Your SlideShare is downloading. ×
Memoria
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Memoria

453

Published on

Published in: Spiritual, Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
453
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. SALESIARREN IKASTETXEA URNIETAN PROZESU INDUSTRIALIZATU BIDEZKO BIRMOLDAKETA. PARTZIALA EDO ETA ERABATEKOA. kristina aranburu palmeiro edurne arakama artetxe maialen andiarena villaverde ibon apodaca ibarguren Eraikuntza III oihane eguren ruiz de arbulo 2010ko urtarrilaren 11 iratxe etxano uriarte 1
  • 2. Aurkibidea - Kokagunearen deskribapena______________________________ 2 - Eraikinaren deskribapena_________________________________3 - Urnietako analisi klimatikoa_______________________________4 - Bete beharreko legearen analisia__________________________ 8 - Eraikinaren analisia funtzionaltasun aldetik, estetikoki eta Energetikoki __________________________________________19 - Sistema pasiboak eta energía berriztagarriak________________ 20 - Energia aurrezteko erabili diren sistema pasiboak____________ 22 - Eraikinean egindako obraren baloraketa ekonomikoa__________23 2
  • 3. Kokagunearen deskribapena Gure proiektua Urnietako Salesiarren eskolan kokatzen da. Urnietako ekipamendu desberdinen banaketa: 3
  • 4. Eraikinaren deskribapena 1951.Urtean salesiarren formakuntzarako etxe berri bat eraikitzea erabaki zen Gipuzkoan. 1957.urtean Elketako gaur egungo soroa erosi zen. 1958.urtean ikastetxearen proiktua burutu zen. (ordukoak dira eskuragarri dauden planoak). 1959.urtean lanak gelditu ziren arazo ekonomikoak medio. 1964.urtean martxan jarri zen eskola: 6 salesiar eta 64 seminaristekin. Zaragueta-Aristizabal familiari esker eta beste hainbaten ekarpenei esker ikastetxearen eraikina amaitzeaz gain instalazio berriak gehitzen joan ziren pixkanaka. 1966.urtean landetxea eta tailerrak eraiki ziren. 1967.urtean antzokia eta eliza eraiki ziren. Lanbide Heziketako Ikastetxe baimendua izatea lortu zuen eta salesiar apaizgaiak eta ikasleak batera ikasten zuten. 1968.urtean patioko futbol zelaia eraiki zen. 1969.urtean pilotalekua eraiki zen. 1970.urtean Pake Leku gogo jardunaldietarako etxea eta igerilekua eraiki zen. 4
  • 5. Urnietako analisi klimatikoa TENPERATURA________________________________________________ Azterketa honetarako, Igeldoko behatokiko azterketa hartu da kontutan, honek, meteorologiako agentzia estataleko datuak hartzen ditu kontutan, tenperatura maximo eta minimoak aztertu ditugu. Igeldoko behatokia erabili dugu, Donostia Urnietatik nahiko hurbil dagoelako eta horrela behatoki serio batetako informazioa eduki ahal izateko eta horrela urteetan egon diren tenperatura maximo eta minimoen berri eduki ahal izateko. Aldi berean, batez-besteko tenperatura aztertzeko Urnietako tenperatura jakinetara jo dugu. Urnietan emandako urtean zeharreko tenperaturen banaketa (maiztasuna %kotan jarrita): T > 20 ºC ____________ % 8,4a 15 < T < 20 ºC_________% 41,6a 10 < T < 15 ºC_________% 25a 5 < T < 10 ºC__________% 25a Igeldoko behatokian erregistratutako tenperaturarik altuena: 38 ºC, baxuena berriz, - 12’1ºC. Udan, 31 ºC-tako temperatura oso kasu gitxitan ematen da, maiatza eta iraila arteko arratsalde batzuetan hain zuzen. Neguan kontutan hartuko dugun tenperatura minimoa -2 ºC-takoa da. 5
  • 6. HAIZEA______________________________________________________ Haizea parametro bektorial bat izanik, bi datu hartu behar dira kontutan bere analisia egiteko. Magnitudea: haizearen abiadura adierazten duena (Km/h) Norabidea: hau adierazteko haize-arrosa erabiltzen da, 8 norabide nagusiekin markatua: I, E, H, M, IE, IM, HM, HE. Azterketaren arabera, Hegoaldeko (%16’7) eta iparraldeko (% 12’3) haizeak kenduta, laugarren koadrantean kokatzen diren haizeak nagusiak dira, mendebaldean %7’2, ipar mendebaldean %9’6, NNW%9’9. Haize-bolada lasaiak, urtearen % 5’6an agertzen dira eta gainontzeko haizeek, urtean birritan bakarrik gainditzen dute %5-a. Norabide desberdinentan batez- besteko abiadura aldakorra da, gutxienekoa 6’5km/h abiaduratik (E) gehienezkoa 23’5 km/hra, eta batez- besteko orokorra 15’1km/hkoa izanik argi ikusten da nahiz eta haize- bolada bortitzak egon, haizea nahiko ahula dala, 3ko indarrarekin eta ez da egokia inolako energia aurrezteko. Haizearen norabidearen frekuentzia Norabidearen araberako haizearen batez- besteko Igeldon, (1950-1996) abiadura Igeldoko begiralekuan (km/h) EGUZKITZAPENA______________________________________________ Donostian egun lainotsuak dira sarrienak, ondorioz, urtean, 1.690 ordu oskarbi ditu (eguzkitzapen teorikoaren %38ª). Erregistratutako balore maximoak 2.219 ordukoak (eguzkitzapen teorikoaren %50a) dira. Minimoak ordea, 1.277 ordukoak (eguzkitzapen teorikoaren %28a). Eguzkitzapen maximoa uztailekoa da, batez- besteko 199 eguzki- ordurekin eta minimoa ostera, abendukoa, 81 eguzki- orduko eguzkitzapenarekin. Oskarbi dauden egunak gutxi dira, urtean 34 egun baino ez, hileko batez- besteko bi 6
