SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
ESPAINIAKO HEZKUNTZA
      SISTEMA ETA FINLANDIAKOA

ZER JAKIN NAHI DUGU?

Gure ikerketa egiteko galdera honetan oinarritu gara:

          Zertan      ezberdintzen      dira   hemengo        hezkuntza
          sistema eta Finlandiakoa?



      Lan honekin kalitatezko hezkuntza sistema bat Espainiako hezkuntza
sistemarekin alderatu nahi dugu. Espainiak ez bezala, 2006ko azken PISA
(Programme for International Student Assessment) informeko azken frogetan
emaitza bikainak lortu zituen Finlandiako hezkuntza sistema hautatzea erabaki
dugu konparaketa horretarako.

      Hezkuntza alderdiaz gain, ingurune soziokultural eta familiarrean ere
barneratu behar izan dugu. Horrela, bi hezkuntza sistemak aztertzea lortu dugu
eta Espainiako hezkuntza sistema hobetzen lagun dezaketen ideiak eraiki, edo
gutxienez gaur egun zer egoeretan dagoen ezagutu.




FINLANDIAREN ETA ESPAINIAREN HEZKUNTZA EGOERA

      Kooperaziorako eta garapen ekonomikorako erakundeak mundu osoko
65 herrialdetako datuekin landutako PISA (Program for International Student
Assessment) informearen emaitzek agerian utzi dute Finlandiako hezkuntza
sistema dela ikasleengan emaitza hobeenak lortzen dituena irakurketaren
ulermenean, matematikan eta natur zientzietan. Finlandiako hezkuntzaren
emaitza   positibo   horiek   haur   hezkuntzatik   unibertsitatera   iritsi   arteko
ikasleengan   behatu    daitezke.   Espainiarekin   alderatuz,   aipatzeko   datu
interesgarria iruditu zaigu bitxikeria moduan Finlandian biztanleriaren %71ak
unibertsitate titulua eskuratzen duela.




      Espainiako hezkuntza sistemak lortutako emaitzak aurreko informearekin
alderatuz, apur bat hobetu egin dira baina oraindik ere Finlandiakoetatik oso
urrun daude. Espainiako sistemak 20 puntu gehiago lortu ditu irakurmenaren
ulermenean, 481 puntu. Matematikan berriz 483 puntu lortu ditu azken informe
honetan; zientzietan, berriz, 488 puntu. Emaitzak kaltetzen dituen faktore
nagusia errepikatzaileen errendimendua da (%36). Madril, Gaztela eta Leon,
Katalunia, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa, Asturias,
Kantabria eta Galizia irakurmenean espainiar bataz bestekoaren gainetik daude.
Murtzia bataz bestekoan dago eta Andaluzia, Balearrak, Kanariar Uharteak,
Ceuta eta Melilla batez bestekoaren azpitik daude. Ikasle espainiarren %20ak
ez dituzte emaitza nahikoak. Emaitza bikainak, aldiz, %3ak soilik ditu (batez
bestekoa %8a da).

IKERKETA

      Hezkuntza sistemak, aldi berean hiru azpisistemak ditu bere baitan:
azpisistema familiarra, azpisistema sozioekonomikoa eta azpisistema eskolarra.
Orain azpisistema horietako bakoitza aztertuko dugu bi herrialdeetako
hezkuntza sistemetan.
Azpisistema familiarra

      Familien maila sozioekonomiko eta kultural onak ikasketarako giro egokia
bermatzen du Finlandian. Alde batetik estatuak eskaintzen dituen laguntza
ekonomikoengatik lortzen da egoera hori. Laguntza horiek ikasle guztiek
aukera    berdintasuna       izatea   bermatzen    dute.   Horrez   gain,   bereziki
garrantzitsuak dira emakumezkoei ematen zaizkien laguntzak (amatasun-
bajak, urte eta erdira iristen direnak), horien bidez seme-alabak zaintzeko
aukera garantizatzen baitzaie amei. Jaiotzeak ugaritzeko familia politikekin
erlazionaturik daude laguntza horiek. Azkenik, Finlandian ikasketa bultzatzen
duen lanaren eta familiaren arteko elkartzea ere aipatu behar da. Hori
guztia argi uzten du jarraian azaltzen den datu honek: Finlandian familien
%55ak seme-alaben hezkuntzaren arduradun nagusitzat du bere burua.

      Espainian, aldiz, egoera guztiz bestelakoa da. Lehenik eta behin,
azpimarratu behar da, neurri txikiagoan baldin bada ere oraindik ere Espainiako
familien gehiengoek patriarkal eredukoak izaten jarraitzen dutela. Gainera,
zailagoa da familia espainiarrentzat lanaren eta familiaren elkartzea
lortzea, eta hori frustrazio iturri izaten da familientzat. Hori gutxi balitz, klase
sozialen aniztasunak ikasleen arteko desberdintasunak areagotzea dakar,
familia pobreenen kalterako. Finlandiarekin alderatuz, Espainian oso baxua da
seme alaben heziketaren arduradun nagusi kontsideratzen diren familien
ehunekoa, %15ekoa da hain zuzen ere.




Azpisistema sozioekonomikoa

      Berdintasun indize altuengatik nabarmentzen den gizarte demokratikoa
da Finlandiakoa. Estatua kultura bultzatzeaz arduratzen da, besteak beste,
liburutegi publikoen sare zabalaren bidez (familien %90a baino gehiago
asteburuetan liburutegietara joaten da seme-alabekin). Analfabetatze tasa
oso txikia da, ia populazioaren %100a dago alfabetatua. Eskola abandonua
ere %0,2ko soilik da. Horrez gain, populazioaren irakurmen indizea eta
prentsaren hedapenaren indizea oso altuak dira. Gainera, estatua
irakurmena eta hizkuntzak indartzeaz arduratzen da zeharka. Esate baterako,
Finlandian telebista (zinea bezalatsu) azpitituluekin agertzen da beti, baina
audioak ez dira itzultzen finlandierara. Aitzitik, jatorrizko bertsioan mantentzen
dira horrela haurrengan hizkuntza berriekiko interesa eta horiek ikasteko gogoa
pizteko, hizkuntza ezberdinen entzumena lantzeaz gain (gero ikusiko dugun
bezala, eskola curriculumaren bi oinarrietako bat irakurmena da).

       Espainian egoera guztiz bestelakoa da. Azpisistema soziokulturala ez
da librea eta bertara iristea ez da erraza. Azken urteetan liburutegien sare
pribatuak desagertuz joan dira apurka. Hizkuntzei dagokienez, ez dira batere
potentziatzen atzerritarrak. Esate baterako, ia telebistako material eta material
zinematografiko osoa espainierara itzultzen da. Autoritateek eta euren
hezkuntza politikek espainiar gizarteak eta ekonomiak bertakoez gain gainerako
hizkuntzak, batez ere ingelesa, menderatzeko duten beharra alde batera
uzten dute. Hori guztia gutxi balitz, ez dago bestelako aspektu kulturalak
bultzatzen dituen politika argirik ere.



