EFQM Interpretazio Gida eta Jarraibideak 2002

1,046 views
936 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,046
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
12
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

EFQM Interpretazio Gida eta Jarraibideak 2002

  1. 1. EUSKADIKO LANBIDE-HEZIKETA BIKAINTASUNAREN EFQM EREDUA INTERPRETAZIO GIDA ETA JARRAIBIDEAK 1
  2. 2. AURKIBIDEA: Aurkezpena. ...................................................................................................... 3. or. Sarrera. ............................................................................................................. 4. or. 1.-Bikaintasunaren EFQM eredura sarrera orokorra.......................................... 6. or. 1.1.-Bikaintasunaren EFQM eredua.................................................................. 6. or. 1.2.-Ereduaren egitura....................................................................................... 8. or. 1.3.- REDER eskema logikoa............................................................................ 11. or. 1.4.-Ebidentziak.................................................................................................. 13. or. 1.5.-Kalitate ezaugarriak..................................................................................... 14. or. 1.6.-Kanpo ebaluazioko txostenak: puntu sendoak eta hobetu beharreko alderdiak17. or. 2.-Ikastetxeetarako interpretazioa eta jarraibideak: marko orokorra.................. 19. or. 2.1.-Sarrera........................................................................................................ 19. or. 2.2.-Emaitzenganako orientazioa........................................................................ 21. or. 2.3.-Bezeroarenganako orientazioa..................................................................... 22. or. 2.4.-Ikastetxeen eginkizuna................................................................... ........ ... 23. or. 2.5.-Hezkuntza zerbitzua................................................................................... 23. or. 2.6.-Prozesuak................................................................................................... 25. or. 2.7.-Emaitzak...................................................................................................... 26. or. 2.8.-Pertsonak.................................................................................................... 29. or. 2.9.-Baliabideak.................................................................................................. 30. or. 2.10.-Gidaritza..................................................................................................... 30. or. 3.-Ikastetxeetarako interpretazioa eta jarraibideak: irizpideak eta azpimailako irizpideak……………………………………………………………………….. 33. or. 1. irizpidea: Gidaritza..................................…....................................................... 33. or. 2. irizpidea: Politika eta estrategia......................................................................... 36. or. 3. irizpidea: Pertsonak........................................................................................... 40. or. 4. irizpidea: Itunak eta baliabideak........................................................................ 44. or. 5. irizpidea: Prozesuak......................................................................................... 48. or. 6. irizpidea: Bezeroengan izandako emaitzak....................................................... 53. or. 7. irizpidea: Pertsonengan izandako emaitzak...................................................... 56. or. 8. irizpidea: Gizartean izandako emaitzak............................................................. 60. or. 9. irizpidea: Emaitza nagusiak................................................................................. 63. or. 4.-Praktika onak lanbide-heziketako ikastetxeetan................................................68. or. 2. irizpidea: Politika eta estrategia......................................................................... 68. or. 5. irizpidea: Prozesuak...........................................................................................69. or. 3. irizpidea: Pertsonak.................................................................................... .......72. or. 4. irizpidea: Baliabideak..........................................................................................73. or. 2002ko ekaina 2
  3. 3. AURKEZPENA JORGE ARÉVALO TURRILLAS JAUNA Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA 1995etik aurrera, Euskadiko Lanbide Heziketak bere ibilbidea hasi zuen gure inguruko enpresa nabarmenetan arrakasta handiarekin probatzen ari zen kalitatearen kudeaketan. Lanbide Heziketako orduko Zuzendaritzak apustu argia egin zuen ikastetxeei segurtasunez laguntzeko beren baitan kalitatearen kultura sortzen eta hedatzen joateko. 1997an onartutako Lanbide-Heziketako Euskadiko Plana ere Prestakuntza eta Lanbide Heziketako Sistema Integratuan kalitatearen kudeaketa sustatzearen alde agertzen da eta erreferente moduan Bikaintasunaren EFQM Eredua proposatzen du. Pertsona askoren borondateari eta ahaleginari esker 2002an lau ikastetxe Bikaintasunaren EFQM Ereduko (European Foundation for Quality Management) 400 punturekin eta Eusko Jaurlaritzaren Zilarrezko Q Sariarekin ikustea posible izan da, 14 ikastetxek Bikaintasunaren Ereduko 300 puntu gainditu dituzte, eta 29k ISO 9000 Araua, kalitate ziurtagiria, jaso dute. Lanbide Heziketako ikastetxeak kalitatearen kudeaketa sistemen barne egoteak oso emaitza onak eta hobekuntza nabariak ekarri dizkio irakasteko eta ikasteko prozesuari eta ikastetxeen berezko jarduera eremuari atxikitako beste prozesuei, Euskadiko Lanbide Heziketa Europako Batasuneko maila aurreratu eta eraginkorrenetan jarri baitute. Gustura egoteko adina arrazoi badugu, beraz, baina, hala ere, kalitatearen bidea ibilbide luzeko bidea da, eta helburu altuagoetara eramango gaituen konfiantzarekin aurrera egitea erabaki dugu. Argitalpen honetan Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak egindako Bikaintasunaren EFQM Ereduko INTERPRETAZIO GIDA ETA JARRAIBIDEAK aurkezten ditugu. Lanbide Heziketako erakundeek ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzten enpresekiko berezitasunak dituztenez, eta kontuan hartuta, Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioaren jarraibideak jarraituta ikastetxeen ebaluazioen erreferentea Bikaintasunaren EFQM Ereduko Enpresa Txiki eta Ertainen bertsioak izan behar duela, ziur gaude gida hau oso erabilgarria izango dela lanbide-heziketako ikastetxeetan kalitate eta etengabeko hobekuntza sistemak jartzen aurrera egiteko, eta, ondorioz, baita beste ikastetxe batzuetan ere, eta Bikaintasunaren EFQM Ereduko memoria idazle eta ebaluatzaileentzat bereziki tresna baliagarria izango dela. 3
