Euskal unibertsitateak gizarte-sareetanOnline ospea eta web 2.0Laura Pascual Cantabrana, Iñaki Agirre PérezSarreraArtikulu...
Bigarren helburuz, unibertsitateen marka irudia aztertzen dugu, Paul J. J. Payackek dioen bezala,“ikaslegaiek, ikasle-ohie...
Gure ustez, gizarte-sareetako jarduera eta web argitalpenaren tamainua ez daude lotuta.Erakundearen blogen aldeko politika...
Ikuspegia osatzeko asmoz, surchur zerbitzuarenbeste adierazle bat eskaintzen dugu, ikasleakerakartzeko garaiko blogen onar...
Gizarte-sareetako jokamoldeakEuskal unibertsitateei buruzko mezuak gaikaEuskal unibertsitateen irudiari beste bistarazo ba...
unibertsitate katolikoak nahiko mintzatu dira horretaz. Gero, zientzia eta kulturaren zabalkundeazmintzatu da. Piska bat g...
Lagina ateratzeko surchur, topsy, tweetmeme eta facebookek berak eskaintzen duen bilaketa tresnaerabili ditugu.Honako haue...
Mondragon Unibertsitatearen irudia perfektua dela esangenezake. Alabaina, oso mezu gutxi argitaratu dira. Euskalunibertsit...
hutsaren hurrengoa dira, are gehiago ikasle atzerritarrarentzat ere. Eta mezu laburretan,unibertsitatearen markari itzala ...
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010

635

Published on

Euskal Herriko unibertsitateen online ospearen azterketa, gizarte-sareetan. Unibertsitateen mintzagaiak, hizkuntzak eta marka irudia aztertzen ditugu. Azkenik, ospe hori hobetzeko gomendio batzuk paratzen ditugu.

Published in: Education
0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total Views
635
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
5
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Transcript of "Euskal unibertsitateakgizarte sareetan-pascualagirre2010"

  1. 1. Euskal unibertsitateak gizarte-sareetanOnline ospea eta web 2.0Laura Pascual Cantabrana, Iñaki Agirre PérezSarreraArtikulu honetan Euskal Herriko unibertsitateen online ospea aztertu nahi dugu. Unibertsitate hauekberandu iritsi dira gizarte-sareetara. Alta, unibertsitate gazte hauentzat ospea eta izen ona lortzekoaukera irekita dago. Azken hilabeteetan kokapen eta mugimendu berri estrategikoki interesgarriaksomatu ditugu, eta txosten labur bat prestatzea deliberatu dugu. Gure helburua komunikazioestrategia hauek ebaluatzea eta erkatzea izan da, unibertsitate bat hautatzear dagoen ikaslegaiarenikuspuntutik.Txostenaren lan eremua DeustukoUnibertsitateak, Euskal HerrikoUnibertsitateak, MondragonUnibertsitateak, NafarroakoUnibertsitateak eta NafarroakoUnibertsitate Publikoak osatzendute. Oro har, gizarte-sareetanzundaketa 2010eko martxoarenlehen hamabostaldiari dagokio, baina denboraren kontzeptua ezberdina da gizarte-sare bakoitzean.Online gizarte-sareek gizartean merkatu-penetrazio handia lortu dute, batik bat erdiko eta goikoklaseetako gazteen artean. Izan ere, hauexek dira unibertsitate-ikasketak hasteko aldekoenak.Espainian, adibidez, Tuentik Googlek baino %35 trafiko gehiago eramaten du. Eta datuak bildugenituen hilabetean Facebookek 584 mila erabiltzaile gehiago lortu zituen Espainian bakarrik, hauda, %6,7ko igoera.Internauten kopuruei dagokienean, Espainiako biztanleriaren %72ak erabiltzen du internet,munduko 6. sartze-maila (Internet World Stats 2009/08).Ingelesez esaten duten bezala, fish where the fish are, edo Willie Sutton banketxe-lapurrak zioenlegez, go where the money is... and go there often.Xperience Consultingek idatzi eta Universian argitaratutako txostenaren arabera, unibertsitateikaslegaietako %69ak karrera hautatzerakoan Interneten bilatzen du informazioa. Erabaki hauhartzerakoan eragile nagusiak programen aniztasuna (1.a), salneurria (2.a), unibertsitatearen ospea(3.a) eta bekak eta laguntzak (4.a) dira.Web orrietan gehien bilatzen duten informazioak honako hauek dira: titulazioak, onarpen irizpideaketa programen salneurriak. Bai eta bestelako informazio akademikoa, egoitzei buruzkoa edo bekeiburuzkoa ere errazago aurkituko nahi lituzkete. Izan ere, ikasketa-planei, onarpen-baldintzei, irteeraprofesionalei eta abarrei buruzko informazioaren banaketa gogoz eskertzen dute gazteek.Ikerlan honen jopuntua gizarte-sareak izan dira, unibertsitateen ospean bolo-bolo ahoz aho dabileniritzia giltzarria delakoan gaudelako. Gizarte-sareetan ikaslegaiek unibertsitateen kalitateari buruzkolehen eskuko informazioa lortzea daukate, eta informazio hau beraien erabakiaren eragileriknagusienetakoa da.
