BARROKOA: XVI.mende bukaera, XVII.mende osoa eta
XVIII.mendeko zati batean eman zen arte estilo berria.

• Barroko hitza: ...
Zein zen Europako egoera?
Barrokoa boterearen erakusle gisa
Estatu modernoen agerpena
Elizaren aldetik diziplina moral zor...
ESTETIKA BARROKOAREN
EZAUGARRI OROKORRAK
•Uko egiten dio errenazimenduko modu garbi eta intelektualei
•Uko egiten dio klas...
Ondoko elementuak erabiltzen zituzten
-Lerro kurbatua (dekorazioan, fatxadetan, eskulturan,…)
-Proportzio finak desagertuk...
ARKITEKTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK
Errenazimenduko oreka moldeekin apurtzen da,
mugimenduaren zerbitzutan jarriz
-Sinpleta...
ARKITEKTURA BARROKOAREN
GUNE NAGUSIAK
Italian gune nagusia Erroma izango da
Eta arkitektoak: Maderno, Borromini eta Bernin...
ARKITEKTURA BARROKOAREN
GUNE NAGUSIAK
Frantzian, errege absolutuen garaian jauregi handiak eraiki ziren
Versalles (selekti...
ARKITEKTURA BARROKOAREN
GUNE NAGUSIAK
Espainian, hirietan plaza nagusien eredua hedatu zen
-Madrileko eta Salamancako plaz...
BARROKOA ITALIAN
JUAN LORENZO
BERNINI: San Pedroko
Baldakinoa (1623)

Basilikako aldare nagusia
hartzen du. Brontzezko
egi...
BARROKOA ITALIAN
-14mko zutabeak (ostoz
apainduta); guztira 29mko altuera
-Borrominiren parte hartzea ere
-1633an bukatuko...
Eliza
katolikoaren
errektore
paperaren eredu
gisa daukagu.
Oin planta
eliptikoa,
zutabediak
fededunak
“besarkatzen”
ditu.
...
BARROKOA ITALIAN
-Lau zutabe toskaniarreko ilara
(284guztira). Zutabe bakoitzak 16mko
altuera
-Erreferentzia puntu gisa: o...
BARROKOA ITALIAN

Aireko ikuspegia. San Pedro Plaza
BARROKOA ITALIAN
FRANCESCO
BORROMINI: San Carlos
de las Cuatro Fuentes Eliza
(Erroma, 1634-40)
Oinplanta eliptiko
ausartek...
BARROKOA ITALIAN
Fatxada
-Konplexua eta mugimendu handikoa
-Lerro ahur eta ganbilez osatutakoa
-Bi pisu nagusietan antolat...
BARROKOA ITALIAN
Barrualdea
-Hemen ere forma kurbatuak nagusitzen dira
-Oinarri eliptikoarekin
-Elementu guztiak elkartzea...
BARROKOA ITALIAN
•

•

Bi solairutan antolatua. Kupula apur bat ezkutatzen du.

Miguel Anjelen aurreko proiektua errespeta...
ESKULTURA BARROKOA
• Tipologia: konkor biribilekoak eta talde
eskultorikoak: hilobiak, iturriak, lorategiak….
Espainian er...
ESKULTURA BARROKOA
• Modelatu erreala, naturalista, bai anatomian, baita
oihalen tolesduretan ere
• Oihalak eta ileak hega...
ESKULTURA BARROKOA
• Adierazkortasuna lortzen da eta Espainiaren kasuan
ileordeak, kristalezko begiak eta oihalezko jantzi...
BARROKOA
ITALIAN:
ESKULTURA

JUAN LORENZO BERNINI:
Apolo eta Dafne (1622-1625)
Galeria Borghese-Erroma

Apoloren dinamismo...
BARROKOA ITALIAN:
ESKULTURA

JUAN LORENZO BERNINI: Apolo eta Dafne
(1622-1625)

