ARALARREN IV. KONGRESUAEZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN              PONENTZIA POLITIKOA          Baluarte Jaure...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN                                                       ...
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Ponentziapolitikoa2009eus

578

Published on

Aralarren ildo politikoa biltzen duen ponentzia, 2009an.

0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total Views
578
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Transcript of "Ponentziapolitikoa2009eus"

  1. 1. ARALARREN IV. KONGRESUAEZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Baluarte Jauregia, Iruñea, 2009ko irailaren 26 eta 27an
  2. 2. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOAAURKIBIDEA1. Sarrera 3. or.2. Alderdiaren erronka nagusiak 5. or.3. Egoeraren analisia 9. or. 3.1. Egoera ekonomikoa: Sistema ekonomikoaren egiturazko krisia 9. or. 3.1.1. Izaera, arrazoiak, erantzuleak eta etorkizunerako aurreikuspenak 9. or. 3.1.2. Herritarrengan duen eragina. Jarduera politikoan izandako ondorioak 14. or. 3.2. Euskal Herriko egoera politikoa 16. or. 3.2.1. Nafarroako egoera politikoa 19. or. 3.2.2. EAEko egoera politiko berria 23. or. 3.2.3. Ipar Euskal Herriko egoera politikoa 26. or. 3.3. Espainiar Estatuko egoera politikoaren analisia 26. or.4. Jardun politikoaren egitura-ildoak 27. or. 4.1. Jokabide politikoa 27. or. 4.1.1. Ezker Abertzale berria eta eraberritze estrategikoa 27. or. 4.1.2. Abertzaletasunaren erronkak 31. or. 4.1.3. Abertzaletasuna XXI mendean 34. or. 4.1.4. Giza mugimenduekin elkarlana 35. or. 4.2. Jokabidea arlo ekonomiko eta sozialean 37. or. 4.2.1. Arlo ekonomikoa 37. or. 4.2.2. Desarrollismoaren aurrean, jasangarritasuna. Ekosozialismoa 43. or. 4.2.3. Generoen arteko berdintasuna 45. or. 4.2.4. Euskara eta Euskal Kultura 46. or. 4.2.5. Hezkuntza 47. or. 4.2.6. Bakegintza eta Giza Eskubideak 48. or. 4.2.7. Osasuna eta Gizarte Zerbitzuak 48. or.5. Hauteskundeetarako aurreikuspenak: 2011ko Udal eta Foru Hauteskundeak 51.or. 5.1. NaBairen etorkizuna 53. or. 5.2. Udal eta Foru-Hauteskundeak EAEn 55. or.6. Nazioarteko harremanak 55.or.7. Alderdiaren sendotzearen erronka 58. or. 2
  3. 3. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA 1. SARRERA 2006ko udazkenean III. Biltzarra egin genuenetik, aldaketa handiak izan dira EuskalHerrian. Ezin esan, ordea, onerako izan direnik. 2006a amaitzear zegoela, su-etena eten egin zen, eta aurretik eraman zuen borrokaarmatuaren amaiera hitzartzeko aukera. Euskal Herriak bakea nahi zuen, baina oraingoan ereune historikoak kale egin digu, ez da benetan historia egin duen unea izan, eta ez da eginhistoria bi arrazoirengatik, alde batetik hitzartzeko aukera hori murriztua izan zelako, batzuenarteko negoziazioa izan zen eta ez guztion artekoa, besteak beste. Historiak argi erakutsi dudenon artean egin ez diren negoziaziorako prozesuak (Arjel, Lizarra, Loiola) ez direla aurrerajoan. Eta beste aldetik, eta garrantzitsuena, borroka armatuaren aldeko apustua egitenjarraitzen duela herri honen sektore batek. 2007an Nafarroan aldaketa etor litekeela pentsatu genuen askok: Nafarroa Baik,emaitza paregabeak lortu eta gero, eskuzabaltasun ariketa bat egin eta PSNri eskaini zionNafarroako gobernuaren ardura nagusia. Nahiz eta Nafarroako sozialisten gehiengoa horrenaldekoa izan, estatu arrazoiak nagusitu egin ziren eta sozialistak ez ziren ausartu Nafarroa urtegehiegiz gobernatzen ari den muturreko eskuina gobernutik ateratzen. 2009an, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren txanda izan da: berriz ere estatuarrazoiak beste edozeren gainetik jarri, eta sozialistek EAEko lehendakari egin dute PatxiLopez, horretarako PPren babesa bilatuz eta lortuz. Nafarroan gertatutakoa berriz ere. Albisteaez da lehenengoz abertzalea ez den lehendakaria dagoela Euskal Autonomia Erkidegoan.Albistea da oraingo gobernuak eten egin gura duela aurrekoak normalizazioa bilatzeko eginikoibilbidea. Zenbat eta txartoago, zalantza barik orduan eta txartoago. Aralarrentzat, berriz, gauzak bestela joan dira: 2007ko hauteskundeetan NafarroaBai herrialde horretako bigarren indarra izan zen. Euskal Autonomia Erkidegoan, alderdiarenhedapenerako funtsezkoa zen urratsa egin genuen: hiru herrialdeetako Batzar Nagusietanordezkaritza lortzea. Ahaztu barik Donostiako Udalean ordezkaritza izatea ere lortu genuela,Mendebaldeko hiriburuetan lehenengo aldiz. Urrats hori beste koalizio baten eskutik egingenuen: Ezker Batuarekin joan ginen 2007ko hauteskunde horietara, Udal eta BatzarNagusietarako hauteskundeetan ezkerreko mezua nortasunaren mezuaren gainetik paratubehar zela pentsatu genuelako. 3
  4. 4. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA 2008ko hauteskundeetan, Madrilgo Kongresurako egin zirenetan, Aralar bakarrikaurkeztu zen EAEn, baina hori ez zen oztopo izan gure boto-kopurua handitu eta finkatu egingenuela esan ahal izateko. Ez ziren hauteskunde errazak izan guretzat, baina proba ondogainditu genuela esan daiteke. Ordukotik ez da ahaztu behar Nafarroa Bairen emaitzak gauzabera erakutsi zuela: sendotasuna, Nafarroako panorama politikoan leku propioa lortu izana. 2009ko hauteskunde-emaitzek erakutsi dute sendotuz doan alderdia ez ezik, bideaeginez doan alternatiba ere bagarela: Euskal Autonomia Erkidegoko parlamentua berritzekohauteskundeetan lau legebiltzarkide lortu genituen, hauteskundeetara, 2005ean legez, bakarrikjoanik, eta ordezkaritza hiru herrialdeetan lortu genuen. Apurka-apurka bada ere, herrialdeguztietan presentzia irabazten ari gara. Europako Parlamentuko hauteskundeetan funtsezko osagarri bihurtu gara ezkerrekokoalizio soberanista zabal batean, eta gure ordezkari bat izango da EstrasburgokoParlamentuan ere. Abertzaleen Batasuneko kide bat joan da zerrendan guri zegokigun postubatean, alderdi bien arteko sintoniaren adierazle. Lehenengoz, Euskal Herritik kanpora dagoenerakunde batean ordezkaritza izango du Aralarrek. Hauteskunde hauetan autokritikarako tarteaere izan dugu. EArekin eginiko koalizioak ez du funtzionatu, hainbat arrazoi medio. Hauteskunde-emaitzak, militanteen gorakada lasai baina jarraitua, onarpen sozialgero eta agerikoagoa… Aralarren proiektua finkatuz doala esan genezake. Baina guk ez dugugeure burua ulertzen, ezker abertzale politikoaren bultzatzaile eta parte bezala ez bada. Horixeda aurrean dugun helburuetako bat: bidea egin, eta bide horretan bidelagunak izan.Abertzaleen Batasunarekin betidanik izan ditugun harremanak gero eta estuagoak dira: batakbestearen erabateko errespetutik abiatuaz, elkarlana bultzatzen ari gara Euskal Herri osoanezkerreko alternatiba abertzalea sendotuz joateko. Pertsona eta talde gehiagori ere zabalikdagoen alternatiba abertzalea. Zenbat eta gehiago, gure oinarriak galdu gabe, orduan hobeto: Aralarrekookondotxo dakigu, eta ez da harrokeria, Euskal Herriko beste edozein indar politikoren mailakoaizatera irits daitekeela ezker abertzalea eta hor dago, eta ez beste inon, Euskal Herriarenetorkizun eta euskal gizartearen justizia eta elkartasun itxaropena. Baita, erakunde batean edobestean, ezker abertzaleko militante diren askorena ere: guztia dugu irabazteko, egin dezagunguztiok. 2009ko hauteskunde autonomikoetara eraman genuen hauteskunde-programanjasotzen genuen gure planteamenduek ez dutela copy right, copy left dela guk proposatzenduguna edozeinen eskura daude gaur Aralarrek defendatzen dituen planteamenduak, inorenakez dira eta guztionak izan daitezke, ezkerreko abertzale ororenak. Guk duela hamar urtehasitako bideari ekingo diogu, indarberrituz ekin ere, jakin badakigulako Aralar zenbat eta 4
  5. 5. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOAsendoago izan, orduan eta arinago lortuko dugula ezker abertzale zibil eta zabala eraikitzea.Horixe da gure helburuetako bat, helburu nagusietako bat. Aralarrek parlamentuan esanbezala, “inoren zain egon gabe; ETAk aspaldi hartua behar zuen erabakia noiz hartuko duenzain egon gabe”. Asko baita jokoan daukaguna, ez bakarrik ezkerreko abertzaleok, baizik etaherri honetako abertzale guztiek. Benetan pentsatzen dugu beharrezkoa dela herri honi merezi,gura eta behar duen ezker abertzalea eskaintzea. Ez dugu horretan etsiko. 2. ALDERDIAREN ERRONKA NAGUSIAK Esan daiteke, beraz, Aralarrek sei ardatz nagusitan lan egin beharko duela hurrengohiru urteetan, V. Biltzarra egin bitartean, etorkizuneko alternatiba eguneroko lanarekin eraikizjoateko. Maila ideologikoan, orain arteko planteamenduetan sakondu beharra. Lehenik etabehin, maila ideologikoan, orain arteko planteamenduetan sakondu beharra dago. Argi dagoetorkizuneko ezker abertzalearen oinarria gaur egun Abertzaleen Batasunak eta Aralarrekdefendatzen dituzten planteamendu politikoetan egongo dena. Horrela esaten diharduguurteetan, eta denbora arrazoia ematen ari zaigu: borroka armatuaren zikloa agorturik dago;gatazka politikoak haren adierazpen militarrak baino gehiago iraungo du, autodeterminazio-eskubidea lortzen dugun arte, eta hori ez da borroka armatuaren bitartez lortuko; lurraldetasunaerabaki-esparru ezberdinen errespetuarekin uztartu behar da, euskal herriek erritmo ezberdinakdituztela onartuaz; ezberdinen arteko akordioak bilatu behar dira, abangoardiak alde batera utzieta ezkerreko eta abertzale izateko era bat baino gehiago dagoela onartuz. Duela hiru urtekobiltzarrean ere adierazi genuen, ezker abertzalearen definizioaz ari ginela: “Independentea izanbehar duela ere uste dugu Aralarkideok; horrexegatik gaude gauden lekuan. Inoren zain ezdagoena, politika egiteko inoren baimenik edo komunikaturik behar ez duena. Abangoardiarikonartzen ez duena” (4.17). Horrela definitzen genuen ezker abertzale politikoa. Ezkerrekoikuspegitik, Europara eta Hego-Amerikara begira jarri beharra dago, ezkerraren antolamenduaeta planteamenduak ulertzeko era berriak baitatoz kontinente hauetatik. Krisia dela eta, geroeta gehiago gara eredua bera zalantzan jartzen dugunak: edukiz bete behar da jarrera hori.Planteamendu horiek oinarri harturik, Aralarri dagokio ezkerreko abertzale guztioi begirakoproposamen ideologikoak egitea: ezker abertzalean pertsona bat bera ere ez dago sobera,jardute-motak dira baztertu behar direnak. 1. Oposizio lana. Bigarren lan-ildoa oposizio-lana da: hala Nafarroan nola Euskal Autonomia Erkidegoan oposizio-lana egitea egokitu zaigu. Nafarroan, gainera, gobernu- alternatiba izan zen Nafarroa Bai koalizioa, eta hurrengo hauteskundeetan ere, Aralarrek Nafarroako herritarrei gobernu-alternatiba bat eskaintzeko ahalegina egin beharko luke. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, Legebiltzarrean duela lau urte hasiriko lanari jarraipena eman behar zaio, inoiz baino indar handiagoarekin. Gobernu- 5
