.731 zehaztapen batuz. EURI URAREN APROBETXAMENDUA P: Euri urak biltzen direnean zuzenean erabiltzea araztegiko kostua saihestuz. P: Udal-eraikuntza berrien teilatuetan eta berritzen direnetan ur biltegiak jarri, euri-ura komunetan eta lorategien ureztaketan erabili ahal izateko. E: Gai horiek Udal Eko-Ordenantza deiturikoan egingo den aldaketan eta egingo diren udal eraikinetan sartzea aztertuko da. P: Euria egiten duenean, kaleak mangerarekin ez garbitu. E: Jakina, euria egiten duen egunetan ur hori kaleak garbitu eta zikinkeria arekara baztertzeko erabiltzen da, eta edan ezin daitekeen ura dela adierazten dugu. P: Euri ura gauza gehiagotarako erabili: komun publikoetan, zelaiak ureztatzen, auto garbigailuetan, kaleak garbitzeko, igerilekuetan… E: Gai horiek kontutan hartzea aztertuko da, euri-uraren udal aplikazio eta kudeaketan, ahal den neurrian, hobetzen joateko. P: Euri uren eta hondakin uren sarea bereiztea, soilik azken hauek joan daitezela araztegietara. E: Saneamendu-sareak unitarioak deitzen dira hodi beretik euri-ura eta gure komun, sukalde edo industrietatik irteten den ura batera pasatzen direnean. Eta bereizleak bi hodi desberdin daudenean, ur horietako bakoitzarentzat bana. Gure hirietako gehienek dituzte sare unitarioak, orain dela urte asko eraiki zirelako, auzo eta eraikin ezberdinak eraiki zirenean (Alde Zaharra, XIX. mendeko zabaldura erromantikoa, etb.). Urte batzuetatik hona ari dira eraikitzen poligono eta bizitegi-zona berri eta modernoagoetan sare bereizleak; garestiagoa da eta “luxuzkoagoa”, esan genezake. 9
  10. 10. Sarea bereizlea den lekuetan, euri-ura ibairatu edo itsasoratu egiten da zuzenean, aldiz, fekalena, araztegira bidaltzen da, ingurunera isuri aurretik, ur horiek “garbitzeko”. Baina unitarioa den lekuetan ur guztiak nahastuta (fekalak eta euri-ura) eramaten dira araztegira, eta horrek handitu egiten ditu garraioeta garbiketa-kostuak. Orain dela gutxira arte sare bereizleak egokienak zirela uste zen, fekalen sarea txikiagoa delako, garbitu beharreko ur-bolumena txikiagoa delakoa eta araztegiek ia etengabeko emariarekin lan egiten dutelako. Garraio eta garbiketaren kostu ekonomiko eta ingurumenekoak txikiagoak dira. Hala ere, azkeneko urteetan sare bereizleak eragozpenak ere badituela antzeman da: • Euri-urak ere kutsadura sor dezake zuzenean ibairatu edo itsasoratzerakoan batez ere lehen minutu edo orduetan-, teilatu, espaloi eta galtzadetako zikinkeria arratastatzen duelako (hautsa, olioa, zigarro-puntak, txakur-kakak, etb.). • Hargune okerrak baldin badaude (akats edo arduragabekeriarengatik euri-uren sarera gaizki lotuta dagoen etxebizitza oso baten ur fekalen irteera), ur fekalak zuzenean iritsiko dira ibaira edo itsasora, garbitu gabe: harguneak, sareen egoera… zorrotz zaindu behar dira. Bi sistemen arteko sintesirik onena lehen euri-urak jasotzeko gailuen sarea izango litzateke (adibidez, eremu zehatz batean lehen ordu erdian eroriko den euri biziaren bolumena); sare horrek bolumen hori “ekaitz-biltegia” izeneko lur azpiko biltegi handi batean gordeko dela ziurtatuko du. Hurrengo euri-urak ekaitz-biltegitik pasako dira, baina zuzenean joango dira ibai edo itsasora, oso kutsadura gutxi arrastatzen dutelako, lehen ordu erdiko euriak teilatu, espaloi eta galtzadak garbitu dituelako. Biltegia sare unitario batean tartekatua baldin badago, euria gelditzerakoan (eta beraz, sarean uraren maila jaisterakoan), biltegian gordetako “euri-ur erdi zikinen” bolumena garbi gelditu den sare unitariora ponpatzen da, eta araztegira iristen dira fekalekin batera garbitzeko. Biltegia euri-uren sarean tartekatu baldin bada (sare bereizlea egoteagatik), bertan gordetako lehen ordu erdiko euri-uraren bolumena fekalen sarera ponpatzen da, aurreko kasuaren helburu berberarekin. Azken finean, saneamendu-sare baten diseinu modernoa egiteko kasu bakoitzaren azterketa xehatua egin behar da, aldagai eta egoera ezberdinen arabera; horietatik garrantzitsuenetakoa inguruko prezipitazio edo eurierregimena da. Donostia hiri euritsua izanik, hainbat ekaitz-biltegi ditu, 10
