Hizkuntza proiektua jatorrizkoa

  • 252 views
Uploaded on

 

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
252
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0

Actions

Shares
Downloads
6
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea HIZKUNTZA PROIEKTUA AURKIBIDEA1. HIZKUNTZA PROIEKTUA.2. IKASTETXEKO EZAUGARRIAK.3. HELBURUAK.4. HIZKUNTZEN FUNTZIOAK, EZAGUTZA MAILA eta PRESENTZIA.5. HIZKUNTZEN ERABILERA ESPARRUKA.6. HIZKUNTZEN ERABILERA ELKARREKINTZAN.7. IKASTETXEKO TALDEAK ETA HIZKUNTZAK.8. HIZKUNTZEN IKASKUNTZARAKO METODOLOGIA.9. HIZKUNTZEN EBALUAZIOA.10. HIZKUNTZA PROIEKTUAREN JARRAIPENA.
  • 2. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 1. HIZKUNTZA PROIEKTUA 1.1. Zer da Hizkuntza Proiektua? Hizkuntza Proiektua honela defini dezakegu: eskolako hizkuntza- tratamendu orokorrari dagozkion printzipioak, eta ikastetxeko irakaskuntza eta hizkuntzen erabilpenaren inguruko elementuak biltzen dituen dokumentua da. Beraz, gure ikastetxeko hizkuntza errealitatetik abiatuta, eta errealitate horren hausnarketaren ondorio bezala, hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak zehaztu nahi ditugu dokumentu honetan.1.2. Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua eta Hezkuntza Proiektua Bi elementu hauek guztiz erlazionaturik daude, banatu ezin daitezken proiektuakbaitira. Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren barnean dauden elementuen arteanhizkuntza dago, beraz, Hezkuntza Proiektuaren inguruan Hizkuntza Proiektua dago,baina beti ere aurrekoari lotuta. Elbira Zipitria ikastetxean, zentroaren bizitza zuzentzen duen Hezkuntza Proiektuaegin ondoren, Hizkuntza Proiektua egiten hasteko beharrean sentitzen gara. Oinarriorokorrak finkaturik daudenez, hezkuntzaren plangintzan txertatu behar dituguhizkuntza-planifikazioa, ikasketen hizkuntza eta hizkuntzen ikasketari dagozkien atalak.1.3. Zer jasoko du Hizkuntza Proiektuak? 1. Gure ikastetxea kokatuta dagoen komunitatean euskararen normalizazio prozesuan eragile izanik, EUSKARA eremu desberdinetan erabiltzeko eta harekiko jarrera baikorra sustatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartuko dira: - Komunikatzeko tresna eragingarria izan dadin. - Harremanetarako hizkuntza nagusia izan dadin. - Edozein arlotan ikasketak egiteko hizkuntza garrantzitsuena izan dadin. - Herri baten kultur hedatzailea izan dadin. 2. BESTE HIZKUNTZEN irakas-ikaskuntza prozesuaren irizpide orokorrak ere zehaztuko ditugu. - Gaztelaniaren irakas-ikaskuntza prozesua eta horren trataera. - Atzerriko beste hizkuntzen irakas-ikaskuntza prozesua eta horien trataera: ingelesa eta frantsesa.
  • 3. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea Horrek guztiak eskatuko du: - Ikastetxean erabili eta lantzen diren HIZKUNTZEN TRATAERA orokorra zehaztea, hizkuntza bakoitzaren lehentasuna, identitatea, funtzioa eta esparruak bereiziz. - Ikastetxean lantzen diren hizkuntzak era koherentean garatuko dituen HIZKUNTZA CURRICULUMAK sortzen jarraitzea, metodologia, ebaluazioa eta estrategia komunak bilatuz. - Etapa ezberdinetako hizkuntza-irakasleen arteko KOORDINAZIOA egotea estrategi metodologikoak eta ebaluazio irizpideak zehazteko. Hori dela eta, urtero ikasturte hasieran, LMHko ziklo bakoitzeko irakasle bat eta DBH-DBHOko Euskara, Gaztelania eta Ingeleseko bi mintegikide elkartuko dira. - Euskararen normalizazioan eragiteko guztion inplikazioa, Normalizazio Proiektuan era aktiboan parte hartuz.
  • 4. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 2. IKASTETXEKO EZAUGARRIAK Elbira Zipitria ikastetxea 1973. urtean sortu zen, eta Foru Aldundiaren menpeanzegoen, harik eta 1985. urtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari transferitu zitzaionarte, beste ikastetxe batzuekin batera. Hezkuntza Proiektuak dioen bezala “Gureikastexea euskal ikastetxea da, publikoa, integrala eta ez-konfesionala”. Ikastetxea Obaba herri txikian dago kokatuta. Gure ikastetxea integrala denez, 4 hezkuntza etapa eskaintzen ditu:• Haur Hezkuntza (2-6 urte).• Lehen Hezkuntza (6-12)• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16)• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ondokoa (16-18) Egun, 1117 ikasle ditugu, horietatik 212+54 (2 urteko gelan) Haur Hezkuntzaneta 444 Lehen Hezkuntzan maila bakoitzean 3 linea daudelarik. Derrigorrezko BigarrenHezkuntzan 341 ikasle ditugu (4 linea eta Aniztasun Curricularreko talde bat) etaBatxilergoan 120 ikasle 2-3 taldetan banandurik. Etapa guztiak “D” hizkuntza eredukoak dira. Haur Hezkuntzako 3 urteko gelatikLehen Hezkuntzako 2. mailara arte Mantendu eredua eskaintzen zaie euskara amahizkuntza duten ikasleei. 2009-2010 ikasturtean bildutako datuen arabera, ikasleen%26,56ren jatorrizko hizkuntza euskara da. Guztira, 118 irakasle gara, 52 Haur eta Lehen Hezkuntzan eta 66 DBH etaDBHOn. Irakasle guztiok PL2 profila dugu. Ikasle eta irakasleez gain, 45administrazio eta zerbitzuetako langile daude: jangelako 31 begirale, 9 sukaldari,4 atezain eta administratibo bat, lau sukaldari izan ezik, denak euskaradunak.Ikastetxeak dituen beste zerbitzuen artean erabiltzaile- kopuruaren arabera honako hauek aipamen berezia merezi dute:• Jantokia: 2010-2011 ikasturtetik aurrera Administrazioaren kudeaketa zuzenaren menpe dagoen zerbitzua da. Azken urteotan jantokia erabiltzen duten ikasle kopuruak gorakada handia izan du, 2011-2012 ikasturtean ikasleen % 75era ailegatuz. Bere zereginak eta funtzioak aurrera eramateko berariaz liberatutako ikastetxeko irakasle baten laguntza dugu.• Eskola garraioa: Administrazioa arduratzen da garraioaz eta hortaz, berak hartzen du bere gain kudeaketa zuzendariarekin batera, azken hori antolatzeaz arduratzen delarik. Batxilergoan garraioa ez da doakoa, hezkuntza etapa hori derrigorrezkoa ez baita.