  • 7. egunetik lau egunera. Egun estaliak sarrien ematen direnak dira, urtean 170 egun (%47a) eta egun lainotsuak, urtean 161 egun, hileko 12-16 egun. PREZIPITAZIOAK_______________________________________________ Eskualde oso euritsua da, urte osoko prezipitazioak 156,5 cm-takoak izan ohi dira (urtean 15 cm-tik gora) eta euria gutxi gorabehera 185 egunetan egiten du, guztien %51. Hileko prezipitazioen batez- bestekoa nahiko uniformea da urte osoan zehar; aldaketekin, urtarrileko 14’8 zentimetrotatik otsaileko 12’4 cmtara. Urteko prezipitazio kantitaterik handiena udazken- neguan erregistratzen da, azaroan 17 cm-rekin. Hala ere, badago bigarren aldi euritsu bat ere, apirilean, 14’5cm taraino iritsita. Euri gutxien, udaran egiten du eta batez ere uztailean, prezipitazioak 8-9 cm artean egonez. Udako ekaitz bortitzek egun bakar batean 15cm-ko euria ematen dute. Donostian, urtean, batez- beste, 28 egun izaten dira, gehienez 43 egun eta gutxienez 12 egun. ELURRA_____________________________________________________ Elurra ez da ohikoa izango, gutxi gora- behera urtean 6 egunetan egingo du eta lurra estalia urtean batez- besteko 2’7 egunean egongo da. HEZETASUN ERLATIBOAETA LURRUNTZA PRESIOA_____________________ Hezetasun erlatiboa nahiko altua da eta urteko batez- besteko indizea nahiko uniformea. Hilabeteko batez- bestekoa martxorako % 73 –koa eta %83 –koa uztaila eta abuzturako, ondorioz, azaleko uraren tenperatura altuagoa izango da eta lurruntze handiagoa egongo da. Hilabeteko gutxieneko batez- bestekoa %62 –koa izango da eta gehiengo ehunekoa, %90 –ekoa. KLIMOGRAMEN AZTERKETA_____________________________________ Gune epelean kokapen baldintzak ez dira hotz edo beroetan bezain zorrotzak izango baina, beroko beharrei erantzun beharko die eraikinak. Kokapenaren aukeraketa batez ere aldi hotzeko beharretan oinarrituko da Olgyay-ren grafikoan ikusi daitekeen bezala; hala ere, noski, kontutan hartu beharko dira periodo beroko baldintzak ere 7
  • 8. Olgyayren klimograma Donostiarako Givoniren klimograma Donostiarako 8
  • 9. Eraikinen barruko konfort tenperaturei dagokienez, udarako tenperatura egokiena 24º-25ºkoa litzateke, eta neguan berriz 20º(gauez 17º ere egokia litzateke). Datu hauek gainera, energia erabilpen egoki baterako hoberenak ere izango dira, eta kontutan hartu beharrekoa da, daukagun tenperaturatik, jaisten dugun gradu bakoitzeko, 8%ko energia ari garela kontsumitzen. Honetaz gain, kanpo-barru tenperaturen aldaketa ez da komeni 12º baino handiagoa izatea, osasunerako txarra dela kontsideratzen delako. Uztaila eta abuztuan, normalean, tenperatura oso altuak direnean, hezetasuna bajatu egiten da %50-60 ingurura eta temperatura baxuagoa denean berriz, hezetasun erlatiboa igon egiten da %80-90 ingurura. Beraz, hilabete hauetarako, neurriak hartu beharko dira, nahiz eta batez- besteko baldintzak konfort gunearen barnean egon, askotan ez dalako horrela izango. Kasu hauetarako, haizea izango da beharrezkoa, 2-3 m/s abiaduran. Honetaz aparte, hilabete hauetan eguzki babesa ere beharrezkoa izango da konforta lortzeko. Aipatutakoaren arabera, udaberria eta udazkena egokiagoak izango dira. Hauetan, ez dira beharrezko izango neurriak hartzea (maiatza eta urrian) Negua gertu dutenenek bezala, neguko neurri zuzentzaileak beharko dira, hau da, erradiazioa (guk sistema pasivo eta aktiboak erabiltzean, eguzki- erradiazioa erabiliko dugu). Itzalari dagokionez, udan beharrezkoa izango da: uztaila, abuztua eta irailean; hala ere, lehen esan bezala ekaina ere hemen barnean kontsideratuko dugu. Gainontzeko hilabete guztietan eguzki erradiazioa beharko dugu tenperatura lehor baxuei aurre egiteko. Hilabete bakoitzean beharko den erradiazioa batez- besteko tenperatura minimoak kontutan hartuta, honakoa izango da: - Urria: 46 w - Otsaila: 90 w - Azaroa: 73 w - Martxoa: 85 w - Abendua: 85 w - Apirila: 75 w - Urtarrila: 91 w - Maiatza: 55 w Ikusitakoaren arabera, eguzki bidezko beroketa pasiboa, neguan, maiatzean eta urrian izango da beharrezkoa eta eguzki bidezko beroketa aktiboa berriz, neguan bakarrik. 9
  • 10. Bete beharreko legearen analisia Lehenengo eta behin, eraikin honetan eragina daukan legedia ezagutu behar da: CTE dokumentuek esandakoa, Euskal Herriko irisgarritasunari buruzko legea, RITE dokumentua, eta Urnietako udal normatiba. Honetaz aparte, 47 2007 legeditik Efizientzia Energetikoaren Agiria aplikatu behar da, eraikinak lortuko lukeen kalifikazioa definitzeko. Legearen data 2007ko urtarrilaren 19a denez, eta sei hilabeteko tartea pasa izan denez, Salesiarren eraikin honek agiri hau erakutsi beharko dute. Erosle eta erabiltzaileek informazio hau jaso behar dute derrigorrez. Calener erako programen bidez kalkulatu daiteke agiri hau, legediak onartutako programa dela eta. Beti ere, Europatik datozen kontrol energetikoak ikusiz, +%20ko energi aurrezpenak kalkulatu beharko ziren, batez ere hegoaldeko fatxada berriarentzat. CTE dokumentuei dagokionez, kontuan hartu behar da gure aktuazioaren esparrua noraino iristen den: estalkian panel batzuen kokapena, erabilera batzuen berrantolaketa, eta fatxada kaptatzaile baten sorrera. Horrekin batera onartzen ditugu Masterrean planteatutako fatxadarako isolamendua, estalkiaren isolamendua, eta zolarako isolamenduak. CTE DB HE barruan azaltzen da fatxadek izan dezaketen galera termiko maximo onargarriak, eta hezetasunen agertzea mugatzen da. LIDER bidez kalkulatuak izan diren Masterreko eraikuntza sistemak hauek betetzen dituztenez, guk proposatutako aktuazioak berdin edo hobeto erantzungo dute. Hegoaldeko fatxada kaptatzaile berria izango da kalkulua beharko zuen bakarra, baina eguzkiaren energia kaptatzen duen sistema bat izanda, ziurtatua dauka transmitantzien gaia betetzea. Gai honetan azaltzen da panel fotovoltaikoek bete beharko duten minimoak. Gure eraikina panelak behar dutenen artean sartu ez izan arren, panelak kokatu direnez galera eta itzalen baldintzak bete beharko dituzte. Estalkian panelak kokatuz %100 errendimendura hurbilduko gara, panel integratu batzuekin, eta itzalak sortuko lituzketen elementurik ez daudenez, dokumentu honen baldintzak beteko dira CTE DB SI barruan, ebakuazioaren gaian ez gara sartzen, barneko eraberritzerik