Euskal Pilotaren Sorrera Iban - Presentation Transcript
EUSKAL PILOTA Pilota jokoaren jatorria
Antzinako zibilizazio gehienetan aurki ditzakegu pilotarekin eginiko jokoak; egiptoarrak, greziarrak, erromatarrak, maiak, aztekak,....
Frantzian aurrez aurre eta eskuz edo eskularruz jokatzen zen “jeu de paume” izeneko jokoa sortzen da.
Industri iraultzarekin batera pilota jokoa pixkana-pixkana Europan zehar desagertzen hasten da. Hala ere Euskal herrian mantendu eta nortasun berezia hartuko du.
XIX. Mendean Ameriketatik ekarritako kautxua erabiltzen hasten da pilotak egiteko. Pilota hauek biziagoak izanik pareta edo frontisak zabaltzen hasi ziren pilota galdu ez zedin.
Euskal herrian azken urteetan eta komunikabideen eraginez pilota bere biziko indarra hartu du. Kirolari profesionalak agertzen joan dira. Gaur egun euskal pilota munduko 24 herrialdeetan jokatzen da eta lau urtez munduko amateur (profesional ez direnen) txapelketa jokatzen da.
Eskuzko modalitatea nagusia bada pala eta xisteraz jokatutakoa ere ikusi daiteke.
JOKALEKU EZBERDINAK
Euskal pilota tradizioz era guztietako joko eremutan jokatu izan da. Baina federazioak arautzen dituen txapelketetan, hiru jokaleku ezberdin bereizten ditu:
Plaza librean edo aire zabalean
Jokalekua horma bakarrez osatua dago. Frontoian pilota, lurretik 80 zentimetrotara kokatua dagoen txaparen gainetik jokatzen da.
Zorua porlanezko izaten da eta kantxa
deritzo. Kantxaren aurrealdea atzekoa
baino estuagoa izaten da.
Ezker horma dun frontoia
Jokalekuak frontis izeneko aurreko hormaz gain; ezkerreko horma eta hondoko horma batek osatzen dute. Frontisean lurretik 80 zentimetrotara joko eremua mugatzen duen txapa bat dago.
Frontoiaren ezkerreko paretaren luzaeraren arabera frontoi motzak (36 m-ko ezker pareta) eta frontoi luzeak (54 m-ko ezker pareta) bereizten dira.
Zorua edo kantxa porlanezkoa da eta lauki zuzen baten itsura hartzen du.
Trinketea
Teilatu batez estalitako lau hormaz osatua dago. Aurreko horman 80 zentimetrotara txapa dago. Aurreko eta eskuineko hormek sortzen duten angelua faltsua da eta “fraile” ezizena hartzen du.
Frontisean bada 60 zentimetroko aldea duen “silo” izeneko zulotxo karratu bat. Bi elementu hauek pilotaren errebotea irregularra sortzea dute helburu.
Ezkerreko eta hondoko horman teilatu okerra duen galeria bat dago itsatsita; honi “taula” deitzen zaio.
TRESNAK Pilota modalitate gehienetan larruz estalitako pilotak erabiltzen dira, nahiz eta paletan eta frontenisen gomazkoak izan. ESKU HUTSEAN: Eskupilotan larruzko pilota eskuarekin jotzen da. Esku eta hatzetan “tako” ezizenez deituriko babesak erabiltzen dira. PALA eta PALETAK: Egurrez egiten dira. Modalitate bakoitzean pisu, tamaina eta forma bereziko pala eta paletak erabiltzen dira, nahiz eta luzeran berdinak izan. Paletak arinagoak eta zabalagoak izaten dira. Palak berriz pisutsuagoak eta estuagoak.
XISTERA: Zumezkoak izaten dira. Modalitate bakoitzari pisu, tamaina eta forma bereziko xistera dagokio. Zesta puntan eta Xisteran jokatzeko tresnak sakonagoak izaten dira, pilota hartu, geratu eta berriro jaurtitzen delako. Joko garbian eta erremontean sakonera txikiagoa dute pilota saskian sartu orduko bota egin behar baita. ESKULARRUA: Laxoa, errebotea eta pasakan erabiltze dira larruz egindako eskularruak. Eskularru motzak eta luzeak daude. Zenbait modalitateetan atzelariak mota batekoak eta aurrelariak bestelakoa erabiltzen dute.
XAREA: Palaren forma hartzen duen egurrezko makila okertu bati barrualdea sokaz eginiko sare bat jartzen zaio. Xare jokoan soilik erabiltzen da. ERRAKETA Frontenisean erabiltzen dira eta tenisean erabiltzen diren erraketen antzekoak dira.
0 comments
Post a comment