Your SlideShare is downloading. ×
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
DISLEXIA Berritzegune Nagusia
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

DISLEXIA Berritzegune Nagusia

1,392

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
1,392
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
9
Actions
Shares
0
Downloads
34
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide
  • .
  • Transcript

    • 1. Garatu Bilbao. 2014-1-21 Mª Carmen Albes Berritzegune Nagusia
    • 2. AURKIBIDEA AURKIBIDEA 1. Hizkuntza eta irakurketa 2. Irakurketaren faseak eta prozesua. 3. Irakurtzen irakastea etapa bakoitzean 4. Irakurtzeko zailtasun espezifikoa: DISLEXIA 5. Alerta adierazleak. 6. Irakurtzeko zailtasunak antzemateko protokoloa 7. Hezkuntza erantzuna. 9. Materialak. 8. Familia eta eskola. 10.Web interesgarriak 2
    • 3. 1.HIZKUNTZA ETA IRAKURKETA 1.HIZKUNTZA ETA IRAKURKETA  Irakurketaren garrantzia  Komunikazioaren ikuspuntua  Kodearen ikasketa 3
    • 4. 1.HIZKUNTZA ETA IRAKURKETA 1.HIZKUNTZA ETA IRAKURKETA AHOZKO HIZKUNTZA: -Entzumenaren bidez. -Konkretuagoa eta espontaneoagoa. -Testuinguruak ematen duen informazioaren garrantzia. -Oro har, bizipen iraunkorragoak dira. -Oro har, komunikatzaileak testuinguru berean daude. IDATZIZKO HIZKUNTZA. -Ikusmenaren bidez. -Abstraktuagoa eta landuagoa. -Testuingurutik askeago dago eta, hortaz, esplizituagoa da. -Oro har, bizipen konkretuetatik urrunago eta askeago dago. -Zeinuek iraun egiten dute. -Oro har, komunikatzaileak testuinguru ezberdinetan daude. 4
    • 5. 1.HIZKUNTZA ETA IRAKURKETA 1.HIZKUNTZA ETA IRAKURKETA IRAKURKETAREN FUNTZIOAK  Komunikatzeko (ideiak, nahiak …)  Ezagupenak lortzeko ( informazioaren transmizioa, gai berriak ezagutzeko, gure inetesak lantzeko…)  Txertatze soziala  Bizi kalitatea hobetzeko tresna  ….
    • 6. 2. IRAKURKETAREN FASEAK 2. IRAKURKETAREN FASEAK  Logografikoa(3 eta 4 urte artekoa)  Alfabetikoa(5 eta 6 urte inguruan)  Ortografikoa(7 urte inguruan) 6
    • 7. 2. IRAKURKETAREN PROZESUAK 2. IRAKURKETAREN PROZESUAK 1.Hitzen ezagutzan parte hartzen duten prozesuak Prozesu pertzeptiboak Prozesu lexikoak Katua Katua /k/ /a/ /t/ /u/ /a/ 7
    • 8. 2. IRAKURKETAREN PROZESUAK 2. IRAKURKETAREN PROZESUAK Esanahien identifikazioan parte hartzen duten prozesuak: - Prozesu sintaktikoak - Prozesu semantikoak 8
    • 9. Seugn un etsduio de una uivenrsdiad ignlsea, no ipmotra el odren en el que las ltears etsan ersciats, la uicna csoa ipormtnate es que la pmrirea y la utlima ltera esten ecsritas en la psiocion cocrrtea. El rsteo peuden estar ttaolmntee mal y aun pordas lerelo sin pobrleams. Etso es pquore no lemeos cada ltera por si msima snio la paalbra cmoo un tdoo . 9
    • 10. NIUIORC 10
    • 11. NEW YORK 11
    • 12. 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA Irakurketaren irakaskuntza HAUR HEZKUNTZAN -Kontzientzia fonologikoaren garrantzia - Fonemekin jolastea. -Letra guztiak eta haien izenak edo soinuak irakastea -Ikasleei mota askotariko testuak irakurtzea. -Idatzizko hainbat hitzen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak lantzea. -Hainbat testu-motatan aberatsa den liburutegi bat jartzea ikasleen eskura, informazioa biltzeko, ikasteko, entretenitzeko eta gozatzeko erabil dezaten. 12
