• Like
Unitate didaktikoa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

Published

 

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
436
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
3

Actions

Shares
Downloads
6
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. UNITATE DIDAKTIKOAGoazenbaserrira!(¡Vámonos al caserío!)Nahia Delgado, Iñigo Garin,Haritz Gorriti,Maialen Guridi1
  • 2. AURKIBIDEAAURKIBIDEA..................................................................................................................................21.IZENBURUA................................................................................................................................22.SARRERA....................................................................................................................................32.1. Justifikazioa...........................................................................................................................32.2. Kokapena...............................................................................................................................33. METODOLOGIA.........................................................................................................................4PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK...................................................................................................4GELAREN ANTOLAKETA, TALDEKATZEA ETA METODOLOGIA.......................................................44. KONPETENTZIAK.......................................................................................................................55. HELBURUAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK.................................................................................66. EDUKIAK...................................................................................................................................7Kontzeptuzkoak............................................................................................................................7Prozedurazkoa..............................................................................................................................7Jarrerazkoa...................................................................................................................................77. EBALUAZIOA.............................................................................................................................81.IZENBURUAGoazen baserrira! (¡Vámonos al caserío!)2
  • 3. 2.SARRERA2.1. JustifikazioaEuskal kulturaren bereizgarri diren baserrien eguneroko bizimoldea ikasleeihurbiltzea du helburu unitate didaktiko honek. Beste unitate batzuen artean kokatukoda, “herri kirolak” eta “lan sektoreak” gaien artean.2.2. KokapenaUnitate hau lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzendua dago, LHkohirugarren mailan daudenei hain zuzen ere. Ikasturtean zehar bigarrenhiruhilabetekoaren amaieran egiteko izango da, errepaso gisako gaia. Unitateanlantzen diren gaiak aurreko unitateetan emandakoak dira.20 laguneko talde bati zuzenduta dago ordu eta erdiko 4 saiotan egingo den12 jardueraz ostutako unitate hau. Bertan biderketak, oinarrizko forma geometrikoaketa neurriak errepasatuko dira problemen bidez.Garapen afektiboa eta soziala.Harreman nahiko ona dute kideen artean, baina gero eta agerikoagoa damutilen eta nesken arteko bereizketa taldeak egiterakoan. Liderraren rola Xabat etaMikelek dute gehienetan. Bestalde, Iraide, Janire eta Johana nahikoa isilik egon ohidira.Azken asteetan liskarrak izan dituzte haur askok Ainhoarekin. Honekbetaurrekoak