-Marmolean egina eta mukulu biribilekoa (2...
BARROKOA ITALIAN:
ESKULTURA
Eskulturaren trataera
piktorikoa lortzen du. Horrela
ehunen arintasuna
Sta.Teresaren gorputz
p...
J. L. BERNINI:
Sta. Teresaren estasia 1647-1652
Teresa
-Multzo osoaren garrantzia (eszenografia)
-Eskultura eta arkitektur...
J.L.BERNINI: bestelako obrak
Rapto de Proserpina, David, Beata
Albertona moribunda, Sepulcro de Urbano
VIII...
ESKULTURA BARROKOA
ESPAINIAN
• Erlijio gaiak jorratuko dira
• Herriaren gustoko lanak eta erlijioa transmititzeko
modu ber...
ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN
Gregorio Fernández (1576-1636)
-Erretaulak, Aste Santuko pasoak. Pietatea, Kristo etzanik,…
-...
ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN

Pietatea-1616
Museo Nacional de Escultura
(Valladolid)

-Zur polikromatua
-Konposizioan diag...
ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN

Kristo etzanik.
Museo Nacional de Escultura
(Valladolid)

-Kristo hilik irudikatzen duen tai...
BARROKOA FRANTZIAN
LE VAU ETA
HARDOUIN MANSART.
Versalles Jauregia
(1669-1685)

Luis XIV.ren absolutismoaren islada da, di...
BARROKOA FRANTZIAN

Luis XIII.ak jadanik jauregi txikiago bat eraiki zuen
eta ondorenean Luis XIV.rekin handituko da
BARROKOA FRANTZIAN
Ispiluen
galeria
Versallesen

Kanpokaldeko klasizismo eta sinpletasunak
barnealdeko dekorazio ugari eta...
BARROKOA FRANTZIAN
-Oinarrian U itxurako Luis
XIII.ren jauregia hartuko da
-Beso itxurako hegalak gehituko
zaizkio
-Emaitz...
BARROKOA FRANTZIAN

Zati zaharrean Austriarren eragina, adreilua fatxadan eta
arbela teilatueta abuhardilatuetan.
Betalde,...
BARROKOA FRANTZIAN
3.Pisua
2.Pisua
1.Pisua
1.pisua: oinarri altua kuxindurako silareekin
2.pisua: dimentsio handiko gorput...
BARROKOA FRANTZIAN
Barnealdea
Luxuz beteriko espazio baten aurrean
aurkitzen gara

Errege Kapera ere
aipatu behar da
Mansa...
BARROKOA FRANTZIAN

Versailleseko Lorategiak
-Diseinua André Le Notre
-Arkitektura geometriko baten eredu gisa: simetria e...
BARROKOA
Bertan Barroko
frantziarraren
barnekoi eredua ageri
da . Bi pisuekin
liraintasuna emanez
eta marmol zein
urreztat...
BARROKOA FRANTZIAN

Claude Perrault.
Louvreko
Jauregiko
Fatxada

Beira eta aluminioz eraikitako
piramidea.1989. Ieoh Ming
...
BARROKOA ESPAINIAN
• Barrokoa astiro garatzen da Herreraren
eraginagatik.
• Eraikuntza zibilak zein erlijiosoak
• Hasieran...
BARROKOA ESPAINIAN
Juan Gómez de Mora
Plaza Nagusia
Madril (1617-1619)

Hirigintza barrokoaren adibide bikaina
Espazio ang...
BARROKOA ESPAINIAN
Salamancako Plaza Nagusia
A. de Churriguera (1729-1755)
Udaletxea,
Andrés
García de
Quiñonesen
lana
-Me...
BARROKOA ESPAINIAN
Ez da lauki perfektua, izan
ere lau fatxadek ez dute
neurri bera

