Ibernalo zuzenketa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Ibernalo zuzenketa

on

  • 369 views

 

Statistics

Views

Total Views
369
Views on SlideShare
369
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft Word

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Ibernalo zuzenketa Ibernalo zuzenketa Document Transcript

    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua1.- NON GAUDE?1.1 INGURUNEAREN AZTERKETAKanpezu-Arabako Mendialdea Kuadrilla eskualdeak 485,3 km2-ko azalera du, eta 3.I94biztanle (…./../..-ko datuak dira). Sei udalerrik osatzen dute eskualdea; 47 herritanbanatzen dira, eta 39 kontzejutan antolatu: 1. Arraia-Maeztu. http://www.arraia-maeztu.org/ 2. Bernedo. http://www.bernedo.org/ 3. Kanpezu. http://www.campezo.org/ 4. Harana. http://www.valledearana.net/ 5. Lagran. http://lagran.org/ 6. Urizaharra. http://www.penacerrada-urizaharra.com/Kuadrillaren administrazio egoitza (bulegoak) Kanpezun kokatuta dago.Arraia-Maeztu eta Urizaharra udalerrietakoak izan ezik (Maeztun eskola dago, etaUrizaharreko haurrak Gasteizen daude eskolatuta), gainerako udalerrietako ikasleakSantikurutze Kanpezun dauzkagun egoitzetara etortzen dira, HH, LH eta DBH egitera.Laburbil dezagun eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa: 70eko hamarkadaren hasieran, Kanpezuko CP Campezo Yoar eskola publikoa inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen; hala, Lehenengo Hezkuntzako eskola bilgune bihurtu zela esan genezake. Hamarkadaren erdialdean, Harana udalerriko ikasleak ere hasi ziren etortzen; hurbildu ziren azkenak, 90eko hamarkadaren hasieran, Bernedoko ikasleak izan ziren. 1977. urtean, Ibernalo ikastola sortu zen Kanpezun; handik aurrera, Mendialdeko haurrek euskaraz jaso izan ahal dute irakaskuntza, eta euskal kulturan hezi. 2004. urtean, batu egin ziren Ibernalo ikastola eta CP Campezo Yoar, mendialdeko Haur eta Lehenengo Hezkuntzei erantzun publiko bateratua emateko. Halaxe sortu zen CEP Nuestra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI. 1
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Bigarren Hezkuntzari dagokionez, 75/76 ikasturtean, Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasketak (Administrazioa arloa) ezarri ziren CP Campezo Yoar eskolaren egoitzan, 24 ikaslerekin. 76/77 ikasturtean, haietako 13k jarraitu zuten, baina, 77/78 ikasturtean, itxi egin behar izan zuten, ikasle falta zela eta. Horren ondorioz, ez zen egon Bigarren Hezkuntzako ikasketarik Mendialdean 87/88 ikasturtera arte. Ikasturte horretan ezarri zen Bigarren Hezkuntzako Heziketa (IEE/REM: Irakaskuntza Ertainen Erreforma/Reforma de la Enseñanza Media), CP Campezo Yoar egoitzan, 3 irakaslerekin eta 14 ikaslerekin. Arazo burokratikoak zirela medio, Gasteizko Mendizabala Institutukoen ardurapean geratu zen. 1995/96 ikasturtean, gaur egungo IES Kanpezu BHIaren DBHrako eraikina estreinatu zen 5 irakaslerekin eta 3 talderekin: IEE/REMeko 1. eta 2. mailetako talde bana eta Lanbide Heziketako talde bat. 1996/97 ikasturtean, DBHko 1. eta 2. mailak ezarri ziren, A, B eta D ereduetan.1.2 HAUR, LEHEN ETA DERRIGORREZKO BIGARRENHEZKUNTZAK. ZERBITZUAKHaur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikasleak Apinaiz, Maeztu,Bernedo, Navarrete, Urturi, Villafría, Antoñana, Bujanda, Santikurutze Kanpezu,Orbiso, Oteo, Done Bikendi Harana, Alda, Uribarri Harana, Kontrasta eta Lagranherrietatik datozkigu. Haiez gain, Nafarroako Zuñiga, Genevilla, Cabredo eta Marañónherrietako ikasleak ere gure zentroetara etortzen dira. Guztira, 2011-2012 ikasturtehonetan, 202 ikasle datoz: HHra eta LHra, 147; eta DBHra, 55. ● Garraioa: Kanpezu herrian bizi ez diren ikasleek garraioa erabiltzen dute ikastetxeetara etortzeko. Lau ibilbide ditugu: DISTANTZI IRTEERA IKASLE