  2. 2. Bigarren helburuz, unibertsitateen marka irudia aztertzen dugu, Paul J. J. Payackek dioen bezala,“ikaslegaiek, ikasle-ohiek eta enpresaburuek […] tituludunak eskolaren ezaugarriak bereganatzendituela uste dute”lako.Azkenik, unibertsitate bakoitzak komunitatearekin lotzeko zer hizkuntza erabiltzen duen ereaztertuko dugu.Beste ikerlan batzukGuk dakigunez, gaur arte ez da Espainiar Estatuan ez eta Europan argitaratu unibertsitateen onlineospearik buruzko ikerlanik.AEBetan Texasko Global Language Monitor-rek interneteko zein prentsako hedabideetakoagerpenen arabera unibertsitateak sailkatzen ditu.CSICek munduko unibertsitateen sailkapena burutzen du web argitalpenen arabera, webometricsizenekoa. Sailkapen honetan web orrien kopurua, estekak, fitxategi motak eta Google Scholar-rekoemaitzak hartzen dira aintzat. 4icu.org erakundeak ere antzeko sailkapena mantentzen du.Beste unibertsitate sailkapen batzuk, QS-THES edo ARWU kasu, ospea aztertzen dute, bainainkesta pertsonalen bitartez (QS-THES) edo Nobel bezalako bikaintasun agirien bitartez (ARWU).Web 1.0 eta blogosferako kokapenaAtal honetan web argitalpen osoa, alde batean, eta blog argitalpena, bestean, ikuskatuko dugu.Webometricsen datuek Euskal Herriko Unibertsitatearen agerpen zabalagoa erakusten dute, atzeanNafarroako Unibertsitatea darraiola.Kokapen datu hauek euskal unibertsitateen ikaslekopuruekin erkatuz, unibertsitateen web 1.0argitalpenen antzeko errendimenduak dagertza,gutxi gora-behera ordena linealeko erlazioan.Deustuko Unibertsitatea nabari da zertxobait.Adierazle konposatutik web argitalpenarentamainua erauzten badugu, DeustukoUnibertsitatearen errendimendua are nabariagoada.
  3. 3. Gure ustez, gizarte-sareetako jarduera eta web argitalpenaren tamainua ez daude lotuta.Erakundearen blogen aldeko politika eraginkor batek argitaratutako web orrialdeen kopurua emendadezake, baina hasiera batean, gizarte-sareetako guneetan jardun, mikroblogak idatzi edo gizarteanetiketatzea ikuspena, onarpena eta azken batean eragina hobetzeko baliogarriak dira.Webometrics sailkapeneko ikuspenari so,Nafarroako Unibertsitateko blog politikaemankorra izan dela pentsa dezakegu, blogaksustatu bai, baina ikasleei ireki ez dizkien EuskalHerriko Unibertsitatea harrapatu duelako.Hala eta guztiz ere, 4icu erakundearenikuspen/onarpen adierazleak ez ditu berresten datuhauek. 4icuren arabera Euskal HerrikoUnibertsitatea da nagusia, eta honen atzetikpolitika iraunkorra duen Deustuko Unibertsitateakzein blogik sustatzen ez zuen eta gizarte-sareetanparte hartzen ez zuen Nafarroako UnibertsitatePublikoak Nafarroako Unibertsitateari aurreahartu diote.Azkenik, Mondragon Unibertsitateak planetformatua aukeratu du unibertsitarien etxeko zeinkanpoko blogak batzeko. Ondorio gisa, datuhauek oso kontuz erabili behar direla ohartubesterik ezin dugu egin. Izan ere, neurtresnen emaitzak ez datoz bat.