    • 13. 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA Irakurketaren irakaskuntza LEHEN HEZKUNTZAN LEHEN ZIKLOA - Ahoskera finkatzen dute, eta lexikoa eta ulermena garatzen dute. - Idatzizko kodea, testu eta formatu desberdinetan sakontzeko unea da. - Fonetikaren irakaskuntza. -Jardunbide egokiak: – Alfabetoa sistematikoki landu, grafema-fonema bihurtzeko arauak automatizatzeko. – Ulermena landu testu mota desberdinak erabiliz (gonbidapenak, albisteak, eskola liburuak...). 13
    • 14. 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA Irakurketaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. Zikloetan • Kodifikazioa bigarren planoan geratzen hasten da. • Ulermenaren garrantzia. • Testu edo paragrafoan ideia nagusia antzematea lantzen da. • Testuen ondorioak ateratzen hasten da - Arintasunaren irakaskuntza - Irakurtzen duguna ulertzen irakastea - Lexikoaren irakaskuntza 14
    • 15. 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA Irakurketaren irakaskuntza DBHn Gaitasun digitalaren garapena sustatzea. Testu-irakurgailudun ordenagailuak erabiltzea. Literaturara hurbiltzeko modua zaintzea. Irakurtzeko estrategiak (irakurri aurrekoak, irakurri bitartekoak eta irakurri ondokoak) lantzea. Hainbat motatako inferentziak (interpretazioak, iragarpenak, hipotesiak, ondorioak…) egiten laguntzea ikasleei. Testuen ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak zehazten laguntzea eta ikasleak laburpen bat, eskema bat, etab. egiteko gaitzea. 15
    • 16. 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA 3. IRAKURTZEN IRAKASTEA Irakurketaren irakaskuntza DBHOn  Arreta berezia jarri behar dugu diskurtso zientifikoetan, teknikoetan, kulturaletan eta literarioetan, eta hizkuntza erabiltzeko esparru hauetan lan egin behar dugu nagusiki. Beste era bateko lan zabalagoa egiten da: teoria anitzak aztertzen dira, ikuspuntu ezberdinen analisia…  Testuak aztertzen dira kontzeptu berriak ezagutzeko.  Gero eta gehiago Arloetako hiztegi espezifikoagoa lantzen da.  Irakurketa kritikoa lantzen da eta horretarako behar dute ikasteko estrategia zehatzak garatzea.  Etapako lan mota hauek irakurketaren arintasuna eta jariotasuna eskatzen du. Hizkuntzen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan etapako irakasle guztiek esku hartu behar dute. Zeregin kolektibo horretan laguntzeko ardura dute irakasgai guztietako irakasleek. 16
    • 17. 4. ZER DA DISLEXIA? 4. ZER DA DISLEXIA? DSM IV eta CIE 10 sailkapenetan oinarriturik : “Ikasteko zailtasunen” barruan kokatzen dituzte “Irakurketaren nahastea”. DSM-V sailkapen berriak : “Berariazko ikasketa nahasmendua” izendatzen du. 17
    • 18. 4. DIAGNOSIRAKO IRIZPIDEAK 4. DIAGNOSIRAKO IRIZPIDEAK DSM IV eta CIE 10 sailkapenetan oinarriturik A. Irakurketaren maila, irakurketaren gaitasuna eta irakurketaren ulermena neurtzen duten test estandarizatuen bidez neurtuta, -bere adimena normala izanik (CI), -bere adinentzat hezkuntza egokia jaso duen arren, bere irakurtze-idazte maila (2 urte) baxuagoa denean. B. A irizpidean azaldutakoak, errendimendu egokia eragozten du. C. Zentzumen urritasuna egonik, irakurtzeko zailtasunak handiagoak dira, ezgaitasun horrek sor ditzakeenak baino. 18