  • 5. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 3. HELBURUAK • Hezkuntza eta • Elbira Zipitria • Elbira Zipitria Hizkuntza ikastetxeak bere ikastetxeak Proiektuaren hezkuntza txertatuta dagoen ardatza euskara komunitatearen komunitatean izanik ere, Elbira barnean eta mota euskararen Zipitria guztietako normalizazio ikastetxeak harremanetan prozesuan eragile pertsona bizitza euskaraz izan nahi du eta eleanitzak hezi gauzatu nahi du, horretarako, nahi ditu, beste euskararen eta bestelako gizarte hizkuntzen euskal kulturaren eragile zein beharrezko transmisioa, askotariko ezagutza eta garapena eta elkarteekin erabilera zabalkundea lankidetzan bideratuz. ziurtatuz. jarduteko borondatea du. • Eleaniztasun • Ikasleen arteko • Euskal Herriko hizkuntza egitasmoa zehaztu eta harremanak euskaraz propioa ahalik eta eremu garatu ahal izateko izan daitezen ahalegindu gehienetan erabiltzeko egin beharreko konpromisoa azaldu eta moldaketak aurreikusi • Ikastetxeko giroa gure kultur ondarea eta bultzatu euskalduna izateko ezagutu, estimatu eta neurri egokiak hartu hori defenditzen, • Konpetentziak kontserbatzen eta kontuan hartuz, hobetzen lagundu • Ikastetxeko gobernu hizkuntzen curriculumak eta funtzionamendu sortu • Euskal ekimen kulturalak organoetan gauzatzen sortu edo zabaldu, eta diren harremanetan • Euskaraz eta beste erakunde sozialek euskararen nagusitasuna gaztelaniaz ahozko zein proposaturikoetan parte indartu eta bideratu idatzizko mezuak hartu autonomiaz eta sormenez ulertu eta • Ikastetxeko • Euskararen ekoiztu dokumentazioan normalizazioaren alde ari erabilitako euskara diren erakundeekin • Ingelesari gaurkotu, eta egoki eta elkarlanerako dagokionez, oinarrizko zuzen idazten saiatu harremanak mantendu komunikazio esparruetan gertatzen • Euskaldunak ez diren • Administrazioko diren ohiko egoerak eta familietan euskararekiko erakundeekin izaten ahozko zein idatzizko zaletasuna eta diren harremanetan diskurtsoak ulertu eta errespetua landu eta aldi ahalik eta euskara ekoiztu berean familia gehien erabili euskaldunetan harremanak euskaraz
  • 6. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea izan ditzaten bultzatu Hizkuntza eta kultur aniztasuna herriaren eta norbanakoen eskubidetzat eduki etaonartu, eta eskubide horretaz baliatzerakoan errespetuzko eta konpromisozko jokabideaagertu, sor litekeen edozein diskriminazio arbuiatu eta ekiditen ahaleginduz. 4. HIZKUNTZEN FUNTZIOAK, EZAGUTZA MAILA eta PRESENTZIA4.1. Hizkuntza bakoitzaren esparruak eta funtzioak Euskara. Ikastetxeko hizkuntza nagusia euskara izango da eta ahal izanez gero,egoera guztietan erabiliko da. Gaztelania. Arlo bezala lantzeaz gain, hainbat egoeretan (euskara ez dakitenekin)komunikazio tresna moduan ere erabiliko da. Ingelesa. Arlo bezala landuko da; hala ere, hurrengo ikasturteetan DBHn arlorenbat ingelesaz emateko aukera aztertuko da. Frantsesa. DBH 3-4 eta DBHO 1-2 mailetan aukeragai bezala urtero eskaintzenjarraituko dugu.4.2. Hizkuntza bakoitzaren EZAGUTZA mailaEuskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma arautzen duen2007ko urriaren 16ko dekretuan aipatzen den bezala, derrigorrezko eskolatzearenamaieran gure ikasleek honako hizkuntza maila hauetara lortu beharko dute:4.2.1.- Euskaran eta gaztelanian gure ikastetxeko ikasleak, erabiltzaileindependente aurreratuaren maila (B2),lortu beharko dute. Maila horren arabera, bihizkuntzak egoki eta taxuz erabiliko dira hainbat egoera komunikatibotan, edonolakotestuingurutan, gero eta gradu formalagoan eta konplexuagoan: Erabiltzaile independientea B2 (maila aurreratua)“ Gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideianagusiak ulertzeko, baita testu teknikoenak ere, beti ere bere espezialitatearenarlokoak badira. Jatorrizko hiztunekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez,halako eran non ez solaskide batek ez besteak ez duten ahaleginik egin behar elkarulertzeko. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gaiorokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrakoargudioak emanez.” (1)
  • 7. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea(1) Europako Erreferentzia Marko Bateratua.4.2.2.- Atzerriko hizkuntzan, ingelesean, gure ikastetxeko ikasleak, derrigorrezkoeskolatzearen amaieran, atalase mailara (B1) iritsi beharko dira.Erabiltzaile independientea B1 (atalase maila)“Gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko,gai ezagunei buruzkoak badira, lanaren esparruan, ikasketenesparruan eta aisialdian. Badaki hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan bidaiatzeansor daitezkeen egoera gehienetan moldatzen. Gai ezagun edo interes pertsonalekoeiburuzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake. Esperientzien, gertaeren, nahien etaasmoen berri emateko gai da, eta gai da,orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko”.(1) Hori guztia dela eta, derrigorrezko eskolaldiaren amaieran hizkuntzarakogaitasuna behar bezala eskuratua izateko, ikasleek ahozko eta idatzizko hizkuntzamenderatu behar dute era bateko eta besteko testuinguruetan, eta atzerriko,gutxienez, hizkuntza baten erabilera funtzionala izan behar dute.4.3. Hizkuntzen presentzia eskola-orduetan Aipatutako hizkuntzen ezagutza maila ezberdinak lortu nahian Elbira Zipitriaikastetxeak honako saio banaketa proposatzen du.Ehunekotan:
  • 8. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 100 90 80 70 60 Ingelesa 50 Gaztelania 40 Euskara 30 20 10 0 HH LMH DBH DBHO(1) Europako Erreferentzia Marko Bateratua
  • 9. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea Saio-banaketa: ETAPA ADINA EUSKARAZ EUSKARA CASTELLANO ENGLISH FRANÇAIS HH 3 3-4 25 saio (25 saio) 4 4-5 22 saio 3 saio* 5 5-6 22 saio 3 saio* 1 6-7 23 saio (19 + 4) 4 saio 2 saio LMH 2 7-8 21 saio (17 + 4) 4 saio 2 saio 2 saio (25 saio) 3 8-9 19 saio (15 + 4) 4 saio + 3 saio 3 saio + 4 9-10 19 saio (15 + 4) 4 saio + 3 saio 3 saio + 5 10-11 19 saio (15 + 4) 4 saio 3 saio 3 saio + 6 11- 12 19 saio (15 + 4) 4 saio 3 saio 3 saio + 1 12-13 22 saio (19 + 3) 3 saio 4 saio 4 saio DBH 2 13-14 23 saio (19 + 4) 4 saio 4 saio 3 saio (30 saio) 3 14-15 24 saio (22 + 4) 4 saio** 3 saio 3 saio 2 saio*** 4 15-16 24 saio (21 + 3) 3 saio** 3 saio** 3 saio** 3 saio*** DBHO 1 16-17 26 saio (23/ 19 + 3) 3 saio 3 saio 3 saio 4 saio*** (32 saio) 2 17-18 27 saio (24/ 20 + 3) 3 saio 3 saio 3 saio 4 saio*** HIZKUNTZEN % % 81,70 (% 70,97 + % 10,73) % 8,30 % 10 % 0,32*** * 30 ´ minututako saioak dira (HH) + Astean behin taldea bikoiztu egiten da. (LMH) ** Talde eta saio guztietan ikasleak multzo txikiagotan daude (DBH) *** Aukeragaia denez, ikasle batzuek besterik ez dute ikasten