egin ez direlako, ebakuazio bideak ukitu gabe. Dena dela, sektorizazioaren aldetik, eraikinak konbinatzen dituen erabilera ezberdinak direla eta, solairu bakoitzak sektore propio bat osatu beharko du. Hegoaldeko fatxada ikusiz, sistema parietodinamikoa sortzeko behar den beirazko azal berriek su eta ke tximini batzuk sortzen dituzte. Segurtasun distantziak bete arren, segurtasun aldetik hoberena da elementu opakoren bat jartzea solairuak banatzeko, esandako arriskuez babesteko. Gero adieraziko da zein izango den elementu opako hura. Horrekin batera, suhiltzaileen irisgarritasuna bermatzeko fatxadetan irekidura batzuk prestatu beharko ziren (1,2x1m). Fatxada guztietan leiho batzuk mantenduz (gaur eguneko erakoak) beteko zen behar hau. Egituraren erresistentziari dagokionez, eraikin barruko erabilerak baldintzatzen ez duenez kanpoko beirazko azala edota panelen azpiegitura metalikoek, ez da beharrezkoa izango ezer berezirik egin. Azkenik, suteen babeserako instalazioen aldean beharrezkoak izango ziren BIE batzuk eta detekzio sistema bat. Eraberritzeak barnealdea edo ur instalazioa eraldatzen ez 10
  • 11. dituenez, ez da beharrezkoa hau betetzea, baina hala ere onuragarria izango zen hauek sartzea eraikin barruan. Gure proposamenen ezaugarriak ezagututa, CTE DB HS dokumentuak eragin gutxi dauka. Hezetasunen kontuak jada tratatuak izan dira, eta sistema parietodinamikoa balio du airearen renobazioen beharrak betetzeko (beti ere, konduktuak behar minimo hau betetzeko kalkulatuak egon behar dira. RITE bidez kalkulatuko da aire berritze beharren kontuak. CTE DB SU dokumentu barruan zehazten da beirazko elementuen garbiketarako sistema bat prestatu behar dela, 6m baino altuera gehiago izateagatik. Horretarako, beirazko azalak irekidura batzuk izan beharko ditu, beiren atzean aurkituko den pasabide batetik irisgarriak izan behar direnak. Hau dela eta, suteen araudia betetzeko kokatu behar zirenen banaketa elementuak bihurtuko dira plataforma hauetan. Aparte, tximisten arriskuaren kalkulua egitean, Ne=3x24800x1x0,000001=0,074 -> Na=(5,5x0,001)/(1x1x3x1)=0,0018 ->E=0,67 tximisten aurkako babesa aukerazkoa dela ikusten da. CTE DB HR dokumentuan ez gara sartzen, eraikinaren eraberritze oso bat suposatzen ez duelako gure proposamenak. CTE DB SE barruan, SE-A izango da eragina daukan bakarra. Bigarren mailako egitura sistemek dokumentu hau adierazitako kalkuluak, segurtasun neurriak eta mantenamenduak bete beharko lituzkete. Irisgarritasunaren aldetik, barne erabilerak aldatu arren, distribuzioa aldatzen ez dugun bitartean ez dugu neurriekin arazorik izango. Dena dela, fatxadarako mantenamendu eta garbiketarako plataforma bat sortu denez, hau 0,8 m minimoak betetzen dituela konprobatu dugu, garbitzaileak eroso ibiltzeko. Instalazio elektriko bat sortzen ari denez, tentsio baxuko instalazioen araudia bete behar da, bere mantenamendua zehaztuz aldi berean. Panel fotovoltaikoek galera izugarriak dituztenez instalazioen arazoen ondorioz, oso gogorrak izan beharko dira mantenamendu eta errebisioekin. Udal normatibei dagokionez, pare baten atzean gabiltza eraikin honetan. Normatibak eskola eraikin bat bezala definitzen du eraikina, baina honekin erlazionatutako beste erabilerak onartzen ditu. Arazorik gabe mugitu dezakegu erabilerak eraikin barruan. Beste alde batetik eraikinari azalera eraikigarri maximo berri bat ezartzen zaio. Baina, dena dela, gure plataforma berriek sortutako azalera gehitu arren, ez gara mugaz pasatzen. Azkenik, eraikinen estetika babesten duen normatiba agertzen da: fatxaden uniformetasuna behartzen du, horma parietodinamikoa hegoaldeko fatxada osoa hartzera behartuz, eta estalki maldatsuetan teilazko estalkiak izatera behartzen du. Hau da, panel fotovoltaikoak beti egon beharko dira teilen gainetik. Panel fotovoltaikoetan eragina daukaten bestelako araudia hauexek dira: -1663/2000 real dekretua, fotovoltaiko eta behe tentsio instalazioen loturei buruzkoa. -436/2004 real dekretua, energi elektrikoko sistema bereziak definitzeko eta kontrolatzeko metodologia eta sistematika juridiko eta ekonomikoak. -1955/2000 instalazio elektrikoen alderdi ezberdinak erregulatzeko. -UNE 6125:1997 silizio kristalinoko panelak gainditzeko. -UNE 61646: 197 lamina mehezko panelak gainditzeko. 11
  • 12. ERABILITAKO MATERIAL INDUSTRIALIZATUEN EZAUGARRIAK__________ 1-Horma parietodinamikoa: -Markoak Aluminiozkoak (Technal). Luzera aukeran, mozteko beiraren arabera. ->Zubi termikoa hausten duen marko bat, beroa ez galtzeko [4-12mm artekoa]: Uhm[bertikala]=4 Uhm[horizontala]=4,5 [W/m2K] Aluminioa: kolore grisa izaten du, baina beti margotuko da. Bero espezifikoa (cp)=880 J/Kg·K Dentsitatea (p)=2700 kg/m3 Transmitantzi termikoa=230 W/m·K Emisibitatea [T=170 Cº] : E=0,05 Koloreen araberako absortibitatea: Kolorea Argia Tartekoa Iluna Zuria 0,20 0,30 --- Horia 0,30 0,50 0,70 Beis 0,35 0,55 0,75 Marroia 0,50 0,75 0,92 Gorria 0,65 0,80 0,90 Berdea 0,40 0,70 0,88 Urdina 0,50 0,80 0,95 Grisa 0.40 0,65 --- Beltza --- 0,96 --- -Beira: termiko sinplea [4-9]. Laguntzen du argiaren irradiazioa kaptatzerakoan. Beira prentsatua da. Uhv=3,6 [W/m2K] Eguzki faktorea: 0,7-0,75 Bero espezifikoa (cp) =750 J/Kg·K Dentsitatea (p) = 2000 kg/m3 Emisibitatea: E=0,89 -Sandwich panela: osagaiak Lana mineral: p=100-175 kg/m3 Transmitantzi termikoa= 0,046-0,04 W/m·K Polietileno extruitua: p= 10-50 kg/m3 Transmitantzi termikoa=0,046-0,029 W/m·K Polietileno hedatua: p=10-50 kg/m3 Transmitantzi termikoa=0,046-0,029 W/m·K Lamina hauek E=0,05 Fatxadan: 30zm lodi ingurukoa 12
