Your SlideShare is downloading. ×
1




                              lan-koadernoa
Jarduketa aukerak krisiaren
    aurrean, berrikuntzatik
          eta la...
iraila 2009
aukerak	krisiaren	
                                                                              Jarduketa	

             ...
aukerak	krisiaren	
    Jarduketa	

    aurrean,	
4                        Daniel Innerarity «La sociedad de la Innovación»...
aukerak	krisiaren	
                                                                                       Jarduketa	

    ...
aukerak	krisiaren	
    Jarduketa	

    aurrean,	
6                        Daniel Innerarity «La sociedad de la Innovación»...
aukerak	krisiaren	
                                                                                       Jarduketa	

    ...
aukerak	krisiaren	
                            Jarduketa	

                            aurrean,	
                       8 ...
aukerak	krisiaren	
                                                                                       Jarduketa	

    ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
10                        Daniel Innerarity «La sociedad de la Innovaci...
aukerak	krisiaren	
                                                                                     Jarduketa	

      ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
12                        1. Sarrera – gogoeta irekiko dinamika




   ...
aukerak	krisiaren	
                                                                                      Jarduketa	

     ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
14                        1.Egungo krisia eta haren aurrekariak



    ...
aukerak	krisiaren	
                                                                                      Jarduketa	

     ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
16                        1.Egungo krisia eta haren aurrekariak



    ...
aukerak	krisiaren	
                                        Jarduketa	

                                        aurrean,	
1...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
18




                          2.	Irteera-agertokiak	

              ...
aukerak	krisiaren	
                                                                                       Jarduketa	

    ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
20                        2. Irteera-agertokiak eta Panorama gainerakor...
aukerak	krisiaren	
                                                                                Jarduketa	

           ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
22




                          3.	Krisiaren	aurkako	neurri	multzoa
aukerak	krisiaren	
                                                                                      Jarduketa	

     ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
24                        . Krisiaren aurkako neurri multzoa



       ...
aukerak	krisiaren	
                                                                                   Jarduketa	

        ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
26                        . Krisiaren aurkako neurri multzoa



       ...
aukerak	krisiaren	
                                      Jarduketa	

                                      aurrean,	
. Kri...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
28




                          4.	Epe	luzeko	neurriak	

             ...
aukerak	krisiaren	
                                                                                   Jarduketa	

        ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
0                        4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakunt...
aukerak	krisiaren	
                                                                                 Jarduketa	

          ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
2                        4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakunt...
aukerak	krisiaren	
                                                                                  Jarduketa	

         ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
4                        4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakunt...
aukerak	krisiaren	
                                                                                   Jarduketa	

        ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
6




                          5.	Epe	laburreko	neurriak	krisiaren	ond...
aukerak	krisiaren	
                                                                                            Jarduketa	
...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
8                        5. Epe laburreko neurriak krisiaren ondorioak ...
aukerak	krisiaren	
                                                                                         Jarduketa	

  ...
aukerak	krisiaren	
     Jarduketa	

     aurrean,	
40




                          6.	Innobasque	krisiaren	aurkako	neurri...
Jarduketa aukerak krisiaren aurrean, berrikuntzatik eta lankidetzatik
Jarduketa aukerak krisiaren aurrean, berrikuntzatik eta lankidetzatik
Jarduketa aukerak krisiaren aurrean, berrikuntzatik eta lankidetzatik
Jarduketa aukerak krisiaren aurrean, berrikuntzatik eta lankidetzatik
Jarduketa aukerak krisiaren aurrean, berrikuntzatik eta lankidetzatik
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Jarduketa aukerak krisiaren aurrean, berrikuntzatik eta lankidetzatik

1,031

Published on

Asko hitz egin eta idatzi da dagoeneko egungo krisiari buruz. Argudiorik gehienak mahaiaren gainean daude, eta ezagunak eta partekatuak dira neurri handiago edo txikiagoan.

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
1,031
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
16
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Transcript of "Jarduketa aukerak krisiaren aurrean, berrikuntzatik eta lankidetzatik"