  • 10. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 5. HIZKUNTZEN ERABILERA ESPARRUKA5.1. Ordezkaritza Organo Gorena  OOGren bileretan hasierako agurrak eta bukaerakoak beti euskaraz egingo dira.  OOGren partaide gehienek (Zuzendaritza + irakasleak + ikasleak + guraso batzuk) euskara dakitenez, bileretan euskaraz parte hartzearen aldeko apustua egingo da.  Euskaraz esaten dena OOGren partaide guztiek uler dezaten, bilera bakoitzaren hasieran itzultzailearen papera beteko duena aukeratuko da, pertsona horrek esandakoaren laburpena eginez.  OOG bileren aktak elebidunak izango dira: lehenengo laburpena beti euskaraz eta bigarrena gaztelaniaz.5.2. Funtzionamendu organoak Ikastetxeko bilera guztiak euskaraz egiten jarraituko dugu. Formazio saioak euskaraz egingo dira eta aurkeztutako materiala euskaraz egondadila saiatuko gara. Gaia interesgarria denean eta euskaraz egitea ezinezkoa denean, formazio saioakgaztelaniaz burutuko dira. Beste aukerarik ez balego, erabilitako materiala eregaztelaniaz egon daiteke5.3. Dokumentazioa Barruko dokumentazioa, klaustroak erabiltzen duena, ia beti, euskaraz izango da;beraz, sortzen diren ikastetxeko dokumentuak euskaraz sortuko dira. Gurasoek parte hartzen duten batzordeetan aurkeztu behar diren dokumentuakgaztelaniara itzuliko ditugu, ikastetxean egiten diren dokumentu guztiak euskarazsortuak baitira. DBH eta DBHOko “Lengua y Literatura Castellana” mintegiko programazioak etaaktak gaztelaniaz egiten jarraituko dugu. Ikastetxe osoan ingeles-programazioak ingelesez egiten jarraituko dugu.  Gurasoei zuzendutako dokumentuak elebidunak izango dira, baina beti ereeuskarari lehentasuna emango zaio ezkerrean edo goialdean kokatu jarriz.5.4. Hizkuntzaren kalitatea Denbora luzean erabilera izango duten testu berrietan (ziurtagiriak, bileraorokorretarako deialdiak…) hizkuntzaren kalitatea bermatzeko, bi arduradunizendatuko dira, bata euskarako bertsioa berrikusteko eta bestea gaztelaniazkoa.
  • 11. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea Eginda ditugun testu eta idatziak berriz aztertuko ditugu euskararen etagaztelaniaren kalitateari erreparatuz. Irakasleok hizkuntza ereduak garela kontuan hartuz, hizkuntzen kalitatea etaaberastasuna zaintzen eta hobetzen jarraituko dugu. • Euskara batzordekideek Euskaltzaindiaren azken erabakiak jaso eta irakasleen eskura jarriko dituzte. • Hizkuntzei buruzko ikastaroen informazioa (Irale, Garatu…) zabalduko da. Irakasleen artean Euskal Herriko eskualde bakoitzak duen hizkuntza aberastasunatransmititzen ahaleginduko gara.5.5. Ikastetxeko Paisaia Linguistikoa• Sarreretan Sarrera nagusiko kortxoan Euskara Batzordeak daukan tokia beharrezkoa denez, mantenduko da.• Irakasleen geletan Irakasle geletan euskara nagusitzen bada ere, bertan ipiniko den informazioa edozein hizkuntzatan egon daiteke. Euskara Batzordeek dauzkaten tokiak (LMHko armairua eta DBHko kortxoa eta apala) beharrezkoak dira.• Ikasgeletan Haur eta Lehen Hezkuntzan  Gelako hormetan euskararen presentzia nagusi izango da.  LMHn gaztelaniak bere txokoa izango du geletan. Gaztelania ematen duten irakasleek ikasleekin egindako lanak gelako toki zehatz batean kokatuko dituzte.  HHn eta LMHko hainbat geletan ingelesak txoko bat izango du. eta Ingeles- gelan ingelesa nagusia izango da.  Tutoreek eta espezialistek gelako paisaia erabakien arabera osatuta dagoela bermatuko dute. Bigarren Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntza Ondokoan Zuzendaritzak ikasleei pasatu behar dien informazio guztia (ikastetxekoa,udalak antolatutakoa…) euskaraz izango da. Gelako hormetan euskararen presentzia nagusi izango da. Euskara edoeuskaraz eskola ematen duten irakasleek ziurtatuko dute ikasleekinegindako lanak euskaraz egongo direla.Gaztelania ematen duten irakasleek ikasleekin egindako lanak gelakotoki zehatz batean kokatuko dituzte.Ingelesa ematen duten irakasleek ikasleekin egindako lanak gelako tokizehatz batean kokatuko dituzte.
  • 12. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturteaFrantsesa ematen duten irakasleek ikasleekin egindako lanak gelako tokizehatz batean kokatuko dituzte.  Tutoreek eta gaztelania, ingelesa eta frantsesa irakasleek gelako paisaia erabakien arabera osatuta dagoela bermatuko dute. • Pasilloetan  HH eta LMHko pasilloetako txartel gehienak euskaraz egongo dira. Halaber, proiektuen arabera sorturiko lanak gaztelaniaz eta ingelesez ere agertuko dira.  DBH eta DBHOko pasilloetan dagoen informazio gehiena euskaraz egongo da eta euskaraz egin daitezkeen ekintzen berri emateko bi horma berezi erabiliko dira ondorengo leloarekin: “TAUSKARAZ ZER?”  Normalizazio batzordeak pasilloetako informazioa euskaraz nagusi dela begiratuko du eta kortxoetako informazioa hilero edo berriztuko du.5.6. Baliabideak: liburutegia, multimedia, software… Ikastetxean 3 liburutegi daude: HHn, LHn eta Bigarren Hezkuntzan. Liburutegietakoliburu gehienak gaztelaniaz eta euskaraz egon arren, ingelesez ere badaude, bainakopuru txikiagoan. Hori dela eta, ingeleseko liburu kopurua handitzeko eta pixkanaka-pixkanaka berrizteko ahaleginduko gara. Orokorrean, software eta multimedia programa gutxi daude, bereziki euskaraz. Gureirakaskuntzarako baliabide eraginkorrak direnez, liburuak, software, multimedia…erosteko diru prebisioan euskarazkoek lehentasuna izango dute, beti ere materialenkalitatea kontuan izanez. Horrez gain, ikasleen informatika gela guztietan sistemaeragileak euskaraz jarriko dira. Bigarren Hezkuntzako gela guztietan euskara, gaztelania eta ingelesa hiztegi banaegoteko ahaleginak egingo ditugu, euskara hiztegiarekin hasita. Gela guztietaraordenadoreak ailegatzen diren heinean, hiztegi digitalen (EUSKALBAR…) erabilerabultzatuko dugu.