  6. 6. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA aldaketak ekarri dituen aldaketa politikoei, gainera, ezin zaie maximalismotik erantzun: oposizio-lana egitea dagokigu, oposizio-planteamendu egingarriak eginez eta gobernuak estu harturik, hala nazio ikuspegitik nola eredu sozialarenetik. Oposizioko lanari bere garrantzia eman behar diogu. Oposizio lana ere herria eraikitzeko tresna bada, ez bakarrik gizarteari mezu bat zabaltzeko, baizik eta proposamen konkretuak ere aurrera ateratzeko. Ez da biderik zuzenena gizartea eraldatzeko, baina oposiziotik egin daitekeen lana epe ertain-luzean lan oso baliagarria izan daiteke. Eta oposizioko lana da orain dagokiguna, bi helbururekin, gure mezu independentista eta ezkerrekoa gizarteari hobeki helarazteko, batetik, eta beste aldetik, Gobernuaren politiketan aldaketa eragiteko, ahal dugun neurrian.2. Foru eta Udal hauteskundeak prestatzea. Hirugarren lan arloa hurrengo Foru eta Udal hauteskundeak prestatzearena da. 2011ko Foru eta Udal hauteskundeek Aralarren etorkizunerako duten garrantzia aintzat hartuta, horiei begira lan egiten hasteko premia nabaria da. Alderdia sendotzeko aurrerapauso garrantzitsua behar dute izan udal hauteskundeek, alderdiaren proiektua herrialde guztietan hedatzeko. Ezkerreko alternatiba abertzale sendoa eskaini behar diegu herritarrei. 2011ko hauteskundeetan Udalak, Nafarroako Parlamentua eta mendebaldeko hiru herrialdeetako Batzar Nagusiak berriz ere aukeratuko diren hauteskunde horietan, azkeneko hauteskundeetan (Nafarroako Parlamentuan zein EAEko Legebiltzarrean) izaniko emaitza onak berresteko eginkizuna izango dugu aurrean.3. Kanpo harremanak. Laugarren ardatza kanpora begirakoa da: estutu beharra dago beste ezkerreko alderdi abertzaleekin dugun harremana. Lehenengo eta behin, Abertzaleen Batasunak duela urte erdi pasa egin zigun gonbiteari jarraipen sendoa emanez: batzorde bitarikoan lan egin, elkarlana bilatu, herri honen egunerokotasuna onerako aldatzen ahalegintzeko. Esparru bera partekatzen dugun gainerako erakundeekin ere, harreman normalizatuak bilatzeko ahalegina egiten jarraituko du Aralarrek, beti ere elkarren errespetutik abiatuaz eta abangoardia planteamenduen bazterketa lortzea bilatuz. Bereziki inportantea da Estatu zein Europako beste ezkerreko alderdi abertzaleekin elkarlanean aritzea eta interes komunetan oinarritutako sareak sortu eta sendotzea. Hortaz, Estatuaren esparruan Herrien Europa koalizioa osatu duten Euskal Herritik kanpoko indarrekin elkarlanean jarraitzea lehentasunen artean egongo da, hori bai, koalizio horren kide ez diren ICV, Iniciativa del Poble Valenciá edota PSM alderdiekin ditugun harremanei muzin egin gabe.4. Kalera ateratzea. Bosgarren ardatza kalera begirakoa da, erakunde sozialetara, borroka zibilera, oposizio-lana ez dadila bakarrik Parlamentuan eta Legebiltzarrean egiten den zerbait: kalera ere atera behar da Aralarren oposizioa, eragile sozialei babesa emanez eta geure proposamenak eskainiaz herritar guztiei. Eragile sozialei 6
  7. 7. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA babesa eta elkarlana eskaini behar zaizkie, inolako gidaritza-asmo barik. Gure planteamendu sozialak kaleratu eta indartu behar ditugu, alderdian lehenik, gero gizarteratzeko. 5. Alderdia indartzea. Aurrean ditugun erronkei aurre egiteko, alderdia sendotzea da lehentasunezko eginkizuna. Aralarren presentzia Euskal Herriko kale eta txokoetan, udaletan, instituzioetan bermatu behar dugu. Hazkunde horrek, berriz, ezin du edonolakoa izan: gure ezaugarriei eta koherentziari atxikirik egin beharreko garapena da aurrean duguna. Jende asko erakarri beharko dugu gure proiektura, jende asko konbentzitu plaza publikora gure izenarekin azaltzera ausart dadin. Esperientziak diosku ez dela erraza, baina eginiko bideak erakusten digu gero eta aiseago egiten dela publiko gure ideia eta erakundearekiko atxikimendua, gero eta errazagoa dela bidea. Edonola ere, antolaketak pisu handia hartuko du datozen urte bietan, lan eskerga egin beharko delako, bai, baina, batez ere, lan hori egoki planteatu eta bideratu beharko delako. Baina ez bakarrik militanteak lortzeak eta alderdiaren azpiegiturak handitzeak baiziketa barneko antolaketak ere lan eskerga eskatzen du. Gero eta jende gehiago gara alderdianeta gero eta ardura gehiago hartuko ditugu horretarako barneko antolaketa hobea behar dugueta egokiagoa. Honez gainera, formakuntzari garrantzi berezia eman behar diogu. Beraz, gureekimen politikoetan koherentzia bat mantendu nahi badugu irizpide politikoak eztabaidatu etaadostu behar izango ditugu. Horretarako barneko formakuntza eta barneko eztabaida politikoafuntsezkoa izango da. 6. Teknologia iraultzaren aurrean kokatzea. Azken lan ildoa, gehiago atzeratu gabe, eta urgentziaz, egungo iraultza teknologikoak, internetek eta gizarte sareek duten eragina eta ondorioak aztertzea eta gogoeta egitea izango da. Aralarrek irakurketa propioa behar du, fetitxismo teknoutopikorik gabe, baina konplexurik gabe, bizi garen garai berriaz eta ematen ari diren gizarte, ekonomia, kultura eta politika aldaketa sakon eta azkarrez. Ezin da txikle zahar baten moduan luzatzen segi antzinako industria ereduko eskemaeta kontzeptuak. Trantsizio kontzeptuala garatu behar dugu, ezker industrial batetikinformazioaren ezkerrera, kode berria txertatuz gure kultura politikoan, gure antolaketa etakomunikazio ereduan. Aralarrek baliatu behar du berritze nahia duen gizarte korronte hori,ikaste hori konpartitu eta lideratu behar du, eta dinamika sozial uholde bihurtu behar du,elkartrukea tailer eta besteen esperientzien aurkikuntza. Eztabaida eta formakuntza nahastubehar dira. 7
  8. 8. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Gogoeta hori egiten den bitartean, Aralarrek berretsi egiten du: • Sarearen neutraltasunaren defentsa irmoa. • Administrazioan software librearen alde. • Egungo jabetza intelektualaren ereduaren benetako aldaketaren alde. • Herritarren eskubideak babestearen alde, bereziki adierazpen askatasunaren eta intimitate eskubideen alde. • Telekomunikazioen kontrolaren politiken kontra. Biltzar honen ondoren berritu egingo dira herrialdeetako zuzendaritzak ere, epelaburrean izango dugun hauteskunde-helburu horri ahalik eta ondoen erantzun diezaiogun,herrialde bakoitzeko zuzendaritzaren erantzukizuna izango baita lehentasunak ezartzea.3.- EGOERAREN ANALISIA 3.1.- Egoera ekonomikoa: Sistema ekonomikoaren egiturazko krisia. 3.1.1.- Izaera, arrazoiak, erantzuleak eta etorkizunerako aurreikuspenak. Krisi honen izaera (dagoeneko hainbeste hizpide ematen ari dena) ikuspuntubateratu batetik definitu edo azaldu nahi dugu; hau da, ekonomia, ideologia eta politika aldiberean aintzat hartzen dituen ikuspuntu batetik. Ekonomia, hori baita krisia eztandarazi duenoinarrizko eragilea; ideologia, krisiaren funtsak giza harremanei eragiten dielako eta elkarbizitzazein etorkizuna baldintzatzen dituelako; eta, azkenik, politika, analisi hau gure etorkizunekojarduera politikoari esparrua zehazteko eta ikusmira bat ezartzeko egiten dugulako, hau da,alderdi ezkertiar abertzale gisa dugun estrategia zehaztu eta finkatzeko. Krisi hau ez da orain arte izan direnen gisakoa. Ez da unean uneko egoerari lotutakokrisi bat. Eta ez sektore bati lotutako krisia. Hona hemen bere ezaugarriak: a) Krisi globala da, unibertsala den aldetik; bai mundu osoari dagokiolako, bai eta ekonomiaren sektore guztiei eragiten dielako. Eta mundu osoan ia garai berean sortu delako. b) Egiturazko krisia da, ekoizpen-, kontsumo-, merkataritza- eta gizarte-harremanen sistema guztiei eragiten baitie. c) Ekonomia- eta gizarte-sistema edo -ereduaren krisia da, ez baita sektoreen edo inperio ekonomikoen oreka falta hutsa (oreka horri berrezarriz konpon litekeena), ez eta konfiantza galera soil bat ere, konfiantza-galerak, haiek oso handiak izanda ere, konfiantza hori berrezarriz konpontzen baitira. d) Produkzio-ereduaren krisia da, inoiz baino ageriagoan utzi duena planetaren baliabide naturalen muga, eta produkzioaren eta kontsumoko izangaien etengabeko hazkundea ezbaian jartzea eskatzen duena. 8
  9. 9. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Krisiaren arrazoiak.- Krisi honen arrazoiak eta jatorriak asko dira, baina elkarrekinloturik daude. Ez dira aldi berean sortu, baina bai elkarren mendean. Krisiaren ardatza finantza-sistemaren ezegonkortasuna izan da; horrez gain, Espainian, lehenago edo geroago gertatubeharrekoa gertatu da, hau da, lehertu egin da etxebizitza-burbuila, espekulazioan oinarritutakoeta produkzio txikiko kapitalismo-sistema.Kontsumoak behera egin du (hornidurena batik bat,eta, neurri apalagoan, janari eta zerbitzuena); industriaren sektoreak ere kalteak jasan ditu;zerbitzuen sektorea apaldu egin da; eta nekazarien eta arrantzaleen sektorea, azkenik,presiopean eta agortuta bizi da. Finantza sistemaren krisia azaltzeko arrazoi “mikroekonomiko” ugari proposatu dira,iradokitzaileak eta bitxiak, batzuk, baina arrazoi horiek ez dira, inolaz ere, osoak. Sistemarenmuin espekulatzailearen ezaugarri anekdotikoenak nabarmentzera mugatzen dira sasi-azalpenhoriek; esaterako, “aktibo toxikoen” sorrerari dagozkionak. Agerikoa da, ordea, espekulazioarensorgin-gurpila mantentzea ezinezkoa izan denean bihurtu direla aktibo horiek “toxiko”. “Aktibo toxikoak” sorrarazi dituzten ekonomia-jokabideak "anekdota" gisa azaltzeairuzur ideologikoa izan liteke. Horregatik, ezkerreko ideologiak arazo askoz sakonago bati eginbehar dio aurre, unean-uneko gertaera eta pasadizoetara mugatzen ez dena; aitzitik, ekonomia-jokabide horiek orokortu izanaren (legeen, gizartearen eta kulturaren esparruetan) arrazoiarenmuinera iritsi behar baita. Sintomek krisia nabarmentzen dute, baina ez dute krisia osatzen, eta ez dira harenfuntsa. Hona hemen krisi honen sintomarik ezagunenak: “aktibo toxikoak”, etxebizitza-burbuilaren eztanda, kontsumoaren atzerakada, ekoizpen-eredua agortzea eta gizarteakzalantzan jarri izana ekonomiaren funtzionamendua. Ekonomiako eta gizarteko eskuinekoindarrek egiten duten krisiaren azterketak akats bat ageri du, eta propio egindakoa, gainera;izan ere, benetako gaixotasuna edo arazoarentzat konponbideak aurkitu ordez, krisiarensintomak aipatzen dira krisiaren arrazoitzat, eta horientzako konponbideak proposatzen.Gogoan izan behar dugu benetako arazoaren muina finantza-sistemaren porrota eta fiaskoadela, barne-produktu gordinaren eta sektore guztietako ekoizpenaren beherakadan adierazia.Horrez gain, agerikoa da “desarrollismo” espekulatzailea loratzen ari dela, langabezia-tasakgora ari direla abiada bizian, beharrizanei erantzuteko ezintasunak daudela, eta eredu etasistema honek ez duela orekarik. Ezkertiarrok argi izan behar dugu neoliberalismo kapitalistaren eredua (aipatutako“desarrollismoa”) agortzear dela. Eredu horren gain-egitura ideologikoa neokontserbatismoaizan da (“merkatu-baikortasuna”), eta horren adierazpen enblematiko eta kulturala, berriz, gauregun ezkutuan edo desagerturik dauden "yuppie-ak". 9
