Belea eta emakumea td

439 views
188 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
439
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
49
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Belea eta emakumea td

  1. 1. Udaberriko goiz batean, Martzelinaerraldoia eguzkia hartzen ari zenbere gaztelu gainean lasai-lasaietzanda. Erle bat zebilen hanburrun-burrunka emakumeerraldoiaren hankako behatzlodiaren inguruan. Eta... ZISTA!,hortzaka egin zion.
  2. 2. Tximista bezala alde egin zuenerleak handik. Martzelinarenbehatz lodia hazi eta hazi ari zen.Denbora asko baino lehen globogorri eta distiratsu baten itxurahartu zuen behatzak. BazirudienPLAF! egin behar zuela. “Ai, ai,ai...”, hasi zen garrasikaMartzelina, auzotar guztiakbeldurtzeraino.
  3. 3. -Andere Martzelina! Har itzazu pastilahauek, bi goizean eta bi gauean. Etaatsedena hartu, horixe egin behar duzubatez ere. Entzun duzu? Ez duzu mugituere egin behar.Hau esan ondoren, errezeta-blokakarteran gorde eta Bisturi sendagileakalde egin zuen gaztelutik.Auzotarrek Bisturisendagileari deituzioten segituan.Begiratu zionerraldoiari, etazer zeukan ikusiondoren esanzion:
  4. 4. Pasa ziren sei edo zazpi egun,Martzelinak egin zuen sendagileakesandakoa, baina haren behatzak lehenbezala jarraitzen zuen.Auzotarrak berriro elkartu ziren, etaPoliamida sorginari laguntza eskatzeaerabaki zuten. Han inguruko herribatean bizi zen sorgin hura.
  5. 5. Berehalaxe heldu zen sorgina.Jaitsi zen erratz hegaletik,eta ukendu magiko batprestatzen hasi zen eltzehandi batean.
  6. 6. Luzaroan eduki zuen irakiten,eta gero Martzelina erraldoiarenbehatz lodiaren gaineanzabaldu zuen ore hura dena.
  7. 7. Sei edo zazpi egun igaro ziren,baina ukendu magikoak ere ezzion mesederik egin.Emakume erraldoiak, erabatetsita, garrasi beldurgarriakegiten zituen.
  8. 8. Garrasi haiek entzutean,gaztelutik hurbil zebilenbele beltz bat urreratuzitzaion Martzelinari.Behatza ia lehertzerainohazirik zeukala ikusizuenean, hauxe esanzion, serio-serio, beleak:-Martzelina, Martzelina!Utzi garrasi egiteari, etabarrez hasi behar duzu!-Ai, ai! –erantzun zuenerraldoiak-, barreegiteko gogo gutxidaukat nik.
  9. 9. Baina bele beltzak ez zionkasurik egin.Jo zuen txistu, eta neurriguztietako bele beltzez betezen zerua.
  10. 10. Beleak kilimak egiten hasizitzaizkion Martzelinari gorputzguztian: bizkarrean, tripan,besapeetan...-Geldi! Zaudete geldi, mesedez! –esaten zuen erraldoiak, ia malkoakbotatzeraino barre eginez.
  11. 11. Eta hainbeste barre egin zuen, behatz lodiahustutzen joan zitzaion. Bat-batean,altxatu lasai-lasai eta, irribarrez, dantzanhasi zen bele talde oihukari harekin. Etaordu asko iraun zuen festa hark, dantzanjarraitu baitzuten ilargia irten zen arte.
  12. 12. Ipuin hau irakurtzeko egokitua izan da.
  13. 13. Ipuin irakurlea: Dori RikarteMuntaia eta egokitzapenak:Pako EizagirreIpuin irakurlea: Dori RikarteMuntaia eta egokitzapenak:Pako Eizagirre

×