  1. 1. 1 lan-koadernoa Jarduketa aukerak krisiaren aurrean, berrikuntzatik eta lankidetzatik
  2. 2. iraila 2009
  3. 3. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, Eskergintza 5 Laburpen betearazlea 7 0. Sarrera – gogoeta irekiko dinamika 11 1. Egungo krisia eta haren aurrekariak 1.1 Kausa ekonomiko-finantzarioen analisia 1 1.2 Beste kausa batzuen analisia ikuspuntu sozialetik, ezagutza-ekonomiarenetik, ekologikotik eta politikotik 14 2. Irteera-agertokiak eta Panorama gainerakorrak 2.1 Irteera-agertokiak 19 2.2 Paradigmak eta planteamendu gainerakorrak 20 3. Krisiaren aurkako neurri multzoa Eredu-aldaketatiko neurriak 2 .1 Iraunkortasunetiko neurriak: Gizarte iraunkor baterantz 24 .2 Balio-aldaketaren beharretiko neurriak 26 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako 4.1 Enpresa Lehiakortasunetiko Neurriak 29 4.2 Hezkuntza Sistema eta Unibertsitatetiko neurriak 1 4. Zientzia eta Teknologiatiko Neurriak 2 4.4 Gizarte Berrikuntzatiko eta Ekintzailetzatiko neurriak 4.5 Administrazio Publikoetatiko neurriak administrazio-berrikuntzan 5. Epe laburreko neurriak krisiaren ondorioak arintzeko politika publikoak sendotzetik 5.1 Finantza-esparrutiko neurriak 7 5.2 Gizarte-esparru eta Bizi-Kalitatetiko neurriak 8 5. Lan Politiken esparrutiko neurriak 8 6. Innobasque krisiaren aurkako neurri multzoaren aurrean 6.1 Innobasque-ren jarduketa-dinamika 41 6.2 Printzipioak eta jarduketa-dinamikak epe ertain/luzera 42 6. Ondorioak 4
  4. 4. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 4 Daniel Innerarity «La sociedad de la Innovación» Eskergintza
  5. 5. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, Eskergintza 5 Agiri honi sorrera eman dion gogoeta-prozesua lankidetza-esperientzia guztiz aberasgarria izan da bertan esku hartu dugunontzat. Ia ezinezkoa da lan hau eraikitzen beren ekarpenekin lagundu gaituzten pertsona guztiei beren dedika- zioa eta konpromisoa eskertzea. Horregatik, eskergintza orokor honek balio beza gure aitortzaren erakustale bezala, alde batetik i-Taldeen osatzaileentzat, izan ere beren lehen gogoetekin prozesua abian jartzen lagundu zuten. Bestetik, beren kontsiderazioak eta azterlan- eta kontraste-material ugari helarazi zizkigute- nentzat. Eta azkenik, gure esker ona ardura maila desberdinetatik (antolatzaile, lankide, partaide), Woka Euskadi, gizarte-gogoetako prozesu honek gailurra ha- rrapatu duen jazoera bideragarri egin dutenei.
  6. 6. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 6 Daniel Innerarity «La sociedad de la Innovación» Laburpen betearazlea
  7. 7. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, Laburpen betearazlea 7 Asko hitz egin eta idatzi da dagoeneko egungo krisiari buruz. Argudiorik ge- hienak mahaiaren gainean daude, eta ezagunak eta partekatuak dira neurri han- diago edo txikiagoan. Egoera honen kausen analisiak “eskola” bat baino gehiago sortu ditu, ikuspuntu desberdinenetatik zer ari den gertatzen azaltzen dutenak. Gizarte aurreratu guztiek, neurri handiagoan edo txikiagoan, bere burua berras- matzearen erronkari aurre egiten diote. Krisi globaleko egungo egoerak, zeinean baitago Euskadi murgildurik munduaren gainerakoa bezala, agerian utzi ditu egungo sistema ekonomikoaren ahulezietako batzuk, eta haren oinarrietako ba- tzuk auzitan jartzen lagundu du, haren perbertsioa erraztu dutenak nagusiki. Krisiak lagundu egin du beharrezko “kontzientzia-hartzen” esku artean dugun bezalako erronka hain garrantzitsu bati ekiterakoan. Era berean, aukera eman digu aldez aurretik abian jarritako estrategietako batzuk berrindartzen, besteak beste, berrikuntzaren aldeko apustu deliberatua. Hori beharrezkoa zen 2007an, Innobasque sortu zenean, eta gaur egun ezinbestekoa da. Innobasquetik zabaldu egin nahi izan dugu eztabaidaren gunea, eztabaida hori zabaldu eta aberasteko gure bazkideen, entitate laguntzaileen eta gobernu- organoak osatzen dituzten pertsonen iritziekin, baita Euskal gizartearen gaine- rakoenekin ere, 5.000 pertsonak baino gehiagok ordezkatzen baitute Woka Eus- kadi prozesuaren bitartez ideien ekarpena eginez, zeina 2009ko maiatzaren 18an ospatu baitzen. Egungo egoerak berretsi egiten gaitu indarrak eta borondateak batzearen, eragile guztien lankidetza gehitzearen estrategian, gizarte iraunkorrago bate- rantz ibiltzeko beharrak elkarturik. Egia bihurtzeko eredu-aldaketa ezinbesteko hori, Innobasqueren esperientziak frogatzen du elkartze publiko-pribatuaren potentzial biderkatzailea funtsezko oinarri bat dela agertoki berri honetan. Be- harrezkoa da izaera propioz hornitzea borondate hori, gure gizartearen krisitik irteteko gogoa esplizitatuko duen itun baten bitartez, baita gure hazkuntza eko- nomiko eta sozialeko eredua aldatzeko beharra ere. Helburu horrek hau eskatzen du: • Eraldakuntza bat, hazkuntza ekonomiko eta sozialeko Eredu Berri bat lortzera bideratua, pertsonengan oinarritua eta balio-aldaketan berma- tua. • Aliantza publiko-pribatu-sozial handia eraldakuntza-prozesu hori bul- tzatu eta lideratuko duena. • Sormena eta berrikuntza Ikerketa eta Garapenaren osagarri gisa, ezagutza-ekonomia berriaren funtsezko oinarriak bezala. Iritzi gehienak bat datoz adierazten krisi horren detonatzaile nagusia finantza- krisia izan zela, eta hori motibatu zela, beste faktore batzuen artean, likidotasun- ugari batek eta interes-tipo oso baxu batzuek, burbuila immobiliarioak, zeina etorri baitzen 2000 urteko burbuila teknologikoaren ondoren, arrisku-hipotekak ematea (subprime), arriskuen eta finantza-aktiboen ebaluazio eta kalifikazio oso eskasaren, negozio-etika desegoki, edo kontrol-organismoen gainbegiratze- gabeziaz edo haren funtzionamendu askiezaz. Azkenerako finantza-sistema po- rrokatu egin zen, eta mesfidantza handia, likidotasun-gabezia eta pertsonei eta enpresei kredituak ematean murriztapen drastiko bat sortu zituen. Eta horren guztiaren multzoak itoarazi egin zuen kontsumoa. Hartara, hasierako finantza- krisiak azkenerako mundu osoko ekonomia errealean eragina izan zuen, aurre- karirik gabeko atzeratze bat eraginez 1929ko krisialditik.
  8. 8. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 8 Laburpen betearazlea Aurreko analisi ekonomizistaz harago, badira pentsalariak krisi hau arra- zoi sakonagoei egozten dietenak, izaera estruktural eta sistemikokoei, adibidez, balio-krisiarekin, egokitze teknologikoaren gabeziarekin, ezagutza-gizartearen garapenarekin, baliabide natural eta energetikoen urritasunarekin, eta abarre- kin zerikusia dutenei. Egungo sistema kapitalista neoliberal beraren krisia ere aipatzen da. Globalizazioaren ondorio gisa, Euskadik ere krisi honek afektaturik ikusi du bere burua, bestetara izan ez zitekeenez. 2008aren amaieratik geure hazkuntza- ren uzkurtze-erritmo sakona pairatu dugu, langabeziaren gehitze eta jarduera industrialaren, kontsumoaren eta zerga-bilketaren murrizte oso gogor batekin. Nahiz eta Euskal ekonomiak hobeki aurre egiten zion, konparatiboki, beste erre- gioek eta herrialdeek baino, atzeraldiak bete-betean eragin digu eta gure jarduera industrial gakoetara iritsi da: automozioa, makina-erreminta, osagaiak eta eki- po-ondasunak eta abarretara. Euskadi ere ez da libratu kontsumitzaileen, enpre- sa-ehunaren eta, oro har harturik, gizartearen konfiantzaren erorikotik. Gobernu guztiek finkatu dituzte premiazko izaeradun ekintzak, krisiaren berehalako ondorioak arintzea bilatzen dutenak, finantza-sistemak egonkortuz eta eskaera estimulatuz, eragin handiena izan duten kolektiboak babesten diren aldi berean. Neurri horiek guztiak bistakoa denez beharrezkoak dira, eta horien salbuespeneko izaeratik eratortzen da duten premiazkotasuna. Ongi jakina da, bestalde, ekintza hori bere horretan ez dela aski ziklo ekonomiko berrian gainera datozkigun etorkizuneko erronkei aurre egiteko, berreskuratze iraunkortu eta mantendua bermatzeko. Nekez ekin ahal izango diegu etorkizuneko erronka horiei behar bezala tes- tuinguru aldakor batean eta paradigma berriak agertzeak markatu batean kokatu gabe, hala nola: teknologiaren eta komunikazio-sareen nagusitasuna, ezagutza- ren gizartea eta haren antolakuntza-eredu berriak gaineratzea, mundu mailako lehengaien eta energia-iturrien urritasuna, migrazio-mugimendu bortitzen eta zahartzearen, emakumeak gobernantza publikoan eta pribatuan duen gero eta protagonismo handiagoa eta lankidetza-ereduak agertzea publikoa, pribatua eta soziala denaren artean. Etorkizuneko erronka horiek beharrezkoak dituzte, berme batzuekin ekin 1 WOKA Euskadik erreferentzia ahal izateko, epe ertain eta luzeko ikuspegi bateko jarduketak, batez ere be- egiten dio izaera esku-hartzaile- rrikuntzatik eta lankidetzatik. ko, tailer presentzial eta birtual Agiri honetan proposaturiko neurri gehienek etorkizuneko ikuspegi horri multzo bati, zeinak antolatzen ekiten diote, eta horrek frogatzen du kontzientzia argi bat (eta kezka bat) dago- baitituzte 119 entitatek, Inno- ela, gure hazkuntza-eredua aldatzeko premiaz, deliberatuki apustu eginez gizar- basquek koordinaturik, 2009ko te iraunkorrago eta ezagutzan oinarritu baten alde. Epe luzeko planteamenduak maiatzaren 18an.World Kafe met- ez du baliogabetzen izaera berehalakoagoa duten neurriak proposatzea, garatu- odologian oinarritu ziren tailerrak riko partaidetza-foroetan agerian geratu denez. eta egungo krisiaren eta haren Ageri honetan aurkezturiko neurrien sailkapenak hondoko logika bati eran- ondorioen fenomenoaren ingu- tzuten dio eta honako eskema honetan mamitzen da: ruan neurri zehatzak eztabaidatu • Gizarte Iraunkor baterantz, zehar-izaerako balio bezala, zeinak egituratzen eta proposatzera bideratu ziren. baitu eta ematen baitio balioa krisiaren aurrean identifikaturiko proposa- Gizarte-prozesu horren helburua menen multzoari eta etorkizun gakoan. izan zen jarduketa-neurrien mult- • Balioen aldaketa baten beharra. WOKA Euskadi topaketetako lau ideiatiko zo bat kolektiboki identifikatzea batek1 zerikusia du kultura- eta balio-aldaketa honekin. Beraz, krisi honen adostasun maila altu batekin. irteera eraginkorra eta etorkizun-oinarriak balioen esparrukoak dira.
