Ikt dana batuta
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Ikt dana batuta

on

  • 352 views

 

Statistics

Views

Total Views
352
Views on SlideShare
152
Embed Views
200

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

3 Embeds 200

http://iktdokumentatzaileak.blogspot.com.es 194
http://www.iktdokumentatzaileak.blogspot.com.es 4
http://iktdokumentatzaileak.blogspot.com 2

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft Word

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Ikt dana batuta Ikt dana batuta Document Transcript

    • PANTAILA UGARIKO GIZARTEA Mikel Karrillo, Tania Falcon, Laura Gallo, Uxue Gonzalez, Erlantz Gonzalez, Lander Gonzalez eta Nerea Lago LH 32.Taldea
    • AURKIBIDEA AURKIBIDEA........................................................................2 SARRERA............................................................................3 KOMUNIKABIDEETARAKO HEZKUNTZA TEKNOLOGIA DIGITALEN GARAIAN.........................................................4 Ikasleengana hurbildu..........................................................4 Alfabetizazio digitala.............................................................5 “Gazteen esfera publikoa”....................................................5 PANTAILA UGARIKO GIZARTEA.......................................7 “HORIZONTE PROIEKTUA 2013”.......................................9 Hartze hurbileko horizontea (12 hilabete):...........................9 Epe Ertaineko Hartze Horizontea (2-3 urte):........................9 Epe Luzerako Hartze Horizontea (4-5 urte):......................10 BIBLIOGRAFIA...................................................................12
    • SARRERA Gaur egungo gizartean teknologiaz inguraturik gaude. Teknologia digital hauek gizarteko arlo desberdinetan dute eragina, hala nola, hezkuntzan. Hori dela eta, gure helburua bizi garen pantaila anitzeko gizarte hau aztertzea da. Hezkuntzan teknologia hauen ondorioz sortu den egoera aztertuko dugu. Horrez gain, arazo eta egoera hauei aurre egiteko zenbait proposamenen inguruan hitz egingo dugu. Azkenik, ”2013ko Horizonte Proiektua” azalduko dugu; teknologiek etorkizunean hezkuntzan izango duten eragina.
    • KOMUNIKABIDEETARAKO HEZKUNTZA TEKNOLOGIA DIGITALEN GARAIAN 80. hamarkadan, teknologiak indarrean zeudela adituek uste zuten eskola hautsi egingo zela eta honek hezkuntzan aldaketa bat sortaraziko zuela. Hala ere, antzematen zuten iraultza ez da gertatu; izan ere, eskolak indarrean jarraitzen du, eta teknologiak ez du bertako irakaskuntza formala aldatu. Honen arrazoietako bat izan da irakasleek ez dituztela teknologiak ikaste-irakaste prozesuan erabiltzen, soilik material didaktikoa prestatzeko edota gai irakaskuntza eta administratiboetarako. Beste arrazoietako bat da Komunikabideei buruzko komunikabideen bidezko irakaskuntza ez direla bereizten. Oso desberdina da eskola eta eskolaz kanpo teknologiei ematen zaien erabilera. Kontuan hartzen badugu gazteek eskolaz kanpo teknologiekin ematen duten denbora, ulertzekoa da eskolan teknologiei ematen zaien erabilera aspergarria eta mugatua iruditzea. Sortzen den alde honi “bretxa digitala” deritzogu. Hezitzaileen zeregina alde honi aurre egitea da, haatik zailtasunak dituzte komunikabideei buruko irakaskuntza gauzatzeko. Ezinbestekoa da “alfabetizazio digitalerako” era berriak aurrera eramatea. Beraz, bretxa digitalaren arazoa ikusita, ondorioztatzen dugu teknologiek ez dutela eskola suntsituko, baizik eta irakaskuntzaren ikuspegi zabalagoa garatzen lagundu dezakete. Ikasleengana hurbildu Gazteek eskolaz kanpo ikaskuntza prozesu informalen bidez ikasten dute, hau da, saiakuntza errakuntza, esperimentazioa, ikerketa, jolasa, kolaborazioa eta abarren bidez. Jolasaren bidez, ikasleek ariketa kognitiboak eta alfabetatuak burutzen dituzte, ondo pasatzeaz gain. Hori dela eta, eskolek gazteen kultura digitalarekin harremanetan jarri nahi dira, besteak beste, interes gabeko ikasleak bereganatzeko.