HERRIAK A (km) ORDUA KOPURUA URTURI/NAVARRETE/BUJANDA 18 08:20 9 LAGRAN/VILLAFRÍA/BERNEDO/MARAÑÓN/ 28 08:15 45 CABREDO/ GENEVILLA KONTRASTA/ALDA/DONE BIKENDI HARANA/ 29 08:15 29 OTEO/ ORBISO/ ZUÑIGA APIÑAIZ/MAEZTU/ANTOÑANA 15 08:25 11Taulan ikusten denez, guztira 94 ikaslek erabiltzen dute garraioa: HHko, LHko etaDBHko ikasleen % 47k. ● Jantoki zerbitzua ere eskaintzen dugu, garraioa erabiltzen duten ikasleen beharrei erantzuteko (ez dago autobusik eguerdian); Kanpezuko bertako ikasleek ere, lekua badago, erabil dezakete zerbitzu hau. Jantokia HHko eta LHko eraikinean kokatuta dago, eta bi txanda eskaintzen dira: lehenengoa, 2
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua HHko eta LHko ikasleentzat (12:30-13:30); eta bigarrena, DBHko ikasleentzat (13:30-14:30). Bataz beste, 135 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua: ikasleen % 67k, hain zuzen ere; haietatik % 88k jasotzen dute diru laguntza zerbitzu honetarako. Magui enpresak hornitzen du jantokia lehengaiez, eta, sukaldaria daukagunez, bertan prestatzen da jana. ● Udalak Zaintza gela zerbitzua eskaintzen du, goizeko 07:00etatik aurrera, Haur eta Lehen Hezkuntzetarako eraikinean. Oraingoz, arratsaldean ez da zerbitzu hau eskaintzen. ● Haurtzaindegi zerbitzua ere udalarena da, eta 0-2 urte bitarteko haurrez arduratzen da. Haur eta Lehen Hezkuntzetarako eraikinean kokatuta dago.1.3 KANPEZU-ARABAKO MENDIALDEA KUADRILLARENZERBITZUAKKuadrillak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, eta merezi du haietako batzuk aipatzea,gure ikastetxeekin harreman eta eragin zuzena baitute: ● Kultura eta Kirolak Zerbitzu honek jarduera asko antolatzen ditu, eta HHko eta LHko eskolaz kanpoko jardueretarako diru laguntzak eskaini, zentroko Gurasoen Elkartearekin koordinatuta. Kontuan izanda ikasle gehienek ikastetxeetan bakarrik erabiltzen dutela euskara, eta ikasle askok beren herrietan ez dutela eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko aukera handirik, oso garrantzizkoak dira zerbitzuak antolatzen dituen eskolaz kanpoko jarduera hauek: marrazketa ikastaroak, eskola kirola (futbola, igeriketa, patinatzea, eskalada...). Horrez gain, “Gu ere bertsolariÓ egitasmoa jarri dute abian: astean behin, bertsolari bat etortzen da ikastetxeetara, LHko 3. zikloko eta DBHko ikasleekin bertsolaritza lantzera. Gainera, hainbat gairen inguruko lehiaketak ere antolatzen dituzte; adibidez, komiki lehiaketa, SMS lehiaketa, euskararen aldeko goiburuen lehiaketa... Bi ikastetxeek Kuadrillako Euskararen Aholku Batzordean hartzen dute parte eskualdeko eta udalerriko Euskara Plana (EBPN) lantzeko, adostutako helburuen eta jardueren artean urtez urteko lehentasunak markatzeko eta gauzatu diren programak baloratzeko. ● Laguntza Soziala Zerbitzu honek garrantzi handiko lotura du hezkuntzako etapa guztiekin. Edozein familiarengan esku hartzen duenean, trukatu egiten dugu informazioa, betiere haurraren onura bilatzeko. Zerbitzuaren arduradunak zuzendaritza taldearekin behar beste elkarrizketa egiten ditu laguntzak eskatzeko orduan txostenak prestatzeko. Laguntza horietako bat da HHra eta LHra nahiz DBHra etortzen den psikologoak eskaintzen duena ere (gure orientatzailearekin koordinatuta): astean behin etortzen da HHko eta LHko egoitzara, astearteetan; eta DBHko egoitzara, beharren arabera. Prebentzio komunitarioko teknikariak –Foru Aldundiko Gizarte Ongizate zerbitzuaren agindupean aritzen da–, zentroko zuzendaritza taldearekin eta orientazio departamentuarekin elkarlanean eta haiekin koordinatuz, hainbat ikastaro eramaten ditu aurrera, betiere edukiak ikasleen adinetara eta 3