  11. 11. adibidez Marrutxipikoa (Udalak eraiki eta kudeatutakoa) eta Zubieta Plazakoa (Añarbeko Urak-en ardurapean). Etorkizunean era horretako instalazio ugari eraikiko dira; behin amaituta eta lanean hasten direnean, lur azpian gelditzen dira, hiritarrengandik ezkutaturik. KANPAINAK BURUTZEA P: Informazio eta kontzientziazio kanpainak egin ur kontsumoaz eta uraren garrantziaz jabetzeko. E: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Egoitzan, Kontsumo Arduratsuaren Ikasgela inauguratu da aurten; bertan, baliabideen erabilera eraginkorragorako eta bizimodu jasangarriagorako aukerak ezagutuko ditugu. Ataletako bat uraren erabilera eta kudeaketari zuzendua dago, eta oinatz hidrikoaren kontzeptuan sakontzen du. Bestalde, “Hondartzak Bizirik!” uda hasieran Cristina Eneak egiten duen sentsibilizazio-kanpainaren bitartez, alde batetik gure itsasaldeko biodibertsitatearen garrantzia azpimarratu nahi da, eta bestetik, hondartzetan bainu-hartzaileek eragiten duten presioa arintzea. Kanpaina horrek hondartzetako txorrota eta dutxetako uraren erabilera zentzuzkoa sustatu nahi du; ur hori modu desegokian erabiltzen da, jolasteko batez ere. P: Eraikin publikoetan pegatinak jarri gogoratuz txorrotak itxi behar direla. E: Ingurumen sailak pegatinak jarri ditu, udal eraikinetan energia eta uraren erabilera eraginkorra bultzatzeko. KUDEAKETA P: Urbanizatze azkarrak ekar ditzakeen kalteak ekiditeko, ur-baliabideak zaindu eta ez gehiegi ustiatu. E: Ez du ematen beharrezkoa denik igerileku pribatua jar dezaketen lursailei (gutxi dira) baimena ukatzea, komunitate bakoitza arduratzen delako bere instalazioen kudeaketa eraginkorraz. Gainera, lehen adierazi dugun bezala, Eko-Ordenantzak jasotzen du: 4.8.- Gune berdeak edo erabilera partikular eta pribatuko igerilekuak dituzten bizitegi-zonetan, ura berreskuratzeko sistemen inguruko azterketak egin beharko dituztela, uraren aurrezpena eta berrerabilpena ahalbidetuko duten mekanismo aurrezleak jarriz. Zergei dagokienez, aplikatzen direnak UDAL TASAK dira. Ur Hornikuntzarako zerbitzu-prestazioen Tasen Ordenantza Fiskal arautzailean, eranskinean zehazten da erabilera bakoitzerako tarifa: 11
  12. 12. - Etxeko kontsumorako tarifa 0,34€/m3-koa da. Jardueretarako, ostalaritzarako prezioa m3-ko 0,74€/m3-koa da. Eta ureztatze eta igerilekuentzako 1,09€/m3-koa. Beraz BAI, etxekoa baino askoz ere gehiago kobratzen da uraren erabilera igerileku edo ureztatzearentzako. P: Igerileku pribatuak egiteko baimenik ez eman edo zerga handiak jarri. E: Ekipamendu eta instalazio horiek erakunde pribatuek kudeatzen dituztenez, Udalak ez du aldaketa horiek egitera behartzeko eskumenik. P: Igerileku asko dago Donostian, ez egin gehiago, gainera itsasoa dugu eta. P: Lorategiak bero handia egoten ez duenean ureztatu (goizean eta iluntzean). E: Normalean, ureztatzeak goizeko lehen ordurako programatuak daude, kaletik dabiltzanei eragozpenik ez eragiteko. Egia da ureztatzeko ordurik onenak goizekoak, beroa hasi aurretik, eta iluntzekoak direla, beroarekin ura lurrundu ez eta landareetan gera dadin. P: Lorategietan ureztagailu automatikoen denbora murriztea. E: Ureztaldiak oso txikiak dira eta udara mugatzen dira. Euri-neurtzaileak daude, ureztatzeko behar den ura erregulatzen dutenak, baina instalazio hori ez dago ureztatze-sistema guztietan; kable-sare elektrikoa behar du eta inbertsio garestia da, beraz ezin daiteke beti jarri. 12
  13. 13. URA: Gure itsasoa DONOSTIAKO HONDARTZAK: Proposamena: Neguan eta hondartzara joateko garaia ez denean hondartzak maizago garbitu. Bai harea bai ura. Erantzuna: Udalak hondartzen garbiketan egindako lanak: Hondartzak urte osoan garbitzen dira, baina momentu desberdinak bereizi behar dira, egin beharreko lan motaren edo lanaren intentsitatearen arabera: • Udaldia: • Ekainaren 1etik 15a arte eta irailaren 15etik 30a arte, erdi mailako intentsitatea. • Ekainaren 15etik irailaren 15a arte, intentsitate handia eta baliabide asko, gero ikusiko dugun moduan. • Uda aurretik eta uda ondoren: • maiatzaren 15etik 31 arte eta urriaren 1etik 15a arte. • Udarako prestakuntza lanak egiten dira, hala nola, harea berdintzea. • Urteko gainontzeko hilabeteetan: • Hondartzak egunero zaintzen dira. Bitarteko mekanikoak ere erabiltzen dira. Udaldia • • Udaldian egunero egiten diren lanak: • Harea garbitu eta eskuz areatzea • Sarbideak, arkupeak, e.a. garbitzea eta mangera pasatzea • Uztail-abuztuetan mareak ekarritako hondakinak kendu eta zakarrontziak aldatu • Harea bahetzea (gauez) • Limpieza y rastrillado de arena Zakarrontziak kendu eta jartzea, egunean bi aldiz: • Kontxa: 130 • Ondarreta: 160 • Zurriola: 160 • Irla: 60 Ezohizko jarduerak Urteko sasoia edozein dela ere, neurri egokiak hartzen dira, ahalik eta azkarren, beharrezkoa den guztietan. Ohikoena hondakinak jasotzea izaten da, euri-jasa handia edo ekaitza dagoenean asko biltzen baitira hondartzetan. 13
