eta
2.0EUSKARA
GIZARTE SAREAK
2010KO MARTXOA
FARAPI S.L – CODESYNTAX S.L, U.T.E ©
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
AURKIBIDEA
1 SARRERA...........................................................................
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
4.1.3 Aurrez-aurrekoan euskaraz jarduteko oztopoak.............................................
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
4.4 ERABILGARRIAK DIRA GIZARTE SAREAK EUSKARA INDARTZEKO?..................80
4.4.1 Ez dute ...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
6
SARRERA
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
1 SARRERA
Hizkuntzaren erabilera da hizkuntza baten bizindarraren adierazgarri nagusietako b...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Helburu guzti hauek bete ondoren, gizarte sareetan eragiteko Hizkuntz Politikatikarako
Sailb...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
9
METODOLOGIA
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
2 METODOLOGIA
Ikerketa honetan informazioa biltzeko nagusiki bi bide erabili dira: dokumenta...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
2.2 EZTABAIDA TALDEAK
Focus Groupsena oso metodo egokia da pertsona ezberdinen iritzi eta go...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
2.3 BEHAKETAK
Banakako elkarrizketak eta eztabaida taldeaz gain, azterketa honen beste zutab...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
2.4 TRANSKRIBAPENA, KODIFIKAZIOA ETA ANALISIA
Elkarrizketak eta talde eztabaidak grabatu egi...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
14
MARKO TEORIKOA
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
3 MARKO TEORIKOA
Marko teoriko hau osatzeko hainbat jakintza lerro jorratu dira:
 Gizarte s...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Gizarte sarearen oinarrizko definizio hau topatzen dugu Wikipedian3
:
Sare soziala edo gizar...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
(interkomunikatua dagoen mundu txikia) eta abar. Pentsalari guzti hauen lanak oso
interesgar...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Beraz, gizarte sareen azterketan falta zen elementu bat dakar Urrutiak: aktore sozialek
alda...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
erabileran eragiten duten faktoreak aztertuko dira aurrerago, hauen artean, hiztun
bakoitzar...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
arteko komentarioak, mezuak, taldeak eta loturak sustatzen ditu guneak, eta horrek ere
eduki...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
definizioarena. Sare sozial batek behar duela, bere egituran, bere aplikazioaren funtse
teor...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
ezartzen diren gaitasun edo aukerak, objektu edo edukien gainean eragiketak permititzen
ditu...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
bat, ez hortik kanpo gehiegi). Horrez gain, Facebook-en klon espainiarrak, Tuentik, are
arra...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
3.3 EUSKARAZKO MINTZA-JARDUNA AZALTZEKO IKUSPEGI
TEORIKOAK
Marko teorikoaren azken atal hone...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
 Espezietan eta hizkuntzetan aniztasuna dago. Eta aniztasunak iraunkorra izan
behar du.
 H...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
arrazoiak, desioak, emozioak edo interesak.
 Ezagutza: Hizkuntzaren funtzionamenduaz jabetz...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
tesian, euskarazko mintza-jarduna azaltzeko Taldekotasun eta Osotasun printzipioak
erabiltze...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
28
ETNOGRAFIA
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
4 ATAL ETNOGRAFIKOA
Landa lanean jasotako informazio guztiarekin osatu da atal etnografiko h...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
betetzen dittu holako formulario batzuk, euskara jakin barik,
euskarazko testuak traduzitzen...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Banakako elkarrizketak:
Eztabaida taldeak:
31
FACEBOOK
Adin tartea AMA HIZKUNTZA(k) Hizkuntz...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Taulan jasotzen den moduan, gehienak euskaraz ondo moldatzen diren arren, heuren
ama hizkunt...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Ama hizkuntzaren datuak berriemaileek momentu konkretu batzuetan izan dezaketen
hizkuntz-por...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
idazketa-irakurketa prozesuetan erabiltzen da gehien.
4.1.3 Aurrez-aurrekoan euskaraz jardut...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
hitz egiteko ohitura falta, eta ondorioz erraztasun falta dagoela aipatzen da Azkue
Fundazio...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
gauza bera gertatzen, adibidez, gaztelerarekin.
Amaitzeko, euskaldun askok euskararekiko dut...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Berriemaileen testigantzetatik abiatuz, haien motibazioa kontutan izanik, nolabaiteko
sailka...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
izatea. Eta orduan, hor pixkat, nire irizpidea pertsona batekin
komunikatzeko da ze tresnak ...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
salatzen dut guztietan. Gero, pertsonekin ez naiz hain gogor
jokatzen. Eta uste dut ere kont...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
jendeari euskaraz egiteko esaten lagunen artean eta zera. Jarrera
positiboa dut, baina zentz...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
kezkatzen du, nahiz eta kezka honek ez duen bere hizkuntz-jarduna aldatu.
UGUTZ: Es que por ...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
GABIN: [Euskararen erabilera indartzeko ekintzekin] Eszeptikoa
naiz, ez zait gustatzen zenba...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
4.2 INTERNETEKO GIZARTE SAREAK
4.2.1 Erabiltzaileen profila
Marko teorikoan aipatu denez, hi...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
daude.
FARAPI: Y cuéntame, ¿cómo te animaste a hacerte la cuenta del
Tuenti?
UGUTZ: Pues por...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Honi, ezezagunena dela gehintzen badiogu, erabiltzaile espektroa asko murrizten da.
Twitterr...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
MAITE: Ez ez ez, nire lanagaittik. Baina orain ere ikusi dut
pertsonalki ere merezi dula. Ni...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
gea berdinak. Gaiñea duela gutxi hitz egiten egondu giñen zerbait
egin beharko dugula, ze hi...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
pertsonek bereziki sei sare aipatu dituzte:
 Facebook
 Fotolog
 Linkedin
 Messenger
 Tu...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Linkedinen kasuan, lanbide profesionaladun jendeak bakarrik aipatu zuen. Batez ere lan
arloa...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
[farrak] gero hasi nintzen beste bat, eta beste bat. TWITTER
ERABILTZAILEA.
Ikaste prozesuar...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
dute besteak baztertuz.
FARAPI: Eta hiruretan izan dezu kontua?
NAHIA: Ez, bakarrik Fotolog ...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
en Finlandia, y allí la gente utiliza Facebook. Bueno, allí y toda la
gente que estaba de Er...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Facebook da blog pribatu bat. Nahi baduzu, zerbait idazten duzu
edo jartzen dezu estekan. [....
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
GABIN: Bai.
FARAPI: Eta Twiterrean zein da jorratzen duzun gaia ba?
GABIN: Denetarik. Baina ...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
SAIOA: Bai, hori da. TWITTER ERABILTZAILEA.
Orokorrean jendeak lanean eta etxean konektatzen...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
MUTILA: Bai ezin da sartu!
NESKA: Gure aldeko liburutegian baita.
CODESYNTAX: Zer itxi dute?...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
TWITTER
ABANTAILAK
Egon gabe
egon
Pertsonak
informazio kanal
bihurtuta
Informazio
zuzena
Int...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
4.3 GIZARTE SAREAK ETA EUSKARA
Atal honetan erabiltzaileek hizkuntzekin (bereziki euskararek...
Gizarte 2.0Sareak eta Euskara
Talde eztabaida:
Tauletan nabarmen gelditzen da, euskaraz ondo egin arren, badirela sareetan...
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Social Networks & Basque 2.0
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Social Networks & Basque 2.0

681 views

Published on

Promoted by the Direction at the Basque Government I directed from 2008-2010, here is the policy report elaborated by Farapi Anthropology and CSyntax Technology basque companies about the Basque Minority Language User Qualitative Profile and funded by the Basque Government. The policy report was elaborated with the main idea that it would be considered the axe of the Strategic Framework of the 2008-2012 Government research agenda. I quit in March 2010.
4 years later, the policy report should be known as open data but I am not the owner to allow the data openly be downloading. The Government is in charge of this and I encourage it to publish it properly with an open license to be shared among the scientific and Basque practitioner's communities. This file is just for consultation not for being downloaded.

Published in: Government & Nonprofit
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
681
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
38
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Social Networks & Basque 2.0

  1. 1. eta 2.0EUSKARA GIZARTE SAREAK
  2. 2. 2010KO MARTXOA FARAPI S.L – CODESYNTAX S.L, U.T.E ©
  3. 3. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara AURKIBIDEA 1 SARRERA.........................................................................................................................7 2 METODOLOGIA..............................................................................................................10 2.1 BANAKAKO ELKARRIZKETAK....................................................................................10 2.3 BEHAKETAK.................................................................................................................12 2.4 TRANSKRIBAPENA, KODIFIKAZIOA ETA ANALISIA................................................13 3 MARKO TEORIKOA.......................................................................................................15 3.1 GIZARTE SAREEN TEORIA.......................................................................................15 3.1.1 Abiapuntua.............................................................................................................15 3.1.2 Sareen gizartea, fluxuen espazioak: Manuel Castells-en ekarpenak...................18 3.2 INTERNETEKO GIZARTE SAREAK............................................................................19 3.2.1 Web 2.0..................................................................................................................19 3.2.2 Hurbilpen teorikoa..................................................................................................20 3.2.3 Gailendu diren sareak...........................................................................................22 3.3 EUSKARAZKO MINTZA-JARDUNA AZALTZEKO IKUSPEGI TEORIKOAK..............24 3.3.1 Ikuspegi orokorra: hizkuntzaren ekologia..............................................................24 4 ATAL ETNOGRAFIKOA.................................................................................................29 4.1 HIZKUNTZEN AURREZ-AURREKO ERABILERA.......................................................29 4.1.1 Ama hizkuntza(k)...................................................................................................30 4.1.2 Nola erabiltzen ditugu hizkuntzak?........................................................................33 3
  4. 4. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 4.1.3 Aurrez-aurrekoan euskaraz jarduteko oztopoak...................................................34 4.1.4 Euskara erabiltzeko motibazioa.............................................................................36 4.2 INTERNETEKO GIZARTE SAREAK............................................................................43 4.2.1 Erabiltzaileen profila..............................................................................................43 4.2.2 Zein gizarte sare erabiltzen dira?..........................................................................47 4.2.2.1 Gizarte sare ezagunenak eta erabilenak.......................................................47 4.2.2.2 Noiz eta nola ezagutu zituzten gizarte sareak?.............................................49 4.2.3 Zergaitik eta zertarako erabili gizarte sareak?......................................................50 4.2.3.1 Zerk bultzatu zintuen?....................................................................................50 4.2.4 Nola erabili gizarte sare guztiak aldi berean eta ez txoratu? ...............................52 4.2.5 Non erabiltzen dira?...............................................................................................54 4.3 GIZARTE SAREAK ETA EUSKARA............................................................................58 4.3.1 Zein hizkuntza erabiltzen dute gehien gizarte sareetan?......................................58 4.3.2 Nolako euskara erabiltzen da gizarte sareetan?...................................................61 4.3.2.1 Euskara formala Vs Euskara kolokiala...........................................................61 4.3.2.2 Kode-nahasketa.............................................................................................63 4.3.2.3 Euskara dialektala..........................................................................................64 4.3.2.4 Euskarazko keinuak.......................................................................................65 4.3.3 Hizkuntz jarduerarako argudioak...........................................................................65 4.3.3.1 Euskaraz ez egiteko argudioak......................................................................66 4.3.5 Euskaraz egiteko argudioak..............................................................................75 4