  • 13. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 6. HIZKUNTZEN ERABILERA ELKARREKINTZAN6. 1. Ikastetxeak izango dituen kanpo harremanak Idatziak direnean, Euskal Herrian bertara bidaltzen diren idatziak elebidunak edoeuskaraz bidaliko dira hartzailearen arabera.Euskal Herriko instituzio publiko ezberdinetara bidaltzen diren idatziak euskarazbidaliko dira. Euskal Herritik kanpora bidaltzen diren idazkiak hartzailearen hizkuntzaerrespetatzen saiatzeaz gain, euskaraz ere bidaliko dira.Ahozkoak direnean, telefono deiak euskaraz jasotzen jarraituko dugu etahartzailearen arabera ulergarria den hizkuntzan arituko gara.6. 2. Irakasleen arteko elkarrekintza Irakasleen arteko elkarrekintza euskaraz izango da. DBH eta DBHOko irakasleok ingeleseko elkarrizketetarako laguntzailearen presentziaaprobetxatuko dugu berarekin ingelesez mintzatzeko.6. 3. Ikasleen arteko elkarrekintza Ikasleen arteko elkarrekintza euskaraz izango da. Gure testuinguruan nagusitzen den hizkuntza gaztelania dela jakinda, ikastetxeanindartu behar den hizkuntza euskara izango da. Horretarako Euskara batzordekourteko planak ikasleen arteko erabilera bultzatzeko ekintzak jasoko ditu. Gaztelaniak ikasleen artean erabilera handia duela kontuan harturik, ez du indartzeneurri berezirik behar izango. Inoiz gaztelania erabili behar badute, erarik egokieneanerabiltzen saiatu araziko ditugu.6. 4. Irakasleok ikasleekin gelatik kanpo. Irakasleok ikasleekin gelatik kanpo hitz egiten dugunean euskaraz arituko gara. Haur Hezkuntzan irakasleen eta ikasleen arteko elkarrekintza euskaraz izango da. LMH, DBH eta DBHOko ikasleekin mantentzen ditugun harremanetan irakasleokeuskara erabiliko dugu. Beraz, ez dugu malgutasunez jokatuko eta elkarrizketaelebidunik ez dugu onartuko.
  • 14. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea6. 5. Irakasleok ikasleekin gela barruanIrakasleok ikasleekin gela barruan eskola ematen dugunean, euskaraz, gaztelaniazedota ingelesez arituko gara arloen arabera. HH, LMH, DBH eta DBHOko ikasleekin arloguztietan euskara erabiliko dugu, gaztelania, ingelesa eta frantsesa arloetan izan ezik.Hau da, HH, LMH, DBH eta DBHOn irakasleok gaztelania arloan gaztelania erabilikodugu, ingelesa arloan ingelesa eta frantsesean frantsesa.6. 6. Ikasleek irakasleekin gelatik kanpo Gelatik kanpo ikasleek irakasleekin hitz egiten dutenean euskaraz arituko dira. Haur Hezkuntzan ikasleak irakasleengana euskaraz zuzentzeko bideak jorratukoditugu. LMH, DBH eta DBHOko ikasleekin mantentzen ditugun harremanetan irakasleok ezdugu malgutasunez jokatuko eta ikaslearen gaztelaniazko erantzunik ez duguonartuko.6. 7. Ikasleek irakasleekin gela barruanGela barruan ikasleek irakasleekin hitz egiten dutenean euskaraz arituko dira. Haur Hezkuntzan ikasleak irakasleengana euskaraz zuzentzeko bideak landukoditugu. LMH, DBH eta DBHOko ikasleek arlo guztietan, gaztelania, ingelesa eta frantsesaizan ezik, euskara erabiliko dute. LMH, DBH eta DBHOn ikasleek gaztelania arloangaztelania erabiliko dute, ingeleseko arloan ingelesa eta frantsesean frantsesa.6. 8. Langile ez irakasle Langile ez irakasle gehienek (idazkariek, atezainek, jantokiko begiraleek…)euskara dakitenez, elkarrekintzan erabiliko duten hizkuntza euskara izango da. Autobusetako zaindari guztiak euskaldunak izan daitezen beharrezko urratsakemango dira.6.9. Guraso- bilerak Banakako bilerak Irakasleak gurasoekin biltzen direnean, gurasoek aukera izango dute gaztelaniazzein euskaraz jarduteko tutore edo irakasleekin. Ikasturtearen hasieran tutoreak ikasle berrien familian zein hizkuntza erabiltzen dengaldetuko du. Horrez gain, euskaran (eta kanpotik datozenei gaztelanian) zeinezagupen maila duten jasoko du. Euskara edo gaztelania ez dakiten gurasoei antolatzen diren ikastaroen berriemango zaie bi hizkuntza hauek ikasi ahal izateko.
