• Like
  • Save
INTERNETEKO MARKETINA
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

INTERNETEKO MARKETINA

  • 590 views
Published

Komunikazio markentina ikasgairako egindako lana.

Komunikazio markentina ikasgairako egindako lana.

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
590
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1

Actions

Shares
Downloads
1
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. INTERNETEKO MARKETINA ITZIAR LARRAÑAGA SARASOLA. PUBLIZITATEA ETA HARREMAN PUBLIKOAK. 4. MAILA. KOMUNIKAZIO MARKETINA
  • 2. ADIBIDEAK
  • 3. MARKETING INTERAKTIBOA VS. ZUZENEKO MARKETING-A Salvador Filibari (AMDIAko ohorezko presidentea) elkarrizketa Marketing Interaktiboaren inguruan. AMDIA: Asociación de marketing directo e interactivo de Argentina. Grupo DIRCOMek elkarrizketa bat egin zion Salvador Filibari hain zuzen marketing interaktiboa eta marketing zuzenari buruz. Elkarrizketa 2009ko maiatzekoa bada ere gauza interesgarriak aipatzen dituela uste dut. Elkarrizketa entzuteko: http://joseba-km.blogspot.com/2010/04/salvador-filibari-elkarrizketa.html Salvador Filibaren aipu batzuk: “Marketing zuzena beti izan da marketing interaktiboa” “Marketing zuzena, urrutiko marketing-a (posta bidezko marketing-a) izaten hasi zen” “Marketing zuzena marketing modernoa dela esaten badugu ere, era berean marketing zaharrena da. Erdi Aroko saltzaileek bezero guztiak ezagutzen zituzten, bakoitza bere izenarekin deitzen zuten, eta eskaintza aurrez zuten harreman horretara egokitzen zuten. Marketing zuzena hau berreskuratzen saiatzen da”. “Jada ikus dezakegu Marketing mobilak rol garrantzitsua hartuko duela marketing-aren estrategietan” Marketing interaktiboa ezin da marketing zuzena gabe ulertu. Lehena bigarrenaren garapena da, horregatik garrantzitsua da lehenik marketing zuzena ezagutzea eta kontrolatzea eta gero hor ikasitako interaktiboan aplikatzea. Hori bai, interaktibitateak dakartzan abantailak alde batera utzi gabe.
  • 4. Segmentazio osoa, gero eta zehatzagoa. Jendea betidanik talde, asoziazio, klub eta aberreko partaide izan da. “Baina internet gabe ezinezkoa zen talde guztiak atzematea, beraiengana iristea eta komunitate hauen ebaluazioa egitea. Orain berriz, bilaketa sinple bat nahikoa da bezero potentzialak aurkitzeko” dio Nicholas Wreden-ek, branding adituak. “Prozesu honek marketing-erako aukera asko ekartzen ditu. Izan ere, komunitateak berezko taldea autoaukeratuak dira, zeintzuek interesak eta jomugak partekatzen dituzten. Ezaugarri honek segmentaziorako kostuak eta denbora neurri handian murrizten ditu. Bestalde, partehartze horrek bezero potentzialen aktitudeak identifikatzea errazten du”. “Azkenik, talde zehatzetako partaideak direnak produktuen edo zerbitzuen garapena bideratu dezakete, alde txarrak edo arazoak identifikatu eta markaren penetrazioa igo. Adibidez, Dell bezeroen komunitate batek ez ditu soilik proposamenak egiten edo arazoak identifikatzen. Beste erosle batzuei laguntzen diete dituzten arazo edo zalantzen aurrean. Era honetan, autosegmentazioak oinarri bat eskaintzen du bezeroen esperientziaz aprobetxatzeko. Bide honetan, Google adibide argi bat da: erabiltzaileak eskatutako informazioa bilatzeaz gain, gai horiekin lotutako publizitatea erakusten baitu”. Interneteko erabiltzaileak autosegmentatu egiten dira, ondorioz segmentazio osoa eta gero eta zehatzagoa ematen da. Hau marketing interaktiboari esker gertatzen da, erabiltzaileek behar duten informazio guztia ematen dietelarik markei, eta gainera beraiek ezer eskatu gabe.