Azpisistema eskolarra

Finlandiakoa

Haur Hezkuntza

       Finlandian Haur Hezkuntza (0-6 urte) hezkuntza sistematik at dago,
Hezkuntza Ministerioak ez du arautzen eta independentea da. Egoera hori
familia finlandiarrek haurrak 3 urte egin arte daukaten lan egoerarekin estuki
lotuta dago eta askok ez dute zerbitzu horren beharrik nabaritzen. Hala ere,
egon badaude haur eskolak, jaiotzen direnetik 6 urte bitarteko haurrak
hartzen dituztenak. 6-7 urteko haurrentzat Lehen Hezkuntzan hasi aurretik,
ikasturte bat eskaintzen da. Berez ez da derrigorrezkoa, baina gehienak
orduan eskolatzen dira (% 98).
       Adin horietako haurrentzat ez dago planteamendu orokorrik. Dauden
haur eskola gehienak udalen iniziatibaz sortuak dira, nahiz eta pribatuak ere
badauden. Horietan adin desberdinetako haurrak elkarrekin egoten dira eta ez
dute adinen araberako planteamendurik egiten. Ikuspegi asistentziala eta
hezitzailea dute eta haurren gaitasunen garapena estimulatzen saiatzen dira.
Etapa honetan ikasketarako jokabideak jolasaren bidez garatzen dira.
Nolabaiteko sozializazio prozesu bat gertatzen da haurtzaindegietan, non adin
ezberdinetako haurrak elkarrekin ibiltzen diren.


Derrigorrezko hezkuntza
        7 urtetik 15 urteko urte bitarteko haurrak hartzen dituen
etapa honen planteamendua erabat bateratzailea da eta lelo nagusi
bat errepikatzen dute behin eta berriro: ez dadila inor erori . Denek
aurrera egin behar dute, gorantz, ez du inork errepikatu behar, denek
lortu     behar     dituzte      Curriculum        Nazionalean     diseinatutako
konpetentziak. Azken hori prestatzea ez da Hezkuntza Ministerioaren
zeregina, aitzitik irakasle, guraso eta ikasleekin elkarlanean eraikitzen
da. Aldi hau bederatzi mailaz osatua dago. Aurrenengo seiak lehen
hezkuntzari       dagozkie    (azken     hiruak,    berriz,    bigarren    mailako
irakaskuntzei). Horietan irakasle berdina mantendu egiten da sei
urteetan ia irakasgai guztietan (espezifikoetan izan ezik). Aldi
honetan jada hasten dira beste herrialdeetako adin bereko haurrekiko
aurrerapenak hainbat aspektutan. Legeak ikaste arazoak dituzten
ikasleentzako irakaskuntza berezi bat antolatzea behartzen du.
Derrigorrezko etapa doanik da bere osotasunean (irakaskuntza,
garraioa, jangela eta eskolako materiala), eta gainerako etapetan
irakaskuntza,      jangela    eta   garraioa       (5   km     baino     gehiagoko
distantzietarako) dira dohainik.



Derrigorrezkoaren ondorengo etapa


        Derrigorrezko     hezkuntzarekin       alderatuta,       etapa    honetan
desberdintasunari       egiten    zaio   lekua,     bakoitza    bere     erritmora,
aukerak, curriculumaren malgutasuna (denbora, erritmoak, mailak,
planak...).
BATXILERGOA.         Irakaskuntza        dohainekoa           da      eta     ez
      derrigorrezkoa.     Erritmoa      indibiduala      da    eta        kurtsoetan
      antolatutako       irakasgaietan         antolatua       dago.           Honen
      curriculumean derrigorrezko azterketa espezializatuak daude.
      Amaierako froga batekin bukatzen da etapa hau.
      OINARRIZKO          ESKOLA            PROFESIONALAK.               Udaletxeek
      antolatutako derrigorrezko eta doako heziketa. Helburu nagusia
      beharrezkoak izango diren gaitasun profesionalak hobetzea da.
      UNIBERTSITATEA.          Guztientzako        irakaskuntza     orokorra       eta
      doakoa da. 20 unibertsitatez osatua dago unibertsitate sarea.
      Denak      ere    estatutukoak        dira     baina    autonomia           dute
      irakaskuntza, ikerketa eta barne kontuetan.
      GOI MAILAKO ESKOLAK. Irakaskuntza honek lotura zuzena du
      lan   munduarekin        eta   bere    helburu     nagusia     espezialitate
      ezberdinetan      jakintsuak     diren       profesionalak     sortzea       da.
      Ikasketa horiek 3,5 urtetik 4 urtera bitartean irauten dute.


   Heziketa finlandiarraren fase bakoitzak gainerakoengandik bereizten duten
ezaugarri eta metodologia ezberdinak ditu, baina aldi berean prestakuntza ziklo
bakoitzean izaera komuna ere badute. Ikaskuntza erritmoa ere ezberdina da
Espainiarekin alderatuz. Lehen kurtsoetan azterketen presiorik gabe ikasle
bakoitzak behar duen erritmoa jarraitzen du. Horrela ikaslea inolako koakziorik
gabe garatzen da.

   Finlandiako gizartean hezkuntza oso baloratuta dago. Hori dela eta asko
erreparatzen    diote    bai    hezkuntza      kalitateari    bai        irakasleriaren
profesionaltasunari. Estatuak boterean dagoen alderdi politikoa dagoelarik ere,
duen diru publikotik kopuru handi bat bideratzen du hezkuntzara. Hori dela eta
oinarrizko hezkuntza guztiz doakoa da. Hezkuntza unibertsitarioa ere doakoa
da. Beraz, Finlandian ikasteko aukerak ez dituzte baliabide ekonomikoek
mugatzen.
Hauteskundeekin batera, gobernuan buru dagoen alderdi politikoa aldatzen
den bakoitzean ez dira egiten hezkuntza erreformak Espainian azken urteetan
gertatzen den bezala. Horiek alderdi guztiek erabakitzen dituzte kontsentsuz.



Espainiakoa

      Finlandiakoak ez bezala, Espainiako hezkuntza sistemak eboluzio handia
izan du azken hamarkadetan zehar lege eta erreforma ugarirekin (gehienak
alderdi politikoen aldaketarekin). Demokrazia garaian gaudenetik 6 erreforma
egin dira eta egun gobernuan dauden popularrek zazpigarren bat abian dute.
Hezkuntzari begira baino gehiago ideologiari begira egiten diren erreformak
direla esan liteke. Epe luzeko etorkizunari begira egin beharrean, hurrengo
hauteskundeei begira egiten direnak.

MOYANO LEGEA, 1857

      Liberalismo moderatuaren balioak ezarri zituen eta estatuko hezkuntza
sistema kontsolidatzen lagundu zuen printzipio hauekin: lehen mailako doaneko
hezkuntza ordaindu ezin duten pobreentzat soilik; irakaspen askatasun
mugatua, aurrez autorizatua (estatuak unibertsitate irakaspenaren monopolioa
soilik du); irakaspenaren zentralizazioa eta uniformizazioa.

HEZKUNTZAREN LEGE OROKORRA, 1970

      Frankismo garaian ezarri zen lege hau. Aukera berdintasunaren
printzipioa ekarri zuen lege honek. Batxilergoaren dualizazioa gainditu zen
polibalentzia ezarriz: irakasgai komunak eta aukerazko irakasgaiak eta tekniko
profesionalak.   Prestakuntza     profesionala   oso    berritzailea   izan   zen.
Unibertsitateetan lege azpiko autonomia unibertsitarioa ezarri zen.

IRAKASKUNTZAKO LEGE ORGANIKO KONSTITUZIONALA, LOCE

      Irakaskuntzako balioak ahalegina eta exijentzia pertsonala izan ziren
betebeharrarekin, diziplinarekin eta irakaslearenganako errespetuarekin batera.
Hezkuntza sistema emaitzetara bideratu zen. Guztientzako kalitatezko aukera
berdintasuna eta irakasleekiko babesa indartu ziren.

