2. ZER DA DEFRAGMENTAZIOA?
Disko gogorrean fitxategi berri bat kopiatzen
dugunean, Windows-ek leku librea non dagoen
bilatzen du, eta han jartzen du fitxategia.
Bestetik, disko gogorretik fitxategi bat
ezabatzen dugunean, tamaina jakin bateko
tarte huts bat geratzen da, windows-ek beste
fitxategi bat jar dezan, eta horrela behin eta
berriz.
3. NOLA GERTATZEN DA?
Windows fitxategi bat kopiatzen saiatzen bada eta dagokion
tartean hura osorik sartzen ez bada zatitzen da fitxategia.
Kasu horretan, zenbait ataletan zatitzen du Windows-ek
fitxategia (zatikatu egiten du), diskoan libre dauden
tarteetan sar dadin.