  14. 14. E: Bilduutakoari buruzko informazioa: Urtero hondartzetan biltzen diren hondakinei buruzko informazioa biltzen da, bai itsasoak ekarritakoak, bai erabiltzailek utzitakoak eta mantentze lanetan eta egiten diren ekintzetan sortutako hondakinak. Horien barruan xehatutako datuak lortzen dira, arlo hauekin lotutakoak: • Gaikako bilketan jasotakoak: papera, beira eta ontziak • Egurra: itsasoak ekarritakoa, balorizatzen da (energia lortu). • Hondakin arriskutsuak: mantentze-lanetan sortzen direnak, gehien bat pintura-pote eta –arrastoak, eta ibilgailuen olioak, bateriak… Hauek guztiak baimendutako kudeatzaileengana bideratzen dira. • Gaika ez diren biltzen hondakinak: gainontzekoak P: Hondartza guztietan garbiketa dela eta kartel informatiboak ipini: udalak zer egiten duen, zergatik eta zer egin beharko genukeen hondartza erabiltzaileok. E: Astero txostenak egiten dira kontrolaren emaitza eta balorazioekin. Hauek hondartza bakoitzeko kabinetako iragarki taulan eta hondartzei buruzko web orrian ipintzen dira, legediak ezartzen duenaren arabera hiritarrari informazioa eskaintzeko betekizuna betez. P: Hondakinak bereizteko edukiontzi gehiago jarri, denetatik birziklatzeko eta ahal den heinean kostako estetika mantenduz. Bestalde, berrerabili daitezkeen ontziak banatu zigarroak, pipa azalak... jasotzeko. E: Duela urte batzuk, gure hondartzetan hondakinen gaikako bilketa ezarri zen. Horrela, hondartzan barrena zakarrontzi horiak ditugu ontziak eta plastikoak biltzeko, hondartza bakoitzan gaikako bilketa egiteko puntu bat dago eta kabinetan papera eta ontziak jasotzeko zakarrontziak daude. 14
  15. 15. GURE ITSASOA eta KOSTALDEA: P: Itsasoko eta ibaietako uren kontrol zorrotza eramatea. Batez ere enpresen isurketak kontrolatu eta isunak jarri hala beharko balitz. E: Bai Urumea ibaian, bai eta estuarioan eta kostaldeko zenbait puntutan uraren kalitatea aztertzeko protokoloa dago indarrean. Bertan zehazten dira laginak hartzeko adierazleak, puntuak eta uneak. Ibaian lan hau egiteko erakunde eskuduna Gipuzkoako Foru Aldundia da eta kostaldeko uretan berriz, Azti. Honakoak dira azterketa horien emaitzak: 15
  16. 16. Ibaietako uren kalitate biologikoa: Laginak hartzeko estazioa Ergobia inguruan (URU40200) dago eta datuak agorraldian ateratzen dira, kontrolaren ikuspegitik horixe baita uraren kalitatearen egoera ondoen adierazten duen unea. Adierazlearen bariazio-tarteak 0-140 bitartekoak izaten dira, baina mugabalio gorena ez dago argi. Ergobiako estazioa EPE ekoeskualdean (Euskal-Pirinioko Eskualdea) dago kokatua. 2012an, aurreko urteekin alderatuz gero, indize biotikoaren balore baxuagoa lortu da, “Kalitate eskaseko ura” sailkapenean kokatuaz. Urumea ibaiaren zati horrek hainbat isuri zuzen jasaten ditu; azken urteetan, Anarbeko Urak-ek hainbat ekintza burutu ditu, orainarte kolektore nagusietara lotu gabeko auzo txikietan eta industria-guneetan, hondakin-ura biltzeko. 2010. eta 2011. urteen artean, isuri murrizketei esker uraren kalitatea hobetu da zati horretan. 16
  17. 17. Jarraitzen denbait isuri zuzenek 2012. urtean lortutako indizean eragina izan dute ziurrenik. Estuario eta kostalde inguruetako egoera ekologikoari buruzko informazioa ematen du indize honek, eta Urumeako estuariorako laginketa-guneak Santa Katalina zubian (E-UR10) eta Loiolan (EUR5) kokatu dira. Laginketa horiek 2012ko neguan egin dira. Adierazlearen balioa 0 eta 1 artean aurkitzen da; 0,53ren gainetik ontzat jotzen da kalitatea, eta beraz, goranzko joera lortzea eta 0,53tik gorako balioetan mantentzea da helburua. 2012. urtean Monpaseko estazioan erdietsitako kalifikazioa “Oso Egoera ona” da oraindik ere, 2003. urteaz geroztik gertatu izan den moduan. 2001eko kanpaina egin arte, kolektorearen isurketa itsaspeko hustubidera desbideratu zelarik, “Onargarriaren” azpiko kalitateak nagusitu ziren estazio horretan, eta urte horretatik aurrera nabarmen hobetu da egoera. Saneamendu- eta arazketa-jarduketak kostaldearen lehengoratzean islatzen ari dira. Lehenago aipatutako kontrolez gain, Donostiako Udalak hondartzen osasuningurumen kontrolak egiten ditu astero, Ingurumen-Kalitatearen Atalaren bidez. Ikuskapen horretan bi atal aztertzen dira: Bainu uraren analitika: Astelehenero 8 laginketa puntutan ur lagin bat jasotzen da, 1-1,5m gutxi gora beherako sakonerako gunetan eta lagina 30 cm-ko sakoneran hartuz. Horrela, ohiki bainulari gehien egoten diren guneetako kalitatea ezagutzen da. Analizatzen diren parametroen aukera eta emaitzen ebaluazioa indarrean dagoen legediak xedatzen duenaren arabera egiten da. Lagindutako puntuak ondokoak dira: • Ondarreta: erdialdea eta Tenisa • Kontxa: Loretopea, erdialdea eta Nautikoa • Zurriola: Urumea, erdialdea eta Ulia 17