HEZKUNTZA SISTEMAREN LEGE ORGANIKO OROKORRA, LOGSE 1990

          Lege   honen    bitartez   eskolak   zuzendaria    aukeratzeko    eskubidea
bereganatu zuen. Helduentzako eta ikasle berezientzako hezkuntza zabaldu
zen, ikaslearen etengabeko formakuntza sustatu zen eta desberdintasunak
konpentsatu eta eskolaren ratioa gutxitu ziren.

HEZKUNTZAKO LEGE ORGANIKOA, LOE 2006-2007

Lege honekin immigranteen eskolaratzea sustatzeaz gainera, haur hezkuntza
doakoa bihurtu zen. Bigarren hezkuntzari (DBH)             dagokionez, derrigorrezkoa
bilakatu zen, nahiz eta DBHko 2.maila errepikatu ikasten jarraitu beharra
zegoen.

LOMCE 2013:

Partidu popularrak (PP) erabakitako erreforma da. Bigarren hezkuntzari urte bat
kendu eta batxilerrari urte bat gehitu nahi du (3urtez DBH eta 3 urtez
batxilerra). Lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzara eta bigarren hezkuntzako
titulua     eskuratzeko    estatu    mailako   azterketa     bat   ezarri   nahi   du.
Herritartasunerako hezkuntza eta giza eskubideak izeneko ikasgai alde batera
utzi eta hezkuntza hiritarra eta konstituzionala izeneko ikasgaia ezarri nahi du.

ESPAINIAKO HEZKUNTZA SISTEMAREN KROKISA:

Espainiar ikasleek 2-3 urterekin hasten dute haur hezkuntza, eta 6 urte
dituztenean sartzen dira lehen hezkuntzako lehen ziklora. Lehen hezkuntza 6
kurtso eta 3 etapatan dago banatua: 1.zikloa (1.eta 2.mailak), 2.zikloa (3.eta
4.mailak) eta 3.zikloa (5.eta 6.mailak). 12 urterekin bigarren hezkuntzara (DBH)
pasatzen dira eta bertan 4 urte igarotzen dituzte, kurtso bat urteko; 16
urterekin bukatzen dute derrigorrezko hezkuntza, momentu horretan erabaki
behar dute formazio profesionaleko ziklo bat egin (2urtez) ala batxilerra
(2urtez) egin. Batxilerra amaitu ostean selektibitatea egiteko aukera dago
unibertsitatean sartzeko (bertan gutxienez 4 urteko graduak ikasiz). Ala ez bada
formazio profesionaleko 2 ziklo egin ondoren ere (4 urtez formazioan egonez)
unibertsitatera igarotzeko aukera dago.




         Konpara dezagun hamabost urteko ikasle baten egoera Espainian eta
Finlandian:


                       FINLANDIA             ESPAINIA
                       Derrigorrezko
Kurtsoa                Hezkuntzako        9. DBHko 4. maila
                       maila
Eguneko       eskola
                       7                     7
orduak
Egunero etxerako
lanei     eskainitako ½ ordu                 2 ordu
denbora
7   urtetatik    15
                       6.126 ordu            7.731 ordu
urtera     bitarteko
eskola-orduak
                     Suediera, ingelesa,
                                            Bertako      hizkuntza,    ingelesa
                     frantsesa        eta
Hizkuntzak                                  eta    beste       bat     aukeran
                     aukerazko     beste
                                            (frantsesa)
                     bat
Unibertsitatera      Ikasleen %71           Ikasleen %50a
Derrigorrezko
hezkuntzan
                     40.866€                35.155€
estatuak egindako
inbertsioa
Irakasleen soldata   3.400€                 1.800€
                                            Doaneko                irakaskuntza
                                            publikoa           baina         ez
                                            gehigarrietan (jangela, eskola
                     Doanekoa
Familientzako                               materiala        eta      garraioa).
                     (eskola     pribatua
kosteak                                     Doanekoak ez           diren zentro
                     ere bai)
                                            pribatuekin               hezkuntza
                                            kontzertuak       gastu      batzuk
                                            arintzeko.



ARRAKASTAREN FUNTSAK
       Hezkuntza gizarte finlandiarraren tradiziozko balio bat da.
       Finlandia kohesio sozial handiko herrialdea da (bertan eragina dute
       Suediarekin eta Errusiarekin izandako gorabeherak).
       Hezkuntza sistemak guztientzat hezkuntza berdintasuna bermatzen
       du, ikasleen maila sozio-ekonomikoa, generoa eta talde etnikoa edozein
       dela ere.
       Oinarrizko hezkuntza (7-16 urte) guztiz doanekoa da.            Liburuak,
       hamarretakoak, bazkariak, osasun-laguntzak eta hortzeriarenak eta
       garraioa (distantzia 5km baino gehiagokoa bada) ez dituzte familiek
       ordaintzen. Horrez gain, ez dugu ia batere eskola pribaturik aurkitzen
herrialde honetan, eta horiek gainera ez dute diru laguntzarik jasotzen.
Eskola publikoekin jarraituz, horien antolakuntzaz udaletxeak arduratzen
da. Hauek zuzendaria hautatzen dute eta gero azken horrek hautatzen
ditu bere ikastetxerako irakasleak.
Hezkuntza Ministerioak zehaztutako oinarrizko curriculum bat dago
(matematikan eta irakurmenean oinarritua, batez ere), baina nahikoa
malgutasun uzten diena udalei eta eskolei. Finlandiarrentzat, esaterako
matematikarako irakasle izateko ikasi duen pertsona batek, badaki zer
irakatsi behar duen, noiz eta nola. Ez du edukiak zehazteko curriculumik
behar, gai da zer egin behar duen hautatzeko. Hori dela era, eskolek ez
dute inspekziorik jasotzen. Inspektoreak alferrikakoak dira bertan.
Irakasle bokazioa dutenak soilik iristen dira hala izatera, beraz badakite
zertan ari diren. Beraienagan konfiantza osoa du estatuak hezkuntzari
ematen dioten balio handiagatik.
Irakasleen    eta   ikasleen   arteko   harremanak       informalak   eta
hurbilekoak dira.
Irakasleak oso baloratua daude, gizartean garrantzia handia ematen
diete euren lanari. Euren lana gizartearen oinarritzat hartzen baitute.
Irakaslerik onenak derrigorrezko aldian daude, hasierari ematen zaio
garrantzia (Espainian, aldiz, batxilergoko eta Unibertsitateko irakasleak
dira gehien prestatzen direnak).
Garrantzi handia du eskola inguru estimulatzaile eta atsegina
sortzeak.
Tutoretza eta laguntza sistemak (ikasteko zailtasunak dituzten
ikasleen antzemate goiztiarra).
Gurasoen eta irakasleen arteko harreman ona.
Hezkuntza autoritateen eta irakasleen elkarteen, eskola zuzendarien eta
gainerako gizartearen arteko lankidetza handia
Ikasgelen barruko espazioaren zabal eta diafanoaren banaketak badu
eraginik    euren hezkuntza sistemaren arrakastan.    Mahaiak, arbelak…
gainerakoak irakaslearen eta ikaslearen arteko komunikazioa ahalik eta
hobeena izateko kokatuta daude. Ikasleen kopurua, batez ere,
curriculumaren ardatz direla aipatu dugun ikasgaietan dozena batekoa
       izaten da gutxi gorabehera horrela ikaskuntza eraginkorra lortzeko.


      Irakasleek prestakuntza maila oso altua dute, beraz eskaintzen duten
      heziketa kalitate handikoa da. Hezkuntza sisteman konfiantza dute
      finlandiarrek, hori dela eta eskolek eta irakasleek askatasuna dute euren
      heziketa eredua aukeratzean.