  10. 10. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Egiturazko, ereduzko eta mundu mailako krisi honen erantzukizuna ezin daitekeerruduntasun kontu batera mugatu. Errudunak aurkitzea ez da nahikoa. Erantzukizunak ez dira norbanakoenak ez egoerarenak, eta erantzukizunak ez diradesoreka eta kasualitate hutsetara murrizten. Izan ere, norberekoikeria ekonomiko, iruzur etajarduera espekulatzaileak izan dira sistemaren ohiko funtzionamendu egonkorra, eta ez dute,oraintsu arte, krisia sorrarazi. Zergatik piztu da orain, bada? Sektorekako ardura (etxebizitza-burbuilak eztanda egin izana, adibidez) edo banan-banako zein isolaturiko gertaera ekonomikoak (AEBtako finantzariek edo bankuek jasandakoporrotak, esate baterako) “pasadizo” hutsak dira, kontuan hartzen badugu finantza-sistemaosoa eta industria- zein merkataritza-sistema osoak kolokan daudela. BPGak behera egin duEuropa osoan, baita %3,8raino, zenbaitetan (EBko ekonomiaren trakzio-burua den Alemanian,adibidez), eta hori ez da egoerari dagokion sintoma bat soilik; aitzitik, krisia egiturazkoa delafrogatzen du gertaera horrek. Krisi hau aurreko egituraren alderdi jakin batetik eratorri da, funtsean bidezkoa ezzen alderdi batetik. Beste modu batean esanda, krisia ez da, berez, bidegabekeriaren jatorria,baina egituraren bidegabekeria ikusarazten du, eta egitura horren baitan dago, eta horrenarabera garatzen da, hain zuzen ere, krisia. Erantzukizunak, maila batean, ideologikoak, ekonomikoak eta politikoak dira. Bestemaila batean, berriz, kudeaketari dagozkio. Hala ere, ez da ahaztu behar sistema ororenezaugarrietako bat bere burua babestea dela, eta, horrenbestez, sistemari erantzukizunakeskatzen zaizkionean uko egin eta ateak ixten dituela. Ate horiek, berriz, oso gutxitan irekidaitezke. Krisiak erantzukizunak eskatzeko abagunea ematen dio ezkerrari, hainbat arlotan:erantzukizun ideologikoak; hau da, neoliberalismo kapitalistaren egituren bidegabekeriasalatzeko eta ezkerreko alternatibak proposatzeko bidea eman digu. Erantzukizun politikoak;hau da, sistemak berezko dituen ustelkeria, korrupzioa eta iruzur fiskala eta elkartasun gabeziasalatu eta horren alternatibak programatu eta defendatzeko, bere ondorioz langileen erosmenahalmena nabarmen galdu baita, 14 urtez jarraian ekonomiaren oparoaldia izan bada ere.Enpresa- eta kudeaketa-erantzukizunak, guztionak diren ondasunen usurpatze pribatizatzaileasalatuz, adibidez, kanpoko kontratazioa edo azpi-kontratazioa orokortu egin da, instituzioenerantzukizunekoak diren zerbitzuak eskaintzeko. Krisia bere arduradunei leporatu behar zaiela dioen printzipio ideologikoa zuzena da.Baina printzipio horren erabilera praktikoa ez da mugatu behar, ideologiaren ikuspegitik,enpresa-mailako mikroekonomiara edota enpresaburuen eta langilearen arteko lan- 10
  11. 11. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOAharremanetara. Funtsean sindikalista den ikuskera hori kontuan hartzeaz gainera, indarpolitikoek ez dituzte ahaztu behar krisi honen jatorri eta sortzaile diren erantzukizunideologikoak, politikoak eta, are, nazioartekoak zein inperialistak ere. Hain zuzen, gaur egungo nazioarteko egoeraren egitura inperialistak zuzeneanbaldintzatzen ditu moneta eta merkataritza-sistema globalak (egitura adierazpen muturrekoenaherrialde aberats eta esplotatzaileen eta herrialde esplotatu eta txiroen Iparralde/Hegoaldebereizketa da), eta baldintza horiek lotuta daude, aldi berean, krisi honen garapenarekin. AEBkhartu duen nagusitasun inperialak garatu du, zuzenean, krisi global eta egiturazko hau, bainasistemak bere burua babesteko duen blindajea inoiz baino argiago ikusten da, harenarduradunak eta inperioaren agenteak babes handia baitute. “Inperioaren auto-protekzio” horiguztiz nabarmena da giza eskubideen eta jarduera militarren arloetan, baina, modu isilagoanbada ere, ekonomia- eta merkataritza-jardueretan ere gertatzen da. Ezker Berriak botere judiziala ezegonkortzeko exijentzia demokratikoa indartu behardu, Montesquieuren teorema politikoa, estatu barneko ustezko hiru botereen (legegilea,betearazlea eta judiziala) oreka aldarrikatzen duena, aspaldi geratu baita zaharkitua egungogizartean, hau da, merkataritzaren, komunikazioaren, askatasunen eta segurtasunaren arloetanestatuz gaindikoa den gizarte honetan. Krisi honen bilakaerari eta iraupenari zein krisia gainditzeari buruzko aurreikuspenakhainbat eta ezberdinak dira, are aurkakoak ere, ideologiaren arabera. Hain zuzen ere, krisiarendiagnosia, berori gainditzeko proposamenak bezala, ideologiaren baitatik egin behar direlakonahitaez. Horrela, Zapateroren PSOE egiten ari den ideologia-abandonurako bira egiaztatu da;batetik, eskuinaren diagnosia onartu duelako, eta, bestetik, ez delako gai izan proposamenaurrerakoirik egiteko. Estatistikari erreparatuz gero, ikusten da krisiaren bilakaerak bere ondorio sozialetansakontzeko joera duela. Espainiako estatuan ekonomia osoaren gainbeherak oraindik ez duhondoa jo. Horrek adierazten du krisiak luze joko duela. Krisia atzean uzteko edo gainditzeko,kontzeptu gisa, elementu objektiboei eta subjektiboei erreparatu behar zaie: elementuobjektiboak ekonomiari eta politikari dagozkionak dira, batik bat. Elementu subjektiboa, berriz,gizartearen kontzientziak osatzen du, arazoa konpondu eta egoera egonkortu dela uste badu.Uste bateratu horrek, ordea, ideologikoki aztertu beharreko elementuak ditu, eta ez da gizarteosoan aldi berean ezarriko, horrenbestez. Krisiaren arrazoiak sistemarenak berarenak badira, atera beharreko lehenengoondorioa da “sistemaren akatsak konpontzea” ez dela nahikoa eta ez dela logikoa. Orobat, ezda aski, beren horretan, ez konfiantza berrezartzea (horra eskuinaren eta PPren errezeta), eztaekoizpena berraktibatzea ere (PSOEren eta Zapateroren errezeta). 11
  12. 12. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Ideologiari dagokionez, ezker berriaren aurkakoa da G-20an Bushek bere gain hartunahi izan zuen "kapitalismoa eraberritzeko" saiakera. Neoliberalismo kapitalistaren sistemaustela ideologikoki indartzeko saiakera eskas horretan parte hartu zutenak arbuiatu eta kritikatubehar dira, Bush eta Sarkozy lider neokontserbadoreak besteak beste, eta kritika horrek arezorrotzagoa izan behar du kontraesankorrak diren eta beren buruak, mirabekeriaz, haienmendean jartzen dituzten pertsonaiekin, Zapaterorekin, adibidez. Sistema bera berrikusi beharda. Neokapitalistek ez dute ezer berririk proposatzen, haien betiko jokamoldeei lotutakoideologia indartu nahi dute, sistema ahalik eta gehien iraunarazteko. Ekonomiaren krisi handi honekin agerian gelditu dira, orobat, “ongizatearen etagizarte-eskubideen estatuak” dituen gabeziak. Oraindik eta ageriago geratu da gizonen etaemakumeen arteko berdintasun eza eta beren lan baldintzen prekarizazioa. Gabezia horiei krisihonen erantzule nagusietako bat den EBren ustezko “izaera demokratikoa” gehitu behar zaio.Izan ere, EBk entzungor egin die ez soilik erreferendumetan jasotako ezetz guztiei (hainbatherri erreferenduma errepikatzera derrigortuz, baiezkoa irten zedin), eta gainera estatuetakoparlamentuetan ez da EBren politikari buruzko eztabaida sakonik egin (horren adibiderikargiena da 2009ko Europako hauteskundeetarako egin den hauteskunde-kanpaina negargarrieta ezin kaxkarragoa). Modu horretan, maniobratzeko tarte zabala utzi zaie estatuetakogobernuei, batetik, Europako herri guztientzako irismen handiko erabaki politikoak adosteko,eta, bestetik, ekonomia- eta diru-politikaren “muin gogorra” kudeatzea Europako BankuZentralaren eta beste erakunde batzuen esku uzteko. Politika horrek, azken finean, gaindituezinezko oztopo bihurtu da herri-mailako ezein ezkerreko politika garatzeko orduan. Hala eta guztiz ere, Ezker Dogmatikoaren erantzuna ere onartezina da, izaeraestatalistako alderdi komunistek eta horien plataformek ordezkatzen duten ezker zaharrarena,alegia, maila dialektikoan ordaina eskatu nahi baitu (“nazionalizatzeari ekin diote estatuareninterbentzio ekonomikoaren aurka zeudenek"); hala ere, estatu-kapitalismoan dagoeneko porrotegin duten errezetak proposatzen dituzte Ezker berriaren, ekologisten eta ezker abertzaleen aburuz (hainbat iturritikeratorritako giza elkartasun balioak, sozialismoaren balio historikoak, ekologismoaren balioak,feminismoaren balioak eta demokrazia ordezkatzaile eta parte-hartzailearen balioak), krisihonen sintomek agerian uzten dute eredua agortu egin dela. Eredua agortu edo sistema zaharkitu izanaren ondorioz, matxurak konpontzea edogizartearen konfiantza berrezartzea soilik ez da nahikoa, eta, gainera, eredu hauek ez dira XIXeta XX. mendeetako sozialismo errealaren aurkakotasun-dialektika historikoen alternatibaerreala, dagoeneko akiturik eta zaharkiturik dauden eredu estatalistak baitira. Proposamenberriak egin behar dira: ezker berriarenak, elkartasunezko ekosozialismoarenak, 12
  13. 13. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOAfeminismoarenak, demokrazia ordezkatzaile eta parte-hartzailearenak, komunikazio etaongizatearenak, eta justizia sozialarenak. Eta proposamen berri horietara iristeko, des-ikasten,birpentsatzen eta erantzun zein kontzeptu berriak aurkitzen ikasi behar da, benetan ere egungosistemaren alternatibak izango diren formula berriak atzemateko. Baina erronka honi aurre egiteak dituen zailtasunen jakitun egon behar dugu.Ezkerraren alternatiba, alternatiba globala bezala ulertuta, mundu osoan ahulezi larrian dago.Merkatuan oinarritutako ekonomia nagusi da munduan eta ezkertiarron zeregina izan behar dubere funtzionamenduari buruz hausnarketa sakona eragitea. 3.1.2.- Herritarrengan duen eragina. Jarduera politikoan izandako ondorioak. Gizarteak berak egiaztatzen du krisia zailtasun gehien dituzten sektoreak kolpatzenari dela eta geroz eta sakonago kolpatuko dituela, horiek krisia eratzean inolako erantzukizunikizan ez badute ere. Krisi bidegabea egiturari dagokionez, bidegabekeriak mundu osoarieragiten dio. Krisia bera ez da bidegabekeriaren jatorria, baina larritu egiten du hura. Arragobatek egiten duen gisan, sistemaren egiturazko bidegabekeria globala nabarmentzen etaagerian uzten du. Sistema horrek bere burua babesten du, ordea, eta auto-babes hori da berealderdirik funtsezkoena; lehen aipatu bezala, AEB dira horren adierazgarri nagusia. Argi dago,baita ere, krisiaren erantzule nagusiak ez direla krisia ordaintzen ari. Nabarmendu egin behar da, beste behin, egoeraren izaera bidegabea ez dela krisitikeratorri, baina krisiak hura larriagotzen duela, eta sistemaren bidegabekeria dela gizarte-aldaketaren alde borrokatzeko arrazoi eta akuilu ideologiko nagusia. Horregatik, ez da nahikoa egoera bidegabe jakin batzuen erantzule zehatzak zeindiren adieraztea; nahiz eta beti komeni izan lan hori egitea. Egoera jakin eta berezieierantzuteaz gainera, proposamen orokorrak eman behar ditugu. Erantzun orokor horiek ezindute izan, ordea, neoliberalismo kapitalistaren konponketa hutsak, ez eta ezker estatalistarenerrezetak ere. Estatuak ez dira dagoeneko tresna nahikoak ez egokiak krisi global etaegiturazko honi erantzuna eta konponbidea emateko, krisiak berak agerian utzi baitituestatuaren mugak, lurralde-mailan ez ezik, baita eskumen-mailan ere. Agerian uzten du bereerantzukizun politiko zuzena eta, erorketa ekonomiko honetan, gertatzen ari dena aldez aurretikezagututa jokatu zuela, baliabide publikoak pribatizatzeko joerari eutsi ziolako. Izan ere, zenbait enpresa multinazionalek estatu askok baino dimentsio eta boteregehiago daukate. Estatuz gaindiko egitura instituzionalek gero eta indar eta botere gehiago izanbeharko lukete, enpresa erraldoi horiei aurre egin ahal izateko. Guk, beste askorekin batera, 13