  4. 4. SARRERA 1997ko apirilaren 22an Eusko Jaurlaritzak onartutako Lanbide-heziketako Euskadiko Planak ezartzen du Bikaintasunaren European Foundation for Quality Management (EFQM)1 Eredua izan dadila lanbide-heziketako ikastetxeen kalitatearen kudeaketa hobetzeko erreferentea. Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak sortutako dekretuak bere ataletako batean adierazten du tresnak erraztu behar dituela ikastetxeek kudeaketako kalitate mailak ebaluatu eta autokontrolatu ahal izateko eta prozedurak erraztu behar dituela kanpotik egiaztatu ahal izateko. Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak Bikaintasunaren Eredu bat hitzartu zuen 2001eko martxoan Euskalit-Kalitaterako Euskal Fundazioarekin lanbide-heziketako ikastetxeentzat, erreferentzia bezala balio izateko memoriak egiteko eta ikastetxeetako autoebaluazioak egiteko. Eredu horrek orduan indarrean zegoen ETEen bertsioko irizpideen eta azpimailako irizpideen egitura zuen, baina 1999ko enpresa handientzako Bikaintasunaren EFQM Ereduko bertsio orokorreko ekarpenak sartzen zituen. EFQMk orain dela gutxi eguneratu du enpresa txiki eta ertainentzako (ETE) ereduaren bertsioa. Bertsio hori da lanbide-heziketako ikastetxeetan aplika daitekeena. ETEen EFQM ereduaren bertsioa aplikagarria izango da, beraz, Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak ikastetxe integralen sareko ikastetxeetan egin behar dituen ebaluazioak egiteko, eta goian aipatutako eredua ordezkatzen du. Aplikagarria izango da baita gerora Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioak kudeaketaren kalitatearen Euskal Saria (Zilarrezko Q eta Urrezko Q sariak) lortu nahi duten ikastetxeetan egingo dituen kanpo ebaluazioetan. Bikaintasunaren Ereduaren interpretazioa eta ikastetxeetan horien aplikazioa errazteko, Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak INTERPRETAZIO GIDA ETA JARRAIBIDEAK egin du, lanbide-heziketako ikastetxeetan aplikatzeko. Gida hauei zuzenduta dago: Lanbide-heziketako Ikastetxe Integralen Sareari, eta, ondorioz, lanbide- heziketako gainerako ikastetxeei. Gidak ikastetxeetan autoebaluazioak eta memoriak egiteko unean ereduaren interpretazioa erraztuko duen irizpide multzo bat ekarri nahi du. Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako ebaluatzaileei. Gidak erabiltzen ari garen ereduaren eta kalitate eta kudeaketa kontzeptuen interpretazio-elementuak eman nahi ditu hezkuntza ikuspuntutik, 1 EFQMk babestuta dauka bikaintasun ereduaren jabetza intelektuala 4
  5. 5. batik bat hezkuntza alorretan lanean aritzen ez diren ebaluatzaileei eman nahi dizkie elementuak. EFQM ereduan aurretik prestakuntza duten eta lanbide-heziketako ikastetxeetarako bere interpretazioa ezagutu nahi duten pertsona guztiei. Gidak oinarrizko lau kapitulu ditu. Lehenengoa EFQM eredura sarrera orokor eta oinarrizkoa da. Bigarren kapituluak ereduaren interpretazioaren marko orokor bati heltzen dio eta ikastetxeetarako jarraibideak ematen ditu, ohiko kalitate kontzeptuei dagozkienak eta ereduko irizpideei eta beren barneko harremanei dagozkienak. Hirugarren kapituluak hezkuntza interpretazioak iradokitzen dizkie ereduaren azpimailako irizpideei eta elementu orientagarriei edo alderdiei. Azkenik, laugarren eta azken kapituluak lanbide-heziketako ikastetxeetan kudeaketa onerako errepertorio bat erakusten du, eta aurrera egiteko erreferentzia moduan balio diezaieke. Jakinaren gainean gaude ez direla nabarmendu daitezkeen praktika on bakarrak. Agentziak bere eginkizunetako bat bezala hartu du ikastetxeetan eta erakundeetan jarritako kudeaketa onak identifikatzea eta ENCUENTROS BIKAIN izeneko ekimen baten bidez ikastetxeetan zabal dadin laguntzea. Espero dugu gida honek lagunduko diola ikastetxeetako zuzendaritza taldeak eta pertsonala gure lanbide-heziketaren kalitatea hobetzeko egiten ari diren ahaleginari. 5
  6. 6. 1.- BIKAINTASUNAREN EFQM EREDURA SARRERA OROKORRA Atal honen xedea bikaintasunaren EFQM ereduak erabiltzen dituen egitura, edukiak eta kontzeptuak argitzea da. Horren bidez, Euskal Agentziak ikastetxeetako autoebaluazio prozesuak eta kanpo ebaluaziorako memoriak egiteko prozesuak erraztu nahi ditu. 1.1.- BIKAINTASUNAREN EFQM EREDUA. EFQM eredua erakundeen kudeaketa hobetzeko erreferentzia-marko bat da. Erakunde baten aurrerapena ebaluatzeko balio duten 9 erreferentzia-irizpide proposatzen ditu. Ereduak irizpide bakoitzaren definizio bat ematen du, eta horrek bere esanahi orokorra deskribatzen du, eta ebaluazioan salbuespen justifikatuak izan ezean kontuan hartu behar diren irizpide bakoitzarentzat azpimailako irizpide multzo bat garatzen du. Azkenik, azpimailako irizpide bakoitzak heldu beharreko alderdien zerrenda bat du barnean (ETEntzako bertsioan elementu orientagarriak izena dute). Alderdi edo elementu orientagarri horiei heldu dakieke erakundearen xedea zein den arabera; ez da zerrenda zehatza ezta nahitaezkoa ere. Alderdien xedea erakundeak egin dezakeenaren gaineko adibideak ematea da. ERAGILEAK EMAITZAK PERTSONENGAN PERTSONAK IZANDAKO EMAITZAK %9 %9 GIDARITZA POLÍTIKA ETA PROZESUAK BEZEROENGAN EMAITZA IZANDAKO NAGUSIAK %10 ESTRATEGIA %14 EMAITZAK %8 %20 %15 ITUNAK ETA GIZARTEAN IZANDAKO BALIABIDEAK EMAITZAK %9 %6 BERRIKUNTZA ETA IKASKUNTZA Antolaketa EFQM ereduaren arabera ebaluatzen da. Ereduak 1000 puntu ematen ditu (500 eragileei eta 500 emaitzei) eta irizpide bakoitzak pisu espezifiko desberdina du puntu horien banaketan. Taulak indarrean dauden ehunekoak erakusten ditu. Azpimailako irizpideei dagokienez, eragileen irizpideen kasuan, azpimailako irizpide guztiek puntu berak dituzte. Gidaritzaren lau azpimailako irizpideak berdin neurtzen dira, 6