  5. 5. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 4.4 ERABILGARRIAK DIRA GIZARTE SAREAK EUSKARA INDARTZEKO?..................80 4.4.1 Ez dute balio:.........................................................................................................80 4.4.2 Balio dezake baldin eta…......................................................................................84 4.4.3 Balio dute...............................................................................................................87 4.5 EUSKARA ERABILtzeko ESTRATEGIAK ETA ZAILTASUNAK..................................92 4.5.1 Jarreraren alorra....................................................................................................92 4.5.2 Informazio jarioaren zikloa.....................................................................................95 4.5.3 Tresnen garapena eta euskaratzea......................................................................98 4.6 GOGOETAK ETA BEHAKETAREN EMAITZAK........................................................102 4.6.1 Tuenti: .................................................................................................................102 4.6.2 Twitter: ................................................................................................................105 5 ERANSKINAK...............................................................................................................111 6 BIBLIOGRAFIA ............................................................................................................121 5
  6. 6. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 6 SARRERA
  7. 7. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 1 SARRERA Hizkuntzaren erabilera da hizkuntza baten bizindarraren adierazgarri nagusietako bat. Euskararen erabilera areagotzeko, beraz, ezinbestekoa da eskura ditugun baliabide guztiak aprobetxatzea. Horien artean, gizarte-sareek eta oro har teknologia berriek aukera ezin hobea eskaintzen dutela uste da. Ikerketa honetan gizarte sareek euskararen erabilera sustatzeko eskaintzen dituzten aukerak eta oztopoak deskribatu dira. Helburu hori betetzeko ezinbestekoa izan da:  erabiltzen diren tresnen deskribapen zehatza egitea,  erabiltzaileen nabigazio ohiturak aztertzea,  erabiltzaileen beharrak identifikatzea. Gizarte-sareetan erabiltzen diren tresnen deskribapen zehatza egin da ikerketan, hau da, euskal erabiltzaileen nabigazio-ohiturak ezagutu, aztertu eta azaldu dira, beraien nahiak, beharrak eta aurrera begirako lan-ildoak zehaztuz. Era berean, 2.0 erraminta teknologiko hauen atzeko dinamika linguistikoak nola gauzatzen diren argitzera bideratutako galderak egin dira:  Hizkuntzaren erabilera,  Motibazioak eta jarrerak,  Euskal hiztunen jardunean eragiten duten aldagaiak (adina, hizkuntzarekiko jarrera, sexua, eta abar.),  Hizkuntz jarduerarako argudioak  Praktika-eremuak (hezkuntza, lagunartea, familia, lana, kultura, aisialdia,…)  Beste hizkuntzekiko elkarbizitzaren parametroak,  Euskeraz jarduteko aukerak eta oztopoak. 7
  8. 8. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Helburu guzti hauek bete ondoren, gizarte sareetan eragiteko Hizkuntz Politikatikarako Sailburuordetzak garatu ditzakeen eskuhartze lerro ezberdinak identifikatu dira, eskuhartze lerro bakoitzeko estrategia eraginkorrak proposatuz. 8
  9. 9. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 9 METODOLOGIA
  10. 10. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 2 METODOLOGIA Ikerketa honetan informazioa biltzeko nagusiki bi bide erabili dira: dokumentazio lana (marko teorikoa osatzeko) eta landa lana. Landa lanean Antropologia Sozialean oinarrizkoak diren teknika kualitatiboak erabili dira: sakoneko elkarrizketak, focus groups- ak eta behaketak. Sakoneko elkarrizketen (banakoak eta taldekakoak) eta behaketen helburua ikertzen ari den giza taldearen ezagutza sakona lortzea da. Elkarrizketen bidez diskurtsoak jasotzen dira, behaketak aldiz ekintzak ezagutzeko aukera ematen du. Modu honetan hitza eta ekintza egiaztatu daitezke, bide batez kontraesanak azaleratuz. 2.1 BANAKAKO ELKARRIZKETAK Banakako elkarrizketei dagokionez, berriemaileen aniztasuna bermatzeko hainbat aldagai hartu dira kontutan. Aldagai nagusiak, sexua, adina, euskarazko hizkuntza gaitasuna (ondo hitz egiten dut, zailtasunez hitz egiten dut) eta erabiltzen duten gizarte sarea izan dira. Gutxieneko aldagaiak hauek izanik, beste aldagai batzuekin osatzeko aukera zabalik utzi da. Aipatu denez, gizarte sare konkretu batzuetan dabiltzan erabiltzaileak izan dira gure berriemaile. Aurrerago, Marko Teorikoan jaso diren datutan ikusi ahal izango denez, hedatuen dauden hiru sareak aukeratu dira, Facebook, Tuenti eta Twitter. Jarraian datorren taulan laburtzen dira banakako elkarrizketatuen profilak. 10 BANAKAKO ELKARRIZKETAK FACEBOOK Adin tartea Hizkuntza gaitasuna Emakumea 20-30 Eusk ondo Gizona 20-30 Eusk zailtasunez Emakumea 30-40 Eusk ondo Gizona 30-40 Eusk ondo Emakumea 40-50 Eusk zailtasunez TUENTI Emakumea 14-18 Eusk ondo Gizona 19-24 Eusk zailtasunez Gizona 19-24 Eusk ondo Gizona 14-18 Eusk ondo Emakumea 19-24 Eusk zailtasunez TWITTER Emakumea 20-30 Eusk ondo Gizona 20-30 Eusk zailtasunez Emakumea 30-40 Eusk ondo Gizona 40-50 Eusk ondo Taula 1: Banakako elkarrizketen taula Egilea: Farapi S.L
  11. 11. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 2.2 EZTABAIDA TALDEAK Focus Groupsena oso metodo egokia da pertsona ezberdinen iritzi eta gogoetak biltzeko. Gainera, partehartzaileen artean ematen den feed-backari esker jasotako informazioa benetan aberatsa izaten da. Ikerketa honetan lau eztabaida talde egin dira. Hiru gizarte sareen arabera antolatuta (Facebook, Tuenti eta Twitter), eta laugarrena gizarte sareetan dauden euskalgintzako eragileez osatuta. Kasu honetan ere, berriemaileen sexua, adina eta euskerazko hizkuntza gaitasuna izan dira kontutan hartutako aldagaiak. Focus-group-etarako profilak: 11 EZTABAIDA TALDEAK TUENTI Adin tartea Hizkuntza gaitasuna Emakumea 14-18 Eusk ondo Gizona 14-18 Eusk zailtasunez Emakumea 14-18 eusk ondo Emakumea 14-18 Eusk zailtasunez Gizona 14-18 eusk ondo Emakumea 14-18 eusk ondo Gizona 14-18 eusk zailtasunez Gizona 14-18 eusk ondo FACEBOOK Emakumea 20-30 Eusk ondo Gizona 20-30 Eusk zailtasunez Gizona 30-40 Eusk ondo Gizona 40-50 Eusk ondo Emakumea 30-40 Eusk ondo TWITTER Emakumea 20-30 Eusk ondo Emakumea 30-40 Eusk ondo Gizona 30-40 Eusk ondo Emakumea 40-50 Eusk zailtasunez Gizona 40-50 Eusk ondo Emakumea 20-30 Eusk ondo Gizona 30-40 Eusk zailtasunez EUSKALGINTZA Emakumea EITB Emakumea BERBALAGUN Gizona TOPAGUNE Emakumea GAZTEZULO Gizona/Emakumea AZKUE Gizona ARGIA Gizona AEK Taula 2: Eztabiada Taldeetako partehartzaileen profilak Egilea: Farapi S.L
  12. 12. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 2.3 BEHAKETAK Banakako elkarrizketak eta eztabaida taldeaz gain, azterketa honen beste zutabe garrantzitsua behaketak izan dira. Behaketak egiteko bi eredu erabili dira, beti ere elkarrizketatuaren intimidadea eta gogoa errespetatzeko asmoz:  Erabiltzailearen pasahitza erabiliz bere gizarte sarean 7 egunetako behaketa eta jarraipena egitea.  Elkarrizketa momentuan gizarte sareetako jardunaren argazki edo pantailazoak egitea. Kasu honetan behaketa elkarrizketa egunera mugatu da. Behaketa guztietan arlo edo atal berdinak aztertu dira1 . Bestalde, elkarrizketatuen pribatutasuna mantetzeko, beraiekin adostu da zein atal ez diren behatuko.  Facebooken kasuan: Solasgunea eta sarrera ontzia  Twitterren kasuan: Direct message.  Tuentiaren kasuan: Mezu pribatuak Beraz, behatu diren atalak jardun publiko izaera duten guztiak izan dira, beste guztiak baztertuz. Honako taulan zehazten da berriemaile bakoitzari aplikatu zaion behaketa eredu. Guztira 14 behaketa egin dira. 1 Eranskinetan ikusi daiteke elkarrizketatuei proposatu, eta hauek onartu duten, behaketa protokoloa. 12
  13. 13. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 2.4 TRANSKRIBAPENA, KODIFIKAZIOA ETA ANALISIA Elkarrizketak eta talde eztabaidak grabatu egin dira geroko azterketa burutu ahal izateko. Azterketa hau osatzeko, informazio guzti hori hitzez hitz transkribatzen da. Hurrengo urratsa informazio guzti hori kodifikatzea da. Hau da, elkarrizketatuen gogoetak kode batzuen arabera sailkatzen dira analizatu ahal izateko. Etnografia osoan zehar, azterketa kualitatiboa egiteko, elkarrizketatuen hitzak jasotzen dira. Hitzez-hitzezko aipamenetan agertzen diren izenak asmatuak dira, aldiz euskalgintzako taldeari dagokien kasuetan, pertsonen izenak ordezkatzen zuten taldearen izenarekin agertzen dira. Abenduaren 13ko, 15/1999 Lege Organikoa datu pertsonalak babesteko legea dela eta ez dira berriemaileen errealak emango. 13 BANAKAKO ELKARRIZKETAK FACEBOOK Adin tartea Hizkuntza gaitasuna Behaketa eredua Emakumea 20-30 Eusk ondo Argazkiak Gizona 20-30 Eusk zailtasunez Jarraipena Emakumea 30-40 Eusk ondo Jarraipena Gizona 30-40 Eusk ondo Argazkiak Emakumea 40-50 Eusk zailtasunez Argazkiak TUENTI Emakumea 14-18 Eusk ondo Jarraipena Gizona 19-24 Eusk zailtasunez Jarraipena Gizona 19-24 Eusk ondo Jarraipena Gizona 14-18 Eusk ondo Argazkiak Emakumea 19-24 Eusk zailtasunez Jarraipena TWITTER Emakumea 20-30 Eusk ondo Jarraipena Gizona 20-30 Eusk zailtasunez Argazkiak Emakumea 30-40 Eusk ondo Jarraipena Gizona 40-50 Eusk ondo Jarraipena Tabla 3: Behaketen taula Egilea: Farapi S.L
  14. 14. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 14 MARKO TEORIKOA
  15. 15. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 3 MARKO TEORIKOA Marko teoriko hau osatzeko hainbat jakintza lerro jorratu dira:  Gizarte sareen teoria,  Interneteko gizarte sareak  Euskararen erabileraren inguruko azterketa eta gogoeta teorikoak, Ikerketaren helburu nagusia gizarte sareetan euskarak duen presentzia eta erabilera aztertzea eta sare hauek euskararen erabilera indartzeko izan dezaketen potentzialitatea ikertzea izanik, ezinbestekoa da jakintza lerro hauek abiapuntu izatea ikertuko den fenomenoa kokatu eta ulertzeko. Hiru jakintza lerroek corpus teoriko emankor eta sakona dute, eta zalantzarik gabe, luze joan liteke haien azterketa. Helburua baina ez da azterketa teoriko mardula egitea, ikerketaren landa lana eta ondorengo analisia erraztuko dituen marko kontzeptuala osatzea baizik. Hau horrela izanik, aipatu diren hiru esparruen argazki orokor bat aterako da ikerketarako erabilgarriak diren gakoak berreskuratuz. 3.1 GIZARTE SAREEN TEORIA 3.1.1 Abiapuntua Ikerketaren muina interneteko gizarte sareak izanik, ezinbestekoa egiten da gizarte sareen teoriaren inguruko zertzelada batzuk ematea. Gizarte sareen teoria mikroekonomiaren adar bat da eta bere aplikazio praktikoa gizarte sareen analisian datza. Ekonomiatik datorren azterketa eredu honek garrantzi handia izan du beste disziplina batzuetan, besteak beste soziologian eta antropologian. Izan ere, pertsonen hartu-emanez osatutako sareen eta hauek testuinguruarekin duten harremanaren ikerketari esker, fenomeno sozial garrantzitsuak ulertu baitaitezke2 . 2 De FEDERICO, A. (2002). “Presentación: Tendiendo puentes, de Lilnet a Redes” in Revista Redes, vol 3, Sept-Nov. http://revista –redes.rediris.es 15
  16. 16. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Gizarte sarearen oinarrizko definizio hau topatzen dugu Wikipedian3 : Sare soziala edo gizarte sarea grafo bat edo gehiagoren bidez irudikatu daitekeen gizarte egitura da. Grafoaren nodoetan indibiduak jartzen dira (batzuetan aktoreak deituak) eta ertzetan berain arteko erlazioa. Erlazio horiek, adiskidetasuna, sexu harremanak, finantza harremanak, eta beste hainbeste modukoak izan daitezke. Nahiz eta pertsonen arteko harreman ez aurrez-aurreko izan, definizio hau bera erabil liteke interneteko gizarte sareen azalpena egiteko. Interneten kasuan harremanak bestelako dispositibo batzuen bidez ematen dira, dela ordenagailua edo mugikorra, baina pertsonak eta hauen arteko harremanak dira muina4 . Sare hauetan banakoak dira nodoak eta nodoen artean izaera ezberdineko komunikazio harremanak, ematen dira. Komunikazio harreman hauetan hizkuntza, bereziki idatzizkoa, oinarrizko elementua da, pertsonen artean mezu publikoak, pribatuak, chat elkarrizketak eta abar. ematen dira. Jada aipatu den moduan, gizarte sareen teoriak tradizio eta ibilbide luzea du zientziaren munduan. Autore askok landu eta garatu dute teoria. Stanley Milgran psikologoak 1967an egindako esperimentu baten ostean, sei gradutako banaketaren idea proposatu zuen. Autorearen iritziz, sei pausotan, edozein pertsona iritisi liteke beste pertsona batengana soilik “friend of a friend” edo lagunen lagunak jarraituz. Milgran-en lan honetatik abiatuta egin dira clustering fenomenoari buruzko azalpenak. Clusteringa pertsona batek dituen bi ezagunek heuren artean konektatzeko duten joera gisa defini liteke. Fenomeno hau interneteko gizarte sareetan ere errepikatzen den gertakaria da, sarri gure lagunen ezagunak edo lagunak ere onartzen baititugu gure sareetan. Clusteringaren ikuspegiak sare sozial handia, sare ezberdinez osatuta irudikatzen du, eta ez interkomunikatua dagoen sare bakarraren gisan. Sareen funtzionamenduari buruz idatzi dute beste hainbat pentsalarik: Mark Granovetter5 (harreman ahulen boterea) Barabasi6 (free scale networks), Duncan Watts7 3 http://eu.wikipedia.org/wiki/Sare_sozial. 2009Ko abenduaren 14ean begiratua. 4 WELLMAm, B. & GULIA, M. (1999). “Net-Surfers Don´t Ride Alone: Virtual Communities as Communities” in Wellman (ed.) Networks in The Global Village. Life in Contemporary Comunities. Oxford: Westview Press. 5 GRANOVETTER, M. (1973). “The Strenght of Weak Teas” in American Journal of Sociology, vol 78, nº 6. 6 BARABASI, A.L., (2002). Linked, The New Science Networks. Cambridge, MA: Perseus Plublishing. 7 WATTS, D. (1999). Small Worlds. The Dynamics of Networks between Order and Randomness. Pricenton. Pricenton University Press. (2003). Seis grados: La ciencia de las redes en la era del acceso. Ediciones Paidós Iberica. 16
