• Share
  • Email
  • Embed
  • Like
  • Save
  • Private Content
XVIII m eta_antzinako_erreg_krisia
 

XVIII m eta_antzinako_erreg_krisia

on

  • 1,263 views

Kontsulta Liburuko 4. Blokeko 2. kapitulua dago hemen laburbildurik 20. diapositibatik aurrera, batez ere hautaprobako gaia prestatzeko 27.etik aurrera. Horrez gain, hasieran Erregimen Foralaren ...

Kontsulta Liburuko 4. Blokeko 2. kapitulua dago hemen laburbildurik 20. diapositibatik aurrera, batez ere hautaprobako gaia prestatzeko 27.etik aurrera. Horrez gain, hasieran Erregimen Foralaren gainean, Ondorengotza Gerraz eta Ilustrazioaz ere informazioa ematen da. Gaia prestatzeko, 2. kapituluko 3. eta 4. puntuak erabili behar dira gehien bat, baina halako sarrera ere egin behar da, 1. eta 2. puntuetan agertzen dena laburbilduz.

Statistics

Views

Total Views
1,263
Views on SlideShare
1,263
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
13
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

CC Attribution-NonCommercial LicenseCC Attribution-NonCommercial License

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    XVIII m eta_antzinako_erreg_krisia XVIII m eta_antzinako_erreg_krisia Presentation Transcript

    • Batzar Nagusiak
      • Euskal Herriko administrazio eta politikazko erakunde nagusia, Erdi Aroan sortutakoa, bereziki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Foru-erregimenak zirauen bitartean, Batzar Nagusien egitekoa hauxe zen oro har: legeak eman eta betearaztea, lege zaharrak biltzea, zergak ezartzea, lurraren eta merkataritzaren antolamendua; kanpoko legeen onarpena ere beren gain zuten. Foruak irakurriz ematen zitzaion hasiera batzarrari. Batzarrei zegokien herrialdeko organo betearazle izango zen Diputaziorako kideak izendatzea, urte osorako aurrekontuak zehaztea, herritarren kexuei erantzutea eta foru-baimena ematea edo ukatzea. Bigarren Gerra Karlistan Foru-erregimena desagertzearekin batera galdu ziren Batzar Nagusiak hiru herrialdeetan (1876).
        • Araba: Arriagako kofradia desagertu (1332) eta ermandadeak eratu zirenean sortu ziren Batzar Nagusiak. Urtean bitan biltzen ziren: maiatzean lur zabalean eta azaroan Gasteizen. Diputatu nagusia buru zutela, ermandadeko prokuradoreek eta hiribilduetako eta lur zabaletako idazkariek osatzen zituzten Batzarrak. Agintariak hautatu, soldatak eta isunak ezarri, osasuna, polizia eta segurtasunaz arduratu, diputatuen jarrera epaitu, foruak babestu eta probintziaren antolaketaz arduratzea beraien esku zegoen. 
        • Bizkaia: XIV. mendearen hasieran sortu ziren Bizkaiko Batzar Nagusiak. Elizate eta hiribilduek hartzen zuten parte; Enkartazioak eta Durangoko merindadeak ez zeuden joatera behartuta, zuzenean zegozkien gaietarako izan ezean. XV. mendetik aurrera Gernikan biltzen ziren bi urtez behin, erregearen ordezkari zen korregidorea buru zutela.
        • Gipuzkoa: XIV. mendekoak dira Gipuzkoako Batzar Nagusien lehen aipamenak; probintziako herri eta bailara guztietako prokuradoreek hartzen zuten parte, korregidorea buru zutela (Oñatiko konderria aparte geratzen zen). XV. mendeaz geroztik urtean behin biltzen ziren, ordezkaria bidaltzeko eskubidea zuen herriren batean.
        • Lapurdi: antzeko erakunde politikoa eduki zuen, Biltzar izenekoa, Ustaritzen egiten zena, eta Iraultza Frantsesa arte iraun zuena (1789). Herrialde bakoitzeko Batzar Nagusien osaketa, ahalmenak eta funtzionamendua desberdin samarrak ziren, hala ere.
      • Espainiako 1978ko konstituzioa onartu ondoren Batzarrak berrezarri egin ziren. Herritarren zuzeneko botazioz aukeratzen dira batzarkideak lau urtez behin. Egungo Batzarrek eta horiek aukeratzen duten Diputazioak ez dute lehengoek adinako botererik; Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzak bereganatu dituzte lehen Batzar Nagusien eta Diputazioaren eskumeneko ziren gai asko; EAEn Herrialde Historikoen Legeak ezarri zituen Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren eskumen-banaketaren oinarriak.
    • Euskal Foruak eta bere historia laburtxo jarriak
      • Hasiera batetik, Euskal Herriko bizitza politikoa eta soziala ahozko eta ohiturazko legedi bidez arautzen ziren; legedi zaharretan oinarrituta idatzi ziren, orduan, Foruak. Erdi Aroaz geroztik erregeak eta Probintziako Batzarrak idatzi eta onartutako tratatuak biltzen zituen bilduma bihurtu ziren. Euskaldunek foruen arabera zenbait eskubide indibidual edo kolektibo izan zituzten erregearen aurrean: zuzenbidezko eskubideen errespetua , bake garaian soldadutza egin beharrik eza , zerga-erregimen berezi eta pribilegiatua , aduanako zergarik eza , etab. Probintzia bakoitzeko Batzarrak foru-legeak idatzi eta aldatzeko ahalmena zuen. Batzarretako erabakiak gehiengoak hartzen zituen, baina gutxiengoak erregearengana jo zezakeen parte hartu eta egoera konponezina izanez gero, erabakia har zezan. Iruñea-Naiara-Nafarroako erregeen aurrean betebeharreko arauak Foru Nagusian idatzi ziren, eta Gaztelako erregeen aurrean, garaian garaiko izan ziren foru idatziak.
      • Erregeak indar handia zuen baina betiere foru-baimena edo kontraforua kontutan hartuta; hau da: Batzar Nagusiek edo Gorteek eskubidea zuten foruen kontrako erregearen legeak ez betetzeko. Alegia, bazegoen Batzarraren eta erregearen indarraren arteko oreka. 1561az geroztik, instituzio zentraletik etorritako lege, dekretu, zein pragmatikak kontraforutzat hartuz gero, "onartzen da baina ez da betetzen" (“Foru pasea”) esapidea erabiltzen zen. Baina, 1796ko erret ordenak, eskubidearen desagerpena agindu zuen ordenak, ez zuen horrelakorik bete.
      • Hego Euskal Herrian , Felipe V.arekin Borboiak Espainiako tronura igo zirenean, botere zentrala indartzeko politika ezarri zuten; eta horretarako foruen desagerpena nahi izan zuten. Baina, Euskal Herriak Ondorengotza-gerran (1701 - 1714) borboien alde borrokatu zuenez, foru-legea mantentzeko aukera izan zuen. Ipar Euskal Herrian, berriz, Borboien dinastia frantsesak absolutismoa ezarri nahi izan zuen eta ia-ia etengabeko matxinadak gertatu ziren XVII eta XVIII. mendeetan zehar. 1661ean izan zen entzunetako bat, Matalasen matxinada alegia. Iraultza Frantsesak , azkenik, ezabatu zituen Foruak Iparraldean .
      •   Hegoaldean, Foruek geroz eta eraso gehiago eta gogorragoak jaso zituzten XVIII. mendean zehar. Boterea zentralizatzeko ekinean Cadizko Gorteetako konstituzioarekin (1812) desagertu ziren lehenengo aldiz hegoaldeko euskal foruak. Nahiz eta geroago berrezarri, Lehen Karlistadaren ondorioz , galbidean sartu ziren. 1841ean, Foru-baimena eta kontraforu-eskubidea abolitu egin zituen Esparterok ; geroago, udalen legea indarrean sartu zen (1845), eta azkenik, Bigarren Karlistada amaitutakoan, Alfontso XII.ak 1876ko konstituzioa promulgatu eta Hego Euskal Herriko foruak erabat deuseztatu egin zituen. Cánovas del Castillok Foruen ordez Kontzertu Ekonomikoak “onartu” zituen.
    • Espainietako Ondorengotza-Guda Karlos II.a oinordekorik gabe hiltzeak izugarrizko interesa piztu zuen Europa osoko erregeengan. Ondorengotza-Gudak potentziak aurrez aurre jarri zituen, eta honen ondorioa botereen oreka sistema berri bat izan zen, non Ingalaterrak abantaila lortu zuen Frantziaren kaltetan
      • Gatazkaren jatorriak
        • XVII. mendearen amaieran Karlos II. Sorgindua ondorengorik gabe hiltzearen posibilitateak hiru tronu-gairen aspirazioak piztu zituen Espainiar tronua lortzeko:
          • Bavariako Jose Fernando (1692-1699) , Karlos II.ak lehen postuan oinordeko aukeratu zuena.
          • Anjouko Felipe , Frantziako Luis XIV.a ren biloba, eta Espainiako Felipe IV.a ren biloba, Jose Fernando printzearen behar baino lehenagoko heriotzaren ondoren, Karlos II.aren testamentuan tronuaren oinordeko bezala agertzen zena.
          • Austriako Karlos artxidukea (1671-1747), Habsburgo etxekoa, zeinaren aitak Austriako Leopoldo I.a enperadorea, Espainiako Felipe III.aren iloba, bere eskubide dinastikoak babestu zituen.