  4. 4. Ikuspegia osatzeko asmoz, surchur zerbitzuarenbeste adierazle bat eskaintzen dugu, ikasleakerakartzeko garaiko blogen onarpena, hain zuzenere. Aipatu zuhurtzia ahaztu gabe, unibertsitatepribatuek (Deustuko, Nafarroako eta MondragonUnibertsitateak) hobeto jokatzen ari direlaesango genuke.
  5. 5. Gizarte-sareetako jokamoldeakEuskal unibertsitateei buruzko mezuak gaikaEuskal unibertsitateen irudiari beste bistarazo bat emango diogu atal honetan. Zertaz hitz egitenden, elkarrizketa zertaz den begiratuko dugu. Horretarako, gizarte-sare bakar batean jarriko duguarreta, twitter ospetsuan, eta topsy zundaketa tresna bezala hartuta, mintzagaiak aztertuko ditugu.Unibertsitatearen eginkizuna irakaskuntzan eta ikerketan datza, batik bat. Esparru haueksostengatzeko kudeaketa prozesuak dauzkagu. Eta azken hamarkadetan unibertsitate-hedapenarenaterkinaren azpian sartzen diren bestelako jarduerek garrantzi handiagoa hartu dute. EspainiakoUnibertsitateen Lege Organikoaren 14. tituluarekin bultzatu nahi den kirola, zientzia eta jakintzarenzabalkundea, musikaldi eta jaialdiak, edo eta elkartasuna eta giza-eskubideen defentsa sartzen diraesparru honetan.Sarearen mintzoa entzuten badugu, unibertsitate-hedapenak hartzen duen lekuaz jabetuko gara.Izan ere, horrelako jarduerak mikroblogetako aipuen gehiengoa dira. Berezko edo jatorrizkojardueren artean, ikerketak irakaskuntza aurreratzen du. Honek, zalantzarik gabe, sareko mintzoakunibertsitateetatik bertatik gidatuta dagoela erakusten du, beraien barneko ikuspuntua baita.Unibertsitateetan ikerketa aintzat hartu ohi da, irakaskuntzaren gainetik. Laugarren lekuankudeaketa bera dago.Unibertsitate-hedapenean zentratzen bagara, elkartasunak eta giza-eskubideen defentsak mezuenerdia hartzen dutela ikusiko dugu. Again Ameriketan gertatu diren hondamendiek bultzatuta,
  6. 6. unibertsitate katolikoak nahiko mintzatu dira horretaz. Gero, zientzia eta kulturaren zabalkundeazmintzatu da. Piska bat gutxiago, musikaldi eta jaialdietaz. Eta agertu ez dena, gure harridurarako,kirola izan da.Konparaziorako, Duke unibertsitateari buruzko gaiakDatuak hobeto ulertzeko, jo dezagun AEBetara. Horko Duke Unibertsitatea, munduko onenetarikoa,erabiliko dugu konparaziorako. Lagin txikia hartu dugu, baina hona emaitzak:Ikuspegia zeharo ezberdina da. Ikerketa, edo unibertsitatearen kudeaketa, ez dira aipatu ere egin.Irakaskuntza bai, saltzen dutela ematen du. Eta solasaldiaren esparru gehiena kirolak hartzen du."Go, Duke, go!" entzuten denean, saskibaloiko edo lacrosseko unibertsitateko kirol-taldeez ari dira.Hango unibertsitarien komunitate sena arras bestelakoa dela ematen du.Euskal unibertsitateekiko atxekimendua gizarte-sareetanEuskal unibertsitateek gizarte-sareetan duten presentziari beste begirada bat emateko, agertu direnmezuen zentzua aztertuko dugu. Blogetan azaldu diren mezuek, mikroblogetan elkar trukatzen direnmikromezuek, argitaratzen diren berriek, bideoek, argazkiek, gizarte-sareetan sortzen diren taldeekunibertsitate hauekiko zer nolako atxekimendua adierazten duten gainbegiratu dugu. Irudi ona,neutroa edo txarra islatzen al dute? Maitasuna ala gorrotoa? Bertan ikasteko erabakia hartzeardauden ikaslegaien eta beraien familien aurrean, nola ematen dute?