  • 5. Pertsonalizazio automatikoa. Adibidez: Youtube-n“Recomendaciones personalizadas” izeneko sail bat dago. Bertan guk aurrez erreproduzitutakoaren araberako bideoak proposatzen dizkigute. Baina hau dena inolako izen edo inolako daturik sartu gabe. Youtube-k berak egiten du automatikoki aurrez egindako bilaketaren arabera. Webgune askotan sartzen garen bakoitzean hizkuntza aukeratzeko eskatzen digute. Hor pertsonalizazio automatiko falta somatzen da, webguneak ez du gure hautaketa hori gordetzen eta horregatik sartzen garen bakoitzean hizkuntza aukeratzeko eskatzen digu. Gauza hauek ez gertatzea garrantzitsua da bezeroa nazkatzea eragiten baitute. Youtuberen kasuan eskertzen da guk ezer eskatu gabe guretzako zehazki egindako bideo gomendagarriak eskaintzea. Youtubek zuzenean webgunea guretzat pertsonalizatzen du, erabiltzaile zehatzarentzat pertsonalizatzen da, bakoitzarentzat berea eta ez guztiontzako eskaintza bera. Horretaz gain, webgunean izena emanda baldin badaukagu pertsonalizazioa are handiagoa izango da.
  • 6. Testak eta neurketak oso erraz egiten dira. Webgunean instalatuta daukagun programa batek zuzenean egiten du hori, emaitzak datu eta grafikotan ematen zaizkigularik. Adibidez. Google Analytics http://www.google.com/intl/es/analytics/ Neurketak gero eta garrantzitsuagoak dira eta horregatik jada sortu dira sare sozialetarako neurketa programak. Adibidez, Faceboostic: Facebook publizitate ikuspuntutik neurtzeko programa. http://joseba-km.blogspot.com/2010/04/faceboostic- facebook-publizitate.html Gaur egun beraz, testak eta neurketak egitea oso erraza da, eta gainera kostua minimoa da. Interneteko marketinak daukan abantaila garrantzitsuenetako bat da hau.
  • 7. INTERNETEKO MARKETINAREN ARLOAK
  • 8. NICHOLAS NEGROPONTE VS. CHRIS ANDERSON “Bit-ak atomo berriak dira” Nicholas Negroponte (MITeko sortzailea eta zuzendaria) “Atomoak bit berriak dira” Chris Anderson (Wired aldizkariko editore nagusia) Lehenengo esaldia 1995ean idatzi zuen Nicholas Negropontek Being digital liburuan. Bigarrena 2009 amaierako Chris Andersonek Txilen eman zuen hitzaldi baten izena izan zen, Negroponteren esaldiarekin broma bat egin nahian. Andersonen esaldiak eztabaida handia sortu du mundu digitalean aldekoak eta kontrakoak agertu direlarik. Anderson-en arabera “azken hamarkadan web-ean modelo sozial berriak bilatzen ibili gara. Hurrengo urteetan mundu errealean aplikatuko ditugu”. Negropontek berriz, duela gutxi emandako elkarrizketa batean zera zioen “Bits-en negozioa garatzen ari da, negozio honetan jendeak bit-ak egiten ditu edo bit-ei balorea gehitzen die. Orain, konpainia txiki multinazional bat posiblea da produktu tipo berriari esker (lehen soilik multinazionalak existitzen ziren). Produktu honek ez du pisurik, ez neurririk, ez kolore ezta masarik ere, eta argiaren abiaduran bidaiatu dezake” Bi ikuspuntu oso ezberdin aurkezten dituzte merkataritza digitaleko bi guru hauek. Negropontek uste dut bit-en merkatua are gehiago areagotuko dela, Andersonek berriz bit-en merkatua froga bat izan dela uste du eta orain atomoekin egingo dugula web-ean ikasi dugun guztia. Nire iritziz, bit-ekin ikasi duguna atomoetara aplikatzea ondo dago, baina ez dut uste atomoak bit berriak direnik. Mundu berria gero eta digitalizazio handiagora doala uste dut eta ikasgaiaren teorian esaten den moduan “bit bihur daitezkeen produktuaren zatiak identifikatu behar dira, erantsitako zerbitzuak ere digitalak izan daitezke”. Esango nuke merkatua aspektu horretara bideratzen dela gehiago. Ez dut uste atomoen merkatua desagertuko denik, baina bit-en beharra gero eta handiagoa izango dela uste dut. Jada ikusi dugu product-mixeko aldagaien kudeaketa aldatzen ari dela.