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua heldutasun mailara egokituta. Ikastaro hauek antolatzen ditu: droga mendetasuna prebenitzea, heziketa afektibo-sexuala, emozioak, taldearen presioa, gatazkei aurre hartzea… Halaber, informazioa eta aholkua ematen die irakasleei ohitura osasungarriak lantzeko orduan gela barruan erabil daitekeen material egokiaz, eta hainbat gairen gaineko ikus-entzunezko materiala eskaintzen du maileguan hartzeko. Familiaren arloan, Guraso Eskola antolatzen du zentroko gurasoen elkartearekin lankidetzan, seme-alaben heziketarekin erlazio zuzena duten gaiak lantzeko gogoeta espazio gisa. Hori guztia kontuan hartuta, erraza da ulertzea ikasleak 18 herritatik jasotzeak arazoak ekartzen dituela antolamenduan. Irteera guztien ordutegia, esaterako, garraioaren ordutegien pean daude; esaterako, ezin dira goizeko 09:00etan baino lehenago hasi eta 16:30ean baino geroago bukatu, ikasle askok garraioa behar dutelako etxera itzultzeko, eta garraioa bikoiztu behar izateak izugarri garestituko lituzkeelako irteera horiek. Gauza bera gertatzen da eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko orduan: ezin da herri guztietara iritsi. Herri txikietako ikasleek garraioaren oztopoagatik baldintzaturik dute parte hartzea, beti gurasoek jaso behar dutelako umea eta askok ezin dutelako ordutegia bete. Ondorioz, ikasleak jarduerarik gabe gelditzen dira. Era berean, Haur eta Lehen Hezkuntzetako egoitza Kanpezu herrian kokatuta egon arren, mantentze lanak udal guztien ardurapean daude (lau udalerri arabar eta lau udalerri nafar). Hori dela eta, batzorde ekonomiko bat eratu da gastuei modu bidezkoan aurre egiteko. Batzorde horrek zehazten du zer obra egin egoitzan, eta inbertsioen lehentasunak markatzen ditu; eta ikastolara udaleko zenbat haur doazen ordaintzen du udal bakoitzak. Antolamendu horrek asko oztopatzen du obrak aurrera eramatea, adostasuna lortzeko bilera ugari egin behar izaten direlako. Horrez gain, herrietan zahartze tasa handia denez, haurren eta nerabeen kopurua oso txikia da. Hala, gerta liteke herri batean ikasle bat edo bi baino ez bizitzea, edo anai- arrebak bakarrik. Ikastolako lagunekin erlazionatzeko arazoak izatea dakarkie horrek, eta, zenbaitetan, nabaritu egiten da ikasleen harremanetako gaitasunean. Gurasoek ere mugatuta dute askotan HHko, LHko eta DBHko egoitzetara etortzea, bizi diren herrietatik Kanpezura ez dagoelako garraio publikorik –edo, egonez gero, oso ordutegi murritza duelako–. Hala, guraso batek etxeko autoa lanera joateko erabiltzen badu, besteak oso zaila du ikastolara hurbiltzea irakaslearekin biltzeko, semea edo alaba jasotzeko –gaixotzen bada–, edo ikuskizunen batean parte hartzeko. Lanbideei dagokienez, nahiz eta herriak nagusiki landa girokoak izan, ikasleen guraso gehienek 3. sektorean egiten dute lan. Hurrengo multzoa langabezian daudenek osatzen dute. Hirugarrena, 2. sektorean dihardutenek. Azkenik, 1. sektorean lan egiten 4
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua duten gurasoak gutxi batzuk baino ez dira. Aipatzekoa da orain arte oso guraso gutxik jakin dutela euskaraz, eta gutxiagok erabili dutela; baina, datuek adierazten dutenez, hizkuntza ohiturak aldatuz doaz; gehienbat, guraso gazteengan. Horregatik, etxeko hizkuntza gaztelania bada ere, elebitasuneranzko pausoak ematen hasi dira familia gazteetan. Etxetik kanpo, euskara erabiltzea antolatutako jardueretara eta programetara mugatzen da; hau da, udalek, Gurasoen Elkarteek, Kuadrillak, elkarteek… antolatzen dituztenetara. Gurasoen Elkarteak –bai Haur eta Lehen Hezkuntzetakoa, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa– eskolaz kanpoko jarduerez arduratzen dira. Jarduera hauek eskaintzen dituzte: igeriketa, futbitoa, patinatzea, marrazketa, ingelesa, eskalada eta pilota. Zenbait txangotarako eta material didaktikorako diru laguntzak ematen dituzte. Kanpezuko eta inguruko herrietako etorkinei dagokienez, honako hauek dira datuak biztanleriaren arabera: Kanpezun, % 11; Maeztun, % 4,7; Bernedon, % 7,8; Lagranen, % 3,3; Cabredon, % 8,93; Genevillan, % 6,09; Marañonen, % 1,72; eta Haranan, % 0,7. Haur eta Lehen Hezkuntzetako ikasleen % 32 etorkina da, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako % 20. 5
