Your SlideShare is downloading. ×
0
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Pasaia
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Pasaia

946

Published on

Lezo LH ikastetxekoek sortutako material, Oarsoaldea ezagutzeko

Lezo LH ikastetxekoek sortutako material, Oarsoaldea ezagutzeko

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
946
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide
  • GURE HERRIA
  • Transcript

    • 1. PASAIA
    • 2.  
    • 3. Pasaia Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Donostiatik 6 km-ra. Pasaiak Oiartzualdea osatzen du, Errenteria, Lezo eta Oiartzun herriekin batera. HERRIAREN KOKAPENA Oiartzualdea
    • 4.
      • Iparraldean Bizkaiko Golkoa
      Bere udal barrutiak 11,34 km²-ko hedadura du eta 15.996 biztanle ditu (2008). PASAIAREN MUGAK Mendebaldean Donostia Ekialdean Hondarribia Hegoaldean Donostia, Errenteria eta Lezo IRUN HONDARRIBIA Bizkaiko Golkoa
    • 5. PASAIAREN ARMARRIA BEHEKO ALDEAN, ZILARREZKO HONDOAN ITSASOA. HONEN GAINEAN, BI ARRAIN HONDO GORRIAN. ARRAUNEN ARTEAN LIS LOREA.
    • 6. HERRIAREN IZENA Pasaiako badia Oiarsoko Portua edo itsasadarra bezala ezaguna zen lehen. XV. mendearen bukaeran Pasage izena azaldu zen. Batzuen arabera, pasage izeneko zerga batetik dator izena; beste batzuek diote izen hau portuaren sarrera estuari dagokiola. Pasaia izena Pasage izenaren euskal ahoskeratik dator.
    • 7. Pasaiako badia hasieran Oiartzungo bailarakoa izan zen. 1180an, Donostiaren menpe egon zen. 1203an Hondarribia independente egin zenean, Pasaiako badia muga bihurtu zen Hondarribiaren eta Donostiaren artean, San Pedro Donostian geratuz eta Donibane eta Lezo, Hondarribian. Donibane 1770ean Hondarribitik banandu zen.
    • 8. Oiartzun ibaia Aiako Harritik eta Bianditz mendiko magaletik datozen erreka batzuek bat egitean sortzen da eta Pasaiako portuan itsasoratzen da. Oiartzun, Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaia herriak zeharkatzen ditu. Gipuzkoako ibairik motzena da, 16,6 km luze baita. OIARTZUN IBAIA
    • 9. GURE IBAIAK KIRATS EDERRA DU ITSAS BEHERA DAGOENEAN Oiartzun ibaia kutsatu samarra dago. Arrazoiak hauek dira: meategiak, lantegiak eta geure etxeetako zikinkeria. URAREN KALITATEA 2002ko UDA Kutsatu gabea Kutsatu samarra Kutsatua Oso kutsatua Izugarri kutsatua
    • 10. URTEGIA Errenteria-Oreretako lurretan Añarbeko urtegia dago, erdigunetik urruti, inguru zoragarri batean, baso eder batean, hain zuzen. Urtegi honetan biltzen den ura Oiartzualdeko eta Donostialdeko etxeetara iristen da. Pasaiak kontsumitzen duen uraren % 86 Añarbetik hartzen du, beste % 14 bere aldetik hartzen du. Pasai Antxon Molinao erreka dago. MOLINAO ERREKA AÑARBE
    • 11. Jaizkibel eta Ulia mendiek Pasaia mugatzen dute iparraldetik eta portuaren sarrera estutzen dute. GURE MENDIAK JAIZKIBEL 545 m ULIA 243 m
    • 12. JAIZKIBEL Jaizkibel mendian hiru dorre daude. Gerra karlistetan eraiki ziren (1872-76). I. dorrea II. dorrea III. dorrea
    • 13. JAIZKIBEL
    • 14. PASAIAKO BARRUTIAK PASAI DONIBANE TRINTXERPE PASAI ANTXO PASAI SAN PEDRO
