IKUSMENARI LOTUTAKO TERMINOLOGIA
ERDARAZ EUSKARAZ OHARRAK
Deficiencia visual Ikusmen-urritasuna
Beste zentzumenekin eta be...
Reducción
(restricción) del
campo periférico
Ikuseremu periferikoa galtzea /
txikitzea / murriztea
Diferentes tipos de
alt...
Estrabismo Estrabismoa / Ezkeleria
Hizkuntza erromantzeetan eta
ingelesez, estrabismoa (edo erro
bereko pareko zerbait); b...
silabak; ez mutil-neskak, 2+2
silaba); andre-gizonak, gizon-
emakumeak, senar-emazteak…
Hauen kasuan, ezinbestekoa da
marr...
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Ikusmena hiru zutabe

117

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
117
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Transcript of "Ikusmena hiru zutabe"

  1. 1. IKUSMENARI LOTUTAKO TERMINOLOGIA ERDARAZ EUSKARAZ OHARRAK Deficiencia visual Ikusmen-urritasuna Beste zentzumenekin eta beste ahalmenekin ere halaxe erabiltzen da idazki teknikoetan, termino modura: mugimen urritasuna, entzumen urritasuna, adimen urritasuna… Deficiente visual Ikusmen urrikoa (goikoan oinarrituta) Baja visión Ikusmen urria Goikoan oinarrituta, urria; baina, kontzeptuok azaltzean, hizkera arruntean, ikusmen txarra, eskasa… ere erabili litezke. Agudeza visual Ikusmen-zolitasuna Hizkera arruntean: “begi zolia du”, “ikusmen zorrotza du”… Agudeza visual variable Ikusmen-zolitasun aldakorra Agudeza visual central (Agudeza visual + visión central) Ikusmen zentralaren zolitasuna Ezin da ikusmen zolitasun zentrala izan: zentral adjektiboa ez doakio zolitasun izenari, ikusmen delakoari baizik. Campo visual Ikuseremua EHUren argitalpen batzuetan, literatura itzulpenetan, Berrian… hainbat adibide topatu litezke. Aditzoina+izena egiturakoa denez, lotuta idatzi behar da. Simulación visual Nola ikusten dute ikusmen urrikoek? Hona hemen simulazio bat: Ez dira terminoak: PowerPoint aurkezpen bateko diapositiben izenburuak baino ez dira. Beraz, hobe azaltzea zer ageri den diapositibotan. Secuencia de baja agudeza visual Nola ikusten dute zolitasun eskasekoek? Irudi-segida honek erakusten digu: Disminución visual significativa Ikusmen gutxitze nabarmena Disminución ez da terminoa: beste sinonimo batzuk ere erabili daitezke: pérdida, esaterako. Disminución de la agudeza visual (en mayor o menor grado) Ikusmen-zolitasuna gutxitzea (neurri batean edo bestean) Baja agudeza por astigmatismo Astigmatismoak eragindako ikusmen-zolitasun urria Pérdida de campo central Ikuseremu zentrala galtzea / txikitzea / murriztea Pérdida ez da terminoa: beste sinonimo batzuk ere erabili daitezke, erabateko galera ez bada. Degeneración macular Makularen endekapena / Makula endekatzea Endekatu: Fisiologia eta Medikuntza arloetako terminoa (endekapen hialinoa, gantz- endekapena…)
  2. 2. Reducción (restricción) del campo periférico Ikuseremu periferikoa galtzea / txikitzea / murriztea Diferentes tipos de alteraciones visuales Ikusmen(aren) alterazioen motak Ez da komeni berrelkarketa egitea: ikusmen alterazio motak Visión normal Ikusmen ona / Ikusmen normala Visión de cerca Hurbileko ikusmena Hizkera arruntean: ederto ikusten dut hurbiletik, gero eta gutxiago ikusten dut hurbiletik… Visión de lejos Urruneko ikusmena Hizkera arruntean: ederto ikusten dut urrunetik, gero