  • 9. INTERNETEKO PUBLIZITATEA Interneteko publizitate ez estatikoa: http://creativezone.eyeblaster.com/Default.aspx#ItemName=Maybelline%20Pulse%20Floating%20Ad http://creativezone.eyeblaster.com/#ItemName=McDonalds%20Happy%20City http://www.eyeblaster.com/creative_zone/SplinterCell/index.html http://creativezone.eyeblaster.com/#ItemName=Legion%20-%20Overlay http://creativezone.eyeblaster.com/#ItemName=L%27Oreal%20Roll%27%20On%20True%20Match http://creativezone.eyeblaster.com/#ItemName=Dacia%20Sport%20- %20Floating%20Video%20Takeover http://origin.demo.eyeblaster.com/india/msn_preview1.html?value1=&value2=1060430 Interneteko publizitatera gero eta ohituago gaude, jada ez diegu kasurik egiten banner-ei, ez ditugu bideoak ikusten… Gainera, askotan interneten webgune batean baino gehiagotan batera ibiltzen gara eta horrek gehiago zailtzen du publizitateari kasu egiterakoan. Honetaz gain, Ad-blockers-ak (interneteko publizitatea blokeatzeko nabegatzaileari gehitzen zaizkion programak) gero eta arrakasta handiagoa izaten ari dira, publizitateari lana gero eta zailagoa jarriz. Horregatik, interneteko publizitateak beste zerbait eskaini behar digu. Internet ez da telebista, spot-ak telebistarako dira, ez interneterako; kartelak aldizkarietarako dira, ez interneten banner estatiko gisa jartzeko. Internetek ematen dituen baliabide guztiekin gauza asko egin daitezkeela ikusi dugu aurreko adibideetan. Gainera, iragarki hauetako gehienek erabiltzailearekiko interaktibitatea bulatzatzen dute.
  • 10. MERKATARITZA ELEKTRONIKOA “II Mesa Redonda sobre el Comercio Electrónico-n” Priceminister.com-ek bere erabiltzaileen inguruan ondorengo datu interesgarriak aipatu zituen: Merkatu elektronikoan 2009an eragina zuten datuak: -Ahoz ahokoa %40a -Blog-ak, Sare sozialak, Foroak… %35a -Publizitatea %14a -Medioetako berriak %11a Merkatu elektronikoan 2008an eragina zuten datuak: -Ahoz ahokoa %54a -Blog-ak, Sare sozialak, Foroak… %8a -Publizitatea %27a -Medioetako berriak %11a Datu hauen arabera ikus dezakegu sare sozialek, blog-ek, foroek… aurreko urtean izan zuten ikaragarrizko igoera %8tik %35era. Eta tendentzia goranzkoa dela aipatu zuten jardunaldian. Bestalde aipatu beharra dago Ohiko Publizitatearen eragina erdira jeitsi zela 2008tik 2009ra. Tendentzia berri baten aurrean gaude: e-commerce + sare sozialak = fidelizazioa Beraz, esan dezakegu aldaketa handi baten aurrean gaudela. Eta merkataritza elektronikoan Sare sozialak, blog-ak eta foroak kontu handian izateko herramintak direla.
