Gure haurrak
hobeto
ezagutzen
laguntzen digun
blog-a.
Izaskun-Maite Lizarralde Arregi
izaskunmaite@gmail.com
2.
AURKIBIDEA
1. Sarrera.
2. Gaiaren gaurko egoera.
3. Helburuak.
4. Metodologia.
5. Beharrezko azpiegiturak.
6. Lanerako plana eta denboralizazioa.
7. Eranskina. Proiektua ezartzeko xehetasun
osagarriak.
3.
1. - SARRERA
Proiektu bezala etiketatu den bakarkako lan honetan, zuei esker zabaldu
berri zaidan mundu digital honetan ikasi ahal izan ditudan zenbait ezagutza
martxan jarri nahiko nituzke.
Honetarako, planteatu zaizkigun aukeren artean ausnarketa sakon bat egin
dudala uste dut eta ondorio bezala, "Guraso zein Irakasleei (eta orokorrean
haurren heziketan parte hartzen duten orori) zuzenduriko proiektu bat garatzea
erabaki dut. Honetarako arrazoirik pisutsuena, azken urteetan 2 urteko geletan
lanean ibili izana da.
Ondorio bezala, datozen gaiak landuko diren BLOG-a
sortzea pentsatu dut:
Eskolaren ezaugarriak.
Orokorrean denori interesatzen zaizkigun gaiak.
Gai horien inguruko hitzaldiak.
Eskolako gertaera, festa, ...
4.
1.1. - Eskolarenezaugarriak:
Ezaugarri sozio-kulturalak:
Lan egiten dudan eskola Zumaiako auzo batetan kokatua dago. Zumaiak
9.100 biztanle inguru ditu. Herri industriala da, 60/70eko hamarkadetan
Extremadura aldetik inmigrazio handia jaso zuen. Momentuan herriaren %
70a euskalduna dela esna dezakegu. Gure ikastetxeko ikaslegoaren
gehiengoa ere euskalduna da, hau da, 2/3 guraso euskaldunen seme-alabak
dira eta beste 1/3 guraso erdaldun edo mistoen seme-alabak ditugu.
Etorkinen kasuistikari dagokionez, eskolan guztira 10 bat ume ditugu etorkin
bezala kontsideratuak: Kuba, Venezuela, Kolonbia, Maroko, Txile eta estatu
espainoletik pare bat ikasle une hauetan.
5.
Zumaiako Herri Eskolak2 urtetik hasi eta 18 urte bitarteko haurrak
hezitzeko aukera ematen du. Bi zuzendaritzapean (HH-LH) alde batetik DBH
eta Batxilergoa bestetik. Lehenengo eraikuntzan 2tik 7 urte bitarteko haurrak
ditugu, guztira 15 gela HHrako eta 6 gela LHrako. Bigarren eraikuntza
konpartitua dago LHko 2. eta 3. zikloko haurrekin eta DBHko ikasleekin.
LHrako 12 daude.
Eskolaren dinamika:
Haur Hezkuntza: 25 ordu egiten dituzte astero gure ikastetxean.
Egunean 5 ordu, goizez eta arratsaldez. Goizeko 9.30etatik 12.30
etara; arratsaldez 14.30etatik 16.30etara. Talde guztiek antzeko
ikasle kopurua dute: umeak taldekatzerakoan, hau da, 2 urterekin
hasten direnean, honako irizpideak betetzen dira edo kontutan
hartzen dira:
Euskaldun-erdaldun kopurua.
Neska-mutil kopurua.
Auzotasuna.
Talde hauek 6. maila arte mantentzen dira normalean.
"Amara Berri"ko sistema jarraitzen da HHko maila guztietan. Ingelesa
goiztiar proiektuan sarturik gaudenez, 4 urtetik hasita ingelesa emango dute
haurrek (astean ordu erdiko 3 saio).
6.
Lehen Hezkuntza:
Astean 27.5 orduko eskola ordua dugu. Goizez 9.30etatik 12.30
etara eta arratsaldez 14.30etatik 16.30etara.
Lehen eta Bigarren zikloko tutoreak dira ordu gehien egoten
direnak gela barruan eta gai gehienak beraiek ematen dituzte
baina 3. zikloan gai desberdinak irakasle desberdinek ematen
dituzte, espezializazioak kontuan edukiz eta DBHrako bidea
irekiz.
Lehenengo zikloan Amara Berri sistema jarraitzen da, baina 2
eta 3. zikloan liburuak erabiltzen ditugu, Txanela proiektua
jarraituz.
1.2. - Organigrama:
(web gunean izango dute eskuragarri slideshare programaren lotura
baten bidez).
7.
1.3. - Orokorreandenori interesatzen zaizkigun gaiak (blog-ean
agertzen dira aztertuak):
Etapa ezberdinetako haurren ezaugarri orokorrak.
Familia. Bere garrantzia haurren heziketan.
Elikadura, nutrizioa eta dietetika. Bere garrantzia.
Heziketa sexuala.
Sare sozialak eta gure haurrak. Nola lagun diezaiekegu?
8.
1.4. - Gaihorien inguruko hitzaldiak:
Psikomotrizitatea: Aurreko kurtsoaren jarraipen gisara, Albaro
Beñaranen eskutik, urtarrilean arlo honen 2. zatia eskeiniko da(3
orduko 3 saio).