  17. 17. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara (interkomunikatua dagoen mundu txikia) eta abar. Pentsalari guzti hauen lanak oso interesgarriak diren arren, ikerketa honetarako baliogarriak diren gogoetak soilik berreskuratu dira. Gogoeta hauen artean aipatu behar da aldaketa kontzeptuarena. Ikuspegi estrukturalista batetatik egindako saren azterketak, hau da egiturari -egitura modu egonkor batean ulertuta- garrantzia ematen dion azterketak ez du aldaketa ikertzeko aukerarik ematen. Gizarte sareen ikerketan, egonkor dagoena ikertzea bezain garrantzitsua, edo garrantzitsuagoa agian, da aldatzen dena ezagutzea. Aldaketa hauetan sarea osatzen duten banakoek -aktore gisa ulertuta- duten garrantzia aipatu dute zenbait egilek. Duncan Wattsen lanean oinarrituta, Moore eta Newman8 -ek sare sozialen teorian klasiko bat bilakatu den artikulua idatzi zuten. Artikulu honetan aktore sozialen aldaketarako gaitasuna azpimarratzen zuten: Para que podamos sacarle partido en redes y modelos agregados reales deberemos tener en cuenta algo más: los actores también modifican la red según sus propias estrategias de transformación, abriendo y cerrando vínculos, creando nuevos y destruyendo otros a lo largo del tiempo9 . Bi autore hauek abiatutako bidetik jarraitu dute beste zenbaitek, Michael Cwhe10 eta Juan Urritiak kasu. Urrutiaren ekarpena oso erabilgarria da ikerketa honetan. Interneteko gizarte sareek euskararen erabilera sustatu eta indartu dezaketen aztertu nahi da eta Urrutiaren arabera, sareko aktore batek modu konkretu batean jarduteko nahia badu (kasu honetan euskaraz) bere nahi horrek sare guztian aldaketa eragin dezake, hau da, sareko kideek (euskeraz dakitenek noski) ere modu berean jardun dezaten lortu dezake. Imaginemos que los actores quieren actuar de un modo determinado, que tienen deseos para sí y para el resultado agregado en su grupo y que lo que quieren es ver esas acciones socialmente aceptadas. En ese concepto, el umbral de comportamiento cambia, pasa a tener un significado completamente distinto, pasa a ser un verdadero “umbral de rebeldía” que representa cuantos a mi alrededor tienen que actuar como a mi me gustaría actuar para que yo pueda sentirme socialmente aceptado dentro de mi cluster11 . 8 MOORE, C. & NEWMAN, M. Epidemics and percolation in small-world networks. Interneten ikus liteke: http://www.santafe.edu/research/publications/workingpapers/00-01-002.pdf 9 http://lasindias.net/indianopedia/Teor%C3%ADa_de_redes_sociales. 2009ko abenduan kontsultatua 10 CHWE, M. 2000, “Communication And Coordination In Social Networks” in Review of Economic Studies. Enero 67(1), 11http://lasindias.net/indianopedia/Teor%C3%ADa_de_redes_sociales. 2009ko abenduan kontsultatua 17
  18. 18. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Beraz, gizarte sareen azterketan falta zen elementu bat dakar Urrutiak: aktore sozialek aldaketak egin eta aldaketa hauek hedatzeko daukaten gaitasuna. Cambios aparentemente irrelevantes, acaban dando pie a transformaciones globales. Actitudes larvadas bajo los umbrales de aceptación social se van traduciendo en pequeñas modificaciones de la red hasta que súbitamente, al cruzar el umbral de un individuo en el que no habíamos reparado, se transforma el cluster entero y emerge un cambio en cadena que puede acabar modificando las correlaciones de fuerza del discurso social entre las distintas subredes12 . Ideia hauek hizkuntz ohituren analisira, euskararen erabilerara, ekarriaz, interneteko gizarte sareetan euskaraz jarduteko nahia eta motibazioa dutenen eraginak, beste zenbaiten hizkuntz portaera aldatu dezake hauek euskaraz egitera bultzatuz. 3.1.2 Sareen gizartea, fluxuen espazioak: Manuel Castells-en ekarpenak Sarearen kontzeptutik abiatuta egin ditu Manuel Castells soziologoak bere lanak. Informazio eta komunikazio teknologiek gizartearen (espazioaren eta denboraren) antolaketan eragin dituen aldaketak ditu aztergai, bere hitzak jasoz: Tanto el espacio como el tiempo han sido transformados bajo el efecto combinado del paradigma de la tecnología de la información y de las formas y procesos sociales inducidos por el proceso actual de cambio histórico13 . Castells-en aburuz, teknologiei esker espazioa eta denbora ulertzeko modu berria baten aurrean dago gizartea. Bere lanetik, testuinguruak ikerketa honetan duen garrantzia ikusirik, espazioaren inguruko gogoeta aipatu nahi da. Internetek, tele-lanak, eta abarrek gizartearen antolakuntza ekonomiko eta sozialean izan duen eragina, eta era berean honek espazioaren antolakuntza fisikoan izan duena, azpimarratzen du. Espazio fisikoaren eta fluxuen espazioaren arteko harremanaz hitz egiten du. Sare birtualek espazio fisikoak ezarritako mugak gainditzeko aukera ematen dutela azaltzeko hamaika adibide ematen ditu autoreak. Bere adibideak enpresa eta ekoizpenaren mundukoak izan arren, muga geografiko-fisikoak gainditzearen ideia honek berebiziko garrantzia du gizarte sareak eta euskara 2.0 ikerketa honetan. Euskararen 12 Ibidem 13 CASTELLS, M. (2006). La Sociedad Red. Alianza Editorial, Madrid. 18
  19. 19. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara erabileran eragiten duten faktoreak aztertuko dira aurrerago, hauen artean, hiztun bakoitzaren testuinguru soziolinguistikoak duen eragina azpimarratuz. Castellsen logika euskararen azterketan aplikatuz, interneteko gizarte sareak testuinguru soziolinguistiko birtual berrietarako aukera ematen dio euskal hiztunari, aurrez-aurrekoan izan ditzakeen mugak gainditzekoa. Dena den, atal etnografikoan ikusiko da zer nolako portaera duen euskal hiztunak gizarte sareen bidez sortzen diren espazio berri horietan. Baina zer dira interneteko gizarte sareak? Nola funtzionatzen dute? Zeintzuk dira arrakastatsuenak? Eta zein da hizkuntza gutxituek hauetan bizi duten egoera? 3.2 INTERNETEKO GIZARTE SAREAK Internet, berez, gizarte-sareak osatzeko tresna da, eta sare horretan garatu izan diren aukera teknikoetarik asko ere gizarte-sare izendatu daitezke: e-posta bidez funtzionatzen duen posta-zerrenda bat, adibidez. Hala ere, “gizarte-sare” edo “social network” kontzeptua, XXI. mendeko azken urteotan garatu izan diren aplikazio zehatz batzuk definitzeko erabili izan da, eta zentzu hertsiago batean ulertzen da azterketa honetarako ere. 3.2.1 web 2.0 Gizarte-sare hauek web 2.0 delako joeren artean sortu dira, 2002. urtetik aurrera edo. Jendearen ekarpenekin osatzen diren zerbitzuak dira web 2.0 filosofia ondoen aplikatzen duten zerbitzuak: tresnak, erabiltzaileek edukiak eman ditzaten diseinatzen dira, eta tresnaren diseinuan bertan, erabiltzaile horien edukia maximizatzeko aukerak sartzen dira, eta era berean, erabiltzaileen arteko harreman eta elkarreragiketa sustatzen da, guneari eta edukiari balio erantsia eman diezaioten erabiltzaileek elkarren edukiak baloratzen. Flickr izan daiteke horrelako zerbitzu baten adibide bat, web 2.0 ideiaren garapenaren adibide argienetako bat. Argazkien gune bat, non eduki guztiak, irudi guztiak, erabiltzaileek ematen dituzten. Edukiari balio emateko, Flickr-ek tresna informatiko eta automatizatu egokiak ditu (horretan inbertitzen dute), baina ez hori bakarrik: erabiltzaileen 19
  20. 20. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara arteko komentarioak, mezuak, taldeak eta loturak sustatzen ditu guneak, eta horrek ere edukiaren balioa maximizatzen du. Beste era bateko sare batzuk, berriz, eduki mota jakin batean baino gehiago, sozializatzeko bide anitzetan topatu dute arrakasta eta erabiltzaile multzoa. Friendster izan zen horietan lehena, eta gero etorri ziren Myspace, Facebook, eta, eskala “erregionalean” (mundu mailako erregioez ari gara) beste batzuk ere bai, Bebo edo Tuenti izan daitezkeen bezala. 3.2.2 Hurbilpen teorikoa Web 2.0 delako fenomeno hau eta, bereziki, horren barruan garatutako aplikazio sozial hauen inguruko azterketarik ez da falta izan azken urteotan. Asko negozio-mailakoak izan dira, produktu hauen arrakastaren inguruko hausnarketak, eta, are zehatzago ere bai, arrakasta izanda ere arrakasta hori etekin ekonomikoa bihurtzeko aukeren (edo ezintasunen) gainean. Azterketa horien artean bereziki interesgarriak suertatu dira Jyri Engestrom finlandiarraren ekarpenak, hiru arrazoigatik:  Soziologoa da, eta ikuspegi horretatik tratatu du gaia.  Interneteko ekintzailea izan da eta da, negozioa sortu du sare sozial baten inguruan, eta negozioaren ziklo altuak (Googleri saldu zion Jaiku bere tresna) zein baxuak (lehiakide izan zuen Twitter zerbitzuak partida irabazi zion Jaikuri) ezagutu ditu gertutik.  Gorabehera horiengatik beharbada, azken urteotan garatu egin da Engestromen pentsamendua, eta sare sozialen gako nagusiak definitzeko ekarpen berriak egin ditu. Sare sozialen garapenean bi argazki eta une erretratatzen dira Engestromen pentsamenduan: 2005aren inguruan bat, 2009. urte honen inguruan beste bat. Internet gauza guztiz dinamikoa izanik, interesgarria da erretratu bikoitz hori. a)-OBJEKTU SOZIALA, GIZARTE-SAREEN GILTZA Engestromen lehen pentsamendu-fase horren gakoa izan zen “objektu sozialaren” 20
  21. 21. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara definizioarena. Sare sozial batek behar duela, bere egituran, bere aplikazioaren funtse teorikoan zein tresna informatikoaren garapenean, halako objektu edo dena delako bat, harremana haren inguruan sor dezaten erabiltzaileek. 2005. urtearen inguruan, hain zuzen ere, sozializazio hutsaren inguruan sortutako sare batzuk gainbehera zihoazen, hala nola Friendster edo, neurri batean, Linkedin. Kontaktu zerrenda bat edukitzeko besterik ez badu balio sareak, lagun batzuk han daudela jakin, haiekin konektatzeko modu hutsa besterik ez bada, horretarako nahikoa da agenda bat eta posta elektronikoa. Horrekin kontraste eginez, objektu zehatz baten inguruko interakzioak bide gehiago ematen zuela ikusi zuen Engestromek: Flickr-en kasuan argazkiak ziren, noski, objektu soziala, eta, bere aburuz, Myspaceren arrakastaren gakoa beste objektu sozial bat zen, musika. Engestromek beste objektu sozial batean zuen jarria bista garai hartan: norberaren egoera, jarduera edo kokapenaren berri ematea, “status-a”, eta objektu horren inguruan sortu zuen Jaiku, garai berean eta objektu teoriko bertsuaren gainean Twitter sortzen ari zen bitartean. b)-OBJEKTU SOZIALA, ADITZAK, ETA GEHIAGO Engestromen 2009ko pentsamendua garatu egin da. Objektu sozialen kontsiderazioaz gain, gizarte-sare baten garapenean, beste faktore batzuk ere kontuan hartu behar dira.  Objektu soziala definitu  Aditzak definitu  Objektuen partekatze bideak diseinatu, erraztu  Gonbidapenak/hedapena sari edo oparia izan dadila, ez spam-a edo mezu nekagarriak  Kobratzekotan, ez ikusleei, erabiltzaile lotuenei baizik. Azken bi puntuak, sare sozialen enpresa-arrakastari dagozkionak dira, baina aurrekoak sozializazio faktoreen ingurukoak dira guztiz. “Aditz” sozialak dira, aplikazio batean 21
  22. 22. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara ezartzen diren gaitasun edo aukerak, objektu edo edukien gainean eragiketak permititzen dituztenak. Youtuberen arrakastaren kasuan, embed edo itsasketa aukera izatea (itsatsi aditza), arrakasta faktore izugarria izan zen, hainbat eta hainbat gunetan errepikatua harrezkero. Twitterren kasuan, erabiltzaileek asmatutako @reply eta RT/retweet aukerek (erantzun eta bertuiteatu) asko hedatu dute objektu sozialaren irismena: jada ez da horrenbeste status transmisioa Twitterren gako zentrala, baizik eta informazio berriaren disenimazioa edo, Engestromek dioen bezala, aurkikuntza, “discovery” funtzioa. Era berean, elkarren arteko partekatze aukeretan dago beste sare batzuen arrakasta berria: sozializazio hutsak funtzionatuko ez zuela pentsatu arren 2005ean, Linkedin bizi izan da, inguru profesionalean lan-aukerekin oso lotutako funtzioak gehituz bere aplikazioari, eta Facebook-en, edukia elkarren artean komentatu eta baloratzeko aukerek bizitasuna eta zentzua eman diote sareari: partekatze aukera horietako batzuk, Facebook- en, aditz zehatz batzuen bidez garatzen dira: tag edo etiketatu argazkietan (ageri diren pertsonak markatu), “gogoko-dut” adierazi mezuetan. 3.2.3 Gailendu diren sareak Mundu mailan, eta baita gure inguru hurbilagoan, gailendu diren sarean objektu eta aditz ondo definituak, eta partekatze aukera horiek ondo diseinatuak direnak izan dira, duda barik. Horrekin batera, faktore historikoak (nor non lehenago abiatu), marketina eta beste hainbat faktore ere bai noski, zoria ere bai beharbada kasuren batzuetan. Ezaugarrien aldetik, une honetan arrakasta handiena duten sareak bi dira munduan, Twitter eta Facebook. Egituraz oso desberdinak, mezu labur-laburrak dira batean objektua, ez horrenbeste 'status' informazioa sortu zenean bezala, baizik eta informazio- iritzi-berritasun komunikazio bat-bateakoa, aurkikuntza funtzioa nolabait. Beste sarean, Facebook-en, objektu zehatz bat baino gehiago, hainbat objektu mota daude (mezuak, argazkiak, aplikazioak, bideoak...) eta horien inguruan partekatze aukerak eta aditz jakin batzuek aberasten dute jarduna, egiten dute erakargarri. Bi tresna hauek lortu dute eragina Euskal Herrian, Facebook-ek esparru soziologiko zabalago batean Twitterrek baino (hau teknofiloen artean edo hedabideen langintzan batik 22