Bitxikeria bezala Errege Pabiloiaren
...
BARROKOA ESPAINIAN
Francoren medaloia polemikarako
gunea izan da.
Gerra Zibilean kokatu zen.
BARROKOA ESPAINIAN
Valladolideko Katedralaren aurrealdea
-Juan de Herrerak hasitako lana eta A. de
Churriguerak bukatuko d...
BARROKOA ESPAINIAN
Valladolideko Katedralaren aurrealdea
Bigarren gorputzean: erdian leiho laukizuzen bat ageri
da, pilast...
BARROKOA ESPAINIAN
Obradoiro Plaza: Santiago
bidearen amaiera eta bertan
bestelako eraikinak ere
badaude: errege ospitalea...
BARROKOA ESPAINIAN
Obradoiroko fatxada:
- “H” itxuran egituratutako fatxada, aldameneko bi dorreekin
-Erdiko gorputza hiru...
BARROKOA ESPAINIAN
Bestelako arkitektura lanak:(214-215 orriak)
-Hauek ez dira Selektibitatean sartzen-

Pilarreko Basilik...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Barrokoko arkitektura

652 views
318 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
652
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
8
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Barrokoko arkitektura

  1. 1. BARROKOA: XVI.mende bukaera, XVII.mende osoa eta XVIII.mendeko zati batean eman zen arte estilo berria. • Barroko hitza: jadanik XIX.mendean agertzen da. Zerbait negatiboa bezala (“perla desitxuratua edo irregularra”). Gainbeheran zegoen artea. Errenazimendua eta Neoklasikoaren artean. • XX. mendean berriz ere alderdi sensoriala nagusitzen da Artean eta Barrokoa estilo garrantzitsu bezala hartzen da, nolabaitean Erroma eta Greziako estilo garbiak alderatuz.
  2. 2. Zein zen Europako egoera? Barrokoa boterearen erakusle gisa Estatu modernoen agerpena Elizaren aldetik diziplina moral zorrotz baten ezarpena (Aita Santuaren boterea). Artearen bezerorik garrantzitsuena Erregeen botere handia, Elizak bere fededunekiko zuenaren parekoa. Hirigintza zein jauregiak bultzatuz
  3. 3. ESTETIKA BARROKOAREN EZAUGARRI OROKORRAK •Uko egiten dio errenazimenduko modu garbi eta intelektualei •Uko egiten dio klasikoa den orori •Sentsazioa ordenaren aurretik (inpresioa) •Mugimenduaren goraipamena •Helburua ez zen perfekzioa lortzea
  4. 4. Ondoko elementuak erabiltzen zituzten -Lerro kurbatua (dekorazioan, fatxadetan, eskulturan,…) -Proportzio finak desagertuko dira -Gizatiarra, norbanakoa, natura eta errealitatea dira erakargarrienak -Monumentala, harrigarria, aberatsa,…
  5. 5. ARKITEKTURAREN EZAUGARRI OROKORRAK Errenazimenduko oreka moldeekin apurtzen da, mugimenduaren zerbitzutan jarriz -Sinpletasunaren ukapena -Mugimenduaren garrantzia -Elementu klasiko guztiak askatasunez erabiltzen dira -Oinplano eliptikoak,obalatuak,… -Askotan euskarri gisa zutabe helikoidalak -Estalki kupuladunak gehien bat -Fatxada dinamikoak, alderdi ahur eta ganbilez -Apaingarritasuna lehen mailan -Jauregiak eta eliza -Hirigintzaren garrantzia
  6. 6. ARKITEKTURA BARROKOAREN GUNE NAGUSIAK Italian gune nagusia Erroma izango da Eta arkitektoak: Maderno, Borromini eta Bernini Maderno: San Pedro Basilikaren zabaltzea Borromini: San Carlo alle Quatro Fontane Bernini: San Pedro Basilikako Baldakinoa eta San Pedro Plaza