  14. 14. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOAzehaztu beharko genuke zeintzuk izan beharko liratekeen instituzio horiek, nola osatu beharkoliratekeen, zein baloretan oinarritu beharko liratekeen, etabar. Estatalismoak, hau da, nazioarteko ekonomia-agente gisa jarduten duten estatuak,oztopagarri bihur daiteke eta bihurtzen da, batzuetan. Hain zuzen ere, bat baino gehiago dirateknikoki ordainketen etete-egoeran edo porrot-egoeran dauden estatuak (Europako zenbaitbarne). Erakunde publiko guztiek, nazioarteko estamentu guztiek eta gizarteak,osotasunean, izan behar dute krisiaren erantzunen eta egiturazko aldaketen protagonistak. Etagizarteari zuzendu behar zaizkio, nagusiki, mezu eta proposamen politikoak. Horrenbestez, agerikoa da estatuek ezin dutela izan krisi ekonomikoari aurre egitekoekimenen eta egiturak aldatzeko jardueren protagonista ekonomikoak, eta, horren ondorioz,errotik aldatzen da internazionalismoari buruzko ikuskera eta, batik bat, indar estatalistekinternazionalismoari buruz egiten zuten erabilera dialektiko interesatua. Etorkizunean indarpolitiko abertzaleentzat aukera berriak irekiko dira, beraz, bai dialektikoki, ezkerreko indarestatalisten aurrean, bai Europako eta Europaz kanpoko gainontzeko indarrekiko harremanetanere. Krisiak herritarrengan izan duen eragina gizarte-maila apalenetan nabarmentzen da,nagusiki: langileengan, langabeengan, eta batez ere, horien artean prekaritate egoerahandiena pairatu dutenen artean, emakume eta gazteengan, 40 urtetik gorakoetan,etorkinengan eta baztertuengan. Langabeziak etengabe egiten du gora, eta gero eta gehiagodira bazterketa egoeran izan daitezkeenak. Testuinguru honetan, Iparralde / Hegoaldebereizketak garrantzia eta tamaina berriak hartu ditu. Horrek guztiak ondorio nabarmenak ditu jardun politikoan, eta ekintza horiek, nola ez,ideologizazio-maila oso handia dute. Erantzunetako batzuk atzerakoiak edo eskuinekoakizango dira, sistema bera eta gizarteak sisteman duen konfiantza berrezarri edo konpondunahiko dutenak. Horien aurrean, berriz, ezkerraren erantzuna nabarmenarazi behar da. Enplegua etababes soziala berriro ere proposatuko duen ezkerraren erantzuna, enpleguaren arazoari etagizartearen babesari gizakiak duinago egingo dituen beste eredu berri batzuen bidez aurreegingo diena. Ezkerraren erantzunak birplanteatu egin behar du desarrollismoa. Generoarrazoiengatiko diskriminazioaren kontrako borroka. Krisi ekonomikoari aurre egiteko,lehentasunezko helburu bezala hartu behar da emakumeen eta gizonen jarduera-tasaparekatzea. Bizitza babestea eta emakumeen osasunaren prebentzioa. Berdintasuna,errespetua eta tolerantzia baloreetan oinarritutako hezkuntza sustatzea, matxismoa gure 14
  15. 15. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOAgizartetik ezabatzeko. Ezkerraren erantzunak tinkoa behar du izan sexu-erasoen etaemakumeen aurkako indarkeriaren aurrean. Ezker aurrerakoi batek bere lehentasunen arteanizan behar du herritarren oinarrizko eskubideen defentsa, gizonen eta emakumeen artekodesberdintasunak ezabatuz. Estatuek kudeaketa publikoan duten esku-hartzea birplanteatubehar du. Kontsumoaren maximalizazioa birpentsatu eta elikadura-buruaskitasuneanoinarritutako kontsumoa proposatu. Azken finean, munduko gizaki guztiei bizitza proiektu duinaeraikitzeko aukerak eskainiko dizkien sistema sozioekonomikoa diseinatu eta gauzatu behar du.Horiek dira ezker berriak gaurko ekonomia-sistemari alternatiba politiko errealak eskaintzekoaztertu behar dituen oinarri ideologikoetako batzuk. 3.2.- Euskal Herriko egoera politikoa. Hego Euskal Herrian, 70. hamarkadako erreformaren eta hausturaren artekoeztabaidak baldintzatu zuen, neurri handi batean, indar abertzaleen bilakaera politikoa, baiindar estatalistekiko harremanei, bai indar abertzaleen artekoei dagokienez ere. 75. eta 76. urteetan jatorrizko indar demokratikoak (EAJ, PSOE, PCE etaDemocracia Cristiana alderdiaren zati handi bat) hausturaren aldekoak ziren, EzkerAbertzalearekin batera, noski, eta erreformismoa, berriz, neofrankismoarekin lotuta zegoen.Jokabide-aldaketa (Ezker Abertzalearena salbu) interesatuki eta koherentziarik gabe egin zen,konstituzioari buruzko eztabaida baino askoz lehenago, eta “Erreforma DemokratikoarenErreferendumak” eraginda, zehazki. Adolfo Suarezek 1976an deitu eta aise aski irabazitakoerreferendum horrek baztertua izateko beldurra sortarazi zuen indar politiko guztiengan, EzkerAbertzalearengan izan ezik. Baina zergatik ez zuen aldatu bere jarrera Ezker Abertzaleak,gainontzeko indar politikoen gisan? Hainbat arrazoi izan ziren horretarako: Lehenik eta behin,koherentzia politikoa azpimarratu behar da; eta, bigarrenik, haustura demokratikoa negoziaketademokratikoarekin lotuta izatea (horretarako adostu zen, hain justu, KASen minimoenplataforma); izan ere, bide hori lehenesten zen, Estatuaren botere errealekin negoziatzeko bidebakarra zelakoan. ETAk, berriz, bere egin zuen negoziaketa horren protagonista izateko xedea. Indar demokratiko gehienek jarrera aldatu zuten, haustura defendatzetik erreformarimen egin edo onartzeraino; hala ere, amnistia aldarrikatu zen 1977an. Ondorioetako bat, hausturaren aldeko jarrerari eustea eta negoziaketa politikoaeskatzea izan zen, eta, ildo horretatik, ez ziren onartu erreformaren erakundeak. Hala ere,Erreformaren amaiera aldarrikatzen dutenen aurrean, esan behar diegu oraindik ez delaamaitu. Horrenbestez, ez zen parte hartu erakundeetan, haiek ez legitimatzearren. Horrez gain,nabarmendu behar da erakunde armatuaren borrokak baldintzatu egin zuela ezkerabertzalearen politika. Barne-eztabaidak hainbat gorabehera eta pasarte izan zituen, eta Aralaragertzean, beste dimentsio bat hartu zuen eztabaida horrek. 15
  16. 16. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Estatuaren erantzuna aldatuz joan da, halaber, nazioartearen sostengua lortu duenheinean, Frantziarena, batez ere. Erreformari buruzko hausnarketa planteatzean, nabarmendu behar da, denborakaurrera ahala, hura atzeraezina izan dela; hala ere, ezin dugu esan, alderdi ideologikotik,erreforma kontsolidatu egin denik. Gaur egungo egoeraren analisiak izan behar du abiapuntua.Erreformak historian izan duen bilakaera onartu ala ez, bi ikuspegi horiek bat etor daitezkenabarmentzean gaur egun errezeta hori zaharkitua dagoela eta aldaketa sakonak behar dituela.Hori izan zen ELA-LABen analisia, bai eta, geroago, Lizarra-Garazikoa ere. Hala ere,Erreformaren amaiera aldarrikatzen dutenen aurrean, esan behar diegu oraindik ez delaamaitu, horren bitartez ukatu nahi dutelako Hego Euskal Herrian konpondu gabeko gatazkapolitikoa dagoela, Erreforma horrek konpondu ez duena. Nolanahi ere, ETAren borroka armatuaren iraupenak, ondorio politikoak dituena, etabere estrategia politiko-militarrak modu ezkorrean baldintzatzen dute, eta balizkoaurrerapausoetako asko baldintzatzen ditu. Bere sorreratik hainbat gaitan izan duen jarrera koherenteak sendotu egin du Aralar: • Ezker Abertzale anitza eta zabala sortzeko apustua. Errespetuan, elkarlanean eta konfiantzan oinarritutako ezker abertzale politikoa. • Ekintza politikoa soilik baliatzen dugu autodeterminazioa eta independentzia aldarrikatzeko, eta jardun horri ematen diogu lehentasuna. Mezu, proposamen eta xede politikoak berritu behar ditugu, alternatibak emateko agortutako bideei. • Kontsolidatutako erabakitze-esparru politikoak eta haien indar-korrelazioak errespetatzen ditugu: Nafarroa, EAE eta Iparralde. • Euskal Herriko lurraldeak eta haren autonomiadun zein erabakimen-esparruak batzearen alde egiten dugu, eta batze-prozesu hori bultzatzen, lurralde horien egoera autonomikoen edo, Iparraldearen kasuan, autonomiarik gabekoen, araberako prozesuen urratsak eta abiadurak aintzat hartuta, eta lurralde horietako indar- korrelazioari erreparatuta. • Elkarrizketaren eta negoziazioaren alde egiten dugu, politikaren normalizaziorako nahitaezko tresna diren aldetik. • Autonomiaren fasean, egungo bi estatutuen garaia (Gernika eta Foru Hobekuntza) agortutzat jo dugu, eta aldatu behar direla aldarrikatu; hala, aldaketa horietan, giltzarriak izango dira erabakitzeko eskubidea eta erreferendumak deitzeko ahalmen juridikoa. Hori guztia independentziarako dugun eskubide kolektiboa mantenduz. • Aniztasunaren alde egin dugu eta horrek zeharkakotasunean daukan adierazpen politikoak babestu ditugu, frentismo politiko oro baztertuz; bereziki, Iruñeko eta Gasteizko egungo gobernuena. 16