  18. 18. Udan bi laginketa puntu berri bana eransten dira Ugarteko hondartzan eta Illurgita kalan, azken hau Ulia mendian. Bi puntu hauetan laginak astero eta txandaka jasotzen dira. Ikuskaritza tokian: Astero hondartzak zeharkatzen dira ondokoa begiratzeko: • Ur ertzeko ura: aparrik, kolore susmagarririk, flotatzen duen hondakinik, usainik, hidrokarburoen edo beste produktu oliotsuen irisaziorik, besteak, beste, ote daukan. • Harea: hondakinez (makila, plastiko, ontzi…) garbi ote dagoen ala ez. Kasu honetan alga edota harrien agerpena ez da kutsaduratzat hartzen. • Ekipamendu edo zerbitzuak: kabinak, komunak, paperontziak…haien egoera orokorra eta instalazioen garbitasuna, hondarreko kanila edo dutxek ihesik ote duten…behatzen da. Astero, bainu uraren osasun kalifikazioa eta hondartzen osasun baldintzak Donostiako hondartzei buruzko web orrian argitaratzen dira. Bainu garaiaren (ekaina eta iraila bitarte) emaitzen arabera hondartzak sailkatzen dituzten txostenak argitaratzen dira. Txosten hauek Eusko Jaurlaritzara bidaltzen dira eta honek EAEko hondartza guztietakoekin batera Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune bidaltzen ditu eta bertan Bainu Uren Informazio Sistema Nazionalaren bidez argitaratzen dira. E: Donostiako hondartzetako uraren kalitatea astero egiten diren kontrolen bidez aztertzen da, eta hondartzako puntu desberdinetan ur laginak ikertuz. Lagina hartu zen eguna: 2013/09/23 Lagina zer puntutan hartua den Bainatzeko uraren osasun kalitatea* Tenis Ezk. Bikaina Erdia Bikaina Ezk. Loretope Bikaina Erdia Bikaina Esk. Nautikoa Bikaina Ondarreta Kontxa Urumea Ezk. Zurriola Erdia Bikaina Bikaina 18 Bainatzeko osasun baldintzak* Bainatzea libre da Bainatzea libre da Bainatzea libre da Bainatzea libre da Bainatzea libre da Bainatzea libre da Bainatzea libre da Hondartzen osasun eta txukuntasun baldintzak* Ona Ona Ona Ona Ona Ona Ona
  19. 19. Ulia Esk. Sta. Klara uhartea Bikaina Erdia Bikaina Bainatzea libre da Bainatzea libre da Ona Ona *Bainatzeko uraren osasun kalitatea: 2006/7 CEE Jarraibideak eta 1341/2007 Errege Dekretuak (bainatzeko uren kalitateari buruzkoa) ezarritako irizpideen araberakoa. *Bainatzeko osasun baldintzak: bainatzeko uraren klasifikazioa kontuan izanda, bainu osasungarri bat hartzeko gomendioak. *Hondartzaren osasun egoera: harea eta inguruko aldeak (pasealeku azpiko arkupeak, sarbideak, zerbitzuak, aldagelak, zakarrontziak…) osasun aldetik nola dauden azaltzen du. P: Hondakin urak kostaldetik urrutiago botatzea zaborrak kostaldera ez iristeko. Herrerako Txingurri kolektoretik betirako ur zikinak kentzea. P: Urtero, itsasoa garbitzeko aurrekontu bat izatea. E: Azkeneko urteetan Donostiako Udalak, Añarbeko Ur Partzuergoarekin koordinaturik, hobekuntza-lan garrantzitsuak egiten dihardu euri- eta hondakin-uren sarean. Ur guztia Loiolan dagoen Hondakin-uren Araztegi Estaziora ponpatzen da, eta bertan garbitu eta urpeko hustubidera berbideratzen da. Hustubideak kostatik 13 kilometrora isuritzen du ura, eta horrela, kutsadura biologikorik egongo balitz, kutsadura hori kostaldera iritsi baino askoz lehenago indargabetuko litzateke. Gainera, Donostiako Udaleko Hiri-zerbitzuen sailetik etenik gabe ari dira lanean bainurako eremuetako uraren garbitasuna eta kalitatea zaintzeko. Uda-garaian Donostiako hondartzetara marmoken etorreraren prebentziorako eta, iritsiz gero, bertatik kentzeko kanpainak egiten dira. P: Itsas ondoko guneetan (paseoa, parkea) gaikako zabor ontzi gehiago jarri. Adibidez, Guardaplata bidean (Bidebietan) zaborra garbitu eta zaborrontziak jartzea. Baita Sagüeseko aldean eta parkearen bukaeran, mendialdea garbitzea. E: Sail horrek, “Joko Garbia” proiektuaren barruan, hondakinak bereizteko kontainerrak jarri ditu parke eta hondartzetan; selektiboki bildutako hondakin-kopurua hazteaz gainera, hiritarrak birziklapenak duen garrantziaren inguruan ere kontzientziatzeko. Uliarako proposamenak: P: Proposamen multzoa ULIAko inguruneari buruz: P: Ulia-Jaizkibelgo itsas labar eta ur-azpiko ekosistemen babesa bermatzeko, Oceana elkarteak eremu horiek Natura 2000 sarean sartzeko abian jarri duen ekimenarekin bat egin eta bultzatzea. 19
