ATHLETIC CLUB
Athletic espainako bigarren kluba izan zen sortzean. Bakarrik recreativo de huelvaren atzetik.  Eta garrantsitzuena!!! Ez ...
Athletic Cluben sorrera herriaren historian sustraitu zen. Kluba garai haren isla da, XIX. mendearen amaieran, Bizkaia eta...
Kultur trukaketa horri esker, foot-ball izeneko Ingalaterrako kirol berri haren hazia biziki kimatu zen ordura arte bertak...
Futbolari lotutako gertakizunak arrapalada bizian etorri ziren: hiriko lehen futbol taldea 1898an sortu zen. Bilbao Foot-b...
Azkenik, 1901eko otsailean, García kafetegian, Enrique Goiri, Juan Astorquia eta Jose Mª Barquín jaunek batzorde bat osatu...
PALMARESA:

23 errege kopa

8 liga

1 superkopa

Palmares oso ona izan a...
Hau izan da dena, informazio gehiago nahi baduzue, Athletic-aren weba bisitatu: http://www.athletic-club.net/
Upcoming SlideShare
Loading in...5

Athletic club

676

Published on

gnsgbsgve

Published in: Spiritual, Business
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
• Be the first to comment

• Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
676
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Athletic club

1. 1. ATHLETIC CLUB
2. 2. Athletic espainako bigarren kluba izan zen sortzean. Bakarrik recreativo de huelvaren atzetik. Eta garrantsitzuena!!! Ez da inoiz bigarren mailan egon, bakarik real madril eta bartzelona lortu dute hori!
3. 3. Athletic Cluben sorrera herriaren historian sustraitu zen. Kluba garai haren isla da, XIX. mendearen amaieran, Bizkaia eta Ingalaterra kementsuaren arteko merkataritza harremanak gora egiten hasi zireneko garaiaren semea. Ingalaterrako ikurrindun itsasontziak harrikatz eta ingeles teknikari adituez beterik iristen ziren Bizkaiko kostaldera, eta azkenak Bizkaiko industria sortu berrietan hasten ziren. Kultur trukean, Bilboko portutik abiatzen ziren ontziak burdinaz lepo, eta mineral joriarekin batera, euskal burgesia hasberriaren gazte askok egiten zuen bidaia, britainiar ikastetxe itzaltsuetan, batez ere, industri arloko ikasketa teknikoak egiteko asmoz.
4. 4. Kultur trukaketa horri esker, foot-ball izeneko Ingalaterrako kirol berri haren hazia biziki kimatu zen ordura arte bertako kirol jarduerei besterik erreparatzen ez zien garaiko gizartean. Arraunak, pilotak, aizkolariek edo harri jasotzaileek lehiakide handia izan zuten futbola. Sorginkeriaren batek eraginda edo, euskal kirolari gazteak erabat liluraturik hasi ziren kirol xelebre hartan: hamaika mutilez osaturiko koadrila bi, galtza motzetan, pilotatzar baten atzetik. Bergantinetako gizonak horretan ikusi zituzten, gaur egun, hori dela-eta horren ezaguna den ingelesen landan, eta ordutik aurrera, betiko errotu zitzaien bihotzean.
5. 5. Futbolari lotutako gertakizunak arrapalada bizian etorri ziren: hiriko lehen futbol taldea 1898an sortu zen. Bilbao Foot-ball Club izena izan zuen, baina handik lasterrera, ATHLETIC CLUB, egun ezagun dugun izena hartu zuen. Hasierako talde hark Lamiakoko zelaian jokatzen zuen, labe garaien aurrean. Kirol berriaren bilakaera ezin geldituzkoa izan zen eta Zamacois gimnasio ospetsuko gazteak ere erakarri zituen. Gimnasioa bilakatu zen, orobat, partidak kontratatzeko leku, eta bertatik bultzatu zen lehen euskal futbol taldearen sorrera.
6. 6. Azkenik, 1901eko otsailean, García kafetegian, Enrique Goiri, Juan Astorquia eta Jose Mª Barquín jaunek batzorde bat osatu zuten elkartearentzako araudia prestatzeko asmoz. 1901eko ekainaren 11n onartu zuten araudia. Luis Márquez Marmolejo jn. izendatu zuten lehen lehendakari, eta, Gobernu Zibilaren baimena erdietsi ostean, behin betiko eratu zen kluba, 1901eko irailaren 5ean, elkarteak 33 bazkide sortzaile zituela. Athletic Cluben lehen bazkideak honako hauek izan ziren: Alejandro Acha jn., Fernando Iraolagoitia jn., Pedro Iraolagoitia jn., Luis Silva jn., Alejandro de la Sota jn., Amado Arana jn., Ramón Silva jn., Remigio Eguren jn., Paulino Iturrino jn., Rafael Yanke jn., Luis Yanke jn., Angel Pérez jn., Ulpiano Torre jn., Alfredo Mills jn., Ricardo Quintana jn., Antonio Zubillaga jn., Luis Ibarzabal jn., Luis Marquez jn., Luis Astorquia jn., José Mª Alday jn., Francisco Iñiguez jn., Eduardo Montejo jn., Pedro Igartua jn., Jose Mª Ibañez de Aldecoa jn., Agustín Orensanz jn., Rafael Gutiérrez del Río jn., Federico de Olano jn., Miguel Maeztu jn., César Arana jn., eta Luis Damborenea jn.
7. 7. PALMARESA:

23 errege kopa

8 liga

1 superkopa

Palmares oso ona izan arren, azken urte hauetan ez dago oso ondo jokatzen, eta duela urte asko ez duela titulorik irabazten.
8. 8. Hau izan da dena, informazio gehiago nahi baduzue, Athletic-aren weba bisitatu: http://www.athletic-club.net/
1. A particular slide catching your eye?

Clipping is a handy way to collect important slides you want to go back to later.