  • 11. MERKATARITZA ELEKTRONIKOA Urtarrilaren amaieran BarCamp E-commerce 2010 ospatu zen Bartzelonan. Bertan merkataritza elektronikoari buruzko datu interesgarriak aipatu ziren. Ondorengoa bertan aipatutakoaren laburpen txiki bat da: “Espainiko merkatuan 4 urtetako atzerapena dago Erresuma Batua edo Frantzia bezalako estatuekin alderatuz. Horrek esan nahi du oraindik negozio asko geratzen dela”. “Espainian dauden arazo nagusiak hiru dira: logistika, konfiantza eta erosteko metodoak”. “vente-privee edo buy-vip bezalako dendei esker bezeroak interneten erosteko beldurra galtzen ari dira”. “Eroslearen profila aldatzen ari da. Adin ertainekoa (25-35 urte) eta teknologian aditua den gizonetik, web-etako eskaintzak bilatzen dituen edozein emakumetara pasatzen gara. Aurrezten denak merezi badu, edozein dago prest ordenagailu aurrean 5 minutu galtzeko”. Nire ustez garrantzitsuena azken aipu hau da. Perfila aldatzen ari da, gaur egun, edozein izan daiteke interneteko eroslea eta jendeak interneten bilatzen duena eskaintza da. Produktuak edo zerbitzuak dendan baino merkeago lortuko dituela uste dute erosleek eta horregatik jotzen dute internetera. http://expo-ecommerce.com/
  • 12. MERKATARITZA ELEKTRONIKOA Dendako salmentak vs. Interneteko salmentak. Zer erosten da interneten? Alboko grafikoan sektore bereko edo produktu estilo berekoen salmentak ikusiko ditugu dendakoa eta internetekoa alderatuz. Estatu Batuetako datuekin egin da grafikoa. Grafikoan ikusten dugun moduan, erropa, produktu elektronikoak, jostailuak, bideojolasak eta kiroletarako materiala besteak beste, askoz gehiago erosten dira internet bidez, dendan bertan baino. Bestalde, medikamentuak eta osasunerako produktuak dendan gehiago erosten jarraitzen dira. Kasu honetan kontuan izan behar da erosterakoan askotan errezeta beharra egoten dela, eta konfiantza asko behar duen erosketa bat dela. Honetaz gain, aipatzekoa da Hardware eta software artikuluak dendan gehiago saltzen direla online baino. Datu interesgarria eta nahiko bitxia iruditzen zait, batez ere, kontuan izanik produktu elektronikoak askoz gehiago saltzen direla online.
  • 13. INTERNETEKO MARKETINAREN “MOTA BEREZIAK”
  • 14. SARE SOZIALAK IKEA: Facebook Showroom. http://www.youtube.com/watch?v=LlsyeU0FK1o IKEAk bere denda berria nola promozionatu zuen Facebook-aren bidez Suitzan. Ikasgaiko teorian aipatzen den moduan marketing biralaren aurrekaria ahoz-ahoko publizitatea da (buzz delakoa) eta IKEAren kasu honetan hori da egiten dena hain justu. Jendearentzako erakargarria den zerbait eskaini eta beste guztia erabiltzaileek egiten dute. Ahoz–aho zabaltzen da mezua. Kontsumitzailea preskribatzaile bilakatzen da. Hau da marketing biralean lortu behar dena eta horretarako erabiltzaileei zure mezua zabaltzeko arrazoi bat eman behar diezu, sariren bat eskaini, zerbait gehiago eman. Marketing ekintza bat ez da birala bilakatuko soilik enpresak hori nahi duelako, birala bilakatuko den edo ez erabiltzaileek erabakiko dute, baina enpresak hori lortzeko zerbait egin behar du. http://www.xavs.es/2009/11/23/ikea-facebook-showroom-buzz-marketing/
  • 15. SARE SOZIALEN ERABILERA Ondorengo bideoan oso datu interesgarriak ikus ditzakegu Interneteko sare sozialei buruz. http://www.youtube.com/watch?v=uitAUu7cVSw Datu esanguratsuenak: -Sare sozialen %30ak ikusten dute publizitatea gogoratzen dute. -%52a marka baten jarraitzailea egiten da. -%46ak marka horien alde hitz egiten du. -Estatu Batueetako Tweet-en %20ak marka edo produkturen bati buruz hitz egiten dute. Parte hartzaile kopurua ikusi ostean garbi gelditzen da interneteko marketing-a egiten duen edozein enpresak garrantzia handia eman behar diela sare sozialei. Lehen bezeroak saltzaileengana joaten ziren, orain alderantziz da, saltzaileak bezeroengana joan behar dira, eta bezeroak sare sozialetan daude.