  9. 9. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, Laburpen betearazlea 9 • Balio-aldaketa honetan tarteko diren eragileak, zeini eskatzen baitzaie jarduketa koordinatu bat lankidetza intentsoko eskemen azpian: Aliantza publiko/pribatu/soziala, Hezkuntza Eragileak balio-aldaketa horren kate transmititzaile nagusi bezala eta Komunikazio-eragileak transmisio- eta sentsibilizazio-elementu oinarrizko bezala. • Epe ertain-luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako, zeinen artean proposatzen baitira jarduketa zehatzak krisiaren aurrean eta etorkizuneko proiekzioa duten alorretan, Enpresa-, Hezkuntza-, Zientzia eta Teknolo- gia, Gizarte Berrikuntza, Ekintzailetza eta Erakunde-esparruetan • Epe laburreko neurriak krisiaren ondorioak arintzera zuzenduak, zeinek jotzen baitute esku-sartze publikoaren esparrura Gizarte Politiken, Lan Po- litiken eta ekintza finantzarioen Erregulazio eta Bultzatze-Politiken gaian, dagoeneko esparru pribatuan hartzen direnen beharrezko osagarri bezala. Honako grafiko honek islatzen du WOKA Euskadi topaketen bidez jasotako 1.16 ideien banaketa, haien jarduketa-esparruari dagokionez. Iurdikapen honek la- gundu egiten digu bisualizatzen euskal gizarteak krisiaren inguruan dituen kezka nagusiak eta, batez ere, eta lehentasunezkotzat jotzen diren ekintza-esparruak. Neurrien esparrua • iraunkor baterantz: %31 Balio-aldaketa, gizarte %8 %9 %31 • Hezkuntz-ingurunea: %19 %15 • eta Gobernua: %18 Administrazioak • Enpresa Lehiakortasuna: %15 • eta Komunikazioa:%9 Gizarteehuna %18 %19 • Zientzia eta Teknologia: %8
  10. 10. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 10 Daniel Innerarity «La sociedad de la Innovación» Sarrera – gogoeta irekiko dinamika
  11. 11. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, Sarrera – gogoeta irekiko dinamika 11 Honako agiri hau gogoeta irekiko prozesu baten emaitza da egungo krisi-feno- menoaren ingurukoa, zeinak eman baitigu aukera kolektiboki sorrarazteko, jar- duketa-proposamen zehatzezko sorta bat, bai epe laburrean eta bai epe luzean. Honela, ikuspegi partikular eta osagarri bat eskaintzen dugu krisiaren era- ginei buruz, gizartea oro har harturik ikuspuntuak integratuz, 5.000 pertsona baino gehiagok ordezkaturik, zeinek beren ideien ekarpena egin baitute, nola Innobasqueko gobernuaren kideen eta organoen plataformatik, hala maiatzaren 18an antolatutako 11 WOKAetatik. Egungo atzeraldiaren aurrean, 2 neurri mota plantatzen dira funtsean, hel- buru desberdinetara zuzenduak. Lehenik epe laburrera berehalako ekintzak planteatzen dira, krisiaren ondorioak arintzera zuzenduak, finantza-sistemak egonkortzea eta eskaria estimulatzea bilatzen dutenak, orientazio nagusiki pu- blikotik. Bigarrenik, epe ertain eta luzeko neurriak aztertzen dira, gainera datozkigun etorkizun-erronkei ekitea ahalbidetzen dutenak, eta gure egokitzapena eta garatze- gaitasuna hobetzera zuzenduak paradigma gainerakorren aurrean. Epe ertain eta luzeko ikuspegi honetatik, argi eta garbi planteatzen da ere- du-aldaketa baten beharra, gizarte iraunkorrago eta ezagutzan oinarrituago ba- ten aldeko apustua, eta horrek derrigor Dakar aldaketa bat gure balioetan, nola pertsonaletan, hala kolektiboetan. Eredu-aldaketa hori abian jartzeko jarduketa- ereduak kolektiboa eta lankidetzazkoa izan behar du, aliantza publiko-pribatu- sozial baten zentzuan. Dagoeneko adierazi denez, agiri honetan jasotako ideiak eta neurriak In- nobasquek dinamizaturiko sare-lanetik jaiotzen dira, eta horren bidez ikuspen partikular baten ekarpena egin nahi dugu berrikuntzaren eta lankidetzaren ikus- puntutik. Agiri honetan jasotako analisiaren eta ondorioen izaera ireki eta bar- nehartzailea segurtatzeko, pixkanakako lantze-prozesua jarraitu da, eta laburbil- duz, honako etapa hauetan garatu da: 1. ‘Jarduketa-aukerak krisiaren aurrean, berrikuntzatik eta lankidetzatik’ agiria lantzea eta Innobasqueren Zuzendaritza Batzordeko Koordinazio Lantaldeari igortzea aztertua izan zedin (martxoaren 0). 2. Berrikusitako agiria hedatzea (1.1.b) arlo bakoitzeko Koordinazio Lan- taldeei, eta i-Talde desberdinei hura kontrastatzeko. . Agiriari ekarpenak egitea (2.0b, 2.1b eta 2.2b) kideen, gobernu-organo- kideen eta eragile lankideen aldetik. 4. WOKA Euskadin lortutako emaitzak txertatzea (.0b eta .1b) parte- hartzaileek gehien eskatutako neurrien eta soluzioen bitartez. 5. Agiriaren azken onespena (.2.b) ematea Innobasquek eta hedaketa orokortua, egindako gomendioak bultzatzeko helburuarekin (2009ko ekainaren 18).
  12. 12. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 12 1. Sarrera – gogoeta irekiko dinamika 1.Egungo krisia eta haren aurrekariak
  13. 13. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 1.Egungo krisia eta haren aurrekariak 1 1. Egungo krisia eta haren aurrekariak 1.1 Kausa ekonomiko-finantzarioen analisia2 2 Puntu honetan eutsi egiten zaio Egungo krisia 2007aren azkenetan hasten da agertzen Estatu Batuetan , eta 2008an agiriaren lehen bertsioan egind- zehar hedadura globala lortzen du, eta bere gordintasun osoan nabarmenduko ako analisiari, 2009ko martxoan, da mundu osoan. Esan beharrik ez dago egoera larrituz joan dela pixkanaka eta nahiz eta jabeturik gauden era bereziki bizian 2009aren hasieran. trataturiko faktore askok Iritzi gehienak bat datoz adierazten krisi honen detonatzaile nagusia finan- dagoeneko erantzuna izan dutela tza-krisia izan dela, eta hori berriz beste faktore batzuek eragin zutela: gobernuetatik erabakitako • Merkatuan likidotasun ugari izatea, herrialde gainerakorretako balantza ekintza-planetan. arruntetako soberakinak zirela eta, hala nola Txina eta Indiarenak. • Interes-tipo oso baxuak eta bitartekaritza-tarteune estuak, zeinek eraman Nahiz eta mendearen hasieratik baitzuten kreditua aurrekaririk izan ez zuen hedatze eta orokortze batera Enronena (2001), Global Crossing EEBB.etan eta beste herrialde aurreratu batzuetan. (2002) eta WorldCom (2002) • Inbertsio-kapitalek ondasun higiezinetara ihes egitea, 2000 urtean bezalako porrot batzuk gertatu burbuila teknologikoa lehertu eta gero, eta hortik eratortzen da higiezinen ziren, enpresa-praktika txarren burbuila espekulatibo eskerga. aurrezantzu gisa. • Arrisku-hipotekak ematea (subprime) kaudimen urriko bezeroei EEBBetan. Ezinezko kreditu horiek higizien-aktiboen etorkizuneko preziazioan oinarrituz ematen ziren, emandako zenbatekoaren oso azpitik, gero fragaturik geratu zenez, Burbuila espekulatiboa lehertu eta gero. • Muturreko laxotasun-politika arriskuen ebaluazioan finantza-entitateen aldetik, diru merkearen ugaritasunak bereziki larritua. • Ordaintze aldakorreko sistemak epe laburreko hedatze eta errentagarrita- sun (izenduneko) adierazleei lotutako exekutiboenak. • Zegokien kontrol-organismoen gainbegiratze-gabezia (banku zentral, erreserba federal…) edo haien funtzionamendu askieza4, zeinak ez baitziren gai izan detektatzeko arrisku handiko maileguak transferitze 4 Mekanismo arautzaileak ahult- eta hedarazte-praktika ohikoa nazioarteko finantza-sistema osora finantza- zea, neurri handi batean 29ko produktu sofistikatuen bidez. Kontrol-gabezia horrek eragotzi, edo erraz krisiari erantzun bezala sortu tu egin zuen, inbertsio-funts gehienetako aktiboak kutsatzea. zirenena, egungo neoliberalismo- • Kalifikazio-agentzien funtzionamendu eskasa, izan ere ez zuten ebaluatu aren ondorio bat bezala egoki finantza-produktu berrien arriskua eta, hori ez ezik, bir-kalifika- kontsidera daiteke. zioen bitartez haiek hedarazten lagundu zuten. Testuinguru honetan, EEBBetako Erreserba Federalak interes-tipoak gehitu zi- tuenean, eta etxebizitzaren prezioa jaistean astrapala handiarekin eraitsi zen bur- buila espekulatiboaren karta-erakin osoa, dagoeneko ezagunak diren ondorioe- kin: aktibo kutsatuen desbaliotze azeleratuarekin eta amerikar kreditu-entitate nagusiak galera handietan sartzea, munduaren gainerako gainerako finantza- erakundeak atzetik zituztela. Deskreditua eta konfiantza-gabezia munduko osoko banku-erakundeetan errotu dira, izan ere ezinezkoa da jakitea zer puntutaraino afektatu dituzten haien aktiboak funts kutsatuek. Gauzak horrela, likidotasun-gabezia handiare- kin topo egiten dugu eta bankuarteko interes-tipoetako igoerekin. Horrek guz- tiak murriztapen bat-batekoa eragin du pertsonei eta enpresei kredituak ematea- ri dagokionez (arrisku-primaren gehitze garrantzitsua), eta horrek bere aldetik kontsumoa itoarazi du eta likidotasun-arazo garrantzitsuak eragin enpresa-bil- baduran.
  14. 14. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 14 1.Egungo krisia eta haren aurrekariak Beraz, finantza-ingurunean sortutako krisiaren ondoriek eragin bortitza izan dute azkenerako mundu guztiko ekonomia errealean, eta 1929ko krisialdiaz geroztik aurrekaririk gabeko atzeraldi bat eraginez. Finantza-esparru horren berorren barruan (edo agian politiko-finantzarioa esan beharko genuke), beste kausa batzuk ere aipatzen dira, sistema ekonomiko kapitalistak bere baitan dituen eta haren eragileetan sortu diren aldaketen des- orekekin erlazionatuak. Estatuek gainezkaturik ikusi dituzte beren buruak fi- nantza-talde transnazional handien erabakien eta mugimenduen pisuarekin eta haien eskusartze-gaitasuna larriki murrizturik aurkitu da. Horri gehitu behar zaio ekomiaren eta finantzen kudeaketa desarautzeko erabakia, zeinak babesik gabe utzi baitzituen ekonomiak eta mugatu egin baitzuen krisi sistemikoak edo ziklikoak aurreikusi eta mugatzeko gaitasuna. Oinarri ekonomikoko krisiek (Ja- ponia, Mexiko, Argentina, Hegoekialde Asiarra…) horren berri ordurako emana zuten aurreko hamarkadetan. Halaber testuinguru horretan, autore batzuek egungo finantza-krisia desdo- itze bat bezala kokatzen dute finantza-merkatuen berrikuntza-gaitasunaren eta haiek inteligenteki taxutzeko gure ahalmen kolektiboaren artean. Finantza-be- rrikuntza gutxienez urrats bat aurretik doa erregelamentazioarekiko. Asimetria nabaria dago ezagutza pribatuaren eta ezagutza publikoaren artean. Finantza globaletako ezagutzaren produkzioaren azelerazioak kontraste egiten du erakun- de aruatzaileen gaitasun urriarekin. Ez da gehiegikeria esatea, beraz, krisiaren kausen artean badela ezagutza-porrot bat. 1.2 Beste kausa batzuen analisia ikuspuntu sozialetik, ezagutza-ekonomiarenetik, ekologikotik eta politikotik Aurreko analisi ekonomizistaz harago, badira pentsatzaile batzuk krisi hau arra- zoi sakonagoei, izaera estruktural eta sistemikoei egozten dietenak, eta egoera honetan markatuz eta gaineratuz doazen paradigma berrietako batzuetan era- gina dutenei. Auzitan jartzen dute, beraz, krisia sortu duen esparru ekonomiko, sozial eta baliozkoa. 1. Balio-krisia, askoren iritziz, gure gizarte aurreratuenak ezaugarritzen dituenak. Ikuspen banako norberakoia nagusi da onizate kolektiboaren bi- laketaren gainetik, kontzientzia kritiko bat falta da enpresa modernoaren etikotasun gutxiko kudeaketaren aurrean, arrakasta sozial eta enpresariala balioesten da gauza guztien aurretik eta porrotan zigortzen da, eta horre- gatik, eta ondorioz arriskua eta ekintzailetzarekiko tolerantzia. Pentsa- mendu-korronte horren arabera, etika banako eta partekatu bat falta da, zeinean epe laburreko negozioak finantza-entitateen eta entitate kalifikat- zaileen talde zuzendarien jokabide gaitzesgarria faboratzen baitute, asko- nahiak eta zuhurtziarik ezak eramanik, arazoa hedarazten eta biderkatzen lagundu baitu. 2. Egokitze teknologikoaren krisia ekonomiko soila eta epe luzerako eragina duena baino sakonagoa dena. Asimetria argia dago aurrerapen teknolo- giko azeleratuen eta ezarpen produktibo diskretuen artean, eta gainera merkatuek ezgai izaten jarraitzen dute eskaintzak hurrupatu eta inbert- sioak saritzeko. . Ezagutza-gizartearen garapena, zeina gertatu baita horrek suposatzen duen lanaren esentziaren aldaketa sakondu gabe (fisikotik ezagutzazkora