    • Horretarako, normalean, “eduentretenimiento” formula (jolasa eta material didaktikoa bateratzea) erabiltzen da, baina ez da egokia, zeren material honek garrantzi gehiago emate dio atal bisuala, formal eta didaktikoari, atal informal eta entretenigarriari baino. Umeak ez dira formula honen bidez engainatuak izango. Hortaz, ikasleen kulturan sartzea eta honekiko konpromiso handiagoa hartzea egokiena da. Alfabetizazio digitala Internet edo bestelako komunikabideak erabili nahi baditugu irakasteko, lehendabizi ikasleei hauen inguruko ezaguera kritikoa transmititu behar diegu. Beraz, alfabetizazio digital kritiko baten beharra dugu. Alfabetizazio horretarako, ondorengo elementuak kontuan hartzea komenigarria izango litzateke. • Errepresentazioa: Hedabideek errealitatea ikuspuntu partikular batetik interpretatzen dute. Beraz, ikuspuntu kritiko batetik aztertu behar ditugu transmititzen dituzten ideologiak eta baloreak. • Hizkuntza: Alfabetizazioa hizkuntzaren erabileran eta ulermenean datza. Hortaz, alfabetizazio digitala komunikabideak ezagutzea eta besteekin elkar komunikatzea da. • Produkzioa: Eragin nabarmena dauka hedabideen igorlea eta mezua. Izan ere, Komertzializatzeko (publizitatea, promozioak eta patrozinioa) eta komertzializazioarekin zerikusia ez duten ekintzetarako (interes taldeak) erabiltzen dira erakartzeko helburuarekin. • Audientzia: komunikabide berri hauek ezin dira komunikabide zaharrekin alderatu (adibidez: telebista eta zinema). Beraz, orain arte erabilitako marko kontzeptuala, baita analisi metodoak ere, irekitzea komenigarria da. “Gazteen esfera publikoa” Komunikabideak irakurtzeaz gain, idatzi ere egin behar ditugu. Horretarako, eraikuntza digitalak egiteko programak sortu dira. Programa hauek ikasleek egindako prozesuari garrantzia ematen diote, eta teoria eta praktika uztartuz agerian uzten dituzte
    • produkzio jarduerak. Teknologia analogikoak erabiltzen, aldiz, prozesu hau ezkutua geratzen da. Programa eta metodo berriekin ikasleen eskolaz kanpoko esperientziak kontuan hartzen dira, eta ikasleen arteko komunikazioa eta kolaborazioa bultzatzen da. Horrela, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleek beste ikasle batzuekin harremanetan jartzen dira. Ikasleen parte hartze aktibo honen ondorioz, “gazteen esfera publikoa” sortu da, ikasleek teknologia hauen kontrola hartzean datza. Hezkuntza oso garrantzitsua izan beharko da teknologien demokratizazioa lortzeko. Horrez gain, teknologien inguruko ikuspegi kritikoa (alfabetizazio digitala) eta hauek erabiltzeko aukerak zein hauen erabilera egokirako beharrezkoak diren ezagutzak eskaini beharko luke.
    • PANTAILA UGARIKO GIZARTEA Duela urte batzuk telebista komunikatzeko tresna gisa erabiltzen zen, gaur egun ordea, bere erabilerak dibertsifikazio eta transformazio bat jasan du kontestu digital berriei erantzuteko. Ikus entzunezko gaiak transmititzeko sistema berrien artean, aipagarriena sare globalizatu bat da, non telebista eta gainontzeko ikus-entzunezko zerbitzuak dauden. Sistema berri hauek, telebista ikusteko egoera aldatu dute, gaur egun edonon eta momentuoro ikus daitekeelako telebista sare inalanbrikoen bidez. Gaur egun lurralde garatu guztietan, telebistak, ordenagailuak, tabletak, mugikorrak... aurki ditzakegu eta horrez gain, internet zerbitzuari esker, munduko edozein tokitako pertsonekin kontaktuan egon gaitezke. Pantailen omnipresentzia honek, bi ondorio nagusi ditu: alde batetik, gizakiak pantailen aurrean askoz denbora gehiago ematea eta bestetik, munduarekiko pentsaera aldatzea. Espainia mailan, ikus-entzunezko baliabideetan egunean 5 ordu igarotzen ditu pertsona bakoitzak, batez beste. Bizitza mediatiko horri, gehien eragiten diona telebista da, 1992. urtetik hona igotzen ari den sarea. Bizitza mediatikoan ematen dugun denboraren erruz, ikusmena gure jarrerak bideratuko dituen estimuluak sortzeko, geroz eta baliotsuagoa da. Horrek, era berean, beste sentsumenei