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua 6
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua2.- NOR GARA?1.- Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetako gure ikastetxeak EuskoJaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publikoak dira; beraz, dohainekoirakaskuntza dute, besteak beste, ezaugarri nagusia.Gure eskola komunitatea laikoa da: guztiz akonfesionala da jarduera osoan, eta, eraberean, eskolako partaideen erlijio sinesmen guztiekin errespetuduna.Gure hezkuntza plurala da: gure herritik abiatu, eta munduaren aniztasunari irekitadago.2.- Ikasleak herritar konpetenteak izan daitezen hezi nahi ditugu; hau da, gai izandaitezen baliabideak erabili eta erabakiak hartzeko, gainerakoen iritziak entzuteko,aukerak balioesteko, beren burua ezagutzeko eta inguruko errealitatea ezagutzeko,herritar parte-hartzaileak eta solidarioak izateko, eta emozioak adierazteko etaneurtzeko.Gainera, pertsona arduratsuak, kritikoak, askeak, errespetuz beteak eta harremanakera baketsuan eta eraikitzailean izateko gai izan daitezen hezi nahi ditugu. Hortaz, horriguztiari lotutako balioak bultzatzen ditugu; besteak beste, elkartasuna, tolerantzia,berdintasuna, errespetua eta zintzotasuna.Modu berean, gatazkei aurrea hartzeko heziketa bultzatzen dugu; baita gatazkak erabaketsuan konpontzeko, indarkeria ez erabiltzeko, eta harreman sortzaileak izatekoere, bizitzako eremu guztietan (familia, eskola eta gizartea).3.- Kontziente gara landa eremuan kokatuta gaudela, eta positiboki baloratzen dugu.Ingurumena errespetatzea, zaintzea eta zintzoki kudeatzea erreferente nagusiak izandaitezen nahi dugu gure ikasleek haien arabera jokatzeko, egunero, indibiduo gisanahiz gizarteko partaide gisa. Ega Garai eskualde naturaleko lurraldearen zatirikhandiena publikoa da; hau da, herriek berek dute jabetza; gainera, batzar bidezkokontseiluetan gobernatzen dira gehienak; hori dela eta, garrantzitsua da ikasleakbatzarretako ohiko baliabide eta tresnetan heztea, haiek izango baitira baliabidepublikoak kudeatzeko erabili beharko dituztenak. Horren bitartez, errazago sustatukodugu naturarekin harreman handiagoa izatea, tokian tokiko baliabideak erabilita:ibilaldiak eta paseoak landetan eta mendietan, bide berdea –aukera asko eskainbaitezake– eta gure ingurunearekin harremana duten bestelako hainbat jarduera.Horregatik, gure asmoa da ikasleek ingurumena baloratzea, eta haren kalitateahobetzeko jardueretan parte hartzea, laguntzea eta inplikatzea. Horrez gain, inguruneababesten eta zintzoki kudeatzen engaia daitezen nahi dugu, baliabideak ustiatzeko etaerabiltzeko prozedura ez hondatzaileei lehentasuna emanda.4.- Eskola publiko inklusiboa izatea dugu helburu, bereizketa eta diskriminazio guztiakbaztertzeko; hona datozen ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzeanahi dugu. Jatorrizko kulturak, hezkidetza eta premia bereziko egoerak zaintzen ditugu.Horren ondorioz, oinarrizkoa dugu ikasleak orientatzea bai alderdi pertsonalean, baiakademikoan, eta bai lanbide arloan ere, ikaste-irakaste prozesuaren jarraipen zuzenaegitea, ikasleen beharrei eta arazo bereziei antzematea, kasuan kasuko bidezkoaholkuak emanez eskolatik egoki erantzuteko. 7