  • 16. SARE SOZIALAK COCA-COLA facebook-en Coca-Colak badaki Sare Sozialek duten garrantzia eta horregatik ekintza ezberdin asko burutzen ditu bertan. Goiko argazkitakoak hiru adibide besterik ez dira, Facebook-ean Coca-Cola jarriz gero askoz gehiago agertuko zaizkigu. Oso gauza interesgarria dio Coca-Colako Michael Donnelly-k, Worldwide Interactive Marketing-eko talde zuzendariak: “Gure webgunea ez da soilik coke.com, gure webgunea google.com ere bada, baita hyves.nl, eta twitter.com, eta youtube.com, eta facebook.com, eta studyVZ.com”. Sare sozialen erabilerei esker beraien bezeroek behar duten beste informazio ematen diete, eta gainera preskribatzaile lana egiten dute. Coca-Colaren idea “Fan first” da. Michael Donnelly-ren aurkezpenaren Power Point-a osorik ikusteko: http://joseba-km.blogspot.com/2010/05/coca- colaren-fan-first-kontzeptua-sare.html Sare sozialen alderdian Coca-Cola eredu enpresetako bat dugula uste dut, hasieratik garrantzia handia eman diolako interneteko marketinari, eta sare sozialetan buru belarri sartuta daude aspalditik arrakasta handia lortuz.
  • 17. ANTENA 3. HABBO SARE SOZIALA. Antena 3ek Sulake Corporation-ekin akordio bat egin zuen otsailean, bere pertsonaiak avatar-ean izateko. Honen bidez A3eko pertsonaia ezagunenak (Cabano, Culebra, Marcos...) Habbon ikusi ahalko ditugu. Habbo mundu osoko sare sozial ezagunenetarikoa da, mundu birtual moduan funtzionatzen du baina era berean sare soziala ere bada. Honekin Antena 3ek publiko gazteenarekin interakzio handiagoa izatea lortu nahi du. Orain arteko datuen arabera Habbo komunitateak 31 estatutan daude, 158 milioi Habbo pertsonaia sortu dira eta 16,5 milioi erabiltzailek bisitatzen dute Habbo hilabetero. Antena 3en ideia hau Espainian berria bada ere, Alemaniako RTL eta Frantziako M6 kateek jada egiten duten zerbait da. Estatu hauetan arrakasta izan duenez Espainiako kateak berdina egin nahi izan du. Sala birtual honetara sartzeko helbidea http://www.antena3.com/nuevaa3tv/microsites/habbo da eta bertatik erabiltzaileek katearen serie ezberdinetan interaktuatu ahalko dute eta pertsonaiekin hitz egin. Bideotxo bat funtzionamendua ikusteko: http://www.youtube.com/watch?v=TFYFVDqcHAk Antena 3k ekintza asko burutzen ditu sare sozialetan. Duela gutxi “¿Dónde esta Yago?” delakoak arrakasta ikaragarria lortu zuen gazteen artean. Antena 3en arrakasta gehien duten serieak publiko gazteari zuzenduta daude gehienbat, horregatik Sare Sozialetan ekintza ezberdinak egiten ari dira. Beraien ikusleekin interaktibitatea sortzeko oso ideia ona dela uste dut, itxaron egin beharko da arrakastea ote duen ikusteko.