garrantzia kentzen die. Zinema ikus-entzunezko baliabide bakarra zenean, begirada iraunkorra, aldagarria eta isolagarria zen. Gaur egun ordea, pantaila desberdinen erruz, aldizkakoa, horizontala (pantaila batetik bestera salto egin daitekeena) eta geldiezina (pantaila batetik bestera mugi daitekeena) da. Telebistaren progresioa areagotuz joan da, hein batean, ikusleei programa desberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen zaielako. Taldekatze sistema desberdinek, edukien plataformak kasu, garrantzi handiagoa hartzen dute programa beraren muinak baino. Gaur egun, ikus-entzunezko edukiak edozein momentutan daude eskura. Honek, edukiak erraz aldatu ahal izatea eta momentukotasuna galtzea dakar, nahiz eta, irakaskuntzaren ikuspegitik begiratuta, abantaila bihurtzen den, edozein momentutan ikus-entzunezko edozein sareri heldu ahal diogulako. Nabigazio eta interaktibitate sistemak, geroz eta berriagoak, egungoagoak eta erabiltzailearentzat errazagoak dira.
    • Kate bati baino gehiagori arreta jartzeak, hau da, arreta sakabanaketak, gazteen artean batez ere, dispertzio batzuk eragiten ditu, hala nola: abiadura handiagoa izatea informazioa hartzeko; arreta baxuagoa izatea, baina aldiberekoa; eduki konplexuagoak ikasteko nahia izatea. Arreta sakabanaketa honek alde onak eta txarrak ditu. Alde onen artean esan genezake adimena hobetzen laguntzen duela, txarren kasuan berriz, adimenaren arreta galarazten duela. Pantaila ugariko gizarte honek, globalizazio bat sortzen du. Komunikazio sare berriek ez dute mugarik eta hainbat talde desberdin elkartzen dira aktibitate ezberdinez gozatzeko (futbolaz, zinemaz, musikaz, bideojokoez, internetez...). Multinazional ugarik emankizun eskubideak izan nahi dituzte eta horrek hainbat gatazka sortzen ditu. Ondorengo urteetan telebistak jasango dituen aldaketak ikusleak bilatzen duenari loturik joango dira, telebista kateen helburua ikusleen zerbitzura egotea baita. Horretarako etengabeko berrikuntzak eta kreatibitatea erabiliko dira. Estrategia berriak, hezkuntza komunikabideetan txertatzen dira, kreatibitatea erabiliz, jendearen parte hartzea eta komunikabideen aktibitatea egungo gizartearen eremu garrantzitsu izateko. Diotenez, gizarte global baterako prestatuko gaituzte eta horrek gure inteligentzia maila indartuko du. Honek guztiak autonomia propioa begien bitartez, hautematera eta izatera eramango gaitu, “begiradaren hezkuntza” sortuz.
    • “HORIZONTE PROIEKTUA 2013” Eskola hezkuntza edizioa (K-12) Aurten, “Horizonte” izeneko proiektua aurkeztu da. Honek, hurrengo urteetan hezkuntzan esanguratsuak izango diren zenbait teknologia aipatzen ditu, bakoitzaren ezaugarri eta erabilera nagusienak azalduz. Proiektuaren atal bat, eskola aldiko hezkuntzari dagokio (K-12 izenekoa) eta eskoletan eragin handia izango duten 6 teknologia goraipatzen ditu. Hiru multzotan banatzen zituen Eskola Hezkuntza Edizioak 6 teknologia horiek, habian jartzeko behar izango duten denboraren arabera. Horizonte deritze multzo horietako bakoitzari, eta hartzen duten denboraren araberako izenak dituzte. Hona hemen, Horizonte bakoitzeko teknologia berrien ezaugarri nagusiak. Hartze hurbileko horizontea (12 hilabete): o “Konputazioa hodeian”: Teknologia berri honi esker, aplikazio eta zerbitzuak guztien eskura egon daitezke, sarearen bidez. Hezkuntza instituzioek geroz eta gehiago darabiltzate hodeian funtzionatzen duten hainbat aplikazio, posta elektronikoa adibidez. o “Gailu eramangarrien bidezko ikaskuntza”: Umeek geroz eta gehiago erabiltzen dituzte gailu eramangarriak eta horrek errazagoa bihurtzen du honen aplikazioa. Interneten erabileran oinarritzen den ikaskuntza da, ikasketa, elkarrekintza, eta ekoizpenerako hainbat bide eskaintzen dituena. Hezkuntza eremuetan geroz eta ohikoagoa da. Bi dira ikasketa hau gauzatu ahal izateko eskolek jarrai ditzaketen bideak: “bat bakoitzeko”, eskolak berak gailuak eskaintzen dituenean; edo “ ekar ezazu zure dispositiboa”, gailuak ikasleek etxetik dakartzatenean. Epe Ertaineko Hartze Horizontea (2-3 urte):
