• Share
  • Email
  • Embed
  • Like
  • Save
  • Private Content
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
 

Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)

on

  • 363 views

 

Statistics

Views

Total Views
363
Views on SlideShare
363
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft Word

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz) Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz) Document Transcript

    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua1.- NON GAUDE?1.1 Ingurunearen azterketaKanpezuko-Arabako Mendialdea Eskualdeak 485,3 azalera du eta 3I94 biztanlesei udalerrietan banatuta: 1. Arraia-Maeztu. http://www.arraia-maeztu.org/ 2. Bernedo. http://www.bernedo.org/ 3. Kanpezu. http://www.campezo.org/ 4. Harana. http://www.valledearana.net/ 5. Lagran. http://lagran.org/ 6. Urizaharra. http://www.penacerrada-urizaharra.com/Aldi berean, Eskualdea eratzen duten sei udalerriak 47herritan banatzen dira, 39 kontzejutan antolatuak.Arraia-Maeztu eta Urizaharra herriek ezik, beste udalerriek DBH-ko, HH-ko eta LH-koikasleak Santi Kurutze Kanpezun dauden egoitzetara bidaltzen dituzte. Halaber,eskualdeko egoitza ere Kanpezun kokatua dago.Eskualde honetako ikastetxeen ibilbide historikoa laburbildu nahian, esan dezakegunada 70. hamarkadaren hasieran Kanpezu herrian zegoen “CP Campezo Yoar” eskolapublikoak inguruetako herrietako ikasleak jasotzen hasi zen Lehenengo Hezkuntzakoeskola bilgunea bihurtuz, hamarkadaren erdialdean Harana araneko ikasleak ere hasiziren etortzen eta hurbildu ziren azkenak, 90. hamarkadaren hasieran, Bernedoudalerriko ikasleak izan ziren.1977.urtean Ibernalo Ikastola Kanpezun sortu zen mendialdeko biztanleakirakaskuntza euskeraz eta euskal kulturan hezituz.2004. urtean Ibernalo ikastola eta “CP Campezo Yoar” batu egin ziren mendialdekoHaur eta Lehenengo Hezkuntzari erantzun publiko bateratua emanez. Harrezkerostikdago “CEP Nuestra señora de Ibernalo Ikastola HLHI”Bigarren Hezkuntzari dagokionez 75/76. ikasturtean “CP Campezo Yoar” eskolarenegoitzan Lanbide Heziketako lehenengo mailako ikasketak, adar administratiboa, ezarri 1
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektuazen nahiz eta 77/78. ikasturtean ikasle falta zela eta itxi behar izan. Honen ondorioz,Bigarren Hezkuntzako ikasketak 87/88 ikasturte arte ez ziren berriro itzuli mendialdera.Arazo burokratikoak zirela medio ikasturte horretan ezarri zen Bigarren HezkuntzakoHeziketa (R.E.M.) Gasteizeko Mendizabala Institutuko ardurapean zegoen, erabili zutenegoitza “CP Campezo Yoar”-ena izan zen .1995/96 ikasturtea gaur egungo IES Kanpezu DBH-ko egoitza estreinatu zen 5irakaslerekin, R.E.M. 1. eta 2. mailetako kurtsoekin eta Lanbide Heziketako taldebatekin.1996/97 ikasturtean DBH-ko 1. eta 2. maila ezarri zen A-B-eta D ereduetan.1.2 Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzetakozerbitzuak Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikasleak Apinaniz,Maeztu, Bernedo, Nabarrete, Urturi, Villafría, Antoñana, Bujanda, SantikurutzeKanpezu, Urbisu, Oteo, Done Bikendi Harana, Alda, Ullibarri Harana, Kontrasta etaLagran-go herrietatik jasotzen dute. Hauez gain, nafarroako Zuñiga, Genevilla, Kabredoeta Marañon herrietako ikasleak ere gure zentroetara etortzen dira. Guztira, 2012ikasturte honetan, 202 ikasle datoz, HH eta LH-ra 147 eta DBH-ra 55, hain zuzen ere. ● Garraioa: Kanpezu herrian bizi ez diren ikasleek garraioa erabiltzen dute ikastetxeetara etortzeko. Lau ibilbide ezberdinak ditugu: HERRIAK k IRTEER KOPURUA m A URTURI/NAVARRETE/BUJANDA 18 08:20 9 LAGRAN/VILLAFRIA/BERNEDO/MARAÑON/ 28 08:15 45 KABREDO/ GENEVILLA KONTRASTA/ALDA/DONE BIKENDI/ OTEO/ ORBISO/ 29 08:15 29 ZUÑIGA APIÑAIZ/MAEZTU/ANTOÑANA 15 08:25 11Taulan ikusten denez guztira 94 ikaslek garraioa erabiltzen dute HH, LH eta DBH-koikaslegoaren % 47a. ● Jantoki zerbitzua ere eskeintzen da, garraiatua den ikasleen beharrei erantzuteko. Jantokia HH eta Lh-ko egoitzan kokatua dago eta bi txanda eskeintzen dira, lehenengoa HH eta LH ikasleentzat eta, bigarrena DBHko ikasleentzat. Kanpezuko ikasleek, lekua badago, zerbitzua ere erabili dezakete. Bataz beste 135 ikaslek erabiltzen dute zerbitzua, ikasleen % 67a. Sukaldaria 2
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua dagoenez jana bertan prestatzen da, Magui enpresak lehengaiak hornitzen ditu. Zerbitzu honen bekadunen kopurua %88-koa da ● Zaintza gela zerbitzua udaletxeak eskeitzen du goizeko 07:00etatik Haur eta Lehenengo hezkuntzaren edifizioan, momentuz arratsaldean ez da zerbitzu hau ematen. ● Haurzaindegi zerbitzua, udaletxekoa da eta 0-2 urte bitarteko haurraz arduratzen da. Haur eta Lehenengo Hezkuntzaren egoitzan kokatua dago.1.3 Kuadrillaren zerbitzuakKuadrilak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu eta horiei aipamena egitea ezinbestekoa da,gure ikastetxeengan harreman eta eragin zuzena baitute: ● Kultura eta Kirolak Zerbitzu honek ekintza askok antolatzen ditu HH eta LH hezkuntzetarako dirulaguntzaklortuz. Kontutan izanda, euskararen erabilpena, ikasle gehienen kasuan, ikastetxeetanbakarrik izaten dela, eta ikasle askok beraien herrietan ez dutela aukerarik eskolaz kanpokoekintzetan parte hartzeko hainbat dira antolatzen dituzten eskolaz kanpoko ekintzak:marrazketa ikastaroak, eskola kirola (igerileku nahiz patinatzea, etab.). Hau guztiaz gain, “Guere bertsolari” egitasmoa aurrera eramaten da, astean behin bertsolaria ikastetxeetaraetortzen delarik, ikasleekin bertsolaritza lantzera. Eta besteak beste, gai ezberdinen ingurukolehiaketak ere antolatzen dituzte, adibidez; komiki lehiaketa, SMS lehiaketa...Bi ikastetxeekKuadrillako euskararen aholku batzordean parte hartzen dute eskualdeko eta udalerrikoEuskara Plana (EBPN) lantzen, era berean adostutako helburuen eta ekintzen artean urterokolehentasunak markatzen eta egindako programen balorazioa egiten. ● Laguntza Soziala Zerbitzu honek garrantzizko lotura du hezkuntzako etapa guztiekin, edozeinfamiliarekin esku hartzen duenean informazioa elkartrukatzen da, beti haurrarenonura bilazeko. Zerbitzuaren arduradunak zuzendaritza taldearekin behar direnelkarrizketak egiten ditu laguntzak eskatzeko orduan informeak prestatzeko. Laguntzahauen artean sartzen da baita ere HH eta LH nahizDBH-ra etortzen den psikologoa.Hau HH eta LH-ko egoitzara astean behin etortzen da, astearteetan. Eta DBH-koegoitzara beharraren arabera.Prebentzio komunitarioko teknikariak Gizarte Ongizate Foru Aldundiko agindupeanaritzen dena, zentruko Zuzendaritza Taldearekin eta Orientazio Departamentuarekinkoordinatuz eta elkarlanean kurtso ezberdinak aurrera eramaten ditu beti ereedukinak ikasleen adinetara eta heldutasun mailara egokituz. Antolatzen dituenikastaroak honako hauek dira: droga menpekotasuna prebenitzeko, heziketa afektibo-sexuala, emozioak, taldearen presioa, gatazken aurreikusketa…Halaber, ohitura osasungarriak lantzeko orduan gela barruan erabil daitekeen materialegokiaz irakasleei informazioa eta aholkua ematen die eta gai ezberdinen gainean ikus-entzunezko materialeko mailegua egiten du.Familiaren eremuan , zentruko Guraso Elkartearekin elkarlanean guraso eskolaantolatzen du non gogoeta espazio bezala seme-alabetako heziketarekiko erlaziozuzena duten gaiak lantzen baitira. 3