   Zenbait ikertzailek dio azken aspektu hori oso erabakigarria dela hezkuntza-
sistema arrakastatsu bat lortzeko. Beraz ikusi ditzagun bai Finlandian, bai
Espainian irakasle izatera iristeko prozesuaren faseak.


Finlandian,

   1. FASEA. HAUTESPEN NATURALA. Batxilergoko batez besteko 9ko nota
      behar da. Jarduera sozialetan duen parte hartzea ere baloratzen da.
      Lehen hezkuntzako irakasleentzat bakarrik balio duen froga bat gainditu
      behar da hurrengo fasera pasa ahal izateko. Kontuan izan behar da
      finlandiarren ustez irakasle hoberenek lehen mailan egin behar dutela.
   2. FASEA. HEZIKETA FAKULTATE BAKOITZEAN HAUTESPENA. Unibertsitate
      bakoitzak bere ezaugarrien, ikerketa zientifikoen eta beharren arabera
      euren profilean ondoen egokitzen diren ikasleak hautatzen ditu.
      Horretarako hainbat froga gainditu behar ditu ikasleak: elkarrizketa bat,
      irakurgai baten laburpen bat, gai bati buruzko azalpena ikasgela baten
      aurrean,   jarera    artistikoak   erakusteko   froga   bat   (marraztu   edo
      instrumentu musikal bat jo),       matematika froga bat eta informazioaren
      teknologien inguruko beste bat. Fase hau lehen hezkuntzako irakasleek
      zein bigarren mailakoek igarotzen dute.
   3. FASEA. IRAKASLERIAREN          HAUTESPENA. Irakasleen prestakuntzarako
      eta praktika eskoletarako sailerako irakasleen hautaketa. Praktika eskolak
      goi mailako zentroak dira eta horietako irakasleak irakasle diren
      espezialitateko     promozio onenekoak dira.     Ikasketak Espainian baino
luzeagoak dira, 5-6 urte igarotzen dira irakasle titulua lortzen duten arte
      (maestria + praktika).
   4. FASEA. Behin irakasle titulua lortzean ez dira oposaketak egiten.
      Irakasleak zentroetako zuzendariek hautatzen dituzte. Aldi berean,
      irakasleak udalak hautatzen ditu.

Espainian, berriz, prozesua ezberdina da:

   1. FASEA. Espainian hainbat gradutan batxilergoko titulua soilik izanda sar
      zaitezke. Hori ez da beharrezkoa 25 urtetik gorakoa bazara (horretarako
      sarrera froga bat gainditzea nahikoa da).
   2. Irakaslearen prestakuntzari dagokionez, egun CAP titulua eskatzen zaie.
      Hori master bat da, baina horren konplexutasuna ezin aldera daiteke
      finlandiarrenarekin.
   3. FASEA.      Ordezkapen zerrendetan apuntatzen zara inongo froga,
      elkarrizketa… egin gabe; zure merituak uzten dituzu bertan. Hurrengo
      urteetan esperientzia puntuak metatzen dituzu apurka (puntu horiek
      merezimendua azaltzen duten dokumenturik gabe) eta antzinatasunean
      oinarritzen dira oposizioetako zerrendak finkatzeko. Nolabait esateko,
      lehenengo iristen dena gainerakoen aurretik dago.
   4. FASEA: Oposizioetara aurkezten zara. Bertan, ezagutza frogak gainditzea
      ez da beharrezkoa, ez baitira kanporatzaileak. Merituen fasera iristean
      eta esperientziaren bidez bildutako puntuekin, lanpostua lortzen da.
      Adibidez, bada funtzionario bihurtzen den irakaslerik ezagutzen frogan
      10etik 2.5 baino puntuazio baxuagoa atera duen irakaslerik. Bada, baita
      ere, 150 € ordainduta urrutiko ikastaroak egiteko aukerak ematen duen
      unibertsitaterik ere.
   5. FASEA. Behin betiko lanpostua lortzeko, antzinatasuna puntuatzen da
      batez ere. Eginiko lana ez da kontuan hartzen, berdin du irakasle ona
      hala txarra izan zaren (Finlandian ikastetxe batean lan egiteko
      zuzendariarekin izan beharreko hartu emanek hori ekiditeko balio dute,
      besteak beste).
Orain zure txanda da, hausnarketarako

   unea.           Ikusten             duzu            ezberdintasunik

   Finlandiako              eta         Espainiako              hezkuntza

   sistemek, bakoitzak bere herrialdean, izan

   duen arrakastan? Guk bai. Badirudi politiko

   askok          ez        dituztela            kontuan             hartzen

   erreformak egiterakoan. Zer deritzozu zuk?

LINKAK

       http://iessierradeguadarrama.wordpress.com/2010/03/09/sistema-
educativo-finlandes-versus-espanol/

       http://diarioaula.blogspot.com.es/2010/04/formacion-del-profesorado-en-
finlandia.html

More Related Content

Viewers also liked

Bagaimana prosesor dibuat
Bagaimana prosesor dibuatBagaimana prosesor dibuat
Bagaimana prosesor dibuatSubuh Kurniawan
 
Input devises
Input devisesInput devises
Input devisesprem2357
 
Konfigurasi mail server debian by subuh
Konfigurasi mail server debian by subuhKonfigurasi mail server debian by subuh
Konfigurasi mail server debian by subuhSubuh Kurniawan
 

Viewers also liked (6)

Bagaimana prosesor dibuat
Bagaimana prosesor dibuatBagaimana prosesor dibuat
Bagaimana prosesor dibuat
 
Galderak zuzenduta
Galderak zuzendutaGalderak zuzenduta
Galderak zuzenduta
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Dekretuaren galderak
Dekretuaren galderakDekretuaren galderak
Dekretuaren galderak
 
Input devises
Input devisesInput devises
Input devises
 
Konfigurasi mail server debian by subuh
Konfigurasi mail server debian by subuhKonfigurasi mail server debian by subuh
Konfigurasi mail server debian by subuh
 

Similar to Finlandiako Hezkuntza / erreformak

Finlandiako hezkuntza sistema
Finlandiako hezkuntza sistemaFinlandiako hezkuntza sistema
Finlandiako hezkuntza sistema92939394
 
Ikastetxeen ebaluazioa
Ikastetxeen ebaluazioaIkastetxeen ebaluazioa
Ikastetxeen ebaluazioaAmaiur_Uriarte
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoamaitebenavides
 
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHPortfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHIrene Gonzalez
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoEtiopiaUtopia
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoaEskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoatxiotxio
 
Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11pacoezquerro
 
Practicum2
Practicum2Practicum2
Practicum2idurre
 
Ikastetxeen ebaluazioa. Tantak Taldea
Ikastetxeen ebaluazioa. Tantak TaldeaIkastetxeen ebaluazioa. Tantak Taldea
Ikastetxeen ebaluazioa. Tantak Taldeaidoiasampedro
 
Galderak
GalderakGalderak
GalderakXingola
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoEtiopiaUtopia
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderakEquipoa754
 
Zirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazZirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazLARRAUL
 
Elizabet Arocena saioaren laburpena
Elizabet Arocena saioaren laburpenaElizabet Arocena saioaren laburpena
Elizabet Arocena saioaren laburpenabnhizkuntzak
 
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Bego Iturgaitz
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakmagisteritza
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...idoialariz
 

Similar to Finlandiako Hezkuntza / erreformak (20)

Finlandiako hezkuntza sistema
Finlandiako hezkuntza sistemaFinlandiako hezkuntza sistema
Finlandiako hezkuntza sistema
 
Galderak
Galderak Galderak
Galderak
 
Ikastetxeen ebaluazioa
Ikastetxeen ebaluazioaIkastetxeen ebaluazioa
Ikastetxeen ebaluazioa
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
 
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHPortfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igo
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoaEskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
 
Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11
 
Practicum2
Practicum2Practicum2
Practicum2
 
Ikastetxeen ebaluazioa. Tantak Taldea
Ikastetxeen ebaluazioa. Tantak TaldeaIkastetxeen ebaluazioa. Tantak Taldea
Ikastetxeen ebaluazioa. Tantak Taldea
 
Galderak
GalderakGalderak
Galderak
 
Galderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igoGalderak (didaktika orokorra) igo
Galderak (didaktika orokorra) igo
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
Zirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazZirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskaraz
 
Elizabet Arocena saioaren laburpena
Elizabet Arocena saioaren laburpenaElizabet Arocena saioaren laburpena
Elizabet Arocena saioaren laburpena
 
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
Haurrekin lanean proiektu_eleanitzen_bitartez-1
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderak
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa.201...
 