  17. 17. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA • Indar politiko eta sozialekin hitzarmenak adostu, zehaztu eta gauzatzeko baldintzak sortzeko jarrera izan dugu, hitzarmen horietatik sortutako mugimenduen gidari, tutore edo zuzendari izateko baldintzarik sortu edo asmorik izan gabe. Euskal Herriko egoera politiko orokorrari erreparatuta, ikusten dugu eragin handia etaetengabekoa dutela Lizarra-Garaziko prozesuak eta 2006ko "su-eten mugagabeak". Azkengertakari historiko horretan, elkarrizketa-negoziazioak eta horien amaiera nabarmendu behardira. Egoera berri bat sortu da, batetik, prozesu horien azken bilakaeren ondorioz, eta,bestetik, prozesuon garapenean eta haietan erabakigarriak izan ziren oinarri ideologikozehatzen ondorioz. Egoera berri horretan, indar politiko guztiek, Aralar barne, gogoeta eginbehar izan dute, etorkizuneko proposamenek izan behar duten oinarri ideologikoahausnartzeko. Lizarra-Garaziren ondorengo aldian bizi gara, eta, aldi honetan, elkarrizketapolitikorako baldintzak ez dira aurreko egoeretakoen parekoak. Hala eta guztiz ere,inguruabarrak aldatu izanak ez du lausotu behar elkarrizketaren proposamena, elkarrizketabaita funtsezko printzipioa eta jardunbide demokratikoa, helburu politikodun indarkeriagainditzeko. Elkarrizketarako proposamenek garbi bereizi behar dituzte bi elementu hauek:batetik, prozesu politikoa, eta, bestetik, indarkeriak sortutako arazo guztiak konpontzekomodua. Pertsona guztien eskubide guztiak babesten ditu Aralarrek eta babes hori printzipiobihurtu du. Bide horretan, antagonista guztien arteko oreka eta ulermena bilatzen dugu.Bestalde, uste dugu borroka armatuaren fenomenoa gainditzeak ez duela inolaz ere ETAazpiratu denaren itxura hartu behar, hori kalte sakonen iturri izan litekeelako, Euskal HerrikoXIX. mendeko historiak berak erakusten duen bezala. Aralarrek demokratikoki konpondu ez den gatazka politiko bat dagoela baieztatzendu, eta gatazka horrek 50 urte baino gehiago dituela; hau da, ETA sortu aurretik datorrela. Datuhorrexegatik, eta izaera ideologikoa, politikoa eta soziala duten beste alderdi askorengatik,gatazka ez da mugatu behar bere adierazpenetako batera, hots, borroka armatura, ez baitahori, hain justu, nabarmendu beharreko adierazpena. Euskal Herriaren aldarrikapenindependentistei eutsiko diegu; aintzat hartuta, betiere, ETA baino askoz ere zaharragoakdirela. Aurreko horrek guztiak ez du ukatzen, ordea, ETAko militanteek eta presoek ere,antolaketaren bultzadak eta norbanako motibazio politikoek eraginda hartu dutela bide hori.Orobat, eta horren guztiaren ondorioz, Aralarrek lanean jarraitu behar du, bide hertsiki 17
  18. 18. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOApolitikoen bidez aldarrikapen ezkertiar eta soberanistak egiteko eta bere burua antolatu etaprestatzeko. Horiek horrela, une oro gogoan izan behar dugu gure ekarpena egin behar dugula,inongo protagonismorik gabe, Lizarra-Garazi ondoko aldian sortutako problematikarikonponbide politiko eta gizatiar bat emateko. Lizarra-Garazi izenez ezagutzen diren elkarrizketa-prozesuak kolapsatu osteansortutako egoerak, bai eta prozesuen ondoko egoerari buruz ezker abertzalearen ikuspuntubiek egin dituzten balorazio ezberdinek, zailtasunak sortzen ditu elkar ulertzeko eta elkarrekinharremanetan jartzeko orduan. Zailtasun objektibo horiek handiagotu egiten dira, gainera,batzuetan nabaria den nagusitasun-jarrera edo -nahiaren ondorioz. Hori horrela izanda ere,Aralarren ustez, bere zeregin politikoa da politikoki zilegi diren harreman oro proposatu,mantendu eta sakontzea; leialtasunetik eta elkarrenganako begirunetik, betiere. 3.2.1.- Nafarroako egoera politikoa. Nafarroa une garrantzitsu eta zail baten aurrean dago berriro ere. Indarkeriabukatzearen inguruan sortutako itxaropenak, NaBairen sorrera, etor daitekeen aldaketapolitikoa eta aurreikus daitekeen UPN-ren aldiaren bukaera, ez dira gauzatu guk nahi izangogenukeen gisan, eta Nafarroa zein nafarren gehiengoa egoera zail batean dago beste behin.Egoera horrek, gainera, larritzera egin du, krisi ekonomikoaren eta krisiak gizarte-mailaapalenengan dituen ondorioen erruz. ETAk ilusioa eta itxaropena izateko arrazoi handietako bat desagerrarazi zuen,aspaldian, su-etena hautsi zuenean. PSN-PSOE alderdiak, bestetik, aldaketa politikoa ukatu du, aldaketarako baldintzapolitiko, sozial eta elektoralei itzuri eginez. Hori gutxi balitz, UPN eskuindarrera gerturatu da,eta, gaur egun, harekin elkarlanean aritzean, badirudi 2007ko Parlamenturako eta Udaletarakohauteskundeen aurretiko egoerara itzuli garela; are, 80, eta 90. hamarkadetan bizitakoegoeretara ere. Ongi dakigunez, garai haiek oso gaitzak izan ziren Nafarroarentzat eta osooroitzapen txarrak dakarzkio Nafarroako gizarteari. PSNk bere erantzukizun ezkertiar edo sozialistari uko egitean, eta eskuinekogobernu baten interes zein beharrizanak onartu eta horietara makurtzean sortutako egoeralarriak ez du, ordea, Nafarroan den aldaketa politikorako premia eta eskakizuna deuseztatzen.Dena den, gizartea lokartzen saiatzen dira, ilusioari, konpromisoari eta aldaketa horrenbideragarritasunari eta gertutasunari oztopoak jarriz. PSN-PSOEk aldaketa politikoari eta NaBairekin gobernua sortzeari eginiko arbuioaMadriletik datozen estrategia, beharrizan eta kalkuluen emaitza izan zen. Horrez gain, nola ez,PSNk eta alderdi horretako buru nafarrek presioak, exijentziak edota mehatxuak jasan zituzten, 18
  19. 19. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOANaBairekin paktua egiteak eta UPN alderdi eskuindarra oposiziora bidaltzeak izango zituenondorioak gogoraraziz. PSNk azken bi urteetan egin duen aldaketaren xedea da, aldaketa hori eragindutenek diotenez, 2007an irekitako apustuak eta aukerak behin betirako baztertzea. NaBairenindar eta ahalmen politikoak eta bere nagusitasunak beldurturik, bi alderdik gobernatutakoNafarroaren formula berrezarri nahi dute. PSN alderdiak uko egin dio UPNren aurrez aurre jarrieta hura gainditzeari, eta, ondorioz, uko egin dio bere ideiak errealitatean gauzatzeari, etaetengabean eskuinaren mendean izatea erabaki du. Orain arte gertatutako guztiak ez du desagerrarazi, Nafarroan, aldaketa politikoalehenbailehen gauzatzeko beharra, ez eskabidea, ez eta premia ere, baina aldaketa horiiristeko aukera aldendu da, epe laburrean eta 2007ko udan hatzekin ukitu genuen moduan,behintzat. Nafarroako eskuina haustea, batetik UPN eta bestetik PP, gertaera berri etagarrantzitsua da mapa politiko berrian. Datu oso garrantzitsu batzuk falta bazaizkigu ere, hots,Nafarroako Parlamenturako eta udaletarako hauteskundeetan hautesleek PPri zer-nolakobabesa emango dioten, eta babes horrek UPN zenbateraino ahulduko duen, haustura hori berriontzat jo behar dugu, nolanahi ere. Oraindik ezin dugu gogoeta sakonik egin, baina Espainianongi finkatutako alderdi baten indarrak, PPrenak, alegia, UPN erabat gailentzen buka dezake,azken horrek sentiberatasun espainiarra eta PPreriko lotura sendoko hautesleria sustatu etasortu baitu. Ez dirudi, hala ere, epe laburrean harreman horiek birbideratu eta berrezardaitezkeenik, hauteskundeetan halabeharrez aurrez aurre jarriko direla kontuan hartuta. Dena den, gertaera objektiboa da Nafarroako eskuina banatuta egoteak UPNrenhauteskunde-nagusigoa ahultzen duela, eta laugarren eragile bat sartzen duelahauteskundeetako norgehiagokan, posizio politikoen aldeko borrokan eta geroko gehiengoeneraketan. NaBairen etorrerak Nafarroan eragindako aldaketa politikoak zerikusia du eskuinean,20 urteko batasunaren ostean, haustura gertatzearekin. Madrilen egindako lana, 2007koemaitzak eta UPNk gobernua galtzea hain gertutik ikustea izan dira eboluzio garrantzitsu horreniturburu zuzenak. Hein batean UPNren norabide politikoa aldatu bada ere, bai alderdiarenlehendakaritzan zein gobernuaren presidente izateko hautagaiari dagokionez, hau da, MiguelSanzen ordez Yolanda Barcina proposatu izana, ez dirudi aldaketarik ekarriko duenik UPNrenpolitika eta jarreretan. Etorkizunean argituko dira zalantza horiek, hau da, gerora jakingo dugualdaketarekin indartu edo ahuldu egin ote diren. Nafarroaren euskal nortasunaren aurka egitea 19
  20. 20. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOAda, haren sorreratik, UPN alderdiaren ideologiaren ardatzetako bat. Ezaugarri horri ideologiaeskuindar eta neoliberal gogor eta sakon bat lotzen zaio, interes ekonomikoen muinekzeharkatzen eta harilkatzen dutena. CDNk, berriz, amaiera bakarreko nora eza du, hau da, desagertzea eta bere azkenarrastoak UPNra gehitzea. Bere jokabideek eta jarrerek aspaldi utzi zioten zentrista izateari etajarrera sozial eta demokratikoak babesteari. Guztiz bat datoz UPNren politikekin, eta arrakalikgabeko babesa ematen diete haien proposamenei. Ezker Batuak ahaleginak egiten ditu koalizioak estatu mailan dituen krisi orokorretatikbizirik ateratzeko. Sektore ofizialaren esparruan daudelarik, gainbehera orokorraren eraginajasaten ari dira, eta, Nafarroan egiten dituzten ahaleginak gorabehera, ezin dute goranzkoetorkizunik bermatu. Gizarte- eta ekonomia-politiketan jarrera guztiz ezkertiarrak dituzte, bainajokabide eta errealitate antidemokratikoak zuritzen jarraitzen dute, CCOOk Gobernuarekinelkarlanean garatutakoak, adibidez. Urrun daude, orobat, nortasunarekin, kulturarekin etahizkuntzarekin lotutako gaiak ulertu eta onartzetik. Batasuna-ANV alderdiak presentzia du Nafarroan oraindik ere. Zaila da, ordea, bereindarra eta benetako babesa neurtzea, eguneroko lanean jasan behar duten egoera zail etabidegabea dela medio. Beren hutsunea nabarmena da bizitza politiko eta instituzionalean, baieta gizarteari eragiten dioten eguneroko arazoetan ere. Gatazkaren oskolean itxita, errealitatepropio eta baztertzaile batean bizi dira, eta horrek hartzen ditu beren jarduera eta ahalegingehienak. Aralarek haiekin harreman sarriak izateko eta elkarlanean aritzeko jarrera irekita etaharkorra duen arren, errealitatea oso bestelakoa da. Batasuna-ANVk tinko eusten dio Aralarrenaurkako borroka-joerari eta etsaitasunari, kortesiazko harremanak izateko aukera ere ukatuz. Garai berri honetan, Nafarroaren etorkizun politikoan eragiten duen eta eragingoduen egoera berri bat sortu da: krisi ekonomikoa, gure komunitatean gordintasun osozazalarazten ari den ondorio larri eta zuzenekin. Gordintasun hori UPNk bultzatutako ekonomia-eredutik eratorri da; izan ere, kanpoko enpresen adarrak gure lurraldean izatea eta horiekikomendetasunari eustea da gure ekonomiaren ezaugarri nagusia. Egoera horretan, enpleguaerregulatzeko espediente ugari eta jarduera ekonomikoaren erorialdi handiak eragin dizkigukrisiak. Era berean, adreiluarekiko mendekotasun handiak milaka langile utzi ditu lanik gabe. Egoera larri horren aurrean, UPN-CDNren eskuinak, PSNren esku-hartzezuzenarekin, enpresen negozio-mailari eusteko neurriak abiarazteari eman dio lehentasuna,urritu egin baitira krisiaren ondorioz. Neurri horiek porlanaren eta adreiluaren sektoreetaneragiteko hartu dira, eta krisi-egoera honen sortzaile zuzenak diren eredu ekonomikoakmantentzeko asmoa daukate, eta milaka lanpostuen galera eragiten du enpresa txiki etaertainetan, autonomoen artean, eta nekazaritzaren nahiz abeltzaintzaren esparruetan. 20