  20. 20. P: Uliako itsaslabarrek duten GKL (Garrantzi Komunitario Lekua) itsasora ere zabaltzea. Eta KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) izatera iritsi ez gero 113 habitat ezberdin eta mila espezie inguru ipiniko lituzkete babespean. P: Ulia - Jaizkibel zonaldean arrantza mugatu, baita aisialdiko ekintzak ere. P: Ulia parke naturala izango balitz bezala zaintzea. P: Ulian zuhaitzak ez moztea eta eraikuntza gehiago egiteko baimenik ez ematea. P: Bertako animalia eta espezien azterketa egin eta espezie bereziak ofizialki babestu. E: Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL) izendatua izan eta gero, eta habitat-en zuzentarauak ezarritako betebeharrei jarraituz, Ulia-Jaizkibel orain dela gutxi izendatu dute Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE); Natura 2000 Sarean sartu dute eta babesneurri espezifikoak ezartzen dira. Donostiako Udaletik Uliarentzako Plan berezi bat lantzen ari dira, horrela KBE-aren barruan dagoen gunearen babesa sendotuz eta kontserbazio-premiak dituzten espezie eta habitatak dauden beste gune batzuk ere barnean hartuz. Plan horretan, erabilera eta ezaugarrien arabera babes-maila ezberdinak dituzten hainbat gune behatuko dira, eta habitat-en zuzentarauan jasotako espezie edo habitatak arriskuan jartzen dituzten jarduerak mugatuko dira; horrez gainera, hala behar den kasuetan, berreskurapena sustatzeko neurriak ere programatuko dira. P: Mendiaren gainaldean dagoen Naturaren Interpretazio Zentroa martxan jartzea. E: Uliako interpretazio-zentroari dagokionez, 2012ko uztailaren 28an jarri zen martxan, ingurumen-balioetarantz hiritarren eraldaketa lortzeko tresnak eta baliabide didaktikoak eskaintzeko helburuarekin. Espazio horrek Ulia mendia Donostiarentzat horren leku enblematikoa eta berezia dena ezagutzera emateko balio du, haren ingurune fisiko, natural eta historikoaren ezaugarrietan sakonduz. Eskaintza hezigarri zabala dauka, hezkuntza-maila ezberdinei egokitutakoa, eta ikastetxeek eta bestelako taldeek har dezakete parte osagarri pedagogiko moduan. P: Uliatik Platako Itsasargiraino doan bidea ondo mantentzea, adibidez, bidea markatzeko ikurrak falta dira eta zakarrontziak ere eta leku arriskutsuetan hesiak falta dira. E: Donostia eta Pasaia, Ulia mendia zeharkatuz, lotzen dituen bidearen kontserbazioaren eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. P: Informazio panelak, bertako landaredi eta faunarekin. E: 2009ko Kilometroak zela eta, eta edizio hori antolatzeagatik hiriari esker ona adierazteko, Zurriola ikastolak oroigarriren bat gordetzea nahi zuen. Horregatik, Uliari Bira izeneko liburuxka informatiboa editatu zen eta hainbat panel ere diseinatu ziren berriztutako zirkuitoan jartzeko. Panel horietan Uliako flora, fauna, paisaia eta historiari buruzko informazioa biltzen da, eta perspektiba horretatik ikusten diren mendiak erakusten dituzten panoramikak ere agertzen dira. Beraz, ibilbideak xede didaktikoa dauka eta 20
  21. 21. helburua ez da soilik bidea gidatzen duten marka txuriak eta berdeak margotzea, baizik eta bisitatzen ari den mendiaren historia ere erakutsi nahi da. P: Bertan dauden kaioen habiak kontrolatu, populazioa nahiko handia da eta. E: Kaioen populazioaren hazkundea oso lotuta dago elikagaien eskuragarritasunarekin, espezie horrek zabortegietan elikatzeko duen egokitzapengaitasunarengatik eskuragarritasun hori asko handitu delako. Populazio horiek arautzeko, instalazio horien kontrola behar da eta bide horretan, abantaila handiak ekarriko lituzke San Marcos-eko zabortegia ixteak. ITSASOA ETA ENERGIA: P: Olatuei esker sortu daitekeen energia berriztagarriari etekin handiagoa atera. P: Itsasoko energia, pixkanaka - pixkanaka gure kostaldean aprobetxatzea. P: Itsasontzietarako energia berriztagarriko motorrei buruz ikertu. E: Donostiako Sustapen-arloak, Udalaren menpe dagoena, olatuek Donostiako itsasaldean energia sortzeko duten gaitasunaren inguruko ikerketa egin zuen orain dela hiru urte. Aztik egindako ikerketa horretan, energia undimotriza jasotzeko estazioak kokatzeko hainbat puntu gomendatzen ziren. Proiektu horren barruan, Cristina Enea Fundazioak ikastaro bat antolatu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroetan; nazioarteko adituek hartu zuten parte, itsas energiaren ustiapena sustatzeko. Gaur egun, itsas energia jasotzeko estazioak kokatzeko proiektuak finantziazioaren zain daude martxan jarri ahal izateko. P: Beste hirietako esperientziak aintzat izatea Donostian aurrerapenak egiteko. E: 2012. urtean instalazioetan metatutako kapazitatea energia berriztagarria ekoizteko hiru iturriri dagokie batez ere: biogasa, eguzki-energia termikoan eta eguzki-energia fotovoltaikoa; halaber, biomasa, geotermia eta haizeenergiako instalazioak ere zenbatu dira. 21