    • 19. 4. DISLEXIAREN DEFINIZIOA 4. DISLEXIAREN DEFINIZIOA “Dislexia ikasteko neurobiologikoa du. zailtasun espezifikoa da, eta jatorri -Bere ezaugarri nagusiak dira hitzak zehaztasunez eta arintasunez ezagutzeko zailtasunak izatea eta haiek letreiatzeko eta deszifratzeko trebetasun eskasa izatea. -Zailtasun horien jatorria, oro har, hizkuntzaren fonologikoaren gabeziak izaten dira [soinua hautematea], elementu -Eta errealitate hori ez da espero zitekeen zerbait, pertsonaren beste trebetasun kognitibo batzuei eta eskolan jasotzen den heziketaren kalitateari erreparatuta. -Dislexiaren ondorioak izan daitezke irakurritakoa ulertzeko arazoak izatea eta irakurtzeko eskarmentu edo praktika gutxi izatea, -Eta, ondorioz, dislexia duten pertsonek hitzak ikasteko eta jakintza orokorrak eskuratzeko arazoak izan ditzakete” (Dyslexia Working Group, 2002, 9. or.). 19
    • 20. 4. DISLEXIAREN ERAGINA 4. DISLEXIAREN ERAGINA Dislexiaren kontzeptua ondorengo esparruak hartzen ditu: Biologi maila: dislexia oinarri neuromorfologikoa eta jatorri genetikoa duen nahasmendua da. Kognizio maila: Nahasmendu fonologikoa da. Jokabide maila: Dislexia irakurketaren zehaztasunez gain, jariotasunean ere zailtasunak izatea suposatzen du. Garapen maila: Dislexia nahasmendu iraunkorra da eta bizi osoaren zehar adierazpen mota desberdinak hartzen ditu. 20
    • 21. 4. DISLEXIAREN SAILKAPENA 4. DISLEXIAREN SAILKAPENA • HARTUTAKO DISLEXIA: garunaren lesio baten ondorioz sortzen da. • DISLEXIA EBOLUTIBOA (oinarri neurobiologikoa): -Fonologikoa -Azalekoa edo lexikoa. -Mistoa 21
    • 22. 4. ATZERAPENA EDO NAHASMENDUAA 4. ATZERAPENA EDO NAHASMENDUAA -NAHASMENDUA: -Denbora luzean irauten du. -Arazo neurobiologiko batekin lotuta dago. -ATZERAPENA: Irakurtzeko abilezien jabekuntzan atzerapena bakarrik da. 22
    • 23. 4. SINTOMA ESPEZIFIKOAK 4. SINTOMA ESPEZIFIKOAK -Zehaztasun-akatsak; letrak nahastea; letrak edo hitz osoak aldatzea, gehitzea, ezabatzea edo ordezkatzea. -Denborazko akatsak: hitzak errepikatzea, hitzak silabetan zatikatzea eta atzera itzultzea. -Poliki, nekez, erritmoari jarraitu gabe eta oker intonatuz irakurtzea. -Hainbatetan, irakurritakoa ezin ulertzea; azalpena ahozkoa bada, berriz, mezua ulertzeko zailtasunik ez izatea. -Idazteko zailtasunak. -… 23
    • 24. 4. GAUR EGUNGO IKERKETAK 4. GAUR EGUNGO IKERKETAK BCBL (Donostia) BCBL (Donostia) SASI HITZEN Giro supramarginal IRAKURKETA VWFA HITZEN IRAKURKETA 24
    • 25. 5. ALERTA ADIERAZLEAK 5. ALERTA ADIERAZLEAK Alerta-adierazleak Haur Hezkuntzan  Zailtasunak prozesaketa fonologikoarekin (hitzak silabetan zatikatzearekin, hizkien izenak jakiteko …)  Zailtasunak epe motzeko eta epe luzeko hitzezko oroimenarekin (Koloreen, letren, zenbakien… izenak erraz ikasteko eta erabiltzeko zailtasunak …)  Ahozko hizkuntzaz jabetzen atzeratzea (esaldirik ez esatea 2 urte eta erdi izan arte, dislalia anitz izatea oraindik …)  Irakurmenaren eta idazmenaren trastornoak edo nahasmenduak izatea familian. 25