  21. 21. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Bizi-kalitatea apaldu, langabezia igo eta itxaropenak urritu egin diren garai honetan,baldintza berriak sor daitezke, eta sortu behar dira, egungo gehiengoak politikoki eta sozialkialdatzeko. Zuzenean edo zeharka egoera honen erantzule direnek ezinbestean jasan behardute beren egiteko moduek merezi duen zigorra. Era berean, egungo mapa instituzionalaaldatzeko modua izan behar da, bai eta korrelazio mesedegarriago bat sortzekoa ere,Nafarroarentzat aldaketa ezkertiar, sozial, aurrerakoi eta demokratiko bat bilatzen dugunontzat. Aralarrek, bere kabuz, NaBairekin, edo jardunerako erabiltzen dugun bestelakoaukeren bidez, lan-estrategia bat antolatu behar du, aurrerapen hori eta aldaketa politikoagauzatzeko. Alternatiba horrek oinarri izan behar ditu, elkarren artean osagarriak. Oinarri batekkonfrontazio politiko, sozial eta instituzionala bideratu behar du, Nafarroako eskuin atzerakoi etaneoliberalarekiko eta, PSNren gisan, eskuinarekin elkarlanean ari direnekiko; eta, besteak,programa-egitasmo bat aurkeztu behar dio Nafarroako gizarteari, egungo ereduaren alternatibaizan dadin. Irmo eutsi behar diogu UPN-CDNrekiko konfrontazio politiko eta sozialari, bai kalean,bai instituzioetan. Aurre egin behar zaie haien politika ekonomikoei, eta industriarekiko,azpiegitura eta zerbitzu publiko eta sozialekiko erakusten duten jardun politikoari. Ezabatu eginbehar dira ustelkeriari, adiskidekeriari, bezerokeriari eta diru publikoak alferrik xahutzeari bideaematen dioten jarrerak. Halaber, mugak jarri behar zaizkie Nafarroaren nortasunari, euskararieta eskubide politiko eta demokratikoei egiten zaizkien erasoei, tartean haurdunaldia etetekoeskubidea. Ideologia-printzipio ezkertiarretan oinarritutako alternatiba politiko eta egituratu bateskaintzeko gai izan behar dugu. Egungo ereduaren aurrean, garapen-eredu jasangarri,solidario, sozial eta parekide bat proposatu. Lurraldeari lotutako tokiko ekoizpen-sektore batdefendatu behar dugu, erabaki-esparrua Nafarroan izan dadin. Lehen sektorea, lurralde-garapena eta aukera-berdintasuna bultzatu. Apustu egin behar dugu I+G+Baren alde,ekoizpen-sektore publiko baten alde, energia garbiei lotutako sektoreekin konpromisoakhartzearen alde eta ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde. Etengabeko lana eta arduraizan behar du kudeaketa eta kontratazio publiko eta zuzeneko zerbitzu publikoak indartzea etahanditzea eta gizarte-laguntzako politikak egitea. Nafarroako Foru Administrazioak abortuarenlegea bidezko terminoetan indarrean jartzea exijitu behar da. Nafarroan behin eta berriroukatzen ari diren eskubidea da. Beren abortorako eskubidea gauzatu ahal izateko, foruerkidegoko emakumeek beste lurralde batzuetara joan behar dute. Aralarretik apustu irmoaegiten dugu emakumeen beren sexualitatea eta ugalketa hautatzearen alde, osasun-arretadoakoa, unibertsala eta zigorrik gabekoa bermatuz. 21
  22. 22. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA 3.2.2.- EAEko egoera politiko berria Eusko Legebiltzarreko hauteskundeek egoera politiko berria ekarri digute EAEra.Batetik, joko-arauen trukaketaren ondorioz, PSE-EEk gobernua eskuratu duelako, PPrenlaguntzarekin, eta ondorioz abertzaleok oro har gobernutik kanpo gaudelako, nahiz etagehiengo sozial eta politikoa izan. Alderdi politikoen ilegalizazioak baliatuz, besteak beste, Gobernu españolista izangodugu datozen urteotan, oraindik ere erabat aurreikusi ezin ditzakegun ondorioak izango dituena.Besteak beste, gobernu-programarik gabe hasi duelako bidea, eta PPrekiko duen morrontzaerabatekoak eskuak lotuta jardutera behartuko duelako, legealdi osoan zehar. Baina egonkortasun ezean mugituko den arren, zantzu guztien arabera, legealdiosoa iraungo du gobernu berriak. PPrentzat estatu-arrazoia baita Hego Euskal Herrianabertzaleok gobernutik kanporatzea. Nahiz eta Zapatero estu hartuko duen estatu mailan,EAEn egoerarik zailenetan ere Lopezi babesa ez diola kenduko atzeman daiteke. Bestetik,EAJk hiru Foru Aldundietako gobernuak mantentzen dituenez, Arabakoa barne, litekeena daEAJk eta PSEk Finantza-Politiketarako Kontseiluaren eta aurrekontuen testuinguruangobernagarritasunerako akordioak bilatzea, instituzio desberdinetan gobernagarritasun laguntzaelkarri emanez. Aralar prest egon behar da akordio puntualetara iristeko erabakitzekoeskubidearen defentsan, eta baita gainerako eskubide nazional eta linguistikoetan. Ibarretxe erretiratu, barneko indar korrelazio berria eta Eusko Jaurlaritzatik ateraostean, EAJren eboluzioa arretaz jarraitu beharko da, Era berean, Aralarrek gainerako indarren eboluzioa errespetatu behar du, egoerakbaloratu eta gai jakinetarako indar metaketa posibleak aztertuko ditu, EA, EB, Alternatiba,Hamaikabat, etabarrekin. Edonola ere, Aralarrek beste indarrengandik independenteki jokatubehar du, eta bere harremanetatik, a priori, inor baztertu gabe. Beraz, legealdi osora begirakojarduera politikoa eta oposizio lana bideratu behar dugu Aralarretik, eta jardun horren bidezezkerreko alternatiba abertzalea indartu eta are agerikoagoa egin. Bestetik, lehenengo aldiz baita ere, ezker abertzaleko beste sentsibilitatealegebiltzarretik kanpo geratu da, horrek dituen ondorioekin: milaka herritarren eskubideenbortxa batetik, eta bestetik, gizartearen argazki errealaren distortsioa eta parlamentu berriarenlegitimitate defizita. Egoera honetan, Aralarrek ordezkaritzarik gabe geratu direnekinelkarlanerako zubiak eraikitzeko ahaleginak egiten jarraituko du, ahal den neurrian, eta halaeskatuz gero, haien ekimenak ere helaraziz Legebiltzarrera. Baina beti ere, elkarlan giroa 22
  23. 23. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOAposible izango da, elkar onartzetik eta elkar errespetatzetik hasten bada, gaur oraindik ere,errealitate ez den egoera. Hauteskunde hauek balio izan dute ere, EAEko panorama politikoa argitzeko bideanurrats nabarmenak emateko: nahiko garbi geratu da EAEn lau espazio politiko nagusi daudelaeta espazioen artean, nolabaiteko indefinizioan mugitu diren alderdiak, indarra galdu dutela,nabarmen. Alderdi abertzaleen artean nahasmena eta zatiketa dagoen uneotan, Ibarretxekpolitika uztearekin abertzalegoaren zati batek erreferentzialtasuna galdu duenean, Batasunakbide politiko hutsen aldeko hautua egin gabe duenean, erreferentziazko indarra izan behar duAralarrek ezkerreko abertzaleentzat. Aralarrek sinesgarri egin du, EAEn lehenengo aldiz, ezkerreko alternatiba abertzaleabadela, eta posible dela ETAren abangoardia pean egon gabe; posible dela ETAk aspaldianhartua behar zuen erabakiaren zain egon gabe, esparru politiko hau osatzen dugun emakumeeta gizonok aukera politiko eraginkor bat egitea, egikaritzea, eta epe ertainera gobernu-alternatiba bilakatzea. Eta hori da aurrerantzean ere indartu behar dugun bidea, ezkerrekoalternatiba abertzalea lelo bat baino gehiago dela argi utziz: egunerokoan eguneroko arazoeiezkerretik alternatiba errealak eta egingarriak aurkeztuz; abertzaletasunaren erronkei erantzunberriak, iraganeko klitxeak gaindituko dituenak, emanez; diskurtsoa, baina baita praktika ereberrituz. Politika egiteko beste modu bat posible dela agertuz. Guk gure bidea egin behar dugu, besteekin bat egiten dugun alorretan elkarlanerakoirekiak egonez, baina gureari eutsiz. Alboetara baino aurrera begiratuz, inoren eta ezeren zainegon gabe; inoren eta ezeren menpeko izan gabe. Gizarteari eta boto emaileei zor gatzaizkio,ez beste inori, eta hauteskunde hauetan argi ikusi da gizarteak eskertu egin duela gurealternatiban eta gure proposamenetan zentratu izana. Ez gara inoren kontra ari, gurealternatiba sendotzen baizik. Hori dela eta, datozen urteotan indartu eta biderkatu egin behar dugu erakundeetakooposizio lana. Oposizio tinkoa baina aldi berean eraikitzailea eginez. Gizarte mugimenduekinelkarlanean, alternatibak aurkeztuz gai guztietan. Krisi ekonomikoari erantzun egokia emateko, ezinbestekoa da Batzar Nagusietanfiskalitatearen inguruko eztabaidak gaur duenak baino oihartzun gehiago izatea lortzea,proposamenak eginez eta gai hau agenda politikoaren erdigunean kokatzen saiatuz. Honezgain, are gehiago azpimarratu eta salatu behar dugu lan prekarietatean, errentaren banaketatxarrean eta ezberdintasun sozialean administrazio publikoek, sortzen dituzten politiketan,duten ardura, baita gu gobernukide garen erakundeetan ere. 23
  24. 24. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Legebiltzarrari dagokionez, talde parlamentari propioa izateak lanerako aukerakbiderkatu dizkigu. Urrats nabarmena eman dugu denbora, baliabideak eta parte-hartzearidagokionean eta jauzi honek eskaintzen dizkigun aukera guztiak ongi garatzen asmatu behardugu. Kontuan hartu behar dugu gainera, legebiltzarreko laugarren taldea garela eta guridagokigula ezkerreko oposizioaren ardura. Hori dela eta, Aralarrek oposizio jarduera azkarraeta trinkoa egingo du, alor guztietan ekimenak aurkeztuz, lege ekimenak hein handi batean, etagobernuaren kontrol zorrotza eginez. Baina gobernu frentista honi aurre egiteko erakundeetatik haratagoko erantzunaartikulatzen saiatu behar gara, gizarte mugimenduekin elkarlana ezinbestekoa izateaz gain,gehiengo konstituzionalistak gure proposamen guztiei edo ia guztiei bidea moztuko dielakoLegebiltzarrean. Horretarako Aralarrek alor desberdinetan diharduten eragile sozialekin lehenelkarrizketa erronda burutu berri du, eta harreman estua mantenduko du aurrerantzean ere bihelbururekin: a) euren ekimenak erakundeetara ekartzeko bidea irekia mantentzeko. b)erantzun bateratuak erakundeetatik kanpo, kalean ere emateko prest egoteko. Azken baten, datorkigun gobernuari erantzuteko moduko erantzuna artikulatu behardugu, guztion artean oztopa dezagun inolako materiatan atzerapausoak ematea, bai eta bestehainbat arlotan alferrik galdutako legegintzaldia izatea. Horretarako Aralarrek ekimena hartudu, ezkerreko alternatiba abertzalea egituratzeko bidean ezkerretik eta abertzaletasunetikoposizio tinkoa eta zorrotza egitea dagokigula jakitun izanda. 3.2.3.- Ipar Euskal Herriko egoera politikoa. Ipar Euskal Herriko egoera politikoak berebiziko aldaketak izan ditu azken urteotan.Euskal Herria Bairen sorrerak (inoiz abertzalegoak Ipar Euskal Herrian izan dituen emaitzarikonenak erdietsiz) urrats kuantitatiboa eta kualitatiboa ekarri du Ipar Euskal Herrian. Bestetik,Frantziako estatuko Berdeekin eta beste nazionalitateetako ezkerreko alderdiekin osatutakoEurope Ecologie-ren agerpenak mapa politikoa aldatu du, Ipar Euskal Herrian ez ezik, Frantziaosoan (Europako hauteskundeetan bigarren indarra izan zen Ipar Euskal Herrian, etahirugarrena Frantzian, PSrengandik oso gertu). Eta batean zein bestean, AbertzaleenBatasunaren lidergoa ezinbestekoa izan da. Ezker abertzale zibil eta zabala da erreferentenagusia Ipar Euskal Herrian abertzaleen artean. Eta erreferentzialtasun horrek emandakolidergoak lortu du inoizko emaitzarik onenak eskuratzea abertzaleek. Politika egiteko eran, ezker abertzale zibil eta zabala ulertzeko moduan, etaestrategian bat gatoz Abertzaleen Batasunarekin. Aralarren lan-esparrua Hego Euskal Herriaizanik ere, hasieratik izan du lehentasunezko harremana Abertzaleen Batasunarekin (AB). 24