  7. 7. bakoitza %25. Eragileen gainerako irizpideek 5 azpimailako irizpide dituzte, eta, beraz, bakoitzak irizpidearen %20 adierazten du. Emaitzen irizpideek bi azpimailako irizpide dituzte beti, baina ez dituzte puntu berdinak. Bezeroengan izandako emaitzen eta pertsonengan izandako emaitzen kasuan, pertzepzioari dagokion azpimailako irizpideak irizpidearen %75 puntu ditu, eta etekinari dagokionak %25. Gizartean izandako emaitzen kasuan alderantziz gertatzen da (%25 ditu pertzepzioak eta %75 etekinak). Azkenik, emaitza nagusietan, bi azpimailako irizpideen puntuak berdinak dira, bakoitzak %50 du. Ereduaren oinarria honakoa da: erakunde batean planifikatutako etekinarekiko, bezeroekiko, bere pertsonekiko eta gizartearekiko emaitza onenak politika eta estrategia, prozesuak, pertsonak eta baliabideak bultzatu eta zuzenduko dituen buruzagitza baten bidez lortzen dira. Ereduaren eskema honakoa izan liteke: erakunde bakoitzak, edozein izanda ere, izateko asmo edo arrazoi bat du (2 irizpidea: politika eta estrategia) eta hainbat jarduera eta prozesu kudeatzen ditu (5 irizpidea: prozesuak) beren bezeroei edo hartzaileei produktuak edo zerbitzuak emateko eta espero zituzten emaitzak lortzeko. Bere prozesuak kudeatzeko, erakundeko pertsonen lana, partaidetza eta sormena ematen du (3 irizpidea: pertsonak) eta baita erabil ditzakeen baliabide materialak ere (4 irizpidea: baliabideak). Arduradunak edo gidariak erakundea norabide zuzenean eramaten saiatzen dira (1 irizpidea: gidaritza). Irizpide horiek guztiek osatzen dituzte eragileak. Erakunde guztiak saiatzen dira edozein motatako amaierako emaitzak lortzen. Hala ere, emaitzak lortzea epe luzera gure produktuaren edo zerbitzuaren hartzailearen fideltasunak baldintzatuta dago. Beraz, emaitzek ez dituzte soilik amaierako emaitzak kontuan hartu behar (9 irizpidea: emaitza nagusiak), baizik eta, gure bezeroengan eta interes taldeengan izandako emaitzak (6 irizpidea: bezeroengan izandako emaitzak). Pertsonen jokaerak eragin handia du emaitzetan, eta, beraz, esparru horretako emaitzak ere kontuan hartu behar dira (7 irizpidea: pertsonengan izandako emaitzak). Azkenik, erakundeak gizarte inguruan duen eragin motak ere baldintzatzen ditu epe luzerako emaitzak (8 irizpidea: gizartean izandako emaitzak). Beraz, EFQMk uste du esparru horietako guztietako emaitzak neurtu behar direla. 7
  8. 8. 1.2.- EREDUAREN EGITURA Eragileentzako EFQM ereduaren egiturak hiru maila ditu, eta adibideekin erakutsiko ditugu: a) IRIZPIDE ERAGILEAK 5 / PROZESUAK Erakundeak nola diseinatzen, kudeatzen eta hobetzen ditu bere prozesuak bere politikari eta 1.-Irizpidearen estrategiari laguntzeko, eta guztiz asetzeko, gero definizioa. eta balio handiagoa sortuz bere bezeroei eta intereseko beste talde batzuei. EFQMrentzat irizpide bakoitzak duen definizio zehatza, esanahia, kasu honetan prozesuek, eta erakundean ebaluatu beharrekoa azaltzen du. AZPIMAILAKO IRIZPIDEAK 5a Prozesuen diseinua eta kudeaketa sistematikoa. 2.-Heldu beharreko 5b Berrikuntzaren bitartez, prozesuetan beharrezko azpimailako hobekuntzak sartzea, bezeroak eta beste interes taldeak irizpideak guztiz asetzeko, gero eta balio handiagoa sortuz. 5ca Produktuak eta zerbitzuak diseinatzea eta garatzea, bezeroen beharrak eta itxaropenak oinarri hartuta. 5da Produktu eta zerbitzuen ekoizpena, banaketa eta arreta-zerbitzua. 5e Bezeroekiko harremanaren kudeaketa eta hobekuntza. Azpimailako irizpideek irizpideak zehazten dituzte, eta erakundeak zer egin beharko lukeen azaltzen dute. Kasu honetan, eta 5 a azpimailako irizpidearen arabera, erakundeak prozesuak diseinatu eta sistematikoki kudeatu behar ditu. Azpimailako irizpideak aginduzkoak dira, hau da, heldu egin behar zaie. 8
  9. 9. ALDERDIAK ( ELEMENTU ORIENTAGARRIAK) 5a Prozesuen diseinua eta kudeaketa sistematikoa. 3.-Erakunde bakoitzean Azpimailako irizpide honetan sar daiteke zer egiten duen erakundeak azpimailako honetarako: irizpide • Erakundearen prozesuak diseinatzeko, politika eta estrategia egiteko bakoitzarekiko prozesu nagusi beharrezkoak barne. egin • Erabiliko den prozesuen kudeaketa sistema ezartzeko. daitekeenaren • Prozesuen kudeaketari sistema araupetuak ezartzeko, adibidez, ISO gainean 9000 Arauan oinarritutako kalitate sistemak, ingurumen orientatzen duten kudeaketarako sistemak edo laneko arriskuen kudeaketako sistemak. alderdiak • Prozesuak neurtzeko sistemak ezartzeko eta etekinen helburuak (elementu ezartzeko. orientagarriak). • Erakundearen barne interfazeak eta kanpoko partenerrekin lotutakoak konpontzeko, prozesuak hasieratik amaierara era eraginkorrean kudeatzeko. Alderdiak (elementu orientagarriak) ez dira aginduzkoak, eta erakundeek azpimailako irizpide bakoitzarekiko egin dezaketena ematen dute aditzera. Horrela, adibidez, 5a azpimailako irizpidearen arabera, erakundeek diseinatu eta sistematikoki kudeatu behar dituzte prozesuak, eta horretarako ereduak iradokitzen du, besteak beste, erakundeak prozesuen kudeaketari sistema araupetuak ezartzeko, adibidez, ISO 9000 Arauan oinarritutakoak, baina hori ez da aginduzkoa. Eragileak ebaluatzeko, erakundeak aztertu behar du azpimailako irizpide bakoitzean ezarritakoarekiko zer egiten duen, erreferentzia moduan hartuz ereduko elementu orientagarriak. Ereduarekin alderatzeak hobetzeko alderdiak identifikatzea ahalbidetzen du, eta, azkenik, erakundeak bere kudeaketaren kalitatean aurrera egitea ahalbidetuko dien bere hobekuntza planak ezarri ahal ditzake. b) EMAITZA IRIZPIDEAK Emaitzen egitura antzekoa da. 6/ Zein lorpen ari da erdiesten erakundea bere 1. -Irizpidearen kanpoko bezeroekiko. definizioa. BEZEROENGAN IZANDAKO EMAITZAK EFQMrentzat irizpideak duen definizio zehatza, esanahia, kasu honetan bezeroengan izandako emaitzak, eta erakundean neurtu behar dena azaltzen du. Horretarako, erakundeak azpimailako irizpide bakoitza ebaluatzea ahalbidetuko dioten adierazleak zeintzuk izango diren zehaztu beharko du. 9
  10. 10. AZPIMAILAKO IRIZPIDEAK 6a Pertzepzio-neurriak. 2.-Heldu beharreko azpimailako irizpideak 6b Etekin-adierazleak. Azpimailako irizpideek erakundeak neurtu beharko lukeena ezartzen dute. Kasu honetan, azpimailako irizpideek adierazten dute bezeroen pertzepzioa eta bezeroekiko erakundeak duen barne etekina neurtu eta aztertu behar dela. Gero ikusiko dugun bezala, elementu orientagarriek azpimailako irizpide bakoitzean kontuan har litezkeen emaitza moten edo adierazleen gaineko iradokizunak ematen dituzte. Pertzepzio-neurriak kasu honetan erakundearen gainean bezeroek duten pertzepzioaren ingurukoak dira, eta inkesten, zorion-gutunen, kexen eta abarren bidez lor daiteke. Etekin-adierazleak aurresateko motako barruko neurriak dira, eta erakundeak horiek erabiltzen ditu pertzepzio emaitzei aurrea hartzeko edo aurreikusteko, eta, beraz, bere etekina ulertzeko, aztertzeko eta hobetzeko. ALDERDIAK (ELEMENTU ORIENTAGARRIAK) 6a Pertzepzio-neurriak. Bezeroaren aldeko pertzepzio-neurriek erreferentzia egin diezaiokete honakoari: • Irudi orokorrari: 3.-Pertzepzio Irisgarritasuna/ Komunikazioa / Malgutasuna / Jarrera proaktiboa/ edo etekin- Erantzuteko gaitasuna. adierazleek • Produktuei eta zerbitzuei: kontuan har Kalitatea/ Balioa/ Fidagarritasuna/ Diseinuan berrikuntza/ Entrega / ditzaketen Ingurumen profila. alderdien • Salmentei eta saldu osteko zerbitzuari. gainean Erakundeko pertsonen gaitasuna eta jarrera / Aholkularitza eta orientatzen laguntza / Bezeroentzako argitalpenak eta dokumentazio teknikoa/ duten alderdiak Kexen eta erreklamazioen tratamendua / Produktuaren gaineko (elementu prestakuntza / Erantzuteko denbora/ Laguntza teknikoa/ Bermeak. orientagarriak) • Fidagarritasunari Berriz erosteko asmoa / Erakundearen beste produktuak eta zerbitzuak erosteko asmoa / Erakundea gomendatzeko asmoa. Alderdi edo elementu orientagarriek bezeroen pertzepzioa ebaluatzeko garaian kontuan hartu litezkeen alderdi moten, adibidez erakundea gomendatzeko asmoaren, gaineko iradokizunak ematen dituzte. 10