  • 18. MARKETIN BIRALA HEINEKEN – CHAMPIONS LEAGUE-ko babeslea o Ondorengo bideoan azaltzen den moduan Heineken-ek, UEFA Champions League-ko babesle moduan, broma bat egin zien hainbat pertsonei Milan-Real Madrid partidaren aurrean. http://www.youtube.com/watch?v=f4Cy9C5-y4w Milan – Real Madrid (Champions) HEINEKEN Guzti honen emaitza izugarrizko biraltasuna lortzea izan da, ekintza informatibo askotan agertu da, lagun artean birbidali da, sare sozialen errege bilakatu da. Zerbeza enpresak sare sozialen aldeko apustu garbia egin du beste medioen aurrean. Horrela Heineken- eko Harreman Publikoetako Zuzendaria den Diego Antoñanzas-ek, ondorengoa esan zion Marketing Directori: “Ez dira beste medio bat, baizik eta medioa dira” Heineken-en webgunean egin dituzten ekintza gehiago ikus ditzakegu. http://www.heineken.es/home/ucl/starexperience/index.php?1 http://www.heineken.es/home/ucl#star-match Gero eta enpresa gehiago ari dira ikusten sare sozialetatik atera daitekeen benefizio guztia, jada ez da beste medioietako publizitateari lotuta sare sozialetan zerbait jartzea, orain sare sozialetarako kanpainak egiten dira, soilik medio horretarako. Eta Heineken-en moduko kasuak aztertuz gero esan dezakegu ondo landuz gero arrakasta handia lortu daitekeela.
  • 19. MARKETIN BIRALA Shoes of Prey zapata dendaren kasua. Michael Fox Google-eko langile ohiak Shoes of Prey izeneko onlineko zapata denda bat sortu zuen duela gutxi Australian. Nahiko ezezaguna zen webgune honek egun batetik bestera 200.000 bisita izan zituen. Nola? Fox-ek Blair Fowler izeneko 16 urteko neska Estatu Batuarrarekin kontaktatzea erabaki zuen, neskaren bideoek youtuben arrakasta handia zutela ikusirik. Horrela Michael Fox-ek bere dendako zapata pare bat bidali zizkion Blair Fowlerri eta beste guztia neska gazteak egin zuen. Youtuben bideo bat igo zuen dendari buruz hitz egiten, oso denda ona zela, zapatak benetan politak zirela, zuk nahi zenituen moduan diseinatu zenitzakeela... Bideoak jada 500.000 bisita baino gehiago ditu. Neskak youtuben igotako bideoaren link-a: http://www.youtube.com/watch?v=YQ-FrW0KraM Fox-ek bere blogean ondorengoa argitaratu zuen: "bisita gehienak 13-17 urte bitarteko neskenak izan ziren, hauek oso gustoko zituzten zapatak baina ez zuten zapatak erosteko hainako dirurik". Hala ere, enpresak 2010eko martxoan bere salmentak bikoiztu ditu. Gainera, erosketa garestia denez, uste dute jendeak ez duela segituan erosiko, eta horregatik hurrengo hilabeteetan salmentak igotzea espero dute.
  • 20. MARKETIN BIRALA EZ DA SOILIK BIDEO BIRALA. Marketing birala ez da soikik bideo biral bat. Formularik ezagunena da eta Espainian adibidez “Amo a Laura” MTVren bideo birala da ezagunenetarikoa. Baina marketing birala, biraltasuna lortzen duen edozer izan daiteke: emailak, bideoak, jolasak, blog-etako post-ak, software, irudiak, sms, birusak, sare sozialetako aplikazioak… Birbidaltzeko lau arrazoi daudela esaten da: Estatus soziala (zuk ez dakizun zerbait dakit); interakzio soziala (Facebook estilokoetan); irabazi ekonomikoak izateko eta Taldean dibertsioa izateko. Helburu hauetakoren bat lortzen duen edozer bilakatu daiteke marketing birala. Ondorengo hiru webguneetan Nike, Pepsi eta Coca-Colak jolas-ak eskaintzen dituzte. Jolas hauetan pertsonek bata bestearen aurka jokatzean dute. Adibidez, Nike-n kasuan Afrika eta Europaren arteko pike bat sortu nahi da. Aurretik neska eta mutilen arteko pikea egin zuten. Hiru kasuek arrakasta handia lortu dute, frogatu duen jendeak lagunei gomentadu die eta beraz jolas hauek biral bilakatu dira. NIKE RUNNING http://nikerunning.nike.com/nikeos/p/nikeplus/es_ES/plus/#//challenges/detail/1814419064 PEPSI-GAMES http://pepsi-games.com/ COCA-COLA ZERO http://www.cocacolazero.com/index.jsp#/rooftopracer/