  23. 23. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara bat, ez hortik kanpo gehiegi). Horrez gain, Facebook-en klon espainiarrak, Tuentik, are arrakasta handiagoa lortu du inguruotan, batik bat nerabeen eta 22-24 urte arteko multzoan. Hazkunde aukeren arabera, seguruenik Tuentik oraindik gehiago hazteko aukera ere badu, batik bat, Facebookek bezala, adin talde nagusiagoetara iristeko bidea asmatzen badu. Facebook eta Twitterrek ere hazkunde potentzial handia dute. Ondorengo taulan zehazten dira sare bakoitzaren objetua eta aditzak: TWITTER FACEBOOK TUENTI OBJETUA Informazio, iritzia piluletan, “aurkikuntzarako” pistak Mezuak, estekak, bideoak, argazkiak...,. Mezuak, argazkiak, ebentoak (egiazko+faltsuak) ADITZAK, PARTEKATZEA Jarraitu, retweet, erantzun, mezu zuzenak Erantzun, gogoko-dut, horman-idatzi Etiketatu (egiazkoa + faltsua), argazkian erantzun, horma-mezuak Eta nolakoa da euskararen egoera? Zein aukera ditu euskarak gizarte sareetan? Zein aukera eskaintzen dituzte gizarte sareek euskararen erabilera bultzatzeko? Galdera hauei erantzuna ematea da ikerketa honen helburua, baina euskarak gizarte sareetan duen egoera aztertu aurretik ezinbestekoa da, modu labur batean bada ere, euskararen ezagutza eta erabilerari buruzko datu batzuk ematea, baita euskararen erabilpena azaltzeko landu diren ikuspegi teorikoak errepasatzea ere. 23
  24. 24. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 3.3 EUSKARAZKO MINTZA-JARDUNA AZALTZEKO IKUSPEGI TEORIKOAK Marko teorikoaren azken atal honetan, labur-labur bildu dira, euskarazko mintza-jarduna azaltzeko erabili diren ikuspegi teorikoak. Ikuspegien aukeraketa ikerketarako baliagarritasunaren arabera egin da. 3.3.1 Ikuspegi orokorra: hizkuntzaren ekologia 90. hamarkadatik indarrean dagoen korrontea da hizkuntzaren ekologia edo ekolinguistika. Michael Halliday hizkuntzalari ingelesa aintzindari duen korronteak ekologia eta hizkuntzalaritza uztartzen ditu. Euskal Herrian Jose Maria Sanchez Carrión “Txepetx” eta Juan Carlos Etxegoien “Xamar” kokatu daitezke eskola honetan. Egun indarrean dagoen diziplina artekotasunari jarraituz, ekolinguistek, biologiaren eta hizkuntzaren arteko analogia analitikoa egiten dute, hau da, fenomeno biologikoen metaforak erabiltzen dituzte hizkuntzen egoera aztertzeko. Hizkuntza gutxituei dagokienez, biologia-aniztasuna mantentzeko dagoen kontzientzia eta egiten diren ahaleginak hizkuntzen esparrura ekartzeko beharra azpimarratzen dute. Albert Bastardas kataluiniarrak aipatzen duen gisan, kontzientzia kolektiboak biologia- aniztasunaren mantentze eta/edo iraupenaren arazoaren inguruan duen ardura dezente handitu da azken urteotan. [...] Hizkuntza-aniztasunaren krisiaren kontzientzia, ordea, bigarren maila batean dagoela dirudi. [...] Zer dela eta hizkuntza aniztasunaren iraupena eta garapenaren aldeko ardura morala ez da hain garrantzitsua?14 Beraz, bioaniztasuna baloratzen den gisan baloratu beharko litzateke hizkuntzen aniztasuna ere. Aniztasunaren ideia honetatik abiatuz, Iñaki Martinez Lunak15 beste hainbat gogoeta batzen ditu azterketara: 14 BASTARDAS BOADA, A. Ecodinámica sociolingüística: comparaciones y analogías entre la diversidad lingüística y la diversidad biológica. Artikulua euskarara itzulia topatu liteke ondorengo web orrian: http://www.euskara.euskadi.net/r59- bpeduki/eu/contenidos/informacion/artik31_1_ekologia_09_05/eu_ekologia/artik31_1_ekologia_09_05.ht ml 15 MARTINEZ LUNA, I. Iraunkortasuna eta hizkuntzaren iraunkortasuna. Testua ondorengo web orrian irakur liteke: http://www.euskonews.com/0408zbk/gaia40803eu.html 24
  25. 25. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara  Espezietan eta hizkuntzetan aniztasuna dago. Eta aniztasunak iraunkorra izan behar du.  Hizkuntza-aniztasuna onuragarria da aniztasun hori bizi duen gizartearentzat.  Hizkuntza-aniztasuna bateragarria da komunikazioaren eraginkortasunarekin. Amaitzeko, hizkuntzaren ekologiatik lantzen diren ideien artean, gizarte sareen ikerketarako oinarrizkoak izan daitezkeen, beste bi ideia jaso nahi dira: A) Hizkuntzak espezie biologiko gisa ulertzen badira, hau da biologiaren eta hizkuntzalaritzaren arteko analogia hau egiten bada, espezieak ekosistemarekin harremanduta ikertzen diren gisan, hizkuntzak ere bere “ekosistemarekin”, hau da, bere testuinguru sozio-kulturarekin etengabeko harremana duela gogoratu behar da. Bastardasen16 hitzetan, bi espezien (bi hizkuntzen) arteko harremana ez da bitar hutsa, hirutarra da beti ere. Bi taldeak ez dira inoiz bakarrik emango, beti dago hirugarren osagai baten presentzia: harremana hartzen duen ingurua. B) Bestetik, ekologia biologikoaren eta ekologia linguistikoaren arteko analogiaren mugak aipatzen direnean, hizkuntzen kasuan, pertsonen erabakitzeko gaitasuna azpimarratzen da. Bestelako espezie biologikoak ez bezala, pertsonek testuinguruaren presioei aurre egin eta [egoera] beren alde aldatzen saiatzea erabaki dezake. Oraingoan, hortaz, determinismo-maila txikiagoa da eta prozesuen zentzu-aldaketa arlo soziokulturalean, beren protagonista propioen aldetik, askoz errazagoa da. Gizarte sareen teoriaren atalean landu den ideia osatzen du gogoeta honek. Atal horretan ere aktore sozialen garrantzia azpimarratzen zen. J.M. Sánchez Carrión “Txepetx” Txepetxen lanak erreferente dira euskalgintzan. “Un futuro para nuestro pasado” izenburuarekin argitaratu zuen bere doktore tesian, bere iritziz hizkuntzaren ikas prozesuan parte hartzen duten hiru elementuak -ezagutza, motibazioa eta erabilera- eta hauen arteko harremana azaldu zituen.  Motibazioa: Hizkuntza bat ikastera edo hizkuntza batean irautea bultzatzen dituen 16 Ibidem. 25
  26. 26. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara arrazoiak, desioak, emozioak edo interesak.  Ezagutza: Hizkuntzaren funtzionamenduaz jabetzeko prozesua zein ahalmena  Erabilera: Hiztun komunitatearen esparru guztietan eta hizkuntza funtzio guztietan jardutea. Motibazioa Ezagutza Erabilera Txepetxen ikuspegi honetan oinarritu dira euskalgintzan, bereziki euskarazko alfabetatzean, abian jarritako hainbat ekimen. Dena den, badira Txepetxen planteamendu hauen irakurketa kritikoa egin duten ikertzaileak ere. Pello Jauregiren17 iritziz, Txepetxen lanean indibiduek edo norbanakoek pisu larregi du, eta testuinguruari (aipatu arren) ez zaio behar adinako garrantzirik ematen. Jauregik jasotzen duen gisan, Txepetxen normalizazio teoriaren oinarrian gizabanakoen erabaki eta ahaleginak daude eta bere iritziz, gizabanakoen erabakietan oinarrituz euskararen erabilpenak ezin du aurrerakuntza ikusgarririk egin, gizarte mikroegiturak direla eta, faktore psiko-soziologikoen eragin izugarri ahazten baitu eta, halaber, gizarte makroegiturei dagokienez, dinamika politiko eta soziologikotik at gelditzen baita. Marko teoriko guztian zehar, eta bereziki hizkuntzaren ekologia aztertzerakoan, aipatu den gisan testuingurua (soziala, kultura, politikoa, ekonomikoa, eta abar.) ezinbestean izan behar da kontuan. Banakoen eragina gutxietxi gabe, testuinguruaren presioak ere ezagutu eta identifikatu behar dira. Beraz, aldaketa eraginkorrak egitekotan alderdi guztiak kontutan hartzen dituen politikak egin beharko dira. Taldekotasun printzipioa eta osotasun printzipioa Txepetxen lanaren hutsuneetatik abiatuta, banakoak talde ezberdinen baitan mugitzen direla ikusiaz, Jauregik18 , Berezko taldeak euskalduntzeko ikas estrategia doktorego 17 JAUREGI, P. (1994). Berezko taldeak euskalduntzeko ikas estrategia. Doktorego Tesiak Saila. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. Bilbo. 18 Ibidem. 26
  27. 27. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara tesian, euskarazko mintza-jarduna azaltzeko Taldekotasun eta Osotasun printzipioak erabiltzen ditu. Ikuspegi indibidualistago batetik, kolektibogorako jauzia ematen du. Bere lanetan oinarrituta bikoteen hizkuntz ohiturak ikertzeko lan batean honela definitu zituzten bi printzipioak19 : Taldekotasun printzipioa: Hizkuntza jokaera ez da gizabanakoaren alderdi hutsetik azter daitekeen kontua. Hizkuntza jokaera pertsonen arteko harremanari dagokion zerbait da, eta bikotea da gutxieneko kopurua. Elkarri egokituz eraikitzen da hizkuntza jokaera, eta egokitasunaren emaitza da jokaera ohiko bihurtzea. Hortaz, gizabanakoen elkarrekintzan sortutako talde-arau batek gidatuko du gerora bakoitzaren jokaera. Talde baten eremua eta egitura dira aztergai nagusiak. Osotasun printzipioa: Taldeak eremu sistemikoak dira. Hau da: nortasun, izaera eta ordena jakin bat dute. Talde edo osotasun baten nortasuna ez da kideen (edo zatikien) batuketa hutsa, nahiz eta kideek berea den zerbait eman dioten taldearen izaerari. Osotasuna funtsezko ezaugarria da, zatikiak ondoriozkoak dira. Osotasunaren ideia hau 1920an Gestalt psikologiak (Wertheimer, Köhler, Koffka) proposaturikoan oinarritzen da. Gestalt bat, konfigurazio bat da, murriztu ezin litekeen osotasun bat. Gestalt eragin bat, osatzen duten oinarrizko elementuetatik aurrikusi ezin litekeen, azaleratzen den ezaugarri bat da eta ezin liteke osotasunetik atzeraka elementuetara iritsi. Beraz, interesatzen dena osotasunaren analisia da, ez elementuena. Bi printzipioak batuz: Hizkuntza erabilera taldeen baitan ematen da, eta gutako bakoitzak gure hizkuntza-joera indibiduala egokitu egiten dugu talderen dinamikara eta arauetara. Talde bakoitzak sistema bat osatzen du, bere nortasuna, egitura eta dinamika propioak dituena. Hizkuntza erabilera testuinguru horretan ematen da. 19 http://euskara.buruntzaldea.org/fitxategiak/irudiak/fckeditor/File/Ikerketa_Bikoteen%20arteko%20hizkuntza%20ohitur en%20aldaketa.pdf. 2009Ko urrian kontsultatua 27
  28. 28. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 28 ETNOGRAFIA
  29. 29. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 4 ATAL ETNOGRAFIKOA Landa lanean jasotako informazio guztiarekin osatu da atal etnografiko hau. Etnografikoa berriemaileen iritzi eta gogoetetan oinarritu da, horregatik jaso dira beraien hitzez-hitzezko aipamenak. Atal etnografikoak hiru azpi-atal nagusi ditu:  Euskararen aurrez-aurreko erabilera  Interneteko gizarte sareak  Euskara eta gizarte sareak. Hirugarren azpi-atal hau da garrantzitsuena. 4.1 HIZKUNTZEN AURREZ-AURREKO ERABILERA Euskarak gizarte sareetan duen presentziaren eta erabileraren azterketan buru-belarri sartu aurretik, garrantzitsua da ikerketan parte hartu duten berriemaileek aurrez-aurreko jardunean euskararekin duten harremana ezagutzea, ondoren, gizarte sareetan dutenarekin alderatzeko. Atal honetan jasotakoaren bidez, berriemaileen hizkuntz-ohiturak, hizkuntzak erabiltzeko argudioak, oztopoak, motibazioak eta abar. zeintzuk diren jakin nahi da aurrez-aurrekotik birtualerako jauzia ematen denean aldatzen (edo mantentzen) diren ezaugarriak zehazteko. Ez da berriemaile bakoitzaren profil linguistikoaren azterketa sakon bat egingo, baina erradiografia orokor bat egitea ezinbestekoa da abiapuntu argi bat izateko. Aurrera egin aurretik, euskalgintzako eztabaida taldean Azkue Fundazioko ordezkari batek egindako gogoeta berreskuratu nahi da. Bere aburuz, sarritan hizkuntzaren erabileraz hitz egiten denean, erabilera kontzeptua oso modu hertsian ulertzen da, hau da, hitz egin eta idaztera mugatzen da erabilera. Berak, irakurketa -modu intuitiboan egiten dena ere- erabilera gisa hartzen du. Adibide adierazgarri bat jartzen du ideia hau argudiatzeko: AZKUE FUNDAZIOA: Jende askok, ospitaletan eta holakotan 29
  30. 30. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara betetzen dittu holako formulario batzuk, euskara jakin barik, euskarazko testuak traduzitzen dituzte, eztakit konturatu zareten, baina batek hori euskeraz irakurri al du. Eztakit ulertzen den ez? erabilera zentzu hortane badau, askotan konturatu barik erabiltzen da. EUSKALGINTZAKO TALDEA. Azkue Fundazioko ordezkariaren iritzi berekoa da ADON. ADONek euskara klaseak ematen ditu Santurtziko AEK-an, eta berak ere erabilpen kontzeptua modu zabalean ulertzen du: ADON: Erabilera, zer da erabilera? Por que erabilera esaten dugunean, normalean beti lotzen dugu produkzioarekin, produkzioarekin lotzen da. Euskaraz egitea edo hizkuntza bat erabiltzea da, hizkuntza horretan hitz egitea edo idaztea, baina irakurtzea esaterako? Hori ere erabilera da. Ta ordun erabileraren kontu hori, erabilera absolutuak ateratzen dira, eta ez partzialak eta en fin. TWITTER ERABILTZAILEA. Ikerketa honetan ere, erabilera kontzeptu zabal hau aukeratzen da. 4.1.1 Ama hizkuntza(k) Elebidunak (edo hirueledunak) dira ikerketan parte hartu duten berriemaile guztiak. Dena den, hizkuntzekiko duten harremanean aniztasuna bilatu da azterketan ahalik eta abaniko zabalena eskuratzeko. Berriemaileen aniztasun honi esker, euskararen erabileran egon litezkeen ezberdintasun eta ñabardurak hauteman dira. Ama hizkuntzari dagokionez, ondorengo taulan ikus daiteke bakoitzaren profila, ama hizkuntza eta hizkuntz gaitasuna: 30
  31. 31. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Banakako elkarrizketak: Eztabaida taldeak: 31 FACEBOOK Adin tartea AMA HIZKUNTZA(k) Hizkuntza gaitasuna Emakumea 20-30 EUSKARA Eusk ondo Gizona 20-30 GAZTELANIA Eusk zailtasunez Emakumea 30-40 EUSKARA Eusk ondo Gizona 30-40 EUS/GAZ Eusk ondo Emakumea 40-50 GAZTELANIA Eusk zailtasunez TUENTI Gizona 14-18 EUSKARA Eusk ondo Gizona 19-24 GAZTELANIA Eusk zailtasunez Gizona 19-24 EUS/GAZ Eusk ondo Gizona 14-18 GAZTELANIA Eusk ondo Emakumea 14-18 GAZTELANIA Eusk ondo TWITTER Emakumea 20-30 EUSKARA Eusk ondo Gizona 20-30 GAZTELANIA Eusk zailtasunez Emakumea 30-40 GAZTELANIA Eusk ondo Gizona 40-50 GAZTELANIA Eusk ondo Tabla 4: Elkarrizketatuen Ama hizkuntza Egilea: Farapi S.L TUENTI Adin tartea AMA HIZKUNTZA Hizkuntza gaitasuna Emakumea 14-18 EUSKARA Eusk ondo Gizona 14-18 GAZTELANIA Eusk zailtasunez Emakumea 14-18 GAZTELANIA eusk ondo Emakumea 14-18 GAZTELANIA Eusk zailtasunez Gizona 14-18 GAZTELANIA eusk ondo Emakumea 14-18 GAZTELANIA eusk ondo Gizona 14-18 GAZTELANIA eusk zailtasunez Gizona 14-18 GAZTELANIA eusk ondo Tabla 5: Elkarrizketatuen ama hizkuntza Egilea: Farapi S.L