  15. 15. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 1.Egungo krisia eta haren aurrekariak 15 pasatzea), eta zeinak eragin baitu ereduen eta antolakuntza-sistemen krisi garrantzitsu bat, Forden osteko logikatik heredatuena eta gizarte indus- trialari ezargarriak direnena. Lanaren kontzeptu berri horrek ondasunak eta zerbitzuak ekoizten ditu, baina baita subjektibotasunak, afektuak eta ezagutza berriak ere, kontrajarriak esentzian egungo kapitalismoaren lo- gika metatzailearekiko. Ezagutzaren gizarteak lehiakortasuna bilatze du prozesu sortzaile eta erlazionaletan, eta pertsonaren gaitasun guztien ga- rapena aprobetxatzen du (ikasteko eta sortzeko gaitasuna, gaitasun afekti- boa eta erlazionala eta nork bere burua antolatzeko gaitasuna.) Errealitate horretatik sortzen da enpresa kontzeptua pertsonengan oinarritua, anto- lakuntza bizi baten eredu berri bat eragiten duena, kudeaketa-era hedakor eta zabalkor batekin. 4. Krisi ekologiko eta baliabidezko larria, nola materiala hala energetikoa, eta lehengaiei buruzko espekulazioa. Gaurko ekonomia oinarritzen da kontsumo neurrigabe eta hazkorrean eta gero eta baliabide natural gehia- go erabiltzea eskatzen du, mugatuak direnak et aeta ondorioz (epe labu- rrean gutxienez) berriztagarriak ez direnak. Lehen gaiak, gero eta urria- goak direnak, eta jarduera ekonomikoaren hazkuntza mugatzen dutenak. Bada gaur egun ezagutzen dugun zibilizazioaren kolapsoa iragartzen due- nik, aldaketa klimatikoaren efektu kontrakoenen konbinazioz baliabide energetiko fosilen eskuragarritasuna jaistearekin, eta horretatik guztitik etorkizuneko agertoki energetiko beheranzkoak. Argudiatze-lerro horrek azaltzen du egungo krisia agertokien gertaera aitzindari bezala, zeinetan baliabideen urritasunak eta garestitasunak haietaz jabetzeko eta haiek kontrolatzeko borrokara eramango baitu. 5. Sistemaren krisia. Pentsalari batzuek ezartzen dute krisi honen jatorria sistema kapitalista neoliberalaren kontzepzioan bertan, zeina oinarritzen baita jabetzan (eskubide besterenezina) eta merkatu askean (aske eta auto- arautuan), eta zeinen azpian baitago eredu metatzaile bat. Kontsumoak eta hazkuntzak elikatu egin behar dute logika hori, eta horregatik gertatu dira burbuila bat baino gehiago (higiezinena, puntu.com eta abarrena). Teoria horien arabera, krisi horretatik irtetea azken 25 urteoan mundua ezau- garritu duen kapitalismo globalaren forma gainditzean datza. Oinarrizko abiapuntua beste etorkizun egonkorrago bat taxutzen hasteko, zeinean finantza-sistema berme izango baita eta ez motorra, zeinean hazkuntzak kontabilitate ekologiko eta sozial bat izango baitu bere baitan, eta ez mo- netazkoa soilik. 6. Globalizazioa prozesu bezala, herrialdeak eta gizarteak sistema konplexu baten bitartez lotzen dituena, elkarrekiko interdependentzian, zeinak afe- ktatzen baititu esparru ekonomikoa, soziala, kulturala eta politikoa. Siste- ma global honetan arazoa datza, hain zuzen ere, 4 esparru horiek kohesio- naturik mantentzen zituen egitura hondatzean. Ekonomia globala da eta hartatik eratorritako boterea ere bai, aldiz, politikak eta botereak estatu- nazioaren helmena dute. Testuinguru honek mundu-ordena polo-aniztun berri bat seinalatzen du, zei- nean ekonomia gainerakorrek pisu handiagoa izan baitute (gaur egun mundu- BPGaren % 49 sortzen dute) eta non aldi berean balio berriak sortzen baitira gi- zartean, zeinek eskatzen baitute, alde batetik, nazioarteko lankidetza handiagoa
  16. 16. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 16 1.Egungo krisia eta haren aurrekariak elkartasuna segurtatzeko ordena nazional eta globalean, eta bestetik, berrikun- tzan eta iraunkortasunean oinarritutako bizi-estilo bateranzko birdoikuntza. Deskribaturiko guztitik ondorioztatzen da gobernantza-ereduak behar direla gure munduaren konplexutasuna osotasun bat bezala begiztatuko dutenak, nola herrialde garatuena hala gutxiago garatuena. Ezin daiteke kontsidera globaliza- zioa herrialde garatu eta oparoen inguruneetan, berrikuntza eta ezagutzako di- namika ekonomikoetan oinarrituetan, kontuan izan gabe gutxiagoa garatuak eta txiroagoak diren beste batzuk, zeinak “subsidiatzen” baititugu eta zeinetan deslo- kalizatzen baitugu ekoizpena kostuak merkatzeko eta hondakinak eta kutsadura lekuz aldatzeko. Egungo globalizazioak desberdintasuna sortzen du herrialdeen artean, migrazio-mugimendu handiak eta aberastasunaren banaketa atzeragarria Mundu-antolakuntza berri bat planeta mailako eta toki mailako adostasun eta aliantzetan oinarritua (bisualki ‘glokal’ kontzeptu bezala definitua), era era- ginkor eta efizienteagoan jokatzeko. Mundu-interes orokorraren alde erne ego- teko aukera emango duen antolakuntza bat, herrialde hauskorrei arreta berezi bat eskainiz, garapen iraunkor eta berdinzale baten paradigma berri batetik. Krisi hau froga nabaria da Joko-arauak berridatzi beharra dagoela, zeinek markatuko baitute merkatuen dinamika, zeinetan bizikide baitira inbertitzaileak, enpresak, gobernuak eta kontsumitzaileak. Agertoki berri honetan bizirauteko, zeinak baitu eskaintza instalatu gehiegizko bat, enpresek beren abantaila lehiakor propioak sortu beharko baitituzte eta espezializazio- eta desberdintze-nitxoak, zeinetan beren bezeroei balio erantsi altuaren ekarpena egin ahal izango baitiete.
  17. 17. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 1.Egungo krisia eta haren aurrekariak 17
  18. 18. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 18 2. Irteera-agertokiak eta Panorama gainerakorrak
  19. 19. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 2. Irteera-agertokiak eta Panorama gainerakorrak 19 2. Irteera-agertokiak eta Panorama gainerakorrak 2.1 Irteera-agertokiak Krisiaren eta horrek eragiten dituen ziurgabetasunen ondorio bezala, eragile ekonomikoen jokabide-pautak distortsionatu egiten dira: kontsumitzaileak utzi egiten dio kontsumitzeari, enpresek utzi egiten diote inbertitzeari, langabezia gehitu egiten da eta bankuak era lehentasunekoan saneatzen ditu bere aktibo zalantzazkoak, kontsumoari edo inbertsioari kredituak eman beharrean. Mesfidantza eta beldurrezko egoera honetan, gobernuak “dinamika parali- zatzaile” hori hausten saiatzen dira honako ekintzen bitartez: a. Diru publikoaren ekarpena egin banku-gordailuak bermatzeko eta likidotasuna injektatzeko finantza-sisteman egonkortasun- eta trinkota- sun-neurri bezala, ekonomiaren aktibaziorako balankatzat balio baitu. b. Moneta-fluxuen eta finantza-eragiketen gain kontrolak gehitu, diru publikoaren ekarpenen efektibitatea segurtatzeko. c. Inbertsio publikoak gehitu, batez ere lehentasunez orientaturiko sektore- etan, lanpostu gehiago sor daitezkeen arloetan (azpiegiturak sortzea eta daudenak modernizatzea). d. Kontsumoa pizgarritu neurri fiskalen bitartez, zeinek gehituko baitute eskuragarri dagoen errenta eta eskari-nitxo espezifikoak dinamiza ditzaketenak (autoak erosteko, etxebizitzak erosteko edo alokatzeko lagun- tzak…) e. Lanaren kostua merkatu eta haren malgutasuna gehitu enplegugintza pizgarritzeko nahiz eta neurri horiek esparru askotatiko kontrakarra izan, batez ere sindikala, berekin iraizpen gehiago besterik ez dakartela ulertzen baita.) f) Gizarte-babesa hobetu, batez ere pertsona langabetuena. Neurri hauek konfiantza berreskuratzea eta dinamika paralizatzaile horren in- tentsitatea eta iraupena laburtzea dute helburu. Ezein kasutan ez ditugu galdu behar bistatik honako faktore gakoak: 1. Krisia globala da eta irteera ere beste ekonomia batzuen baitakoa izango da. Adibide gisara, automozioaren sektoreak esportatu egiten du bere ekoizpenaren % 80 eta, hein berean, lehengaien inportazioaren baitan dago. Hala ere, funtsezkoa da irteera-agertokia diseinatzea toki-mailan artikulatzen diren neurrien oinarriaren gainean, zeinek honako hauekin kontatuko beharko baitute: a. Garapen benetako eta iraunkorreko Eredu bat5, gizarte iraunkorrago bat 5 Aurrerapen Benetako eta Iraun- lortzera orientatua eta krisiari etorkizun-aukera errealistekin aurre egitea korrerako Plana. Helburuak eta ahalbidetzen duena. Ekintzak. EI-BAI 2007. b. Lidergo instituzional bat gai dena ekimen publikoak eta pribatuak bidera- tu eta gidatzeko. 2. Ezinbestekoa da tarteko diren eragile guztien lankidetza, zeinek esplizitatu egin behar baitute krisitik irteteko nahia akordio handi baten eran, gizarte- ko indar guztien artean diseinatu eta adostuan, puntua gakoa baita “konfiantza-dinamika” berri bat sortzeko. . Krisi honetatik irtetean hasi zenean ez bezalako agertoki bat aurkituko dugu, izan ere: • Eskari-bolumenak ez dira lehengo berak izango, ezta urtearteko hazkun- tza-maila ere (2010ean iragartzen da euro-guneko hazkuntza negatiboa %-0,2koa izatea, 2011n % +1,5ekoa izango dena).