  11. 11. 1.3.- REDER ESKEMA LOGIKOA. Bikaintasunaren EFQM ereduak eskema logiko bat erabiltzen du, REDER izenekoa, ebaluazioa egiteko. Ereduaren irizpide eta azpimailako irizpideek erakundea begiratu behar den ispilua azaltzen badute, REDER puntuazioko matrizeak ebaluazio metodoa azaltzen du, egin behar deneko modua. REDER eskema logikoak ezartzen du erakunde batek sistematikoki egin behar duena etengabeko hobekuntza prozesuan: Lortu nahi diren emaitzak zehaztea, bere politika eta estrategia egiteko prozesuaren zati bezala. Erakundeari emaitza horiek lortzea ahalbidetuko dien arrazoiz oinarritutako eta osatutako ikuspuntu multzo bat planifikatzea. Ikuspuntuak era sistematikoan hedatzea, osorik ezarriko direla ziurtatzeko. Ikuspuntuak ebaluatzea eta aztertzea neurketan, ikaskuntzan eta lortutako emaitzen azterketan eta hobekuntzan oinarrituta. REDER matrizea (emaitzak, ikuspuntua, hedatzea, ebaluazioa-azterketa) PDCAren aldaera dela esan dezakegu. Desberdintasun garrantzitsuena da REDER ereduak dioela zer egin behar dugun planifikatu aurretik, hau da “ikuspuntu” bat hartu aurretik, beharrezkoa dela hobetu nahi diren emaitzak, helburuak, zehaztea. Horrek kausa-efektu erlazioaren garrantzia sendotzen du, prozesuaren (egiten dugunaren) eta emaitzen (lortzen dugunaren) artean. Hedatzea Deming zikloko “Do/eginen” baliokidea da. Ebaluazioa eta azterketa azken bi pausoen baliokidea da, “Check/Ebaluatu” eta “Act/Eguneraturena”. REDER “amaieratik hasi” ideiaren antzekoa da, hasieran lortu nahi den tokia edo ikuspegia finkatuz. “Amaieratik hasi” plangintzan eutsi beharreko paradigma garrantzitsua da. E A P A I C D E H 11
  12. 12. REDER EREDUAREN KALITATE EZAUGARRIAK R-EDER ereduaren R (emaitzak) emaitzen irizpideetan ebaluatzen da, adierazleen bidez, honako koadroan azaletik deskribatzen diren 5 ezaugarri kontuan hartuta (joerak, helburuak, konparazioak, kausa-efektua, esparrua). EDER (ikuspuntua, hedatzea, ebaluazioa eta azterketa) eragileetan ebaluatzen da, ikuspuntuarentzako 2 ezaugarrirekin (arrazoiz oinarritua, arrazoiz osatua), hedatzearentzako 2 ezaugarrirekin (ezarria, sistematikoa) eta 3rekin ebaluazioarentzat eta azterketarentzat (neurketa, ikaskuntza eta hobekuntza), eta horiek ere koadroan deskribatzen dira. Garrantzitsua da eragileen eta lortzen diren emaitzen arteko lotura horren ebidentziak ematea. REDER ESKEMA LOGIKOA Zein EMAITZA lortu nahi ditugun maila ERAKUNDEAK ERDIETSITAKO LORPENAK. hauetan: Erakundearen etekinean Joera positiboak eta/edo eutsitako etekina. Ekonomiko finantzarioan Erdietsitako helburu egokiak. R Operatiboan Beste erakundeekin alderatuta etekin ona. Interes taldeen pertzepzioan Ikuspuntuen ondorioa (kausa-efektua) Emaitzen aplikazioa alderdi garrantzitsuetan (irisgarritasuna) Emaitza horiek lortzeko zein EGITEA PLANIFIKATU DENA ETA HORRETARAKO IKUSPUNTU planifikatu eta garatuko ARRAZOIAK. ditugu. Arrazoiz oinarritua: Logika argia. E Ondo definitutako eta garatutako prozesuak. Interes taldeei zuzendua. Osatua: Politikari eta estrategiari laguntzen dio. Beste eragile batzuekin lotuta dago. Zein eratara HEDATUKO ditugu IKUSPUNTUA APLIKATZEKO EGITEN DENA ikuspuntuak ezarketa on bat ziurtatzeko. D Alderdi garrantzitsuetan ezarria. Era sistematikoan. Ikuspuntuak EBALUATZEKO eta IKUSPUNTUA ETA HEDATZEA EBALUATZEKO ETA AZTERTZEKO era, lortutako emaitzen AZTERTZEKO EGITEN DENA. jarraipenean eta azterketan oinarrituta. ER Ohiko neurketak. Ikaskuntza jarduerak. Lehentasunak identifikatzea, ezartzea. Hobekuntza planifikatzea eta ezartzea. 12
  13. 13. 1.4.- EBIDENTZIAK. Eragileetan ereduaren ezaugarriak baloratzeko modua erakundeak horri dagokionez zer egiten duen ebidentziak erakustea da. Ebidentzia ez da zerbait egiten den egiaztatzea edo baieztatzea soilik. Erakundeak “dioena egiten dela” frogatzen duten gertaeretan eta/edo agiri frogagarrietan oinarritutako egiaztapena da. Koadroan ikusi dugun bezala, eragileak REDER ereduarekin ebaluatzen direnean, ikuspuntuen sendotasuna eta integrazioa baloratu behar da, hedatzea nora arte den sistematikoa eta nora arte ezarrita dagoen eta ikuspuntuak eta bere hedatzea ebaluatzen eta aztertzen diren, neurketaren, ikaskuntzaren eta hobekuntzaren bidez. Beraz, ebaluatzeko modua eragileen hainbat irizpide eta azpimailako irizpideekiko egiten duenaren gainean erakundeak ematen dituen ebidentziak baloratzea da. Nork bere buruari galdetu behar dio, adibidez: • azpimailako irizpide honek ezartzen duenarekiko zer planifikatzen du erakundeak eta zergatik (ikuspuntuak)? eta zeintzuk dira planifikazioaren inguruan ematen dituen ebidentziak?. • Nola hedatu ditu ikuspuntu horiek? eta zeintzuk dira hedatzearen inguruan ematen dituen ebidentziak?. • Nola ebaluatzen eta aztertzen ditu ikuspuntuak? eta zeintzuk dira ebaluazioaren eta azterketaren inguruan ematen dituen ebidentziak?. Ebidentzien maila izan daiteke: • Ebidentziarik ez edo ohikoak ez diren ebidentziak. • Ebidentziaren bat. • Ebidentzia. • Ebidentzia argia. • Ebidentzia osoa. Ohikoak ez diren baieztapenak indartzeko gertaerarik ez dutenak dira. Adibidez, “gure zuzendaritza taldea kalitatearen kudeaketarekin konprometituta dago” baieztapenak errealitatea azaldu dezake, baina ez da esaten “nola” erakusten duen konpromiso hori, eta, beraz, ez da ohikoa. Beste muturrean, ebidentzia osoak adierazten du erakundeak azpimailako irizpidea bideratzen duen moduaren eta egiten den moduaren gaineko informazio zehatza eta osoa eman dela. Mutur horien artean, ebaluatzaileek baloratu behar dute erakundeak eman dituenak ebidentziaren batzuk dituen, ebidentziak eman dituen edo eman dituenak ebidentzia argiak diren. ALDERDIAK (ELEMENTU ORIENTAGARRIAK) ETA EBIDENTZIAK. Ereduak erakundearentzat garrantzitsu izateko proposatutako azpimailako irizpideen alderdiekiko erakundeak egiten dituen jardueren ebidentziak eman behar dira. Erakunde motaren arabera, baliteke ereduko alderdi batzuk aplikaezinak izatea, eta azpimailako irizpidearekin lotutako beste batzuk eman daitezke, nahiz eta ereduan ez aipatuta egon. ETEen berezko bertsioak dioen bezala, “lotura ez da zehatza eta ez zaie elementu 13