  32. 32. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Taulan jasotzen den moduan, gehienak euskaraz ondo moldatzen diren arren, heuren ama hizkuntza gaztelania da. Berriemaileetariko bik, haien ama hizkuntza(k) euskara eta gaztelania biak direla aipatzen dute. Gurasoetariko batekin gaztelaniaz jarduten dute, bestearekin euskaraz. Bere egunerokotasuna bi hizkuntzetara loturik dagoela aipatzen du adibidez MARKELek: MARKEL: [Ama hizkuntza?] Bik. Ze da euneroko gauza bat. [...] Amakin euskaraz, ta aita etxea etorri ta ez da enteatzen. Bueno, enteatzen da, baino erantzun erderaz ingo du ze euskeraz ez du ulertzen oso ondo. Ta ordun, ba bik erabiltzeittut. TUENTI ERABILTZAILEA. Ama hizkuntza gaztelania dutenek haurtzaroan edo gaztaroan ikasi dute euskara. Belaunaldi gazteenetakoak ikastetxean hurbildu dira euskarara, gainontzekoek (haurtzaroan euskara ikasteko aukerarik izan ez zutenek) gau-eskola edo euskaltegietan ikasi dute. Horien artean dago SAIOA. SAIOA: Euskara euskaltegian, ere erabaki pertsonal bat izan zen. Karrera amaitu ondoren pentsatu nuen gauza egokia izango zela, interesa eta garai horretan uste nuen lana bilatzeko ezinbestekoa izango zela, eta gero interesa ere bai, nolabait hemen bizi nintzen eta bazen garaia horretako. TWITTER ERABILTZAILEA. 32 TWITTER Adin-tartea AMA HIZKUNTZA(k)Hizkuntza-gaitasuna Emakumea 20-30 EUSKARA Eusk ondo Emakumea 30-40 GAZTELANIA Eusk ondo Gizona 30-40 GAZTELANIA Eusk ondo Emakumea 40-50 EUSK/GAZT Eusk zailtasunez Gizona 40-50 EUSKARA Eusk ondo Emakumea 20-30 EUSKARA Eusk ondo Gizona 30-40 GAZTELANIA Eusk zailtasunez Tabla 6: Elkarrizketetuen ama hizkuntza Egilea: Farapi S.L FACEBOOK Adin-tartea AMA HIZKUNTZ Hizkuntza gaitasuna Emakumea 20-30 EUSKARA Eusk ondo Gizona 20-30 GAZTELANIA Eusk zailtasunez Gizona 30-40 GAZTELANIA Eusk ondo Gizona 40-50 GAZTELANIA Eusk ondo Emakumea 30-40 GAZTELANIA Eusk ondo Tabla 7: Elkarrizketatuen ama hizkuntza Egilea: Farapi S.L
  33. 33. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Ama hizkuntzaren datuak berriemaileek momentu konkretu batzuetan izan dezaketen hizkuntz-portaera ulertzen laguntzen du. SAIOAren eta JOSUren adibideekin ilustratu liteke gogoeta hau. Aipatu den gisan, SAIOAren ama hizkuntza gaztelania da. Gaztetan euskara ikasi zuenetik, bere bizitzako esparru guztietan euskara erabiltzeko saikera egiten du, baina momentu batzuetan -bereziki oso nekatua dagoenean- gaztelariarako joera gailentzen zaiola azaltzen du. SAIOA: Berez, nere ama hizkuntza gaztelania da, orduan lanean oso oso oso nekatuta nagoenean edo kokoteraino nagoenean, pasatzen naiz beste aldera zuzenean. Beraz, baten batek euskeraz hitz egiten badit ya ez dut arazorik, ze saiatzen naiz beti lehengo hitza euskaraz, baina batzuekin oso zaila egiten zait eta batzuetan asteburuetan leher eginda zaudenean ba pikutara! TWITTER ERABILTZAILEA. JOSUren ibilbideak antzekotasun haundia du SAIOArenarekin. Ama hizkuntza gaztelania izanik, gaztaroan ikasi zuen euskara eta bere egunerokoan, normalean, euskaraz jarduten du. Dena den, bere aipamenean irakur litekeen moduan, egoera batzuetan -adibidez seme-alabeei errieta egiterakoan- gaztelaniaz egiten du. JOSU: Eta gero, adibidez, seme-alabei bronka botatzeko nik erderaz botatzen diet. Ez dakit, ez dut hiztegian begiratzen 'me cago en tal'. Eta ordun, zuzenean erderaz soltatzen diet. Ez dakit, registro batzuk die, edo bai pertsona konkretu batzuekin edo situazio batzutarako. FACEBOOK TALDEA. 4.1.2 Nola erabiltzen ditugu hizkuntzak? Berriemaileek aurrez-aurrekoan gehien erabiltzen dituzten hizkuntzak gaztelania eta euskara dira. Bi faktore dira euskararen erabilera baldintzatzen dutenak:  Berriemaile bakoitzaren hizkuntza-gaitasuna  Testuinguru soziolinguistikoa Bi aldagai hauen konbinaketatik erabilera eredu ezberdinak lortzen dira. Ingeleraren eta frantsesaren erabilera askoz mugatuagoa da. Ingelera nagusiki lanaren edo ikasketen munduarekin lotuta erabiltzen da, batez ere idazketa-irakurketaren espazioan. Frantsesa erabiltzen duten berriemaileak askoz gutxiago dira. Frantsesa ere 33
  34. 34. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara idazketa-irakurketa prozesuetan erabiltzen da gehien. 4.1.3 Aurrez-aurrekoan euskaraz jarduteko oztopoak Aurrez-aurrekoan euskaraz jarduteko berriemaileek identifikatzen dituzten oztopoak zerrendatuko dira, gizarte sareetan, birtualtasunean, zeintzuk mantendu edo gainditzen diren ikusi ahal izateko. Berriemaile gehienek aipatzen duten oztopoa da testuinguru soziolinguistikoarena. Algortako “Berbalagun” ekimenaren arduradunak eta LEIREk aipatzen duten gisan, euskaraz egunerokoan normaltasunez jarduten laguntzen du ingurune euskaldunean bizitzeak. Marko teorikoan jaso den moduan, norberaren inguruan dagoen euskal hiztunen dentsitatea zuzenean harremantzen baita euskararen erabilpen mailarekin. BERBALAGUN: Ba nik uste dut, lekuaren arabera aldatzen dala be bai, ezta gauza bera UEMAko udal herri batean bizitzea edo Leitzan bizitzea, eta bai denetarik egin behar da, leku guztitan. Nor berak egin behar du normalizaziorako bidea. EUSKALGINTZA TALDEA. LEIRE: Hombre, dudarik gabe, ez dut euskaraz egiten euskaraz egiterik ez duenarekin. Eta jende asko dago ezin duena euskaraz egin edo ez dakiena. Eta ordun, ba tokatzen da ez dituzulako zeuk hautatzen. Zuk ez duzu hautatzen norekin hitz egin askotan. Eta bueno, baina normaltasunez. Pentsatzen dut, hombre, beste inguru sozio-linguistiko batean bizi banintz, askozez gutxiago erabiliko nukeela euskara. Besteak beste, norekin erabili ere gutxiago izango nuelako. FACEBOOK ERABILTZAILEA. Iritzi honen harira, Gaztezulo aldizkarian lan egiten duen ordezkaria, euskararen normalizazio prozesu honetan erakunde publikoek duten arduraz, eta zentzu honetan dauden hutsuneez, mintzatzen da. GAZTEZULO: Ba nik uste dut beharko lukeela izan, gizarteak behar duena, nahi duena edo eskatzen duena. Bere egunerokotasunean, behar duen eiñean erabili ahal izatea euskera, eta nik uste det hori gaur egun eztala posible, segi udaletxera edo mailla altuagoko instituzioetara, enpresa maillan ere bai, nik uste dut hutsune handia dagoela. EUSKALGINTZA TALDEA. Beste zenbait berriemailek, hainbat gairi buruz euskaraz jarduteko dauden (edo hautematen diren) zailtasunak aipatzen dituzte. Maila jasoan, maila teknikoan, euskaraz 34
  35. 35. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara hitz egiteko ohitura falta, eta ondorioz erraztasun falta dagoela aipatzen da Azkue Fundaziotik. AZKUE FUNDAZIOA: Nik hor bi puntu ikusten dittut, alde batetik erabilera, eta bestetik, hizkuntzaren jatortasuna erabileran. Hau da, gaur egun badakigu erabilera ba bueno urria dela [...] Eta bestetik, erabiltzen dutenek eta dakitenek, benetan eztakit benetan euskaraz hitzegitten dakiten, eztakit azaltzen naizen. Ze askotan guk gaztelaniaz karrerak ikasten dittugu, eta hizkera mailan eta lexiko mailan badaukagu espresio zera bat, eta gero euskaraz eztaukagu aukera hori, edo erraztasun hori, gauzak hola komunikatzeko ezta? Orduan nik uste bi kontu direla, alde batetik, euskeraren jatortasun maila hori bermatu behar dela be bai, eta guztioi kostatzen zaigu, nik uste benetan benetan euskeraz aritzea dela, benetan jatortasun maila batean aritzea. EUSKALGINTZA TALDEA. ABELINek, bere lanean ikusten du hizkuntza teknikoan euskaraz jarduteko zailtasuna. Hiztegia edo terminologia teknikoa gaztelaniaz edo ingeleraz erabiltzen dituela onartzen du. ABELIN: Segun. Guk adibidez, lan egiten deu sektore alimentariokin. Eta klaro, baserritarrak, abeltzainek, etabar, Etengabe euskeraz hitzeitten deu. Baita, gehienetan, gauza teknikok baldin badie, noski erderaz edo inglesez edo lo que sea. Beti, nik usten det, ahal dana euskeraz itten deula konbersazioa, erderakada mordo batekin noski! TWITTER ERABILTZAILEA. Orain arte aipatu diren oztopoez gain, badira ezaugarri edo jarrera pertsonalekin erlazionatzen diren beste zenbait muga. IPARek euskaraz zailtasunez jarduten dutenengan eragin nabarmena duen faktore bat aipatzen du: Lotsa. IPAR: Ni adibidez, nere kuadrilan beste egunean afari bat zegoen eta bueno, denok ikastolan ikasi dugu, baina jendeari lotsa ematen diot. Batezbe mutilei, zeren neskak beti, ba bueno, hasten baldin bazara, nahiz eta ondo edo txarrago, baina nik badakit lagunak nortzuk ez dute oso ondo hitz egiten, nire moduan, baina lotsa haundia daukatela. Eta Donostira etortzen dia eta, joe, incómodo. Eta gauean ateratzea eta... Uste dut lotsa izaten da batzutan faktore inportantea. FACEBOOK TALDEA. Euskaraz “gaizki” egiteak dakarren lotsaren gaia etengabe atera da landa lan guztian zehar, bai aurrez-arrueko erabilerari dagokionez eta baita sarekoari dagokionez ere. Aztertu beharrekoa da “gaizki” egitearen kezka, batez ere, euskararekin lotzea, ez baita 35
  36. 36. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara gauza bera gertatzen, adibidez, gaztelerarekin. Amaitzeko, euskaldun askok euskararekiko duten ardura faltaz hitz egiten dute beste berriemaile batzuk. Euskaraz hitz egiteko gai izan arren, euskareriko inolako konpromezurik ez izatea, eta kontraesanetan erortzea aurpegiratzen diete. ARGIA: Ez nago batere ados dagoen egoerarekin eta abar, baña arazo potoloena ikusten det euskeraz badakien jendea, baña erderaz bizi den jende horri begiak irekitzea ze kontradikziotan bizi dan jende hori. Nere inguruan batez ere, euskerarekiko kezka eta abar ezta jendeari interesatzen zaion gauza bat, baizik eta personak batzuk dabiltza hortan oso sakon, hoiei asko interesatzen zaie, baña bestek.., adibidez nik, 27gea koadrillan, pare bat kenduta, ezta jendearen eguneroko kezketan sartzen euskeraren egoera. EUSKALGINTZA TALDEA. AIZPEA: Nik, gutxi erabiltzen dela uste det. Eta hori baino okerrago, uste det igual 2 hizkuntzak erabiltzen direnean... Adibidez, kuadrila baten, danak dakite euskaraz eta erderaz, baino bat hasten bada erderaz inork ez diola normalen kontra eitten. FACEBOOK TALDEA. Bi berriemaile hauek dute jarrera konprometitua. Lehenak euskalgintzan dabilen enpresa batean lan egiten du, Argia Astekarian. AIZPEA aldiz, besteak beste, herriko euskara elkartean dabil. 4.1.4 Euskara erabiltzeko motibazioa Aurreko atalaren amaieran zerbait aurreratu da berriemailek euskararekiko duten motibazioaz edo jarreraz. Puntu honetan apur bat gehiago sakontzea interesagarria dela uste da, izan ere, motibazioa, Txepetx20 -en lanak gogora ekarriz, osagai garrantzitsua baita hizkuntza baten erabileran. Gainera, sareen funtzionamenduari eskaini zaion atalean argitu denez, sareko nodo baten jarrera motibatuak bere sare guztiaren aldaketa ekarri dezake (Urrutia eta Cwhe-ren lanak). 20 Marko teorikoan sakondu dira Txepetx-en ekarpenak. 36
  37. 37. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Berriemaileen testigantzetatik abiatuz, haien motibazioa kontutan izanik, nolabaiteko sailkapen bat egin da. Sailkapen hau ez da modu zurrunean edo dogmatikoan ulertu behar, jarrerak taldekatzeko herramienta bat da soilik. Pragmatikoak Prakmatikoen talde honetan sartu dira euskara arrazoi praktikoengandik ikasi eta erabiltzen jarraitzeko asmoa erakutsi duten berriemaileak. Jarrera pragmatiko hau agerian uzten duten bi aipamen jaso dira, GABINena (euskara bere lanpostua mantentzeko behar du) eta Tuentiko taldean parte hartu zuen neskarena (euskaraz hitz egiteko saiakera egingo duela aipatzen du aurrerago EGA lortzea errazago izango zaiolakoan). FARAPI: Orduan, euskera nola ikasi zenuen? GABIN: EGBn eta BUPen, eskolan eta institutuan ikasi nuen. Gero utzi nuen, ez nuen behar 10 urtetan. Eta gero, lana egiteko bai, behar nuen eta berriro ikasi nuen: bai hemen, Irunen eta Leioan, bi euskaltegitan. FARAPI: O sea, lanpostu hau lortzeko behar zenuen euskera? GABIN: Lortzeko ez. Baina mantentzeko eta lan egiteko. Hemen jende askok hitz egiten du euskeraz, eta lan horretan egoteko euskeraz mintzatu behar det. FACEBOOK ERABILTZAILEA. NESKA: Eta igual etorkizun batean, kanpora joaten banaiz ikastera edo horrela, EGA nahiko dut eta euskeraz hitzegiten segituko dut. TUENTI TALDEA. JOSUren jarrera ere guztiz pragmatikoa dela esan daiteke. Aurreko bien kasuan bezala, berak ere arrazoi praktikoengatik egiten du euskararen edo gaztelaniaren arteko aukeraketa. Bere helburua pertsona konkretu batekin komunikatzea denean, honi egokien datorkion hizkuntzaren alde egiten du. JOSU: Eta orain, nik adibidez, jendearekin normalean harremana errexago, xamurrago edo zuzenago izango den hizkuntza aukeratzen dut. Nik baldin badaukat lagun bat euskaraz dakiena, baina erreztasunik ez daukana edo pixka bat amorrua ematen diona, garunak aterako zaizkiona euskaraz hitz egiteagatik, ba zuzenean erderaz hitz egingo diot nahi dudalako harreman hori 37