        • Koro Espainiarraren herentzia izugarria, zeinak amerikar koloniez gain, lurralde handiak mantentzen zituen oraindik Europan, Borboi eta Austria Etxeen arteko lehia bihurtu zen.
        • Ingalaterra k eta Holanda k, espainiar inperioa potentzia europarren artean zatiturik gelditu zedin nahi zuten, horrela, Haga (1698) eta Londreseko (1699) akordioen proiektuak aztertu zituzten.
    • Espainietako Ondorengotza-Guda
      • Gudaren garapena
        • 1700 urteko azaroan Karlos II.a hil ondoren, Anjouko Felipe Madrilen sartu zen 1701eko otsailean, Felipe V.a izendatu zutelarik (1701-1746), Espainian Borboi dinastia ezartzen zuen erregea izan zen horrela.
        • Leopoldo I.ak ez zuen Karlos II.aren testamentua onartu, eta ez zuen errege berria aintzatetsi. Austriak, Ingalaterrak, Holandak, Portugalek eta Saboiak 1701ean osaturiko Hagako Batasun Handiak , gerrateari ekin zion Luis XIV.aren eta bere biloba zen Espainiako Feliperen kontra.
          • Espainian, Katalunia k, Aragoi k eta Valentzia k armak hartu zituzten Karlos artxidukearen alde. Hauek kenduta, Espainia leial izan zitzaion Felipe V.ari.
          • Karlos Artxidukeak Extremadura eraso zuen Lisboatik 1704an, eta hurrengo urtean Bartzelona hartu zuen, bertan errege aldarrikatua izan zelarik. 1706an aliatuak Madrilen sartu ziren, baina Felipe V.a Gortera itzuli zen Almansa ko garaipenaren ondoren (1707).
          • Europan, Borboiak Ramillies en (1706), Oundenarde n (1708) eta Malplaquet en (1709) garaituak izan ziren.
          • 1710ean artxidukea Madrilen sartu zen, non Karlos III.a izenarekin errege aldarrikatua izan zen, baina bi hilabete beranduago Felipe V.ak hiriburua berreskuratu zuen. Urte berean, bere gudarosteek bi ezinbesteko garaipen lortu zituzten: Brihuega eta Villaviciosa .
    • Espainietako Ondorengotza-Guda
      • Utrechteko sistema
        • Leopoldo I.aren oinordekoaren, Joseren, heriotzak Felipe V.aren xedea lagundu zuen, austriar Koroaren eskubideak bere anaia zen Karlos artxidukearen eskutan gelditu zirelarik.
        • Europar potentziek ez zuten nahi Karlos Austria eta Espainiako erregea izan zedin, eta honek, gerrak eragindako nekearekin batera, bakea ekarri zuen.
        • Felipe V.ak tronu frantsesaren gain zituen eskubideei errefus egiteak Utrechtko ituna (1713) lagundu zuen. Austriak eta Frantziak gerra jarraitu zuten Rastatteko bakea sinatu arte (1714).
        • Utrechteko itunaren eraginak hauek izan ziren:
          • Europan Inperio espainiarraren desegitea. Espainiako errege moduan berretsia izatearen truke, Felipe V.ak koroaren jabego europar guztiak galdu zituen: Herbehereak, Milan, Napoli eta Sardinia Austriarentzat izatera pasatu ziren; Sizilia Savoiako dukearentzat; eta Ingalaterrak Menorca eta Gibraltar bereganatu zituen.
          • Espainiar Koroak kolonia amerikarrekin zuen merkatal monopolioa hautsi egin zen.
          • Europar politikan XVIII. mendearen erdia arte iraungo zuen oreka-sistema berri baten ezarpena. Ingalaterra politika kontinentalaren epaile bilakatu zen, Frantzia eta Austriarekin batera.
    • Espainietako Ondorengotza-Guduaren ondorioak (1714)
    • Espainietako Ondorengotza-Guda
      • Data Garrantzitsuak
        • 1700 Karlos II.a hiltzen da: Habsburgo dinastiaren amaiera Espainian.
        • 1701 Espainiar Ondorengotza-Guda hasten da: Hagako Batasun Handiak Luis XIV.a eta Madrilen errege aldarrikatutako Felipe bere ilobaren kontra ekiten du.
        • 1702 Felipe V.ak Italiako kanpainari ekiten dio.
        • 1704 Karlos artxidukea Lisboan lehorreratzen da eta Extremadurako kanpainari ekiten dio. Ingelesek eta holandarrek Gibraltar bere gain hartzen dute.
        • 1705 Artxidukeak Bartzelona hartzen du eta errege aldarrikatua da.
        • 1706 Aliatuen garaipena Ramilliesen. Felipe V.a Madriletik ateratzen da.
        • 1707 Felipe V.a Almansan garaitu ondoren Madrilera itzultzen da.
        • 1710 Artxidukeak Madril bere gain hartzen du. Bi hilabete geroago Felipe V.ak Brihuegan eta Villaviciosan garaipena lortu eta hiriburua berreskuratzen du.
        • 1711 Austriako Jose enperadorea hiltzen da, honen koroa Karlos artxidukeak jasotzen duelarik.
        • 1712 Felipe V.ak Frantziar Koroaren gain dituen eskubideei uko egiten die.
        • 1713 Utrechteko Ituna.
        • 1714 Rastatteko Bakea
    • DATUA: Foruak errespetatzeko hitza
      • Beren foruak errespetatzearen hitzarekin, Austriako Karlos artxidukeak Aragoi, Katalunia eta Valentziaren elkartasuna erakarri zituen, Ondorengotza-Guda Espainia barruko guda zibil bat bilakatu zelarik
    • Espainietako Ondorengotza-Guda Euskal foralismoa eta borboien zentralismoa
      • Monarkiak Iberiako Penintsulan zituen foru-lurraldeak, Aragoiko Koroaren Estatuez gainera, Nafarroako Erresuma eta euskal probintziak ziren.
      • Ondorengotza-gerran Felipe V.ari leialtasunez lagundu zioten azken lurralde horiek beren askatasuna gorde ahal izan zuten. Aragoikoek, aldiz, eskubide batzuk galdu eta Gaztelakoen antzeko legeak onartu behar izan zituzten.
      • Euskal probintzien antolamendua bitxia gertatzen zen gero eta zentralistagoa zen Monarkia haren barruan. Hori zela eta, tirabira ugari sortu ziren errege absolutisten eta foruen legezkotasuna defendatzen zutenen artean. (ikus liburuan 176. orrialdeko 5. eta 6. dokumentuak) Barrualdeko aduanak eta ekonomia arloko beste pribilegio batzuk kentzeak sorrarazi zituen liskarrik handienak (Honen adibide, irakur liburuan, 163.orrialdean “3. Aduanen arazoa” puntua) Hala ere, foruak euskaldunen marko juridiko eta politikoa izan ziren aurrerantzean ere.
      • Austria Etxeko azken erregea izan zen Karlos II.aren heriotzak, Espainiaren gainbehera azkartu zuen europar potentzia bezala. Ondorengotza-Gudaren emaitza dinastia berri baten erregealdia izan zen, Borboiena, eta Koroaren Europako lurralde guztian galera.
      • Utrechteko itunaren bitartez Herbehereak eta Italiako lurraldeak galtzeaz gain, Espainiak Ingalaterrari Menorca eta Gibraltarreko Haitza eman behar izan zizkion, gerran konkistatutakoak. Menorca Karlos III.aren erregealdian berreskuratu zuten, baina Gibraltar ingeles eskuetan geratu zen.
    • Espainia lehenengo Borboien agintepean Ondorengotza-Gudaren ondoren, Espainia bigarren mailako potentzia bilakatu zen Europa barruan, hala eta guztiz ere, itsasoz bestaldeko bere hedadura handiko Inperioa mantendu zuen. Barne politikari dagokionez, dinastia aldaketak zentralismo handiagoa eta erreforma-politika handizale baten hasiera ekarri zuen.
      • Felipe V.a eta “Planta Berria”
        • Felipe V.ak (1701-1746) hasiera eman zion Borboien dinastia ri Espainian. Errege berriak Espainiako erresuma ezberdinen bateratze administratiboa eragin zuen eta politika zentralista bat gauzatu zuen.
        • 1707 eta1716 urteen bitartean, Planta Berriko dekretuen bidez, Ondorengotza-Gudan Austriako Karlos artxidukearen alde egin zuten Aragoiko Koroa ren lurralde eta erresumen (Aragoi, Katalunia, Valentzia eta Balearrak) foruak indargabetuak geratu ziren . Okupazio militarra ren bidez lurralde hauek Gaztelan integratuak egotea ziurtatu zuen, gaztelartze prozesu orokorra abiatuz. (Ikus http://www.artehistoria.com/frames.htm?http://www.artehistoria.com/historia/personajes/5600.htm )
        • Kanpo-politikari dagokionez, Felipe V.ak Utrechteko akordioa n Espainiak galdu zituen lurralde italiarrak bere semeentzat berreskuratzen saiatu zen, eta Frantziako Luis XV.arekin Familiako Itunak deituriko akordioak sinatu zituen (1734 eta 1743), hauen bitartez bi nazioetako errege Borboien artean elkar laguntza ziurtatzen zen. Momentu hartatik, Espainiaren kanpo jokaera frantziarren interesen menpe gelditu zen.