    • 26. 5. ALERTA ADIERAZLEAK 5. ALERTA ADIERAZLEAK Lehen Hezkuntzako lehen maila bukatzean: - kode alfabetikoaz eta grafemen eta fonemen arteko egokitasunaz ez jabetu izana. - Eta irakurketa mekanikoa automatizatu ez izana. Lehen Hezkuntzako bigarren mailan, - Alfabetoa gogoratzeko zailtasunak izatea. - Letrak, silabak edo/eta hitzak isiltzea, ordezkatzea, alderantzikatzea, aldatzea edo gehitzea. - Irakurritakoa zuzentzea, poliki irakurtzea eta duda egitea, hitzak silabetan zatikatzea eta lerroz galtzea. - Irakurritakoa ez ulertzea, zeinuak deskodetzeko ahalegin gehigarria egin beharra.. 26
    • 27. 5. ALERTA ADIERAZLEAK 5. ALERTA ADIERAZLEAK Lehen Hezkuntzako 2. Eta 3. zikloa · Aurreko etapako eta zikloko alerta-adierazleak izatea oraindik. · Irakurketa automatizatzeko zailtasun handiak eta ahalegin gehigarria egin behar izatea horretarako, eta poliki eta nekez irakurtzea. · Idazlanak planifikatzeko eta egiteko eta ahozko diskurtsoak prestatzeko zailtasunak. · Gramatika eta ortografia-akatsak egitea. · Autokonfiantzarik eza eta frustrazioa areagotzea. · Idazteko zailtasunak. · Problemen enuntziatuak irakurtzeko zailtasunak. 27
    • 28. 5. ALERTA ADIERAZLEAK 5. ALERTA ADIERAZLEAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBHn) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoan (DBHOn)  Zailtasunak hitz ezezagunekin edo sasihitzekin.  Poliki irakurtzea.  Irakurtzea edo/eta idaztea saihestea.  Irakurritakoa gutxi ulertzea, irakurritako testuen gaiak ulertzeko zailtasunak.  Ozen irakurtzeko zailtasunak.  Idatziz adierazteko zailtasunak. Lexiko urria erabiltzea, esaldiak ez lotzea, lokailurik ez erabiltzea eta, hainbatetan, aurreko etapan bezala, letrak, silabak edo/eta hitzak isiltzea, aldatzea edo gehitzea. 28
    • 29. 5. ALERTA ADIERAZLEAK 5. ALERTA ADIERAZLEAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBHn) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoan (DBHOn)  Kontakizunak eta, oro har, idazlanak planifikatzeko eta idazteko zailtasunak.  Atzerriko hizkuntzak ikasteko zailtasunak.  Ikasten denbora asko eman arren, emaitza eskasak lortzea eskolan.  Irakurmena edo idazmena erabili behar denean nagusiki, ikasteko jarduerak egiteko motibazioa galtzea.  Gelan ohikoak diren testuei buruzko inferentziak egiteko ezintasuna.  Autoestimu eskasa, antsietatea, urduritasuna… 29
    • 30. 5. ARRISKUAK 5. ARRISKUAK – Dislexiari lotutako arazoak areagotzen dira. – Ahalegin handiagoa egiteak ez du emaitza hobeagoarik ematen. – Bi jokabide tipikoak: » Gogoeza, zailtasunen aurrean jarrera ezkorra. » Antsietate handia bere kieen martxa eskolarra eramatea ezinezkoa zaielako – Autoestimu baxua, espektatiba baxuak …
    • 31. 6. IRAKURTZEKO ZAILTASUNAK ANTZEMATEKO ETA 6. IRAKURTZEKO ZAILTASUNAK ANTZEMATEKO ETA EBALUATZEKO PROTOKOLOA EBALUATZEKO PROTOKOLOA ESKU HARTZEKO LEHEN MAILA:  Informazioa jaso eta erantzuten saiatu behar dute.  Tutoreak laguntza beharko du orientatzaile edo kontsultore aldetik: balorazioa eta erantzunaren egokitasuna zehazteko. Materialak egokitzea, metodologia antolaketa, ebaluazioan aldaketak …  Egindako guztia ikaslearen Norbanako lan planean jasotzea komeni da. ESKU HARTZEKO BIGARREN MAILA:  Berritzeguneko aholkularien laguntza jaso. Balorazioa edo/ta orientabideak jasotzeko.  Esku-hartzea adostea eta martxan jarri.  Interbentzioaren balorazioa egin.