  • 15. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea Kurtso hasierako bilerak HH 3-4-5, eta LH 1-2 mailetanKurtso hasierako bilerak bi fasetan egingo ditugu:A.- Mailako bilerak bi hizkuntzetan eskaini nahian, tutoreek bi bilera aldi berean egingo dituzte: bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, bietan mailako edo ikastetxeko aspektu orokorrak jorratzeko. Gurasoen esku geldituko da horietako zeinetara joan.B.- Aurreko bilera amaitu ondoren, familia bakoitza dagokion gelara joango da tutorearekin, eta gelako hainbat gai aztertuko dute: ordutegia, irakasle- taldea… Euskaradun taldean Bilera EUSKARAZ burutuko da eta guraso erdaldunik balego, beraiei gaztelaniaz laburpentxo bat egingo zaie. Horrez gain, bilera bukatu ondoren, tutorearekin zerbait argitu nahi duenari aukera eskainiko zaio. Euskaradun ez diren taldeetan Bilera, gehienbat, GAZTELANIAZ burutuko da, baina aurkezpena, agurrak, dokumentazioa… bi hizkuntzetan izango dira. Gelako bilera horietan gurasoek galderak euskaraz eginez gero, tutoreak itzuliko lituzke bai galderak, baita erantzunak ere. LMH 3-4-5-6, DBH 1-2-3-4, DBHO 1-2 mailetanKurtso hasierako bilerak bi fasetan egingo ditugu:A.- Mailako bilerak bi hizkuntzetan eskaini nahian, tutoreek bi bilera aldi berean egingo dituzte: bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, bietan mailako edo ikastetxeko aspektu orokorrak jorratzeko. Gurasoen esku geldituko da horietako zeinetara joan.B.- Aurreko bilera amaitu ondoren, familia bakoitza dagokion gelara joango da tutorearekin, eta gelako hainbat gai aztertuko dute: ordutegia, irakasleak, gelako osaketa… Bilera, gehienbat, GAZTELANIAZ burutuko da, baina aurkezpena, agurrak, dokumentazioa… bi hizkuntzetan izango dira. Gelako bilera horietan gurasoek galderak euskaraz eginez gero, tutoreak itzuliko lituzke bai galderak, baita erantzunak ere. Orientazio-bilerakLMH 6, DBH 3-4 eta DBHO 1. mailetan gurasoekin egiten diren orientazio- bilerak bihizkuntzetan eskainiko ditugu. Horretarako bi bilera jarraian egingo ditugu, bataeuskaraz eta bestea gaztelaniaz. Gurasoen esku geldituko da horietako zeinetara joan.
  • 16. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea6.10 . Jolastokia. Ikasleen hizkuntza jolastokian euskara izango da. Egoera hori bideratzeko, HH eta LMHn Euskara Batzordeko urteko planak patioetaneuskararen erabilera bultzatzeko ekintzak jasoko ditu: jolasak antolatuz, patiokohiztegia jorratzeko estrategiak jarriz...LH, DBH eta DBHOn irakasleok beti euskaraz arituko gara ikasleekin. Ikasleenartean gaztelaniaz aritzen direla entzunez gero, euskaraz hitz egiteko gonbitea egingodiegu. Euskara Batzordetik hainbat ekintza programatuko dira jolas-garaietan DBHkoikasleek euskara erabill dezaten.6.11. Jantokia. Jantokiko hizkuntza euskara izango da. Jantokiko koordinatzaileak ikasturte hasieran begirale guztiei ikastetxeko hizkuntzaproiektuaren berri emango die. Jantokiko begiraleek ikasleei beti euskaraz hitz egingo diete. HHko ikasleekinhasieratik begiraleek euskaraz egiteko ahaleginak egingo dituzte. LMH eta DBHkoikasleekin berriz, ez dute malgutasunez jokatuko eta elkarrizketa elebidunik ez duteonartuko. Jantokiko begiraleek HH eta LMHko ikasleen etxera bidaltzen den fitxatxoan,euskararen erabilerari erreferentzia egingo diote.6.12. Ekintza osagarriak. Elbira Zipitria ikastetxeko ekintza osagarri gehienak euskaraz egiten dira. HHeta LMHn ekintzaren bat ingelesez burutzen da. DBH eta DBHOn hainbat ekintzagaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez burutzen dira. Gure testuingurua kontuan izanik, ekintza osagarri gehienak euskaraz izan daitezenahaleginak egingo ditugu. DBH eta DBHOn urtero ekintza osagarriren bat gaztelaniaz antolatuko da eta LMH,DBH eta DBHOn ingelesez gutxienez ekintza osagarri bat antolatuko da.Hizkuntza bakoitzaren erabilera baloratu ahal izateko urteko planean zehaztuko dazein hizkuntzatan izango diren ekintza osagarri guztiak.6.13. Eskolaz kanpoko jarduerak. Iturribarri Guraso Elkarteak antolatzen ditu halako jarduerak eta ikastetxekobaliabideak erabiltzen ditu. Jarduerak eskola-ordutik kanpo egiten dira: eguerdian,arratsaldean edo asteburuetan. Iturribarri Guraso Elkarteak ekintza gehienak euskarazeskaintzeko duen konpromisoa mantenduko du.
  • 17. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 7. IKASTETXEKO TALDEAK ETA HIZKUNTZAK 7.1. Ikasleen etxeko hizkuntzaren araberako taldekatze irizpideakHaur Hezkuntzako 3 urteko taldeak antolatzerakoan, kontuan hartzen ditugu hainbatirizpide: neska eta mutikoen kopurua, anaia-arreben banaketa… Dena den, irizpidenagusia ama hizkuntza da. Modu horretan hasieratik bi motatako talde hauekditugu: MURGILTZE eta MANTENDU taldeak, hain zuzen ere. Matrikulazio garaianfamilia guztiek taldekatze horren berri izango dute.Sailkatze mota honek pedagogiari eta guztion harremanei begira, ondoren aipatukoditugun abantailak ditu:1. MANTENDU eredua (ikasleen ama hizkuntza euskara denean) ▪ Hizkuntza gutxituen hiztunen autoestimua garatzen da. ▪ Hizkuntza-konpetentzia hobetzen da. ▪ Hizkuntza ezagutzeak ikasketa-prozesua errazten du. ▪ Euskara ohiko komunikazio-hizkuntza izatea lortzen da. ▪ Euskaradunei bere hizkuntzan eskolaratzeko eskubidea bermatzen da.2. MURGILTZE eredua (ikasleen ama hizkuntza gaztelania edo beste hizkuntza bat denean) ▪ Hizkuntza-konpetentzia maila eskuratzeko abiapuntua antzekoa izaten da. ▪ Hizkuntzaren trataera eta ikasketa-prozesua konpetentzia maila orri egokitzen zaizkio: edukiak, ebaluazio irizpideak… ▪ Metodologia ere egokitu egiten da bigarren hizkuntzaren barneratzeko lana erraztuz. ▪ Komunikazioari begira lehen egunetatik emozioak, sentimenduak, bizipenak… ama hizkuntzan adierazteko aukera dago. Hala ere, ikastetxean, eskolaratze hasieran bereziki, irakasle guztiok euskaraz baino ez diegu umeei hitz egin behar, euskara-eskolarekin identifikatzeko eta irakasleak- euskararekin lotu ahal izateko. Beraz, goian emandako arrazoiengatik, ikasleak lehenengo urteetan amahizkuntzaren arabera sailkatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.