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Guzti hau kontuan hartzea dakar 18 herrietatik ikaslegoa jasotzeak zailtasunak ekartzen dituela antolamenduan. Irteera guztien ordutegia garraioaren antolamendupean daude. Esaterako, ezin dira goizeko 09:00ak baino lehenago hasi eta 16:30ak baino beranduago bukatu ikasleen kopuru handia beraien etxeetara itzultzeko garraioa behar dutelako eta zerbitzu honen bikoizketak izugarri garestitzen du irteera hori. Gauza bera gertatzen da eskolaz kanpoko ekintzak antolatzeko orduan, ezin da herri guztietara iritsi eta herri txikietako ikasleek bere partaidetza garraioaren oztopoz baldintzaturik ikusten dute, beti gurasoek jaso behar dutelako eta askok ezin dute ordutegia bete, ondorioz ikasleak ekintzarik gabe gelditzen dira. Era berean,Haur eta Lehenengo Hezkuntzako egoitza Kanpezu herrian kokatua egon arren, mantenua udaletxe guztien ardurapean dago. Horregatik batzorde ekonomiko bat eratu da gastuei bidezko eran aurre egiteko. Batzorde horretan egoitzan egiten diren obrak eta inbertsioen lehentasunak zehazten dira eta udaletxe bakoitzak ikastolara joaten diren herriko haurraren kopuruaren arabera ordaintzen du. Antolamendu honek asko oztopatzen du obren burutzea adostasuna lortzeko bilera asko egin behar direlako. Honez gain, herrietan zaharkitze tasa handia denez haur eta nerabeen kopurua oso txikia da (haur bakarra,edota anai-arrebak bakarrik) honek ekartzen duen zailtasunekin ikastolako lagunekin erlazionatzeko eta hori ikasleeen harremanetako gaitasunean nabaritu egiten da. Gurasoek ere askotan mugatuta dute HH,LH eta DBH-ko egoitzetara etortzea beraien herrietatik Kanpezura ez dagoelako garraio publikorik eta etxeko kotxea batek lanera joateko erabiltzen badu besteak oso zaila du ikastolara hurbiltzea irakaslearekin biltzeko, seme-alaba jasotzeko gaisotzen bada edota ikuskizunaren batean partehartzeko. Hauen lanbideei dagokienez, nahiz eta herriak landa giroan murgilduta egon, HH,LH eta DBH-ko ikasleen guraso gehiengoaren lana 3. sektorean kokatzen da. Langabezia, berriz, bigarren lekuan dago eta gero 2. sektorean aritzen direnak. Lehenengo sektorean lan egiten dutenak oso gutxi dira. Aipatzekoa da euskararen ezagutza eta erabilera oso baxua izan dela baina datuek adierazten dutenez ohituren aldaketa ematen ari da bereziki guraso berrien artean. Horrexegatik etxeko hizkuntza gaztelania bada ere elebitasunerako pausuak ematen hasi dira familia berrietan. Etxetik kanpo euskararen erabilera antolatutako ekintza eta programetara mugatzen da, hau da udalak, IGEak, kuadrillak, elkarteek, e.a. antolatzen dituztenetara. 4
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua Guraso Elkarteak, bai Haur eta Lehenengo hezkuntzetako bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa, eskolaz kanpoko ekintzaz arduratzen dira. Eskeintzen dituzten jarduerak hauek dira: futbito, patinaje, marrazketa, ingelesa, eskalada eta pilota. Zenbait txangotarako eta material didaktikorako dirulaguntzak ematen dituzte. Kanpezu eta inguruko herrietako etorkin kopuruari aipamena eginez, honako hauek dira datuak biztanleariaren arabera: Kanpezun %11, Maeztun %4,7, Bernedon %7,8, Lagranen %3,3, Kabredon 8,93, Genevillan 6,09, Marañonen % 1, 72 eta Aranan % 0, 7a. Haur eta Lehenengo hezkuntzetako ikasleen % 32a etorkina da eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako % 20a. 5