jarri berri ditu eta bere ikasleen iseka-gai bihurtu baita. Tutoretza ordu batbaino gehiago eman dugu horren inguruan hitz egiten.Kurtso honen hasieran Charly iritsi zen Karibetik. Herrian berria zen etahasieran integrazio arazoren bat izan zuen arren, jada nahikoa moldatzen da bereikaskideekin. Haritzek lagundu zion herria ikusten eta lagun taldean sartzen, batez ere.Javier eta Ane oso hiztunak dira eta beti prest egoten dira boluntario gisajarduteko. Batzuetan gelako erritmoan eragozten dute.Bestalde errepikatzaileren bat ere bada gelan, Nahia eta Maialen hain zuzenere. Horiek hasieran jarrera erasokor samarra azaldu zuten eta harroxko azaldu ziren ,Azken aldian nahikoa lasai dabiltza.Azkenik, Aitor dugu gelan. Aitorrek Down sindromea du eta ordu asko pasatzenditu hezitzailearekin gelatik kanpo. Hala ere ikasleek asko errespetatua dute eta bereintegrazioa oso ona dela esan liteke.Garapen psikomotorea.Haur gehienak 9 urte inguru izanik, bete betean daude “indarraren adinean”.Oraindik nesken eta mutilen artean ezaugarri fisikoen artean ez dago ezberdintasunhandirik. Hala ere, jada askotan esaten dute mutilak neskak banio indartsuagoakdirela.Lehen esan bezala, Aitorrek down sindromea du eta hori dela eta batzuetangelatik korrika atera izan da (ikaskideek xaxatuta gehienetan).Kasu horietanberarengana joan eta gelara itzuli behar duela kontatu behar izate diogu.3
  • 4. Garapen kognitiboa.Oro har nahikoa ondo ulertzen dituzte gelan egiten ditugun jarduerak. Horienartean, azkarrenetakoa, Iñigo da. Azken ebaluazio diagnostikoan lortutako emaitzekikasleen maila ona azaltzen dute. Iñaki eta Ibani apur bat kostatu egiten zaie batzuetanproblemak ebaztea, denbora gehiago behar izaten baitute. Errepikatzaileak erenahikoa ondo moldatzen dira, aparteko zailtasunik gabe.Nortasunaren eraketa.Agerikoa da haurrak hazten doazela eta gero eta markatuagoa dute eurenizaera. Batzuk oso eskuzabalak dira eta ikaskideei laguntzeko prest izaten dira beti.Horien artean aipatzekoa da Andrea, oso eskuzabala baita., Oihane, June eta Maddialdiz nahikoa berekoiak dira.3. METODOLOGIAIkasgela berean lau irakasle egunero izaten ez denez, aukera horretazaprobetxatu eta unitate hau ikasleentzat nolabaiteko matematika tailer bat izatea nahigenuke.PRINTZIPIO METODOLOGIKOAKJarduera sekuentzia aurrera eramateko hautatu dugun ikaskuntza JeromeBruner-ek proposatutako aurkikuntza bidezko ikaskuntza izan da. Ia beti, eskolatradizionalean Ausubelek proposatzen zuen errezepzio bidezko ikaskuntza izaten daohikoa, eta gure jarduera sekuentzia honekin hori aldatu nahi dugu. Ikasleek ez dutelapasiboki irakasleek edo liburuek esaten dutena ikasi behar iruditzen zaigu. Hori delaeta ikaskuntzaren beharrezko ezaugarriak iruditzen zaizkigu gaiaren egituraulertzearen garrantzia, ikaskuntzaren ulermena lortzeko aurkikuntza aktibo batenbeharra eta arrazonamendu intuitiboaren balorea. Aurkikuntza bidezko ikaskuntzarenbarruan irakasleak neurri batean gidatutako aurkikuntzaren aldeko apustua egin dugu(lehen hezkuntzan eraginkorragoak direla frogatu baita gidatu gabekoarekin alderatuz).GELAREN ANTOLAKETA, TALDEKATZEA ETAMETODOLOGIAIkasgela txokotan banatuko dugu jarduera jakin bakoitza txoko bakoitzeanegiteko. Guztira lau txoko izango ditugu: ukuilua, baratza, basoa eta azoka.Horretarako gelaren lau muturretan banatuko dira aulkiak modu orekatuan , muturbakoitzean zirkulu bat eginez. Alfonbrak baditugu gomendagarria da aulkiak alfonbrezordezkatzea, beti ere mugimendua errazten baitute. Antolamendu hau hautatu dugu,ikaslearen eta gainerako ikasleen zein irakaslearen arteko komunikazioa erratzekoaukera ematen digula iruditzen zaigulako eta irakasleak zein ikasle guztiak maila berangeratzen direlako, hierarkizazio fisikorik gabe.4