eta gutxiago ikusten dut urrutitik… Visión en túnel Tunel-ikusmena Ing.: tunnel vision Fr.: vision du tunnel Al.: tunnelblick Visión funcional Ikusmen funtzionala Fisiologian eta Medikuntzan, heste-buxadura funtzionala, hondar-edukiera funtzionala… Visión residual Hondar-ikusmena Visión residual útil Hondar-ikusmen erabilgarria Resto visual Ikusmen-hondarra Visión central Ikusmen zentrala Fisiologian eta Medikuntzan, nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa. Visión periférica Ikusmen periferikoa Visión monocular Ikusmen monokularra Hizkera arruntean, “begi bakarreko ikusmena”, “begi batetik bakarrik ikusten du”… Visión binocular Ikusmen binokularra Hizkera arruntean, “begi bietako ikusmena”, “begi bietatik ikusten du”… Visión aérea Airetiko ikuspegia Ez da ikusmenari dagokion terminoa. Kasu honetan, visión = vista = perspectiva. Zehazkin, “airetiko ikuspegia”. Visión fina Ikusmen zolia / zorrotza / fina Gure ustez, fina ez da terminoa. Euskarazko hiru adjektiboak erabiltzen dira zentzumenekin. Visión nocturna Gau-ikusmena Hizkera arruntean, “gaizki ikusten du gauez”, “ikusmen eskasa du gauez”… Visión cromática Ikusmen kromatikoa Hizkera arruntean, “koloreak hautemateko gaitasuna”, “koloreak bereizteko ahalmena”… Hemianopsia Hemianopsia Azalpena: Ikuseremuaren erdiari dagokion itsutasuna, begi batekoa edo bietakoa.
  3. 3. Estrabismo Estrabismoa / Ezkeleria Hizkuntza erromantzeetan eta ingelesez, estrabismoa (edo erro bereko pareko zerbait); beste hizkuntza germanikoetan eta eslabiarretan, betoker kontzeptuaren beren ondareko berbaren gaineko terminoa. Beraz, euskaraz ere, [ezkel + eri] bultzatu liteke. Escotoma Eskotoma Azalpena: Ikuseremuko gune itsua. Opacidades flotantes, ‘moscas volantes’ Miodesopsiak / Euli hegalariak Miodesopsia: berba teknikoa. Al., port. sued…: mouches volantes Ing.: floaters Vidente (persona que ve) Ikusten duena / Ikusmenduna Ez da terminoa Ceguera Itsutasuna Itsumen eta itsukeria, sinonimoak dira literaturan; beraz, itsutasun gorde beharko genuke terminorako. Ciego total / Ceguera total Erabat itsua / Erabateko itsutasuna Ciego de nacimiento / ceguera de nacimiento Jaiotzetiko itsua / Jaiotzetiko itsutasuna Hizkera arruntean, “Jaiotzetik da itsua”, ”jaiotzetik du itsutasuna”… Ceguera congénita Sortzetiko itsutasuna Medikuntzako terminoa: sortzetiko gaixotasuna… Ceguera adquirida Hartutako itsutasuna Medikuntzako terminoa: hartutako kalte zerebrala, hartutako immunoeskasiaren sindromea… Ceguera a los colores Koloreekiko itsutasuna Hizkera arruntagoan, “ezin ditu koloreak hauteman”, “ezintasuna du koloreak hautemateko”… Ceguera nocturna Gau-itsutasuna Ceguera parcial Itsutasun partziala Ceguera cortical Kortex-itsutasuna / Itsutasun kortikala Discapacidad visual-cognitiva Ezgaitasun kognitibo-bisuala Adjektibo erreferentzial bat denean, hitz elkartua izan liteke euskal ordaina; baina ezin da izan irtenbidea bi adjektibo erreferentzialen elkarketa dagoenean. Sordoceguera Gor-itsutasuna Euskaraz, horrelako hitz elkartuetan, laburrena izaten da lehena: neska-mutilak (2+3
  4. 4. silabak; ez mutil-neskak, 2+2 silaba); andre-gizonak, gizon- emakumeak, senar-emazteak… Hauen kasuan, ezinbestekoa da marratxoa. Sordociego Gor-itsua

×