  14. 14. orientagarri guztiei heldu behar”. Alderdien helburua azpimailako irizpide bakoitzaren esanahia argitzea da. 1.5.- KALITATEAREN EZAUGARRIAK ERAGILEAK. Egileen azpimailako irizpideetan ikuspuntuan, hedatzean eta ebaluazioan eta azterketan sartutako kalitatearen ezaugarriekiko ematen diren ebidentziak ebaluatu behar dira. Honakoak dira: Ikuspuntua. Erakunde batek planifikatu duena da, eta horretarako arrazoiak. Ezaugarriekiko: Arrazoiz oinarritua ikuspuntuak logika argia du, prozesuak ondo definituta daude eta bezeroekiko eta interes taldeekiko orientazio argia dago. Integratua ikuspuntuak politikari eta estrategiari laguntzen dio, eta beste ikuspuntu batzuekin lotuta dago komeni denean. Hedatzea. Erakundeak egiten duena erakundean ikuspuntua garatzeko. Ezarria ikuspuntua eraginkor dago alderdirik garrantzitsuenetan. Sistematikoa ez da noizean behingo ezarketa, sistematikoki eragingarri bihurtzen da. Ebaluazioa eta azterketa. Hartutako ikuspuntuaren eta egindako hedatzearen ondorioak ebaluatzeko, aztertzeko eta eguneratzeko erakundeak egiten duena da. Neurketa ikuspuntuen eta bere hedatzearen eragingarritasunaren eta emaitzen gaineko neurketak egiten dira. Ikaskuntza pertsonek antolatutako jardueren, berrikuntzaren edo praktika hobeak sartzearen bidez ikasten dute. Hobekuntza hobetzeko balizko alderdiak identifikatzen dira, lehentasunak ezartzen dira eta hobekuntzak planifikatu eta ezartzen dira. Talde ebaluatzaileak erakundean dauden ebidentziak aztertu behar ditu zazpi ezaugarri hauekiko, eragileen azpimailako irizpide bakoitzean, eta erakundearen egoera puntuatu behar du aipatutako muturren artean, 0 eta 100 punturen artean. EMAITZAK. Emaitzetan, erakundeak erdietsitako lorpenak ebaluatzen dira. Lorpen horiek erakundeak bere emaitzak emaitzen lau irizpidetan neurtzeko (bezeroak, pertsonak, gizartea eta 14
  15. 15. emaitza nagusiak) ezarritako pertzepzio eta etekin adierazleetatik abiatuta ebaluatzen dira. Kasu honetan ere aztertu behar dira ebidentziak. Emaitzetako ebidentziak erakundeak erabilitako adierazleen gainean dauden datuek ematen dituzte. Bost ezaugarri daude datu horiek ebaluatzeko, lau emaitzarekin berarekin lotuta daude eta bat aplikazio-eremuari lotuta dago. Honakoak dira: Joera. Datuek erakusten duten joerari dagozkio. Joera ebaluatzeko irizpidea hau positiboa izatea da eta/edo etekin etengabea izatea, eta baita alderdi kopurua eta denbora ere. Balorazioa bi mutur hauen artean mugitzen da: • Emaitzarik ez edo ohikoa ez den informazioa • Joera positibo sendoa eta/edo etengabeko etekin bikaina, alderdi guztietan eta azken 5 urteetan. Joeraren ezaugarria emaitzen kalitateari edo mailari eta bere etengabeko hobekuntzari buruzkoa da. Joera positibo “sendoa” aurkezten den urteetan funtsezko hobekuntza izan den erakusgarri da. “Etengabeko etekina” erabiltzen da parametroak jada onak direnean, eta, beraz, lortu litekeen helburu onena etekin maila horrekin jarraitzea denean. “Alderdi guztiak” terminoak aurkezten diren emaitzak bakarrik adierazten ditu. Aurkeztutako adierazle kopurua eta garrantzia eta neurketek erakundeko unitate guztiak hartzen dituzten beren baitan ez da hemen ebaluatzen, baizik eta aplikazio-eremuan. Helburuak. Helburuak egokiak diren eta erdiesten diren adierazten du. Helburuak ebaluatzeko kontuan hartu beharreko gaiak dira: helburuaren eta lortutako emaitzaren arteko konparazioa aldekoa izatea eta helburuak eta helburu hori duten aurkeztutako alderdi kopuruak egokiak izatea. Muturrak kasu honetan hauek dira: • Emaitzarik ez edo ohikoa ez den informazioa • Bikainak eta egokiak alderdi gehienetan Helburuen ezaugarria barne etekinarekin identifikatzen da, hau da, erakundeak lortzea planteatzen duen helburuak erdiestearekin. Konparazioak. Beste erakundeekin emaitzak konparatzeari buruzkoa da. EFQMk baloratzen du erakundeek erakunde aurreratuagoetatik ikastea eta beren emaitzak kanpoko beste erakundeekin konparatzea. 15
  16. 16. Baloratu behar dena da konparatutako etekina aldekoa den ala ez eta konparatutako alderdi kopurua. Muturrak kasu honetan hauek dira: • Emaitzarik ez edo ohikoa ez den informazioa • Konparazio bikainak alderdi gehienetan. Onena alderdi askotan. Konparazioen ezaugarriak kanpo etekina adierazten du, hau da, helburuak erdiestea beste erakunde batzuekin konparatuta. Zergatiak. Emaitzak hartutako ikuspuntuen ondorio diren ala ez adierazten du. Balorazio irizpideak emaitzetan izandako hobekuntzak eragileetan hartutako ikuspuntuen ondorio diren ebidentziak dira, ikuspuntuenak ez diren egoeretatik edo ezusteko egoeretatik sortutako hobekuntzetatik desberdinduta. Muturrak kasu honetan hauek dira: • Emaitzarik ez edo ohikoa ez den informazioa. • Emaitza guztiak ikuspuntuaren ondorio dira.. Gidari jarrera. Zergatien ezaugarriak baloratzen du kausa-efektu erlaziorik dagoen ikuspuntuaren eta emaitzaren artean. Talde ebaluatzaileak erakundearen egoera bi mutur horien artean puntuatu behar du 0tik 100 puntura, aurreko ezaugarri bakoitza eta denak oro har. Aplikazio-eremua Aplikazio-eremuak bi alderdi ebaluatzen ditu: Lehenik, emaitzen neurketek erakundearen alderdi garrantzitsuenak beren baitan hartzen dituzten (ereduak iradokitako alderdiak kontuan hartuta). Erakunde horrentzat emaitza garrantzitsuak direnetatik gutxi ala asko baloratzen ari diren baloratu behar da. Komeni da kontuan hartzea bezeroen eta interes taldeen itxaropenak parametro garrantzitsuak zeintzuk diren zehazteko orduan eta horien garrantzia erlatiboa. Bigarren, neurketak erakundeko atal, sail edo unitate guztietan edo batzuetan bakarrik egiten diren. Neurketek partaide diren elkarte edo unitate gutxi edo asko hartzen dituzten beren baitan baloratu behar da. Muturrak kasu honetan hauek dira: • Emaitzarik ez edo ohikoa ez den informazioa. 16