  • 18. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturteaNOIZ ARTE BI EREDUAK?2009-10 ikasturte arte MANTENDU eta MURGILTZE ereduen bereizketa hau LEHENHEZKUNTZA OSOAN zehar mantentzen zen, baina azken urteotan jasotako esperientziadela eta, ereduen nahasketari ekitea erabaki zen.Bi ereduak LEHEN HEZKUNTZAN nahastearen aldeko irizpideak hauexek izan ziren:1.- Ikasturteak aurrera egin ahala, bi ereduen arteko hasierako berezitasunek pisuagaltzen dute, bi ereduetan erabiltzen dugun euskararekiko metodologia berdintzekojoera baitago.2.- Bi ereduen nahasketak hizkuntza konpetentzia hobetzen du: Ume erdaldunak ezditugu ondo euskalduntzen edo behintzat ez dugu euskalduntze hori errazten,eredu onik ez badute, hau da, ume euskaldunen presentziarik gabe. (Uri Ruiz Bikandi)3.- Hizkuntza bera garatzeko ikasle guztiek hiztun naturalekin harremanetanegon behar dute.4.- Euskal kulturari begira, ume euskaradunen eragina ezinbestekoa da bi gizarteezberdin sor ez daitezen: euskaradunena eta erdaldunena.5.- Guraso euskaradunek euskararekiko motibazioa lantzen lagundu dezakete kurtsohasierako bileretan, eta gelakideen artean izan behar dituzten kanpo harremanetan.6.- Ikasleek euskara maitatzeko, maitatzen ikasi duten ereduak behar dituzte.7.- Espezializazio taldekatze motak taldeen arteko desberdintasunak handitzenditu.8.- Umeen arteko harremanei erreparatuz, hasierako taldeak mantenduz gero, taldebarruko interakzio-gatazkak areagotu egin daitezke. Umeak nahasten badira, berriz,aukera izango genuke taldeak orekatu ahal izateko.9.- Gure hezkuntza proiektuan Eskola Inklusiboa bultzatzen dugu.NOIZ ELKARTU TALDEAK? Hainbat hizkuntza-adituen ustez, taldeak nahastu baino lehen bi baldintza hauekbete behar dira: • Oinarrizko irakurketa eta idazketa garatuak izatea. • Gutxienezko hizkuntza-konpetentzia (ahozkoa zein idatzizkoa) bereganatua izatea. Bi baldintza horiek Lehen Hezkuntzako 1. zikloaren amaieran betetzen direnez,2. zikloaren hasieran (LH 3.mailan) ikasleak nahastu egingo dira.Hori dela eta, LMHko 2.mailan dauden ikasleen familiei 3. hiruhilekoan eskutitz batbidaliko zaie taldeen nahasketa egingo dela gogoratuz.
  • 19. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturteaNOLA ELKARTU TALDEAK? Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan TALDE HETEREOGENEOAK sortu nahi izanezgero, irizpide hauek erabil daitezke: 1. Talde bakoitzean euskara menperatzen eta erabiltzen duten gutxieneko ikasle kopurua ziurtatu. 2. Taldeak osatzerakoan, ikasleen jarrera edota izaeraren ezaugarriak kontuan hartu. 3. Sexua dela eta, neska eta mutilen arteko oreka bilatu. 4. Bikiak eta hirukiak banatu. 5. Hezkuntza behar berezitako umeengan erreparatu.7.2. Hezkuntza sisteman sartzen diren ikasle berriak. HH eta LMHn hezkuntza sisteman sartu baino lehenago ikasleen gurasoekin bibilera egiten ditugu. Lehenengoa zuzendaritzarekin eta bestea tutorearekin. Bilerahauetan saiatzen gara elkar ulertzeko baliagarria den hizkuntza erabiltzen: gaztelania,frantsesa, ingelesa... DBH eta DBHOn orain arte horrelako ikaslerik ez dugu izanbaina egonez gero, berdin jokatuko genuke. Sisteman sartzen diren ikasle berriekin euskara izango da gehien indartuko dugunhizkuntza. Horretarako, ahal den neurrian, laguntzak eskaintzen saiatuko gara. HH, LMH eta DBHn kanpotik etorri berriak diren ikasleekin edo sisteman denboramotza eman dutenekin hizkuntza bakoitzeko gaitasun-maila aztertu ondoren, zeinneurritan landu behar diren adostuko dugu.7.3 Hezkuntza Premia Bereziak7.3.1. Gelako curriculuma erreferentzia duten ikasleekin: HHn Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleek laguntza beti euskaraz jasoko dute. LMHn eta DBHn Premia Bereziak dituzten ikasleek laguntza, gehienbat, euskaraz jasoko dute. Gaztelania eta ingelesa arloak ere hainbat kasutan indartuko dira.7.3.2. Norbanako curriculuma erreferentzia duten ikasleekin: LMHn eta DBHn Norbanako Curriculum Egokitzapena duten ikasleek languntzak, euskaraz jasoko dituzte. Beraien programazioetan gaztelania edota ingelesa arloak egokitu behar direla erabakiz gero, laguntzetan hizkuntza horiek erabiliko dira.
  • 20. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 8. HIZKUNTZEN IKASKUNTZARAKO METODOLOGIA 8.1. Komunikazio ikuspegia. Komunikazio ikuspegia azken urte hauetan sortutako metodologia korronte bat da, komunikazioan bertan oinarritzen dena. Metodologia horren arabera hizkuntza elkarrekintzan erabiliz garatzen da. Hau da, hizkuntza bat arau sistema hutsa baino gehiago da, hizkuntza-esanahiak sortzeko tresnarik garrantzitsuena da, eta erabiliz ikasten da. Hizkuntzaren elementuak ez dira era abstraktuan jasotzen, baizik eta barneratuak izaten dira esanahia duten neurrian soilik. Ikuspegi horren arabera, hitzezko komunikazioaren osagaiak diren ULERMENA ETA ADIERAZMENA, ahoz zein idatziz, derrigorrez garatu eta landu beharko ditugu, oinarrizko gaitasunak baitira. Beraz, benetako komunikazioa eta hizkuntzen jabetza lortzeko ez da nahikoa izango hizkuntza idatziari dagozkion konpetentziak adieraztea ,baizik eta AHOZKO hizkuntzarekin zerikusirik dutenak ere agertzea . Bestalde, gogoratu behar da hizkuntza- konpetentzia lortu ahal izateko komunikazioa ezinbestekoa dela. Konbentziturik gaude komunikazioa garatzeko metodorik eraginkorrena, aipatutako komunikazio ikuspegia dela. Beraz, komunikazioa izango da irakaskuntza-ikaskuntzaren estrategia nagusia. Baina komunikazio horrek, hizkuntzaren jabekuntzara ailegatzeko bide den neurrian, hainbat baldintza bete beharko ditu:• Komunikazio testuinguru aberatsa: Gelaren barruko ingurua (edukinak, baliabideak, paisajea...) ahalik eta biziaren eremu guztietako esperientziak eskaini behar dira.• Hizkuntzaren erabilera esanguratsua: Irakasleok proposatutako ekintzek ikasleen behar eta interesei lotuta egon behar dute, hizkuntzarekiko lotura afektiboa lortzeko eta hizkuntza bera hurbilago eta erabilgarriago sentitzeko.• Kalitateko interakzioa: Ikasle eta irakasleen arteko elkarrekintzaren kalitateak garrantzi berezia du hizkuntzaren jabekuntza prozesuan. Gelako interakzioan, irakaslea izan ohi da protagonista eta hizkuntza erabiltzailerik garrantzitsuena, eta askotan bakarra. Hori guztia dela eta, komunikazioa kalitatekoa izateko eta komunikazioaren joan-etorria bermatzeko, aukeratu dugu honako planteamendu didaktiko hau.• Hizkuntzaren gaineko hausnarketa:
  • 21. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturteaHizkuntzaren forma eta erregelen inguruko gogoeta egitea hizkuntzaren erabilera berahobetzeko bide garrantzitsua da.Beraz, lehen aipatu den moduan, benetako komunikazioa eta hizkuntzen jabetzalortzeko gogoratu ezinbestekoa dela AHOZKOTASUNA zein IDATZIZKO arloak neurriberean jorratzea. HIZKUNTZAREN K Komunikazio JABETZA O testuinguru M aberatsa • ahozko ulermena U Hizkuntzaren • ahozko adierazmena N erabilera I • idatzizko ulermena esanguratsua K (IRAKURKETA) A Z Kalitateko • idatzizko adierazmena interazioa I (IDAZMENA) O Hizkuntzaren A • ahozko elkarrekintza gaineko hausnarketa Goian aipaturiko metodologia komunikatiboa dela eta, euskaran, gaztelanian, ingelesan eta frantsesan, posible den neurrian, metodologia horretara gehien hurbiltzen diren testuliburuak aukeratuko ditugu.8.2. Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia bloke handi batzuetan egituratzen da,DIMENTSIO deituak. Dimentsio horietako bakoitza AZPI-KONPETENTZIAbatzuetan zehazten da, eta azpi-konpetentzia bakoitzak bere EBALUAZIO-ADIERAZLEAK izango ditu.Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia honako DIMENTSIO hauetan egituratutadago:  AHOZKOAREN ULERMENA  IDATZIAREN ULERMENA  MINTZAMENA  IDAZMENA  AHOZKO ELKARRREKINTZA AHOZKOAREN ULERMENA dimentsioak Derrigorrezko Hezkuntza bukatzeanikasleen errealizazio pertsonal, akademiko, sozial eta profesionalerako beharrezkoak
  • 22. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturteadiren ahozko diskurtsoen zentzua berreraikitzeko trebetasun, ezagutza eta jarrerenoinarrizko multzoa barne hartzen du. Dimentsio honek batez ere hizkuntzarenerabileraren bi arloekin du zerikusia: pertsonarteko harremanak eta komunikabideak. IDATZIAREN ULERMENA dimentsioak Derrigorrezko Hezkuntza bukatzeanikasleen errealizazio pertsonal, akademiko, sozial eta profesionalerako beharrezkoakdiren ahozko testuen zentzua berreraikitzeko trebetasun, ezagutza eta jarrerenoinarrizko multzoa barne hartzen du. Dimentsio honek ezagutzaren gizarteanfuntsezkoak diren informazioaren tratamendu eta hautaketarako oinarrizkotrebetasunak biltzen ditu. MINTZAMENA dimentsioak Derrigorrezko Hezkuntza bukatzean ikasleenerrealizazio pertsonal, akademiko, sozial eta profesionalerako beharrezkoak direnahozko diskurtsoak, batik bat norberak kudeatuak, ekoizteko trebetasun, ezagutza etajarreren oinarrizko multzoa barne hartzen du. Dimentsio honen baitan, komunikazio-egoera ezberdinetara egokitutako ahozko diskurtsoen ekoizpena gobernatzen dutenberariazko trebetasunak menderatu behar dira; diskurtso horiek beren edukiarenantolaeran koherenteak eta bateratuak izan beharko dute. IDAZMENA dimentsioak Derrigorrezko Hezkuntza bukatzean ikasleenerrealizazio pertsonal, akademiko, sozial eta profesionalerako beharrezkoak direnidatzizko testuak ekoizteko trebetasun, ezagutza eta jarreren oinarrizko multzoa barnehartzen du. Testuok askotarikoak eta ezberdinak izango dira, komunikazio-egoeraanitzetara egokituak, edukiaren antolaeran koherenteak eta testualki bateratuak, etaalderdi formaletan zuzenak. AHOZKO ELKARRREKINTZA dimentsioak Derrigorrezko Hezkuntzabukatzean ikasleen errealizazio pertsonal, akademiko, sozial eta profesionalari begirabehar bezala garatu behar den pertsonarteko komunikazioa sustatzeko oinarrizkotrebetasun, ezagutza eta jarreren multzoa barne hartzen du. Berariazko ezaugarriakdituen dimentsio bat da, batik bat esanahiaren negoziazio partekatuari eta arausoziokomunikatiboak errespetatzeari lotuak. Al di berean, aipatutako hizkuntza-komunikaziorako konpetentziaren dimentsiobakoitza AZPI-KONPETENTZIA batzuetan zertzen da, jarraian doan taulan ageridirenak:
  • 23. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOAREN KONPETENTZIA1. Ahozko testuen 6.Idatzizko testuen zentzu orokorra 11. Komunikazio- 15. Komunikazio- 19. Komunikazio- zentzu orokorra identifikatzea. egoeraren egoeraren trukeetan modu identifikatzea. AHOZKOAREN ezaugarriak aintzat ezaugarriak kontuan aktibo eta egokian IDATZIAREN MINTZAMENA IDAZMENA AHOZKO2. Ahozko testuen hartzea. izatea. parte hartzea. ULERMENA 7.Idatzizko testuen ULERMENA ELKARREKINTZA helburua antzematea. helburua antzematea. 12. Ekoizpen-prozesua 16. Ekoizpen-prozesua 20. Arau sozio- planifikatzea. planifikatzea. komunikatiboak3. Ahozko testuetan, 8.Idatzizko testuetan, errespetatzea. proposatutako proposatutako helburuei 13. Adierazi beharrekoa 17. Adierazi beharrekoa helburuei begira begira garrantzia duten 21. Komunikazioari egoki eta zuzen egoki eta zuzen garrantzia duten informazioak hautatzea. eusteko eta haren adieraztea. adieraztea. ínformazioak eraginkortasuna hautatzea. 9.Idatzizko testuen 18. Kontroleko eta areagotzeko edukia kritikoki 14. Kontroleko eta egokitzapeneko estrategiak4. Ahozko testuen interpretatzea. egokitzapeneko estrategiak erabiltzea. edukia kritikoki estrategiak erabiltzea. interpretatzea. 10.Idatzizko testu-mota erabiltzea. ezberdinak hobeto5. Ahozko testu-mota ulertzeko estrategiak ezberdinak hobeto erabiltzea. ulertzeko estrategiak erabiltzea.
