EDURRA TEILATUAN
Edurra teilatuan
abarra basoan,
taloak erretzeko
irina auzoan Rau!
Rau, rau, rau,
rakataplau!
Hau dok umo...
IKUSTEN DUZU GOIZEAN
(J. B. Elizanburu)
Ikusten duzu goizean
argia hasten denean,
menditto baten gañean,
etxe ttipitto ain...
HATOR HATOR
Hator, hator mutil etxera,
gaztaina ximelak jatera,
gabon gaba ospatutzeko
aitaren ta amaren ondoan.
Ikusiko d...
OLENTZERO
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera
Aditu duenean
Jesus jaio dela
lasterka etorri ...
OLENTZERO BURU HANDIA
Olentzero buru handia
entenimenduz jantzia
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia
Ai urde ...
MARI DOMINGI
Horra Mari Domingi, begira
horri
gurekin nahi duela Belena
etorri.
Gurekin nahi badezu Belena
etorri
atera be...
GABEKO IZAR
Ramon Intzagarai)
Gabeko izar argitsuena
piztutzeakin batera,
haurtxo eder bat etorri zaigu
gaur arratsean etx...
ALAKEN ALAKEN
Alaken, Alaken
ala pikula tun paire
errespunde la pikula tunba
Jesus, Maria, Jainkoa zen (Bis)
Adiskideok, i...
LOA, LOA
Loa, loa txuntxurrun berde
loa, loa masusta.
Aita guria Gasteizen da
ama mandoan hartuta.
Aita guria Gasteizen da...
HAURTXO HAURTXOA
Haurtxo haurtxoa
izu egin lo
hemen nauzu
zu zaintzeko
Izu egin lo
aita hurrun da
Euskadiren zerbitzuko
zu...
HAURTXO TXIKIA
(P. Etxebarria)
Haurtxo txikia negarrez dago
Ama emaiozu titia
Aita gaixtoa tabernan dago
Pikaro jokalaria....
apaindu daitezan galai.
Binbi-bonbolo egizu lo-lo
aingeruak datoz ernai
egunsentian itartutzian
izan nagizu zure zai.
Doin...
HAURTXO POLITA
(G. Olaizola)
Haurtxo polita sehaskan dago,
zapi xuritan txit bero (Bis)
Amonak dio: ene potxolo,
arren egi...
DIN DAN NOR HIL DA
-Din dan, nor hil da?
-Peru zapataria.
-Zer egin dau pekatu?
-Auzoko txakurra urkatu
Doinua
Gabonetan kanta kantari
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Gabonetan kanta kantari

1,324 views
1,025 views

Published on

Published in: Sports, Spiritual
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,324
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
261
Actions
Shares
0
Downloads
13
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Gabonetan kanta kantari