  7. 7. Lagina ateratzeko surchur, topsy, tweetmeme eta facebookek berak eskaintzen duen bilaketa tresnaerabili ditugu.Honako hauek dira emaitzak:Euskal Herriko Unibertsitatearen irudia nahiko ona da.Mezu positiboak ikerkuntzari lotuta banatu dira, batik bat.Mezu eztabaidagarriak, hortaz neutroak bezala sailkatuditugunak, gatazka laboralen ingurukoak izan dira. Etamezu negatiboak, liskartsu bihur zitezkeen agerraldibatzuen inguruan agertu dira.Nafarroako Unibertsitatearen irudia ere nahiko ona da.Mezu positiboak ikerkuntzari, irakaskuntzari etaunibertsitate-hedapenari lotuta sortu dira. Mezueztabaidagarriak, abortuaren aurka (edo bizitzaren alde)sortu dira. Eta mezu negatiboak, ETAren borrokarekinzerikusia izan zutenak.Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irudia, aldiz, ez dahain ona. Mezu positiboak ikerkuntzarekin duteharremana, baina mezu negatibo guztiak Diario deNavarrak burutu zuen aipu-galtze kanpainia baten inguruansortu dira. Ustezko elkarbizitza urratze batzuek zutenaitzakia, eta ez dute oihartzun handirik izan. 6 mezu,blogetan, besterik ez ziren sortu, baina unibertsitate honeninguruan dagoen isiltasunean, nabarmendu dira. Ospearenkrisialdiak nola kudeatu behar diren gogoratu beharkogenuke, hortaz.Deustuko Unibertsitatearen irudia nahiko ona da. Mezupositiboak ikerkuntzari eta enpresekin dituzten harremaneilotuta banatu dira. Mezu negatiboak, aldiz, irakaskuntzakaxkarraren inguruan jaulki dizkiote. Facebookeko taldeakdira; Duke Unibertsitatetik arazo hori nola kontrolatzenduten ikastea badaukate.
  8. 8. Mondragon Unibertsitatearen irudia perfektua dela esangenezake. Alabaina, oso mezu gutxi argitaratu dira. Euskalunibertsitateen inguruan argitaratzen diren mezuen %4besterik ez, zundaketa honetan. Lan egin beharko luketeberaien presentzia handitzeko, balizko krisialdi batenaurrean erantzun ahal izatekotan.Azken zertzeladakHizkuntzaSaltzaileen esamesa zaharrak zure bezeroaren hizkuntzan mintzatu behar duzula dio. Balizko bezerohau nor den ez da zaila asmatzen, batik bat unibertsitate publikoena. Gizarte-sareetan eramaten denhitzaldia nagusiki gazteleraz ematen da. Euskal Herriko Unibertsitatea eta MondragonUnibertsitatea nahiko trebeak dira bai gazteleraz eta bai euskaraz hitz egiten. Besteak, ordea, gehienbat erdara hutsean hitz egiten dute. Nabarmentzekoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoarenkasua, unibertsitate publikoa izanda, nafar ikasleriari begira oso-oso gutxi erabiltzen baitu euskaragizarte-sareetan.Bestalde, Europako unibertsitateek ikasleen mugikortasunaren tasa igo nahi dute, %20raino.Helburu honetatik urruti dabiltza unibertsitate gehienak; 2008an Euskal Herriko Unibertsitateak1000 ikasle bidali zituen kanpora, eta 500 ekarri, %4ra iristen ez den mugikortasuna, alegia.Nafarroako Unibertsitateak, aldiz, gertuagotik dabilkio helburuari segika, ikasleen %14a atzerritarraduela iragarri berri baitu1. Bosteneko helburura iristeko, ikasleak kanpora bidali behar dira, bai etakanpokoak gurera erakarri ere. Eta ikasleak erakartzeko, beraien hizkuntzan mintzatu behar zaie.Ingelesez bidaltzen diren mezuak, ordea, hutsaren hurrengoa dira. Frantsesa, alemanera, portugesaedo italiera, ezezagunak dira. Badago lantegia egiteko, orduan, arrotz hizkuntzetan.MarkaEuskal unibertsitateak nahiko ezagunak dira beraien inguruetan. Baina kanpoko ikasleei begira,beren markaren indarra ez da hain handia. Unibertsitate gazteak dira, eta