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua5.- Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza eta komunikazioasuspertzen dugu. Era berean, euskal kultura ezagutu eta baloratu dezaten ereahalegintzen gara. Hori dela eta, euskara da gure irakas-hizkuntza, eta euskaraerabiltzera bultzatzen ditugu ikasleak ikasteko eta komunikatzeko orduan; hala eginez,normalizazioaren alde jokatzen dugu. Gaztelania LHko 1. ziklotik lantzen da, ikasleakDBH bukatzean bi hizkuntza ofizialak zuzen erabiltzeko gai izango direla bermatzeko.Eleaniztasunari dagokionez, ingeles hizkuntza goiz ikasten hastea ezarrita dugu: 4urterekin hasten dira. Horri guztiari koherentzia emateko, hizkuntza proiektuadiseinatzea dugu datozen ikasturteetarako erronka, hezkuntza proiektu honekin loturaestua izango duena.6.- Gure ikastetxeen oinarri metodologikoak hauek dira: ● Ikaslearen garapen osoa da gure xede nagusia. Horretarako, ikasketa aktiboa bultzatuko dugu, betiere gogoan izanda ikasle bakoitzaren abiapuntua, bilakaera, interesak eta erritmoa. ● Taldekako nahiz bakarkako lanerako ekimena. ● Ikasleek gaitasun nagusiak garatzea, jakintza arloen arteko loturak kontuan hartuta. ● Arlo guztietan hizkuntza komunikaziorako gaitasuna landuko da bereziki. ● Autonomia bultzatzea: erabakiak hartzea, proposamenak egitea, ondorioak aztertzea eta onartzea... ● Haur Hezkuntzatik, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunak bultzatzen dira. ● Ikasleekin eta ikasleentzat lan egitea da irakasleen betebeharra. Behar dituzten baliabideak eskainiko dizkiete ikasleei, jarrera positiboa eta irekia agertuko dute, etengabe prestatu eta elkarlanean jardun, ikasleek konfiantza berenganatzeko eta gure proiektuarekin lotura eta koherentzia islatzeko.7.- Barne antolaeraGure gobernu organoak, bai kolegiatuak, eta bai kide bakarrekoak ere, legeak arautzendituenak dira. Eskola Kontseiluan –Ordezkaritza Organo Gorenean–, gurasoek,ikasleek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek hartzen dute parte. Lana batzordeenbidez antolatzen dugu, eta etapa barruko koordinazioa eta etapen arteko koordinazioabultzatzen ditugu (zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Antolakuntza etaJardueren Araudia).8.- Gure ikastetxearekin interes bateratuak izan litzaketen beste erakundeekikoharremanak sustatu nahi ditugu (Eskualdea, Hezkuntza Saila, Udalak, beste ikastetxebatzuk, Gizarte Zerbitzuak...).9.- Hezkuntza komunitateko partaide guztien elkarlana bultzatzen dugu.3.- ZER LORTU NAHI DUGU, ETA NOLA?3.1 HELBURUAK 8
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza ProiektuaAurreko atalean aipatu den bezala, ikasleek arrakasta akademikoa lortzea da gurexede nagusietako bat; hau da, ikasle guztiek Derrigorrezko Hezkuntzako titulua lortzea,titulazio horretaz haraindiko ikasketekin jarraitzeko. Gainera, beste helburu nagusi batere badugu: pertsona mailako arrakasta ere lortzea, mundu justuago bat eraikitzekoprestakuntza jaso dezaten. Hala, ikastetxean aurrera eramaten diren jarduera guztiak(antolakuntzazkoak, ikasleei begirakoak, metodologia hobetzekoak, prestakuntzakoak,familiekin eta kanpoko eragileekin batera egiten direnak...) helburu horiek lortzerabideratuta daude.Ikasle bakoitzaren eta guztien beharrak eta ezaugarriak kontuan hartzen dituguerantzun egokiak emateko, eta ikaskuntza eta estamentu guztion arteko elkarlanasustatzen dugu.Arrakasta akademikoa eta arrakasta pertsonala lortzeko, ikasleek oinarrizkogaitasunak eskuratu behar dituzte. Gaitasunok zera dira: XXI. mendeko gizarteanbizitzen jakiteko ezagutzak, prozedurak, balioak eta jarrerak, herritar aktibo etasolidario izateko beharko dituztenak. Era berean, bizitza osoan zehar ikastenjarraitzeko behar dituzten oinarriak eskaini nahi dizkiegu.Horrela, bai Haur Hezkuntzan, eta bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere, oinarrizkogaitasunak eskuratu ditzaten lan egiten dugu. Halaber, gaitasunak lantzeak curriculumagaratzea ere badakar. Hona hemen Derrigorrezko Hezkuntzarako zerrendatzen direnoinarrizko gaitasunak: 1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. 