    • 15. PASAI DONIBANE Badiaren ertzean zeharka-meharka egiten duen kale bakarrean arrantzaleen etxeak eta oinetxe ugari daude, multzoari halako edertasun bikaina emanez. Herriaren sarreran Bizkaia auzoa eta eriki den alde berria daude. Lau barrutietan zaharrena da Donibane eta badiaren ekialdean dago. Gaur egun Pasai Donibanen ezagutzen dugun kale bakarra ez zen XVIII. mendera arte egin. Bizkaia auzoa
    • 16. PASAI SAN PEDRO Badiaren mendebaldean dago barruti hau eta antzinako hirigune ederra du. San Pedro herria ere kale bakarrean antolatu zen, Arraunlari kalea ireki arte. Kale berriaren bidez, zati bat irabazi zitzaion itsasoari. Barruti honetan dago arrantza-kaia, eta arrainarekin lan egiteko eta arraina izozteko egitura handiak eta modernoak ditu.
    • 17. PASAI ANTXO Barruti hori XIX. mendean padura zingiratsua zen, itsasgoran urpean geratzen zena, eta errepide nagusia eta trenbidea eraiki zirenean bakartua geratu zen. 1846an lehortzen hasi ziren. Ondoren, jendea lurrak erosten hasi zen, industriak jartzeko edo etxeak egiteko, portuko eta industrietako jarduerak goraka zetozela baliatuz.
    • 18. TRINTXERPE XX. mende hasieran landa- edo nekazaritza-eremua zen barruti hori. Hiri-egitura berria egungo Euskadi Etorbidean hasi zen, lehendabiziko bizitegiak eraikitzearekin. Industria garatzean eta arrantzak gora egitean, gero eta langile gehiago hartu zituen, batez ere Galiziatik etorriak.
    • 19. PASAIAKO PORTUA Pasaiako portuak sarrera estua du, Arando txikiren eta Arando handiren artean. Arando txiki Arando handi
    • 20.  
    • 21. PASAIAKO BASERRIA PASAI DONIBANE IÑALURRETA KABITE BORDAUNDI LETE ZUNBILONDO
    • 22. TRINTXERPE TRINTXER PASAI ANTXO ABERNETA ESKALANTEGI ANTXO ILUNBE
    • 23. PASAIAKO ZERBITZUAK
      • Udala
      • Udaltzaingoa
      • AnbulatorioaK
      • Bake-epaitegia
      • Posta
      • Portuko motora
      • Autobusa
      • Trena
      • EuskoTren
      • Taxia
      • Pilotalekuak
      • Igerilekua
      • Futbol zelaiak
      • Kiroldegia
      • Ludoteka
      • Haur-eskolak
      • Eskolak
      • Musika kontserbatorioa
      • Kultur etxea
      • Liburutegia
    • 24. PASAIAKO GARRAIOAK
        • - Lau garraio mota ditugu herrian:
        • Trena: Irundik Donostiara doana.
        • Autobusak: Donibanetik, San Pedrotik eta Hondarribitik
        • Donostiara doazenak.
        • EuskoTren: Hendaiatik Donostiara doana.
        • Portuko motora: Donibanetik San Pedrora doana.
      EUSKOTREN GELTOKIA TREN GELTOKIA
    • 25. ...NOLAKOA ZEN PASAIA? ETA LEHEN...
    • 26. DUELA 20.000 URTE Duela milaka urte Aitzpitarte haitzuloetan eta Landarbaso erreka ondoan bizi ziren inguruko lehenengo biztanleak. Lur guztia elurrez estalita zegoenez, leku lehorra eta beroa aurkitu zuten. Ehiztariak ziren eta ura ez zuten falta. Erromatarren garaiko zantzuek Arditurriko meatzeekin lotura handia dute. AITZPITARTE HAITZULOA LANDARBASO ERREKA GURE ARBASOEN ETXEA!
    • 27. PASAIA ERDI AROAN Pasaiako badian, lurraldeko burdinolen ekoizpena eta Nafarroako artilea ontziratzen ziren. Bestalde, itsasbazterreko arrantza tradizionala eta balea-harrapaketa sendotu ziren. Britainiar Uharteekin, Ipar Itsasoko herriekin eta Gaztelarekin zituzten harremanak. Donostiaren foruan sartua zegoen. Gerora Donostiaren eta Hondarribiaren artean banatu zuten.