  25. 25. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOAHarreman hau, baina, konfiantza pertsonaletan eta sintonia politikoan oinarritu izan da,nagusiki, orain arte. 2009ko udaberrian, baina ABko batzarrak erabaki zuen Aralarrekin harreman horiiraunkor egitea, eta horretarako batzorde bat izendatu zuen. Geroztik, bi aldeetako batzordealanean hasi da, eta bakoitzaren egitura eta lan esparrua errespetatuz, elkarlanerako bideariekin zaio. Bitariko batzorde horren lana, gai nazionaletan ez ezik, gai sektorialetan ere mezuakkoordinatzea eta jarduera politikoa bateratzea du helburu. Ezbairik gabe, aurrerapausoa danazio ikuspegitik, baina baita alderdien eguneroko jardunerako ere. 3.3.- Espainiar Estatuko egoera politikoaren analisia. PPk eta PSOEK bultzatutako alderdibitasunerako joera indartsu dago espainiarestatuan, Katalunia, Euskal Herria eta Galiziako salbuespen adierazgarriak izan ezik, eta EBreniraupenak eta UPyD alderdiaren agerpenak baino ez diote erantzuten joera horri. Zapateroren PSOE bere jardunaren ahultasuna nozitzen eta bere garaia bukatzekoaukerak eztabaidatzen ari da. Ez dirudi ekimen indartsu eta eraginkorrik daukanik, ezekonomiaren alorrean, ez gizarte-arloan, ez bakerako ekinean eta ezta estatuaren artikulazioinstituzionalean ere. Hurrengo hauteskundeetan botere-postuak galduko dituela dirudi,Rajoyren alternatibak ere mugak dituen arren. PPk, berriz, gutxigatik irabazi du Europako hauteskundeetan, eta Zapaterorenaldiaren amaiera bultzatzera zuzentzen ditu ahalegin guztiak. Baina PPk ere baditu beremugak. Desberdintasunak desberdintasun, PPk eta PSOEk bat egiten dute estatuarenikuskera zentralistan. Krisi testuingurua, gizartearen segurtasun ezaren handitzea berezkoezaugarritzat duena, askatasun publikoak murrizteko aitzakia ezin hobea da. Alderdienlegearen erabilera, adibidez, bi alderdion adostasunarekin areagotua izango da, EstrasburgokoEuropako Giza Eskubideen Auzitegiaren sententziaren babesarekin, Batasunak aurkeztutakohelegitea atzera bota ondoren. EB, aldiz, eredu-krisi baten baitan dago, non arlo anitzetan eta etengabe agertzenzaizkion kontraesanak. Nolanahi ere, PC alderdia buruzagitzan jartzeak izaera askoz erezentralistagoa eman dio, eta badirudi horren ondorioz erabakitzeko eskubidearen defentsageroz eta gibelerago uzten ari direla, baita ezker abertzale politikoaren tesiekin bat etortzekoaukerak ere. Hain zuzen ere, Alternativak eta beste nazio batzuetan sortutako fenomenoekzerikusia dute errealitate horrekin. 25
  26. 26. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA UPyDren agerpena, berriz, zorroztasunez aztertu beharreko gertaera da. Espazioelektoral bat hartu du, muturreko eskuinaren, laizismoaren, espainiar nazionalismo sutsuareneta alderdi handien sektore kritikoen ideiak bilduz, eta, egiazki, azken horiekin lehiatzen ditubotoak. Baina ez da behin-behineko fenomeno bat (UArena izan zen bezala), ezta iragankorraere. Oso sostengu sendoak ditu finantza-egituretan eta estatuko hedabideetan, eta horrekseriotasunez aztertzeko moduko fenomeno bihurtzen du. Kataluniako egoera (hein batean balioa gutxitu bazaio ere, osoki abian jartzen ez denestatutu berriarekin) eta Galizian PPk gobernua berreskuratu izana iritzi publikoa ikuspuntuzentralista batetik oinarri atzerakoietara mugitzen ari delako zantzuak dira; eta mugimenduhorrek eragina du Euskal Herrian ere.Azkeneko Europako hauteskundeetan ezkerreko eta abertzaleak diren beste indar batzuekinaurkeztu izanak, etorkizuneko lan ildoa eta harremanetarako abiapuntua izan beharko luke. 4.- JARDUN POLITIKOAREN EGITURA-ILDOAK 4.1 Jokabide politikoa 4.1.1. Ezker abertzale berria eta eraberritze estrategikoa Ezker abertzale politikoa, dagokion esparru politiko osoa ordezkatzeko antolatu,prestatu eta lehia politikorako adorez egokitzen denean, Euskal Herriko beste edozein indarpolitiko adinakoa izanen da. Gainditutako eztabaidak, oztopoak eta trabak edo tabuak aldebatera utzita. Independentziarako bide egingarri bakarra lehia politikoa da; abertzalego osoaridagokiguna. Eta bide politikoari traba egiten diona, kaltegarria da. Lehia politikoan aurrera eginahal izateko, ordea, abertzalegoaren beraren barruan barneko dialektika areagotu behar da.Dialektika hori, abertzalegoaren baitakoa, emankorragoa izanen da zenbat eta indar metaketagehiago egiteko gauza garen; abertzalegoan eta zeharkakotasunean. Gizartea, euskal gizartea,den bezalakoa delako. Ezker abertzale berriak bi oztopo gainditu behar izango ditu bere ideologia etaeraginkortasun politikoa indartsu eta zentzuduna mantentzeko. Alde batetik, eragile sozialakerabiltzea eta maximalismoaren ikuspegia ezartzea da abangoardismoaren ametsaren bestealdea. Lemoiz, AHT, euskara… Maximalismoak eta borroka armatuak kutsatzen duenean gaia,eztabaida antzutu da. Beste aldetik, ezker abertzale berriak instituzioetan soilik pragmatismoaoinarri hartuta politika erreformistak egingo balitu, ezker abertzale berriaren aldarrikapenideologikoak antzutuko lirateke. 26
  27. 27. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Ezker abertzalearen historian izaniko hainbat eztabaida gaindituta daude, ahazturik.Hara, erakundeetan esku-hartzea ala ez hartzea, erkiderik izatea ala ez izatea, kongresurikegitea ala ez egitea, hausturaren defentsa erreformaren aurka, prozesuaren mitoa,abangoardiaren eta helburuen politika xedea… Hori guztia gaindituta dago aspaldian.Erabakiak hartu ahala, eztabaidak itxi egiten dira: horixe gertatuko ahal da etorkizun laburreanhartu beharreko erabakiarekin ere. Bizimodua, euskal gizartea eta XXI. mendea anitzak eta bestelakoak dira. Egunerokoadostasun eta desadostasunak, itun eta lehiak, eztabaida eta dialektika politikoz beterik daude.Ezker abertzaleak alde batera utzi behar du abangoardiaren apustua eta ametsa. Ezker Abertzale berriaren helburua, gure helburua, ezkerreko alternatiba abertzaleaegituratzea da. Horretarako ez da EAJ ordezkatzeko asmorik behar, baizik eta lehia politikoarenbidez gure asmoa EAJ gainditzea izan behar du. Gure helburua, independentziarako bideaezkerretik egitea eta bideratzea izan behar da, eta horretarako, ezkerreko alternatiba abertzaleaegituratzea. Ez da EAJ ordezkatzeko asmorik behar, baizik eta gai batzuetan berarekin adostueta beste batzuetan lehiatu. Era berean, ez da alderdi sozialista deuseztatzea helburutzat jarribehar, baizik eta arlo batzuetan adostasunik izan litekeela jakin eta beste batzuetan borrokapolitikoa egin beharko dugula aitortu. Jeltzaleekin ados gauden gauzetan elkartu eta ados ezgaudenetan lehiatu egin behar dugu: gure helburua, ezkerreko gobernu alternatiba abertzaleaegituratzea da. Ezker abertzalean dauden bi sentsibilitateak Aralar eta Abertzaleen Batasuna aldebatetik, eta Batasuna bestetik —eta, agian, beste talde edo indar politiko batzuk ere bai— ezkerabertzaleko esparru horri so gaude. So, baina ez esperoan. Gure erronka dagoeneko egiten arigaren bidea da. Gu ibiltzen ari gara. Bagoaz. Euskal Herriak ezin du itxaron. Bakearentzat, betida beranduegi. Hona bi sentsibilitate horien bide-gurutzea egiten duten bost oinarri 1.- Bide soilik politikoak. Politikaren erabateko lehentasuna bide zibiletatik, besteinolako baldintzarik gabe. Hauteskundeetan, erakundeetan, gizartean, kalean, lantegietan etaikastegietan egiten den lehia politikari zilegitasuna eta lehentasun kritikoa aitortu. Ezkerabertzale politikoa mugimendu zibila izanen da. Soilik zibila. Ez dago zertan kondenaren edo damuaren aitorpenik eskatu. Beharrezkoa dena daETA erakundeari argi eta garbi borroka armatua behin betiko utz dezan esatea. Argudioakbakoitzak bereak ditu. Ondorioak bakarrik du axola. Ondorioa da abiapuntua. 27
  28. 28. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Egon ere, ETAren aroa bukatuta dago. Ideologikoki eta estrategikoki agortu egin da.Agorpen hori atzeraezina da. ETAren ekimenek ez daukate zerikusirik bere sorrerako xede etaarrazoiekin. ETAren ekimenen ondorio politikoak ustezko helburuen aurkakoak dira, etakaltegarriak. ETAren bukaera duina izatea ona litzateke. Euskal Herriarentzat eta gizartearentzat,bakearentzat, presoentzat, biktimentzat eta batez ere, ezker abertzalearentzat. Geroari begira, euskal gizartean bakea ongi errotzeak eta elkarbizitza ongihornitzeak indarraren erabileraren uztea duina izan dadin eskatzen du. Euskal Herrikoabertzalegoak, ezker abertzaleak, presoek eta biktimek eta Euskal Herriaren etorkizunak berakduintasunezko bukaera hori behar dute. Duintasun hori hiru osagarritan dago: aldebakarreko etena, ordain politikorik gabekoetena eta behin betiko etena. Preso politikoak normalizazioaren aldaketak ahaztu ezin dituen pertsonak dira.Pertsona banakakoak, bakoitzak bere izaera eta duintasuna duelarik, bakoitzaezberdintasunaren eskubide oso eta guztiarekin. Hemen Irlandan bezala gertatuko da. Etabeste munduko toki guztietan bezala. 2.- Egitura demokratikoa lehenetsi. Abangoardiaren eta lidergoaren xedeak etahelburuen politika maximalistak baztertu. Lehia politikoan indar politiko bat gehiagoren paperaonetsi. Horretarako barne egitura demokratikoa osatu. Ezker abertzale politikoak mugimenduzabala izan behar du. Demokratikoa bere barnean eta bere jokaeretan. Gizarteko eragileenerabilera eta telegidaritza antzugilea alde batera utzi. XXI. mendeko iraultza politikoa gizartearieta gizadiari laguntzea da, ez protagonismoa bilatzea. Gizartean gizakiak dira garrantzitsuenaketa alderdi batean erkideak edo militanteak. 3.- Ezker abertzaleak indar anitza izan behar du, barne egitura guztiz demokratikoaduena, bere esparru politiko zabala ordezkatzekotan. Zibila ez ezik, ezker abertzalea zabalabaita. Ezkerreko abertzaleen elkarlana sustatuko dugu, beti ere elkar errespetuan oinarrituz,ABrekin dugun harreman eredua aintzat hartuta. 4.- Gauden eta dugun egoeratik abiatuta saiatuko gara lehia politikoa egiten.Ipar Euskal Herria, Nafarroa eta EAE erabaki esparruak direla onartuta eta ibilbide edo estadioautonomikoa aintzat hartuta. Eztabaida hau ere latza izan da ezkerreko abertzaleon artean, urteluzez iraun du, baina gainditu dugu: Ipar Euskal Herriak autonomia estatutua behar duelaaldarrikatzen dugu, baita Nafarroak erabakitzeko esparru izan behar duela. 28