More from irakasletaldea

Lan modularra- Irakasle Taldea
Lan modularra- Irakasle Taldea Lan modularra- Irakasle Taldea
Lan modularra- Irakasle Taldea irakasletaldea
 
Konpetentzien sintesia
Konpetentzien sintesiaKonpetentzien sintesia
Konpetentzien sintesiairakasletaldea
 
Fernando hernández- trabajo por proyectos
Fernando hernández- trabajo por proyectosFernando hernández- trabajo por proyectos
Fernando hernández- trabajo por proyectosirakasletaldea
 
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegiaFernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegiairakasletaldea
 
Dificultades de las practicas
Dificultades de las practicasDificultades de las practicas
Dificultades de las practicasirakasletaldea
 
La gramatica de la escuela
La gramatica de la escuelaLa gramatica de la escuela
La gramatica de la escuelairakasletaldea
 
Cultura escolar y resistencia al cambio
Cultura escolar y resistencia al cambioCultura escolar y resistencia al cambio
Cultura escolar y resistencia al cambioirakasletaldea
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanirakasletaldea
 
Zehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketaZehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketairakasletaldea
 
Lehen hezkuntzako esperientziak taldean
Lehen hezkuntzako esperientziak taldeanLehen hezkuntzako esperientziak taldean
Lehen hezkuntzako esperientziak taldeanirakasletaldea
 

More from irakasletaldea (19)

Jarduerak
JarduerakJarduerak
Jarduerak
 
Lan modularra- Irakasle Taldea
Lan modularra- Irakasle Taldea Lan modularra- Irakasle Taldea
Lan modularra- Irakasle Taldea
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoa Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Programazioa
ProgramazioaProgramazioa
Programazioa
 
Konpetentzien sintesia
Konpetentzien sintesiaKonpetentzien sintesia
Konpetentzien sintesia
 
Fernando hernández- trabajo por proyectos
Fernando hernández- trabajo por proyectosFernando hernández- trabajo por proyectos
Fernando hernández- trabajo por proyectos
 
Arto lapurra
Arto lapurraArto lapurra
Arto lapurra
 
Amara Berri telebista
Amara Berri telebistaAmara Berri telebista
Amara Berri telebista
 
Txikiweb Amara Berri
Txikiweb Amara BerriTxikiweb Amara Berri
Txikiweb Amara Berri
 
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegiaFernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
Fernando hernandez hezkuntzaren ikuspegia
 
Irratia
IrratiaIrratia
Irratia
 
Abe aldizkaria
Abe aldizkariaAbe aldizkaria
Abe aldizkaria
 
Dificultades de las practicas
Dificultades de las practicasDificultades de las practicas
Dificultades de las practicas
 
La gramatica de la escuela
La gramatica de la escuelaLa gramatica de la escuela
La gramatica de la escuela
 
Cultura escolar y resistencia al cambio
Cultura escolar y resistencia al cambioCultura escolar y resistencia al cambio
Cultura escolar y resistencia al cambio
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
 
Zehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketaZehaztapen mailak ariketa
Zehaztapen mailak ariketa
 
Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Lehen hezkuntzako esperientziak taldean
Lehen hezkuntzako esperientziak taldeanLehen hezkuntzako esperientziak taldean
Lehen hezkuntzako esperientziak taldean
 