    • 32. 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA Prebentzioa Berriz heztea (Reeducación) Berriz heztea eta curriculumean sartzeko egokitzapenak Curriculumean sartzeko egokitzapenak 6 –7 urte arte 7 – 10 urte bitartean 10-12 urte bitartean 12 urtetik aurrera DISLEXIAREN SEINALEAK ALDATU EGITEN DIRA BIZITZAN ZEHAR Esku hartzeko estrategia nagusiak, adinaren arabera 32
    • 33. 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA INKLUSIOAN OINARRITURIK • Ikasle batek irakurtzeko zailtasunak dituela hautematen badugu, esku hartzeko esparru inklusibo baten esparruan erantzuteko modua planifikatu behar dugu, eta ikaskuntza prozesuari eta hartzen ditugun neurriei buruzko informazioa eman behar diogu familiari. • Oro har, irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleek gelan jarraitzea da onena. • Eskolako moldaketa metodologikoak, material egokiak … erabiltzea komeni da, ikasleak ohiko ingurunetik urruntzen dituzten neurri bereziak hartzea baino.
    • 34. 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA MATERIALAK EGOKITZEA Grabagailuak, kaseteak, MP4 formatua eta antzeko teknologiak erabiltzea DVD eta CD-rom eskolako edukinekin eskuratzeko Ordenagailua erabiltzea Agenda elektronikoa, kalkulagailua. Arbel digitalak. Interneteko orriak gomendatzea, testu-mota jakin bat edo ortografia sistematikoki lantzeko Guk dioguna idazteko eta idatzizko testuak irakurtzeko programak erabiltzea, errazagoa izan dadin informazioa bilatzea. Material digitala biltzea PowerPoint bidezko aurkezpenak, ikasleek errazago eskura dezaten jakintza… Letra handiz eta argiz idatzitako materialak ematea 34
    • 35. 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA EGOKITZAPEN METODOLOGIKOAK Metodologia inklusiboak sustatzea: ikasketa kooperatiboa, talde interaktiboak, talde malguak … eta bereziki honelako ekintzak: tertulia literarioak, irakurketa jarduerak, bikoteka irakurtzen, etab. · Eskemak edo/eta gidoiak ematea, ikasleek gaien garapenari jarraitu ahal izan diezaioten. · Argibideak sekuentzietan azaltzea; argibideak ikasleei irakurtzea; ahozko eta ikusizko informazioa ematea aldi berean, irudiak, DVDak, horma-irudiak, diapositibak, bideoak… erabiliz; etab. · Denbora malgutasunez erabiltzea: denbora gehiago ematea ikasleei pentsabidea antolatzeko eta ariketak egiteko, eta zailtasunak dituzten ikasleei lan arin eta laburragoa ematen saiatzea, oinarrizko gaitasunez jabetuko direla ziurtatzeko. · Ikusizko plangintzak erabiltzea: ordutegiak, egutegiak, agendak. · Ikasleek eguneko lanaren gidoia presta dezaten proposatzea, plangintzan laguntzeko. Irakasleekin edo tutorearekin berrikusi beharko lukete plangintza. 35
    • 36. 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA EBALUAZIOA EGOKITZEA · Ebaluazioa ikasleen ezaugarrietara egokitzea eta ahozko azterketak egiteko eta ikasleek behar dituzten material osagarriak erabiltzeko aukera ematea. · Azterketetako idatzizko materiala grafikoz eta irudiz osatzea. · Erantzunen edukia balioestea, ortografiaz eta testuaren konposizioaz gain. · Azterketak egiteko denbora malgua izatea. · Ikasleekin lan egiten duten profesional guztiei prozesuan parte harraraztea, guztiek egin ditzaten egokitzapenak. 36