  • 13. -Azpiegitura metalikoa: Altzairuzko azpiegitura, leihoak ere hartzeko. 2-Panel fotovoltaikoak: -Osagaiak: -> Zelulak: silizeaz osatuta, ekonomia eta errendimendu egokiak lortzeko. Kolore beltzezkoak izango dira, eguzki erradiazioa gehiena lortzeko (estalkian kokatuko direnez, kolore beltzak ez ditu arazo estetikorik sortuko. -> Silizioa: Mineraletik eta hareatik atera daitekeen materiala da, naturan erraz aurkitzen dena. Beraz, materiala lortzeak ez du suposatzen kutsadura nabarmenik. Hala ere, prozesu industrial baten bidez purifikatu behar denez, gastu energetiko handiago bat suposatzen du bere prestaketa. -> Beste mineral batzuk erabiltzen dira, indioa edo kadmio teleruroa bezala. Dena dela, birziklagarriak direnez bere inpaktua garraio eta birziklatze prozesuan aurkitzen dira. Hauen trataera konplikatuxeagoa da. -> Beira tenplatu bat erabiltzen da panelak ixteko, erresistentzi proba batzuk bete izan dituenak. Panelen ezaugarriak zehaztean osotasuna kontuan hartzen denez, ez da zehaztu behar ze motako beira erabiliko dugun, panelarekin bat etorriko da. -> Aluminiozko marko bat behar du, panela eusteko gai dena bera bakarrik. Birziklatu daitekeen material bat denez, ez du kutsadura handiegirik sortzen. -> Azpiegitura: aukeratzeko. Beti ere, puntukako lotura onartu beharko du. Guk aluminiozko gidak kokatuko ditugu estalkian zehar, teilen azpiko rastelei lotuko zaizkienak -> Diodoak: panel barruan, elektrizitatea jasotzeko metalak. Hauek dira apurtzeko arrisku handia daukaten elementu batzuk -> Silikonazko juntak: sarri arazoak ematen dituzten beste elementuak 13
  • 14. -Panelen ahalmenak: ->Eguzkiaren argiaren irradiazio batezbesteko (1kW/m2) panelen beroketa handia eragingo du, 30Cºtan handitzearen arriskuarekin. Panelen berokuntza ohikoa 25Cº izan ohi da, tenperatura gehiago handitzeak 2,16V-ren murriztea ekarriko luke, potentziaren %15aren galera]. Beraz, panelek aireztapen egokia behar dute. ->Zehazki, zelula monikristalinoak %14-16 lortzen dute, baina garestienak dira. Zelula polikristalinoak, ordez, %11-14 lortzen dute, merkeagoak izanda. Kontran, zelula amorfoak %7-10eko errendimendua daukate, baina erradiazio difusotik besteak baino potentzia gehiago lortzen dute. Hau da, egun gehienak hodeitsuak direnean, hauek dira hoberenak (merkeenak izateaz gain). Kalkuluan zehaztuko da zein erabiliko den zehazki. -> Egun erabat hodeitsu batean eguzkiaren erradiazioaren %10 iristen zaie panelei. Egoera hauetan panel amorfoak izango dira probetxu gehien ateratzen dutenak. -> Panel bati 15 urteko bizitza espero zaio, bere konexioek edo silikonazko loturek arazoak sortzen dituztelako. Kalkuluan erabiltzeko egokia da. ->Panel batek alde bat itzalean badauka, panel guztiak ez du ia ezer sortuko. ->Panelak, berotzearen ondorioz, ahalmena galtzen dutenez beraien errendimendua %90 inguruan geratuko da 15 urteko epean. ->Panelen angelua: datu enpirikoak ikusiz, Espainia mailan panelen inklinazio hoberenak definitu daitezke: 45º-60º urte osoan lan egingo dutenetan, 15º-30º udan lan egingo dutenetan. -Aukeratutako panela: Kyocera panel fotovoltaikoa 1425x652x35,7mm, 12,2kg [700-900 € inguru] 14
  • 15. PANEL FOTOVOLTAIKOAK:PROPOSAMENAK________________________ 1-Instalazio motak: 1.1- Instalazio isolatua: instalazioa kalkulatzen da eraikinaren kontsumo energetiko guztia asetzeko, sare elektrikoarekiko erabat independentea. Eraikinaren instalazio guztia akumulazio sistema bati lortu beharko zen: bateria eta akumulatzaileak gordeko zituen instalazio gela batean. Exijentziak aztertuz: ->Estetikoki: Eskaera betetzeko elementu independente batzuk eraiki beharko ziren, baina ongi kokatu eta tratatuz balio estetiko egoki bat izan dezakete. ->Legalki: Instalazio gela arrisku handikoa izango zenez, baldintza asko bete beharko zituen, eraikuntza aldetik eta suteen araudi aldetik. Gainera, instalazioaren ezaugarriak direla eta, mantenamendu askoz zorrotzago eta konplikatuago bat beharko zen. ->Teknikoki: Azpiegitura guztia zabaldu beharko zen estalki osoan zehar, eta egitura independente bereziak osatu beharko ziren eskaera guztia betetzeko (hegoaldeko estalki gutxi daudelako). Obra asko eta leku askotan planteatu beharko zen. ->Ekonomikoki: Instalazio askoz konplikatuagoa da, prezioa asko handitzen du. Baterien instalazioa da panel fotovoltaikoetan diru gehien kostatzen duena. ->Funtzionalki: Eraikin osoa panel hauen menpe aurkitzen denez, edozein funtzionamendu arazo gertatzekotan elektrizitate gabe geratuko zen eraikina. Eskola batean, batez ere tailer kontuekin, hau ez da onargarria. Gainera, obrak luzatuko zirenez, erabilera oztopatuko zuen epe batean. ->Anbientalki: panel kopuru izugarria beharko zen eskaera guztia betetzeko, baina beti neguko kasu okerrena aurreikusiz egin beharko zen. Seguraski, garraio, muntai eta panelen sortze prozesuak sortutako kutsadura eragin handia izango dute. 1.2- Sareari konektatuta: instalazio hau oinarrizko beharrak betetzeko kalkulatua dago, baina gain-produkzio energetikoa saltzeko edo behar energetikoa erosteko aukera eskaintzen du sare orokorrari lotuta egoteari esker. Ondulatzaile edo estabilizatzaile batzuen bidez kontrolatzen da produkzio eta eskaeren arteko oreka: energia soberan egotean, saldu daiteke (oraingoz legeak aukera hau kontrolatzen du), eta falta den energia erosi daiteke. Gobernuaren laguntzak daude sistema hau bultzatzeko (bai 15