Finlandiako Hezkuntza / erreformak

  • 1. ESPAINIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ETA FINLANDIAKOA ZER JAKIN NAHI DUGU? Gure ikerketa egiteko galdera honetan oinarritu gara: Zertan ezberdintzen dira hemengo hezkuntza sistema eta Finlandiakoa? Lan honekin kalitatezko hezkuntza sistema bat Espainiako hezkuntza sistemarekin alderatu nahi dugu. Espainiak ez bezala, 2006ko azken PISA (Programme for International Student Assessment) informeko azken frogetan emaitza bikainak lortu zituen Finlandiako hezkuntza sistema hautatzea erabaki dugu konparaketa horretarako. Hezkuntza alderdiaz gain, ingurune soziokultural eta familiarrean ere barneratu behar izan dugu. Horrela, bi hezkuntza sistemak aztertzea lortu dugu eta Espainiako hezkuntza sistema hobetzen lagun dezaketen ideiak eraiki, edo gutxienez gaur egun zer egoeretan dagoen ezagutu. FINLANDIAREN ETA ESPAINIAREN HEZKUNTZA EGOERA Kooperaziorako eta garapen ekonomikorako erakundeak mundu osoko 65 herrialdetako datuekin landutako PISA (Program for International Student Assessment) informearen emaitzek agerian utzi dute Finlandiako hezkuntza sistema dela ikasleengan emaitza hobeenak lortzen dituena irakurketaren ulermenean, matematikan eta natur zientzietan. Finlandiako hezkuntzaren emaitza positibo horiek haur hezkuntzatik unibertsitatera iritsi arteko
  • 2. ikasleengan behatu daitezke. Espainiarekin alderatuz, aipatzeko datu interesgarria iruditu zaigu bitxikeria moduan Finlandian biztanleriaren %71ak unibertsitate titulua eskuratzen duela. Espainiako hezkuntza sistemak lortutako emaitzak aurreko informearekin alderatuz, apur bat hobetu egin dira baina oraindik ere Finlandiakoetatik oso urrun daude. Espainiako sistemak 20 puntu gehiago lortu ditu irakurmenaren ulermenean, 481 puntu. Matematikan berriz 483 puntu lortu ditu azken informe honetan; zientzietan, berriz, 488 puntu. Emaitzak kaltetzen dituen faktore nagusia errepikatzaileen errendimendua da (%36). Madril, Gaztela eta Leon, Katalunia, Errioxa, Nafarroa, Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa, Asturias, Kantabria eta Galizia irakurmenean espainiar bataz bestekoaren gainetik daude. Murtzia bataz bestekoan dago eta Andaluzia, Balearrak, Kanariar Uharteak, Ceuta eta Melilla batez bestekoaren azpitik daude. Ikasle espainiarren %20ak ez dituzte emaitza nahikoak. Emaitza bikainak, aldiz, %3ak soilik ditu (batez bestekoa %8a da). IKERKETA Hezkuntza sistemak, aldi berean hiru azpisistemak ditu bere baitan: azpisistema familiarra, azpisistema sozioekonomikoa eta azpisistema eskolarra. Orain azpisistema horietako bakoitza aztertuko dugu bi herrialdeetako hezkuntza sistemetan.
  • 3. Azpisistema familiarra Familien maila sozioekonomiko eta kultural onak ikasketarako giro egokia bermatzen du Finlandian. Alde batetik estatuak eskaintzen dituen laguntza ekonomikoengatik lortzen da egoera hori. Laguntza horiek ikasle guztiek aukera berdintasuna izatea bermatzen dute. Horrez gain, bereziki garrantzitsuak dira emakumezkoei ematen zaizkien laguntzak (amatasun- bajak, urte eta erdira iristen direnak), horien bidez seme-alabak zaintzeko aukera garantizatzen baitzaie amei. Jaiotzeak ugaritzeko familia politikekin erlazionaturik daude laguntza horiek. Azkenik, Finlandian ikasketa bultzatzen duen lanaren eta familiaren arteko elkartzea ere aipatu behar da. Hori guztia argi uzten du jarraian azaltzen den datu honek: Finlandian familien %55ak seme-alaben hezkuntzaren arduradun nagusitzat du bere burua. Espainian, aldiz, egoera guztiz bestelakoa da. Lehenik eta behin, azpimarratu behar da, neurri txikiagoan baldin bada ere oraindik ere Espainiako familien gehiengoek patriarkal eredukoak izaten jarraitzen dutela. Gainera, zailagoa da familia espainiarrentzat lanaren eta familiaren elkartzea lortzea, eta hori frustrazio iturri izaten da familientzat. Hori gutxi balitz, klase sozialen aniztasunak ikasleen arteko desberdintasunak areagotzea dakar, familia pobreenen kalterako. Finlandiarekin alderatuz, Espainian oso baxua da seme alaben heziketaren arduradun nagusi kontsideratzen diren familien ehunekoa, %15ekoa da hain zuzen ere. Azpisistema sozioekonomikoa Berdintasun indize altuengatik nabarmentzen den gizarte demokratikoa da Finlandiakoa. Estatua kultura bultzatzeaz arduratzen da, besteak beste, liburutegi publikoen sare zabalaren bidez (familien %90a baino gehiago asteburuetan liburutegietara joaten da seme-alabekin). Analfabetatze tasa oso txikia da, ia populazioaren %100a dago alfabetatua. Eskola abandonua ere %0,2ko soilik da. Horrez gain, populazioaren irakurmen indizea eta prentsaren hedapenaren indizea oso altuak dira. Gainera, estatua
  • 4. irakurmena eta hizkuntzak indartzeaz arduratzen da zeharka. Esate baterako, Finlandian telebista (zinea bezalatsu) azpitituluekin agertzen da beti, baina audioak ez dira itzultzen finlandierara. Aitzitik, jatorrizko bertsioan mantentzen dira horrela haurrengan hizkuntza berriekiko interesa eta horiek ikasteko gogoa pizteko, hizkuntza ezberdinen entzumena lantzeaz gain (gero ikusiko dugun bezala, eskola curriculumaren bi oinarrietako bat irakurmena da). Espainian egoera guztiz bestelakoa da. Azpisistema soziokulturala ez da librea eta bertara iristea ez da erraza. Azken urteetan liburutegien sare pribatuak desagertuz joan dira apurka. Hizkuntzei dagokienez, ez dira batere potentziatzen atzerritarrak. Esate baterako, ia telebistako material eta material zinematografiko osoa espainierara itzultzen da. Autoritateek eta euren hezkuntza politikek espainiar gizarteak eta ekonomiak bertakoez gain gainerako hizkuntzak, batez ere ingelesa, menderatzeko duten beharra alde batera uzten dute. Hori guztia gutxi balitz, ez dago bestelako aspektu kulturalak bultzatzen dituen politika argirik ere. Azpisistema eskolarra Finlandiakoa Haur Hezkuntza Finlandian Haur Hezkuntza (0-6 urte) hezkuntza sistematik at dago, Hezkuntza Ministerioak ez du arautzen eta independentea da. Egoera hori familia finlandiarrek haurrak 3 urte egin arte daukaten lan egoerarekin estuki lotuta dago eta askok ez dute zerbitzu horren beharrik nabaritzen. Hala ere, egon badaude haur eskolak, jaiotzen direnetik 6 urte bitarteko haurrak hartzen dituztenak. 6-7 urteko haurrentzat Lehen Hezkuntzan hasi aurretik, ikasturte bat eskaintzen da. Berez ez da derrigorrezkoa, baina gehienak orduan eskolatzen dira (% 98). Adin horietako haurrentzat ez dago planteamendu orokorrik. Dauden haur eskola gehienak udalen iniziatibaz sortuak dira, nahiz eta pribatuak ere badauden. Horietan adin desberdinetako haurrak elkarrekin egoten dira eta ez