        • Borboien dinastiaren ezarpenak Frantziak Espainiaren orientabide politikoan eragin handiagoa izan zezan ekarri zuen. Felipe V.aren erregealdiaren lehen aroan eragin hau, Ursinos printzearen eta Orry eta Amelot ministro frantsesen bitartez gauzatu zen. Maria Luisa erreginaren heriotzaren ondoren, erregearen emazte berria zen Farnesioko Isabelek , Italiarantz gidatu zuen kanpo politika Julio Alberoni ministroaren laguntzaz.
    • Karlos III.aren erreformak Fernando VI.a gaixotiaren erregetzaren ondoren (1746-1759), aurretik Parma eta Plasenciako duke eta Napoli eta Siziliako errege izandako Karlos III.ak (1759-1788) erreforma-programa handizale bat ezartzeari ekin zion.
      • Despotismo ilustratua ren korrontean lekutuak, erreforma hauen helburuak hauek izan ziren:
        • Administrazio zentralizatua eta eraginkorra ezartzea.
        • Gizabanakoaren aske ekimena (Mestaren pribilegioak, barne aduanak eta abar) oztopatzen zituzten Erregimen Zaharreko instituzio eta usadioak desagerraraztea.
        • Ekonomia hobetzea (Estatuaren lantegien sorketa, ubideen eta bideen eraiketa, eta Amerikarekin merkataritzan aritzeko baimena eskualde guztientzat).
        • Lur jabetzaren formen aldaketa, lurrak nekazari txikien artean banatu zitezkeelarik.
        • Eliza estatuaren kontrolpean jartzea.
        • Espainia europar korronte kultural berriekin erlazionatzea. Espainiar gizartea modernizatzeko, Gobernuak irakaskuntza berrantolatu zuen eta jakintza berrien hedatzaile ziren Nazioaren Adiskideen Sozietate Ekonomikoen sorketa bultzatu zuen.
        • Despotismo ilustratuaren aldeko izan zen eta Aranda eta Floridablanca ministroen laguntzaz, Espainia modernizatzen saiatu zen.
    • Despotismo ilustratua XVIII. mendeko europar erregeek, errege ingeles konstituzionalen salbuespenaz, absolutistak izaten jarraitu zuten. Hala ere, gizarte- eta ekonomi eraldaketek eta Ilustrazioa ren ideia berriek aldaketak sartzera behartu zituzten errege gehienak.
      • Despotismoa :
        • 1. Legeek mugatzen ez duten botere absolutua.
        • 2. Botere edo agintea gehiegikeriaz erabiltzea.
      • Despotismo ilustratua :
        • Monarkia absolutuaren gobernu-modu autoritarioa, XVIII. m.an agertu zena. “Dena herriarentzat baina herririk gabe" esaeran laburbildu zuten despotismo ilustratuaren pentsaera
      • Despota ilustratuak :
        • Beren agintea indartu zuten Elizaren aurrean.
        • Botere militarra indartu zuten.
        • Garapen ekonomikoa bultzatu zuten.
        • Kultura eta hezkuntza sustatu zuten.
        • Alabaina, ez zuten beren boterea gutxiagotu ezta nobleziaren pribilegioak desagerrarazi nahi izan, burgesiaren haserrea eragin zuena.
    • ILUSTRAZIOA
      • Europako kultur eta filosofi mugimendua (XVII-XVIII. m.), aldaketa sozial eta politikoak ekarri zituena ("Argien mendea" ere esan izan zaio).
      • Naturaren ikuspegi zientifikotik abiaturik (Newton), arrazoiaren mugagabeko ahalmena ren uste osoan oinarritu zen Ilustrazioa. Rene Deskartes aitzindaria.
      • Mundua eta gizartea beste era batzuetara antolatzeko aukera zeukan gizakiak, mundu politiko, ekonomiko eta erlijiozkoari ere zientzia fisikoen azterketa-metodo arrazionalak aplikaturik.
      • Zientziaren eta teknikaren bidez konkistatzeko zegoen munduan dogma eta fede erlijiozkoak gero eta leku txikiagoa zuen ; Jainkoa, mundu horren arkitekto handitzat hartzen zuten, nolabaiteko erlijio naturalaren oinarri zena.
      • Bestalde, arrazoi unibertsalean oinarrituriko gizateriaren batasunean gero eta leku txikiagoa izango zuten herrien bereizkuntza etnikoek .
      • Goraka zihoan burgesiaren ideal bihurtu ziren ideia eta jarrera horiek.
      • Ilustrazioaren isla politika arloan despotismo ilustratua izan zen; alabaina, horrekin batera teoria errepublikar eta antikolonialistak agertu ziren, Ilustrazioari amaiera eman zion iraultza burgesaren oinarri izango zirenak.
      • Ilustrazioaren lekukoak izan ziren:
        • Locke eta Hobbes Ingalaterran;
        • Montesquieu, Voltaire, Rousseau, Diderot eta D'Alembert, eta entziklopedistak oro har, Frantzian;
        • Wolff eta Kant Alemanian.
        • Italian (C. Beccaria)
        • Espainian (B. Feijoo)
      • Gutxiengo ilustratuaren eta gehiengo eskolagabearen arteko etena eragin zuen Ilustrazioak.
      • Euskal Herrian , bereziki Hegoaldean, eragin aski handia izan zuen, batez ere Frantziako Ilustrazioaren aldetik XVIII. m.an. Lekuko eta bultzatzaile nagusiak Azkoitiko Zalduntxoak izan ziren; horien obrak izan ziren Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Bergarako Erret Mintegia (Elhuyar anaiak). Oñatiko Unibertsitatea ere badugu (Iuridiko eta eliz ikask.).
    • Karlos IV.a: despotismo ilustratuaren krisia
      • Borbondar erreformismoa Frantziar Iraultza piztearekin batera krisian sartu zen, Karlos IV.a k Espainiako tronua hartu (1788-1808) eta hilabete gutxira.
      • Barne politika ri dagokionez, Floridablanca ko kondea, filosofo ilustratuen lanei eta iraultzaren aldeko propagandari mugak ixten saiatu zen. Ministro ilustratuak Manuel Godoy k ordezkatu zituen, Parmako Maria Luisa bere emaztearen gogokoena zena.
      • Nazioarteko politika kontraesankorra izan zen. Iraultzariek 1793an Luis XVI. exekutatu ondoren, Espainiak gerra deklaratu zion Frantziari, baina hiru urte beranduago Godoyk berriz sinatu zuen aliantza ituna Frantziarekin. Honek Ingalaterraren kontrako gudan Espainiaren partehartzea behartu zuen.
      • Frantziarekin aliatuta egoteak gudaroste napoleonikoek penintsula inbaditu zezaten ekarri zuen eta ondorioz gainera herria matxinatu zen. Baionako abdikazioek Espainiako tronua Napoleonen anaia zen Jose I.aren (1808) eskutan utzi zuten.
    • Borbondarren menpeko Espainia Ondorengotza-Gudatik Napoleonen Inbasioa arte
      • Data garrantzitsuak
        • 1701 Felipe V.a Espainiako errege hautatua da. Ondorengotza-Guda hasten da.
        • 1713 Ondorengotza-Gudari amaiera ematen dion Utrechteko Ituna.
        • 1716 Felipe V.a Planta Berriko Dekretuak sinatzen ditu.
        • 1720 Hagako bakean, Espainia Batasun Laukoitzaren menpe jartzen da (Ingalaterra, Frantzia, Holanda eta Austria).
        • 1734 Lehen Sendi Ituna Espainia eta Frantziaren artean.
        • 1743 Bigarren Sendi Ituna.
        • 1746 Felipe V.a hiltzen da, bere seme Fernando VI.ak segitzen diolarik.
        • 1759 Fernando VI.a hiltzen da eta Karlos III.ak bere anaiak segitzen dio.
        • 1761 Hirugarren Sendi Ituna.
        • 1763 Ingalaterraren kontrako Zazpi Urteetako gudari amaiera ematen dion Pariseko Bakea.
        • 1781 Menorcako errekonkista (Ingalaterraren eskutan 1708tik).
        • 1788 Karlos III.a hiltzen da eta Karlos IV.a bere semeak segitzen dio.
        • 1792 Godoyk Arandako kondea ordezkatzen du Gobernuaren buruan.
        • 1805 Frantziar-espainiar eskuadraren porrota Trafalgarren Ingalaterraren kontra.
        • 1808 Napoleonen inbasioa iberiar penintsulan eta Baionako abdikazioak.
    • Espainia lehenengo Borboien agintepean Ondorengotza gerraren bilakaera baliatuz (1701-1714), Felipe V.arekin hasita (aitaita eta babesle zuen Frantziako Luis XIV. -“eguzki-erregea”- absolustitaren izpirituari jarraiki) eta Carlos III.ak (“ Despotismo Ilustratua”ren ikurra) sakonduta, errege Borbondarrek, aurretik arrakasta eskasarekin Austria Etxeko erregeak burutzen saiatu ziren zentralizazio prozesuari gogoz ekin zioten . Horretarako Estatuaren eta Administrazioaren erreforma garatu zuten, zeina egungo Espainiar Estatuko antolakuntzaren egituraren oinarrietariko bat baita.
      • Erreinuetako Kontseiluetatik Bulegoko Idazkaritzetara :
        • Ministerioen aurrekariak
        • Espainia garaikidearen administrazio eta eta gobernu sistemaren egitura
        • Idazkaritza bakoitzak gai, arlo baten ardura hartzen du. (Ordukoak: Estatua, Justizia eta Eliz Auziak, Gerra, Indiak eta Itsasoa, Ogasuna)
        • Idazkari guztiak Erregearen Zuzendaritzapean elkartzen ziren Estatuari jarraipena egiteko.