  • 5. Aurreko puntuan aipatu dugun bezala, ikasgela lau txokotan banatuko dugu.Txoko horietako bakoitzean ikasle kopuru berdina egotea interesatzen zaigu. Horrelabada, 20 ikasleko taldea bada bosna ikasle joango dira baratzaren txokora, bestebosna ukuilura, beste bosna baserrira eta beste bosna azokara. Ikasgelen batazbesteko ume kopurua kontuan izanik, kalkuluak egiten baditugu gehienez ere 7ikasleko taldeak sortuko zaizkigu. Metodologia hau eskola txiki batean aurrera eramannahi bada, lau talde egin beharrean bi talde egitea proposatzen dugu. Horrela saioarenlehen erdian lehenengo bi txokoetan egingo litzateke lan eta hurrengo erdian hurrengobietan (modu honetara txoko bakoitzean bi irakasle izateko aukera izango genuke).Behin espazioaren banaketaren zein taldekatzearen berri eman ondoren azaldezagun zertan datzan gure denboralizazioa. Unitateak ordu eta erdiko 4 saio iraungodu eta bitarte horretan ikasle guztiek lau txokoetatik igaro behar dute (txoko batsaioko). Txoko bakoitzean talde bakoitzak hiru ariketa ezberdin egingo ditu (ikusijarduerak denboralizazioa ikusteko). Hala ere, saioaren lehen eta azken bostminutuetan talde osoa batera egongo da. Lehenengo bost minutuetan irakasleak zeindiren aurkeztuko dira, baserrira ongi etorria emango zaie, taldeak egingo dira etahorietako bakoitzari izen bat jarriko zaio. Jarrain, ikasle bakoitza zein taldetakoa denjakiteko baserriko elementu bereizgarri bat emango zaio (euskal jantzietakoelementuren bat, txapelak edo gerrikoak esaterako). Bukaerako bost minutuak, berriz,jantziak kendu, jaso eta balorazioa egiteko erabiliko dira (haurrak gustura ibili direngaldetu, zer gustatu zaien gehien, zer gutxien…) eta saioaren oroigarri bat emangozaie.Materialari dagokionez, txoko bakoitzean ezberdina izango da. Ariketa idatzizegiteko aukera izango da, baina baita ahoz egitekoa ere; hori ikasle taldearenerritmoaren arabera irakasleak hautatuko du. Txoko bakoitzeko hiru jarduerakerrazenetik zailenera egingo dira. Nolanahi ere, ariketa bakoitzean hasieran irakasleakazalpen txiki bat emango zaie ikasleei. Azalpen hori hainbat objektuz lagundua egongoda. Esate baterako, baserritik zer produktu lortzen diren azaltzeko artilezko bola baterakutsi diezaieke irakasleak ikasleei. Hala ere, irakaslea azalpen ahalik eta laburrenakematen ahaleginduko da. Irudiak eta objektuak erabiltzen ahaleginduko gara, aurrezaipatu dugun moduan ohiko matematika klasea aldatu eta tailer moduan planteatutakosaioa baita(materiala hurrengo orrietan zehaztuko dugu, jardueraz jarduera).Materialak berebiziko garrantzia du, erakargarria bada haurren interesa lortukobaitugu.4. KONPETENTZIAKKONPETENTZIA KONPETENTZIAREN ELEMENTUAHIZKUNTZAKOMUNIKAZIORAKOGAITASUNAProblemen enuntziatua irakurtzea eta interpretatzea.Hitz adierazpideak adierazpide aritmetiko bihurtzea.Hitz-adierazpide eta izen berriak ezagutzea.MATEMATIKARAKOGAITASUNAKInguruko egoerekin zerikusia daukaten kopuruakordenatzea eta konparatzea.Batuketa, kenketa eta biderketa konbinatuak egitea, buruzeta grafikoki.ZIENTZIA, TEKNOLOGIAETA OSASUNKULTURARAKOInguru fisikoko gauza batzuen formak irudi geometrikoenberezko formekin erlazionatzea.5