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua2.- NOR GARA?1.- Haur, Lehenengo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzetako ikastetxeak EuskoJaurlaritzak Hezkuntza Kontseilaritzaren menpeko ikastetxe publikoak dira, beraz,dohaineko irakaskuntza dute, besteak beste, ezaugarri nagusi.Gure eskola komunitatea laikoa da, honela, bere jarduera osoan guztiz akonfesionalada eta era berean, eskolako partaideen erlijio sinesmen guztiekin errespetuduna.Gure hezkuntza plurala da, gure herritik abiatuz munduaren aniztasunari irekia.2.- Hiritar konpetenteak hezi nahi ditugu, hau da, gai izatea baliabideak erabili etaerabakiak hartzeko, inoren iritziak entzuteko, aukera desberdinak balioesteko, berenburua eta bizi diren mundua ezagutzeko, hiritar parte-hartzaileak eta solidarioakizateko eta , era berean, beren emozioak adierazteko eta neurtzeko.Alde horretatik pertsona arduratsuak, kritikoak, askeak, begirunetsuak etaelkarrizketa eta harreman eraikitzaileak izateko gai direnak hezi nahi ditugu. Hortazarduraren, elkartasunaren, tolerantziaren, berdintasunaren, begirunearen etazuzentasunaren baloreak bultzatzen ditugu. Modu berean, gatazken prebentziorako heziketa bultzatzen ditugu, baita gatazkenbakezko konponketarako eta gure bizitza pertsonalaren eremu guztietan (familiarra,eskolarra eta gizartekoa) indarkeria ez erabiltzeko eta bake harreman sortzaileakizateko ere.3.- Kontziente gara landa eremuan kokatuta gaudela eta positiboki baloratzen dugu.Ikastetxeak ingurumenarekiko ardura eta errespetua ditu helburu, egunerokobanakako nahiz giza jarreretan. Ega goiko eskualde naturaleko lurraldearen zatirikgehiena publikoa da, hau da, herriek dute bere jabetza eta gehienak gobernatzen dirabatzar bidezko kontseiluetan. Garrantzitsua da ikasleak batzarretan erabiltzekobeharrezkoak diren baliabide eta tresnetan heztea, hauek izango baitira beraien 6
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektuaherrietako baliabide publikoak kudeatzeko erabili beharko dituztenak. Honeknaturarekin harreman handiagoa izatea ahalbideratu behar digu, bertako baliabideenerabilpena sustatuz, zelai eta medietatik ibilaldi eta paseoak emanez, bide berdearenaukera anitzak ezagutu eta gure ingurunearekin harremana duten beste hainbatekintza.Horregatik, gure ikasleek ingurumenaren kalitatean eragina duten ataletan partehartzea, laguntzea, erabakiak hartzea eta ingurunearen kalitatearen hobetzeaahalbideratzen duten ekintzetan inplikatzea bultzatzen dugu. Honez gain, inguruneabaloratu eta bere zainketarako, hondatzaileak ez diren baliabideen erabilpenareninguruan trebezia lortuz.4.- Eskola publiko inklusiboa dugu helburu, non bereizketa eta diskriminazio guztiakbaztertzen baitira; hona datozen ikasle guztientzako arrakasta akademikoa etapertsonala lortu nahi dugu. Jatorrizko kulturak, hezkidetza eta premia berezikoegoerak zaintzen dugu. Honen ondorioz, oinarrizkoa dugu ikasleak orientatzea alderdipertsonalean, akademikoan eta profesionalean, ikaste-irakaste prozesuaren jarraipenzuzena egitea, ikasleen beharrak eta zailtasun bereziak antzematea, eskolatik erantzunegokia emateko eta, kasuak kasu, bidezko aholkularitza erdiesteko.5.- Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen arteko elkarbizitza eta komunikazioasuspertzen ditugu. Era berean , geure kultura ezagutu eta baloratu dezaten ereahalegintzen gara. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan euskara, ikasteko etakomunikatzeko hizkuntza nagusia da bere erabilera bultzatuz eta normalkuntzarilagunduz; gaztelera, Lhko 1. ziklotik landuko da derrigorrezko irakaskuntza-aldiabukatzean bi hizkuntza ofizialen ezagupen praktikoa izango dutela bermatzeko.Honekin batera, eleaniztasunari begira, ingeles hizkuntzaren irakaskuntza goiztiarra 4urtetik aurrera ezarrita dugu. Guzti honi koherentzia emateko, datozen ikasturteenerronka dugu hezkuntz proietu honekin lotura estua izango duen hizkuntz proiektuadiseinatzea.6.-Gure ikastetxeen oinarri metodologikoak hauek dira: ● Ikaslearen garapen osoa da gure xede nagusia. Horretarako gogoan izango ditugu abiapuntua, bilakaera, interesak eta erritmoa. Beti ere ikasketa aktiboa bultzatuz. ● Taldeko nahiz bakarkako lanerako ekimena. ● Arloen arteko loturak kontuan hartu ikasleen konpetentzia nagusien garapenerako. ● Arlo guztietatik hizkuntza komunikaziorako gaitasunak landuko da. ● Autonomia bultzatzea: erabakiak hartzea, proposamenak egitea, ondorioak aztertzea eta onartzea... ● Haur Hezkuntzatik, ikasleen informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala bultzatzen dira. ● Irakasleen funtzioa ikasleei baliabideak eskuratzea eta erraztea da. Euren jarrera positiboa eta irekia izango da, beti formazio jarraian eta elkar lanean 7
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua aritzen dena ikasleei konfidantza eta gure proiektuen lotura eta koherentzia islatzeko.7.- Barneko antolaketaGobernu-organoak, bai kolegiatuak bai pertsonalak ere, legeak arautzen dituenakditugu. Eskola Kontseilua Ordezkaritza Organu Gorena da, eta honetan familia, irakasleeta ez dozenteek parte hartzen dute. Lana Batzordeen bidez antolatzen dugu eta etapabarruko koordinazioa eta etapen arteko koordinazioa bultzatzen dugu. (Zehaztapengehiago nahi izanez gero, ikus Antolakuntza eta Jardueren Arautegia).Gure ikastetxearekin bat etor daitezkeen beste Instituzio edo Erakundeekikoharremanak sustatu nahi ditugu (Eskualdea, Hezkuntza Saila, Udala, beste ikastetxeak,Gizarte Zerbitzuak... )8.- Hezkuntza komunitate partaide guztien elkarlana bultzatzen da.3.- ZER LORTU NAHI DUGU ETANOLA?3.1 HELBURUAKAurreko atalean aipatu den bezala, Ibernalo eta Kanpezu ikastetxean begiratzen dugugure ikasleek arrakasta akademikoa lor dezaten, hau da, ikasle guztiek OinarrizkoHezkuntzako titulua lor dezaten, hurrengo pausu batean bestelako ikasketak egin ahalizateko. Honetaz gain, beste helburu bat ere badugu: pertsona mailako arrakasta erelortzea, justiziazko mundu bat eraikitzeko prestakuntza jaso dezaten. Hau honela,ikastetxean egiten diren jarduera guztiak (antolakuntzazkoak, ikasleekin egitendirenak, metodologia arlokoak, formakuntzakoak, kanpoko eragileekin...) helburuhoriek lortzera bideratuta daude. Ikasleen behar orokorrak, hala nola haien ezaugarri bereziak kontuan hartzen ditugueta ikasketa prozesua bultzatzen dugu hezkuntza estamentu guztion artean. Ikasketa mailako arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzeko, ikasleek oinarrizkogaitasunak eskuratu behar dituzte. Gaitasunok zera dira: XXI. mendeko gizarteanbizitzen jakiteko ezagutza, prozedura, balore eta jarrera multzoa, hiritar aktibo etasolidario izateko beharko dituztenak. Era berean, gerora, bizitza osoan zehar ikastenjarraitzeko behar dituzten oinarriak eskaini nahi dizkiegu. Honela, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere, oinarrizkogaitasun hauek lortzeko lan egiten dugu. Halaber, gaitasunak lortzeko lanketak 8