  22. 22. Donostiako Udalak, sarera konek tatutako 24 instalazio fotovoltaiko ditu martxan 2012an, instalatutako potentzia 863,18 kWp-koa izanik, eta haizeenergiako bi instalazio martxan jarri ditu, 4,15 kW potentziakoak. Ondorengoak izan dira 2012. urteko alor honetako jarduerarik nabarmenenak: Martuteneko 27 poligonoan dagoen ENERTIC Eraikinean minieolika, geotermia, kogenerazioa eta bioswale (euri-ura jasotzeko eta garbitzeko guneak) instalatzea, Zuatzako enpresa-poligonoan dagoen PI@ eraikinean minieolikoa (Ikusentzunezkoen eta eduki digitalen Berrikuntza Poloa eta biomasa Ubako Aterpetxean. KAIA ETA ARRANTZA: P: Ez egin, “Monpaseko pasarela” berria. E: Monpaseko pasabidearen proiektua atzera bota du Donostiako Udalak eta horrela jakinarazi zion Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzari 2011ko uztailaren 4an. P: Pasaiako portua birmoldatzearen eta badia berreskuratzearen aldeko jarrera aktiboa eskatzen diogu udalari, portua Jaizkibelgo itsas labarretara mugitu gabe. E: Donostiako Udalak Pasaiako portuan, haren badian eta Jaizkibeleko itsaslabarretan eskumenik ez badu ere, nabarmentzekoa da, Pasaiako Kanpo Portuaren proposamenaren inguruan, Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua berriro agertu dela proiektuaren kontra, hura eraikitzeko baldintzarik ez delako betetzen. P: Donostiako kaia arrantza-ontzientzak erabiltzen jarraitzea, ez soilik kirol portu bezala eta hau bultzatzeko, azpiegiturak modernizatzea, baina itxura tradizionala mantenduz. Jaurlaritzaren laguntza bultzatu. Donostiako arrantzaleek harrapatzen dituzten arrainak kontsumitzeko kanpainak egin. Kaian arrantzaleen salmenta zuzena bideratu. P: Arrantzan daudenei baimenak eskatu eta ikusi zer ari diren arrantzatzen. Arrantza egiteko zonaldeak mugatu. 22
  23. 23. P: Arrain txikiak arrantzatu edota saltzen dituztenei isuna jarri. Eta itsasoen ardura dutenei udalak eska diezaiela arrain txikien arrantza kontrolatzea eta itsasoko zorua zaintzea. E: Donostiako Udalak uste du arrantza tradizionalari tarte garrantzitsua utzi behar zaiola portuan, portuko eremuen beste erabilera batzuekin bizikidetza sustatuz, hala nola kirola, aisia edo turismoarekin lotutakoekin. Portuko instalazio horien kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku egon arren, udal gobernutik legea zorrotz betetzearen alde egiten da, eta baita itsas ekosistemaren errespetuaren eta hura gainustiapenetik babestearen alde ere. URUMEA IBAIA: P: Errekak edo itsasoko ura zikintzen dutenei isun gehiago jarri. Enpresa kutsatzaileen zerrenda egin eta isunak jarri. P: Urumea ibaia garbitzea. P: Ibaietan noizbehinka garbiketak egitea, zikinkeriak itsasora ez iristeko. Auzolan deialdiak egin daitezke ibai ertzak garbi mantentzeko. Deialdiak burutu eskoletan, auzotan... Ibaietan sistema bat jarri “sare bat” ibaiak ekartzen duena jasotzeko, itsasora irits ez dadin. E: Ondorengoak izan dira Udalak 2012. urtean alor honetan burutu dituen jarduerarik nabarmenenak: - Isuri bateratuen (DSU) tratamendu- eta kontrol-proiektuaren idazketa lanekin jarraitzea, - Garapen Erregionaleko Europako Funtsaren diru-laguntzen alorrean. Marrutxipi eta Iztuetako biltegiak egiteko lanak hastea; horiei esker Gros, Egia, Intxaurrondo eta Uliako auzoetako saneamendu-sare bateratutik Urumea ibaira iristen den sistema bateratu kopurua murriztu egingo da. - Ur-hornidurako sarearen sektorizazioaren kontrola, jarraipena eta hobekuntza: jarioak antzeman eta konpontzeko urteko kanpaina. - Saneamendu-isuri fekalak ubide publikoetan lokalizatzeko kanpainak egitea, horiek ezabatzeko: sareetara behar bezala lotuta ez dauden edo jatorrian zuzen bereizturik ez dauden entitate txikien isuriak. P: Uholde zonaldeak babestu: Martutene, Txomin eta Loiola. Eta neurriak hartu kalterik sor ez daitezen. E: Donostiako Iraunkortasunari buruzko 2011ko Txostenean Urumea ibarrean, eta zehazki Loiola eta Martuteneko auzoetan, uholde-arazoei konponbidea emateko hainbat proiektu hidrauliko eta hirigintza-proiekturen elaborazio eta bidera tze-prozesuaren hasieraren berri eman genuen. Orduz geroztik lan horietan aurrera egin da. Nahiz eta oraindik onartu ez badituzte ere, proiektuen adierazpen publikoari eta egindako bilerei esker hainbat gai zehaztu dira: Martuteneko zubi berria eta horren ezaugarriak (kokapena, kota, zabalera, etb.); ibaiaren zabalera (50 m-tik 45 m-ra pasatuz); lur eta eraikinen afekzioak, hasierako aurreikuspenak murriztuz; obraren bi fase ezberdinen bereizketa (Martuteneko zubiaren goiko eta beheko urak); etb. Dena dela, 23