    • 37. 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA EBALUAZIOA EGOKITZEA · Ikasle bakoitzaren hasierako mailaren arabera ebaluatzea gabeziak dituen alorretan egindako aurrerapenak, ez besteen mailaren arabera. · Ebaluazio bakoitzean irakurri beharreko liburuak kontu handiz (zaletasunak, zailtasuna, etab. kontuan hartuz) aukeratzea, edo horien kopurua murriztea; gidoiak ematea, liburuak ulertzen laguntzeko; liburuak irakurtzeko beste aukera batzuk (entzunezko liburuak, liburuaren muina adierazten duten filmak, etab.) ematea… · Idatzizko azterketen formatua zaintzea: tamaina, letra-mota, tarteak. Argiak eta garbiak izan behar dute azterketek. · Galderak zailtasunaren arabera (errazenetik zailenera) ordenatzea. 37
    • 38. ADAPTACIÓN CURRICULAR DE ACCESO/CURRICULUMEAN SARTZEKO EGOKITZAPENA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA CURRICULUMEAN SARTZEKO EGOKITZAPENA -Beharrak -Beharrezko baliabideak -Egokitzapen metodologikoak -Antolaketa -Denboralizazioa 38
    • 39. 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA NEURRI BEREZIAK ARLOKO CNE Jakintza-arloko curriculuma norbanakoari egokitzea. Egokitzapen horren bidez, - jakintza-arlo bateko edo hainbateko helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak aldatzen edo ordezkatzen ditugu; - helburuak etapako berberak dira; - eta Bigarren Hezkuntzako gradua lor dezakete ikasleek. 39
    • 40. 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA 7. HEZKUNTZA ERANTZUNA Etapaz edo zikloz aldatzea Ekintzak: Informazioa biltzeko dokumentuak osatu Koordinazio bilerak egin. Dokumentuak datu hauek zehaztu behar ditu: Zikloen eta etapen artean irizpideak bateratu. -Arlo edo eremu bakoitzeko jakintza maila. -Ikasleen hezkuntza-arloko premiak. -Irakasteko eta ikasteko estiloa. -Ikasleek ikaskuntzari buruz duten jarrera. -Aurreko etapetako txostenak. -Ikasleek zer-nolako bilakaera izan duten eskolaldian beren baitan eta ikasketen esparruan. -Ikasleen familia barneko testuinguruari buruzko informazio adierazgarria (zer espero duen familiak, nola egin dien aurre zailtasunei, dislexiaren aurrekaririk izan den familian…). -Hartutako neurriak.  40
    • 41. 7. UNIBERTSITATEA 7. UNIBERTSITATEA -PAU: Unibertsitatean sartzeko probak. – Euskal Herriko Unibertsitatea. Prozesua eta egokitzapen motak. discap@ehu.es , www.ehu.es – Deustuko Unibertsitatea: Prozesua eta egokitzapen motak www.accionsocial.deusto.es 41
    • 42. 8. MATERIALA ETA BALIABIDEAK 8. MATERIALA ETA BALIABIDEAK Ordenagailu-programak eta Web orriak 42
    • 43. 9. FAMILIA 9. FAMILIA - Gurasoek beren semealaben irakurketa eta idazketa jardueretan parte hartzea eragin onuragarria du. - Irakurle onak hazteko printzipioak: Eredu izan, lagundu, entzun, elkarrekin irakurri, proposatu ez inposatu … 43
    • 44. 9. ELKARLANA: FAMILIA ETA ESKOLA 9. ELKARLANA: FAMILIA ETA ESKOLA • IRAKURKETAREN ZAILTASUNEN AURREAN Ezinbeztekoa da eskola eta familiaren arteko elkarlana. 44
    • 45. 10. Web-orri interesgarriak www.hezkuntza.net www.dislexiaeuskadi.com www.isei-ivei.net www.berritzeguneak.net www.elkarrekin.org http://trataerabateratua.wordpre ss.com http://dislexiaeuskadi.com/dislebi .php http://www.fundacionnce.org/we b/content/view/16/18/ http://www.pizarradinamica.com
    • 46. ik rr e sk E ko as 46

    ×