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektuacurriculuma lantzea ere badakar. Hona hemen Derrigorrezko Hezkuntzarakozerrendatzen diren oinarrizko gaitasunak:1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.2. Gaitasun matematikoa.3. Ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasuna (zientzia, teknologia eta osasuna).4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.5. Gaitasun soziala eta hiritarra.6. Gaitasun kulturala eta artistikoa.7. Ikasten ikasteko gaitasuna.8. Autonomia eta ekimen pertsonala.Arabako txoko honetatik, oso argi ikusten dugu euskal kultura transmititzeko eskolakduen zeregina. Arlo honetan, euskararen erabilera bultzatzeko beharra daukagu baigela barruan, zein kanpoan ere, euskara ikasketetarako behar duten hizkuntza baita,hala nola harremanetarako ere. Bide berean, gaztelania eta ingelesa hizkuntzakgaratzen ditugu, gure gizartea gero eta eleanitzagoa izanda, hiritar eleaniztunak beharditugulako. Hizkuntzekin batera ere, kultura unibertsala ezagutzeko oinarriakeskaintzen dizkiogu ikasle orori. Beste arlo batean, gure ikasleek ohitura osasungarriak izan ditzaten ere irakasten dugu: elikadura orekatua egin dezaten, autoestimua landu, kirola egiten ohitura daitezen... Era berean naturari zor zaion errespetua uler dezaten nahi dugu: garapen iraunkorraren oinarriak ikusarazten dizkiegu, eta ez hori bakarrik, konpromezua har dezaten ere bultzatzen ditugu birziklajea, berrerabilpena, kontsumo arduratsua... praktikan jartzen ditugu haiekin batera. Honez gain,mendialdean antolatzen diren ekintza sozio kulturaletan eta kirol ekintzetan ikasle,familia eta irakasleen parte hartze eraginkorra bultzatzen dugu. Azkenik, Ikastetxean uste sendoa dugu benetako ikaskuntza etxea – eskola – herria hirukian ematen dela eta hiru erpinak izan beharrean, borobil indartsua izan behar dugula, Mendialdeko ume zein gazteak etorkizunean erabateko pertsona izan daitezen lortzeko.3.2 ZUTABEAK: 9
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektua • Ikasleak: hauek lan osoaren eta plangintza guztien funtsa dira, haieientzat eta haiekin batera lan egiten dugu. Gure xede nagusia da ikasle guztiek arrakasta akademikoa eta pertsonala lortzea eskola- ibilibidean zehar. • Irakasleak: Irakasle guztiek lan egiten dute jarritako helburuak betetzeko, beti ere ikastetxeko bestelako estamentuekin elkarlanean. Irakasle multzoa hauek osatzen dute: zuzendaritza taldea, tutoreak, arlokako irakasleak, eta laguntza-irakasleak (kontsultorea Haur eta Lehen Hezkuntzan, orientatzailea Bigarren Hezkuntzan, Pedagogia terapeutika lantzen duen irakaslea, eta logopeda). • Gurasoak: Zutabe ezinbestekoa dira ikasleen garapen osoa lortzeko, horregatik maila ezberdinetan duten partaidetza (Guraso Elkartea, OOG, gelako jardueretan...) oso garrantzitsua da ikastetxearentzat. • Irakasle ez diren langileak: irakaskuntza lana zuzenean egiten ez duten langileak dira, bere lanean, aldiz, heziketa bai egiten dutelarik. Atezaina, autobuseko langileak, sukalde eta jantokikoak, garbiketakoak, PROA irakaslea eta eskolaz kanpoko begiraleak dira. • Kanpoko eragileak: Mendialdeko kuadrilak lanean dituen teknikoak daude multzo honetan (gizarterako arduraduna, kultur eta kirol jardueren arduraduna, euskararen normalizaziorako arduraduna, XXXX prebentziorako arduraduna, psikologoa...). Atal honetan ere herriko kirol eta kultur taldeak daude, ekintza puntualetako haiekin hartu emanan ditugu eta. • Hezkuntza administrazioa: bai ikuskariak bai eta Berritzeguneak gure