  24. 24. 2012an egindako lanek jarraian adierazten diren bost ideia osagarri nabarmendu dituzte balantze gisa: - Lehena: egiazko arazo larria eta etengabeko arriskua dagoela egiaztatzea. 2013an izandako euriteek agerian utzi dute uholde-arriskuak eta horrek dakarren beldurrak Loiola eta Martuteneko bizilagunen artean jarraitzen dutela, eta bizilagun horiek soluzio urgenteak eta arrazoiz koak eskatzen dituzte. - Bigarrena: proposatutako lan eta helburuaren zailtasuna. Premiazko soluzio horiek beren konplexutasun osoan kontsideratuz ezarri behar dira, inplikazio hidraulikoak, sozialak, naturalak eta ingurunekoak, ekonomikoak etb. Kontutan izanik, eta Urumea ibaia, modu aktibo eta positiboan, auzo horietako bizitzan integratzeko helburuarekin. - Hirugarrena: Eragindako Administrazioek koordinatu eta adostutako esku-hartzea. Urumea1-ren arroan uholdeak ekiditeko helburuarekin sortutako Erakunde Arteko Batzordeak hainbat bilera egin ditu lanak osorik koordinatzeko asmoarekin, eta bilera horiek Uraren Euskal Agentziaren eta Donostiako Udalaren beste bilera batzuekin osatu dira. Horri esker, Loiola eta Martuteneko proiektu hidrauliko eta hirigintzakoak gehiago zehaztu ahal izan dira, aurrez adierazitakoaren ildotik. - Laugarrena: hiritarren eta kolektiboen inplikazioa soluzio egokiak zehazteko.Urte honetan bilera ugari egin dira Loiola eta Martuteneko bizilagunekin eta lanen egoeraren berri emateaz gain, iradokizunak eta proposamenak jasotzeko ere balio izan dute, besteak beste Martuteneko Bizilagun Elkartetik edota Kalapie hiriko txirrindularien elkartetik etorritakoak. - Bosgarrena: proiektatutako obrek eragin zuzena dute pertsona eta familien kolektiboan. Obra hidraulikoen afekzioa lur eta eraikinetan gehiago zehazteaz gainera, kaltetutako familia eta pertsonei berriz ostatu ematean (Morlans, Txara II…) edota indemnizazio ekonomikoen inguruko soluzioetan aurrerapausoak eman dira. KANPAINAK: P: Itsasoa babesten lan egiten duten erakundeak lagundu, adibidez, surflariek (“Surfrider” erakundea) antolatzen dituzten garbiketa eta sentsibilizazio kanpainak babestu. E: Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak ingurumenaren alorrean ari diren irabazi asmorik gabeko elkarteei diru laguntzak ematen dizkie urtero. Aurten, 22.500 euro bideratu ditu orotara, iazko kopuru bera, eta diru hori hamazazpi elkarteren artean banatuko da. Ingurumenaren alorrean lanean ari diren elkarteak babestea da diru laguntza hauen helburua, eta bi atal dituzte; batetik, elkarte horien funtzionamendura bideratutako atala, eguneroko gastuei aurre egin diezaioten, eta, bestetik, martxan dituzten programa bereziak garatzera bideratutako atala. Azken honi dagokionez, aurten lehentasuna izango dute hondakinen, biodibertsitatearen eta klima aldaketaren alorreko programek. 24
  25. 25. Aurten diru laguntzak jaso dituzten hamazazpi elkarteak honakoak dira: Birzikletak, Eguzkizaleak, Haritzalde, Kalapie, Seo Birdlefe Donostia, Surfrider Foundation Europe Donostia, Adeve, Altzako Historia Mintegia, Aranzadi, Demagun, Donosti Roller, Egia Bizirik Auzo Elkartea, Emaus Fundazio Soziala, Emigrad@s sin fronteras, Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako, Larratxoko Osteguna Auzoa Elkartea, eta Uliako Auzo Elkartea. P: Hondartza eta ibaietako urak zaintzeko garbiketa deialdi sozialak eta ekimen bolondresak bultzatu. Adibidez, uda baino lehen eskoletako umeekin. P: Hondartzetan erabilpen arduratsua egiteko sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak antolatu, besteak beste: • Hondartzetako erabiltzaileei bertako zaborra eta zaborrontzi desberdinen erabilerari buruzko kanpainaren bat egitea: sarrera eta irteera gunetan panel informatiboak jarri, megafoniatik modu alai eta atseginean zaborrak jasotzeko eskatu... • Hondartzak garbi mantentzeko, erabiltzaileoi zuzendutako kanpaina martxan jartzea (udari begira bereziki). • Zigarroen zigarro-punta ekiditeko zerbait egin (garai batean kukurutxo tankerako zigarro-ontzi batzuk banatu ziren bezala). E: Cristina Enea Fundazioak, 2011ko udan, ‘Hondartzak bizirik’ egitasmoa jarri du abian, Donostiako Udalaren kolaborazioarekin eta Ura. Uraren Euskal Agentziaren ko-finantzazioarekin garai honetan hondartzek jasaten