  7. 7. ARKITEKTURA BARROKOAREN GUNE NAGUSIAK Frantzian, errege absolutuen garaian jauregi handiak eraiki ziren Versalles (selektibitatean), Louvre, Chantilly bezalako jauregiak Arkitektoak: Le Vau eta Hardouin Mansart
  8. 8. ARKITEKTURA BARROKOAREN GUNE NAGUSIAK Espainian, hirietan plaza nagusien eredua hedatu zen -Madrileko eta Salamancako plaza nagusiak (Gómez de Mora eta A. de Churriguera) -Valladolideko Katedraleko fatxada (Juan de Herrera eta A. Churriguera) -Compostelako Santiagoko Obradoiroko fatxada (Casas Novoa) Estilo berezi bezala: “Churrigueresco” delakoa (Jose Benito eta Alberto anaiak) : gehiegizko apaindura
  9. 9. BARROKOA ITALIAN JUAN LORENZO BERNINI: San Pedroko Baldakinoa (1623) Basilikako aldare nagusia hartzen du. Brontzezko egitura izugarri bat da eta lerro zuzenik gabekoa, su garra balitz bezala bihurtzen da, molde espresionistekin eta Miguel Anjelen kupularen kontrapuntu gisa, bere azpian aurkitzen baita.
  10. 10. BARROKOA ITALIAN -14mko zutabeak (ostoz apainduta); guztira 29mko altuera -Borrominiren parte hartzea ere -1633an bukatuko da -Putti: Barrokoan oso ohikoak izango diren ornamentazio elementuak (umeen eskulturak dira askotan biluzik eta hegalekin agertzen dira kupido gisa) -Fededunengan lilura, miresgarritasuna,…. Sortuarazi nahi da Arkitektura eta eskultura lanak elkartzen dira
  11. 11. Eliza katolikoaren errektore paperaren eredu gisa daukagu. Oin planta eliptikoa, zutabediak fededunak “besarkatzen” ditu. J. L. Bernini: S.Pedro Plazako zutabedia (Vaticano, Erroma. 1656). BARROKOA ITALIAN
  12. 12. BARROKOA ITALIAN -Lau zutabe toskaniarreko ilara (284guztira). Zutabe bakoitzak 16mko altuera -Erreferentzia puntu gisa: obeliskoa (25m eta Egiptotik ekarria) eta bi aldameneko iturriak -Elipse formako oin plantarekin mugimendu gehiago lortzen da -Fededun guztiek ikusi dezakete fatxada nagusia -Barroko garaiko hirigintzaren garrantzia: enparantza nagusiak -162 santuen eskultura daude -Pariseko Konkordia Plaza honen kopia izango litzateke
  13. 13. BARROKOA ITALIAN Aireko ikuspegia. San Pedro Plaza
  14. 14. BARROKOA ITALIAN FRANCESCO BORROMINI: San Carlos de las Cuatro Fuentes Eliza (Erroma, 1634-40) Oinplanta eliptiko ausartekoa, Berniniren antzera, hainbat erreferentzia klasiko mantentzen ditu. Fatxadan forma kurbatuak nagusitzen dira eta zutabe exentuei garrantzia ematen zaie.
  15. 15. BARROKOA ITALIAN Fatxada -Konplexua eta mugimendu handikoa -Lerro ahur eta ganbilez osatutakoa -Bi pisu nagusietan antolatzen da -Era berean, hiru gorputz bertikaletan -Behekaldeko pisuan: erdiko eremu ganbila, aldameneko bi eremu ahurrekin nahasten da -Goikaldeko pisuan: hiru eremuak ahurrak dira -Zutabeak: orden erraldoieko zutabeak bi pisutan. Exentuak dira, ez daude murruari atxekituta. Bertikaltasuna eta mugimendua emanez -Perspektiba: fatxada aldamenetik ikusia izateko egina dago. Antzoki baten efektua, argi ilunak, mugimendua… ez da zerbait geldoa