      • Gobernuaren Intendentea ren figura erreinu/probintzietan:
        • Gobernuaren ordezkari zuzena, auzi guztien ardura zuena, batez ere ogasun kontuetan.
        • 1785:Floridablanca kontearen luarralde antolamenduaren erreforma (ikus 174. orriko 1. dokumentua)
    • Ekonomia Zaharberritzeko Ahaleginak XVIII. mendean zehar
      • Lurren auzia:
        • Estatuko ondasunen %60 elizgizonen, aristokraziaren eta udalen esku.
        • XVIII. M bukaeran (15 milioi) %66 nekazariak; 2,5 milioi eguneko soldatakoak.
        • Lurraren errendimendua handitu beharra zegoen baina horretarako legea oztopo.
        • Karlos IVaren ministroa zen Godoy-k lurren lehenengo desamortizazioa abian jarri zuen :
          • Elizaren eta erakunde publikoen jabetzazko lurrak salgai jarri.
        • Baina nekazarien mesedetan baino, likidezia ekonomikoa zuten (“nekazari askok lur gutxi eskuratu eta beste jabe handi gutxi batzuek lur asko”) klaseek eskuratu zituzten lur horiek:
          • lur jabe handiak, merkatariak, administrazio-funtzionario zenbait… “Espekulazioa”
        • Euskal Herriaren kasuan batez ere, Konbentzio-gerra eta “Independentzia-gerra”ren eraginez, kontzejuen lur komunalak saldu behar izan ziren ( eta ahalmen ekonomikoa zutenak horretaz aprobetxatu erosteko) eta honek ere nekazarien egoera okerragotu egin zuen.
      • Ameriketako Kolonien Independentzia prozesuak , negozioak egiteko aukerak murriztu. Ondorioz:
        • Barne aduanak eta merkataritzarako tasak ezabatu edo murriztea izan zen neurri bat, estatu barruko merkatu batasuna eratzeko
        • Amerikar Koloniekiko Merkataritzaren liberalizazioa 1778 (13 kai) (baina Euskal Lurraldeak kanpo utzi zituen Karlos IIIak). Sevillak eta Cadizek galdua zuten guztizko monopolioa:1765ean 9 kai gehiago.
        • Suspertzea moteldu egin zen 1796an Ingalaterraren kontra hasitako gerraren eraginez
    • Euskal Herriko Ekonomia XVIIIan
      • Nekazaritza:
        • XVII.m.an Flandriako gerrak Bilbo-Brujas merkataritza ardatza apurtu zuen, nekazaritza berrindartuz euskarri ekonomiko gisa.
        • Kostaldeko isurialdean, artoaren sorrera eta hedapena –gariarekin elkargarri txandakako ekoizpena- (Lugorri utzi beharrik ez)
        • Baina XVIIIaren bukaera aldera krisia: herri-lurrak saldu ( nekazal-lur eremu hedapen-prozesua; areagotu gerra garaian: Konbentzio gerra 1793-95, Frantziarekiko gerra 1808-1814 –”Independentzia gerra”-, 1. Karlistaldia (1833-39))---txiroenak kaltetu.
      • Burdingintza:
        • Burdinolaren jabetza jauntxoen esku, nahiz eta batzuk kontzejuenak ziren.
        • Laborantzako produktuen balio bera izatera heldu zen burdina, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki.
        • Ibai-burdinola sistema tekniko nagusia
        • Burdina-mea kalitate bikaina eta lur azalean (Somorrostro,Legazpin, Lesakan…)
        • Egur (batzuetan interes kontrajarriak herri-lurrekiko)eta ibai ugari izateak garapena erraztu
        • Bera garatu ahal izateko eta garatzearen ondorioz beste jarduera batzuk bizkortu egin zituen: egur-ikatza, garraioa … armagintza, untziolak, metalurgia….
        • Suediako burdinak eta teknologiak + Ingalaterrako siderurgia/teknologia +Koroaren erabakiak---krisia ekarri zuen mende bukaera aldera, XIXaren lehen erdialdera desagertuko zelarik.
    • Euskal Herriko Ekonomia XVIIIan
      • Merkataritza:
        • Kokapen geografiko aproposa
        • Erakundeetatik bultzaturik merkataritza suspertzeko eta arautzeko: adib Bilboko Kontsuletxea
        • Interes bereko merkataritza-konpainia pribatuen sorrera: adib Balearen Arrantzarako Iparreko Konpainia.
        • Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarra (1727) merkataritza monopolioa erregeak “emana?!” (Honako batez ere kakao, baita tabakoa, larrua, zilarra…Harako burdina, manufakturak, Europatik oihalak, Frantziako papera, olioa Andaluziatik…)1785ean desagertu zen.
        • Bilbon ere saiatu ziren: “Rio de la Plata”rekiko merkataritzaren inguruan.
        • Baina hein handi batean kolonien independentziarekin beherakada izan zuen alde batetik XVIII.aren bukaeran , eta bestalde ekarritako aberastasunak ez ziren gizarte-klase guztietara neurri berean iritsi, ezta hurrik eman ere. (burgesiak eta jabe handiak)
        • Karlos IIIak, Amerikar Koloniekiko Merkataritzatik kanpo usteaz gain (1778ko liberalizazioa), euskal burdinari “atzerritar” produktuen izaera eman: zergak ordaindu behar Gaztelan sartzeko eta beraz lehia-egoera antzerakoa gainerako atzerritar produktuekin (adib burdina). XVIIIaren bukaera aldera Merkataritzaren gainbehera nabarmena.
      Gerora areagotu BURGESIA Antzineko Erregimena KOROA (186.orr 1. pasartea) HERRI XEHEA ELIZA Foruak Aduanak oztopo Liberalismoa ilustrazioa kalte Kontra- jarriak atxikimendua Interes kontrajarriak
    • Antzinako Erregimenaren Krisia
      • Antzinako Erregimenaren Krisia (XVIII. mendea)
        • Iraultza liberala Euskal Herrian
      • “ Atzerritar” gatazakaren eraginak: Frantziako Iraultza (1789)
        • Frantziako Iraultzaren eragina Euskal Herrian (1993-95)
      • “ Independentzia”ren Gerra (1808-1814)
        • Frantses inbasioaren aurreko zatiketa
        • Aranjuezeko mutina
        • Borboien abdikazioa
        • Maiatzaren 2ko altxamendua eta gerraren hasiera
        • Gatazkaren bilakaera
        • Gerra Euskal Herrian
      • Cadizko Konstituzioa (1812)
        • Konstituzioaren Analisia
        • Cadizko Konstituzioa Euskal Herritik ikusia
      • Antzinako Erregimenaren Krisia 1. Iraultza liberala Euskal Herrian Liberalismorako bidaia aurrera/atzerakoa izan zen XIX.enean, ez lineala. Hego Euskal Herriaren kasuan, Foruen aldagaia erantsi behar diogu: eragozpena Estatu Liberalaren Berdintze prozesuan. ( 189. sarrera:”espainiar nazioa”n)
      • Aurrez ikusi bezala, Despotismo ilustratu en asmoa ez zen Antzinako Erregimena guztiz suntsitzea, baizik eta batez ere:
        • Koroa renekin bat letozkeen Burgesia ren interesen arabera, Ilustrazioa ren hainbat ideia baliatuz, beharrezkoak ziren aldaketa eta berrikuntza administratibo eta ekonomikoak ezartzea (estatuaren barne-merkatua indartu, merkataritza-oztopoak ezabatu, desamortizazioak, protekzionismoa..) funtsean politikoki errotik ezer gutxi alda ez zedin. (Frantziako Iraultza ere, denboraz halaxe baliatu zuten burgesek herri-iraultza zitekeena Burges-Iraultza bilkatuz)
      • Izan ere, Frantziako Iraultzaren erradikalizazioa (“erroa”) –aren aurrean Burgesek ez zuten eragozpenik izan indar atzerakoiekin (pribilegiatuekin) bat egiteko, indarrean zen “ordena politikoari” eusteko.
      • Hala ere, esandakoez gain 3 ezaugarri nagusi aipa genitzake:
        • Lurren Desamortizazioak ( lurren askatzea---benetan konzentrazio berria ekarri zuena)
        • Konstituzionalismoaren hasiera eta bide motel baina etengabea (Cadiz 1812). Montesquieu-ren ideietan oinarrituriko hiru botere tradizionalaren banaketa : Betearazlea (exekutiboa); Legegilea ; Epaile-botera (judiziala). Monarkiak ahaleginak egingo ditu egoera berrira egokitzen.