  17. 17. • Alderdi garrantzitsu guztiak ukitzen dira. Alderdi moduan ulertu behar dira neurtzen diren elementu orientagarriak eta neurketek beren baitan hartzen duten “eremua”. Ebaluatzaile taldeak erakundearen egoera puntuatu behar du bi mutur horien artean 0tik 100 puntura, aplikazio-eremuaren atalean. Azkenik, taldeak puntuazioa ematen dio azpimailako irizpideari emaitzei eta aplikazio- eremuari emandako puntuazio osoa kontuan hartuta. Puntuazioa ez da lortzen bien batez bestekoa eginda, baizik eta egoera oro har kontuan hartuta. 1.6.- KANPO EBALUAZIOKO TXOSTENAK: PUNTU SENDOAK ETA HOBEKUNTZA ALDERDIAK. Ebaluazioa erakundeak hobetzeko tresna erabilgarria da. Hori da bere helburu nagusia, ez puntuazioak lortzea. Puntuazioa erreferentzia erabilgarria izan daiteke erakundearen bilakaera baloratzeko, baina askoz garrantzitsuagoa da hobetzeko zer egin daitekeen atzematea. Alde horretatik, txostenak era kritikoan aztertu beharko lirateke eta gogoeta eta azterketa elementu bezala erabili beharko lirateke. Erakundeak txostenaren edukia gutxiago edo gehiago partekatu dezake, baina bera da bere hobekuntza planean zein gauza ukitzea den komenigarriena erabaki behar duena. Kanpo ebaluazioetara sarbidea izateko ohikoena da erakundeak memoria bat idaztea eta aurkeztea, eta bertan eragileetako eta emaitzetako irizpide eta azpimailako irizpideekiko zer egiten den eta nola jokatzen den deskribatzea. Memoriak ebaluatzeko REDER matrizea erabiltzen da. Puntuazio liburuak irizpide eta azpimailako irizpidetan “segmentatuta” daude, azpimailako irizpide bakoitzean eman behar baitira puntuazioak. Puntuazio liburuak betetzeko, eragileen kasuan ereduko azpimailako irizpide bakoitzeko alderdiekiko (erakunde motaren arabera aplikagarriak) memoriak ematen dituen EDER ebidentziak idatzi behar dira (ikuspuntua, hedatzea, ebaluazioa eta azterketa). Jarraian, ezaugarriak ebaluatzen dira REDER txarteleko puntuazio matrizearekin. Emaitzen kasuan, memoriak bere baitan dituen adierazleak idatzi behar dira. Jarraian, adierazle bakoitzerako ematen diren datuak aztertzen eta ebaluatzen dira. Ebaluazioa egin daiteke hasieran adierazle bakoitzeko R emaitzak aztertuta (joera, helburuak, konparazioak, zergatiak) eta jarraian puntuazio matrizea erabiliz, emaitzak eta aplikazio- eremua oro har ebaluatuz. Azkenik, bai eragileetan bai emaitzetan puntu sendoak eta hobekuntza alderdiak zehazten dira. Ondo egitea erakusten duten erakundearen kudeaketa praktikak hobekuntza alderdietako ereduko azpimailako irizpideekiko kudeaketan antzematen diren puntu sendoak eta hutsuneak dira. 17
  18. 18. Memoria baten ebaluazioaren amaierako produktua TXOSTEN orokor bat, irizpide bakoitzean lortutako puntuazioak eta puntu sendoen eta azpimailako irizpide bakoitzeko hobekuntza alderdien zerrenda bat da. Ebaluatzaile taldearen txostenak bere kudeaketa praktikekiko erakundearen egoeraren argazki edo irudi bat ematen duela esan dezakegu, baina ez memoriak eta ezta txostenak ere ez dute beren kasa erakundea hobetzen. Ebaluazio txostenek ehun hobekuntza alderdi eman ditzakete. Logikoa da pentsatzea ezinezkoa dela guztiak ukitzea eta guztiek ez dutela garrantzia bera. Erakundeak urteko kudeaketa planen bitartez heda lezakeen hobekuntza plan bat hautatu beharko luke. MEMORIAK IDAZTEA. Beharrezkoa da memoriak idaztea zaintzea eta ebaluatzaile taldeari aztertzeko lana erraztea. Horrez gain, garrantzitsua da azpimailako irizpideak idaztea integratzailea izatea, irizpideek eta azpimailako irizpideek beren artean lotura handia baitute. Eragile eta emaitzen arteko kausa-efektu erlazioa ere zehaztu beharrekoa da. Alde horretatik, erakunde onek zein emaitza hobetuko dituzten ezartzen dute hasieran eta ondoren hartzen dituzte helburu hori duten eragileetan ikuspuntu egokienak. Horrez gain, hartzen dituzten ikuspuntuek bezeroenganako eta beste interes taldeenganako orientazio argia izaten saiatzen dira, bere kudeaketarako prozesuak diseinatzen saiatzen dira, eta garatzeko beharrezko pertsonak eta baliabideak ziurtatzen dituzte, gidariak inplikatzeaz gain. Dokumentuaren bigarren zatian aholku batzuk azaltzen dira, memoriak idazterakoan eta ebaluatzerakoan kontuan hartu beharreko ereduaren irakurketa integratua egiteko. ERAGILEAK EMAITZAK R JOERA IKUSPUNTUA A P HELBURUA EBALUAZIOA ETA AZTERKETA EREMUA C D KONPARAZIOA HEDATZEA EDER ZERGATIAK KAUSA-EFEKTUA ERLAZIOA 18
  19. 19. 2.- IKASTETXEETARAKO INTERPRETAZIOA ETA JARRAIBIDEAK: ESPARRU OROKORRA 2.1.- SARRERA. Ebaluatzaileek ez dute memorietan ikastetxeak egun ZER egiten duenaren gaineko deskribapena soilik aurkitzea espero, baizik eta baita egoera horretara NOLA heldu denaren gaineko deskribapena ere. Helburu horrekin, eragileen azpimailako irizpideetan garrantzitsua da egungo “ikuspuntuak” eta ikuspuntu horien “hedatzea” soilik ez deskribatzea, baizik eta baita azpimailako irizpidearen kudeaketan izandako “ebaluazioak eta azterketak”, hau da, zein izan den hobekuntza prozesua. “Arazoak-hobekuntzak-emaitzak” ardatz deskribatzailea hobekuntza prozesua irudikatzeko gako bat da. Horri dagokionez, ebaluatzaileak arazoen deskribapen bat, ahulguneak eta atzemandako hobekuntza aukerak (neurketen, ikasitako ikasgaien eta praktika onen bidez), horren inguruan egindako hobekuntzak (proiektu berriak edo eragileen azpimailako irizpideetan hartutako ikuspuntuak) eta lortutako emaitzak (dagozkien etekin-adierazleetan frogatu litezkeenak), hainbat irizpidetan izandako bilakaera baloratzeko. EFQM EREDUAREN BIZKARREZURRA 2c Politikaren eta estrategiaren garapena, azterketa eta eguneratzea. ESTRATEGIA 2 2d Gako-prozesuen eskema baten bidez hedatzea. 5c Bezeroen beharretan eta itxaropenetan oinarritutako zerbitzuen diseinua. PROZESUAK 5 5d Produktuen eta zerbitzuen ekoizpena. BEZEROAK 6 6a Bezeroen pertzepzioa. EMAITZAK 9a Erakundearen emaitza nagusiak 9 Gai garrantzitsu bat ebaluatzaileek memorietan ardatz nagusi bat bilatzen dutela da, irizpide eta azpimailako irizpide guztien arteko erlazioei koherentzia emango dien bizkarrezur bat. “Balio-katea” ardatz nagusi ohikoenetako bat da. Enpresa ekoizpeneko sistemaren hezkuntzako baliokidea irakaskuntza-ikaskuntza prozesua izango zen, eta 19