  • 16. fotovoltaikoa, bai elektrizitatea saltzeko), gutxienez denbora batez (kendu arte). Bateria edo erregulatzaile batzuen beharra kentzen du. Exijentziak aztertuz: ->Estetikoki: Panel kopuru mugatuagoa kokatzeko aukera izanda, posible da elementu independenterik behar ez izatea. Honela, panelak ikusiko ez zirenez, ez luke inpaktu estetikorik edukiko. ->Legalki: Instalazioa askoz sinpleagoa izanda, gelaren baldintzak murrizten dira. Oraindik laguntza legalak aurkitzen direnez, aprobetxatu daitezke. ->Teknikoki: Instalazio elementu berezi batzuk eta sare elektrikoarekin lotura prestatu beharko ziren, baina obra lan gutxi da, makinaria eta esfortzu pisutsu gutxikoa. Azpiegituren eraikuntza prestatu behar da, baina estalkira mugatzen bagara, obra kontrolatuago bat izango zen. ->Ekonomikoki: Laguntzak kontuan hartuz, eta instalazio askoz sinpleagoa izanda, inpaktu ekonomikoa asko murrizten da. Dena dela, panel kopuruen arabera jakingo da gastu ekonomikoa. Gainera, laguntzak urte batzuetan mantenduko dira, ez beti. Sistema hau 15 urte edo beharko ditu errentagarria izateko. ->Funtzionalki: Obrak panel kopuruen arabera izango dira. Honela posible izango da estalkira mugatzea interbentzioa, eraginak asko murriztuz. Instalazio sinpleagoa izanda, arrisku gutxiago suposatuko lukete. ->Anbientalki: Panel kopurua aukerazkoa denez, horren arabera izango da inpaktua. Dena dela, soberazko energia saltzeko aukera izanda, beste eraikinei laguntzeko aukera izango zuen. Garraio, muntai eta panelen sortze prozesuak sortutako kutsadura eragin handia izango dute. 1.3- Hibridoak: lehenengoko bi sistemen konbinazioa. Gobernuaren laguntzak daude sistema fotovoltaikoak bultzatzeko, gutxienez denbora batez (kendu arte). Bateria edo erregulatzaile batzuen beharra mantentzen da, baina kontsumo berezietarako edo kontsumo puntual handietarako sare orokorrari lotuta egoteak segurtasun puntu bat ematen du (eta instalazioren bat arazoak ematean bestea edukiko zen). Bi zirkuitu sistema planteatu beharko ziren, edo gestio eta kontrol sistema zehatz bat planteatzea. Exijentziak aztertuz: 1tik 5era ->Estetikoki: Panel kopuru mugatuagoa kokatzeko aukera izanda, posible da elementu independenterik behar ez izatea. Honela, panelak ikusiko ez zirenez, ez luke inpaktu estetikorik edukiko. [5] ->Legalki: Instalazioa konplikatzen da bi sistemak edo kontrola jartzeko beharrengatik, baina hau suposatzen du instalazio gela handiago bat eta mantenamenduaren gogortze bat, ez gehiago. Oraindik laguntza legalak aurkitzen direnez, aprobetxatu daitezke. ->Teknikoki: Instalazio elementu berezi batzuk eta sare elektrikoarekin lotura prestatu beharko ziren, baina obra lan gutxi da, makinaria eta esfortzu pisutsu gutxikoa. Eraikinean zehar bi zirkuituak antolatzea izango zen baldintza gogorrena. Azpiegituren eraikuntza prestatu behar da, baina estalkira mugatzen bagara, obra kontrolatuago bat izango zen. ->Ekonomikoki: Laguntzak kontuan hartuz, eta eraikinaren sarearekiko askatasun maila ezagututa, inpaktu ekonomikoa murrizten da zerbaiten. Baina instalazioa prestatu 16
  • 17. behar izatea sistema honen beharretarako eta bateria eta akumuladoreen beharrak gastu ekonomikoa handitzen dute. Dena dela, panel kopuruen arabera jakingo da gastu ekonomikoa. Gainera, laguntzak urte batzuetan mantenduko dira, ez beti. Errentagarritasuna panelen produkzioa, kontsumoa eta baterien beharren menpe aurkitzen da. ->Funtzionalki: Obrak panel kopuruen arabera izango dira, batez ere. Honela posible izango da estalkira mugatzea interbentzioa, eraginak asko murriztuz. Instalazio bikoiztea konplikatuko zuen obra, eta kontrol sistema inplikatuko luke kontrol gela prestatzea. ->Anbientalki: Panel kopurua aukerazkoa denez, horren arabera izango da inpaktua. Dena dela, kontsumo orokorra betetzeko ajustatzeko aukera izanda, sarearekiko dependentzia asko murriztu daiteke instalazioaren errendimendua hobetuz. Garraio, muntai eta panelen sortze prozesuak sortutako kutsadura eragin handia izango dute. Aukeratutako sistema: sareari lotutako instalazioa. Puntu positibo gehien dituena izateaz aparte, eskola honek sare elektrikoari lotuta dagoenez ez dauka zentzurik isolatua bezala kontsideratzea. Gainera, udako garaian erabilerak urriagoak direnez, elektrizitate produkzio handiena akumulaziorako uztea ez zaigu logikoa iruditzen. Elektrizitatea salduz instalazioa errentagarriagoa izango zen, eta beste eraikin edo erabilerek aprobetxatuko zuten energi berriztagarri hau. PANELAK KOKATZEKO EGITURAREN AUKERAKETA___________________ Panelen azpiegituraren arabera 3 sistema erabili ahal dira: 1- Rack sistema: azpiegitura bilatzen du panelen angelu hoberena. Teknikoki obra konplikatzen du. Funtzionalki, denbora gehiago behar denez, zarata gehiago sortuko da. Anbientalki, material gehiago erabili behar da. Ekonomikoki, % handietako aprobetxamendua lortzea ahalbidetzen du. 2- Integrazio arkitektonikoa: kokatzen ari den elementuari ajustatzea. Teknikoki errazena (plano kokatzea euspen azalerarekiko). Funtzionalki, arazo gutxien sortzen dituenak. Anbientalki, errendimendu ona lortzen ez ba da ez da produkzio prozesuan gastatutako energia aurreztuko. Ekonomikoki, panel gehiago beharko dira angelu hoberena jarraitzen duten panel instalazioaren ahalmena berdintzeko. Estetikoki hoberena da, jendeak ikusiko duen kasuetan 3- Jarraipen instalazio mekanizatua: azpiegitura mugikor motorizatua, garai ezberdinetako angelu hoberenetara ajustatu ahal izateko. Teknikoki asko konplikatzen du instalazioa, eta euspen bereziak beharko dira. Elementu independenteetara edota estalki prestatuetara mugatuta. Legalki, normatibak mugatzen duenez estalkian egin daitekeena, ezingo da bertan kokatu. 17