    • 28. XVIII. mendean, berriz, salerosketan murgildu zen koloniekin, eta Pasaiako portua Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren eta Filipinetako Errege Konpainiaren egoitzetako bat izan zen mende amaieran. XV. mendearen hondarrean, Donostiak indartu egin zuen bere posizioa, San Pedron dorre bat eraikita; dorrean portu-zaintzailea ere jarri zuen. PASAIA ARO MODERNOAN XVI. mendetik aurrera, Pasaiako portuaren jarduera batez ere ontzigintzan murgildu zen, gerrarako zein Ternuan baleak eta bakailaoak harrapatzeko ontzigintzan.
    • 29. Pasaiako udalerria 1805ean eratu zen, San Pedroko eta Donibaneko barrutiak bilduz. XIX. mendean Norteko trenbidea porturaino heldu zen, baita Irunera zihoan errepidea eta tranbia ere, eta orduantxe ekin zion portuak modernizatzeari. 1890ean beste barruti bat sortu zen Antxo, hain zuzen. PASAIA ARO GARAIKIDEAN XX. mendean, industria astunaren salerosketa nagusitu zen eta itsas zabaleko arrantzaren urrezko aroa izan zen. Hala ere, mende honen azken hogeita hamar urteetan portuaren jarduera behera etorri da.
    • 30. MONUMENTU ETA ERAIKIN INTERESGARRIAK
    • 31. DONIBANE SAN PEDRO PASAIAKO KALE ZAHARRAK Erdi aroko hirigunea bi kalek osatzen zuten: Donibane kaleak eta San Pedro kaleak.
    • 32. UDALETXEA Udaletxe zaharra 1735eko eraikina da, orduan lortu baitzuen Donibanek udaletxea eraikitzeko ahalmena. Pasai Donibanen Santiago itsas plazako etxeen erdian udalaren egoitza edo eraikina dago. Estilo barrokokoa da. Udaletxe berria Arizabalo Jauregia da. XVII. mendeko eraikina izan daiteke eta estilo barrokoa du.
    • 33. OINETXEAK BLAS DE LEZO OINETXEA ARIZABALO ETXEA ARIZABALOTARREN ARMARRIA PLATAIN ETXEA
    • 34. SANTA ISABEL GAZTELUA Kokaleku militar hau 1621ean eraiki zen, portuaren sarrera defendatzeko, hain zuzen. Gotorlekuak 1867an bere zereginak egiteari utzi zion.
    • 35. BONANTZAKO KRISTOREN ELIZA Lehen San Joan eliza zen, 1399koa; 1738an berriro eraiki eta Santo Kristori eskaini zitzaion. Mendebaleko aurrealdean egurrezko atea dago, eta labanaz egindako ebaki batzuk ditu; XVIII. eta XIX. mendeetako itsasontzien irudiak dira.
    • 36. SAN JOAN BATAIATZAILEAREN ELIZA XVII. mendearen lehenengo herenean hasi ziren eraikitzen eta 1643. urtean kulturako ireki zen. Horretaz gain, 1700. urtean, egurrezko ganga gotikoak jarri ziren zaharren ordez.
    • 37. SANTA ANA ERMITA Santa Ana ermita Pasai Donibanen dago. Muino batean dago eta badia osoa ikusten da bertatik. Jatorriari buruz datu askorik ez izan arren, badakigu 1573an aipatua izan zela eta 1758an berriro eraiki zela.
    • 38. SAN PEDROKO PARROKIA 1450ean eraiki zen estreinakoz egungo hilerrian. 1774an hasi ziren eliza berria eraikitzen, herrigunetik hurbilago. parrokia eraikitzeko erabilitako material asko parrokia zaharraren hondarrak dira
    • 39. PERTSONAIA OSPETSUAK
    • 40. ANDRES TRECET PILOTARIA JUAN BATISTA ARIZABALO ITSASGIZONA BLAS DE LEZO ITSASGIZONA FRANCISCO LABOA "MANTXET" ARRAUNLARIA XABIER PORTUGAL IRAKASLEA-KAZETARIA MATILDE ZABALBEASKOA SOPRANOA VICTOR RUIZ AÑIBARRO KAZETARIA AGUSTIN ELOLAKOA ESKULTOREA
    • 41.