  20. 20. heziketaren kudeaketa prozesua, hezkuntza zerbitzua egiteko prozesua edo prestakuntza-ikastaroak emateko prozesua2 izena ere izan zezakeen. “Balio-katea” ikastetxeen kasuan, honako kate-maila hauek osatuko lukete: Bezeroen eta beste interes taldeen deskribapenak, beren itxaropenenak eta beren beharrenak. Estrategia bat egiteak eta urteko planetan hedatzeak. Bezeroei zerbitzuak diseinatzeak eta egiteak, helburu estrategikoak lortzeko. Beharrezko prozesuak kudeatzeak, planifikatutako emaitzak lortzeko. Emaitzei dagokienez, ebaluatzaileak azalpenak bilatuko ditu etekin-adierazleak ikuspuntuen eraginkortasunaren neurketarekin3 erlazionatuko dituen memorian, eta pertzepzio eta emaitza-adierazleak eraginkortasunaren edo erdietsitako lorpenen neurketarekin erlazionatuko dituenean, ikastetxearen eginkizunari, interes taldeei eta bezero horiei eskainitako zerbitzuei dagokienez. 2 Edozein hitz erabilita ere, garrantzitsuena da ikastetxeek hezkuntza zerbitzua egitea ahalbidetzen duen prozesua diseinatzea, hau da, hezkuntza eskaintzako ikasle izan daitekeenari eskaintzen zaizkion ikastaroak, zikloak edo etapak ematea. Ikastaroak eta ikasgaiak (curriculuma eta programazioa) diseinatzea, ikasleak hartzea, geletan jarduerak egitea eta beren garapena kontrolatzea, ikasleak ebaluatzea, tutoretza eta orientazio jarduerak egitea, lantokietan trebatzea, notak eta tituluak ematea, prozesua bera kontrolatzea eta hobetzea ikastaroak emateko prozesuaren edo irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren zati izan daitezkeen jarduera edo azpiprozesuetako batzuk dira. Prozesuaren zatitzat (edo laguntza-prozesutzat) har daitezkeen beste azpiprozesu batzuk izan daitezke hezkuntza eskaintza egitea, onartzea eta hedatzea, ikasleak matrikulatzea, ikasturtea planifikatzea (egutegiak, ordutegiak, irakasleak esleitzea, gaiak eta gelak etab.), ikasleentzako material didaktikoak eta dokumentazioa prestatzea, jarduera osagarriak edo eskolaz kanpokoak etab. Garrantzitsuena izango zen prozesuaren diseinuak PDCA ziklo bateko berezko jarduerak edo azpiprozesuak aztertzea (plangintzarako, garapenerako, ebaluaziorako, hobekuntzarako eta eguneratzeko jarduerak). 3 Dokumentu honetan “efikazia” hitza erabiltzen da (efikazia neurtzea) amaierako lorpena edo emaitza neurtzea adierazteko (adibidez, ikasleen edo pertsonalaren satisfazio-indizea, ikasleen igoera-indizea, lan-munduratze indizea edo ikasturte amaieran gainditutako ikasleen indizea). Hau da pertzepzio-neurrien (6a,7a,8a) edo emaitz nagusien (9a) kasua. Aldiz, “eraginkortasuna” hitza prozesuan etekina neurtzearen gainean hitz egiteko erabiltzen da, ez amaierako emaitzaren gainean hitz egiteko. Etekin-adierazleen kasua da (6b, 7b, 8b, 9b), “gertatzen ari dena” neurtzen baitute hartutako prozesu edo ikuspuntu jakin batzuekin. Hauek aurresatekoak dira gehienbat, hau da, amaierako emaitzak aurreikusteko edo emaitzei aurrea hartzeko aukera ematen dute. 20
  21. 21. 2.2.- EMAITZENGANAKO ORIENTAZIOA EFQM ereduak emaitzenganako bokazio edo orientazio argia du, emaitzak interes talde guztien beharrak asetzean oreka egotea bezala ulertzen baititu. Emaitzen irizpideetan adierazle multzo bat egon behar du, eta multzo horrek bezeroen (6a), pertsonen (7a) eta gizartearen pertzepzioan (8a) eta ikastetxeak planifikatutako emaitzetan (9a) izandako efikazia edo lorpen maila ebaluatzea ahalbidetu behar du. Ebaluatzaileak erakundearen emaitzen ikuspegi zabala, osoa bilatuko du adierazleen bitartez, eta, logikoki, hauek lotura izan dezatela interes taldeen, plangintzaren eta kudeatutako prozesuen beharrekin eta itxaropenekin. ERAGILEAK EMAITZAK AMAIERAKOAK “a” ETEKINA “b” IKUSPUNTUA 6a BEZEROEN PERTZEPZIOA 6b BEZEROENGAN EBALUAZIOA ETA A P AZTERKETA 7a PERTSONEN PERTZEPZIOA 7b PERTSONENGAN C D 8a GIZARTEAREN PERTZEPZIOA 8b GIZARTEAN HEDATZEA 9a EMAITZA NAGUSIAK 9b PROZESUETAN ETA BALIABIDEETAN Etekin-adierazleak Bestalde, Emaitzen Irizpideek eragileetan hartutako ikuspuntuen eraginkortasuna ebaluatzea ahalbidetu behar dute, hau da, bezeroekiko (6b), pertsonekiko edo barneko bezeroekiko (7b), gizartearekiko (8b) erakundearen etekina, eta prozesuekiko eta baliabideekiko (9b) etekina. 2.3.- BEZEROARENGANAKO ORIENTAZIOA. EFQM ereduak bezeroa hartzen du proiektuaren edo zerbitzuaren kalitatearen amaierako arbitrotzat, eta oraingo bezeroen edo bezero izan daitezkeenen beharretara orientatzea jotzen du leialtzeko modutzat. 21
  22. 22. EFQM ereduak “interes taldeak” hitza erabiltzen du “erakunde batean, bere jardueretan eta bere lorpenetan interesa duten talde guztiak” izendatzeko. “Talde horietan sar daitezke bezeroak, partenerrak, langile akziodunak, jabeak, gobernua, legegileak”4. Ikastetxeetako bezerotzat har daitezke: Ikasleak, hezkuntza zerbitzuaren onuradun nagusiak baitira, eta, beraz, bezero garrantzitsuenak. Ikasleen familiak. Enpresak eta etengabeko ikaskuntzaren zerbitzua eskatzen dutenak. Ikastetxeak ematen dituen zerbitzu garrantzitsuak jasotzen dituzten beste taldeak. Interes talde bezala aipa ditzakegu: Ikastetxeko pertsonala (pertsonala “barneko bezero” bezala hartu ohi da). Aliatuak edo partenerrak, ikastetxeak lankidetza-hitzarmenak ezartzen dituen erakundeak dira, zerbitzuak emateko edo proiektuak garatzeko. Ikastetxe elkarteen (Ikaslan, Hetel) edo SAREkaren moduko ikastetxe sareen kasua da. Hornitzaile garrantzitsuak, eta horietan sar ditzakegu, besteak beste, Barne Zerbitzuak (Ikuskaritza, KREI, Euskal Agentzia...) eta Hezkuntza Saila, ekipo eta material didaktiko garrantzitsuen hornitzaileak etab. Ikastetxeen jabeak, eta horien baitan aipa ditzakegu ikastetxe pribatuetako administrazio-kontseiluak, erlijio-ordena batzuk edo gotzaindegia, gurasoen eta/edo irakasleen kooperatibak, kooperatiba-kideak, eta, “jabetza” hitzaren interpretazio zabala eginik, ikastetxe publikoak mendeko diren Jaurlaritzako Sailak (Hezkuntza, Nekazaritza...). Lanbide-heziketako ikasleak kontratatzen dituzten enpresariak, eta, haien izenean, sektoreko edo eskualdeko enpresa erakundeak. Ondorengo etapetan gure ikasleak hartuko dituzten ikastetxeak eta unibertsitatea. Ikastetxeei diru-laguntza ematen dieten eta ikastetxeekin lankidetza-programak garatzen dituzten erakundeak, nahiz eta ez duten zerbitzu horrekin zuzenean etekinik lortzen. Aldundien, udalen, Hobetuzen, INEMen, Eusko Jaurlaritzaren eta beste hainbaten kasua da. Ikastetxe motaren arabera, baliteke interes taldeen garrantzia aldatzea. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, adibidez, familiak garrantzia handia du, ikasleek urte gutxi dituzte eta. Lanbide-heziketan enpresen interes taldeak garrantzi handiagoa du heziketako beste etapa batzuetan baino. Kasu guztietan Hezkuntza Saila kontuan hartu beharreko interes talde garrantzitsua da, bera baita ikastetxeetan irakatsi beharreko irakaspenak baimentzen dituena eta berak ezartzen baititu oinarrizko curriculuma eta lege aplikagarriak. Ikastetxeek hezkuntza-sistema orokorrari laguntzen diote. Hezkuntzan “bezero” bezala izendatzen den “elkartea” inguruko erakundeetan zehaztu daitekeen “interes talde” bat da, eta ikastetxeak gizarte programen edo heziketa programen garapenean lan egiten du horiekin. 4 Dokumentu honetan “interes taldeak” hitzak bikaintasunaren EFQM ereduak hitzari ematen dion esanahi bera dauka. “Bezero” hitza ikastetxeak emandako zerbitzu nagusiak jasotzen dituzten interes taldeei buruz ari da, ikastetxeak garrantzitsutzat hartzen dituenei, eta, beraz, 5bn eta/edo 5cn deskribatzen ditu, 22