  20. 20. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 20 2. Irteera-agertokiak eta Panorama gainerakorrak • Enpresa gutxiago geratuko da (desagerpena edo bategitea), ezingo baitute iraun, eta ez da izango merkaturik guztientzat nitxo beretan jokatzen eta orain arte bezalako balioaren ekarpena egiten jarraitzen badute. • Enplegugabezia-maila oso garrantzitsua izango da (4,5 eta 5 milioi pertso- naren artekoa Espainian 2010ean). • Eskari berriak agertuko dira produktu eta zerbitzu sofistikatuagotan, nazioartekotze-dinamika berriak, eta I+D+i garapen berriak. Adibidez, EEBBen Berreskuratze Ekonomikoaren Planak puposa lezake 50.000 milioi baino gehiagoko abagune-merkatu bat energia berriztagarrien esparruan. 2.2 Paradigmak eta planteamendu gainerakorrak Aldaketa eta ziurgabetasuneko garaiotan, nolabait ere, egungo ezagutza-gizar- tearen izaera markatu zuten aldagaiak, era esanguratsuan gaineratzen dira, eta gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute XXI. mende honetan. Munduko he- rrialde aurreratu gehienetan gertatzen diren joerak dira, eta horregatik, Euskadi ere afektatzen dute. Beste paradigma eta planteamendu berri batzuen artean, honako hauek kontsideratu behar ditugu: 1. Teknologiaren nagusitasuna eta batez ere Nano, Bio, Neuro eta TIC-ena, - sozialekiko konbinazioan. 2. Sareen Sarea, Internet, multi-banda komunikazioaren aukerekin konbinatua. Interkonexio eta informazioaren atzipen-gaitasun ia mu- gagabea izango dugu, edozein pertsonaren aldetik eta munduaren edo- zein lekutatik. Faktore horren eragina esponentziala izango da, Gizarte eta Ezagutza Sareei esker . Gizarte- eta Kultura-berrikuntza, teknologikoaren kontrapuntu gisa, egokitzamen kolektiboa ziurtatzeko aldaketa azeleratuekiko, gizarte- artikulazioa sortzeko, belaunaldien arteko transmisioa bermatzeko eta gizartearen erantzunak pizgarritzeko arazo berrien aurrean. 4. Ezagutza- eta berrikuntza-gizartearen garapena, pertsonen gaitasun sortzaile eta erlazionalen garapena areagotzen dituzten eredu berriekin, lehiakortasuna bultzatzeko berrikuntzaren eta lankidetzaren bitartez. 5. “Indibiduala” sortzen da indibidualismoaren aurrean, eta interes handi-ago bat erlazioen kalitatearekiko, zeinetan ekarpenak, konpromisoak, lankidetzak eta sareek funtsezko papera jokatzen bai- tute. 6. Orokortu egiten dira lanaren, aurreztearen, ekintzailetzaren balioak, aberastasuna sortzeko eta luzerako estrategien balioespen positiboa, enpresak eta enpleguak sendotzekoa, epe laburrera jokatze espekulati- boaren aurrez aurre. 7. Lehiakortasun-ingurune bat sortzen da balioa eta iraunkortasuna eraiki- tzearen irizpideetan oinarritua, non teknologiaren eta berrikuntzaren ekarpenaz gainera, oinarrizkoa den enpresen eta administrazioen jar- duketa arduratsuagoa (estilo berri bat erlazionala, hurbilekoa, gardena, etikoa eta konpromisozkoa den horretan oinarritua). 8. ‘Bizi-zikloa’ren eta baliabideak arrazionalki erabiltzearen kultura baten
  21. 21. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 2. Irteera-agertokiak eta Panorama gainerakorrak 21 pixkanakako garantiza, gainustiatutako lehengai batzuen urritasunak eragina. Hondakinen berrerabilera, birziklapena eta balorizazioa in- darrez errotzen dira, eta kontra egiten zaio espekulazioari lehengaiekin finantza-merkatuen aldetik. 9. Migrazio-mugimenduak gehitu egiten dira, gaurko globalizazioaren eta oparotasunaren eta aberastasunaren banaketa desberdineko poli- tikaren ondorio gisa. 10. Biztanleria zahartzea, batez ere herrialde garatuetan eta, bereziki, gure ingurunean. 2025ean, lau euskal herritarretik batek 65 urte baino ge- hiago izango ditu eta biztanleriaren %50k 50 urte baino gehiago izango ditu. 11. Emakumearen gero eta protagonismo handiagoa gobernantza publikoan eta pribatuan, eta genero-ikuspegia txertatzea berrikuntza- eta aberastasuna sortze-aukera bezala gizartean eta erakundeetan. 12. Gobernantza global eta esku-hartzaileko eredu berritzaileen beharra, zeinek ahalbidetzen baitute ekintzak koordinatzea eta bultzatzea eskala batean baino gehiagotan.
  22. 22. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 22 3. Krisiaren aurkako neurri multzoa
  23. 23. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, . Krisiaren aurkako neurri multzoa 2 3. Krisiaren aurkako neurri multzoa Ondoren aurkezten dugun neurri sorta zabalak 1.700 ideia baino gehiagotik buruturiko sintesiaren parte eratzen dute, zeinak WOKA Euskadiko ekitaldietan formulatuak eta Innobasqueko gobernu-organoak osatzen dituzten entitate la- guntzaileengandik, kideengandik eta pertsonengandik jasoak baitira. Neurri hauek ordenatzerakoan, errespetatu egin nahi izan dugu ideia multzo horren analisitik sortu den hondoko edo ezkutuko logika, zeinak, gure iritziz, analisi honi ordezkaritza kualifikatuko izaera halako bat ematen baitio, euskal hiritartasunaren termino soziologikoetan. Eredu-aldaketatiko neurriak 1. Gizarte Iraunkor baterantz. Iraunkortasun-izaera zehar-izaerako balioa da, eta proposamen identifikatuen multzoari zentzu bat ema- ten dion, eta erdiko planteamendua egituratzen duena da. Eraldakun- tza-egitasmoaren planen eta ekintzen multzoan ondoren, hazkuntza ekonomikoko eredu-aldaketa baten beharra dago eta, ondorioz, gizar- te-ereduaren aldaketa bat, epe luzea begiztatuko duena, eta ikuspegi enpresarialak, lanekoak, politiko-instituzionalak, ingurumenekoak, eta abar integratuko dituena. Beharrezkoak izango dira adierazle globa- lezko lauki berriak, gaur egun epe laburraren mendekoak, kontabilitate ekologikoa eta soziala beren baitan sartuko dutenak ekonomikoaz gai- nera (Lehiakortasun Arduratsua). 2. Balio-aldaketa baten beharra, zeinak suposatzen baitu kultura-aldaketa bat pertsonengan eta euskal gizartean oro har. Eraldakuntzak soilik du zentzua oinarritik egiten bada, hau da, zimentarri sakonenetatik, per- tsonen portaeran eragina dutenetatik. WOKA Euskadiko topaketetan identifikatutako lau ideiatatik batek zerikusia du kultura- eta balio-al- daketa horrekin. Ez da ausartegia esatea krisi honetatiko irteera efekti- boa balioen esparruan lokalizatzen dela. Balioen eta ereduaren aldaketa honetan tarteko diren eragileak, era koordina- tuan eta lakidetza intentsoko eskemen azpian jokatu behar dutenak. a. Aliantza publiko/pribatu/soziala, baterako estrategia baten garapen- gune eta interes desberdinen katalizagailu bezala. Logika inplizitua da Gizarte Akordio berri baten eraren bidez, ezagutzaren eta partaidet- zaren mugikortze zabalarekin. Topaketa-gune berri bat eskatzen da, zeinean eragile guztiak era eraginkorrean integratzen baitira, diagnos- tikoak sortzeko, helburuak partekatzeko eta erantzun koordinatu eta koherenteak eskaintzeko etorkizuneko erronken aurrean. b. Hezkuntza balio-aldaketa horren transmisio-kate bezala, batez ere belaunaldi gazteenei zuzendua. Hezkuntza hedaraziaren ikuspen bat, hezkuntza-sistemara mugatzen ez dena, eta zehar-eran gizartearen multzoa tarteko duena (familia, tutoreak, etc.). Egitura hori tarteko izatea beharrezkoa da ardura-maila eta -zirkulu guztietan: hezkuntza- politiken diseinua, ikastetxeetako profesionalak (irakasleak, gai ez-ku- rrikularretako profesionalak, eta abar), eta abar. c. Komunikazio-eragileak bigarren mailako transmisio-kate bezala, baina il-edo-bizikoa dena eraldatze-prozesuaren arrakastarako. Aldaketa- prozesuan gako diren gainerako eragileekin batera balio-sistema berri
  24. 24. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 24 . Krisiaren aurkako neurri multzoa bat sendotzeko, komunikazio-egiturek (enpresek, gizarte-sareek, heda- tzaileek eta transmititzaileek) aktiboki esku hartu behar dute erronka horien sozializazioan, batez ere ezagutzari eta berrikuntzari, iraunkor- tasunari, elkartasunari, eta abarri kideturiko balioen transmisioan. Akordio etiko eta profesional hau esplizitatzeko beharra agertzen da, bere konpromisoaren garapena gizartearen aurrean garatzeko oinarri bezala. Epe ertain-luzeko neurriak . Epe ertain eta luzeko jarduketa-neurriak, Etorkizun-proiekzio berezia duten arloetan: enpresan, hezkuntzan, zientzian eta teknologian, gizar- te-berrikuntzan, ekintzailetzan eta erakunde-esparruan. Epe laburreko neurriak 4. Krisiaren ondorioak arintzera zuzenduriko epe laburreko neurriak eta eskusartze publikoaren esparrura jotzen dutenak (dagoeneko anto- lakuntzen esparru pribatuan egiten ari direna osagarrituz) honako gaietan: • Gizarte-politiketan • Lan-politiketan • Finantza-ekintzen arautze- eta bultzatze-politiketan. Ondorengo kapituluetan aipaturik uzten ditugu beren interes, eragin eta ori- ginaltasun mailarengatik eztabaida ireki honetatik jasotzea interesgarritzat jo ditugunak. Eredu-aldaketatiko neurriak 3.1 Iraunkortasunetiko neurriak: Gizarte iraunkor baterantz .1.1. Euskal Herriaren normalizatu eta baketzeko baldintzak prestatu, zeren gatazkak eta bortizkeriak errotik urritzen baitituzte gure potentzial- tasun kolektiboak, gure energiak eta gure zoriontasuna. .1.2. Adierazle globalen sistemak landu eta erabili, zeinek ahalbidetzen baitigute bizi-kalitatearen, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aurrrapenak jarraitzea Euskadin. Gizarte-kohesioko adierazle ekono- mikoak eta efizientziakoak integratzea baliabideen erabileran, ekoiz- penean eta kudeaketan. .1.. Epe luzea begiztatu ekonomia- eta lurralde-plangintza guztietan, honakoekin: • “Eragin-ebaluazio” aurreratua. • Bizi-zikloaren azterketa azpiegitura-proiektu guztietan. • Eskariaren kudeaketa txertatzea baliabide naturalen eta produktiboen plangintzan, kudeaketan eta kontsumoan. .1.4. Sistema politikoan txertatu epe luzeko estrategien gogoetarako eta definiziorako mekanismoak eta haiek bateratzea epe laburreko politikekin. .1.5. Karbonoaren Kontsumo Baxuko Ekonomiarekiko (KKBE) konpromi- soa. Epe luzera inbertsioak egin aktiboetan, azpiegituretan eta ikerketan, energia berriztagarriekin eta efizientzia energetikoarekin lerroturik, eta dagoeneko badiren beste ekimen batzuekiko koordina-