ikastetxerako izendatu duen arduradunak gurekin batera lan egiten dute.3.3 TRESNAK: DOKUMENTUAK, PROGRAMAK, FORMAZIOAETA EBALUAZIOAA) DOKUMENTUAKA.1) EPE LUZERAKODOKUMENTUAKHezkuntza Proiektua: epe luzerako dokumentua da. Ikastetxe osoaren markoa da,gure nortasuna eta ezaugarriak argi geratzen dira bertan eta ildo estrategikoakmarkatzen ditu.Ikasketa Proiektua (Proiektu Curricularra): ikasleek maila bakoitzean lortu behardituzten helburuak, konpetentziak, eta edukiak zehazten dira. Bertan ebaluazio-irizpideak ere agertzen dira bai eta arlo bakoitzean erabiliko diren metodologiaoinarriak.Aja/Rof: ikastetxearen antolakuntza eta funtzionamendurako idatzita daukagun arau-multzoa da. 10
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza ProiektuaElkarbizitza Plana: eguneroko harremanetan sortu ahal diren arazoak erregulatzekoetaegoki bideratzeko moduak antolatzen ditu.Harrera Plana: irakasleak, ikasleak, eta gurasoak gure ikastetxeetara sartzenHizkuntza Proiektua: ikastetxeko funtzionamenduan hizkuntza bakoitzak zer garapenizan behar duen finkatzen duen dokumentua da. Era berean, hizkuntzen trataerabateratua lantzeko proposamenak jasotzen ditu.*Tutoretza Plana: tutoreen funtzioak zerrendatzen ditu eta tutoretza-saioetan landukodiren gaiak eta egingo diren jarduerak (autoestima, ohitura osasungarriak, sezu-hezkuntza, ikasteko eta planifikatzeko teknikak...), antolatzen dituen dokumentua da.A.2) URTE BATERAKO DOKUMENTUAKUrteko plana: : ikastetxeak urte baterako jarri dituen helburuak zehazten dira.Helburuok lortzeko zer jarduera egingo ditugun argi azaltzen da bertan. Honetaz gain,arlo bakoitzean egiten diren programazioak sartzen dira.Hobekuntza Plana: Hurrengo ikasturtetik aurrera dokumentu hau Urteko Planarekinbatera joango da. Ikastetxeak dituen beharrak zehazten dira eta lau arlotan bilatzendira erantzunak: antolaketa, ikasketak edo curriculuma, irakasleen formakuntza, etahezkuntza komunitatea (senideekin eta bestelako agenteekin egiten den lana).Urteko Memoria: Ikasturte bakoitzaren bukaeran egiten da, Urteko Planean idatzidena baloratzeko. Dokumentu hau hurrengo kurtsoko Urteko Plana idazteko oinarriaizango da.B) IKASTETXEAK INDARREAN DITUEN PROGRAMAKB1) OROKORRAKHizkuntza Normalizatzeko Programa: euskararen erabilera sustatzeko estrategiakkoordinatzen dituen programa. Ikastetxeko adar guztiak (irakasleak, ikasleak,gurasoak, lan langile ez irakasleak, gela barrukoa zein kanpokoa...)Agenda 21: programa honen bidez, ikastetxe osoak Ingurugiroari arreta jartzendio.Ingurunea ezagutu eta babestu, naturak eskaintzen dituen errekurtsoak ondoerabili etorkizuneko belaunaldiek disfrutatu ditzaten… .Ikasturte bakoitzean gaizehatz baten inguruan lan egiten dugu (ura, birziklapena, energiak...).Heldutasun teknologikoa: teknologikoki ikastetxea zein mailatan dagoen zehaztendugu programa honetan. Hobekuntza lortzeko pausuak zelan eman diseinatzen dugueta ikastetxe osoan teknologi berrien erabilera zabaltzeko koordinazioa lantzen da.B2) ANIZTASUNARI ERANTZUNA EMATEKOAKHBSP- PREE: eskola ordutegiaren barruan atzerapen kurrilularra duten ikasleeilaguntza emateko programa. DBHko 1. zikloan dauden ikasle guztiek oinarrizkogaitasunak lor ditzaten laguntzen du. 11