  16. 16. BARROKOA ITALIAN Barrualdea -Hemen ere forma kurbatuak nagusitzen dira -Oinarri eliptikoarekin -Elementu guztiak elkartzea lortu zuen espazio txiki batean, osotasun bat lortzeko -16 zutabe erraldoi entablamenduarekin -Honen gainean erdi puntuko arkuez eta petxinez osaturiko multzoa daukagu -Hauek kupula eusten dutelarik: obalatua eta kasetoiez osaturikoa
  17. 17. BARROKOA ITALIAN • • Bi solairutan antolatua. Kupula apur bat ezkutatzen du. Miguel Anjelen aurreko proiektua errespetatuz bideratu zen, baina gurutze latindarrerako joera • Zutabe korintiarrak, taulamenduak, arkuak eta frontoiak. • • Zutabe eta pilastrak tartekatuta. Sartuneak eta irtenguneak dituen horma. • • • • Argilun efektuak. Sarbide gisa eskalinata bat ageri da Bi aldamenetan kanpandorreak eta bi erloju goratuekin Goiko plantan, atikoan, 13 eskultura daude: 11 apostolu Judas izan ezik, erdian Kristo eta San Juan Bautista ageri dira Carlo Maderno San Pedro Basilikaren zabaltzea (fededun gehiago sartu nahian) 1607tik aurrera
  18. 18. ESKULTURA BARROKOA • Tipologia: konkor biribilekoak eta talde eskultorikoak: hilobiak, iturriak, lorategiak…. Espainian erretaulak eta prozesioko pausoak • Materiala eta teknika: koloreetako marmola, brontzea, estukoa... Konbinaturik zizelkatutako teknikan Espainian zur polikromatua
  19. 19. ESKULTURA BARROKOA • Modelatu erreala, naturalista, bai anatomian, baita oihalen tolesduretan ere • Oihalak eta ileak hegan irudikatzen dira askotan (mugimendua) • Argi-kontraste nabarmenak • Mugimendua, dramatismoa, anatomia bihurritua • Konposizio mugikorrak, ezegonkorrak, irekiagoak, diagonalak,… • Errealistagoa, errealitatearen unea harrapatu nahi da (askotan unerik dramatikoena)
  20. 20. ESKULTURA BARROKOA • Adierazkortasuna lortzen da eta Espainiaren kasuan ileordeak, kristalezko begiak eta oihalezko jantziek errealismoa areagotzen dute • Denetariko gaiak lantzen dira : erlijiosoak, mitologikoak,… • Baina Espainian bereziki erlijiosoa (imagineria) • Eskulturgileak: ItalianJuan Lorenzo Bernini Espainian Gregorio Fernández
  21. 21. BARROKOA ITALIAN: ESKULTURA JUAN LORENZO BERNINI: Apolo eta Dafne (1622-1625) Galeria Borghese-Erroma Apoloren dinamismoa Dafneren gelditasunarekin kontrajartzen du. Baita neska gaztearen azal leuna zuhaitzaren enbor zakarrarekin.
  22. 22. BARROKOA ITALIAN: ESKULTURA JUAN LORENZO BERNINI: Apolo eta Dafne (1622-1625) -Marmolean egina eta mukulu biribilekoa (2,43m) -Apolo eta Dafneren mitoa irudikatzen da: gezi batek ikututa Apolo Dafneren maitasunaz kutsatzen da, baina Dafnek ez dio erantzungo. Bere aita Peneori eskatuko dio Apolorengandik askatzea eta ninfa erramu landare batean bihurtuko du. -Lerro diagonal garbia osatzen dute bi irudiek (besoak jarraituz) -Barrokoko konposizio argia beraz -Momentua bera irudikatzen da (Apolo Dafne harrapatzeko momentuan)zentzu narratiboa -Mugimenduaren sentsazioa (ilean)
  23. 23. BARROKOA ITALIAN: ESKULTURA Eskulturaren trataera piktorikoa lortzen du. Horrela ehunen arintasuna Sta.Teresaren gorputz pisutsuaren sentsazioarekin kontrajartzen du. Zuzenean sentsazioak transmititu nahi dira argi izpiak irudikatzerakoan, Barrokoan maiz gertatzen den bezala. Erromako Santa Maria della Vittoria Elizako Cornaro kaperan J. L. BERNINI: Sta. Teresaren estasia Teresa 1647-1652