  • 21. BAIMEN MARKETINA Baimen marketina erlazio marketinaren oinarria da. Enpresak bere bezeroak negozioaren inguruko informazioa jasotzeko izen ematera gonbidatzen ditu. Fidelizazio eta promoziorako herraminta indartsua da, soilik arau batzuk bete behar dira: Bezeroak lortu (opt-in): bezeroen datuak lortu eta beraiekin komunikatu. Bezeroei baja hartzeko aukera eman (opt-out): izena emanda duten bezeroei datuak borratzeko aukera eman behar zaie. Balio erreala duen komunikazioa: bezeroek gustuko izango duten informazioa bidali. Azkartasuna, originaltasuna, esklusibotasuna eta informazio lokala baloratzen dituzte gehien bezeroek. Bezeroen arreta zerbitzua: baimen marketina beti egon behar da lotuta bezeroekiko arreta zerbitzu onarekin. Baimen marketina abantaila asko izan ditzake enpresarentzat, baina garrantzitsua da berau ondo zaintzea aurrez aipaturiko alderdi guztietan, bestela bezeroen konfiantza galduko dugu, eta behin hori galduta ezer gutxi dago egiteko. Bestalde, bezeroek edozein momentutan baja hartu dezaketeela jakiteak konfiantza ematen die izena ematerakoan.
  • 22. AFILIAZIO MARKETINA British Airways-en iragarle-afiliatu programari esker, konpainiaren hegaldiak zure webgunean iragarriz gero, zure webgunetik klik egin eta ba.com webgunetik erreserba bat egiten duen erabiltzaile bakoitzeko komisio bat irabaziko duzu. Webguneko administrari bakoitzaren esku dago nola iragartzen dituen hegaldiak, zenbat eta bezero gehiago lortu, orduan eta komisio handiago lortuko da. http://megustaelturismo.es/ Horrelako afiliazio programak oso ezagunak dira, bezeroak lortzearen truke komisio bat irabazi dezake edozen webgunetako administrariak. Hori dela eta, gero eta komunagoa da blog askotako idazleen horrelako iragarkiak sartzea beraien blogetako sarreretan bisitariek bertan klik egin eta erreserba egitea lortuz gero komisioa lortzen baitute. Bloggerren afiliazio programa: Amazon-en kasua
  • 23. S.E.M. ETA S.E.O. SEM 2.80 SEO 1.00 http://www.google.es/trends?q=seo,sem&ctab=0&geo=es&date=all&sort=0 Google trends-en sartzen bagara SEOk eta SEMek azken urteotan izan duen eboluzioaren grafika ikus dezakegu. Goikoa Espainiako urte guztietako SEO trafikoaren batez bestekoaren ranking-a da. Espainian SEMen nabarmen 2008an hasi zela ikus dezakegu, eta orduztik SEOren gainetik dago.
  • 24. IKASGAIRA EKARTZEN DUDAN KONTZEPTUA 82. DIAPOSITIBAREKIN LOTUTA Marketing biraleko kanpaina baten elementu nagusiak: MEZUA: Marketing biraleko elementu garrantzitsuena da, ez badu erakargarria den zerbait eskaintzen mezu publizitario soil bat besterik ez da izango. Humorezko biralak dira arrakasta gehien izan ohi dituztenak. Adib. “Amo a Laura” ELEMENTU BIRALA: Mezua zabaltzea eragiten duen kontzeptua da: produktu bat, sari bat, zerbitzu bat edo kanpaina bera. ZABALTZEKO MEDIOA: e-maila, jolas bat, bideo bat, sare sozialetako aplikazioak, blog-etako post-ak… JARRAIPENA: Gure kanpaina kontrolatzen lagunduko digu eta horren araberako erabakiak hartzen. EMAITZAK: Bisiten, salmenten, izen-emateen, diru-sarreren eta abarren igoeretan islatuko dira aurrez zehaztutako helburuekin alderatuz.