duten presioa arintzeko neurriak proposatuz, berauen erabilera egokiari buruzko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatuz gizartean. Horrela, hiru udaraz, komiki bat kaleratu da, beraren bidez gure hondartza, itsasertz eta areatzen erabilera egokiaz kontzientziatzeko, baita bertako baliabideak era arduratsuan erabiltzen irakasteko ere. Era berean, Kontxako hondartzan kokatzen den laburmetrai bat ere egin da, non Kornelio eta Klementina protagonistek, eguna hondartzan pasatzen duten 20. hamarkadako bi bainulariek, hondartzekiko eta bertako biztanleekiko ohitura errespetagarriak isladatzen dituzten. Laburmetraia Cristina Enea Fundazioaren webgunean bertan ikus daiteke, baita fundazioak sare sozialetan dituen profiletan ere (Facebook, Twitter, Youtube). ‘Hondartzak bizirik 2011’ egitasmoa ezagutzera emateko eta igorri nahi diren baloreak jendeak barneratu ditzan, editatu diren komikiak doainik banatuko dira egun osoan zehar Kontxako hondartza sarreran, ordularien inguruan (webgunetik ere eskuragarri egongo dira). Gainera, laburmetraian parte hartu duten bi antzezleak Kontxako hondartzan ibiliko dira 20. Hamarkadako bainulariz jantzita larunbatean bertan, besteak beste hondakinen, birziklaketaren, hondartzaren garbitasunaren edota bertako bioaniztasunaren inguruan hartu beharreko jarrera arduratsuak azaltzen hondartzako jendearen artean 25
  26. 26. P: Orokorrean kontzientziazio kanpainak: • Ibaia eta itsasoaren alde egiteko jendea informatu. Bertara zakarrik ez botatzeko kanpainak eta bertako balioa ezagutzeko. Baita arrantzaleen artean ere. E: Badira hiru urte, Cristina Enea Fundazioak udaberrian ‘Hidro-Logikak’ egitasmoa antolatzen duela. Ekimen honen bidez, izandako protagonismoa itzuli nahi zaio Urumea ibaiari, jarduerez jositako programazio batekin. Besteak beste hiru erakusketa, poesia emanaldi bat ibaiertzean, Urumea ibaia ikuspegi desberdinetatik (arkitekturatik, ingurumenetik eta hirigintzatik) aztertzen dituzten irteerak, baita uraren pribatizazioaren inguruko hitzaldiak ere izaten ditu egitarauak bere baitan. Urumea ibaiari merezi duen protagonismoa bueltatu nahi badiogu, lehen pausoa ezagutzea da, horregatik antolatzen ditugu lau irteera ibaian zehar: Ibaiaren inguruko arkitektura eta urbanismoa: Iñaki Begiristain arkitektoak gidatuta, Martutene eta Zurriola artean txalupan egiten den ibilbidea. Urumea ibaiertzeko baserriak: Cristina Urkijo arkitektoak gidatutako bisita. Urumeako ibai-ertza bizikletan: Ibilbide zikloturista ibai-ertzetik. Kalapie elkartearekin batera. Urumeako erriberatik zehar oinezko bisita gidatua: Ekosistema hau hobeto ezagutu eta ulertzeko bisita. Oinez Urumearen ertzetik egingo dugun ibilbidean zehar landare eta animalia espezie ugari ikusi ahal izango ditugu bertatik bertara. • • • • Informatu eta kontzientziatu, Ulia eta Igeldoko kostaldean dauden ekosistemei buruz, donostiar askok ez dituzte ezagutzen ezta bertan egon daitekeen balioa. Herritarrei ura era egokian nola erabili irakastea informazioarekin. Baita udal langileen artean, ura aurrezteko neurriak zabaldu eskoletan egiten dugun bezala. Eta arauak ez badira betetzen, Udala gogor jarri behar da herritarrekin: ardura eskatuz eta multak jarriz. E: Donostiako Udalak, Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean, Uliako Interpretazio Zentroa ireki zuen 2012. urtean. Ulia mendia eta haren inguruaren aktibo eta balio naturalen inguruan informazioa eskaintzen duen gune didaktikoa da Zentroa. Gainera, Udaleko Ingurumen sailetik, Cristian Enea Fundazioa, Uraren Euskal Agentzia eta Añarbeko Ur Partzuergoarekin elkarlanean, urtero antolatzen dira hiritarrentzat kanpainak, uraren garrantziaz ohartarazi eta uraren erabilera jasangarriagorako gomendioak emateko; kanpaina horiek Udal Administrazio osora zabal daitezke. Jakina, udal ordenantza guztiek dute zehapen-araubidea, eta isun ekonomikoak ezartzen ditu horiek betetzen ez dituztenentzat. 26
  27. 27. P: Udalak bera eredu izan beharko luke: lorategietan, iturrietan, garbiketan,… ura artatsu erabili behar du. E: Azken urteetan, udal kirol-instalazioetako igerilekuetan uraren erabilera iraunkorra sustatzeko programa jarri du abian udalak, eta programa horri esker emaitza onak lortzen ari dira. Paco Yoldi kiroldegiko igerilekuetan esaterako, %15 murriztu da ur-kontsumoa. P: Itsasontzi irteerak antolatu biztanleriak itsasoko uren egoera ikusteko. E: Badira hirian hainbat enpresa pribatu mota honetako irteerak antolatzen dituztenak. 27

×