ez, zoritxarrez, punta-puntakoak. Gauzak zailtzeko aldera, gizarte-sareetan karaktere gutxiagotan idatzi behar dugu, eta biahuldade hartu behar dira kontuan:1.Siglen eta laburduren nahasmena. Nafarroako Unibertsitateak @unav erabiltzen du askotan, etaNafarroako Unibertsitate Publikoak @UNavarra. Euskal Herriko Unibertsitateari UPV esaten diotebatzuek, baina Universitat Politècnica de Valènciaren siglak dira.2.Fakultateen zein ikastetxen nabarmenkeria. Gertuko inguru profesional batzuetan La Comercial,FCOM edo HUHEZI ikastetxeak ezagunak izango dira, baina hastear dagoen ikaslegaiarentzat1 http://www.unav.es/informacion/noticias/1490-alumnos-internacionales-73-paises-estudian-universidad-navarra
  9. 9. hutsaren hurrengoa dira, are gehiago ikasle atzerritarrarentzat ere. Eta mezu laburretan,unibertsitatearen markari itzala egiten diote, batzuetan.Gomendioak, edo euskal unibertsitateen gizarte-sareetarako dekalogoaArestian ikusitako egoera kontuan izanda, 10 gomendio eta piko plazaratzen ditugu:1.Banatu egiten duzuna. Gizarte-sareetan komentatu edo estekatu zure prentsa-oharrak, sailetan edoikastetxeetan gertatutakoaren berri edo lorpen garrantzitsuenak. Erakundearen ikuspegi nagusiataiutzen lagundu.2.Irudikatu egiten duzuna. Ikasleak liburutegian, korridoreetan, zelaietan, kiroldegietan. Irakasleakeskolak ematen eta ikerlariak laborategietan. Argazki bildumak eta bideoak, etxean prestatu edolehiaketak antolatu, edo are errazagoa ere, komunitateak egiten duena estekatu eta balioetsi.3.Erakundearen barruan erabiltzaile goiztiarrak bilatu, eta beste batzuk lortu (formakuntzarenbitartez, adibidez, edo hitzaldien bitartez). Horien emango dizute ikus-entzulegoa, proiekzioa etaberriak. Zehaztu etxe barneko kanalak. Oihartzuna eman pertsona hauei. Lortu bilkura edo ekitaldigehienetan zuzenean mikroblogeatzeko eta argazkiak zein bideoak igotzeko norbait.4.Finkatu etiketak eta laburdurak, indartu markaren ezagutza.5.Gutxitan bada ere, erabili beste hizkuntzak. Finkatu ikuspegi bat beste hiztun komunitateei begira.6.Entzun gizarte-sareetan esaten dena. Ospea monitorizatu, eta taxuzko erantzunak prestatukrisialdietarako. Neurtu zure kanpainen oihartzuna eta emaria. Diseinatu etxe barnekokomunikazio-fluxuak.7.Erantzun erabiltzaileen beharrei. Gure merkatua ere elkarrizketa bat da. Ez dago egunetanerantzun gabe geratu den galderarena baino irudi pobreagoa.8.Antolatu taldeak komunitatearentzat. Erraztu eta balioan jarri beraien arteko harremana.Facebookeko taldeak eta zaletasun orriak, LinkedIn-eko taldeak eta orrialdeak, horietara guztietarazure komunitatea bilduko da, edukin eta mantenu apur bat emanda. Ez duzu ikasle-ohientzakoplataformarik? Sortu gizarte-sareren batean, eta elkartearekin landu.9.Erabili teknika osagarriak neurrian. Barneko atariren batean agertzen diren berriak automatikokigizarte-sareetara bidaltzea ondo legoke, baina internauta askok gutxiesten ditu automatismoak. Etakontra norazkoan, etiketa baten azpian esaten dena zure web orrialdetan txertatzea polita etaerakargarria da, baina inork ez badu begiratzen, zutaz trufatzeko eragile bihur liteke.10.Antolatu ekitaldiak gizarte-sareei begira. Zure komunitatearekin elkarrizketa bat izateko aukerabat da, eta Stanford-en bezala ondo antolatuta emaitza oparoa lor liteke. Badakizu, oihaneantximinoa dena, berera, baina gorilei begira noizbehinka.11.Landu mugikortasuna. Honek beste dekalogo baterako lana emango du, baina ez ahaztu.

×