  • 18. Funtzionalki, instalazio hau egitea oztopo gehienak sortuko ditu, pieza bereziak erabiltzen direlako obran. Anbientalki, aprobetxamendu maximoa duenez hoberena izango da. Ekonomikoki, hasierako gastua askoz handiagoa denez, denbora gehiago beharko du errentagarria izateko. Angelu honek lortzen zailak direnean erabiltzekoak dira. Ondorioz, estalkian rack sistema izango da aukerarik egokiena. Fatxadan kokatzekotan integrazioa bilatuko zen Elementu independenteen kasuan, rack sistema mantentzen da aukerarik hoberena bezala. SAREARI LOTUTAKO INSTALAZIOEN AZALPENAK_____________________ Sistema hau kontrol txiki bat ekartzen du erregulazioarekin batera, gauean instalazioa suspentsioan uzteko, instalazioaren errendimendu eta bizitza luzatuz. Orokorrean, sistema honekin beharko dira 40-45 m2 estalkian 5 kWp lortzeko (Euskal Herriko datu enpirikoak). Hauek dira bere elementuak: A- Panel fotovoltaikoak: Zelula fotovoltaikoak jasotzen dituen panela. Jada azaldua izan dira. B- Erregulatzailea: sistema isolatuen parte, akumulatzaile eta bateriak kortozirkuituetatik eta gainkargetatik babesteko elementua da. Panelek produzitutako energia gehiegizkoa edo txikiegia ez izatea kontrolatzen du. Balio dezake instalazio osoa babesteko eta mantenamendu beharra txikitzeko. C- Bateriak/Akumulatzaileak: soberazko energia gordetzeko instalazio elementuak dira, sistema isolatuen parte (hibridoetan baita). Ongi kalkulatu behar dira. D- Transformagailua: Panelak korronte zuzenaz lan egiten dute, 12Vtan normalean. Eraikinaren 220Vko tentsio aldakorreko korrontea denez, aldaketa bat egin behar da, transformagailuaren papera hain zuzen. E- Ondulatzailea/Estabilizatzailea: Elektrizitatea sare orokorraren tentsiora egokitzen du. Estabilizatzailea tentsio horrek konstante mantentzea ziurtatuko du. F- Instalazio auxiliarra: sare elektriko orokorrak hartuko luke paper hau. Panel fotovoltaikoek behar adina elektrizitate sortzen ez dutenean, instalazio honetatik hartuko zen elektrizitatea. INSTALAZIOEN MANTENIMENDUA________________________________ Instalazio fotovoltaiko baten mantenamendua aukeratutako sistemaren araberakoa da. Lehenengo mantenamendua instalazioa amaitu denetik 45 egunetara egin behar da, behar bezala lan egiten duela konprobatzeko, eta hortik aurrera urtero bi aldiz instalazioa errebisatzea hoberena izango da (beti ere, instalazioaren tamainaren arabera). 18
  • 19. -Panelak: panel mugiezinak kokatzen badira, mantenamendu gutxi behar dute. Urtean 1 edo 2 aldiz mantenamendua beharko zen panelen konexioak eta juntak egoki daudela ziurtatzeko. Arazoak ekartzen dituzten elementu nagusiak: panelak garbi egon behar dira. Euriek gehiena garbitzen dute, baina noizbehinka, detergente suabe batekin garbitu beharko dira beirazko azalak. -Erregulatzailea: hau berez mantenamenduak murrizteko pieza bat da. Honek errebisioren bat behar du, kontrolatzeko kableen konexioak ongi daudela kokatuta, erregulatzailearen datuak ongi daudela, errendimendua konprobatu… Aparte, hauts gehiegi pilatzen ez dela ziurtatu behar da (erabiltzailearen lana izan daiteke). -Akumuladorea: arazo gehienak ekartzen dituen elementua.Elektrolito mailaren konprobaketa, terminal eta konexioen konprobazioa, eta akumuladoreen ahalmenen errebisioa. -Transformagailua: honek ere errebisio behar gutxi dauka. Konexioak ongi daudela eta korronte aldaketa egokia egiten duela konprobatzearekin aski da. -Ondulatzailea: transformagailu baten aldaera bat da, energi elektrikoa sare orokorraren ezaugarrietara berdintzen duenak. Transformagailuaren baldintza berberak ditu. -Estabilizatzailea: ondulatzailearekin batera doa. -Instalazio auxiliarra: sare elektrikoa osatzen duenez, guk konektatuko diogu zuzenean gure instalazioa. 19
  • 20. Eraikinaren analisia funtzionaltasun aldetik, estetikoki eta energetikoki Proiektua umeentzako Ikastola bat dela oinarrituz hartu ditugu erabaki guztiak. Batez ere funtzio aldetik (distribuzioa) eta estetika aldetik. Lehenengoari dagokionez, aurretik aipatutako erabaki bakarra hartu dugu: laborategiak dauden lekuan, beste aldean kokatutako ikasgelak jartzea. Bai funtzio aldetik eta bai eguzkitzapenaren aldetik, banaketa hau komenigarriagoa iruditzen zaigu. Modu honetara ikasgela guztiak batera kokatzen ditugu; izan ere denek ordutegi berdina daukate. Orientazio aldetik ere hobeagoa da, gelak egun guztian zehar erabiltzen baitira eta laborategiak berriz momentu puntualetan. Guk planteatu ditugun aurrezteko sistemak bi izan dira: eguzki panelak teilatuan, hegoaldeko fatxadan horma parietodinamikoa eta euri uren berrerabilpena. Erabaki hauek distribuzioan ere bere garrantzia daukate; izan ere instalazio gelak beharko dira hauek aurrera eraman ahal izateko. Beraz, funtzioaren arabera, instalazio gela bat egokitu diegu bakoitzari:  Eguzki panelentzako teilatu azpiko ganbaran.  Euri uren jasotzerako gela sotoan.  Horma parietodinamikoak ez du instalazio gelarik behar. Hartutako erabakien artean, panel fotovoltaikoek eta horma parietodinamikoak baldintzatzen gaitu estetikoki. Lehenengo hau, teilatuan egonik, kanpoko aldetik ez da ia- ia susmatuko. Bigarrengoaren kasuan, aldaketa gehiago suposatzen ditu fatxadan: Eguzkiaren erradiazioak erakartzeko, kolore iluneko margo bituminoso bat erabili behar da fatxada guztia estaltzeko. Haurrentzako eskola bat dela jakinik, ez dugu iluntasun itxura hori lortu nahi. Horregatik hormigoi panelak lehiate batzuekin tartekatuko ditugu arintasun itxura emanez. Dena modu industrializatu batean egingo da, eraikuntza eta garraioa errazagoa izan dadin. Hurrengo irudietan ikusten da modulu industrializatuaren muntaia. 20