  24. 24. J. L. BERNINI: Sta. Teresaren estasia 1647-1652 Teresa -Multzo osoaren garrantzia (eszenografia) -Eskultura eta arkitekturaren arteko erlazioa -Mukulu biribilekoa eta gai erlijiosoa -Marmolean eginikoa -Juxtu estasi mistikoaren unean irudikatu du santua (aurpegian nabaria da: begiak itxita eta ahoa erdi zabalik) -Argi-ilunekin jokatzen du (zimurdurak eta material desberdinak) -Dramatismoaren eredu ere bada -Erropen pisua santuaren aurpegi arinagoarekin kontrajartzen da -Aingerua irrifartsu eta pikaro ageri da, geziak kristau maitasunaz santua zulatu duelarik
  25. 25. J.L.BERNINI: bestelako obrak Rapto de Proserpina, David, Beata Albertona moribunda, Sepulcro de Urbano VIII...
  26. 26. ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN • Erlijio gaiak jorratuko dira • Herriaren gustoko lanak eta erlijioa transmititzeko modu berria izango da • Errealismoa eta dramatismoa nagusituko dira • Imajineria: erretaulak eta Aste Santuko pasoak • Zur polikromatua material bezala (italiarren marnolari kontrajarriz) • Hainbat eskola agertuko dira: Gaztelakoa (Gregorio Fernández) eta Andaluziakoa
  27. 27. ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN Gregorio Fernández (1576-1636) -Erretaulak, Aste Santuko pasoak. Pietatea, Kristo etzanik,… -Errenazimenduko Alonso Berruguete edo Juan de Juni eskulturgileen eragina jasoko du -Kutsu manierista darie bere lanei -Errealismoa nagusitzen da bere lanetan: aurpegietan espresio handia “postizoak” gehitzen ditu (begiak, ilea, odola…) -Anatomiaren trataera errefinatua, konposizio errazak… -Oso pertsonala da ehunduren trataera: “zimurdura metalikoa”ehun gogorrak, puntadunak, akartonatuak… irudikatzen ditu (argi-ilunen trataera lortuz) -Egur zizelkatu polikromatua erabiltzen du -Kolore soilak edo neurtuak erabiltzen ditu -Bere obra gehienak “Museo Nacional de Escultura” delakoan daude (Valladolid)
  28. 28. ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN Pietatea-1616 Museo Nacional de Escultura (Valladolid) -Zur polikromatua -Konposizioan diagonala nagusitzen da, mugimendua emanez -Mariarengan eskuen eta aurpegiaren garrantzia: oinazea edo dramatismoa adieraziz -Kristoren gorputz inertearekin kontrajarriz -Zaurien tratamendu naturalista (askotan morbosoa) -Ehunduren trataera (zimurdura metalikoa) -Kolore soilak
  29. 29. ESKULTURA BARROKOA ESPAINIAN Kristo etzanik. Museo Nacional de Escultura (Valladolid) -Kristo hilik irudikatzen duen taila polikromatua -Gai bereko hainbat egin zituen -Guztiak berdin irudikatzen ditu: burukoarekin, burua alderatua eta gorputzean zauriak agerian dituelarik -Lerro kurbatuak nagusitzen dira -Zimurdura metalikoa -Errealismoa, dramatismoa eta fededunengan erlijiositatea pizteko edo areagotzeko obra
  30. 30. BARROKOA FRANTZIAN LE VAU ETA HARDOUIN MANSART. Versalles Jauregia (1669-1685) Luis XIV.ren absolutismoaren islada da, dimentsio erraldoiak dituelarik