  • 5. dute adinen araberako planteamendurik egiten. Ikuspegi asistentziala eta hezitzailea dute eta haurren gaitasunen garapena estimulatzen saiatzen dira. Etapa honetan ikasketarako jokabideak jolasaren bidez garatzen dira. Nolabaiteko sozializazio prozesu bat gertatzen da haurtzaindegietan, non adin ezberdinetako haurrak elkarrekin ibiltzen diren. Derrigorrezko hezkuntza 7 urtetik 15 urteko urte bitarteko haurrak hartzen dituen etapa honen planteamendua erabat bateratzailea da eta lelo nagusi bat errepikatzen dute behin eta berriro: ez dadila inor erori . Denek aurrera egin behar dute, gorantz, ez du inork errepikatu behar, denek lortu behar dituzte Curriculum Nazionalean diseinatutako konpetentziak. Azken hori prestatzea ez da Hezkuntza Ministerioaren zeregina, aitzitik irakasle, guraso eta ikasleekin elkarlanean eraikitzen da. Aldi hau bederatzi mailaz osatua dago. Aurrenengo seiak lehen hezkuntzari dagozkie (azken hiruak, berriz, bigarren mailako irakaskuntzei). Horietan irakasle berdina mantendu egiten da sei urteetan ia irakasgai guztietan (espezifikoetan izan ezik). Aldi honetan jada hasten dira beste herrialdeetako adin bereko haurrekiko aurrerapenak hainbat aspektutan. Legeak ikaste arazoak dituzten ikasleentzako irakaskuntza berezi bat antolatzea behartzen du. Derrigorrezko etapa doanik da bere osotasunean (irakaskuntza, garraioa, jangela eta eskolako materiala), eta gainerako etapetan irakaskuntza, jangela eta garraioa (5 km baino gehiagoko distantzietarako) dira dohainik. Derrigorrezkoaren ondorengo etapa Derrigorrezko hezkuntzarekin alderatuta, etapa honetan desberdintasunari egiten zaio lekua, bakoitza bere erritmora, aukerak, curriculumaren malgutasuna (denbora, erritmoak, mailak, planak...).
  • 6. BATXILERGOA. Irakaskuntza dohainekoa da eta ez derrigorrezkoa. Erritmoa indibiduala da eta kurtsoetan antolatutako irakasgaietan antolatua dago. Honen curriculumean derrigorrezko azterketa espezializatuak daude. Amaierako froga batekin bukatzen da etapa hau. OINARRIZKO ESKOLA PROFESIONALAK. Udaletxeek antolatutako derrigorrezko eta doako heziketa. Helburu nagusia beharrezkoak izango diren gaitasun profesionalak hobetzea da. UNIBERTSITATEA. Guztientzako irakaskuntza orokorra eta doakoa da. 20 unibertsitatez osatua dago unibertsitate sarea. Denak ere estatutukoak dira baina autonomia dute irakaskuntza, ikerketa eta barne kontuetan. GOI MAILAKO ESKOLAK. Irakaskuntza honek lotura zuzena du lan munduarekin eta bere helburu nagusia espezialitate ezberdinetan jakintsuak diren profesionalak sortzea da. Ikasketa horiek 3,5 urtetik 4 urtera bitartean irauten dute. Heziketa finlandiarraren fase bakoitzak gainerakoengandik bereizten duten ezaugarri eta metodologia ezberdinak ditu, baina aldi berean prestakuntza ziklo bakoitzean izaera komuna ere badute. Ikaskuntza erritmoa ere ezberdina da Espainiarekin alderatuz. Lehen kurtsoetan azterketen presiorik gabe ikasle bakoitzak behar duen erritmoa jarraitzen du. Horrela ikaslea inolako koakziorik gabe garatzen da. Finlandiako gizartean hezkuntza oso baloratuta dago. Hori dela eta asko erreparatzen diote bai hezkuntza kalitateari bai irakasleriaren profesionaltasunari. Estatuak boterean dagoen alderdi politikoa dagoelarik ere, duen diru publikotik kopuru handi bat bideratzen du hezkuntzara. Hori dela eta oinarrizko hezkuntza guztiz doakoa da. Hezkuntza unibertsitarioa ere doakoa da. Beraz, Finlandian ikasteko aukerak ez dituzte baliabide ekonomikoek mugatzen.
  • 7. Hauteskundeekin batera, gobernuan buru dagoen alderdi politikoa aldatzen den bakoitzean ez dira egiten hezkuntza erreformak Espainian azken urteetan gertatzen den bezala. Horiek alderdi guztiek erabakitzen dituzte kontsentsuz. Espainiakoa Finlandiakoak ez bezala, Espainiako hezkuntza sistemak eboluzio handia izan du azken hamarkadetan zehar lege eta erreforma ugarirekin (gehienak alderdi politikoen aldaketarekin). Demokrazia garaian gaudenetik 6 erreforma egin dira eta egun gobernuan dauden popularrek zazpigarren bat abian dute. Hezkuntzari begira baino gehiago ideologiari begira egiten diren erreformak direla esan liteke. Epe luzeko etorkizunari begira egin beharrean, hurrengo hauteskundeei begira egiten direnak. MOYANO LEGEA, 1857 Liberalismo moderatuaren balioak ezarri zituen eta estatuko hezkuntza sistema kontsolidatzen lagundu zuen printzipio hauekin: lehen mailako doaneko hezkuntza ordaindu ezin duten pobreentzat soilik; irakaspen askatasun mugatua, aurrez autorizatua (estatuak unibertsitate irakaspenaren monopolioa soilik du); irakaspenaren zentralizazioa eta uniformizazioa. HEZKUNTZAREN LEGE OROKORRA, 1970 Frankismo garaian ezarri zen lege hau. Aukera berdintasunaren printzipioa ekarri zuen lege honek. Batxilergoaren dualizazioa gainditu zen polibalentzia ezarriz: irakasgai komunak eta aukerazko irakasgaiak eta tekniko profesionalak. Prestakuntza profesionala oso berritzailea izan zen. Unibertsitateetan lege azpiko autonomia unibertsitarioa ezarri zen. IRAKASKUNTZAKO LEGE ORGANIKO KONSTITUZIONALA, LOCE Irakaskuntzako balioak ahalegina eta exijentzia pertsonala izan ziren betebeharrarekin, diziplinarekin eta irakaslearenganako errespetuarekin batera.
  • 8. Hezkuntza sistema emaitzetara bideratu zen. Guztientzako kalitatezko aukera berdintasuna eta irakasleekiko babesa indartu ziren. HEZKUNTZA SISTEMAREN LEGE ORGANIKO OROKORRA, LOGSE 1990 Lege honen bitartez eskolak zuzendaria aukeratzeko eskubidea bereganatu zuen. Helduentzako eta ikasle berezientzako hezkuntza zabaldu zen, ikaslearen etengabeko formakuntza sustatu zen eta desberdintasunak konpentsatu eta eskolaren ratioa gutxitu ziren. HEZKUNTZAKO LEGE ORGANIKOA, LOE 2006-2007 Lege honekin immigranteen eskolaratzea sustatzeaz gainera, haur hezkuntza doakoa bihurtu zen. Bigarren hezkuntzari (DBH) dagokionez, derrigorrezkoa bilakatu zen, nahiz eta DBHko 2.maila errepikatu ikasten jarraitu beharra zegoen. LOMCE 2013: Partidu popularrak (PP) erabakitako erreforma da. Bigarren hezkuntzari urte bat kendu eta batxilerrari urte bat gehitu nahi du (3urtez DBH eta 3 urtez batxilerra). Lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntzara eta bigarren hezkuntzako titulua eskuratzeko estatu mailako azterketa bat ezarri nahi du. Herritartasunerako hezkuntza eta giza eskubideak izeneko ikasgai alde batera utzi eta hezkuntza hiritarra eta konstituzionala izeneko ikasgaia ezarri nahi du. ESPAINIAKO HEZKUNTZA SISTEMAREN KROKISA: Espainiar ikasleek 2-3 urterekin hasten dute haur hezkuntza, eta 6 urte dituztenean sartzen dira lehen hezkuntzako lehen ziklora. Lehen hezkuntza 6 kurtso eta 3 etapatan dago banatua: 1.zikloa (1.eta 2.mailak), 2.zikloa (3.eta 4.mailak) eta 3.zikloa (5.eta 6.mailak). 12 urterekin bigarren hezkuntzara (DBH) pasatzen dira eta bertan 4 urte igarotzen dituzte, kurtso bat urteko; 16 urterekin bukatzen dute derrigorrezko hezkuntza, momentu horretan erabaki behar dute formazio profesionaleko ziklo bat egin (2urtez) ala batxilerra (2urtez) egin. Batxilerra amaitu ostean selektibitatea egiteko aukera dago
  • 9. unibertsitatean sartzeko (bertan gutxienez 4 urteko graduak ikasiz). Ala ez bada formazio profesionaleko 2 ziklo egin ondoren ere (4 urtez formazioan egonez) unibertsitatera igarotzeko aukera dago. Konpara dezagun hamabost urteko ikasle baten egoera Espainian eta Finlandian: FINLANDIA ESPAINIA Derrigorrezko Kurtsoa Hezkuntzako 9. DBHko 4. maila maila Eguneko eskola 7 7 orduak Egunero etxerako lanei eskainitako ½ ordu 2 ordu denbora 7 urtetatik 15 6.126 ordu 7.731 ordu urtera bitarteko