  • 21. Sistema pasiboak eta energía berriztagarriak  Argiztapena: Eguzkiaren argiztapen eta berotasun naturala aprobetxatu nahian, eraikin nagusiko bolumen baten distribuzioa aldatu dugu lehenengo pisuan. Bertan ikasgelak eta laborategiak daude, eta hauen ordutegia kontuan izanik, aprobetxagarriagoa da gelak hegoaldera eta laborategiak iparraldera mugitzea; izan ere, gelek iparraldera ematen dute eta egun guztian egongo dira erabiltzen. Laborategiak berriz, hegoaldean kokatuta, momentu puntual batzuetan besterik ez dira erabiliko eta ez dute horrenbesteko berotasunik behar.  Eguzki erradiazioen aprobetxamendua: Hegoaldeko fatxada izango da erradiazio gehien jasoko dituena. Horregatik, alde honetara orientatuz, panel fotovoltaikoak kokatuko ditugu kaptazio gisa eta honek suposatzen dituen beste gaiak instalatu beharko dira; hala nola: elkar- aldagailua eta elektrizitatea bananduko duen sare elektrikoa. Jasotako erradiazioa, ur bero sanitariorako eta iluminaziorako ere erabiliko da. Horregatik, instalaziora, galdara konektatuta egon beharko da, panelek sortutako elektrizitate hori bertan erabiltzeko.  Plaka fotovoltaikoak: Panelek eguzkiaren erradiazioa jasoko dute eta jasotako energiak barne materialean elektrodoen mugimendu bat sortuko du. Kontaktu metaliko batzuen bidez, energia elektrikoa jaso daiteke sarean zehar banandu ahal izateko. Ondoren, elkar- aldagailura eramango da korronte jarraia alternoan bihurtzeko. Hortik aurrera, sare elektrikoaren bidez, elektrizitate hori eraikinean zehar banandu ahal izango da edota Iberdrolari saldu. Instalazio hau ganbaran kokatuko dugun instalazio gelan egingo da.  Airearen mugimendu naturalaren aprobetxamendua: airearen zirkulazio naturala erabiliz, hegoaldeko fatxadan osoan zehar horma parietodinamiko bat planteatu dugu. Masa termiko handiko horma bat eta aire kamera sortzeko kristal bat jarriz, tartean geratzen den airea, eguzkiak berotuko du eta hau eraikinaren barrura transmitituko da kalefakzioaren papera eginez. Bai kristalaren eta bai hormaren goi eta behe aldetan, irekidura batzuk sortuko dira aireztapena, aire renobazioa eta zirkulazioa sortzeko. Udan, aire kameran geratuko den aire beroa, baita gelako aire biziatua kanporatuko da konduktu eta rejilen bidez. Neguan berriz, goiko sarbidea irekita egongo da kanpo- barne zirkulazioa bermatzeko eta aire beroa barrura transmititzeko. 21
  • 22. Kaptazioa eta akumulazioa beraz, fatxadan emango dira. Distribuzioa, konduktu sistema baten bidez eta bentiladore batzuen bidez egingo da. Horrela, sortutako aire beroa, ez da bakarrik horma parietodinamikoa duen fatxadan emango, baizik eraikinaren beste zonalde batzuetara eraman ahal izango da. Neguan bentiladoreek hegoalde- iparralde norantza izango dute, eta barruan sortuko den aire biziatua, iparraldeko fatxadatik ateraaraziko da. Udan berriz, kontrako norantza izango dute, eta iparraldeko aire freskoa barruko aldera sartuko da, azkenik hegoaldeko fatxadatik kanporatzeko. 22
  • 23. Energia aurrezteko erabili diren sistema pasiboak Energiarentzako sistema pasiboak erabiltzea zen proiektuaren baldintza garrantzitsu bat, izan ere, sistema bioklimatikoa, sistema ekologikoa bat da eta askoz ekologikoagoa da energía aurreztea nahiz eta sistema berriztagarri batekin energía sortzea egokia den. Sistema pasiboak, kalifikazio efiziente bat lortzeko guztiz beharrezkoak dira; hauei esker neguan berogailuek erabili beharreko energía gastua txikitu egiten dugu, baita udan aire girotuaren erabilpena murriztu ere. Gure kasuan, arazo handiena neguan edukiko genuke klima dela eta; horretarako eguzki izpiez baliatuko gara beroa eta argia lortzeko. Aukera desberdinak aztertu ondoren, gure eraikinean erabili dugun estrategia pasiboak hegoaldeko fatxadari lotuta daude. Hiru solairutako eraikin honetan horma parietodinamiko bat planteatu dugu. Aldi berean eraikinaren barneko distribuzioari aldaketa txiki batzuk egin dizkiogu. 2. Solairuan kokatuta dauden laborategiak iparraldera mugitu ditugu, hórrela hegoaldean ikasgelak jarri ahal izateko. Ikasgelak maizago erabili behar izango direnez eguzkitzapen zuzena hauek jasotzea onena dela pentsatu dugu. Iparraleko fatxadaren kasuan, isolamenduari dgokionez aldaketa txiki bat egin behar dela ere, garrantzitsua dela pentsatzen dugu. Horrela, berogailuetarako behar dugun energía kuantitatiboki murriztua agertuko da. Fatxada ere sistema pasibo baten modura pentsatuta dago; modulo horizontalei esker sartzen den argia erregulatu dezakegu. Neguan, lehen esan baitugu arazorik larriena orduan dugula, eraikinaren espazio gehienek fatxadaren bitartez jasoko dute beroa, baina energia hau gordetzen ez bada, airea berotu eta ihes egingo du: lortutako energiak ihes egingo liguke. Hau ez gertatzeko, beroarentzako akumuladoreak jarri ditugu; horretarako, inertzia termiko handiko horma eta zoruak proiektatu ditugu espazio jakin batzuetarako, hots, patio eta fatxadatik sartutako eguzki-izpiak joko dituzten tokietan. 23
  • 24. Behe solairuan , hosto galkorretako berdegunea planteatu dugu; aztertu behar dugun, neguan argia patioaren bidez barruko espazioetara sartuko zen eta udan, aldiz, hostoei esker itzala jasoko lukete hainbat gunek; honi gehitu behar diogu zuhaitz berde bat ikusteak udako egun batean freskotasunaren kontzeptua burura ekartzen digula. 24