  • 6. GAITASUNAINFORMAZIOATRATATZEKO ETATEKNOLOGIADIGITALA ERABILTZEKOGAITASUNAProblema bateko datuak zuhaitz diagrama batera eramateaZenbaketa bateko datuak Venn-en diagrama bateraeramatea.GIZARTERAKO ETAHIRITARTASUNERAKOGAITASUNAGizarte harremanetan erabiltzen diren luzera, masa etaedukiera neurtzeko unitateak zuzen erabiltzea.GIZA ETA ARTEKULTURARAKOGAITASUNAZenbait eraikuntzatako elementuak forma kubikoekin,triangularrekin… erlazionatzea.IKASTEN IKASTEKOGAITASUNABarneratutako kontzeptuak nork bere hitzekin adierazteaNORBERARENAUTONOMIAKOETA EKIMENERAKOGAITASUNAMatematikako problemak ebazteak eguneroko bizimoduanbeste problema batzuei aurre egiteko estrategiak lortzenlaguntzen du.5. HELBURUAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAKLau eta bost zifrako zenbakiak identifikatzeaHELBURUAK EBALUAZIO IRIZPIDEAK Lau eta bost zifrako zenbakiakidentifikatzea, irudikapen grafikoarenbidez Lau eta bost zifrako zenbakiakirakurtzen ditu Biderkatzea eta biderketaren gaiakidentifikatzea, arkatza eta paperaerabiliz Hiru eta lau zifrako zenbakiak bi zifrakobeste batekin biderkatzen ditu Problemak ebaztea, ebazteko urratseijarraituz eta emaitza egiaztatuz Problemak egiteko urratsak egiten etaemaitza egiaztatzen ditu Ontzien edukiera konparatzea etaestimatzea kualitatiboki etakuantitatiboki oinarrizko unitatetzatlitroa eta ½ litroa erabiliz Ontzi ezberdinen edukiera kalkulatzendu estimazio hutsez edo neurriarbitrario inbarianteak erabiliz Diru kantitateak zenbatzea eta batzea,jolasezko txanpon eta billeteekineragiketak eginez Eurotan eta zentimotan adierazten duzenbaki multzo baten balioa Salmenta egoerak ebaztea, kalkuluakburuz eginez. Erosketa bat egitean bueltan emanbeharrekoa zuzen kalkulatzen du Problema bat ebaztea, enuntziatutikbeharrezkoak diren datuak soilikhartuz Enuntziatuko datuen artetik problemaebazteko behar direnak soilik hartzenditu eta problema ebazten du6
  • 7. 6. EDUKIAKKontzeptuzkoak• Bost zifra bitarteko zenbakiak• Batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak eta haren gaiak.• Eragiketa konbinatuak• Euroko eta zentimoko txanponak eta 5, 10 eta 20 euroko billeteak.• Luzera unitateak: metroa, zentimetroa• Edukiera unitateak: litroa, litro erdia eta litro laurdena.• Bi dimentsioko forma geometrikoak: laukia eta hirukia• Gorputz geometrikoak: prisma eta kuboa• Diagramak: Venn-en diagrama, zuhaitz-diagramaProzedurazkoa• Lau zifra arteko zenbakien eta zifra bakarreko zenbakien arteko biderketa• Neurketak egiteko neurri unitate egokien hautaketa• Edukiera neurrien konparaketa• Paperezko maketen eraikuntza• Euro eta zentimo kantitateen arteko batuketak eta kenketak kalkulatzea• Inguruko objektuen forma geometrikoen konparaketa• Diagrama bidez zenbakizko problema sinpleen errepresentazioa• Luzera neurrien batuketa eta kenketen kalkulua bururakoekin• Edukiera neurrien konparaketaJarrerazkoa• Produktu bat egiteko prozesua ezagutzeko jakin-mina• Baserri giroa ezagutzeko jakin-mina• Batuketaren erabilgarritasunaren baliospena eguneroko bizimoduko arazoakebazteko• Eragiketetan argitasuna eta txukuntasuna azaltzea7
  • 8. • Irmotasuna emaitzak egiaztatzeko eta erantzunak bilatzeko• Borondatea problemaren enuntziatuan agertzen diren datuak ulertzeko• Baserrian bizi diren animaliak ezagutzeko interesa• Baliabide naturalak mantentzea beharrezkoa dela kontzientzia• Orientatzeko puntu kardinalek duten erabilgarritasuna balioestea7. EBALUAZIOAHasierako ebaluazioak abiapuntua ezagutu eta baloratzen lagunduko digugure esku-hartzea ikaslearen beharretara hobeto egokitzeko. Unitate hasieranaurrezagutzak neurtuko ditugu.Ebaluazio jarraituari eta bukaerakoari dagokionez, unitate didaktikoetan ezdugu berariazko ebaluazio-zereginik erabiliko eta jardueretan oinarrituko garaebaluatzeko. Ebaluazio jarraitua eta pertsonalizatua egingo dugu egunerokoan idatziz,gelako lanak, etxekoak… nola burutu dituen.Bestalde, unitate didaktikoa amaitzean, erregistro orri baten bitartezebaluaketa egingo dugu hurrengoa hobetu ahal izateko (Helburuak bete al dira?Edukiak bete al dira? Metodologia eraginkorra izan al da?).8