2. Matematikarako gaitasuna. 3. Ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasuna (zientzia, teknologia eta osasuna). 4. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. 5. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. 6. Gaitasun kulturala eta artistikoa. 7. Ikasten ikasteko gaitasuna. 8. Autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.Arabako txoko honetatik, oso argi ikusten dugu zein zeregin garrantzitsua duen eskolakeuskal kultura transmititzeko. Horretarako, euskarri ezin sendoagoa litzatekeeuskararen erabilera –bai eskolan, bai harreman pertsonaletan– ohiko bihurtzea.Beraz, euskara dugu komunikatzeko lehen hizkuntza zentroan, eta ikasteko hizkuntzanagusia. Bide berean, gaztelania eta ingelesa hizkuntzak garatzen ditugu, gure gizarteagero eta eleanitzagoa izanda herritar eleaniztunak behar ditugulako. Hizkuntzekinbatera, kultura unibertsala ezagutzeko oinarriak ere eskaintzen dizkiegu ikasle guztiei.Bestalde, gure ikasleek ohitura osasungarriak eskuratu ditzaten ere egiten dugu lan:elikadura orekatua, autoestimua, kirola egiteko ohitura...Era berean, naturari zor zaion errespetua uler dezaten nahi dugu: garapeniraunkorraren oinarriak ikusarazten dizkiegu, eta garapen iraunkorrarekikokonpromisoa har dezaten laguntzen diegu, ondasunak birziklatzea, berrerabiltzea,arduratsu kontsumitzea... praktikan jarrita. 9
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza ProiektuaHoriez gain, Mendialdean antolatzen diren jarduera sozio-kulturaletan eta kiroljardueretan ikasleek, familiek eta irakasleek aktiboki parte hartzea bultzatzen dugu.Azkenik, ikastetxean uste sendoa dugu benetako ikaskuntza etxea-eskola-herriahirukian sustatzen dela. Ezinbestekoa dugu, beraz, hiru erpinok indartsu uztartzea,osoko hezkuntza, kalitatezkoa eta bateratua lortzeko Mendialdeko haur etagazteentzat.3.2 ZUTABEAK• Ikasleak: Gure lan osoaren eta plangintza guztien funtsa dira: haientzat eta haiekin batera egiten dugu lan. Gure xede nagusia da ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea eskola ibilbidean zehar.• Irakasleak: Irakasle guztiek elkarlanean jarduten dute ikastetxeko beste estamentuekin ezarritako helburuak betetzeko. Irakasleen estamentua hauek osatzen dute: zuzendaritza taldeak, tutoreek, arlokako irakasleek eta laguntzako irakasleek (kontsultorea Haur eta Lehen Hezkuntzetan, orientatzailea Bigarren Hezkuntzan, Pedagogia Terapeutikoa lantzen duen irakasle espezialista, logopeda, atzerriko ikasleentzako hizkuntzen ikaskuntza indartzeko irakasleak…).• Gurasoak: Zutabe ezinbestekoa dira ikasleen garapen osoa lortzeko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ikastetxearentzat gurasoen partaidetza, hainbat esparrutan (Gurasoen Elkartea, Ordezkaritza Organo Gorena, gelako bilerak...).• Irakasle ez diren langileak: Irakaskuntzan zuzenean jarduten ez duten langileak izan arren, badute zeregin garrantzizkoa ikasleak heztean: atezaina, autobuseko langileak, sukaldekoak eta jantokikoak, garbitzaileak, eskolaz kanpoko begiraleak eta IOLP/PROA irakaslea (Indartze, Orientazio eta Laguntza Programa / Programa de Refuerzo Orientación y Apoyo).• Kanpoko eragileak: Mendialdeko teknikoak daude multzo honetan (psikologoa, gizarterako arduraduna, kultura eta kirol jardueren arduraduna, euskararen normalizaziorako arduraduna, prebentzio komunitarioko arduraduna...). Atal honetan, herriko kirol eta kultura taldeak sar genitzake, aldizka baino ez bada ere haiekin hartu-emanak ditugu eta.• Hezkuntza administrazioa: Ikuskariak eta Berritzeguneak gure ikastetxerako izendatu dituen aholkulariak.3.3 TRESNAK:DOKUMENTUAK, PROGRAMAK, FORMAZIOAETA EBALUAZIOAA) DOKUMENTUAKA.1) EPE LUZERAKO DOKUMENTUAKHezkuntza Proiektua: Ikastetxe osorako dokumentu markoa da, gure nortasuna etaezaugarriak argi geratzen dira bertan, eta ildo estrategikoak markatzen ditu. 10