  25. 25. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, . Krisiaren aurkako neurri multzoa 25 zioan (adibidez Europako Batasuneko ‘lead-market’ programak). .1.6 Stop CO2 ekimena hedatu iraunkortasunaren esparru gako guztieta- ra, gizarte-geriza zabal bat sorrarazteko helburuarekin administra- ziotik indarrez trakzionatua. .1.7. Klima-aldaketaren eraginaren ebaluazioa Euskadin, prebentzio- neurrien analisiarekin, zeinek behar baitute kostan, ibaietan, hondar- tzetan eta abarretan eskuduntzak dituzten administrazio guztien adostasuna. .1.8. Eko-berrikuntzaren aldeko apustu ausarta. Efizientzia energetikoa eta lehengaien erabilera hoberentze kontzeptuez gainera, beharrezkoa da eko-eraginkortasunaren alde apustu egitea (‘cradle to cradle’ ereduak) eta zerbitzuak eta produktu eko-berritzaileak ekoizten dituzten negozio eta enpresa berrien garapena. .1.9. Aurrezkia eta efizientzia energetikoa sustatzea, eta horretarako neurri interesgarriak dira egungo zerga-sistema berrikustea eta produktu eta zerbitzu kutsatzaileen prezioetan txertatzea haien bizi-ziklotik erato- rritako kanpo-kostuak (sozialak eta ingurumenekoak). Proposatzen da zati batean laneskua edo mozkinak kargatzen dituen zerga-zama lekualdatzea, baliabideen (lehengaiak eta energia) erabilera berronets dezan, besteak beste, Suedian eta Finlandiako herrialdeetan praktikan jarritako adibideen arabera. .1.10. Eraikuntza iraunkorra sustatu, eredu buruaskidunekin edo efizienta- goekin ikuspuntu energetikotik (mikro-generazioa) eta baliabideen erabileratik, batez ere urarenetik. Gehitu dagoeneko eraikitako etxe- bizitza-parkearen birgaitze iraunkorra (aberastasuna eta jarduera ekonomiko berria sortzeko eremu hasiberria, gerora beste herrialde batzuetara esporta daitekeena). .1.11. Hobetu eta modernizatu ekoizpen, garraioaren eta banaketa elektrikoaren sarea aurreko mikro-generaziora moldatu ahal izateko. .1.12. Garraioaren plangintza zorrotza, globalki birplanteatuz egungo mu- gikortasun-eredua, automobiletan eta erregai solidoetan oinarritua, eskariaren kudeaketa-eredu baterantz, zeinak murriztu eta arraziona- lizatuko baitu garraioa eta sarituko baitu garraio publiko kolektiboa erabiltzea: • Trenaren, tranbiaren, auto hibridoen, car-sharingaren, bizikletaren, oinezko ibiliaren, eta abarren erabilera areagotzea. • Garraio-parke publikoen berrikuntza areagotzea, aleak ibilgailu garbiagoz ordeztuz. Laguntzeko neurri fiskalak ezarri (adibidez, kontsumo handiko ibilgailu pribatuaren erabilera zehatu, auto-ilarak eta kanpo-kostuak sortzea). • Garraio sektoreko segmentuen berrikuntza teknologikoa eta enpresa- eraldakuntza sustatu. TICen erabilera gehitu esparru guztietan, “akarreo” kontzeptutik karga eta logistikakora bilakaera egiteko, eta CO2aren emisioak murrizteko. .1.1. Garraio-fluxuak sartu lurralde-plangintzan, eta euskarri- eta interrer- lazioko azpiegituren garapena bermatu enpresa-bilbadurarako (adibi- dez, Abiadura Handiko Trena, Bilboko eta Pasaiako Portuak, eta horien errepideko eta trenbideko konexioak).
  26. 26. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 26 . Krisiaren aurkako neurri multzoa .1.14.Berreskuratu eta birbiziarazi landazaintza-abelazkuntza-oihanzain- tzako jarduera iraunkorra, horren belaunaldi-berritzeari arreta berezia eskainiz. Nekazaritza-kalitatea mantendu eta egungo eta etorkizuneko erabilera eta ustiapenetarako nekazaritza-lurzorua indartu. Herrialdeko produktuen ekoizpna eta kontsumoa bultzatu, eta haien eskaria ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko lotura berrien bitartez haien eskaria kudeatu. 3.2 Balio-aldaketaren beharretiko neurriak .2.1. Sustatu erakunde-giro egoki bat sortzea, aldaketaren aldekoa, tarteko diren eragile gako guztiak mugikortuz. .2.2. Sustatu balio-gida orokor, global eta tresnazkoak, eraldakuntzarako eta berrikuntzarako Euskadin, adibidez, honak bere baitan izango dituena: • Ezagutza eta ikaskuntza etengabea (eraldatze-prozesu sozioekono- mikoaren lehengai nagusia), berrikuntza eta sortzailetasuna. • Elkartasuna: konpromisoa, lankidetza, elkarlana, aberastasunaren birbanaketa, ekitatea, austeritatea, gizarte-mugikortasuna, aktibismoa, partaidetza. • Iraunkortasuna: kontsumo arduratsu eta iraunkorra, materialismoa gainditzea, aurreztearen kultura, gastuen arrazionalizazioa, ingurumen- arekiko errespetua. • Etika: erantzukizuna, jatortasuna, zintzotasuna eta gardentasuna. • Balioak positiboan: konfiantza, baikortasuna, lasaitasuna, pazientzia, bizi-kalitatea, familia-lana uztartzea berreskuratu, esperientzia balio estea. • Ahaleginaren kultura eta lanaren balio soziala, lanaren etika, ongi egindako lanaren balioa, bokazioa, profesionaltasuna. • Pertsonen balioa eta haien aniztasuna: kultura-aniztasuna, plural- tasuna, adimen emozionala, autonomia, errespetua, bizikidetza, tolerantzia, genero-aldagaia txertatzea… • Aldaketara irekitzea, mentalitatea eta ikuspen globala eta epe luzekoa. • Ekintzailetza: arriskuak hartzea, proaktibitatea, arrakastaren eta porrotaren kontzeptuen formulario berria, ikaskuntza etengabea. • Komunitatearen balioa (pertenentzia-zentzua) indibidualismoaren aurrean. • Erantzukizuna: auto-erantzukizuna, erantzukidetza, agintariei erantzu- kizuna eskatzea. • Belaunaldi desberdinen balioekin konektatzea (haurrak, gazteak, adinekoak…) eraldatze- eta modernizatze-prozesuan haien integra- zioa errazteko. .2.. Materialak, estrategiak eta baliabideak sortu aurreko helburuak lortzea ahalbidetu eta faboratuko dutenak.
  27. 27. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, . Krisiaren aurkako neurri multzoa 27
  28. 28. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 28 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako
  29. 29. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako 29 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako 4.1. Enpresa Lehiakortasunetiko Neurriak Antolakuntzatik eta kudeaketatik 4.1.1. Pertsonengan oinarritutako antolakuntza-eredu berriak ezarri, haien gaitasun sortzaile eta erlazional guztiak aprobetxatuko dituztenak, enpresei baliozko izango zaizkienak beren lehiakortasuna hobetzeko eta beren gaitasun berritzailea garatzeko. 4.1.2. Enpresa-kode bat landu epe luzeko proiekzioetan, iraunkortasunean eta pertsonengan oinarritua, euskal enpresentzat oro har, zeinak be- reziko baikaitu, berrikuntzaz eta lehiakortasunez, beste herrialde erregio batzue-tako enpresen aurrean, Enpresa Erantzukizun Soziala- ren lerroan. 4.1.. Adierazle-sistema berriak ezarri, enpresa-arrakasta neurtuko dutenak, epe laburreko joera ekonomizista gaindituko dutenak, eta ezagutza eta aberastasuna sortzea, gizarte- eta ingurumen-ingurunearekiko konpromi-soa txertatuko dutenak beren baitan, eta epe ertain- luzearekiko ikuspegia dutenak. 4.1.4. Balio etikoak txertatu enpresetan Enpresa Erantzukizun Sozialen (EES edo RSE). 4.1.5. Ikuspen tradizionala saritzen duten balantze-egiturak indartu (pa-lanka-efektu gutxi eta austeritatea), antolakuntzen etorkizuna- proiektuak eta haien lehiakortasuna konprometitu gabe. 4.1.6. Software askea ezarri era orokortuan gure enpresetan (eta adminis- trazioan), lorpen-kostua garapen-kostu bihurtzeko, lan-postu berriak sortuko dituena. Nazioartekotzetik 4.1.7. Lankidetza-ekimenak administrazioaren laguntzaren eta dagoeneko nazioartekoturik dauden enpresa traktoreen oinarriaren gainean. 4.1.8. Eredu korporatiboak diseinatu nazioartekotzeko, globalizazioa begiztatuko dutenak, eta presente dauden herrialdetako kulturetan inte- gratu eta haietara moldatuko direnak. 4.1.9. Zerbitzu Aurreratuko gure enpresen espezializazioa eta nazioarte- kotzea sustatu, jarduketa-palanka bezala, zeinaren gainean gerora gara- tuko baita enpresen eta erakunde bezeroen eraldatze-prozesua. 4.1.10.Inbertsioa gehitu gure enpresak atzerrian sustatzen eta merkatu gainerakorrak hedatzen, batez ere Asian (Txina eta hegoekialde asia-rreko beste herrialde batzuk dira orainaldia, India izango da etor- kizuna). 4.1.11. Global Basque. Enpresa-lider seniorren nazioarteko sare bat jaur- tiki, eragimenekoak eta Euskadirentzat aukerak bilatzearekin konpro- metituak direnena. Sare hori plataforma izango litzateke gure enpresa- ehunaren globalizatze-prozesuak errazteko. Ekintzailetzatik eta produktu-merkatuaren berrorientatzetik 4.1.12. Negozio-ereduen aldaketak bultzatu, zeinek erraztuko baitizkiete desberdintzea, bezeroarenganako orientazioa eta produktu-horni-
  30. 30. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 0 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako tzaileak (facilities) diren enpresen migrazioa zerbitzu integratu aurreratuen enpresa hornitzaileetara. 4.1.1. Bultzatu eta garatu gogoeta eta ideia-trukeko lankidetza- eta sor- tzai-letasun-guneetako enpresen sektorea, zeinak nabarmentzen baitira hazkuntza ekonomiko- eta enplegu-iturri bezala (adibidez, ezntzun-ikusizkoen sektorean). 4.1.14. ETEen produktibitatearen hobekuntza bultzatu ‘Renove planen’ bitartez, zeinek erraztuko baitituzte baliabideak kostuak murriztera, fabrikatze-prozesuak automatizatzera, kudeaketa eta marketinga modernizatzera, bitarteko produktiboak berritzera zuzenduriko baliabideak, eta abar. 4.1.15. Barne-ikaskuntza sustatu, negozio-unitate berriak edo enpresa berriak sortzeko enplegu gehiago eta hobea eskain dezaten eta egungo jardueren errelebuak izan daitezen. 4.1.16.Sustatu enpresa-ekimenak gizarte-zerbitzuak ematen zentra tuak, zeinek lankidetza publiko-pribatu estuaren bitartez, bortizki eskaturiko beharrak estaliko baitituzte eta, zeinak etorkizunean Administrazio Publikoak egoki ez estalzea litekeena baita (mendeko pertsonen artapena, immigrazioa, garapenerako lankidetza, eta abar). 4.1.17. Enpresa-ekimen berriak sustatu zerbitzu turistikoekin erlazionatuak eta, bereziki, zerbitzu gastronmikoen ingurunekoak. Labeldun pro- duktuak hedatu eta Euskal Sukaldaritzari buruzko ezagutzak mundua- ren alderdi guztietara. Lankidetzatik 4.1.18. Enpresen arteko lankidetza berrikuntzarako dimentsio- eta baliabide- gabezia ebazteko. 4.1.19. Zientzia eta Teknologia Sistemarekiko lankidetza ikerketa aplikatua sektore gainerakorretara hurbiltzeko, merkatuen behar zehatzetara eta emaitzak enpresetara transferitzeko asmoarekin. 4.1.20.Enpresak taldekatzearen erakunde-bilbadura areagotzea (klusterrak, elkarteak) sektore-behar espezifikoak konbinatuz beste generikoago batzuekin, hala nola, berrikuntzaren kudeaketa, sortzailetasunaren erre- mintak, nazioartekotzea, eta abar. 4.1.21. Lankidetza publiko-pribatuko programa-garapena honako arlo estrategikoetan: • Enpresa-jarduera berria, gizarte- eta ingurumen-erronkei aurre egingo diena. • Erosketa publikoa, Euskal enpresen multzoetan berrikuntzaren bul- tzatzaile gisa, aurre-erosketa publikoa estaltzeko berrikuntza-funts baten dagokion horniketarekin. • Dirulaguntza-programak enpresa-tamaina desberdinak egoki estaliko dituztenak eta lankidetza bermatuko dutenak teknologia eta berrikun- tzako eragileekin, zeinek gainera klusterren eta enpresa-elkarteen paper traktorea garatzea ahalbidetzen baitute. • Lankidetza-bulkada enpresa-jardueraren dinamizazio-nodo desberdinen artean (SPRI, Euskalit, Eskualde Garapeneko Agentziak, Ugazabenak eta Kluster Elkarteak, Berrikuntza Agentziak, eta abar.)