  29. 29. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA 5.- Europako Batasuna onartu. Bere gabezia eta hutsune politiko eta ekonomikoguztiekin, eta defizit horiek arbuiatuz eta ahaztu gabe bada ere, zehazki onartu. Euskal HerriaEuropako nazio bat da. Europaren baitan eta barruan lortu nahi dugu independentzia eta horrekizan behar du Ezker Abertzalearen xede politiko zehatza eta agerikoa. Europaren eraikuntzanparte hartu nahi dugu, Herrien Europarako proiektu aurrerakoi, solidario eta ez-estatalistadiseinatu eta gauzatu behar dugu, Europan zehar ditugun edota izan ditzakegun aliatuguztiekin. 4.1.2. Abertzaletasunaren erronka Erabakitzeko eskubidea Eraberritu egin behar dugu abertzaletasunaren diskurtsoa. Ikas dezagunnazionalismo espainoletik, nola jakin duen bere formak —ezen ez muina— beste argi batenpean saltzen. Euskal abertzaletasunak —ez bakarrik ezkerrekoak— berriz ere zentratu behardu bere diskurtsoa, argi gera dakion herritar orori hemen esklusioa Espainiak eta Frantziakpraktikatzen dutela. Erabakitzeko eskubidea ez dela abertzaleok geure mesedetarakoaldarrikatzen dugun eskubidea, baizik eta sozietate guztiaren onerako. Guztiok barne hartukogaituen markoa, ideia guztiak defendatu eta gauzatzeko aukera emango duen markoa delasozietate honek barne orekarako behar duena. Konfrontazio demokratikoa ahalbidetuko diguerabakitzeko eskubideak, herritarren arteko lehian. Alegia, erabakitzeko eskubidea ez deladesorekarako planteamendua, orekarakoa baizik. Erabakitzeko eskubideak ez duela zertanaldarrikapen huts-hutsean abertzalea izan: aldarrikapen demokratikoa dela, sozietate batekbere burua gura duen legez antolatzeko eskura duen tresna. Azkeneko 10 urteetan, Lizarra-Garaziz geroztik bide bat egin dugu, bereaurrerapauso eta akatsekin, erabakitzeko eskubidea aitortzeko bidean. Aralarrek bat egin dubide horrekin eta Nafarroako erabakitzeko eskubidea jasotzen zuen estatutu politiko berribaterako proposamena egin zuen 2005ean, “Serafin Olabe” Estatutua. Bestetik, bat egin duEusko Legebiltzarrean gehiengoz onartu diren bi proiektuekin. Legebiltzarrean ez egon arren,neurri handi batean gure adostasuna agertu genion Estatutu politiko berriari (berezikierabakitzeko eskubidea eta estatuarekin alde biko egitura sortzearekin) eta joan den legealdianbat egin dugu kontsulta legearekin eta lege horren defentsan jarraitzen dugu Estrasburgokogiza eskubideen epaitegiaren aurrean. Aralar alderdi independentista da, baina independentziarako bidea urratsez urratsegin behar dugula onartzen dugu, gehiengo demokratikoen babesa bilduz erabakitzeko esparrubakoitzean. Hori dela eta, lortu beharreko lehenengo urratsa egungo EAEko Estatutua etaNafarroako Foru Hobekuntzako Legea erabakitzeko eskubidea jasotzen duten beste araubatzuen bitartez ordezkatzea da. Bide horretan egin behar da bide horren alde gaudenon indarmetaketa eta ondoren, gainontzekoekin elkarrizketa eta akordio politikoa. 29
  30. 30. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Alderdi sozialistak gobernura heldu eta berehala ezarri nahi duen tesia -alegiatrantsizioa amaitu dela gure herrian eta beraz ez dela elkarrizketa politikoaren premiarik-borrokatzen jarraitu behar dugu eta elkarbizitzarako akordio berri bat aldarrikatzen. Izan ere, ezdugu gutxieneko adostasunik, eta gai izan behar gara, bazterketarik gabeko elkarrizketa batenbidez, XXI. Mendean erabakitzeko eskubideaz hitz egiten dugunean zer ulertzen dugunadosteko; proiektu politiko guztiak egikaritzeko aukera berdina izango duten marko juridiko-politiko bat adosteko. Euskal Herriko etorkizun politikorako oso garrantzitsua da erabakitzeko eskubideaberreskuratzea, ez bakarrik filosofikoki, baita praktika juridikoan ere. Eskubide historikoen edoForuen etorkizunerako aukerak jasotzen duenaren interpretazio demokratiko eta modernoaegun gure herriaren erabakitzeko eskubidea onartzetik pasatzen da. Gainera, gehiengo sozial eta politikoak eztabaida politikoa eta burujabetzan urratsakematea eskatzen du. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan ere argi geratu da herri honengehiengo sozial eta politikoak defendatzen duen aldarrikapena dela. Uneotan Estrasburgokoauzitegian dago aldarrikapena eta nazioartean gehiago zabaldu beharko dugun aldarrikapenada. Ezin dugu onartu hasiko den legegintzaldia arlo honetan alferrik galduko dugunlegegintzaldia izatea. Abertzaleok eta erabakitzeko eskubidea defendatzen dugun guztiok, inongobazterketarik gabe, inork abertzale labela inori emateko agintea duela pentsatu gabe, gureindarrak batzeko gaitasuna izan behar dugu gehiengo baten aldarrikapena izaten jarraitzenduen erabakitzeko eskubidearen alde, batzuek uste dutenaren kontra, hortxe baitago gureindarra, gehiengoa izatean, alegia. Eta guztion indarrak batuz bakarrik batzen ditugugehiengoak. Hori da aurrera egiteko lehenengo ezinbesteko baldintza. Eta bestetik, indar demokratiko hau, gehiengoa izateak ematen digun arrazoidemokratikoak, ezin du indarkeriak zikindu; giza eskubideen ikuspegitik onartezina izanik,gainera gure borroka nazionala garatzeko oztopo gaitza baita. Hauxe aurrera egin nahi badugu,guztiok barneratu beharreko bigarren oinarria. Indarrak batzetik lan egin behar dugu, hemen etanazioartean, baina aurkezpen gutun garbi batekin, ikuspegi demokratiko batetik begiratuta. Hori dela eta, ARALARen zuzendaritza berriak orain arteko bideari eutsi eta nazioikuspegitik gutxieneko akordio nazionala bilatzen ahalegindu beharko da, hurrengo premisekinbat egiten duten eragile politiko guztiekin: • Euskal Herriaren aitortza. Herri bat gara, nazio bat gara. • Gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu, sujetu politiko izateko eskubidea. • Borroka nazionala bide politiko soiletatik egin behar dugu, indarkeria espresio guztiak baztertuz eta arbuiatuz. 30
  31. 31. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Gutxieneko akordio horrek balioko luke, batetik EAEn dugun gehiengoa etaNafarroan aurrera doan aukera garela agerian jartzeko (bigarren indarra eta goranzko joeran)eta bide horretan ekimen bateratuak hartzeko; eta bestetik nazioartean gure herriarengehiengoak zer nahi duen argi adierazteko. Izan ere, gaur egungo Europar Batasunekotestuinguruan, nortasun nazionalei lotutako gatazka politikoek gaurkotasun osoa dutenean,gatazka hau plano demokratikoan jartzeko une ezin hobea da. Eztabaida ez da juridikoa,demokratikoa baizik: herri baten gehiengoak modu demokratikoan borondate bat aldarrikatzenduenean ez dago estaturik, ez konstituziorik, nahi hori modu iraunkorrean oztopatu dezakeenik.Hori da gure indargunea eta gure erronka. Edonola ere, Euskadirako Estatutu Politiko Berriaren tramitazioan zein KontsultaLegean, agerian gelditu zen Espainiako estatuaren botere desberdinengandik, hau ez dagoelaprest bere soberania zalantzan jar dezakeen inolako eskubiderik onartzeko gure herriari, etasoberania hori beretzat gordetzen duela bere konstituzioan. Ez dago inolako arrazoirikpentsatzeko jarrera hori aldatu egingo denik epe motz edo ertainean. Beraz, kontsentsutik eta adostasunetik akordio hori bilatu nahiko dugun arren,litekeena da, gehiengo demokratiko bat egonda ere, eskubide hori praktikara eramateko bidebakarra izatea indarrean dagoen ordenamendu juridikoari desobedientzia egitea. Herritarren artean babesa jasotzeko orduan bezala, bestelako alderdiekin eskubidedemokratiko honen aldeko indarrak metatzeko orduan, errealitate hau ezin dugu ahaztu, etamodu irekian planteatu beharko dugu, bukaeraraino egin nahi ez den bide bati ekiteak eragingolukeen frustrazioa saiheste aldera. 4.1.3. Abertzaletasuna XXI. mendean Independentzia lehenesten dugunean ere, argi esan behar zaio herritarrariindependentzia horrek guztioi egingo digula onura, abertzale izan zein ez izan. Independentzia,Europar Batasuneko erabakitze-guneetan ordezkaritza zuzena izan dezagula bermatuko baitu:Bruselara joateko Madrildik zertan igaro ez dagoelako. EBren barruan mugak kentzea helburuduen herria garelako. Demokrazia parte-hartzailea bultzatuko dugulako, Espainiako arauei menegin beharrik izan gabe: herri galdeketak lasaitasunez antolatu ahal izango direlako, gaiazeinahi dela ere. Armadarik izango ez duen herria izango garelako. Zerga-politika eta ereduekonomiko sozietatean oinarriturikoa egin ahal izango dugulako. Independentziak pertsonaklehenesten dituen eredu ekonomikoa gauzagarri bihurtuko digulako, guztioi. Beldur barik esanbeharra dago independentzia hobeto bizitzeko tresna bat dela: onura ekonomiko eta politikoakekarriko dizkigula herritar guztioi, abertzaleak izan zein ez. 31
  32. 32. ARALARREN IV KONGRESUA - EZKERREKO ALTERNATIBA ABERTZALEA SENDOTZEN PONENTZIA POLITIKOA Ezin dugu ahaztu nazioa pertsonez osatzen dela. Lurraldetasunak eta nazioak ez duzentzurik lurralde horietako pertsona guztiekin, haien nahi eta borondateekin kontatzen ezbadugu. “Herri askotarikoa, herri hau herri denik uste ez dutenak ere beregan hartzen dituenherria. Gizabanakoen herria. Nazioa pertsonek osatzen baitute. Eta herria ez da herri banakakohorien eskubideak bermatuko ez baditu” gogorarazi zigun Kirmen Uribek Aberri eguneko deialdibateratu baterako idatzian. Hor dago etorkizuneko beste gako bat. Zer egin abertzaletasunaren kulturatik ezdatozen herritarrek gure helburuekin bat egin dezaten, edo gutxienez kontrakotasunik sortu ezdezagun? Kontuan izan behar dugu XXI. mendeko Euskal Herria gero eta askotarikoagoa dela,munduko bazter askotatik etorritakoak eta haien ondorengoak herrikide ditugula. Beraz, ezerbaino lehen haiek guztiak ere barne hartuko dituen herri ikuspegia landu behar dugu. Eta ezhitzez bakarrik. Eta naziokide izatea borondateari atxiki behar diogu: gure erkidegoaren parteizan nahi duen oro eroso sentituko den komunitatea eraiki behar dugu. Gure sustraiak ondoitsatsita baina mundura irekitako herria, komunitatea eraiki behar dugu. Ildo honetan, ezin dugu nortasun edo identitateen arteko gerran murgildu. Aitzitik,Aralarrek euskal nortasuna errespetarazi, defendatu eta sustatzeaz gain, nortasun sentimenduguztien errespetuan oinarritutako elkarbizitza eredua bultzatuko du. Ez dugu inolaz ere nahibeste inork jasatea euskaldunok geurea defendatzeagatik jasan behar izan duguna. Horrez gain, gure proiektu politikoa defendatzerakoan, independentziaren defentsan,argudio klasikoei bestelako arrazoi pragmatikoak gehitu behar dizkiegu, baldin eta proiektuhonen onurak abertzale ez direnek ere ikustea nahi badugu: gure gizartea hurbiletik kudeatzeakguztiontzat dituen abantailak azpimarratu behar ditugu. Edo eta balioan jarri Europanerabakigune guztietan subjektu izaerarekin parte hartzeak dituen onurak, eta abantailaekonomikoak. Independentzia da egun subjektu izateko eredua munduan eta baita EuroparBatasunean eta hori beraz, gure kultura eta nortasuna, baina baita gure egunerokoari lotutadauden interesak defendatzeko eredurik onena herri kide guztiontzat. Herri bezala elkartasuna garatzeko biderik onena independentzia ere badela aitortunahi du Aralarrek. Izan ere, elkartasuna pertsona eta herri askeen dohaina da. 4.1.4. Gizarte mugimenduekin elkarlana Eta elkarlan horretan berebiziko garrantzia dute gizarte mugimenduek. Aralarrek,aurreko kongresuetan adostutakoaren haritik, berretsi nahi du gizarte mugimenduak errespetatueta ez instrumentalizatzeko printzipioa, horiekin elkarlana jarduteko asmoa baino ez du. Aralarrek analisi politiko eta sozialak zein gogoeta ideologikoak partekatzekoekimenak bultzatuko ditu, eta instituzioetan herri mugimenduaren ekimenak zein parte hartzeabideratuko du. 32

×