  31. 31. BARROKOA FRANTZIAN Luis XIII.ak jadanik jauregi txikiago bat eraiki zuen eta ondorenean Luis XIV.rekin handituko da
  32. 32. BARROKOA FRANTZIAN Ispiluen galeria Versallesen Kanpokaldeko klasizismo eta sinpletasunak barnealdeko dekorazio ugari eta errefinatuarekin kontrajartzen da.
  33. 33. BARROKOA FRANTZIAN -Oinarrian U itxurako Luis XIII.ren jauregia hartuko da -Beso itxurako hegalak gehituko zaizkio -Emaitza: 600m inguruko kontornoa duen eraikina -Bi fatxadekin: bata hirira zuzenduta eta bestea lorategietara
  34. 34. BARROKOA FRANTZIAN Zati zaharrean Austriarren eragina, adreilua fatxadan eta arbela teilatueta abuhardilatuetan. Betalde, zati berrian kareharriz eraikita eguzki izpien islada nabariagoa da, erregearen islada bilatu nahian.
  35. 35. BARROKOA FRANTZIAN 3.Pisua 2.Pisua 1.Pisua 1.pisua: oinarri altua kuxindurako silareekin 2.pisua: dimentsio handiko gorputza. Erdi puntuko arkuak sostengatzen dituzten pilareak, arkuak era berean pilastra jonikoz apaindurik daude. Arkuek leiho handiekin bat egiten dute, eraikinari argitasuna emanez. Zenbaitetan egitura honen monotonia apurtzeko balkoi gisako egiturak aurreratzen dira 3.pisua: baxuena da leiho laukizuzenekin eta balaustrako egitura batekin. Ornamentazio eskultorikorako oinarria: jarroiak, trofeoak, …
  36. 36. BARROKOA FRANTZIAN Barnealdea Luxuz beteriko espazio baten aurrean aurkitzen gara Errege Kapera ere aipatu behar da Mansartek egina Ispiluen Galeria -Antzinako terraza izandakoa lorategira begira -Mansartek itxi eta estali zuena -75m luzeerako espazioa -Dena liluragarria da: marmola, urregintza, kristaleria, eskulturak,…
  37. 37. BARROKOA FRANTZIAN Versailleseko Lorategiak -Diseinua André Le Notre -Arkitektura geometriko baten eredu gisa: simetria eta ordena -Gerora beste monarkek eredua kopiatuko dutelarik -Iturriak, estatuak, ur-jauziak, kobazulo txikiak…. ageri dira -Bertan erregeak festak ospatzen omen zituen -Naturarekin bat egiten duen urbanismo baten eredu gisa
  38. 38. BARROKOA Bertan Barroko frantziarraren barnekoi eredua ageri da . Bi pisuekin liraintasuna emanez eta marmol zein urreztatuek handitasuna ematen diote. Hardouin Mansart. Errege Kapera, Versallen FRANTZIAN
  39. 39. BARROKOA FRANTZIAN Claude Perrault. Louvreko Jauregiko Fatxada Beira eta aluminioz eraikitako piramidea.1989. Ieoh Ming Pei arkitektuarena (ez da selektibitatean sartzen)
  40. 40. BARROKOA ESPAINIAN • Barrokoa astiro garatzen da Herreraren eraginagatik. • Eraikuntza zibilak zein erlijiosoak • Hasieran forma urriak, gero dekorazio gehiegira garatuko direlarik • Hirigintza alorrean: plaza nagusien eredua
  41. 41. BARROKOA ESPAINIAN Juan Gómez de Mora Plaza Nagusia Madril (1617-1619) Hirigintza barrokoaren adibide bikaina Espazio angeluzuzena eta eraikinez inguratua Hiru mailatan antolatuta eta galeria arkupedun batekin Eraikin nagusiak: Casa del Pan eta Casa de la Carnicería Dorre gezidunekin goratuak