        • Gizartearen Sekularizazio progresiboa: Elizak , erakunde bezala, pribilegio (hamarrenak..) indar ekonomikoa (desamortizazioak) eta eragin kulturala eta morala progresiboki galtzea. (Gerora eta gaur arte, gero eta garbiago, gizarteko gidari eta nagusi izango den klaseak (Burgesiak) Jainko , Aldare, Biblia, Arau moral eta Bizitzeko molde berriak ekarriko ditu aurrekoak ordezkatzeko: Dirua , Burtsa , Prentsa, Kapitalaren erabateko askatasuna eta mugarik eza eta Kontsumismoa . Deskartesen “Cogito ergo sum” aren ordez, kontsumitzen dut “ergo” banaiz/zara). Hala ere, borroka ideologikoak luze jo zuen eta gizartea askotan azalduko da zatiturik. (Hugo-kristo-gaztetx) http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2007-01-21&orria=006&kont=008 ; Fernando Lugo eta Lurrak : http://www.diariosigloxxi.com/noticia.php?ts=20061225164008 ; http://www.elmundo.es/elmundo/2006/12/25/internacional/1167069942.html ; artkulu kritika ikuspuntu liberaletik: http://www.liberalismo.org/articulo/147/
      • Antzinako Erregimenaren Krisia 1. Iraultza liberala Euskal Herrian Hego Euskal Herriaren kasuan, Foruen aldagaia erantsi behar diogu: eragozpena Estatu Liberalaren Berdintze prozesuan. ( 189. sarrera:”espainiar nazioa”n)
      • Kaparetasun Unibertsala ren pribilegio forala, eredu liberalarekin bat letorkeen arren, interesik ez, Foru-sistemaren zati ziren neurrian, berori (Foru-sistema) oztopo baitzen burges-liberalentzat.
      • Antzinako Erregimenetik Liberalismoarako igarobidean, Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak ahuldu baino, sendotu egin ziren (batez ere azkena, Batzar Nagusien kontrolpetik gero eta “askeago”), politika eta lege-ahalmenari zegokienez. Izan ere, liberalen estrategia, beroeitan sartu eta euren intereserako erabiltzea izan zen; alegia, kontra egin beharrean, beraiez jabetu eta barrutik poliki-poliki eragin, benetan traba bezala ikusi zituzten arte: orduantxe haien ezabatzearen alde agertuko dira eta gatazka ziurra zen: Karlistaldiak. (ikus 182. orr)
    • 2. Atzerritzar gatazken eraginak: Frantziako Iraultza Ingalaterraren kolonien Independentzia gerra (1776-1783) eta ondoren Konstituzioan (1787) oinarriturrik ezarri zen Errepublikak eragin handia izan zuen Europan eta Frantziako Iraultzan bereziki.
      • Amerikako Estatu Batuak (1776/1783/1787):
        • Europar Koro botertsuen aurkako gerran garaile.
        • Konstituzioa (gaztelaniaz http ://www.lexjuris.com/lexuscon.htm ; Ingelesez: http ://www.cervantesvirtual.com/servlet/SirveObras/c1812/12815075426715940765435/p0000001.htm#I_4_ ; Europako eta Amerikako beste konstituzioak: http://www.constitucion.es/otras_constituciones/index.html ):
          • Errepublika
          • “ Demokrazia” murriztua ( 1. artikulua/2. atala/3. pasartea)
          • Hiru botereen bereizketa : legegilea (“ herri” murriztua), betearazlea , judiziala .
      • Frantziako Iraultzaren eragina eta Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian :
        • Hasiera batetik (1789) kezka/beldurra Espainiako eta Europako Monarkietan:zentsura eta mugak baita ideiei ere. (irakur 188. orriko 1 agiria)
        • Konbentzio Nazionala garaile eta erradikalizazioa: Luis XVIak burua galdu
        • Ondorioz beldurra areagotu eta Europako Monarkiek (Espainiakoak barne) Frantziaren aurkako gerra abiatu: Konbentzioaren Gerra.
      • Konbentzioaren Gerra:
        • Gorabeherak 190.orrialdeko mapan eta 191. orrian (1., 2., eta 3. puntuak):
          • 1793:Karlos IV erasoak Bainoaraino (Foru Erakundeak ahalegin handia pertsonetan eta dirutan)
          • 1794: Konbentzioaren kontraerasoa:Baztan—Iruñea ia--Gipuzkoa (Donostia samur-”regi?- Godoy ).
            • 190. orriko 2. dokumentua: Gipuzkoako Aldundiak eskaintza Iraultzaileei Frantzian txertatezko . Azkenean ezezkoa atera zen: zentralismo jakobinoaren aurkakoa. Aldundia Arrasatera.
          • 1795: Deba arroan guda-muga eta defentsa: zeharkatu eta Bilboraino. Hegoaldetik Gasteizaino. Dena konkistaturik, Gipuzkoarren eskaria onartzea proposatu zuten baina Basileako Ituna (Bakea) sinatu zuen Karlos IVak (Godou bitartez). Gehiago jakiteko hurrengo diapositiba.
    • Frantziako Iraultza: Konbentzioaren Gerra Gipuzkoako errepublika edo protektoratua
      • Donostian, Konbentzio-gerran , sortu zen Gipuzkoako Errepublika edo protektoratua. 1794ko abuztuaren 3 eta 4an Frantziarrek Donostia hartu zuten, eta abuztuaren 14an Foru Aldundia Getariara pasa zen.
      • Frantziarrei ezin aurre egin eta Batzar Nagusiak , donostiar burgesiaren anexioa lortuta, Iraultzaren aldeko ideiei men egin eta eskaera egin zuen, herrialdea Errepublika Frantziarrari "foralki" eransteko. J.F. Etxabe diputatua, Domingo Adrian Agirre eta beste diputatu horren alde izan ziren, baina, Moncey-k atzera bota zuen proposamena, zentralismo jakobinoaren kontrakoa zelakoan. Iraultzako agintariek ordurako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Foruak ezeztatuak zituzten. Frantziarrek Gipuzkoa konkistatzat hartu zuten.
      • Gipuzkoarrek Batzarrak desegin eta Foru-Aldundi berria sortu zuten Arrasaten. Frantziarrek Bizkaia eta Araba bere mende hartu zituzten eta bertako Foru-Aldundiek Burgosera ihes egin zuten.
      • Hego Euskal Herria (Iruñea salbu) menderatu ondoren frantziarrek gipuzkoarren eskariak onartzea erabaki zuten, neutral izatearen truke. Basileako Bake-hitzarmena sinatu baino 32 egun lehenago Chaudron Rousseau, frantziarren ordezkariak Donostian bildu zituen Romero diputatua eta Ureta idazkaria, Gipuzkoako independentzia egiaztatzen zuen dokumentua sinatzeko.
      • Egoera horrela, Karlos IV.ak Basileako bakea sinatu zuen (1795 - VII) eta protektoratuari amaiera eman zitzaion (1795 - VII - 22). Independentzia eskatzeagatik gipuzkoarrak ez zigortzeko hitza eman zuen Espainiak (Basileako Bake Itunean), alabaina, gerra-amaieran zenbait militar eta zibil donostiar epaitu eta hil egin zituzten, “Donostia frantziarrei emateagatik”.
    • 2. Atzerritzar gatazken eraginak: Frantziako Iraultza Ingalaterraren kolonien Independentzia gerra (1776-1783) eta ondoren Konstituzioan (1787) oinarriturrik ezarri zen Errepublikak eragin handia izan zuen Europan eta Frantziako Iraultzan bereziki.
      • Euskal Herrirako ondorioak:
        • Iparraldeko euskal lurraldeak foruak galdu.
        • Espainiar Estatuaren/koroaren mesfidantza eta Foruen aurkako jarrera areagotzea. (248. -1- Jakin 119, 33orr-)
        • Ipar eta Hego euskaldunen arteko bereizketa artifiziala---”muga” zorroztea (Humboldt-ek 243)
        • Eredu Liberalarekiko (Frantziar Errepublika) 1. esperientzia traumatikoa (sarraskiak, lapurretak, bahiketak, foruekiko jarrera)—kontrako jarrerak indartu herrian
        • Gerrari aurre egin ahal izateko:
          • Herri-lur eta -ondasun ugari saldu behar izana orduan eta gerora (Herri eta Aldundi Ogasunen zorpetzea) (242-2-)
          • Uzta, ganadu.. Lapurretu edota bahitu (242 -1-). Herioa
      Herri xehea (nekazari/abeltzain) kaltetuena
    • Botereen banaketa
      • Charles Louis de Montesquieu k “Legeen Espiritua” izeneko 1748ko bere obran, botereen banaketaren printzipioa ezarri zuen. Estatuak bere batasuna, bere atalen arteko orekan oinarritzen du. Antzinako Erregimeneko monarkia absolutuetako botere erabatekoaren eta bateratuaren aurrean, Montesquieuren estatua botereen banaketan eraikitzen da. Estatua hiru botere independente etan banatzen da.
        • Legegilea. Legeak egiten ditu. Bere kideak herriak aukeratzen ditu sufragio unibertsala ren bitartez. Legebiltzarra (=Parlamentua) osatuko dute.
        • Betearazlea. Gobernuaren ekintza bete eta Botere Legegileak onetsitako legeak betearazten eta aldarrikatzen ditu. Erregimen parlamentario eta ez-presidentzialista batean, hauteskunde bidez aukeratzen dira Parlamentua (= Legebiltzarra) osatuko duten pertsonak, eta legebiltzarkideek Gobernuko lehendakaritza izendatuko dute , eta hark, bere kabinetea eratuko duten gainerako pertsonak proposatuko ditu, hala nola lehendakariordetza eta ministerioak.
        • Judiziala. Justizia legeen arabera administratzen du. Demokrazia Estatu batean, ondorengo printzipioen arabera zuzendu behar da:
          • Justiziaren jatorri herrikoiaren printzipioa.
          • Independentziaren (beste botereekiko) eta inpartzialtasunaren (prozesu bateko aldeen aurrean) printzipioak.
          • Erantzukizunaren printzipioa. Epaile eta magistratuen erabakiek arduratsuak izan behar dute. Bere jardueraren erantzukizuna eskatu ahal zaie.