      • Abeslari lirikoa (). Eusko Abesbatzako soprano bakarlaria. Orfeoi Donostiarrarekin kantatu zuen.
      • 1933an Amaia lanaren aurkezpenean Eusko Abesbatzarekin kantatu zuen. 1936ko gerran erbesteratu zen eta Eresoinkan sartu zen lehen soprano gisa. Europan zehar ibili zen
      • 1945ean Donostian debutatu zuen “Maite” abesbatzarekin. Bilbon hil zen.
      MATILDE ZABALBEASKOA
    • 42.
      • Irakaslea, kazetaria, idazlea (1951-2008). Lanbidez, irakasle izan zen, hainbat urtetan Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendari izanez.
      • Kazetari gisa aldizkari eta egunkari askotan idatzi zuen. Jazz eta zinema munduan ere ezaguna zen, eta hainbat jaialditan parte hartu zuen, epaimahaikide gisa edo antolakuntza lanetan.
      • Historia arloan ere aritu zen, Pasaiako Historia Mintegia sortuz. 2008an Pasaia 1931-1939-Zanpatuen Oroimina liburua kaleratu zuen.
      • Pasaiako herrigintzari oso loturik egon zen. 1987tik 1995era alkate izan zen eta 1999tik 2003ra kultura zinegotzia. Pasai Antxoko sanferminak antolatzen ere ibili ohi zen.
      XABIER PORTUGAL
    • 43. PAULA FACHADO SOPRANOA IKER MURILLO DANTZARIA MIKEL ASTARLOZA KIROLARIA JUAN BAUTISTA BERASATEGI MARRAZKILARIA JAVIER JACINTO MUSIKAGILEA TANIA LOIS KAPEROTXIPI KIROLARIA PAUL BERRONDO AKTOREA PACO RABANNE DISEINATZAILEA KOLDO IZAGIRRE IDAZLEA
    • 44.
      • Idazlea (1953). Euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, eleberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Prentsan maiz artikuluak plazaratu ditu.
      • Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai.
      • 1978an “Oh! Euzkadi” literatura aldizkari berritzailea sortu zuen beste idazle batzuekin batera.
      • 1990. urtean “Offeko maitasuna” filma zuzendu zuen. Filmen eta marrazki bizidunen gidoiak ere idatzi ditu.
      KOLDO IZAGIRRE
    • 45.
      • Pasaitarrek bost jai handi dituzte:
      • sanjoanak, ekainaren 24an;
      • sanpedroak, ekainaren 29an;
      • sanferminak, uztailaren 7an;
      • karmenak, uztailaren 16an eta
      • santiuak, uztailaren25ean.
      ETA ONDO PASATZEKO... ZER?
    • 46.
      • Oso ezaguna da Pasai Antxoko karrozen desfilea.
      • Trintxerpen hurrengo igandean, Piñata egunean, egiten den desfileak sona handia hartu du..
      INAUTERIAK
    • 47.
      • Ekainaren 29an da San Pedro eguna eta bezperan, ekainaren 28an, jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.
      SANPEDROAK
    • 48.
      • Uztailaren 7an da San Fermin eguna eta bezperan, uztailaren 6an, jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.
      SANFERMINAK
    • 49.
      • Uztailaren 16an da Karmengo Amaren eguna.
      • Bezperan, uztailaren 15ean, jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.
      KARMENAK
    • 50.
      • Uztailaren 25ean da Santiago eguna eta jaiak bezperan hasten dira.
      • Uztailaren 26an Santa Ana ere ospatzen da.
      SANTIUAK
      • Uztailaren 27an, arrantzale eguna ospatzen da eta sardina erreak jateko ohitura dago.
    • 51. BESTELAKOAK SANTA AGEDA GAZTAINERRE EUSKAL JAIA SAN TOMAS FERIA KANTU JIRA SAGARDO EGUNA ESTROPADAK UMOREZKO ANTZERKI JARDUNALDIAK MUSIKA JARDUNALDIAK

    ×