  42. 42. BARROKOA ESPAINIAN Salamancako Plaza Nagusia A. de Churriguera (1729-1755) Udaletxea, Andrés García de Quiñonesen lana -Mesenaza Don Rodrigo Caballero, hiriko korregidorea (funtzionarioa) -Hiriko zentrua izateko proiektatu zen, aintzinako San Martín plazaren ordez -Jadanik dekorazioa ez da hain urria, rokokoaren araberako moldeak -88 arku erdi puntukoak eta tarteetan medaloiak (pertsonai garrantzitsuen aurpegiekin): hainbat errege-erregina, Cristobal Colón, A. Churriguera, Francisco Franco, Miguel de Unamuno,….
  43. 43. BARROKOA ESPAINIAN Ez da lauki perfektua, izan ere lau fatxadek ez dute neurri bera Bitxikeria bezala Errege Pabiloiaren arku inguruan honako inskripzioa dago: “aquí se mató una mujer, rueguen a Dios por ella”
  44. 44. BARROKOA ESPAINIAN Francoren medaloia polemikarako gunea izan da. Gerra Zibilean kokatu zen.
  45. 45. BARROKOA ESPAINIAN Valladolideko Katedralaren aurrealdea -Juan de Herrerak hasitako lana eta A. de Churriguerak bukatuko du -Bigarren gorputz bat eraiki zuen balaustrada batetik gora -Estilo erabat Barrokoa -Behealdeko gorputzean: lau zutabe eta San Pedro eta San Pabloren bi irudi. Sarrera erdi puntuko arku batean zabaltzen da; metopekin osatutako erlaitza duelarik. Tinpanoan amabirjinaren irudia ageri da 1572-1584
  46. 46. BARROKOA ESPAINIAN Valladolideko Katedralaren aurrealdea Bigarren gorputzean: erdian leiho laukizuzen bat ageri da, pilastraz inguratuta, hauek behekaldeko zutabeen jarraipena direlarik. Bertan eguzkiaren eta ilargiaren ikurrak ageri dira. Balaustrada bat ageri du lau oinarrirekin, hauetan San Ambrosio, San Agustin, San Gregorio eta San Jeronimo irudikatzen dira Hirugarren gorputzetik, kornisa batez banatzen da. Hirugarren gorputza: frontoi bat ageri du, non armarri batean amabirjinaren izena ageri da bi angeruk daramatelarik. Bi pilastra alderdi bakoitzean eta erdian pilastra handi bat burdinezko gurutzearekin
  47. 47. BARROKOA ESPAINIAN Obradoiro Plaza: Santiago bidearen amaiera eta bertan bestelako eraikinak ere badaude: errege ospitalea, Raxoi jauregia (udaletxea),…. Obradoiroko fatxada. Santiago. 1738-1747 Fernando Casas Novoa arkitektoa
  48. 48. BARROKOA ESPAINIAN Obradoiroko fatxada: - “H” itxuran egituratutako fatxada, aldameneko bi dorreekin -Erdiko gorputza hiru zonaldeetan banatzen da -bertikalitatea nagusitzen da -Materiala: granito harria -Ornamentazio ugaria: horror vacui aipatu daiteke (geometrikoa, begetala,…) -Loriako Atea babesteko pantaila gisa eraikia -Dorreetan pilastra akanalatuak -Erdiko gorputzean zutabe korintiar erraldoi exentuak -Erdi puntuko arkuak nagusitzen dira -Goratzen den tenplutxoan Santiagoren estatua ageri da -Argiaren garrantzia eta barnealdeko hiru nabeak agerian utzi ditu -Aldapa bikoitzeko eskailerarekin kanpokalderako lotura egiten da (kripta erromanikoaren desnibela gainditu nahian)
  49. 49. BARROKOA ESPAINIAN Bestelako arkitektura lanak:(214-215 orriak) -Hauek ez dira Selektibitatean sartzen- Pilarreko Basilika (Zaragoza), Granadako Katedralaren fatxada, Jaengo Katedrala…. Hispanoamerikan ere hainbat lan agertuko dira, Mexikon adibidez

×