  • 10. eskola-orduak Suediera, ingelesa, Bertako hizkuntza, ingelesa frantsesa eta Hizkuntzak eta beste bat aukeran aukerazko beste (frantsesa) bat Unibertsitatera Ikasleen %71 Ikasleen %50a Derrigorrezko hezkuntzan 40.866€ 35.155€ estatuak egindako inbertsioa Irakasleen soldata 3.400€ 1.800€ Doaneko irakaskuntza publikoa baina ez gehigarrietan (jangela, eskola Doanekoa Familientzako materiala eta garraioa). (eskola pribatua kosteak Doanekoak ez diren zentro ere bai) pribatuekin hezkuntza kontzertuak gastu batzuk arintzeko. ARRAKASTAREN FUNTSAK Hezkuntza gizarte finlandiarraren tradiziozko balio bat da. Finlandia kohesio sozial handiko herrialdea da (bertan eragina dute Suediarekin eta Errusiarekin izandako gorabeherak). Hezkuntza sistemak guztientzat hezkuntza berdintasuna bermatzen du, ikasleen maila sozio-ekonomikoa, generoa eta talde etnikoa edozein dela ere. Oinarrizko hezkuntza (7-16 urte) guztiz doanekoa da. Liburuak, hamarretakoak, bazkariak, osasun-laguntzak eta hortzeriarenak eta garraioa (distantzia 5km baino gehiagokoa bada) ez dituzte familiek ordaintzen. Horrez gain, ez dugu ia batere eskola pribaturik aurkitzen
  • 11. herrialde honetan, eta horiek gainera ez dute diru laguntzarik jasotzen. Eskola publikoekin jarraituz, horien antolakuntzaz udaletxeak arduratzen da. Hauek zuzendaria hautatzen dute eta gero azken horrek hautatzen ditu bere ikastetxerako irakasleak. Hezkuntza Ministerioak zehaztutako oinarrizko curriculum bat dago (matematikan eta irakurmenean oinarritua, batez ere), baina nahikoa malgutasun uzten diena udalei eta eskolei. Finlandiarrentzat, esaterako matematikarako irakasle izateko ikasi duen pertsona batek, badaki zer irakatsi behar duen, noiz eta nola. Ez du edukiak zehazteko curriculumik behar, gai da zer egin behar duen hautatzeko. Hori dela era, eskolek ez dute inspekziorik jasotzen. Inspektoreak alferrikakoak dira bertan. Irakasle bokazioa dutenak soilik iristen dira hala izatera, beraz badakite zertan ari diren. Beraienagan konfiantza osoa du estatuak hezkuntzari ematen dioten balio handiagatik. Irakasleen eta ikasleen arteko harremanak informalak eta hurbilekoak dira. Irakasleak oso baloratua daude, gizartean garrantzia handia ematen diete euren lanari. Euren lana gizartearen oinarritzat hartzen baitute. Irakaslerik onenak derrigorrezko aldian daude, hasierari ematen zaio garrantzia (Espainian, aldiz, batxilergoko eta Unibertsitateko irakasleak dira gehien prestatzen direnak). Garrantzi handia du eskola inguru estimulatzaile eta atsegina sortzeak. Tutoretza eta laguntza sistemak (ikasteko zailtasunak dituzten ikasleen antzemate goiztiarra). Gurasoen eta irakasleen arteko harreman ona. Hezkuntza autoritateen eta irakasleen elkarteen, eskola zuzendarien eta gainerako gizartearen arteko lankidetza handia Ikasgelen barruko espazioaren zabal eta diafanoaren banaketak badu eraginik euren hezkuntza sistemaren arrakastan. Mahaiak, arbelak… gainerakoak irakaslearen eta ikaslearen arteko komunikazioa ahalik eta hobeena izateko kokatuta daude. Ikasleen kopurua, batez ere,
  • 12. curriculumaren ardatz direla aipatu dugun ikasgaietan dozena batekoa izaten da gutxi gorabehera horrela ikaskuntza eraginkorra lortzeko. Irakasleek prestakuntza maila oso altua dute, beraz eskaintzen duten heziketa kalitate handikoa da. Hezkuntza sisteman konfiantza dute finlandiarrek, hori dela eta eskolek eta irakasleek askatasuna dute euren heziketa eredua aukeratzean. Zenbait ikertzailek dio azken aspektu hori oso erabakigarria dela hezkuntza- sistema arrakastatsu bat lortzeko. Beraz ikusi ditzagun bai Finlandian, bai Espainian irakasle izatera iristeko prozesuaren faseak. Finlandian, 1. FASEA. HAUTESPEN NATURALA. Batxilergoko batez besteko 9ko nota behar da. Jarduera sozialetan duen parte hartzea ere baloratzen da. Lehen hezkuntzako irakasleentzat bakarrik balio duen froga bat gainditu behar da hurrengo fasera pasa ahal izateko. Kontuan izan behar da finlandiarren ustez irakasle hoberenek lehen mailan egin behar dutela. 2. FASEA. HEZIKETA FAKULTATE BAKOITZEAN HAUTESPENA. Unibertsitate bakoitzak bere ezaugarrien, ikerketa zientifikoen eta beharren arabera euren profilean ondoen egokitzen diren ikasleak hautatzen ditu. Horretarako hainbat froga gainditu behar ditu ikasleak: elkarrizketa bat, irakurgai baten laburpen bat, gai bati buruzko azalpena ikasgela baten aurrean, jarera artistikoak erakusteko froga bat (marraztu edo instrumentu musikal bat jo), matematika froga bat eta informazioaren teknologien inguruko beste bat. Fase hau lehen hezkuntzako irakasleek zein bigarren mailakoek igarotzen dute. 3. FASEA. IRAKASLERIAREN HAUTESPENA. Irakasleen prestakuntzarako eta praktika eskoletarako sailerako irakasleen hautaketa. Praktika eskolak goi mailako zentroak dira eta horietako irakasleak irakasle diren espezialitateko promozio onenekoak dira. Ikasketak Espainian baino
  • 13. luzeagoak dira, 5-6 urte igarotzen dira irakasle titulua lortzen duten arte (maestria + praktika). 4. FASEA. Behin irakasle titulua lortzean ez dira oposaketak egiten. Irakasleak zentroetako zuzendariek hautatzen dituzte. Aldi berean, irakasleak udalak hautatzen ditu. Espainian, berriz, prozesua ezberdina da: 1. FASEA. Espainian hainbat gradutan batxilergoko titulua soilik izanda sar zaitezke. Hori ez da beharrezkoa 25 urtetik gorakoa bazara (horretarako sarrera froga bat gainditzea nahikoa da). 2. Irakaslearen prestakuntzari dagokionez, egun CAP titulua eskatzen zaie. Hori master bat da, baina horren konplexutasuna ezin aldera daiteke finlandiarrenarekin. 3. FASEA. Ordezkapen zerrendetan apuntatzen zara inongo froga, elkarrizketa… egin gabe; zure merituak uzten dituzu bertan. Hurrengo urteetan esperientzia puntuak metatzen dituzu apurka (puntu horiek merezimendua azaltzen duten dokumenturik gabe) eta antzinatasunean oinarritzen dira oposizioetako zerrendak finkatzeko. Nolabait esateko, lehenengo iristen dena gainerakoen aurretik dago. 4. FASEA: Oposizioetara aurkezten zara. Bertan, ezagutza frogak gainditzea ez da beharrezkoa, ez baitira kanporatzaileak. Merituen fasera iristean eta esperientziaren bidez bildutako puntuekin, lanpostua lortzen da. Adibidez, bada funtzionario bihurtzen den irakaslerik ezagutzen frogan 10etik 2.5 baino puntuazio baxuagoa atera duen irakaslerik. Bada, baita ere, 150 € ordainduta urrutiko ikastaroak egiteko aukerak ematen duen unibertsitaterik ere. 5. FASEA. Behin betiko lanpostua lortzeko, antzinatasuna puntuatzen da batez ere. Eginiko lana ez da kontuan hartzen, berdin du irakasle ona hala txarra izan zaren (Finlandian ikastetxe batean lan egiteko zuzendariarekin izan beharreko hartu emanek hori ekiditeko balio dute, besteak beste).
  • 14. Orain zure txanda da, hausnarketarako unea. Ikusten duzu ezberdintasunik Finlandiako eta Espainiako hezkuntza sistemek, bakoitzak bere herrialdean, izan duen arrakastan? Guk bai. Badirudi politiko askok ez dituztela kontuan hartzen erreformak egiterakoan. Zer deritzozu zuk? LINKAK http://iessierradeguadarrama.wordpress.com/2010/03/09/sistema- educativo-finlandes-versus-espanol/ http://diarioaula.blogspot.com.es/2010/04/formacion-del-profesorado-en- finlandia.html