  38. 38. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara izatea. Eta orduan, hor pixkat, nire irizpidea pertsona batekin komunikatzeko da ze tresnak balioko didan gehiago; tresna bera erabiltzeko edo ze hizkuntza erabiliko dudan lokarri bezela. Hori da pixkat... ez dakit komodoegia dan edo ez den militantea, baina. FACEBOOK TALDEA. Konprometituak Konprometituen taldean sartu diren berriemailen artean konpromezu maila ezberdinak identifikatu dira. LEIRE eta ARGIA dira euskararen erabilera eta normalizazioarekin inplikazio gehien erakutsi dutenetariko bi. LEIRE euskaraz bizi da, euskaraz ematen ditu klaseak, euskaraz ikertzen du. LEIRE: Bueno, pues ez dakit, ni ez naiz ni euskararik gabe. Nik uste dut horrek laburtzen dula guztia. Izan ere, idatzi, euskaraz idazten dut. Ikertu, euskaraz ikertzen dut. Ez dut inolako problemarik gazteleraz idazteko, gazteleraz ikertzeko, gazteleraz eskolak emateko edo gazteleraz mintzatzeko jendearekin. Baino nire... Hombre, agian banaiz uhartetxo bat edo salbuespena izan littekeena, baina egia da euskaraz bizi naizela. [...] Baino nik irizpideak nahikoa garbi dittut, eta ordun, Euskal Herrian argitaratzeko euskaraz idazten dut. Espainian argitaratu behar baldin bada, ba orduan, gazteleraz idazten dut. Edo ez dakit non, hedabideetan edo denadelakoetan, orduan egiten dut, guztia euskaraz egitten dut. [...] Gero, unibersidadean lan eginda eta ikertzen eta idazten, ba eramaten zaitu zerorrek ere, inplizitoki ez bada ere, euskara lantzea, sorkuntza euskaraz lantzea eta holako beste trebetasun batzuk derrigorrez erabiltzea, baldin eta zure lanbidean aurrera egiten baldin baduzu. Ez baldin baduzu ez irakurtzen, ez idazten, ez ezer egitten, ba hortxe gelditzen zaizu. FACEBOOK ERABILTZAILEA. ARGIAk gaztetan ikasi zuen euskara, egun ikasten eta hobetzen jarraitzen du. Euskaraz bizitzeko ahalegin haundia egiten du eta berak egindako esfortzu bera eskatzen die, besteak beste, erakunde publikoei. Pertsonekin, jarrera malguagoa duela azaltzen du. Amaitzeko, erlaxatzearen arriskuak aipatzen ditu. ARGIA: Neri kostatu zait asko ikastea euskara. Eta bueno, gainera nik uste dut batzutan oso militantea naizela, nahiz eta gero kontraesanak izan, esan dudan moduan. Adibidez, instituzioei ez diet barkatzen erderaz egiten badidate. Eta beharrezkoa bada, ilarak egiten ditut eta idazten dut, kejatzen naiz, ez dakit zenbat alditan. Ez daukat inolako perezarik idazteko eta esateko 'erderaz, ez datit zer...'. Eramaten dut euskeraren aurkako erasoa dela, 38
  39. 39. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara salatzen dut guztietan. Gero, pertsonekin ez naiz hain gogor jokatzen. Eta uste dut ere kontuan euki behar dela, beharbada euskara nik ere ikasi dudalako. Ordun, saiatzen naiz. Eta gero, ni oso motibatuta nago, oraindik jarraitzen dut ikasten. Eta uste dut bizitza osoan. Ni beti egon naiz euskal senaren bila. Eta batzutan, ateratzen zaizkidanean holako gauzak, badirudi ja hartu dudala, badaukadala. Tesia egin nuen euskaraz eta neretzat izan zen esfortzu haundia. Baino oso argi neukan eta ez dut onartzen beste lankide euskaldunek esfortzu hori ez egitea. Uste dut jendea rajatu dela horretan. FACEBOOK TALDEA. Amaitzeko, UNAIren hitzak jaso ditugu. UNAIren egoera bereziki interesgarria da, euskararekiko konpromezuan lehen pausoak ematen ari dela esan liteke. Eibartar gazte hau familia eta lagun-giro erdaldunekoa da. Orain arte, euskara ikastetxean -klase ordutan soilik- erabiltzen zuen hizkuntza zen berarentzat. Ikasturte honetan ikastetxeko Euskara Batzordean sartu da, astero egiten den euskarazko irrati saioren arduradunetariko bat da eta pixkanaka euskarekin duen harremana aldatzen hasi da. Dena den, oraindik beldur eta lotsa asko ematen dio euskaraz jarduteak (adierazgarria da oso elkarrizketa gaztelaniaz egiteko eskatu izana). Bere hizkuntz jarduna, eta ingurukoena, aldatzeko ahaleginarekin konprometitua dago. UNAI: Entonces, eso, con todos los profesores en euskera. Luego también, estoy en el Euskara Batzordea y desde ahí hemos intentado que la gente que estamos, por lo menos, que no vale decir que soy del Euskara Batzordea y ya está, pues que tenemos que intentar que la gente del colegio diga: 'este es del Euskara Batzorde, cuando le hablemos a él, le hablamos en euskera'. Entonces, pues poco a poco, cada día más euskera. TUENTI ERABILTZAILEA. Normaltasunaren aldekoak Behin eta berriz “normala” hitza erabili dute ADON eta MARKELek euskarekiko duten jarrera definitzerakoan. Biak dira euskaldunak eta egunerokoan nagusiki euskaraz jarduten dute, baina ez dute “euskararen defentsa” egiteko helbururik. ADON: Nik normala, esan nahi dizut, euskalduna naiz, euskara erabiltzen dut egunerokoan eta uste dut lortu beharko genukela normalidade baten barruko jarrera hori, ez dakit. Ni enaiz ibiltzen 39
  40. 40. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara jendeari euskaraz egiteko esaten lagunen artean eta zera. Jarrera positiboa dut, baina zentzu normalean, normal horretan. Ba euskeraz egiten badit baten batek, harekin euskaraz egin, ez baldin badit egiten ba... TWITTER ERABILTZAILEA. MARKEL: Baino normalen, euskeraz juten naiz. Hombre, ez daukat pentsamendu bat hor euskera, euskera, euskera. Baino euskeraz hitzeiteet normalen, normalidade batekin.TUENTI ERABILTZAILEA. Eskizofrenikoak Hizkuntzekiko harremanean, baita euskarekikoan ere, kontraesan ugari egoten dira. Portaera “eskizofreniko” gisa definitu da berriemaileetariko batzuk agertu dutena. Euskararen aldeko diskurtsoa duten arren diskurtso hau ez dator bat euren praktikarekin, baina era berean, kontraesanak honek ezinegona eta kezka sortzen die, ez dute indiferentziarekin bizi. NAHIA: Es que ez dakit, da nahi dudalako. Hitz egiten det, ez obligatzeagatik. Bueno, agian klasean esaten dizute beti euskaraz hitz egitea. Baina da nahi dudalako. Eta zeren gaur egun ja euskara ez da asko hitz egiten. Orduan, ez galtzeko lagunekin edo horrela nahi degu euskeraz hitz egin, euskara ez galtzeko. FARAPI: Baino ez duzu egiten. NAHIA: Ez. Intentatzen degu, baina azkenean erderaz egiten degu. Agian esaten degu: gaur, dena euskeraz. Eta agian, gehienbat egiten degu euskaraz. Baina azkenean... FARAPI: Baina hori egun batean. NAHIA: Bai. FARAPI: Bi egun jarraian? NAHIA: Ez. TUENTI ERABILTZAILEA. UGUTZ “gaizki sentitzen” da ez duelako euskara erabiltzen. Aipamenean irakur litekeen moduan UGUTZen gurasoek lan asko egin zuten, semeak euskaraz ikasteko aukera izan zezan, Barakaldon Ikastola irekitzeko. Ahalegin horri behar bezala erantzun ez izanak 40
  41. 41. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara kezkatzen du, nahiz eta kezka honek ez duen bere hizkuntz-jarduna aldatu. UGUTZ: Es que por eso te he dicho que me siento mal. Mal porque es que no lo utilizo. Y hasta cierta cosa, te sientes mal. O sea, todo lo que han luchado los aitas, que si para ir a la Ikastola. Para ir a la Ikastola, los aitas han luchado para abrirla. Antes no se podía estudiar, aprender euskera, hablar euskera. Nosotros lo sabemos y no hablamos. Pues hasta ese momento no te sientes mal, pero dices: ¡joe! No lo hablamos, y fíjate que lo sabemos todos prácticamente en la cuadrilla. Luego hay gente que no lo sabe y viene a aprenderlo porque le gusta. Y nosotros que lo sabemos, lo estamos dejando de lado. En ese sentido me siento mal, yo por lo menos. TUENTI ERABILTZAILEA. ABELengan ere igerri litzezke portaera eskizofreniko hauek. Egin zitzaion elkarrizketan portaera anbiguoa erakutsi zuen. Alde batetik euskararen mugak (komunitate edo audientzia exkasa) azpimarratzen zituen hizkuntzak etorkizun beltza duela argudiatzeko eta gaztelaniaz hitz egiteko duen joera zuritzeko, baina bestetik, bere portaerarekiko nolabaiteko pena edo kulpa sentimentua agertzen zuen. Bere aipamena oso argigarria da. ABELIN: Ni, beste gai askotan bezela, nahiko pesimista patologikoa naiz. Eta euskeran mundun pesimismo hau dator pragmatismotik. Hau da, azkenen, nik hizkuntzak (edo hoi sinistu nahi det) hitzeiten dittut komunikatzeko personakin. Eta ordun, erderakin, gaztelerakin komunika banaitteke x miloi lagunekin eta euskerakin 2 miloi lagunekin (ez dakit zenbat dien... miloi ta piko izango dia askoz jota), objetiboki hitzeittean nahiko pesimista jartzen naiz. Esaten det, 2 miloi lagunekin hitz egitteko bakarrik balio dun hizkuntza bat ez dauke etorkizun oso argia. Hori alde batetik. Baino bestetik, hoi jakinda, behar baino gutxigo... Hau da, sentimiento de culpa antzeko bat dauket, baino bueno, saiatzen naiz euskeraz hitzeitten. Saiatzen naiz, bai. TWITTER ERABILTZAILE. Presionatuak Taldekako sailkapen honekin amaitzeko, presionatuak sentitzen direnen taldea dugu. Badira, euskararen erabilera indartzeko abian jartzen diren ekimenekin oso kritiko direnak ere. Hainbat ekintza norberaren bizitza pribatuaren eta erabakitzeko askatasunaren aurkako eraso gisa sentitzen dituzte. 41
  42. 42. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara GABIN: [Euskararen erabilera indartzeko ekintzekin] Eszeptikoa naiz, ez zait gustatzen zenbat gauza egiten ari direnak. Baino bueno, politika da. Bizitzen uzten badidate... FACEBOOK ERABILTZAILEA. MIRARIk, “inposaketa” eta “derrigortzea” bezalako hitzak erabiltzen ditu zeinbatek euskararen inguruan duten jarrera azaltzeko. MIRARI: Bueno, para mí el euskera es eso, es la lengua de aquí, y no tengo ningún problema. Pero un aspecto que no me suele gustar, es como la imposición que tienen algunos de que tengas que hablar en euskera. O sea, yo estoy en contra de todas las imposiciones. Yo creo que la libertad es eso, que cada uno hable en el idioma que quiera. No tengo... Y eso, tanto en euskera como para otros. O sea, no me parece bien que se diga no a una, ni no a otro. Entonces, es un poco eso, que haya de todo. Esto, por ejemplo, me lo he encontrado ahora en la universidad. De gente que no sabe euskera y nos encontramos una carrera que es trilingüe, que hay que hablar tanto inglés, como castellano, como euskera. Y eso, hay gente que no sabe euskera porque ha venido de países de fuera, pues se encuentran un poco en el aprieto ese de tener que aprender. Entonces, yo desde mi postura, les digo que son totalmente libres de aprender o no. O sea, que ellos verán si realmente necesitan. Aunque luego, hay otras personas que tienen su punto de vista, que dicen que tienen que aprender obligatoriamente porque están aquí. Entonces... FACEBOOK ERABILTZAILEA. ABELINek bestalde, euskaraz egiteko konpromezua dutenek, portaera hau bera ez dutenekiko agertzen duten jarrera kritikatzen du, nolabaiteko “superioridade morala” erakustea ez zaio egokia iruditzen. ABELIN: Gaizki iruitzentzatena da, norbaittek esatea nei, ze esateiten arte ez dakit, imaginau ein daiket baiño eztakit. Bakarren batek esatea, ta gaiñea esatea superioridade moral punttu batekin, "beno zuk ez ta nik bai". "nik euskeraz twitteatzen det beti, sistematikoki" ba bale, osea, ba hortan eroitzea itsusie iruitzentzat, edo erderaz, berdin dit, esaktamente igual. Oain Kataluinean gertatzen ai dien asunto hokin..., lehen igual-igual izango zin katalanez o euskeraz rotulau ta oain bakarren batzuk eongo die ezezkokin, ba nik gaztelaniaz rotulauko det, hoi iruitzentzat tontakeri, en fin. TWITTER ERABILTZAILEA. 42
  43. 43. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 4.2 INTERNETEKO GIZARTE SAREAK 4.2.1 Erabiltzaileen profila Marko teorikoan aipatu denez, hiru sare sozialek, ezaugarri eta erabilpen ezberdinak dituzte. Facebook eta Tuentiren helburu nagusia sozializazioa da, Twitterrena aldiz, informazio-iritzi-berritasunen komunikazioa eta aurkikuntza. Dena den, sozializazioaren eta informazio/aurkikuntzaren arteko mugak ez dira argiegiak. Gizarte sare bakoitzak dituen helburuak ezberdinak izanik, erabiltzaileen profilean ere ezberdintasun nabarmenak aurkitu daitezke. Erabiltzaileek dituzten ezaugarri, zaletasun eta teknologia berriekiko eta web 2.0arekiko harremana kontuan izanik, sailkapen bat egin liteke euren artean. Beraz, ezin da Tuenti, Facebook eta Twitter erabiltzaileen azterketa bateratua egin, ezin dira homogenizatu beraien erabilpen ohiturak. Atal honetan, sare bakoitzeko erabiltzaileen profilak deskribatuko dira heuren arteko ezberdinatasunak azpimarratuz. Erabiltzaileen profilak ezberdintzerako orduan adina da ezaugarri garrantzitsuenetariko bat. Tuentiko erabiltzaileen bataz besteko adina, beste bi sareetakoarekin alderatuz, askoz baxuagoa da. Tuentian topatu diren erabiltzaileen bataz besteko adina 13-24 bitartekoa da. Adin honetako elkarrizketatuek, 28 urteko erabiltzaileren baten berri galdetzen zitzaienean, aurpegi arraroa jartzen zuten. Beraz, esan daiteke Tuentian dauden gaztetxoei guztiz arrotza egiten zaiela adin batetik aurrerakoak (25 urtetik gorakoak) sare horretan egotea. MONIKEk berehala egiten du adinaren irizpidean oinarritutako sareen sailkapena. MONIKE: Bai gure adineko jendeak gehien bat Tuentia dauka, ta orduan erosoagoa da. eta Facebooka nik ezagutzen det baño familiakoek eta horrela, hogeita piko urtekoek […] nire anaiak 30 urte dittu eta facebooka dauka, tuentia ez. Tuentia nire adiñekoak. TUENTI TALDEA. UGUTZen kasua salbuespen bat da Tuenti sarean. 29 urte dituen arren sare honetan dago. Bere garaian ikasketatak utzi ondoren, orain itzuli da Batxilergora. Ikaskide guztiak, (gazteagoak direnak) Tuentin daude eta hauekin komunikatu ahal izateko sortu zuen kontua. Berak dioen moduan, bere adineko jendea ez dago sare sozial honetan, berak klasekideekin hitz egiteko bakarrik erabiltzen du. Bere adineko lagunekin komunikatzeko Facebooka edo Messengerra erabiltzen du, kuadrilako lagunek, adibidez, Facebookean 43