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza ProiektuaIkasketa Proiektua (Ikastetxeko Curriculum Proiektua): Ikasleek maila bakoitzean zerhelburu, gaitasun, eta eduki lortu/eskuratu behar dituzten zehazten du. Bertan,ebaluazio irizpideak ere agertzen dira, bai eta arlo bakoitzean erabiliko direnmetodologia oinarriak ere.AJA/ROF: Ikastetxea nola antolatu eta partaide guztiok nola jokatu behar dugunarautzen du.Bizikidetza Plana: Eguneroko harremanetan sortu litezkeen arazoei nola aurrea hartu,egoki bideratu eta arautu ezartzen du.Harrera Plana: Irakasleak, ikasleak, eta gurasoak gure ikastetxeetara integratzenlaguntzeko baliabideak eta estrategiak eskaintzen ditu.Hizkuntza Proiektua: Ikastetxeko funtzionamenduan hizkuntza bakoitzak zer garapenizan behar duen finkatzen duen dokumentua da. Era berean, hizkuntzen trataerabateratua lantzeko proposamenak jasotzen ditu.Tutoretza Plana: Tutoreen funtzioak zerrendatzen ditu eta antolatzen ditu: zer gailanduko diren eta zer jarduera egingo diren tutoretza saioetan (autoestimua, ohituraosasungarriak, sexu heziketa, ikasteko eta planifikatzeko teknikak...).A.2) URTE BATERAKO DOKUMENTUAKUrteko plana: Ikastetxeak urte baterako jarri dituen helburuak zehazten ditu, etahelburuok lortzeko zer jarduera egingo ditugun azaldu. Horretaz gain, arlo bakoitzeanegiten diren programazioak txertatzen dira.Hobekuntza Plana: Datorren ikasturtetik aurrera, dokumentu hau Urteko Planarekinbatera joango da. Ikastetxeak zer premia dituen zehazten du, eta lau arlotan bilatzenerantzunak: antolaera, ikasketak edo curriculuma, irakasleen formazioa, eta hezkuntzakomunitatea (senideekin eta bestelako eragileekin egiten den lana).Urteko Memoria: Ikasturte bakoitzaren bukaeran egiten da, Urteko Planeanidatzitakoa baloratzeko. Dokumentu hau datorren ikasturteko Urteko Plana idaztekooinarria izango da.B) IKASTETXEAK INDARREAN DITUEN PROGRAMAKB1) OROKORRAKHizkuntza Normalizatzeko Programa: Euskara erabiltzea sustatzeko estrategiakkoordinatzen ditu ikastetxeko adar guztiekin lan eginda (irakasleak, irakasle ez direnlangileak, ikasleak eta gurasoak). Gela barruko jarduerak dinamizatzen dira programahonen bitartez, eta gelaz kanpoko zenbaitetan ere parte hartzen dugu. Euskara(ahozkoa zein idatzizkoa) bultzatzeko edozein ekimen interesgarriri buruzkoinformazioa ere bideratzen da programa honekin. 11
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza ProiektuaAgenda 21: Programa honek arreta gune bat proposatzen digu: ingurumena ezagutzeaeta babestea, eta haren garapen iraunkorra; hau da, nola ustiatu eta erabili baliabideakmodu egokian, etorkizuneko belaunaldietakoek disfruta ditzaten… Ikasturtebakoitzean, gai jakin baten gainean lan egiten dugu (ura, birziklatzea, energiak...),elkarren artean.Heldutasun Teknologikoa: Teknologikoki ikastetxea zein mailatan dagoen zehaztendugu programa honetan. Hobetzeko pausoak zelan eman diseinatzen dugu, etaikastetxe osoan teknologi berrien erabilera zabaltzeko koordinazioa lantzen da.B2) IKASLEEN ANIZTASUNARI ERANTZUTEKOAKHBSP/PREE (Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua / Proyecto de RefuerzoEducativo Específico): Curriculum atzerapena edo ikasteko arazoak dituzten ikasleeieskola ordutegiaren barruan laguntza emateko programa. DBHko 1. zikloan daudenikasle guztiek oinarrizko gaitasunak lortzea bermatzen du.Kultura artekotasuna: Ikastetxeko eta eskualdeko kultura aniztasunari erreparatzekoprograma. Aniztasun hori lantzeko materialak eta jarduerak sortzen eta antolatzenditugu ikastetxe osorako programa honetan.IOLP/PROA (Indartze, Orientazio eta Laguntza