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza ProiektuaKulturaniztasuna: ikastetxean eta eskualdean dagoen aniztasun kulturalarierreparatzeko programa. Ikastetxe osorako materialak eta jarduerak sortu etaantolatzen ditu.PROA: ikasten laguntzeko beharra duten ikasleentzako programa. Eskolaz kanpokoordutegian egiten da, ikastetxe barruan bada ere.2.3 FORMAZIOAIrakaskuntzak etengabeko formakuntza eskatzen du: ikasleei bere heziketa prozesuosoan laguntza egokia emateko beharrezkoak diren tresnak eta pedagogia ezagutubehar ditugu. Horretarako ordutegi barruan irakasleok formakuntza egiten dugu,klaustroak egokia deritzon formakuntza izan ere. Hezkuntza Sailak ere ordutegitikkanpo hainbat ikastaro eskaintzen ditu.2.4 EBALUAZIOAKalitatezko irakaskuntzak ikasi-irakasteko bideak etengabe ebaluatu behar ditu,ikastetxeak lortu nahi dituen helburuak lor ditzan beharrezkoak diren ajusteakegiteko.Ikasleei dagokienez, etaparen arabera zehetasunak badira:Haur Hezkuntzan bi ebaluazio egiten dira, eta senide guztiekin egiten dira bilerakhauen berri emateko. Etapa honen bukaeran baloratzen da ea ikasleek garatu beharzituzten gaitasunak lortu dituzten.Lehen Hezkuntzan, ebaluazioa batez ere formatiboa da, hau da, ikasketei dagokienez,ume bakoitzaren egoera aztertzen da eta bere garapenean hobetu ditzakeen arloakzehazten dira. Etapa honetan, ikasturteko hiru ebaluazio egiten dira, eta bakoitzeantxostenak idazten dira senideekin elkarrizketa egiteko. Zehaztuta dago ikasleak ziklobakoitzean (zikloa = 2 ikasturte) zer gaitasun garatu behar duen, hortaz ziklobakoitzaren bukaeran aztertu egiten da ea ikasleak gaitasun horiek behar denneurrian garatu dituen eta hurrengo ziklo edo etapara pasa daitekeen.Bigarren Hezkuntzan ikasturte bakoitzak 3 ebaluazio-tarte ditu, gehi ikasturtebukaerako ebaluazio orokorra. Gehien ikusten dena ikasturte bukaerako ebaluazioada: aurrikusitako helburuak ikasle bakoitzak noraino erdietsi dituen ikusteko gogoetaorokor bat egiten da, eta hurrengo mailara pasatzeko gaitasun eta jakintza nahikoakeskuratu dituen baloratzen da, beti ere aurretik ezarritako irizpideak kontuan hartuta.Baina errealitatean ebaluazioa etengabea da: hasierako ebaluaziotik hasita (ikasleenikasturte hasierako egoera zehazten du), eguneroko behaketara, honek ematenbaitigu ikasle bakoitzaren progresioaren berri eta beraz, programazioa moldatzekoeta talde osoaren erritmoari egokitzeko aukera.Ebaluazio tresna desberdinak erabiltzen ditugu, ikaskuntza ebaluatzeko: galdetegiak,ahozko eta idatzizko probak, ikasleen ekoizpenak, bai taldeka bai banaka egindakolanak, aurkezpenak, eguneroko behaketa…Kanpotik egiten diguten ebaluazioa ere badaukagu: Diagnostiko Ebaluazioa. Hemendikaurrera bi urtean behin pasatu beharko dugu, Lehen Hezkuntzako 4. mailan etaBigarren Hezkuntzako 2. mailan. Azterketa hau ikasleak eskuratzen ari diren 12
    • CP Ntra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI Hezkuntza Proiektuagaitasunen inguruko informazioa ematen digu. Informazio hau ikastetxean bertanikusten ditugun emaitzekin alderatzen dugu eta, ateratzen ditugun ondorioekinHobekuntza Plana idazten dugu, Ikastetxeko Urteko Planean txertatuta joateko.Irakasleei dagokienez, hauek etengabean ebaluatu behar dute beran lana, ikasleenezaugarriei eta beharrei egokituz joan behar dutelako. Ekainean aurkezten den UrtekoMemorian ikasturte bakoitzean egindako lana ebaluatzen dugu: ikasturte hasieranUrteko Planean jarritako helburuak noraino bete ditugun aztertu behar da, etahurrengo ikasturterako zer hobetu behar den argituko da.Bukatzeko, ikasi-irakasteko prozesuak ebaluatzeak hobeki irakasteko balio du,irakaskuntzaren eragilea da. Honela, ebaluazioa irakasleen prestakuntza etaikerkuntzarako baliabide bihurtzen da eta berari esker gure lana garatu eta hobetzekotresna daukagu. 13