  31. 31. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako 1 4.1.22. Gizarte-antolakuntzekiko lankidetza (ugazabenak, sindikatuak…) enpleguaren aldeko itunak garatzeko (beste neurri batzuen artean: lan-hitzarmenen tipologiaren berrikuspena, enpresa-hitzarmenen nagusitasuna sektoreen aurrean, eta abar). 4.2. Hezkuntza Sistema eta Unibertsitatetiko neurriak Izaera orokorrekoak: 4.2.1 Konpromiso esparrua Administrazioaren eta sistemako gainerako eragileen artean, hezkunza-eredu global berri baten gainean (haren etapa guztietarako) hiritar lehiakor, lankide, arduratsu eta berri- tzaileen bila • Egungo Hezkuntza Sisteman beharrezko aldaketak definitu eta adostu eredu berri, autonomo, egonkor, kalitate handiagoko, hierarkia gu- txiagoko eta pertsonalizatuagorantz aurrera egiteko. • Neurri operatiboak: langileriaren, ikastetxeen, hezkuntza-administra- zioaren, laguntza eta ikuskapen-zerbitzuen kudeaketa, dauden balia- bide guztiak hoberentzea eta beharrezko diren osagarriak hornitzea. 4.2.2 Irakasleria gaitzearen, aitortzearen eta gizarte-balioestearen plana sistema berriarekiko koherentzian. 4.2. Ikastetxeetako kudeatzaileak gaitu (profesionalizatu) eredu konpro- metitu eta nazioarte-proiekzio handia duen baten garapenerantz. 4.2.4 Ikasgelak modernizatu maila guztietan, teknologia eta ekipamendu modernoak txertatuz 4.2.5 Hirueletasuna txertatu era eraginkorrean hezkuntza-sistema osoan, baliabidez egoki hornituz. 4.2.6 Hezkuntza-profesionalen nazioarte-mugikortasuna sustatu, for- makuntza egokia bermatzeko, praktika aurreratuen ezagutza eta ezar- pena hezkuntza-gaian. 4.2.7 Hezkuntza-sistema berriaren adierazle-sistema bat garatu ikastetxeen barne- eta kanpo-ebaluazioetarako. (Adibide gisara: unibertsitate batek edo L.H.ko ikastetxe batek behar duen denboraren neurketa espezialitate berri bat sortzeko). Lanbide Heziketako azpisistematik 4.2.8- L.H.ko ikastetxeak mikro-ikerketako eta berrikuntzako eragile aktibo bihurtu haien enpresa- eta gizarte-eraginpeko haien inguru- netan, ETEetan bereziki. Bisualizatu ikastetxe horiek zientzia, teknologia eta berrikuntzaren sare kapilarreko eragile gisara, enpresetara teknologiak transferitzeko gai bezala. 4.2.9 L.H.ko ikastetxeak modernizatu berrikuntza irekiko eredu berriak ezarriz, haien ‘stake-holders’i orientatzea ahalbidetuko dutenak (gura- soak, enpresa eta erakundeak, irakasleak eta ikasleak). 4.2.10 Enpresa-bilbadurarekin lankidetzan ari izan L.H.ko ikastetxeetan garatzeko konpetentziak identifikatzeko. Formakuntza-azpisistematik Enplegurako 4.2.11 Ikaskuntza iraunkorrerako plan pertsonalizatu bat landu, teknolo- gian eta ezagutzan oinarritua (Adibide gisara: kartila edo curriculum
  32. 32. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 2 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako pertsonalak, zeinen gainean landu eta hedatuko baitira prestakuntza- eskaintzak etorkizuneko enpleguetarako). 4.2.12 Orientazio-sistema integratu bat sustatu pertsonei bizi-lankide- zikloan zehar, halako moldez, non hezkuntza bizitzan zehar gizarte- berrikuntzaren argi-iturri bihurtu baita Euskadin. Unibertsitatetik 4.2.1 Unibertsitatean sortutako ezagutzaren transferentzia faboratu enpresa-ehunari: unibertsitatea-enpresa baterako proiektuak emaitzetara bideratuak, sistema malgua curriculumak laster batean egokitzea ahalbidetzen dutenak eskari berrietara. 4.2.14 Unibertsitatearen erantzukizuna sustatu irakaskuntza-profesionalen formatzaile bezala beharrezko konpetentzia guztietan arreta berezia eskainiz nazioartekotzeari eta ekintzailetzari. 4.2.15 Hirugarren bikaintzasun-zikloa. Hezkuntza eta enpresako profesio- nalen gune sendo bat taxutu talentu gazteak erakarriko dituena nazio- arte-mailan, unibertsitateari eta enpresari lotutako programen bidez (masterrak, graduondokoak, eta abar) 4.2.16 Unibertsitate-irakasleen ikerketa-karrera erraztu eta areagotu, beste neurri batzuen artean, argitalpen bikain indexatuen, patente- produkzioaren, ikerketa lehiakorreko ikerketa-proiektuetako partai- detza, nazioarte-mugikortasuna, eta abar. 4.2.17 Arreta berezia eskaini gizarte- eta humanitate-zientzietako karrerei, ondare heredatuaren, ezagutzaren, balioen eta gizarte-aldaketaren ulerkuntzaren oinarri bezala. Zehar-izaera berritzaileko neurriak 4.2.18 OPEN KNOWLEDGE Agentzia bat txertatu Euskadin Creative Commonsen programa masibo bat ezarriko duena ezagutza partekatu eta irekiko komunitate bat sortzeko (hiritarrak, enpresa, gobernua) Interneten, halako gisa mundu-mailan identifikatuko dena. 200 Hel- burua: Creative Commons lizentzia bat biztanleko. 4.2.19 Enpresa-arteko Unibertsitate-sistema bat sortu, zeinak kualifikatuko baitu konpetentziatan barne-proiektuak egikaritzeari buruz en- presetan, zuzendaritzan lankidetzaren eta aldaketa-ekimenen hedaketaren bidez enpresetan. 4.2.20 Unibertsitate-mailako gune berri bat sortu ‘Diseinua’ren inguruan: prospekzioa, diseinu artistikoa, enpresariala, industriala, judiziala eta abarreko guneetara orientaturiko espezialitate formatzailea. 4.3. Zientzia eta Teknologiatiko Neurriak 4..1 Talentuaren erakarpen-, zirkulazio- eta eradukipen-estrategia bultzatu, baita tokiko talentuaren garapena ere, sektore estrategiko- etako ikerketa-jardueretara orientatua (herrialde gainerakorrak talentu berriaren iturri direla), eta enpresen beharrak eta profesiona len egungo eskaintza bateratuz. Ikerbasque, Jakiunde eta Bizkaia Xede areagotu. 4..2- Inbertsio publikoa bultzatu zientzia oinarrizko eta aplikatuan eta
  33. 33. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako berrikuntzan, etorkizuneko sektore estrategikoen multzo batean, iraunkortasun-irizpideekin eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortuz. PCTI 2010ean begiztatuez gainera: Bio, Nano, Energia alter- natiboak eta garraio adimentsurako Elektronikaz gainera, beste sektore gako batzuk gehituko dira. Orientazio gisa: Eko-berrikuntza, Eraikuntza iraunkorra, TICak, banda zabalerako irisgarritasun orokortua, mugikortasun- eta garraio-sistema aurreratuak (auto elektrikoa…), Osasun eta medikuntza elektronikoa (e-health), Bizi-kalitateko teknologiak adinero pertsonentzat, eta abar. 4..- Hobetu efizientzia emaitzen transferentzian Zientzia eta Teknolo giako Euskal Sistematik enpresa-ehunera bere ‘kolonizazioa’ren biartez enpresentzat: proiektu berritzaileak lankidetzan moderniza- zioan, dibertsifikazioan eta nazioartekotzen lagunduko dutenak epe ertain eta luzeko enpresa-ikuspegi estrategiko batetik. Bereziki, sektore helduenen kasuan begiztatu, produktu propiorik gabekoak edo balio gehitu urrikoak, laguntza tekniko premiazkoa kanpotik behar dutenak. 4..4- Tamaina handiko enpresa-ekimen berriak abian jartzea, eximen publikotik lagundutako inbertsio handien bidez, enplegua sortzeko gaitasun handiarekin, herrialdearen gaitasun teknologiko handia enplegatzeko egokiak direnak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea) balio gehitu handiko produktu propioak garatu eta ekoizteko. Adibide ugari aipatzen dira: propultsio eta transmisio elektrikoko sistemak eta hibridoak, sistemak eta osagaia eguzki- energia termoelektriko eta fotovoltaikorako, makina-erreminta, sentsorika, mikro- eta nano-fabrikazioa, biomedikuntza, bizi-kalita terako teknologiak, ingurumen-teknologiak urak eta lurzoruak iragazi eta garbitzeko, eta abar. 4..5- Enpresa berrien sorrera areagotzea (spin-offs eta start-ups). Zientzia eta Teknologia Sistematik, etorkizuneko aurreko sektore estrategiko- etan fokalizatzen diren baliabide tekniko eta finantzarioekin. Erabili eskura dagoen giza kapital bikaina mentore-lanetan ekintzaile tekno- logiko berri horienganantz. 4..6- Berrordenatu Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistema, hura zabaltzearen aldeko apustuarekin, dimentsio eta koordinazio handia go bat geure buruari ematearen helburuarekin. Besteak beste, hauek aipatzen dira: integrazio edo baterakuntza adimentsuko prozesuak (dagoeneko hasita daudenak TECNALIA eta IK4n), zeinek hornitzen baitituzte zentroak masa kritiko handiagoz eta espezializazio efektiboagoko estrategiak diseinatzea ahalbidetzen baitie. 4..7- Bultzatu Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemaren nazioarte- kotzea eta globalizazioa, mundu-mailako ikerketa-programetan haren parte-harztea errazteko. 4..8- Indartu ahalik eta gehien Euskal enpresen aukerak zientzia handiko azpiegituren proiektu handietan, zeinak baitaude aurreikusiak Eu- ropan datozen urteetarako (roadmap ESFRI), Espalazioko Neutroien Iturrian saiakera egin den bezala. 4..9- Jaurti Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemaren Zientzia, Tekno-