          • Bateraezintasunaren printzipioa. Beste funtzio publiko, lotura politiko edo sindikalari buruzkoa.
    • 3. “Independentzia”ren Gerra (1808-1814) “Konbentzioaren gerra”ren ondorioz, Godoy-k historiografia erabili foruen aurka egiteko (berezitasunak, pribilegioak…). 1796an Karlos IVak Nafarroako “Gainkargako Eskubidea” (Derecho de Sobrecaraga=“Pase Forala”) ezabatu. “Zamakolada” guztiz gainditu barik (1804/1807: merkatari-portu librea Bilbon---trukean---Soldaduska bizkaitarrak) lehertu egin zen frantses okupazioaren aurkako matxinada eta gerra: Independentziaren Gerra.
      • Napoleon enperadoreak (1804) bi helburu:
        • Ingalaterra bakartu
        • Segurtasun hesia osatu Frantziaren inguruan.
      • Horretarako espainiarrak atzipetu, engainatu?! sinatuz Fontenebleau-ko Ituna (1806):
        • Portugalen inbasioa, konkista eta zatiketa (3 printzerri)
        • Espainiaren menpeko jarri, 2 zuzenean Godoy-k gidaturik
        • Horretarako baimena frantziar gudarosteak Lisboarako bidean Espainian zehar igarotzeko.
      • Lisboa berehala eta samur hartu zuen. Portugaleko printzea ihesi Brasilera. (1807ko azaroa)
      • Baina handik Frantziar osteek jarraitu zuten Espainian zehar zabaltzen leku estrategikoetan progresiboki kokatuz. (“Espainiarrek” Fernando VII Godoy-en aurka laguntzera –Napoleon/Fernando ezkon-tratua- etorriak zirela pentsatu zuten hasieran: ikus hu )
      • Izatezko egoera honen aurrean Espainiako gizarteko kideen artean jarrera kontrajarriak agertu ziren.
    • 3. “Independentzia”ren Gerra (1808-1814) 1. Frantziar Estatuaren inbasioaren aurreko zatiketa
      • Esan bezala jarrera ezberdinak agertu ziren egoeraren aurrean:
        • Ilustratuak, burgesak, nobleziako kide batzuk , agintari Napoleonzaleen alde
        • Apaizek, nekazariek, eskulangileek (gizartearen gehiengoa beraz) aurka. Arrazoiak:
          • Atzarritar jo
          • Okupazio militarra
          • Agintarien ordezkatzea
          • Erlijioaren kontrako jarrera esplizitua
          • Hego EH.an, zerga-salbuespena ezabatu
      • Espainiar Gorteetan ere zatiketa:
        • Godoy (“ahalguztiduna”) eta bere inguru/aldekoak :
          • Liberalismoaren aldeko politika erreformista hobetsi. (Urquijo eta Mazarredo-ren adibideak)
        • Goi mailako noblezia, eta agintaritzatik kendurikoak.
          • Ideia berrien aurka eta frantsesen aurkako “erresistentzia”
          • Fernando VII aren alde egin zuten estrategia gisa (“el Deseado”), eta beraz bere aita zen Carlos IV aren kontrako konspirazioan aritu ziren. Honek seme eta aitaren arteko lehia ekarri zuen koroa eskuratzeko.
      • Egoera hau profitatu zuen Napoleonek “bere partida” jokatzeko:Aranjuezeko mutinaren inguruko gertakariak ( Hurrengo diapositiba)
      Gerora KONKISTA TANKERA hartuko diote
    • 3. “Independentzia”ren Gerra (1808-1814)
      • Aranjuezeko mutina.
      • (Espainian, Antzineko Erregimenaren bukaera marrazten du)
      • Godoy Aranjuezen dago. Frantziar osteak Madrilera abiatu. Gertu zeudela Godoy-ek Napoleonen amarrua susmatu baina berandu.Ekiteko astirik gabe:
        • Aurretik, bere aurka zurrumurruak (Fernando erditik kendu eta Carlos hildakoan haiek –Godoy eta erregina, bere maitalea- eskuratu boterea –R.Carr 237), zabalduak zituzten arerioek, 1808ko martxoaren 17an, jendea ordaindu zuten protesta egiteko eta altxamendua sustatzeko.
        • 2 gau ostendurik igaro ostean, topatu zuten eta Carlos IVak, beldurturik eta egoerak beharturik, kargua kendu zion Godoy-i.
        • Jazarpenak iraun eta Fernando VIIari esker bizirik atera.
        • Martxoaren 19an egoeraren larriak bultzaturik, semearen alde “abdikatu” egin behar izan zuen (nahiz eta berehala damutu.)
        • Madrilen, herriak berria jakitean (Fernando VII errege) ospatu eta Godoy-en eta senitartekoen jauregi eta etxeak arpilatu zituzten
      • Borboien Abdikazioa
      • Esan bezala, Carlos IVak bi egunera, ezereztu egin zuen bere abdikazioa, presionaturik egin zuela argudiaturik.
      • Aita eta semeen arteko bitartekaritza “lanak” Napoleonek egingo ditu eta biek bazekiten Napoleonek zerikusi handia izango zuela erabakian:
        • Fernando Baionara joaten gonbidatu, eta Carlos, erregina eta Godoy bertarazi
        • Koroa-dantza: Napoleonek Fernando presionatu koroa bere aitari itzultzeko; Carlosek Napoleoni eman Espainarentzat onena zelakoan; Napoleonek koroa bere Anaia Jose-ri (Jose I).
        • Gainera, deitu zituen Baionara Espainiako handi-mandi, jabe handi, eta erakunde nagusietako ordezkariak eta Espainarentzako Konstituzio “liberal!!??” bat onarrarazi.(xehetasunak 198. orriko txostenean eta 199. orriko agirian: ikus 144. artikulua) Hala ere Konstituzio itxurako “Karta” honek ez zuen izan ez oihartzun ez eragin handia ere.
        • Jose I Madrilera abiatu eta errege
        • Fernando, Godoy, Carlos eta erregina Frantziako jauregietan sakabanatu “atxiloturik??!!”
    • 3. “Independentzia”ren Gerra (1808-1814)
      • Maiatzaren 2ko altxamendua eta gerraren hasiera
      • Erregeek Baionara joateak gero eta kezka handiagoa sortu “herrian”, ikusita gainera Frantsesek Madrilen ezarri zuten kontrol zorrotza (Murat)
      • Maiatzaren 2an altxamendu militarra izan zen ofizial batzuk gidaturik, herritarren babesa zutelarik.
      • Frantsesek matxinada guztiz gogor zapaldu eta hurrengo egunean fusilatu buruzagiak ( Maiatzaren 3ko fusilatzeak- 194. orriko Goyaren margolanak ). Oihartzun zabala Espainian.
      • Aurrekoak, Jose I-aren “dinastia”-ren porrota eta “frantses okupazioaren aurkako gerra” (gehien bat hasiera batean herritarra) ekarri zuen.
      • Gatazkaren bilakaera
      • Madrilgo altxamendua berehala zabaldu beste hiri batzuetara
      • Fernando VII izenean bazen ere, botere hutsunea zen eta Tokiko Batzarrek eta Erreinuko Gobernu Batzar Nagusiek hartu zuten gobernu eta gidaritzaren ardura.
      • Hiru aldi nagusi borrokaldian :
        • Lehenengo uneetan , frantsesen okupazioaren porrota---estrategia gisa: Madril eta inguruak menderatzea . Lortu zuten euren helburu hau.
        • 1808-1812 bitartean :
          • Frantses armada penintsula osora zabaldu eta kontrolpean hartu.
          • Koxka bat Bailen-go gudua (1808).
          • Gerrilla borroka -ez irekia- izan zen nagusi, baina geroago Ingelesen gudarosteak lehorreratu Portugalen eta zelai-irekiko gudu-aldiak ere hasi ziren Ingeles armada eta espainiarrak lagunduta
          • 1812an Errusiako kanpaina abiatzeak frantses soldadu murrizketa nabarmena (2 heren) ekarri zuen.
          • Hainbat mendi-gune batez ere, gerrila-gune ziren eta baita gudaroste iraunkor bihurtu etengabe frantsesei eraso eginez
        • 1812tik aurrera Napoleonen beheraldia:
          • Errusiako egoerak, Wellington jeneral ingelesaren lanak eta gerrilarien jardunak ekarri zuten porrota: Gasteizko guda 1813ko ekainean (oroitarria Ama Zuriaren plazaren erdian) eta San Martzialgoa adibidez (Irunen)
          • 1813an Valencay-ko Ituna: Napoleonek Fernando VIIa errege izendatu. Kataluniatik urtebete geroago
    • 3. “Independentzia”ren Gerra (1808-1814)
      • Euskal Herrian
      • Konbentzioaren gerraren ondoren (1793-95) Euskal Herriaren egoera sozio-ekonomikoa okerragotu egin duen gerra dugu Napoleonen aurkakoa:
        • Gasteiz-ek eta Donostiak erantzun-ahalmen txiki izan zen: Madrilerako bidean gune estrategikoak izanez, kontrol militar zorrotzpean lotu zituen Napoleonek.
        • Hirietako goi-klase burges erreformazale eta liberala Jose I.-arekin lerratu ziren Baionako abdikazioen ostean. (Urquijo eta Mazarredo –Carlos IVarekin ministro izandakoak- kasu). Saiatu ziren herria ekartzen “frantsesen aldera”. (Adib. Behin Bilbo hartuta, Mazarredok gidaturiko Batzar Nagusiek onartu egin zuten Jose I errege bezala). Hala ere, Bilbon ere altxamendu bat egon zen eta denboratxo batez arrakasta lortu zuten.