  • 25. Eraikinean egindako obraren baloraketa ekonomikoa Egindako obra gaur egun merke ateratzen da sistema industrializatuari esker: eskuzko lana, profesionalitatea eta ordu kopurua asko murrizten dira, eta elementuak aurrekoitziak izateak ere in situzko obren lana eta ajustatea aurrezten du. Gainera, elementu errepikatuak direnez, merkeago atertazen, da maiorazkoari erosten baitzaio. HORMA PARIETODINAMIKOA____________________________________ ESKUZKO ½ OINEKO ADREILU FABRIKA BOTATZEA 625 m2 15,05 X 625 = 9406€ ½ oineko sakoneraren adreilu fabrika botatzea, eskuz, garbiketa eta hondakinen kentzea, zabortegira garraioa kontuan hartu gabe. ZABORTEGIRA ESONBROEN ERAMATEA<20 km 150m3 5,32 X 150 = 798€ Eskonbroak zabortegira eramatea, 20 Tona-erainoko kamioi baskulanteetan, 20 km baino distantzi laburrago baterako, joan etorria eta zabortegiaren kanona kontuan hartuz. 2 HILABETEZ ALDAMIOEN ALOK./INST. 15m.<h>20m 625 m2 11,64 x 625 = 7272€ Beroan galbanizatutako altzairuzko 3,25 mm grosoreko tutuen aldamioen alokatzea, muntaia eta desmuntaia, 2 hilabetez. Beldurrarentzat seguritatezko barandila bikoitza, rodapie perimetrala, altzairuzko plataformak eta 15 eta 20 m altuera bitartentzako eskailerak, fatxaden arriostramendua, babes – sareen jartzea eta apoio en jartze eta garbitzeko lan laguntzaileak eta aldez aurrekoak. CE normatibak dioenez. 25 CM LODIERAKO HORMIGOIZKO PANEL AURREFABRIKATUA 350 m2 58,43 x 350 = 20450 € Hormigoizko 25 cm lodierako itxitura panel aurrefabrikatua, kolore ilunean bukatua, 2,5 zabalera eta 4,2 luzerakoak, muntaia eta apeamenduentzako garabi automobilaren laguntzarekin. OIHAL HORMA + GARBITZEA (kanpokoak 625 m2 158,24 x 625 = 98900 € Kolore naturalean anonizatutako aluminiozko egitura finkatua, bere azaleraren %20ª irekigarrria delarik, 80 x 40 mm neurriko aluminiozko periferiakin, elementuen bidez finkatua, 6 mm ko beira sinplea eta tenplatuakin. Replanteoa, nibelazioa eta aplomaketa, paretortzak (enjarjeak), mermak eta hausteak (roturas), piezak hezetuz, 25
  • 26. junteatuz, garbituz eta medio lagungarriak erabiliaz. s/NTE-FFL y NBE-FL-90, 1 m2 baino zulo handiagoak onodrioztatuz. LEHIOAK (barrukoak) 200 m2 14,77 x 200 = 2954 € Kolore naturalean anonizatutako aluminiozko egitura fijoa, 6 mm ko beira bikoitzarekin. Junkilloak eta osagarriak, muntaia eta tresna lagungarriak s/NTE-FCL. INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA____________________________________ KALKULUA: Energía elektrikoaren kontribuzio fotovoltaiko minimoa Lehenik eta behin beharrizanak nolakoak diren aztertu behar ditugu. Ezarri behar dugun potentzia kalkulatzeko formula hau erabiliko dugu: P= C x (A x S + B) P= ezarri behar dugun potentzia (kWp) A eta B= erabilera administratiboa hartuz gero, A: 0,001223 eta B: 1,36 C= gune klimatikoaren araberako koefizientea, Urnieta I gune klimatikoan dagoenez, C: 1 S= eraikinaren azalera eraikia (m2) Eraikin nagusiaren azalerak solairuen arabera Tailerren eraikinaren solairuen azalerak Estalki azpiko solairua + dorrea: 2050 m2 1. solairua: 765 m2 2. solairua: 2050 m2 Behe solairua: 2500 m2 1.solairua: 2050 m2 Behe solairua: 2025 m2 Eraikitako azalera totala: 3265 m2 Sotoko solairua: 1525 m2 Eraikinaren azalera eraikia: 9700 m2 Beraz, S: 9700 m2 + 3265 m2 = 12965 m2 Formula jarraituz, P = 1 x ( 0,001223 x 12965 + 1,36) = 17,216 kWp Eguzki panelak jartzeko era orokorra erabiliko dugu, estalkian paraleloan jarriko ditugu. Ondorioz, izan ahal ditugun galera maximoak, orientazio edo inklinazioaren ondorioz 26
  • 27. %10, itzalen ondorioz %10 eta bien artean %15dira. Egoera ezin hobea, hegoaldeko orientazioa eta inklinazioa, Urnietaren kasuan 43,25º - 10º = 33,25ºkoaizango da. Gure gune klimatikoaren (I) araberako eguzki irradiazio orokorra azalera horizontal batean: H < 13,7 MJ/m3 edo H < 3,8 kWh/m3 Gure instalazioaren egoera orokorra: Irradiantzia: 1000 W/m3 Banaketa espektrala: AM 1,5 G Intzidentzia normala Zelularen tenperatura 25º Inklinazioa dala eta galdutako energiaren kalkulua Inklinazio angelua: 33,25º Azimut angelua: 12º Galera (%) = 100 x ( 1,2 x 10-4 x ( β – ϕ + 10)2 + 3,5 x 10-5 x α2 ) β = inklinazio angelua: 33,25º Φ = latitudea: 43,25º α = azimut angelua, gure kasuan 12º Galera = 100 x ( 1,2 x 10-4 x ( 33,25º – 43,25º + 10)2 + 3,5 x 10-5 x 12º2 ) = % 0,05 Itzalen ondorioz ematen den eguzki irradiazio galera nuloa da estalkian kokatuak daudelako eta inguruan ez dugulako itzala emango duen elementurik. Urnietako Salesianos eskolan eguzki panelek duten galera totala: % 0,05 Energia elektrikoaren kontribuzio fotovoltaiko minimoa 17,216 kWp da, beraz galera 554 Wpkoa da. Beraz kalkulu minimoa ateratzeko 17,770 kWrekin egin beharra dago. 100 Wpko potentzia duten eguzki panelak aukeratu ditugu. Beraz, energia elektrikoaren kontribuzio fotovoltaiko minimoa 17,770 kWp denez, gutxienez 178 eguzki panel fotovoltaiko beharko ditugu. Panel bakoitzak 0.85 m2 okupatzen duenez, teilatuan 152,5 m2 okupatuko dituzte panel guztiek. Panelak: 152.5 m2 x 300 €/m2 = 45750 € 27
  • 28. Totala: 50000€ AKUMULATZAILE ESTAZIONARIOA 6OPzS300 1 1.089,30 € Akumulatzaile estazionarioa, 208 mm ko zabalerarekin, 147 mm luzeera eta 435 mm altuera. 2V ko boltajea du eta 300 eko aH-a (C10). PANELARENTZAT EUSPEN EGITURA 110Wp 1 38,22m2 43,19 € 110 Wp ko panel fotoboltaikoarentzat euspen egitura, altzairu galbanizatuan fabrikatua eta altzairu herdoilgaitzezko torlojueriarekin. EGUZKI MODULU FOTOBOLTAIKOA A-45 1 407,05 € Probazko potentziako 45W ko A-45-dun eguzki modulu fotoboltaikoa, potentzi maximoko puntuan 3A ko korrontea eta 15V rekin, zelularen 25ºC tenperatura eta 1,5 eko aire-masarentzako. 700 mm ko luzeera, 660mm zabalera eta 35 mm ko sakonera eta 4,5 kg-ko pisuarekin. DSD REGULATZAILEA 30 1 256,45 € Regulatzaile digitala, 12/24V ko bitentsio automatikoa, mikropozesatzailea LCD pantaila alfanumerikoarekin, LED-ak, 30A. ultralaua (22mm). Txapa galbanizatutako kaxa labe-ra epoxyarekin margotuta. Tenperatuta sonda. Garabi automont. alokatzea. 18 m. 600 kg. 1 904,00 € 28

×