  34. 34. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 4 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako logia edo Berrikuntzako hurrengo Plana, ekintza adostuak jasoz tarteko diren erakunde desberdinen artean (adibidez, PCTI 2015). 4.4. Gizarte Berrikuntzatiko eta Ekintzailetzatiko neurriak 4.4.1- Bultzatu programa koordinatu bat ekintzailetzari laguntzeko Euskadin, gazteriaren eta langileen (publikoen eta pribatuen) artean garatzeko balio unibertsal gisa eta Euskal gizartean oro har. Progra- ma honek haur-formakuntzako lehen etapetatik hasi beharko luke eta L.H.n eta unibertsitatean zehar jarraitu. • Aitortu sozialki eta ekonomikoki pertsona ekintzaileak. • Enplegugabezian dauden pertsonei oinarri iraunkorreko lagundu enpresak sortzen, formakuntza eta finantza-laguntzako ekintzen bidez. • Arindu enpresa berriak sortzearen administrazio-prozedura, adibidez, leihatila bakarraren sistemaren bitartez (24-48 ordutara murriztu enpresa bat sortzeko beharrezko denbora). 4.4.2- Indartu gizarte-berrikuntza eta ikerketa eremu honetan, haren emai- tzak erabiliz eta ustiatuz gizartera berera itzuli ahal izango den ezagu- tza-masa sortzearen helburuarekin 4.4.- Sustatu gizarte-ekintzailetzako ekimenen garapena, banku etikoa bezalako esperientziatan laguntza sustatuz, irizpide iraunkorrak txertatzearen lerroan negozio berriak sortzean. 4.4.4 Apustu egin hirugarren sektore irabazi-asmorik gabekoaren alde sektore gainerakorretako bat baita, zeinek hazkuntza eta garapen garrantzitsua izan baitezake eta, gainera, gizarte-behar eta -erronkei erantzuna eskaintzen baitie (adibidez, “peer to peer” finantza- ereduak), aukera ematen baitu kultura-, aisia- eta elkartasun-ekimen kopuru garrantzitsu bat (gizarte-jantokien kudeaketa…) bideratzeko eta lanpostu eta gizarte-antolakuntza berriak sortzen baititu. 4.4.5 Indartu maila guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko ber- dintasun errotikoa, eta neurri hori euskarritzen duten adierazleen aurrerapena monitorizatu, adibidez, emakumeak lan-merkatuan txertatzearen indizea 4.4.6 Bultzatu euskal gizartearen nazioartekotzea esparru guztietan nazioarteko sareetan, aliantzetan, lankidetza-proiektuetan, elkarlan- akordioetan, nazioarteko truke-programetan, nazioarteko egonaldi- etan, eta abarretan esku-hartzearen bitartez. 4.4.7 Sustatu identitate partekatu bat eta auto-aitortza komunitario bat eta aprobetxatu barne-elkartasunak, lankidetzak eta hurbiltasunak eskaintzen dituzten abantailak norbere kudeaketarako mundu globalean. 4.5. Administrazio Publikoetatiko neurriak administrazio-berrikuntzan 4.5.1 Erakunde-lidergo berria eraiki ekintza publikoaren sinesgarritasuna gehitzean oinarritua gastua murriztearen terminoetan (jarraibidea eskaini krisi-garaietan), funtzio publikoaren profesionalizazioa, efizientzia- eta gardentasun-hobekuntzak (Open Government) eta hiritarren esku-hartze handiagoa. Erakundeak “eragile traktore”
  35. 35. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 4. Epe luzeko neurriak aldaketa eta eraldakuntzarako 5 oinarrizkoak dira gainerako gizarte-eragileei beharrezko konfiantza ren transmisiorako. 4.5.2 Administrazioaren modernizazioaren erronkari heldu, honako hauen bitartez: • Bezero-planteamendua zerbitzu publikoen eskaintzaile bezala (hiritarrari aktiboki entzun eragile kontsumitzaile den heinean). • Enpresa- eta kudeaketa-teknikak zerbitzu-hedaketa lasterrago bat errazten dutenak (kalitatea, prozesuak, …) • Teknologia berriak hartzea zerbitzuei eusteko erreminta gisa, haiek profesionalizatuz, efizientzia eta arintasuna irabaziz haiek hornitzean, eta aldi berean teknologia berrien tokiko hornitzaileen hazkuntza- motor bezala balio izanez. 4.5. Txertatu Administrazioan eta erakunde publikoetan dagoeneko enpresa pribatuetan esperimentatzen ari diren berrikuntza-pro- zesuak, egiteko eta gidatzeko era berriekin, testuinguru-baldintza berriekin, zeinek ahalbidetuko baitute azaleratzea haietako pertsonen talentua eta sormena. 4.5.4 Garatu eta esperimentatu gobernantza-eredu berriak, zeinek txertatuko baitute, arlo publikotik, paradigma lankidetzakoa eta par- taidetzakoa, Aliantza Publiko-Pribatu-Sozialaren papera eta Inno- basqueren esperientzia. Ezarri praktika onak europar eta nazioar- teko erreferentziak dituztenak gobernantzari buruz eta praktika onak aliantza sektore-aniztunei buruz. 4.5.5 Ezarri hitzartze-eredu berri bat langileria funtzionarioarentzat, egungo sektore-konbenioen antzera, zeinak ezabatuko baitu bizitza osorako postuaren bermea inkorporazio berrietarako, eta zeinak ahalbidetuko baitu, pertsonengan oinarritutako antolatze-eredu berriekin parte-hartzea eta inplikazioa gehitzea hiritarren zerbitzuan. 4.5.6 Erakunde-arkitektura osoaren koordinazioa, hornidura publikoen errendimentu hoberako eta zerbitzu publikoen eraginkortasun handiagorako. Aurkezpen homogeneo eta integratua zerbitzu- kartarena gizarteari, izapidetzen bikoiztasuna saihestuz eta erantzu- kizun komuna hartuz bezero/hiritarraren aurrean. 4.5.7 Lan egin Administrazio bakoitzaren espezializazioan.
  36. 36. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 6 5. Epe laburreko neurriak krisiaren ondorioak arintzeko politika publikoak sendotzetik
  37. 37. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 5. Epe laburreko neurriak krisiaren ondorioak arintzeko politika publikoak sendotzetik 7 5. Epe laburreko neurriak krisiaren ondorioak arintzeko politika publikoak sendotzetik 5.1 Finantza-esparrutiko neurriak 5.1.1. Finantza-esparruaren kontrol- eta arautze-neurriak, beste herrialde batzuekin koordinatuak irismen nazioartekoa era globala ziurtatze- ko, eta aldi berean gizarte-partaidetzara irekiak sistemaren garden- tasunaren eta etikaren errefortzu-neurri bezala. Egungo krisia elikatu duten espekulazioa eta egoera-errepikapena saihestea bideraturiko ekintzak. 5.1.2. Arazoak dituzten enpresei finantza-laguntzako tresnak eman honako zenbait bitartekoren bidez: • Eskema itunduak finantza-entitateekin eta kreditu-kalifikaziokoekin. • Laguntza laster eta zuzenak (burokrazia murriztu), Europar Batzor- dearen laguntzen denbora-esparruak sortutako malgutasuna ahalik eta gehien baliaraziz. • I+D+i jarduerari dirulaguntzak, batez ere ETEi eta lankidetza- proiektuei. • Ordainketa-epeak murriztu edo aurreratu administrazio publikoeta- tik. • Elkarte-zergak murriztu enpresetarantz, bereziki produktu ‘berdeen’ diseinuen eta ekoizpenen jardueretara bideratutako ETEi. • Laguntzak kontratazioari. • Gizarte Segurantzarentzako ordainketen geroratzea • Begiztatu tresna fiskalak profesionalen formakuntzari eta gaikuntzari laguntzeko 5.1.. Neurri fiskalak begiztatu eta analizatu errenta-maila eskuragarria gehitu eta enplegua sortzeko sustatzeko, gizarte-aurrenkontuak arris- kuan jarri gabe eta hiritarrei eta enpresei karga orokorra gehitu gabe. Erabili, adibidez, osasungintzaren eta administrazioaren aipaturiko modernizazioa kostuak aurrezteko. 5.1.4. Lagundu finantzarioki pertsona enplegatuei enpresen jabetzan esku har dezaten. 5.1.5. Funts Pribatuak sortu I+D+i, proiektuetara dedikatuak. Aztertu Pentsio Funtsen ehuneko jakin bat erabiltzearen bideragarritasuna helburu horretarako, haien segurtasuna eta errentagarritasuna ber- matuko duten baldintzekin. 5.1.6. “Berrikuntzarako finantza-plataforma bat” sortu, ezein proiektu berritzaile, dagozkion bideragarritasun-azterlanarekin eta analisi- arekin, finantzazio faltaz bertan behera ez geratzearen helburuarekin. Euskadin lanean ari diren finantza-entitate nagusiez eraturik egon liteke inbertsio-funts komun batekin, partaidetza pribatuekin eta euskal Administrazio Publikoarekiko aliantzan, eragiketen abalemaile eta bermatzaile bezala. 5.1.7. Itun Ekonomikoaren erabileraren hoberentzea, I+D+i-ari (teknolo- gikoa eta ez-teknologikoa), ekintzailetzari eta inbertsioen erakarpe- nari laguntzeko pizgarri fiskaleko neurriekin. Tratamendu fiskal berritzaileak begiztatu diseinu- eta berrikuntza-jarduerak dituz-
  38. 38. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 8 5. Epe laburreko neurriak krisiaren ondorioak arintzeko politika publikoak sendotzetik ten enpresak, hazkuntza lasterreko enpresa berritzaileak eta abar positiboki diskriminatuko dituztenak. 5.2 Gizarte-esparru eta Bizi-Kalitatetiko neurriak 5.2.1. Gizarte-politiken garapena egungoak bezalako garai zailetan biztan- leriaren gizarte-estaldura egokia ziurtatzera bideratuena, pertsona langabetuei arreta berezia eskainiz (formakuntza-programetarako irisgarritasuna, iraupen luzeko langabeziarekiko arreta…), kolektibo desfaboratuei, beren obligazioei aurre egin ezin dieten hipotekadunei, eta abarri. Babesa jasotzea proposatzen da, baina enpleguaren bilake- tari pizgarria kendu gabe (adibidez, lehen hilabeteetan prestazioen zenbatekoa igoz, kobraketaren azken hilabeteetan jaitsiz). 5.2.2. Errefortzu-neurriak garatu pertsonei, familiei eta komunitateei, zeinak krisiak era garrantzitsuan afektaturik aurki baitaitezke, haien erresistentzia- eta erresilientzia-gaitasunak errebortxatzeko egungoa bezalako krisi-fenomenoetatik eratorritako eraginen aurrean. 5.2.. Neurriak ezarri enpleguaren bilaketa aktiboa sustatuko dutenak gizarte-bazterketaren egoeran edo arriskuan dauden kolektiboen aldetik (pertsona enplegugabeak, ezinduak, etorkinak, ERE egoera- takoak, eta abar), hala nola haien behar-graduko formakuntza eta ebaluazioa. 5.2.4. Programak definitu eta begiztatu gizarte-kohesioa ziurtatuko dizki- gutenak globalizaziotik eta mundu-fluxu migratorioetatik eratorri- tako ingurune etnia-aniztun eta kultura-aniztun batean. 5.2.5. Immigrazio-politikak finkatu jatorrizko herrialdeetan garapen ekonomiko eta soziala sustatuko dutenak: lankidetzaren aldeko apustua egin mundu globalizatu batean. 5.2.6. Planteatu etxebizitza publikoaren egungo politikak eta ereduen berrikuspena, krisiaren eragina begiztatzeko eta etxebizitza duin baterako eskubidea ziurta daitekeela egikaritu daitekeela belaunaldi berrientzat eta kolektibo desfaboratuenentzat, adibidez, alokatzeko etxebizitza sozialen parkea bultzatuz. 5.2.7. Erraztu lanaren eta bizitza pertsonalaren eta familiarraren arteko uztarketa, maila guztietako malgutasun-tresnekin eta neurri berri- tzaileekin. 5.3 Lan Politiken esparrutiko neurriak 5..1. Enplegua banatzeko ekintzak, kontzepzioaren aldaketa baten bitartez, efizientziaren eta produktibitatearen (kalitatea) sustapenean sosten- gatua eta ez orduen presentzian (kalitatea) edo kopuruan. 5..2. Lan-hitzarmenen egungo tipologia analizatu eta berrikusi, egungo krisi-egoerara moldatzeko eta era berean begiztatuz alderdi interes- dun guztiekin sistema iraunkor eta adostu bat diseinatzearen beharra. 5... Sustatu eredu kooperatiboak eta langileen esku-hartzea enpresen jabetzan, ahalduntze- eta antolakuntza-berrikuntza baten prozesua- ren parte bezala, pertsonek beren enpresetan esku-hartze eta inplikazio handiago bat lortzera bideraturik.
  39. 39. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 5. Epe laburreko neurriak krisiaren ondorioak arintzeko politika publikoak sendotzetik 9
  40. 40. aukerak krisiaren Jarduketa aurrean, 40 6. Innobasque krisiaren aurkako neurri multzoaren aurrean

×