  1. 1. EDURRA TEILATUAN Edurra teilatuan abarra basoan, taloak erretzeko irina auzoan Rau! Rau, rau, rau, rakataplau! Hau dok umorea, utzi alde batera, euskaldun jendea. (Bis) Kortan daukagu txahala hezurra eta azala Aita San Antoniok loditu dagiala. Rau! Rau, rau, rau… Astean bariku bi zapatuan beti domekan okelea auzoan ikusi. Rau! Rau, rau, rau… Edurra teilatuan, zakua lepoan, ibili beharko dogu aurtengo neguan. Rau! Rau, rau, rau… Gaztea nintzanean, denbora batean, ez nintzen sosegatzen ezkondu artean. Rau! Rau, rau, rau… Ezkondu eta gero hilabete gabe porrusaldea neukan oliorik gabe. Rau! Rau, rau, rau… Doinua:
  2. 2. IKUSTEN DUZU GOIZEAN (J. B. Elizanburu) Ikusten duzu goizean argia hasten denean, menditto baten gañean, etxe ttipitto aintzin txuri bat, lau haitz haundiren erdian, iturriño bat aldean txakur txuri bat atean, han bizi naiz ni pakean. Nahiz ez den gaztelua, maite dut nik sorlekua, aiten aitek hautatua. Etxetik kanpo zait iduritzen nonbait naizela galdua. Nola han bainaiz sortua, han utziko dut mundua, galtzen ez badut zentzua. Ez da lurrean gizonik, printzerik ez erregerik, ni baño hobeki denik. Ba-dut andrea, ba-dut semea, ba-dut alaba ere nik. Osasun ona batetik, ondasun nahiko bestetik… Zer gehiago behar dut nik? Goizean hasiz lanean, arratsa heldu denean, nagusi naiz mahaiean. Kristau bat ona det hartu nik emaztea hartzean. Ez du me-egunean sartuko, uste gabean, Doinua
  3. 3. HATOR HATOR Hator, hator mutil etxera, gaztaina ximelak jatera, gabon gaba ospatutzeko aitaren ta amaren ondoan. Ikusiko dek aita barrezka, ama be poz atseginez. Eragiok mutil aurreko danbolinari gaztainak erre artian gaztainak erre artian txipli, txapla pun… gabon gaba pozik igaro daigun. Doinua
  4. 4. OLENTZERO Olentzero joan zaigu mendira lanera intentzioarekin ikatz egitera Aditu duenean Jesus jaio dela lasterka etorri da berri ematera Horra, horra, gure Olentzero pipa hortzetan duela eserita dago kapoiak ere ba(d)itu arrautzatxoekin bihar meriendatzeko botila ardoakin. Olentzero gurea ezin dugu ase, osorik jan dizkigu hamar txerri gazte. Saiheski ta solomo, horrenbeste heste, Jesus jaio delako erruki zaitezte. Horra, horra, Olentzero gurea begira honera, izar dizdizari bat doa Belenera. Bere argi dizdiraz goazen estalpera, Jesus haurtxoarekin gaua pasatzera Horra, horra, Doinua
  5. 5. OLENTZERO BURU HANDIA Olentzero buru handia entenimenduz jantzia bart arratsean edan omen du bost arroako zahagia Ai urde tripa handia! tralalara tralalara (Bis) Doinua
  6. 6. MARI DOMINGI Horra Mari Domingi, begira horri gurekin nahi duela Belena etorri. Gurekin nahi badezu Belena etorri atera beharko dezu gona zahar hori. Atoz, atoz zure bila nenbilen ni atoz, atoz zure bila nenbilen ni. Atoz goazen agurtu dezagun Belenen jaio den haurtxo eder hori. Nondik atera den gona zaharr hori? berririk baldin baden gorde zan hori. Harriturik ziagon Belengo herria, atera hadi hortik farregarria. Atoz, atoz… Doinua
  7. 7. GABEKO IZAR Ramon Intzagarai) Gabeko izar argitsuena piztutzeakin batera, haurtxo eder bat etorri zaigu gaur arratsean etxera. Ordu ezkeroz etxeko danak poztu ta zoratzen gera, haurra dalako zerutik honuntz datorren Jainko berbera. Zoraturikan aingeru pilak alkar artean lehiazka, zure goietik dakarkioke urre hutsezko sehaska. Guk eskeiniko maindire txuri garbi ta ederrak badauzka; geroztik gabiltz, haur inguruan pozaren pozez ohiuka. Alai ta pozik kanta dezagun haurtxo honen etorrera, gure iluna alaitutzeko jaio den argi ederra. Gaurtik aurrera atzerri hontan zorionekoak gera, haurra delako zerutik honuntz datorren jainko berbera. Gau eder hontan zeru goitikan jaitsi da jauna berbera. Zure hitz ona entzutearren goaz leial Belenera. Hitz egiguzu, jangoiko hitza, isil-isilik bihotzera. Zure ondoan gabon gau hontan egotekotan baikara. Doinua
  8. 8. ALAKEN ALAKEN Alaken, Alaken ala pikula tun paire errespunde la pikula tunba Jesus, Maria, Jainkoa zen (Bis) Adiskideok, ikusi dezute, zelai horietan artzaiak, artzai txiki, artzain haundi, artzain mutur leunak (Bis) Doinua
  9. 9. LOA, LOA Loa, loa txuntxurrun berde loa, loa masusta. Aita guria Gasteizen da ama mandoan hartuta. Aita guria Gasteizen da ama mandoan hartuta. Loa, loa txuntxurrun berde loa, loa masusta. Loa, loa txuntxurrun berde loa, loa masusta. Aita guria abiatu da Vitoriako ferira. Aita guria abiatu da Vitoriako ferira. Loa, loa txuntxurrun berde loa, loa masusta. Loa, loa txuntxurrun berde loa, loa masusta. Aita guriak diru asko du ama bidean salduta. Aita guriak diru asko du ama bidean salduta. Loa, loa txuntxurrun berde loa, loa masusta. Doinua
  10. 10. HAURTXO HAURTXOA Haurtxo haurtxoa izu egin lo hemen nauzu zu zaintzeko Izu egin lo aita hurrun da Euskadiren zerbitzuko zure ondoan ama daukazu ez zaitu inoiz utziko. Izu egin lo, aita preso da Zu bihar libro izateko Egun batian etorriko da gu biokin bizitzeko… Izu egin lo ilunagatik zeruan izar bat dago mila ta mila izango dira aita libratu ta gero Doinua
  11. 11. HAURTXO TXIKIA (P. Etxebarria) Haurtxo txikia negarrez dago Ama emaiozu titia Aita gaixtoa tabernan dago Pikaro jokalaria. Aita jokuan ama lanian Hauxe bai negargarria Eskerrak zuri lore polita Alaitzen duzu etxia. Inoiz aitatxo txintxotzen bada Oi zeinen esker haundia Orduantxe nik bai ekarriko zapata berri txuriak. Begiak xabalik ametsetan ari naiz oso polliki, aitak eltzian zure papattak txitxi ordez sartu dizkit. Doinua NAIARI Begiak itxi badator eta, lo-lo, dagizun lamia behaztzoekin heldu egizu izara zuri garbia. Ixil-ixilik zarata barik ostantu da eguzkia bainan artean zeure ertzean jagole da itargia. Ardi txiki bat ardi txiki bi lokartu jatzuz ondoan zeure ametsak entzun daitezen heure lepo beroan. Ttunkurrunkuttun, lo-lo dagizun izar azpiko itxasoan laztan eginez, ezpainen finez adats kizkurren basoan. Itargiaren irunzazpian igeri egizu lasai amets artean, krabelin zuriz
  12. 12. apaindu daitezan galai. Binbi-bonbolo egizu lo-lo aingeruak datoz ernai egunsentian itartutzian izan nagizu zure zai. Doinua
  13. 13. HAURTXO POLITA (G. Olaizola) Haurtxo polita sehaskan dago, zapi xuritan txit bero (Bis) Amonak dio: ene potxolo, arren egin ba lo (Bis) Txakur haundia etorriko da zuk ezpadazu egiten lo; (Bis) horregatik, ba, ene potxolo, egin agudo lo (Bis) Lo, lo, lo!! Doinua
  14. 14. DIN DAN NOR HIL DA -Din dan, nor hil da? -Peru zapataria. -Zer egin dau pekatu? -Auzoko txakurra urkatu Doinua

×