  • 24. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea8.3. Hizkuntza idatziaren irakaskuntza: noiz hasi?  Euskara. Ikasleek hizkuntza idatziarekin harremana HH-3 mailan izango dute. Beraz, irakurtzen eta idazten euskaraz ikasiko dute.  Gaztelania. Ikasleek hizkuntza idatzia LMH-2 mailatik aurrera ezagutu eta landuko dute.  Ingelesa. Ikasleek hizkuntza idatzia LMH1 mailatik aurrera landuko dute.  Frantsesa. Aukeratuz gero, ikasleek, hizkuntza idatzia DBH-3.mailatik aurrera ezagutuko dute.8.4.- Hizkuntza formala eta ez formala. Hizkuntzaren erabilera testuinguruaren arabera aldatzen da. Jakin badakigugeletan batez ere, hizkuntza formala lantzen dela. Hala ere, euskararen egoerakontuan hartuta, behar-beharrezkoa ikusten dugu gure ikasleek euskara ez formalaezagutu eta erabili behar dutela, bai gelan baita gelatik kanpo ere (atsedenaldietan,jantokian, autobusetan...). Beraz, orain arte egin dugun bezala, ikastetxeko etapaguztietan hizkuntza ez formala lantzen jarraituko dugu eta horretarako honako bideakerabiliko ditugu:▪ Hizkuntza arloko testu-liburuetan agertzen diren abestiak, esaera zaharrak, bertsoak, olerkiak, kaleko hizkera eta abarrekoak landuko ditugu.(landuz)▪ Normalkuntza Planean txertaturik dauden hainbat ekintzaren bitartez. Hona hemen adibide batzuk: - HHn hilean behin hainbat jolas proposatuko dira, asteko egun zehatz batean jolastokian aritzeko. - HH eta LMHn Euskararen astea antolatuko da. - LMHn urtero KANTUZ BLAI izeneko jaialdia antolatuko da. - LMHn 6. mailako ikasle talde batek bere etapako ikasle txikiagoei jolas batzuk ezagutaraziko dizkie patioan jolas daitezen. - DBH 3. mailako ikasleentzat Bertso Tailerra antolatu eta Bertso Paper Lehiaketa egingo da. - DBH 2. ziklo eta DBHOko ikasleei pasilloetako edo geletako kortxoetan atsotitz batzuk, denbora-pasak... ezagutzera emango zaizkie eta banakako edo gelako lehiaketak antolatuko dira. - DBH eta DBHOko ikasleei motibagarria izan daitekeen hitzaldiren bat eskainiko zaie.
  • 25. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 9. HIZKUNTZEN EBALUAZIOA Ikastetxeko hizkuntza nagusia euskara izanik, bere irakaskuntzan eta ebaluazioan irakasle guztien parte-hartzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, edozein arlo eta ikasgaietako programazioetan euskararen erabilera zuzena baloratuko den eta nola egingo den aipatuko da. 9.1. Ebaluazioaren ezaugarriak. Gaur egun, hizkuntzei buruzko hausnarketa teorikoari garrantzi handia ematen diogun arren, hizkuntza komunikaziorako konpetentziaren beste arloak ere lantzen hasi gara. Ezagutzen eta edukin kontzeptualen ebaluaziotik konpetentzien ebaluaziora doan bidea jorratu behar dugu. Aldaketa horri erantzuten dion ebaluazioak ezaugarri jakin batzuk izango ditu: • Integrala: konpetentzia komunikatiboaren osagai guztiak (ahozkoaren ulermena, idatziaren ulermena, mintzamena, idazmena eta ahozko elkarrekintza) kontuan hartzen dituena. • Hezitzailea: Ikasleek ikaste prozesuan izan dituzten zailtasunak eta egin dituzten aurrerapenak identifikatu ondoren irakasleen praktika ikasleen behar errealetara egokitzen dena. • Kontestualizatua: hizkuntza komunikazio-testuinguru zehatz batean txertatuta egonik, elementu formal abstraktu bezala ebaluatu ezin dena. • Anitza: egoera eta ikasleen ezaugarrien arabera ebaluatzeko tresna ezberdinak erabiltzen dituena. • Partekatua: ikasle eta irakasleen arteko elkarrekintza ardatz izanik, ikasleari partaidetza eskaintzen diona. 9.2. Zer ebaluatu: dimentsioak. Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia aztertzean aipatu dugun bezala, hizkuntzaguztien ebaluazioan 5 DIMENTSIOAK kontuan hartuko ditugu: ahozko ulermena, ahozkoadierazpena, idatzizko ulermena, idatzizko adierazpena eta elkarreragina.  LMHko zikloetan eta DBHko hizkuntzen mintegietan dimentsio bakoitzak zein balio duen zehaztuko da.  LMH 4 eta DBH 2 mailako ikasleei eginiko Ebaluazio Diagnostikoa aztertu ostean, eta emaitzek edozein hizkuntzatan eta dimentsiotan ahuleziaren bat adieraziz gero, dimentsio hori indartzeko hainbat erabaki hartuko dira eta hori guztia Hobekuntza Planak jasoko du.  Hobekuntza Planean proposatzen dena guztion artean egin behar dugunez, LMHko arlo eta DBHko ikasgai guztietako programazioek islatuko dute dimentsio horiek nola landu eta ebaluatu.
  • 26. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea9.3. Noiz ebaluatu. Arlo eta ikasgai guztietan bezala, hizkuntzen ebaluazioa hiru momentuezberdinetan egitea ezinbestekoa da:• Hasierako ebaluazioa: ikasle batek dituen aurreko ezagupenak baloratzen dituena.• Ebaluazio prozesuala: ikas heziketa-prozesu osoan zehar egiten dena, eta ez azken mementuan soilik. Ebaluazio hezitzaile markoan, prozesu horretatik jasotzen diren datuek heziketa prozesuan aldaketak egitea ahalbideratuko dute.• Ebaluazio gehigarria: unitate tematiko bat amaitzean edo denbora jakin batean aplikatzen dena. Neurgarria izatearen ezaugarria du, ebaluazio mota horretan ikasle bakoitzari zenbaki bat ematen zaio eskala jakin batean.
  • 27. Elbira Zipitria ikastetxea-Hizkuntza Proiektua 2011-2012 ikasturtea 10. HIZKUNTA PROIEKTUAREN JARRAIPENAHizkuntza Proiektuaren jarraipena egin ahal izateko lan talde bat osatzea beharrezkoaikusten dugu.10.1 Taldearen osaketaHizkuntza Normalizazioa Teknikaria, Zuzendaritza taldeko partaide bat, Euskara,Gaztelania eta Ingelesa Mintegietako partaide bana.10.2 Noiz bilduHiru momentu ezberdinetan biltzea proposatzen dugu:Ikasturte hasieran (irailaren bukaeran)Ikasturte erdian (otsailean )Ikasturte amaieran (ekainean)10.3 ZereginaLan talde horren eginkizunak honako hauek izango dira: ▪ Hizkuntza Proiektuaren ikasturteko planifikazioa proposatu, lehentasunak markatuz eta garatu beharreko puntuak aukeratuz. ▪ Aurreikusitako jarduerak bultzatu eta koordinatu. ▪ Beste lan-taldeekin (Euskara batzordeak, Ebaluazio-Diagnostiko Batzordea, Hizkuntza-mintegiak, Zuzendaritza taldea…) jardutea, bakoitzak bere esparruko zereginak garatu ditzan. ▪ Eginiko lanaren jarraipena eta ebaluazioa egin.