Programa / Programa de RefuerzoOrientación y Apoyo): Ikasten laguntzeko premia duten ikasleentzako programa.Eskolaz kanpoko orduetan garatzen da, ikastetxe barruan bada ere.C) IRAKASLEEN FORMAZIOAIrakaskuntzan aritzeak etengabe prestatzea dakar: irakasleek mota guztietako tresnaketa pedagogiak ezagutu behar dituzte ikasleei beren heziketa prozesu osoan laguntzaegokia emateko. Formatzeko, irakasleek lanaldiko zenbait ordu dituzte; zuzendaritzakproposatu, eta klaustroak berretsi egiten du formazio egitasmo hori. Hezkuntza Sailakere hainbat ikastaro eskaintzen ditu ordutegitik kanpo (berritzeguneen eta Garatuplanaren bitartez).D) EBALUAZIOAKalitatezko irakaskuntzak etengabe ebaluatu behar ditu ikas-irakasteko bideak,ikastetxeak ezarritako helburuak lor ditzan beharrezko doitze neurriak hartzeko.Etapaz etapa, hona hemen xehetasunak:Haur Hezkuntzan, bi ebaluazio egiten dira, eta familia guztiekin egiten dira bilerakhaien berri emateko (txostena ere helarazten diegu). Etapa honen bukaeranebaluatzen da ea lortu dituzten ikasleek garatu beharreko gaitasunak. 12
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza ProiektuaLehen Hezkuntzan, ebaluazioa formatiboa da batez ere; hau da, aztertzen da ikaslebakoitza zer egoeratan dagoen ikasketei dagokienez, eta zehazten da zer arlotanhobetu dezakeen bere garapenean. Etapa honetan, ikasturteko hiru ebaluazio egitendira, eta, ebaluazioen berri emateko, txostenak helarazten zaizkie gurasoei etaelkarrizketak egiten dira haiekin. Ikasleek ziklo bakoitzean (zikloa = 2 ikasturte) zergaitasun garatu behar dituzten zehaztuta dagoenez, ziklo bakoitzaren bukaeranaztertzen da ea ikasleek gaitasun horiek behar den neurrian garatu dituzten etahurrengo ziklora edo etapara pasa daitezkeen.Bigarren Hezkuntzan, ikasturte bakoitzean 3 ebaluazio tarte daude, gehi ikasturtebukaerako ebaluazio orokorra. Guztietan nabariena ikasturte bukaerako ebaluazioa da:gogoeta bateratua egiten dute irakasle guztiek ikusteko ikasle bakoitzak norainoerdietsi dituen ezarritako helburuak, eta baloratzen da hurrengo mailara pasatzekogaitasun eta jakintza nahikoak eskuratu dituen, betiere ikasturte hasieran ezarritakoirizpideak kontuan hartuta.Baina, egiatan, ebaluazioa etengabea da: hasierako ebaluazioaz gain (ikasle bakoitzaikasturte hasieran zer egoeratan dagoen zehazten du), ikasleen egunerokobehaketetan oinarritzen dugu gure lana, prozesu etengabe horrek ematen baitiguikasle bakoitzaren progresioaren berri, eta, hala, programazioa moldatzeko eta taldeosoaren erritmoari egokitzeko aukera.Hainbat ebaluazio tresna erabiltzen ditugu: galdetegiak, ahozko eta idatzizko probak,ikasleek –bai taldeka, bai banaka– ekoitzitako lanak, aurkezpenak, egunerokobehaketa…Kanpotik egiten diguten ebaluazioa ere badaukagu: Diagnostiko Ebaluazioa. Hemendikaurrera, bi urtean behin pasatu beharko dugu, Lehen Hezkuntzako 4. mailan etaBigarren Hezkuntzako 2. mailan. Ikasleak eskuratzen ari diren gaitasunen ingurukoinformazioa ematen digu. Informazio hori ikastetxean bertan ikusten ditugunemaitzekin alderatu, eta, ateratzen ditugun ondorioekin, Hobekuntza Plana idaztendugu, eta Urteko Planean txertatu.Irakasleei dagokienez, etengabean ebaluatu behar dute beren lana, ikasleenezaugarriei eta beharrei egokituz joan behar dutelako. Ekainean aurkezten den UrtekoMemorian ebaluatzen dugu ikasturte bakoitzean egindako lana: ikasturte hasieranUrteko Planean ezarritako helburuak noraino bete ditugun aztertu, eta hurrengoikasturterako zer hobetu behar den argitzen da.Bukatzeko: Ikas-irakasteko prozesuak ebaluatzeak hobeki irakasteko balio du:irakaskuntzaren eragilea da. Horrela, irakasleen prestakuntza eta ikerkuntzarakobaliabide bihurtzen da ebaluazioa, eta, berari esker, gure lana garatu eta hobetzekobide bat daukagu. 13