Egokitzapen aldia: nahi zuenak kurtso haseran izan zuen aukera
hitzaldi honetarako.
Zer nolako jostailuak dira egokienak nire haurrarentzat? Udalak etxe
bakoitzera banatzen du txostentxo bat, hala eta guztiz ere blog-ean
informazioren bat sartuko dut.
Jolas heuristikoa: etapa honetan ere beharrezkoa, blog-ean izango da
ikusgai.
1.5. - Eskolako gertaera, festa, ...:
San Martín. Tanborrada.
Euskararen eguna. Santa Eskea.
Santo Tomás. Inhauteriak.
Olentzero. Eskolako festa.
9.
1.6. - Espezialistenlaguntza:
Eskolan laguntza ezberdinak jaso ahal izango dituzte horrela eskatzen
duten umeek:
Eskolako aholkulari eta PTak, haurrari beharrezkoak ikusten
dituzten hainbat froga pasako dizkiote. Arazoa eskolan zuzendu
baliteke, gurasoekin eta tutorearekin hitzegin ondoren logopediako
saio ezberdinen ordutegiak, e.a. antolatzen hasiko lirateke.
Bestelako arazorik balego, gurasoekin eta irakasleekin elkarrizketa
egingo litzateke. Eskolaz kanpoko laguntzaren beharra susmatuko
balitz, pediatrarengana zuzenduko genituzke gurasoak (EPIra
zuzendu beharko balitz) edota Berritzeguneko aholkulariari
bideratuko litzateke.
10.
2. - GAIARENGAURKO EGOERA:
Proiektua nahiko aurreratua izan nuen unean, eskolako dinamizatzaileari
agertu nion nire asmoa. A ze sorpresa jaso nuena, eskolan orain urte batzuk
blog bat sortu zutela entzutean; denboraldi batean albo batetara utzita
zeukatela ere esan zidan eta ondorioz, nire ekimenari bizkarra eman
beharrean, hoberena berarekin aurrera egitea zela pentsatu nuen.
Honetarako arrazoi ezberdinak ikusten nituen:
Proiektu berri baten hastapen eta prestaketarako denbora falta.
Ordura arte egina neukan lana gustokoa eta ongi enfokatua ikusten
nuelako.
Nik sortuko dudan blog-ean, eskolakoan agertzen ez ziren hainbat
puntu ukitzen nituelako.
11.
3. - HELBURUAK
3.1. - Gurasoei zuzenduak:
Eskola familiara gerturatzea.
Informazioa, orientabideak eta aholkularitza.
Familiaren partehartzea sustatzea.
Haurren hazkundean familiak inplikatzea, dena eskolaren eskuetan utzi
gabe.
IKT-ko mundu zabala gerturatzea. Formakuntzarako oinarrizko
ikastaroak.
Beste gurasoak ezagutzea.
Eskolako baliabide ezberdinen berri ematea familiari.
3.2. - Irakasleei zuzenduak:
Familia irakasleei gerturatzea.
Irakasleen artean lan-dinamika sortzea.
Formakuntza ezberdinak eskeintzea: teoriko zein praktikoak(IKT-een
inguruan, ...).
Talde-lana bultzatzea.
12.
4. - METODOLOGIA:
Blog-aren sorkuntza eta behar izango diren aldaketak aurrera eramatearen
zama, gutxienez 3 irakaslez osatutako talde baten esku egongo da:
"Lider"a: taldea gidatzeaz arduratuko da.
Beste bat, blog-a eta familiaren arteko lotura izango da. Familiaren
bozeramailea guraso elkarteko arduradun bat izango delarik.
Azken bat, blog-a eta irakasleen arteko lotura izango da. Zikloka
aukeratuko dira blog-ean azaltzea nahi ditugun gertaera, irteera,
...
Material ezberdina sortzen denean
zati honetaz arduratuko den irakasleak
guztia sarean sartuko du eta ondoren
dinamiza-
tzaile "lider"ak dena blog-era igoko
du.
13.
5. - BEHARREZKOAZPIEGITURAK:
Azpiegituren aldetik, kurtso honen haseran egin nituen eskolako mapa eta
informearen arabera eskola ongi hornitua dagoela erakutsi zen; hau horrela
izanik gai honen inguruan ez dut zehaztapen gehiagorik egitearen beharrik
somatzen.
14.
6. - LANERAKOPLANA eta
DENBORALIZAZIOA:
Guzti hau aurrera modu egokian eraman ahal izateko, denboralizazio jakin
bat aurrez ezartzea beharrezkoa iruditzen bazait ere, egunean eguneko
beharren arabera jokatu beharra dagoela uste dut.
"Lider"a eta beste bi irakasle dinamizatzaileak hilean behin elkartuko dira
eta honen ondoren, azken hauek guraso elkarteko arduradunarekin ere hilero
izango dute topaldia.
Honek ez du esan nahi ordea, tartean inolako elkarteratzerik izango ez
denik, denok baitakigu eskola batetan eguneroko lanak aldaketa nabariak
ekartzen dizkiotela aurrez planteaturiko guztiari.
15.
7. - ERANSKINA.PROIEKTUA
EZARTZEKO XEHETASUN
OSAGARRIAK.
Proiektu hau arrera eraman ahal izateko, garatuko ikastaro
honetan ezagutu eta ikasi ditugun hainbat lan tresna
erabiltzea da nire helburua, horrela aberastasun eta
berrikuntza puntua emateko.