  • 25. ARTIKULUA Marketing birala bideo biral gisa ezagutzen du jende askok, baina hori baino askoz gehiago da. Marketing birala e-maila, jolas bat, bideo bat, sare sozialetako aplikazioak, blog-etako post-ak… edozer izan daiteke; oinarrizko baldintza bakarra du, biraltasuna lortzea. Eta hain zuzen, hortan datza marketing biralaren zailtasunik handiena. Nola lortu biraltasuna? Ezinezkoa da %100ean jakitea egingo dugun horrek biraltasuna lortuko duen edo ez, baina oinarrizko printzipio batzuk aplikatzen baditugu helburutik hurbilago egotea ziurtatu dezakegu. Izan ere, marketing ekintza guztiekin gertatzen den moduan, arrakasta duen edo ez publikoak erabakiko du azkenean. Guk gure esku dagoen guztia egin behar dugu hori lortzeko. Marketing biralarekin hasi aurretik garbi izan behar dugu zein den zabaldu nahi dugun mezua, beste edozein marketing ekintzetan bezala hemen ere mezu bat zehaztu behar dugulako, eta gure helburua mezu hori zabaltzea izango da. Horretarako, publikoari gustuko duen zerbait eskaini behar diogu. Biraltasuna, hau da, mezua zabaltzea eragiten duen kontzeptua kanpaina bera izan daiteke; barregarria delako, bitxia delako, interesgarria… Hau biraltasuna lortzeko sistema ezagunena dugu. Espainiako kasu ezagunenak hau izan dute muinean, Amo a Laura (humorezkoa), OVNI gallego (informazio gisa azladua), eta antzerako kasuak. Baina mezua zabaltzeko beste aukera batzuk ere badaude: produktu bat, zerbitzu bat edo sari bat izan daitezke biraltasun hori sortzen dutenak. Ez da beste kasuak bezain dibertigarria izango baina besteak beste, sari bat ematen badugu gure ekintza birala bilakatzea lor dezakegu. Sari horren truke gure mezua birbidaltzea lor baitezakegu. Zabaldu nahi dugun mezuaren arabera elementu birala zein izango den erabakiko dugu. Barre egiteko bideo bat eskaini diezaiokegu eta bere lagunekin konpartitzea espero, edo sari bat oparitu diezaiokegu eta bere lagunei sari hori nola lortu dezaketen abisatzea espero. Horrela hiru biral mota desberdindu ditzakegu: zabal ezazu (erabiltzailea zabal dezan animatzen da, bideo dibertigarrien kasua), motibatutako birala (sari bat eskaintzen da mezua zabaltzearren) eta ezkutuko marketing-a (berri baten ostean ezkutaturiko marketing birala). Ez badugu erakargarria den zerbait eskaintzen mezu publizitario soil bat besterik ez da izango, eta horrekin ez dugu inolako biraltasunik lortuko. Ez dugu ahaztu behar marketing birala, pertsonek zerbait borondatez birbidaltzean datzala, eta beraz, azken hitza publikoak duela. Azkenik, marketing ekintza guztietan egin behar den zerbait ez dugu ahaztu behar, hain zuzen ere jarraipena egitea. Honek gure kanpaina kontrolatzen lagunduko digu eta horren araberako erabakiak hartu ahalko ditugu.
  • 26. INFORMAZIO ITURRIAK http://www.maccare.com.ar/ http://www.ieco.clarin.com/ http://creativezone.eyeblaster.com/ http://ranaimpune.blogspot.com http://www.juanmarketing.com/ http://www.disenoymercadeo.com/ http://comohacernegociosporinternet.com http://www.esviral.com http://www.notalmargen.com http://expo-ecommerce.com http://www.conzumo.com http://www.buzzparadise.com http://www.digitalbuzzblog.com http://wearesocial.net http://www.marketingdirecto.com http://www.iab-spain.net http://vpa-internet.com.ar/blog/ http://www.puromarketing.com/ http://plandepublicidad.blogspot.com/