    • o “Ikasketaren analisia”: Eskolek ikasleengandik jasotzen duten informazioa prozesatzen duen softwarearen erabileran datza teknologia hau. Modu horretan irakasleak ikasleengan fokatzea ahalbidetzen du, bakoitzari egokituriko ikaste-irakaste prozesu eta laguntza eskaintzeko bidea erraztuz. Azkenaldian, mota honetako softwareak lan orientazio prozesua eraginkorragoa bihurtzeko asmoz erabiltzen hasiak dira hainbat Hezkuntza Instituzioetan, baita “coaching” zerbitzua (Ikasle bakoitzarentzako “entrenatzaile” pertsonala delakoa) eskaintzen dien software eramangarriak ere. o “Eduki irekia”: Hezkuntza Instituzioei ikas materialak eta curriculuma partekatzeko aukera ematen die, eskoletako ikasleekin eta haien familiekin zehatzago esanda. Hori horrela izanik, material hori behar dutenei dohainik eskuratu ahal izatea ahalbidetzen die. Materiala sarean modu irekian partekatzean hura jasotzeko zailtasunak dituztenen artean zabalduz. “Eduki irekia” deritzon teknologia honek beraz, hezkuntza gastuak merkatu egiten ditu, modu berean, ikaskuntza zabalduz. Gainera, ikasleen ikasteko modua aldatu egiten du, eduki horien artean aukeratzeko gaitasuna garatzeari laguntzen diolako. Epe Luzerako Hartze Horizontea (4-5 urte): o “3D-ko inprimaketa”: “Market Bot” industriak eskuragarri bihurtu zuen inprimaketa modu hau, produktu merkeagoan bihurtu zuenean. Hezkuntza Instituzioetan, 3 dimentsioetako inprimaketa erabiltzen hasia da, eredu azkarrak sortzeko, baita curriculumeko hainbat kontzeptu azaltzen dituzten ereduak sortzeko ere. o “Laborategi birtual eta urrutikoak”: Eskola askok dituzten zientzia laborategien funtzio bera betetzen dute, bizipen zientifikoak jartzen dituzte Hezkuntza Instituzioen eta bertako ikasleen eskura.
    • Hari gabeko sareen, gailu eramangarrien eta hodeian ezarritako softwarearen bidez funtzionatzeak ezberdintzen ditu ohiko laborategietatik Hori horrela izanik, esperimentuak ez dira ingurune erreal batean egiten, irrealean baizik. Ingurunea erreala ez izateak ordea, abantailak ditu: laborategiko material garestiaren beharrik ez izatea, material guzti hori erabilgarri eta modu egokian mantentzeko lanaren beharrik ez izatea… Beraz, ez du eskolarentzako gastu bat suposatzen. Hurrengo urteetan eragin handiena izango duten teknologia berrien inguruko azterketa ez ezik, gaur egun, indarrean dauden teknologia erabilienen inguruko ikerketa ere egin zuten proiektuaren egileek. Ikerketa horren ondorioz, egungo 5 tendentzia nagusienak goraipatzen zituen zerrenda idatzi zuten: 1. Ikaskuntza hibridoa: Ikasleek ekintza batzuk klasean bertan eta beste batzuk sarearen bidez egitea ahalbidetzen du, modu horretan bi lan egiteko bideetatik etekina lor dezaten. 2. Sare sozialak: Geroz eta erabiliagoak dira, ikasle zein irakasleen artean. Azkenaldian Hezkuntza arloan duten erabilera asko handitu da. 3. Eduki, datu eta errekurtso irekiak: Partekatzeko, kopiatzeko, nahasteko eta eraldatzeko aukera ematen duten hezkuntza materialak dira, ikaste-irakaste prozesua gauzatzerakoan oso erabiliak direnak. 4. “Ekar ezazu zure dispositiboa”: Teknologian diru gutxiago gastatu eta behar dutenen kasuetan soilik erabiltzeko aukera ematen die Hezkuntza zentruei. Irakasleengan aldaketa eragin du, hezkuntza eremuan debekaturik dauden hainbat gailuren erabilera ulertu eta horiek bultzatzeko jarrera hartzea eragin dute. 5. “Internetek irakaslearen rola zalantzan jarri du”: Umeek interneten informazioa topatu, ulertu, maneiatu eta aukeratzeko gaitasuna garatzea eskolaren ardura bihurtu da, irakaslearen ardura.
    • BIBLIOGRAFIA • Buckingham, David. La educación para los medios en la era de la tecnologia digital. Instituto para la educación, Univesidad de Londres. • Consorcio de Nuevos Medios (2013) Proiecto Horizonte 2013 • Perez Tornero, Jose Manuel (2008).La sociedad multipantallas: retos para la alfabetizacion mediatica. Barcelona