  44. 44. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara daude. FARAPI: Y cuéntame, ¿cómo te animaste a hacerte la cuenta del Tuenti? UGUTZ: Pues porque me dijeron los chavales del instituto. El año pasado 'apúntame el correo' para hacer trabajos, para pasar trabajos, y me hice, sin más [...] ¿El Tuenti? Pues para comunicarme con personas que no tengo ni en el Messenger, ni en el Facebook. Más que nada es para clase. TUENTI ERABILTZAILEA. Erabiltzaileak ezberdintzen dituen beste ezaugarri bat sare sozialaren konplexutasuna da. Hau da, tresna bakoitzak konplexutasun maila ezberdina du eta horrek erabiltzaileak mugatzen ditu. Hala nola, Tuentia erabiltzen duten nerabei Facebooka oso konplexua dela iruditzen zaie, ulertzen ez dituzten aplikazio gehiegi dituela. Hau da, elkarrizketatuek azaldutakoaren arabera, sare sozialak oinarrizko komunikazio beharrak asetzeko erabiltzen dituzte, argazkiei iruzkina egin, hitz egin, zeozer egiteko lotu, etab. Beraz, tresna zenbat eta konplexuago orduan eta azpierabiliagoa egongo da. MUTILA: Adibidez, Facebook jende askok daukana, zailagoa dela erabiltzeko eta eztirela konpontzen eta Tuentiarekin bai. NESKA: Ya Tuentia erabiltzeko errexagoa da. Nik daukat Facebook eta batzuetan gauza batzuk dira un poco lio. TUENTI TALDEA. FARAPI: Me has dicho que tu tenías tu Facebook, pero que al final lo borraste por que no lo utilizabas mucho ¿por qué no lo utilizabas? UNAI: Ni he intentado entender cómo iba muy bien, ni tampoco… Igual había cosas que en el Tuenti…, el Tuenti es como el Facebook, pero, al parecer, más reducido todo y más simple. Y el Facebook, eso, nunca me ha dado por ponerme a mirar cómo iba todo y tal. Entonces lo cerré y ya está. TUENTI ERABILTZAILEA Kontutan hartu behar da, gizarte sareak erabiltzen ikasteko prozesua autodidakta izaten dela, edo bestela, ikasketa informalaren bitartezkoa. Beraz, zenbat eta aplikazio gehiago, zailagoa izaten da tresna bere osotasunean menperatzea. Konplexutasunarekin jarraituz, Twitterrak irabazten du gizarte sare konplexuenaren saria. 44
  45. 45. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Honi, ezezagunena dela gehintzen badiogu, erabiltzaile espektroa asko murrizten da. Twitterreko erabiltzaileen ikuspuntutik, tresna hau erabiltzen dutenak, sare sozialetan “aurreratuenak” dira. FARAPI: Harek esan zuen “bueno badaude Tuentian daudenak (nerabeak), Facebook (jende arrunta) eta Twitterrean ja dago…” GABIN: Twitterrean daude eroenak. Bai, los más locos. Gaur atera da berri bat: %45a dira kontua abandunatuak Twitterren. Orduan, bakarrik erabiltzaileen erdia dago. Esaten dute 3 miloi. Ba ez, erdia dira, erdia gara. Eta gehiegi oihukatzen dugu sare sozial honetan. Ez gera, ezta hain garrantzitsuak ezta hainbat. FARAPI: Eta uste duzu, [...] Facebook-ekoa beste perfil bat dela, jende arrunta? GABIN: Bai, nire lagunek ez dute blogarik, ez dute Twitterrik, baina Facebooken daude. Eta ordenagailua erabiltzen zuten jokatzeko bakarrik. Orduan, bai. FACEBOOK ERABILTZAILEA Gizarte sarearen aukeraketa baldintzatzen duen beste ezaugarri bat zaletasunarena da. Ezaugarri honek ezberdintzen du Twitterra beste sare sozialetatik. Twitter erabiltzaileek nahiko argi dute zer partekatzen duten: teknologienganako zaletasuna. FARAPI: Zuek uste duzue badagoela Twitterra erabiltzen duenaren perfil bat? MAITENA: Nik esango nuke baitez. UXUE: Nik ere. JAGOBA: Nik, ezetza […] ELIAS: Baina igual denak teknologietan… teknologia eta media mundua ere bai. MAITENA: Edo hori edo lagun asko dauzka perfil horrekin. TWITTER ERABILTZAILEEN TALDEA Aldiz, Facebookera eta Tuentira hurbiltzen den jendeak ez du aldez aurretik zaletasunen konkretu bat konpartitzen. Geroko erabilerarekin gerta daiteke zaletasun edo behar berdinak dituen jendeakin elkartzea, baina ez lehenago. Esate baterako, MAITErentzat Facebooka bere senarraren gaixotasun bera, esklerosis laterala, duten pertsonekin esperientziak eta informazioa trukatzeko bidea izan da. 45
  46. 46. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara MAITE: Ez ez ez, nire lanagaittik. Baina orain ere ikusi dut pertsonalki ere merezi dula. Nire kasuan nere senarra oso gaixo dago, esklerosis laterala daka eta ordun izan da Facebook niretzako ba... sartu egin naiz talde askotan daudenak gaixotasun berdinakin eta … FARAPI: Elkarte moduan? MAITE: Bai bai, gainera interneten bidez gaixotasun hau potenzialidadea dauka, [...] orduan nago sartuta... eta gauza askotaz enteratzen naiz. FACEBOOK ERABILTZAILEA. Kontutan hartu beharreko beste aldagai bat sexuarena da. Honen inguruko datu zehatzik ez dagoen arren, landa lanean ikusi ahal izan denez, Tuenti eta Facebookeko erabiltzaileen artean mutil eta nesken kopurua nahiko parekatuta dago, Twitterrean aldiz ez. Twitterreko erabiltzaileekin egin zen focus-group-ean, partehartzaileek esan zutenez, twitterlarien artean (bai kontua dutenak eta baita twitteatzen dutenak) gehiengoa gizonezkoak dira. FARAPI: Mutilak dira gehienak? AIZA: Neriak be, mutilak gehixenak. JOSEPE: Igual medien aldetik… baina nik uste dut egongo dela desoreka bat, Facebooken baino pixkat gehiago egongo da. UXUE: Bai, egon liteke. AIZA: Bai, igual bai. JAGOBA: Mutil gehio. Asko ez dakit, gehio bai. ELIAS: EEBBetan ikerketa bat zegoen eta mutil gehiago esaten zun. AIZA: Baino igual facebooken ez dago desberdintasuna, baina twitterrean bai. TWITTER TALDEA Sexuaren aldagaia, teknologiekiko zaletasunarekin batzen bada (pixkanaka honetan ere aldaketak eman diren arren), agerian geratzen da, oraindik teknologien mundua gizonezkoekin lotuago dagoela, beraz, Twitter tekonofiloen sarea izanik, ulergarria izan liteke gizonen kopurua handiago izatea. NAHIA: Nik jarraitzen dittut twitterren oso-oso emakume gutxi, eta neri re bai oso emakume gutxik jarraitzen naute. Ta azkenean beti 46
  47. 47. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara gea berdinak. Gaiñea duela gutxi hitz egiten egondu giñen zerbait egin beharko dugula, ze hitzaldiak daude, eo informatikari euskaldunen bilkura, eo edozien gauza ba gaztetxe batian, juten zea ta beti gaude berdinak. Ez dakit zer egin behar dugun, eske jendia ezta animatzen eta neskak konkretu gutxiago. FARAPI: Zergaitik uste dezu dala neskena? NAHIA: Nik usteut ee, ez diala animatzen, mutil asko ere ez. Nik ikusten dut nere inguruak mutil asko esaten dutela "me suena a chino eta ez dut ezta saiatu nahi". Nik usteut dela pertsonen jarrera kontua. Ba gero neskai ba azken urtetako jarrera izango da, nik uste dut hurrengoetan aldatuko dela. Garai batean ba hori ba informatika ta holako gauzak mutillek ikasten zittuzten, pentsatzen dut hortik etorriko dela. Nik usteet jungo dela aldatzen, baina poliki oso poliki. TWITTER ERABILTZAILEA Teknologiekiko zaletasunarekin batera sexuari loturiko beste aldagia baten inguruko hausnarketa egin zuen NAHIAk. Twitterra espazio publikoa dela onartuz, zenbait emakumeek, espazio publikoan proiekzio edo oihartzun bat izateari dioten “beldurraz”, “lotsaz” mintzatu zen. NAHIA: Lotsa da, ados nago. [...] Guk neurtu egiten degu, inseguridadeak, guztiz ados. Niri blog bat egitea proposatu zidaten bere garaian, igual orain egingo nuke. Momentuan ez dakizu jendeai interesatuko zaizkion edo ez, hori da nire lehenengo duda. Nik hasi nun blog bat, lankide batekin, mutila, kazetaritzai buruz. Baino ba azkenean sortu behar dira espazioak komunikatzeko. Baina hala ere ni banaiz, ez dakit emakumia naizen aldetikan, ba oso lotsatia, ta horregatik daukat twitter pribatua, facebook pribatua. Nere komunidade txikian. Deula gutxi, esan zidatzen hitzaldi bat emateko kazetaritza eta teknologia berriak eta esan nien ezetz, jende aurrian ezetz, idatziko niola nahi zuena baiño enula egingo jendearen aurrean. TWITTER ERABILTZAILEA. Beldur hauek, sexuaren arabera bereiztutako heziketarekin izan dezaketen harremanaz, eta hauek gainditzeko bideez ere hausnartu beharko litzateke 4.2.2 Zein gizarte sare erabiltzen dira? 4.2.2.1 Gizarte sare ezagunenak eta erabilenak Marko teorikoan azaldu denez, gizarte sareen ibilbidean, batzuk ezagunak izatera iritsi diren bitartean, beste batzuk bidean geratu dira. Landa lanean elkarrizketatu diren 47
  48. 48. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara pertsonek bereziki sei sare aipatu dituzte:  Facebook  Fotolog  Linkedin  Messenger  Tuenti  Twitter “Zein sare sozial ezagutzen dituzu?” Galderari erantzuterakoan, elkarrizketatu guztien zerrendan agertzen ziren Facebooka eta Tuentia. Erantzun honen aurrean, esan daiteke elkarrizketatuen %100ak bi sare sozial hauek ezagutzen dituela. Beraz, Facebook eta Tuentia gizarte sare hedatuenak direla ondorioztatu daiteke. Twitterra aldiz, ez da horren ezaguna. Adibide moduan, Tuentiaren inguruko eztabaida taldean, bik izan ezik, beste gazte guztiek ez zuten twitterraren berri. Aldiz, Fotologa eta Messengerra nerabeek soilik aipatu zituzten. Nahiz eta nerabe guztiek bi sare sozial hauek aipatu haien ohiturak aldatzen ari dira, gaur egun Tuentia ari da Fotologa eta Messengerra ordezkatzen. FARAPI: Eta zuek zergatik eztuzue erabiltzen ya messengerra? NESKA: Gu konbersazioak eukitzen dittugu chatetik, lehen messengerretik eukitzen genittunak, orain Tuentiko chatetik. TUENTI TALDEA. Nahiz eta Tuentiaren erabilera nagusitu nerabeen artean, Messengerrak oraindik bere espazio txikia mantentzen du, batez ere elkarrizketa pribatu eta gertuagokoetarako. Horrela zehazten du neska honek Tuentiaren eta Messengerraren arteko ezberdintasuna. NESKA: Nik Tuenti chat erabiltzen dot baino, ya luzean hitz egin behar badut ba Messengerrera konektatzen naiz eta horrela erosoago aritzen naiz. FARAPI: Pribatuago iruditzen zaizu? NESKA: Bai bai, ni beti dauzkat irekiak biak, eta osea beti hitzegiten dut Messengerren bidez baño, Tuentiaz agian gauza bat esateko baña puntualki, eztut asko erabiltzen. TUENTI TALDEA. 48
  49. 49. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Linkedinen kasuan, lanbide profesionaladun jendeak bakarrik aipatu zuen. Batez ere lan arloakin eta komunikazio profesionalakin lotzen zuten eta ez asialdiarekin edo harreman pertsonalekin. 4.2.2.2 Noiz eta nola ezagutu zituzten gizarte sareak? Gizarte sareak erabiltzen daramaten epeaz galdetuta, elkarrizketatuetako batzuk 3 urteren buelta aipatzen dute, beste batzuk, berri berriak dira mundu honetan. Zeren arabera gertatzen da hau? Aldagaietako bat adina da, zenbat eta gazteago orduan eta denbora gutxiago daramate konektatuta. Bestalde, formazioa, lanbidea edo zaletasunak ere kontuan hartu behar dira sare sozialetara noiz eta zergatik hurbildu diren/ziren ulertzeko. Beraz, teknologiekiko zaletasunaren, formazioaren edo lanbidearen “aitzakia” dutenak denbora luzeagoa daramate sare sozialetan, ezbairik gabe, gertuago izan dituzte. TWITER TALDEA: NiK enpresa teknologiko batean lan egiten dut. Beraz, apur bat frogatzen dugu ia tresna berriak interneten ateratzen direnak. Eta sare sozial hauekin, ba twiterren ia 3 urte izango dira izena eman nuela. Erabili igual maiztasun gehiagorekin, gutxiago. Facebookean ere oain dela urte ta piku. Linkedin eta holakoak… izena ematen dugu eta gustokoak baldin badira erabiltzen dut gehiago o gutxiago. Baina izena askotan ematen dut. TWITTER TALDEA. Zaletuei dagokienez, berrikuntza teknologikoak edo komunikazio tresna berriak probatzeko duten joera dela eta, tresnak arakatzea atsegin dute, eta horrek, sare sozialetara hurbiltzea erreztu die. Azken batean, ez da ahaztu behar tresna hauen erabileraren ikasketa autodidakta edo informala izaten dela, beraz, zenbat eta iniziatiba gehiago errezagoa eta arinago hurbilduko direla tresna berrietara. Profil honetako elkarrizketatu teknofilo bat, famatuek twitterra zutela jakin zunean inguruatu zen sare sozial honetara, kuriosidade hutsez. FARAPI: Sartu eta ez zintuen asko konbentzitu, aurrerago sartzen zara berriz, ze entzuten ari zinen aldatzen ari zela pixkat Twitterra...? SAIOA: Ez, famatuek zutelako bere Twitterra eta jakingo bazanu norekin izan zen?! Astronekin izan zen, txirrindulariakin [irrifarrak] txirrindularitza ez da asko gustatzen zaidala baina tipoa bereziki interesgarria iruditzen zait, [...] eta pentsatu nuen, baina tipo honek ze kontatzen du? Eta sartu nintzen ikusteko zer kontatzen zuen, 49
  50. 50. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara [farrak] gero hasi nintzen beste bat, eta beste bat. TWITTER ERABILTZAILEA. Ikaste prozesuaren ideiarekin jarraituz, lehen azaldu lez, gizarte sareen berri, normalean, ingurukoen bitartez izaten da. Komunikatzeko tresnak aldatzen doazen neurrian (Fotolog- etik Tuentiara adibidez) jendea egokitzen joaten da. Beraz, kasu gehienetan, baita teknofiloak ez direnen artean ere, inguruko jendea konektatzen hasten denean hasten dira gizarte sareetara gehitzen. FARAPI: ¿Cuándo empezaste con esto del Tuenti? UNAI: Pues, más o menos, hace 2 veranos o así. Una amiga se hizo Tuenti y yo no pensaba hacerme, pero fui a su casa, le vi subiendo fotos y tal. Tampoco era muy conocido entre nosotros. Y empezamos a andar, andar y a andar, y al final un montón de gente se fue apuntando. TUENTI ERABILTZAILEA. Kontutan hartu beharreko beste gai bat da tresna berri baten erabilpena ikasteko prozesua, kasu gehienetan, ez dela lineala. Hainbat elkarrizketatuk aitortu duten bezala, sare sozialen erabileraren ikaste prozesuan etenak izan dituzte. Kontutan hartzen bada, tresna hauen mekanika modu autodidakta batean ikasten dela, ulertu daiteke ere jakintzaren metaketa faseka burutu izana. ARAITZ: Zergaitik aukeratu zenuen Twitterra? SAIOA: Erosoena iruditzen zitzaidalako, denak probatu ondoren, [...] Twitterren hasieran sartu nintzenean denbora pasa hutsa iruditzen zitzaidan, utzi, hemen berriz hizkuntzekin bezala, eta egun batean sartu nintzen beste kontu baterako eta bapatean ikusi nuen beste erabilera bat zuela eta orduan... TWITTER ERABILTZAILEA 4.2.3 Zergaitik eta zertarako erabili gizarte sareak? 4.2.3.1 Zerk bultzatu zintuen? Gizarte Sareen berri izateak ez dakar zuzenean honen erabilera, beraz, garrantzitsua da erabilera bultzatzen duten zergatiak ulertzea. Nerabeen artean sarrien aipatu den zergaiti edo argudioa modarena izan da. Tresnen erabilera tendentziarekin lotuta dagoela dirudi, hau da, modan dagoen tresna erabiliko 50