        • Elite horren aurrez aurre, landa eta hirietako herri xume dugu, batez ere, oro har Liberalismoaren kontrako ziren eliz gizonek xaxaturik. Herriaren gehiengo oso-oso zabala, krisi ekonomiko larriak eta elizak eraginda erlijioaren eta “ekonomia moral” aren alde agertu ziren nabarmen. Honi erantsi behar diogu “okupazio ejerzitoak” ezartzen zuen fiskalitate zorrotza.
        • Baina orokorrean, esan dezakegu hego euskal herri ia osoa frantsesen mende egon zela
        • Egitura administratibo-juridiko-politikoari dagokionez, bai 1808ko Baionako “Konstituzioak??!!” (Napoleonek emana) eta bai frantsesen okupazioaren aurka zeuden eta Cadizen bildu ziren liberalek 1812an eratu eta aldarrikaturiko Konstituzioak Lurralde Foralen izarea eta antolamendu berezia ez zituzten aintzat hartzen euren artikulu-corpusean. Dena dela ez bata ez eta bestea ere ez ziren inoiz idarrean jarri euskal lurraldeetan.
        • Bai ordea 1810ean Napoleonek Katalunia eta Aragoiekin batera, zerga-helburu garbiak zituela, Frantziara atxiki zituenean Espainiatik (Jose I) erabat bereiziz: foru erakundeak deuseztatu eta militarren menpeko administrazio berri bat eratu zuen. (Xosé Estevez 250 orri)
        • Bitartean, frantses inbasioaren aurkako gerrilla-gerra hasieran eta gero landa-irekian:
          • Nafarroan nabarmendu zen bereziki: Xavier Mina – Mina el Mozo- 1810 bitartean; Gerora bere osaba – Espoz y Mina- http://zm.gipuzkoakultura.net/19mendekohistoriamilitarra/biografia-espoz-mina.php?titulo=FRANCISCO%20ESPOZ%20MINA.%20(1781-1836)&negrita=fem
          • Gipuzkoan: Gaspar Jauregi Artzaina. http://zm.gipuzkoakultura.net/19mendekohistoriamilitarra/biografia-artzaia.php?titulo=GASPAR%20JAUREGI%20"ARTZAIA".%20(1791-1844)&negrita=gje
        • Donostia izan zen frantses menpeko azkena: Ingelesek erretzea eta erraustea agindu zuten eta hala egin zuten portugaldar-espainiar-ingeles gudarosteek (1813ko abuztuaren 31n)
    • 4. Cadizko Konstituzioa (1812)
      • Esteka honetan testu osoa irakurgai: http://www.constitucion.es/otras_constituciones/espana/1812.html . (artikuluak: 1, 3, 7, 8, 9, 10, 15, 339,361,362)
      • Frantses okupazioaren erdian eta Napoleonen 1810eko erasoaldiaren aurrean, Erreinuko Gobernu Batzar Nagusiak Sevillara lehenengo eta Cadizera gero ihes egin zuen. Desegitea erabaki eta 5 gizonez osaturiko “erregeordetza” izendatu zuten.
      • “ Erregeordetza”- k Cadizen bakarturik, Gorteak biltzera deitu zituen. Frantsesen menpe ez zeuden lurraldeetan Gorteetarako diputatuak aukeratu zituzten eta frantsesen menpe zeudenetan, lurralde horietakoak ziren baina orduan Cadizen ziren pertsonen artean aukeratu zituzten (Cadizen zeuden gehienak liberalak ziren ). 1810eko irailaren 24an nahiko diputatu ziren Cadizen lehenengo batzarra egiteko.
      • “ Erreinuko Gobernu Batzar Nagusia” eta “Erregeordetza”aren bestela (moderatuagoak ziren: Floridablanca, Jovellanos –Carlos IIIarekin zeregin garrantzitsuak-) , han zeuden diputatu gehienok (haien artean apaiz jansenista zenbait) errotiko berrikuntzen aldekoak ziren: “Liberalak” izenez ezagunak izango dira hauek. Hala ere, bestelako ikuspegia eta ideologia zeuzkaten beste batzuk ere baziren (“absolutistak” edo “erreformazaleak” kasu)
      • Estamentuetan antolaturiko Ganberak osatu beharrean Ganbera bakarra ren aldekoak ziren ”Liberalak” nagusitu ziren, diputatu bat boz bat sisteman.
      • “ Nazio aren subironatsuna” Gorteetan ipinita 1811ko abenduan Konstituzioa idazteko Batzorde bat eratu zen: 1812an, San Jose egunean, LEGE NAGUSIA (= Konstituzioa= Karta magna) onetsi zuten. “Viva la Pepa”
    • 4. Cadizko Konstituzioa (1812) 1. Konstituzioaren Analisia.
      • Ezaugarri nagusiak (ikasleek egina): (analisia egiteko bi irizpide nagusi har ditzakegu: 1) Foru Erregimenarekiko aldaketa/jarrera; 2) Antzineko Erregimenarekiko aldaketa/jarrera.
      • 361. artikulua: Ningún español podrá excusarse del servicio militar, cuando y en la forma que fuere llamado por la ley .
          • Betebehar militarrak betetzera behartzen ditu beraiek Espainiar Nazioa deitzen diotena osatzen duten pertsona oro.
          • Foruak deuseztu dutenaren adibide garbia
          • Orain dela gutxirarte indarrean egon den artikulua
      • 7.artikulua: Todo español está obligado a ser fiel a la Constitución, obedecer las leyes y respetar las autoridades establecidas.
        • Artikuluaren arabera, Espainiar guztiak behartuta daude, konstituzioko lege edota artikuluek diotena betetzera. Baina garaia hartan Espainia “nazio” bezela ez zen exititzen oraindik, posible da artikuluek erreferentzi egiten dioten pertsona asko, Espainiako herritar bezala identifikatuta ez sentitzea. Eta honela, beste nazio bateko kide sentitzen diren pertsonak, beraiek ezarritako legeak betetzera behartzen dituzte, hau da, beraie ezer kontsultatu gabe.
      • 8.artikulua: También está obligado todo español, sin distinción alguna, a contribuir en proporción de sus haberes para los gastos del Estado.
        • Espainian bizi diren denek, estatuari zergak eman behar diote beraien ondasunen arabera, estatuaren gastuei aurre egiteko.
        • Ondorioak: Denek esaten dutenean, ideia liberalak argi agertzen dira. (Denak berdinak dira). Euskal foruak ez dira kontutan hartzen .; izan ere Aldundien bidez Batzar Nagusiaren eginkizuna zelako zergen bilketen antolaketa eta burutzea .
      • 339.artikulua: Las contribuciones se repartirán entre todos los españoles con proporción a sus facultades, sin excepción ni privilegio alguno.
        • Zergak beharren arabera ordainduko dira inongo pribilegiorik gabe, euskal lurraldeak barne, hauek aurretik foruak zirela eta gutxiago ordaintzen baitzituzten.
    • 4. Cadizko Konstituzioa (1812) 1. Konstituzioaren Analisia.
      • Ezaugarri nagusiak: (analisia egiteko bi irizpide nagusi har ditzakegu: 1) Foru Erregimenarekiko aldaketa/jarrera; 2)Antzineko Erregimenarekiko aldaketa/jarrera.
      • 9.artikulua: Está asimismo obligado todo español a defender la Patria con las armas cuando sea llamado por la ley.
        • Gerra bat egonez gero, legeak deitzen dituen guztiak, beharturik daude aberria defendatzera.
        • Ideia liberaletan oinarrituta: Foruen aurkako jarrera azaltzen da eta horrez gain ez du jendearen iritzia kontuan hartzen, behartuta baitate
      • 3. artikulua: La soberanía reside esencialmente en la Nación, y por lo mismo pertenece a ésta exclusivamente el derecho de establecer sus leyes fundamentales.
        • Artikulu hau liberala da, hauen ideologia kontutan hartzen dituena.
        • Lehenengo aldiz Espainiak nazio bezala kontsideratzen dira.
        • nazioa: gizonezko libreak, jatorriz Espainiarrak eta jabetza pribatua dutenak osatu  hauek aukeratuko dituzten beraien Gorteetako ordezkariak  eta hauek ezartzen dituzte legeak.
        • Nazio bakarra da burujabe, eta Espainietako gainerako nazioak ez dira existitzen konstituzio honentzako, hau da, ez dago gaztelania ez den hizkuntza, eta hau nagusi dutenen kultura besterik.
    • 4. Cadizko Konstituzioa (1812) 1. Konstituzioaren Analisia.
      • Ezaugarri nagusiak: (analisia egiteko bi irizpide nagusi har ditzakegu: 1) Foru Erregimenarekiko aldaketa/jarrera; 2)Antzineko Erregimenarekiko aldaketa/jarrera.
      • 1. artikulua: La Nación española es la reunión de todos los españoles de ambos hemisferios
        • Espaniar nazio bakarra osatzen zuten lurrak: gaur egungo Espainia, Hego Ameriketako lur batzuk, Filipinak eta Ipar Afrikako beste lur batzuk dira.
        • kontstituzio honen ondorioz ,gaur egun arazoak daude.  herrialde nazionalistekin=> Katalunia…
      • 362. artikulua: Habrá en cada provincia cuerpos de milicias nacionales, compuestos de habitantes de cada una de ellas, con proporción a su población y circunstancias.
        • Lehen, batzar nagusiek aukeratzen zuten milizia noiz, non eta nola bildu, gerra garaian soilik. Orain, konstituzio honetan, halabeharrez milizia bat egon behar da probintzia bakoitzean.
        • EH-ren kasuan:
        • Lehen foru lurraldeetan zegoen milizia; bakarrik beraien lurrak babesten zuten. Orain Espainiak agindutakoaren mende dago nahi eta nahiez.
      • 10.artikulua: El territorio español comprende en la Península con sus posesiones e islas adyacentes, Aragón, Asturias, Castilla la Vieja, Castilla la Nueva, Cataluña, Córdoba, Extremadura, Galicia, Granada, Jaén, León, Molina, Murcia, Navarra, Provincias Vascongadas, Sevilla y Valencia, las islas Baleares y las Canarias con las demás posesiones de África.
        • En la América septentrional, Nueva España, con la Nueva Galicia y Península de Yucatán, Guatemala, provincias internas de Oriente, provincias internas de Occidente, isla de Cuba con las dos Floridas, la parte española de la isla de Santo Domingo, y la isla de Puerto Rico con las demás adyacentes a éstas y al continente en uno y otro mar.
        • En la América meridional, la Nueva Granada, Venezuela, el Perú, Chile, provincias del Río de la Plata, y todas las islas adyacentes en el mar Pacífico y en el Atlántico. En el Asia, las islas Filipinas, y las que dependen de su gobierno.
        • Artikulo honetan garai haretan Espainiaren menpe eta horren ondorioz Espainiar konstituzioa bere behar zuten lurraldeak azaltzen dira, bai penintsulakoak, bai uharteetakoak eta baita kanpoko lurraldeetako koloniak ere. Honen ondorioz, Euskal lurrak ere Espainiaren menpe daudela pribilegiorik gabe (foruak) adierazten da.
      • 15.art: La potestad de hacer las leyes reside en las Cortes con el Rey.
          • -Espainian lehen aldiz, monarkia absolutua utzi eta botere banaketa; legegilea, judiziala eta betearazlea.
          • -Gorteak botere legegile.
          • -Eregeak botere betearazlea.
          • Konztituzio liberala, baina ez erradikala, erregea mantendu.
    • 4. Cadizko Konstituzioa (1812) 1. Konstituzioaren Analisia.
      • Liburuan dagoena (197 orr.) irakurri eta alderatu gure ondorioekin:
        • 1
    • 4. Cadizko Konstituzioa (1812) 2. Konstituzioa Hego Euskal Herritik begiratua (Carr-en testua 244.orr)
    • 4. Cadizko Konstituzioa (1812)
      • Konstituzioaren Ezereztea:
      • Valencay -ko (bertako jauregi batean izan zen Fernando VIIa Frantzian “atxiloturik”) itunaren ondorioz (1813ko abendua ), Fernando errege izendatua, Espainiako erreinura itzuli eta “ezkutuan” egon ziren absolutista batzuen eraginez (“ Pertsiarren Manifestua” ), 1814ko maiatzean bera kanpoan izan zeneko ekimen guztiak indargabe uztea erabaki zuen:
        • Erregeordetza
        • Gorteak
        • Gorteek sustaturiko eta 1812 an onetsiriko Cadizko Konstituzioa.
      • Konstituzioaren ordez, Fernando VIIak 1815ean “Novisima Recopilación” izeneko legedia jarri zuen indarrean, zeinaren arabera “Antzineko Erregimena” eta “Absolutismoa” berriz ezartzen baitzen.
      • Aurrekoak, Foru Erregimena ofizialki juridikoki onartzea ekarri zuen. (Izan ere, Napoleonek 1810ean ezarritako antolakuntza berria alde batera utzita –Euskal lurraldeak Espainiatik bereiziak eta bere agintepean jarri-, ez Baionako 1808ko “Gutuna” ez eta 1812ko Cadizko Konstituzioa ere, benetan izatez ez ziren abian inoiz jarri.)
      • Tamalez, Frantziatik zetorren Liberalismo honen ezaugarri zentralizatzaile eta uniformatzaileak , ekarri zuen harrezkero Foru Erregimenaren iraupena Monarkia Absolutuari eta beraz Antzineko Erregimenari lotua geratzea , nahiz eta Foru Erregimenaren antolakuntza eta gobernatzeko modua askoz ere antzekotasun handiagoa izan antolakuntza mota liberalarekin –halaxe, Cadizko Liberalek beraiek, aitzinsolasean, “Foru Askatasunak” goratu egiten dituzte haiek eratutako Konstituzioak lekarzkeen askatasunen aitzindari gisa-.
      • Juankarren iritzia: Kontua da, hemen, beste behin historian, jokoan dagoena ez dela antolakuntza sistema hau edo beste aukeratzea, baizik eta aukeratzeko burujabetasuna, alegia, zein den aukera dezakeen subjektua, zeintzuk dira zilegizko subjektuak. Cadizko Gorteek eta Konstituzioak subjektu burujabe bakarra onartuko dute: “Hispania” osora –Portugal salbu- hedaturiko “Castilla” (bertako bizilagun ar eta jabe askeak .) Nazio bakarra eta beraz subjektu subirano bakarra: Espainola –gaztelartua izan dena alegia-. “Semper idem” gaur arte.
      • Irakurri liburuko 204. orrialdeko testua (egoera ondo laburtua) eta baita hurrengo diapositiba
    • 4. Cadizko Konstituzioa (1812) Absolutismoaren berrezarpena
      • 1814ko martxoan, Fernando VII.a k, herriak “ Desiratua” deitzen zuenak, Kataluniara iritsi eta handik Valentziara joan zen.
      • Cadizetik Madrilera aldatu ziren Gorteak, 1812ko Konstituzioa ri zin egingo zion errege baten esperoan zeuden, baina Fernando VII.ak, armadaren zati batek eta elizak lagunduta, ez zeukan hori egiteko asmorik.
      • Hirurogeita bederatzi erregearen aldeko diputatuez osatutako talde bat Valentziara joan zen Konstituzioaren ezabatzea eskatzen zuen Persiarren Manifestua entregatzera, eta 1814ko maiatzaren 4an erregeak Cadizeko Gorteek eginiko guztia deuseztatzen zuen dekretua sinatu zuen.
      • Aipaturiko presio-taldeak lagunduta, hurrengo sei urteetan ( 1814-1820 ) Fernando VII.ak gobernu pertsonal batean ihardun zuen, gobernu horren ezaugarriak hauek izan zirelarik:
        • Erregimen Zaharreko kontseilu eta idazkaritzak berrezarri ziren, Inkisizioa, jaurerriak eta prentsa ofizialarekin batera.
        • Gerraren eta Amerikatik zetozen metal baliotsuen sarreren galeraren ondorioz nazioa pobrezian murgilduta zegoen arren, edozein motako erreformei atea itxi zitzaien.
        • Liberalak jazarriak izan ziren sistematikoki, horrek behartu zituen erakunde sekretu etan antolatzera eta pronuntziamendu (=altxamendu militarrak) errepikatuen bitartez absolutismoa deuseztatzen saiatzera, harik eta Riego Koronelaren matxinada azkenik arrakastatsuak 1820an Hirurteko Liberalari hasiera eman zion arte.
    • 5. Blokea: 1. kapitulua: IRAULTZA LIBERALA ETA ESTATUAREN ERREFORMAK
      • Iraultza liberalaren bide luze gogorra. (1820-1823)
        • Hirurteko Liberala (1820-23)
        • Giro Politikoa
        • Politika Liberalaren kontrako erreakzioa
        • Hirurteko Liberala Euskal probintzietan
      • Hamarraldi higuingarria (1823-1833)- Antzinako Erregimenaren berrazarpena eta Karlistaldiaren hasiera bitartean-
        • Ondorengotzaren auzia
        • Goitikako erreformismoa
        • Hamarraldia euskal probintzietan
      • 1. Karlistaldia (1833-1839) eta bere ondorioak
        • Gatazkaren aldiak
        • Sistema politikoaren bilakaera : alderdi politikoen jaiotza.
      • Foru araubidearen aldaketak eta ezereztea.
        • 1839ko urriaren 25eko legeak euskal lurretan izan zituen ondorioak
        • Foru aldaketak
        • Nafar aldaketa.
        • Foruen aldaketa Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban.
        • Foruen ikusmolde berria
        • Aldaketatik ezeztatzearen abiapuntura.
        • Foruen auzia gerraren amaieran.
    • 5. Blokea: 1. kapitulua: IRAULTZA LIBERALA ETA ESTATUAREN ERREFORMAK
      • San Luisen Ehun Mila Seme
      • "San Luisen Ehun Mila Seme" Angulemako dukeak gidatutako armada frantsesari emandako izena. Veronako kongresuan erabaki eta Espainia inbaditu egin zuen, Fernando VII.a Espainiakoaren berrezarpen absolutista erregimena ezartzeko asmoz (1823). Bidasoa zeharkatu (1823 - IV - 7), Donostia setiatu eta Getaria hartu zuten. Gipuzkoan haien kontrako  milizia-taldeak sortu ziren. San Luisen Ehun Mila Semeen armadaren aldeko talde erregetiarrak ere sortu ziren, Lezamako apaizak sortutakoa kasu. Berrezarkuntza absolutistaren ondoren (1823 - 1833), frantsesen aurrera egitea eragotzi zuten liberalen kontrako errepresioa gogorra izan zen.