  51. 51. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara dute besteak baztertuz. FARAPI: Eta hiruretan izan dezu kontua? NAHIA: Ez, bakarrik Fotolog eta Tuenti. FARAPI: Eta gaur egun, erabiltzen duzu Fotolog oraindik? NAHIA: Ez FARAPI: Zergaitik? NAHIA: Ez dakit, nola jarri da de moda Tuentia, ba Tuentia. TEUENTI ERABILTZAILEA. Modaren gaiak pisu berezia hartzen du gizarte sareetan. Modan egoteak, erabiltzaile asko izatea dakar, ondorioz, jende gehiagorekin harremantzeko aukera eskaintzen du. Gizarte sareen kasuan, helburua pertsonekin konektatzea izanik, erabiltzaile kopuru handia izateak balio gehitua ematen dio sareari. Helduagoaren artean bestelako zergatiak aipatu dira. Komunikazio izan da gehien azpimarratu dena. Teknofiloak ez diren erabiltzaile arruntentzat, tresna hauek maiztasunarekin erabiltzen hasteko arrazoi nagusia urrun daudenekin komunikatzea izan da, atzerrian dagoen seme-alaba batekin hitz egiteko, atzerriko ikaskideekin harremana mantentzeko edo aspaldi ikusten ez zuten jendearekin kontaktua berreskuratzeko baliatu dituzte sareak FARAPI: Eta zergaitik hasi zinen? Edo nola heldu zinen Facebookera? LEIRE: Beno, ba batetikan hainbatetan ikasleek gonbidapena bidali lagun egitteko etabar, eta paso egitten nun. Baino seme gaztiena kanpoan dagoenez, esaten genun: bueno, eta komunikatzeko bitartian, telefonoa garesti, ordu aldaketak... Eta esan genun, Facebooka izan daiteke modu bat. Horrela badaukagu baita ere mezuak uzteko, txateatzeko, argazkiak igotzeko, bai nik hemenguak nola berak hanguak... Nola urtebeterako zijuan ere bai, ba kontaktu hori eukitzeko. Eta bueno, horrela hasi eta ja beste mundu bat zabaltzen da. FACEBOOK ERABILTZAILEA MIRARI: Y Facebook, pues de la estancia que estuvimos en Finlandia, que estuvimos con la carrera que estoy estudiando [...] 51
  52. 52. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara en Finlandia, y allí la gente utiliza Facebook. Bueno, allí y toda la gente que estaba de Erasmus. Entonces, una manera fácil de contactar tanto con los coach que estaban allí como con la gente que estaba estudiando, era con el Facebook. FACEBOOK ERABILTZAILEA Bestalde, informazioa partekatzeko grina ere aipatu beharko litzateke. Hau da, elkarrizketatuen artean, bereziki twitterlarien artean, gizarte sareak etengabe informatuta egoteko tresna gisa ikusten dituzte. JAGOBA: Azkenean, kanpoko informazioa edo albisteen informazioa jasotzeko, eta baita lagunen informazioa, perlak hartzeko. Ez dena irakurri. Igual testu bat irakurri eta luze egiten bazaizu, ba zailago egiten zaizu irakurtzen. Eta azkenean, zati txiki bat irakurtzen duzu Twiterren eta nahi baduzu klik egiten dezu eta gero irakurri. TWITTER TALDEA Jarrera aktiboagoa duen jendea ere elkarrizketatu dugu, hau da, informazioa jasotzeaz gain, sareak haien adierazpenetarako euskarri gisa erabiltzen dituztenak. Denetariko adierazpenak egiten dituzte, beraien egoerarekin lotura dutenak, ikusi duten gauza interesgarri baten ingurukoak, eta abar. JOSEPE: Nik erabiltzen dut, alde batetik, informatzeko, eta bestetik, pertsonalki ze egiten ari naizen esateko. Da modu bat desahogazteko, azkenean. TWITTER TALDEA 4.2.4 Nola erabili gizarte sare guztiak aldi berean eta ez txoratu? Gizarte sareen zaleen artean, oso normala da, sare bat baino gehiagotan egotea eta bakoitzaren ezaugarrien arabera erabilpen ezberdinak ematea. Sareen arteko konbinaketa hau Twitterlarien artean ematen da gehien bat. Elkarrizketatuek aipatu dutenez, sare ezberdinak elkarrekin lotuta izaten dituzte, honek lana murrizten du, eta bide batez, zabaldu nahi den mezua sare guztietako jarraitzaileei hedatuko zaiela ziurtatzen du. ARAITZ: Twiter erabiltzailea zara ere? GABIN: Bai. [...] Eta konekta naitekeenez... Ez dakit orain nola daukadan, uste dut ez dela agertzen Facebooken Twiterren idazten dudana. Bueno, lio bat da. Baina badakit nahi banuela hor ager daitekeela. Orain Facebooken egiten dudan gehiena da beste lekuetan argitaratzen dudan gauza han egotea: edo linkatzea, estekak jartzea... Baino ez dut erabiltzen aplikaziorik. [...] neretzako 52
  53. 53. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Facebook da blog pribatu bat. Nahi baduzu, zerbait idazten duzu edo jartzen dezu estekan. [...] Ba nik Toomler bat daukat eta han aurkitzen dudan, gustatzen dudan guztia argitaratzen dut. Eta aplikazio baten bidez hemen agertzen da. ARAITZ: O sea, zuk konpaginatzen dezu Toomler, Facebook eta Twiterra. Eta guztiak daude konektatuta haien artean? GABIN: Haien artean, ez, Facebookekin. FACEBOOK ERABILTZAILEA. Bestalde, pertsona bakoitzak gizarte sare bakoitzari ezaugarri batzuk egokitzen dizkio. Esleitutako ezaugarrietako batzuk elkarrizketatu gehienek partekatzen dituzte, beste batzuk aldiz, izaera pertsonalagoa dute, intimitatea edo informaltasuna esate baterako. Hau da, batzuentzat Facebook Twitterra baino informalagoa da, edo Messengerra Tuentia baino intimoagoa, gisa honetako pertzepzioak ez dira berdinak pertsona guztientzat, eta honek, sareen erabilera baldintzatuko du; bai erabiltzen den hizkeran, mintzagaietan, zerrendatutako lagunetan edo sare sozialetan inbertitzen duten denboran. SAIOA izan liteke erabilera anitz honen adibeetariko bat. SAIOA: Nik erabiltzen ditudanak dira Facebook eta Twitter bai? Facebooken ditut lagun onak, hurbileko lagunak eta beti daude mila txorrada, [...] Badaukat entretenimenturako oziorako, aisialdirako eta twitter gehiago da lana eta seriotasuna, bertan dagoena batean facebooken gehiago da ba, gauzak ezkutatu edo ez, edo jartzen dituzu argazkiak askoz ere pertsonalagoa da. Twitter publikoagoa da, denek ikusten dute jartzen duzuna oso zaila da, mezu pertsonal bat bidaltzen ez badezu ez dago ezer, dena publikoan dago, dena publikoa da. TWITTER ERABILTZAILA. Beraz, sare sozial bakoitzaren inguruan dituzten ideiek hauen erabileran eragiten du. Twitterraren balorazioa nahiko antzekoa da elkarrizketatu gehienen artean: Twitterraren euskarria, beste sareekin alderatutz, formalagoatzat dute, eta horrek hizkera eta gaiak baldintzatzen ditu. GABIN: [...] Guztietan profila babestuta daukat. Orduan, Plur eta Twiterren artean ez dute ezta pertsona berdinak jarraitzen, ezta gauza berdinak esaten. Orduan bai. FARAPI: Gauza berdinak, diñozu, gai desberdinak jorratzen dituzulako bakoitzean? 53
  54. 54. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara GABIN: Bai. FARAPI: Eta Twiterrean zein da jorratzen duzun gaia ba? GABIN: Denetarik. Baina ez dakit, erregistroa aldatzen dut. FARAPI: Erregistro, hizkuntza diñozu? GABIN: Familiarragoa Plur-en erabiltzen dudana. Eta Twiterrean oso profesionalentzako da, beste erregistro bat erabiltzen dut. FARAPI: O sea, teknikoagoa edo? Formalagoa? GABIN: Formalagoa. Bueno, gauza gehiegi esaten ditut. Orduan, denetarik esaten dut: politika, nire pentsamenduak... Baina faseak ere egin dira eta batzutan gehiegi, batzutan gutxiegi. FACEBOOK ERABILTZAILEA Mirarik ere bi sare ezberdinetan du kontua, kasu honetan Facebooken eta Tuentin. Tuentiaren bitartez Estatu Espainiarreko pertsonekin soilik komunikatu litekeela ikusiz, atzerrian egin zituen lagunekin harremanetan egoteko erabiltzen du Facebooka. MIRARI: Entonces, en Tuenti, los amigos de aquí: la cuadrilla, las otras cuadrillas, los amigos y así. Y Facebook [...] es la mitad de Finlandia, gente finlandesa... Bueno, no todos. Es que aquí no tiene tantísima gente Facebook. Tuenti, todo el mundo. Yo creo que tooodos tienen Tuenti. Pero Facebook todavía falta gente, tiene que terminar de... FACEBOOK ERABILTZAILEA 4.2.5 Non erabiltzen dira? Gizarte sareen erabiltzaileen artean dinamikoenak, twitterra erabiltzen dutenak dira, hau da, hauek mobilaren bidez edozein lekutan konektatzeko ohitura dute, Twitterreko berriak ezagutzeko edo besterik gabe denbora pasa, leku batetik bestera doazen bitartean. FARAPI: Bataz beste zenbat denbora erabiltzen duzu? SAIOA: Ez dakit, egunaren arabera. Autobusean, mobilaren bitartez oso errez. Beste sareak ez bezala Twitter oso errez jarraitzen da, autobusean, lineako autobusean edo Altzatik jeitsi behar naizenean niretzako erosoena da Twitterrean aritzea, edo tontakeri bat idaztea. Ordun autobusean dexente erabiltzen dut [farrak] [...] FARAPI: Orduan izango litzateke... justo dagoen denbora tarte hori, edo "tiempo muerto" edo holako zeozer ez? 54
  55. 55. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara SAIOA: Bai, hori da. TWITTER ERABILTZAILEA. Orokorrean jendeak lanean eta etxean konektatzen dela kontatzen du, hau da, ordenagailua eskura duen lekuetan. FARAPI: Eta gero, Twitterra batez ere nun erabiltzen duzue? UXUE: Fisikoki? FARAPI: Bai, bai. JOSEPE: Etxian, klasean ta mobilen. MAIALEN: Klasean? jajaja! FARAPI: Klasean Twitteatzen... JOSEPE: Bai, edo beste batekin hitz egiten klasean. AIZA Martinez: Ze ikasten duzu? JOSEPE: Informatika. Orduan, ordenagailuan nabil, o sea que... FARAPI: Zuk, lanean? UXUE: Lanean eta etxean, igual. JOSEPE: Ta mobilan be bai. ELIAS: Lanean eta etxean. AIZA: Lanean. JAGOBA: Lanean eta etxean, nik. AIZA: Nik ere, lanean, etxean eta mobilean. MAITENA: Nik, lanean eta mobilan. Etxean gutxi. TWITTER TALDEA. Eskola adinean dauden elkarrizketatu gehienek, ikastetxeetan ez dute gizarte sareetara sartzeko aukerarik, beraz, haien erabilpena mugatuagoa da. FARAPI: eta Tuentia non erabiltzen duzue, osea erabili esan nahi det ikastolan, etxean zaudetenean? MUTILA: Es que ikastolan itxi digute. FARAPI: Itxi? 55
  56. 56. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara MUTILA: Bai ezin da sartu! NESKA: Gure aldeko liburutegian baita. CODESYNTAX: Zer itxi dute? NESKA: Tuentian sartzeko... CODESYNTAX: Ah akzesoa! NESKA: Zeren informatikako klaseetan jendea sartzen giñen eta ez genuen egiten ematen...TUENTI TALDEA. Amaitzeko, ondorengo tauletan laburtu dira erabiltzaileek gizarte sare bakoitzari ikusten dizkioten abantailak eta desabantailak. Abantaila eta desabantaila hautatik abiatuta, errezago uler litezke erabilpen dinamikak. TUENTIA ABANTAILAK Egunean egon Momentuko komunikazioa Merkeagoa komunikatzeko Argazkiak partekatu Jendea ezagutu DESABANTAILAK Faltsukeria Kotileoak Egon behar zara bestela ez zara enteratzen Engantxatzeko arriskua FACEBOOK ABANTAILAK Datak gogoratzeko Espazio fisikoa konpartitzeko behar eza besteen berri izateko Harremanak indartu Entretenitua da Bat bateko informazioa Informazioa sinplifikatzeko gehigarriak DESABANTAILAK Nahi ez duzun informazio pertsonala agertzea Pribatutasun falta Adiskidetasun faltsuak 56
  57. 57. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara TWITTER ABANTAILAK Egon gabe egon Pertsonak informazio kanal bihurtuta Informazio zuzena Interes berdinetako jendea topatu Informazioa partekatu Tresnaren garapen gaitasuna DESABANTAILAK Lelokeriak esaten dira Deskontestualiza zioa Bizitza erreala- bizitza birtuala nahastu /ordezkatu Denbora gehiegi pasatzea, engantxatzea SARE SOZIALAK ABANTAILAK Erosotasuna Komunikazio ereduak aukeratu ahal izatea Elkartrukea Adiskide berriak DESABANTAILAK Pribatutasun eta intimitatearen inguruko zalantzak 57
  58. 58. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara 4.3 GIZARTE SAREAK ETA EUSKARA Atal honetan erabiltzaileek hizkuntzekin (bereziki euskararekin) duten harremanaz hitz egingo da; hizkuntz dinamikez, hizkuntzak aurkeratzeko argudioez, oztopoez, itxaropenez, aurreiritziez, eta abar. 4.3.1 Zein hizkuntza erabiltzen dute gehien gizarte sareetan? Berriemaileek gizarte sareetan egiten duten hizkuntzen erabileraren azterketa sakonean sartu aurretik, elkarrizketatu bakoitzari sareetan gehien erabiltzen duen hizkuntzaz galdetu zitzaion. Taula batean irudikatu dira lortutako emaitzak. Norberaren hizkuntza gaitasuna jasotzen duen zutabearen alboan jarri da gizarte sareetan gehien erabiltzen duten hizkuntza. Banakako elkarrizketak: 58 FACEBOOK Adin tartea Hizkuntza gaitasuna Emakumea 20-30 Eusk ondo GAZTELANIA Gizona 20-30 Eusk zailtasunez GAZTELANIA Emakumea 30-40 Eusk ondo EUSKARA Gizona 30-40 Eusk ondo EUSKARA Emakumea 40-50 Eusk zailtasunez GAZTELANIA TUENTI Gizona 14-18 Eusk ondo EUSKARA Gizona 19-24 Eusk zailtasunez GAZTELANIA Gizona 19-24 Eusk ondo EUSKARA Gizona 14-18 Eusk ondo GAZTELANIA Emakumea 14-18 Eusk ondo GAZTELANIA TWITTER Emakumea 20-30 Eusk ondo EUSKARA Gizona 20-30 Eusk zailtasunez GAZTELANIA Emakumea 30-40 Eusk ondo EUSKARA Gizona 40-50 Eusk ondo EUSKARA Gizarte Sareetan zein hizkuntza gehien Tabla 8: Erabiltzen den hizkuntza Egilea: Farapi S.L
  59. 59. Gizarte 2.0Sareak eta Euskara Talde eztabaida: Tauletan nabarmen gelditzen da, euskaraz ondo egin arren, badirela sareetan nagusiki gaztelaniaz aritzen direnak. Euskaraz zailtasunez egiten duten guztiek egiten dute sarean gaztelaniaz. Euskaraz ondo egiten dutenen artean %33 da euskeraz dabilena. Beraz, nolabait esatearren, euskarak erabiltzaile batzuk galtzen dituela esan liteke. 59 FACEBOOK Adin-tartea Hizkuntza gaitasuna Emakumea 20-30 Eusk ondo EUSKARA Gizona 20-30 Eusk zailtasunez GAZTELANIA Gizona 30-40 Eusk ondo GAZTELANIA Gizona 40-50 Eusk ondo EUSKARA Emakumea 30-40 Eusk ondo EUSKARA G-S zein hizkuntza gehien Tabla 10: Erabiltzen den hizkuntza Egilea: Farapi S.L TWITTER Adin tartea Hizkuntza gaitasuna Ze hizkuntza gehien Emakumea 20-30 Eusk ondo GAZTELANIA Gizona 20-30 Eusk zailtasunez GAZTELANIA Emakumea 30-40 Eusk ondo GAZTELANIA Gizona 30-40 Eusk ondo GAZTELANIA Emakumea 40-50 Eusk zailtasunez GAZTELANIA Gizona 40-50 Eusk ondo GAZTELANIA Emakumea 20-30 Eusk ondo GAZTELANIA Gizona 30-40 Eusk zailtasunez GAZTELANIA Tabla 11: Erabiltzen den hizkuntza Egilea: Farapi S.L Tabla 9: Erabiltzen den hizkuntza Egilea: Farapi S.L TUENTI 14-18 14-18 14-18 14-18 14-18 14-18 14-18 14-18 Adin tartea Hizkuntza gaitasuna Ze hizkuntza gehien Emakumea Eusk ondo Euskara Gizona Eusk zailtasunez Erdera Emakumea eusk ondo Euskara Emakumea Eusk zailtasunez Erdera Gizona eusk ondo Erdera Emakumea eusk ondo Erdera Gizona eusk zailtasunez Erdera Gizona eusk ondo Erdera

×