  23. 23. Memorietan, ebaluatzaileak ikastetxeko bezeroen eta interes taldeen identifikazio argia bilatuko du, bai memoriaren sarrera orokorrean, bai 2 irizpidearen sarreran (politika eta estrategia) bai 2a azpimailako irizpidean. Dena dela, ikastetxeen oinarrizko interes taldeak eta bezeroak ikasleak dira, eurei zuzenduta baitago oinarrizko zerbitzua, ematen diren prestakuntza-ikastaroak. Ikastetxeetan, ikasleak eta eskaintzen zaizkien prestakuntza-zerbitzuak dira ikastetxearen kudeaketarako erreferente nagusiak. 2.4.- IKASTETXEEN EGINKIZUNA Ikastetxeen arrazoi nagusia ez da, oso ezohiko kasuetan izan ezik, onura ekonomikoa lortzea, baizik eta ikasketei, bere ikasleen gaitasunak hobetzeari eta hezkuntza sistemaren helburuei laguntzea. Esan dezakegu, irizpide orokor bezala, ikastetxeen eginkizuna ikasleak heztea, prestatzea eta beren gaitasunak hobetzea dela edo antzeko adierazpenak. Eginkizun generiko eta komun hau zehaztu eta interpretatu daiteke ikastetxearen ideien, hezkuntza etapen, ikastetxearen izaera pribatuaren, erlijiosoaren, publikoaren, hitzartuaren edo kooperatiboaren arabera, bere aukera pedagogikoen edo bere estrategien arabera. Dena dela, dauden ikastetxeetan dibertsitatea dagoen arren, hezkuntza “sistemaren” zati direnez, guztiek partekatzen dute oinarrizko eta funtsezko eginkizun hori. Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxeek, publiko eta hitzartuek (diru-laguntzak jasotzen dituztenek) Ikastetxearen Hezkuntza Proiektu bat (IHP) egin beharko dute nahitaez. Dena dela, ikastetxeek agerian utzi beharko dute IHP hori bikaintasunaren EFQM ereduaren orientazioen arabera egin dutela, honakoa barneratuz: • Eginkizunaren, ikuspegiaren eta partekatutako balioen definizioa. • Ikastetxearen politiken definizio bat. Politikek zenbait irizpide ezartzen dituzte, eta horiek estrategiak, planak edo lan prozesuak hartzea eta garatzea baldintzatzen dute. Kalitaterako politikak, politika pedagogikoak, antolaketakoak, pertsonalekoak eta beste hainbat har daitezke kontuan. Hori guztia ez delako nahitaezkoa IHPak Kalitate Osoko edo Bikaintasun ereduetan oinarritutako kudeaketaren orientaziotik egitea. Memoriak eginkizunaren adierazpen bat aurkeztu beharko luke, politikena eta ikastetxearen estrategiena 2 irizpidean (2c azpimailako irizpidean). Eta, horrez, gain, eta batez ere, egindako eginkizunaren (2c) eta ikastetxeak zerbitzua ematen dien bezeroen (sarrera edo 2 irizpidea) artean koherentzia erakustea. 2.5.- HEZKUNTZA ZERBITZUA. Ikastetxeek hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiete beren bezeroei eta interes taldeei. Ikastetxearen estrategiaren eta eginkizunaren arabera, bezeroei eta interes taldeei eskainitako zerbitzuak alda daitezke. 23
  24. 24. Dena dela, ebaluatzaileak koherentzia aurkitzea espero du bezeroen eta beren beharrak eta itxaropenak asetzeko eskainitako zerbitzuen artean. Unibertsitateak ez diren ikastetxeek eskaintzen duten funtsezko zerbitzua –eta horretarako jasotzen dute Hezkuntza Sailetik diru-laguntza, baliabideak eta/edo pertsonala- ematen dituzten ikastaroak, zikloak eta etapak dira. Beraz, ematen dituzten PRESTAKUNTZA-IKASTAROEK PRODUKTUA edo HEZIKETA ZERBITZUA osatzen dute. Seguruenik, ezohikoa izango zen Hezkuntza Sailak prestakuntza eskaintza garatzeko baimendutako ikastetxe baten oinarrizko helburua ez lotuta egotea garapen horrekin. Ikastetxe guztiek jakitera ematen duten HEZKUNTZA ESKAINTZA enpresa bateko produktuen katalogoaren hezkuntzako baliokidea da, eta ikastaroak katalogoko produktu bakoitzaren baliokideak dira. Produktuak edo zerbitzuak erosteko enpresen arteko kontratuaren hezkuntzako baliokidea ikasleen MATRIKULAZIOA da, baina, unibertsitatetik kanpoko ikasketetan, kasu askotan, ia doakoa da edo oso gutxi kostatzen da, gizarteak bere gain hartzen baitu etapa horietan hezkuntzako gastuan funtsezkoa dena. Ikastetxeek ezin dituzte libreki eskaini nahi dituzten ikastaro eta etapak. Hasierako prestakuntzako edo lanbide-heziketa espezifikoko ikastaro arautuei buruz ari gara. Legezko muga bat dago. Legezko baimena duten ikasketen tituluak soilik egin ahal ditzakete, eta ezin dituzte eskaini baimendu gabeko ikasketak –ezta horien iragarkirik egin ere-. Zerbitzuaren espezifikazioak hezkuntzan ezarrita, ikastaroko CURRICULUMA dakar berekin. “Gutxieneko” curriculum bat badago, aginduzkoa eta nahitaezkoa, (gutxieneko ikasketen dekretua eta OCD -oinarrizko curriculum diseinua-) araututako ikastaro guztientzat. Horietan ezartzen dira gaiak (ikasgaiak), bakoitzarentzako asteko ordutegia, ikasleek amaieran lortu beharreko gaitasunak, transmititu beharreko edukiak, ikaslea ebaluatzeko irizpideak etab. Hala ere, ikastetxeek aginduzko curriculuma (ZER irakatsi) eta aukera pedagogikoak eta antolaketa aukerak (NOLA irakatsi) moldatzeko eta osatzeko erabakiak har ditzakete eta hartu behar dituzte. Moldaketa horiek IKASTETXEAREN CURRICULUM PROIEKTUETAN eta ikasturte bakoitzeko ikasgaien PROGRAMAZIOETAN dokumentatuta egon behar dute. Zalantzarik gabe, ikastetxeek beste mota batzuetako ikastaroak eskain ditzakete Hezkuntza Sailak baimendutakoez gain, etengabeko ikaskuntza eta lanerako prestakuntza (LHko ikastetxeetan ohikoa), helduentzako prestakuntza, IKTetan prestakuntza-ikastaroak, gurasoen eskoletako ikastaroak etab. Ikastaroez gain, ikastetxeek beste zerbitzu batzuk ere eskain ditzakete ikasleen eta beste interes taldeen beharrak eta itxaropenak betetzeko, hala nola, orientazio eta tutoretza zerbitzuak, lan-munduratzeko zerbitzua, liburutegikoa, garraio edo jangelakoa, jarduera osagarrietakoa, gelen eta tokien erabilerakoa etab. Ebaluatzaileak ikastetxeak eskaintzen duen produktua edo zerbitzua eta prestakuntza ikastaroak argi definituko dituen espezifikazio eta/edo programazio bat 24
  25. 25. aurkitzea esperoko du, eta, era berean, ikastetxeak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuak definituta egotea. 5 irizpidearen eta 5c azpimailako irizpidearen sarrerak zerbitzu horiek deskribatzeko egokiak dira. Memorian, ebaluatzailea lotura logiko bat aurkitzen saiatuko da eskainitako zerbitzuen eta ikastetxeko estrategiaren artean. Memorietan, ebaluatzailea gehieneko logika aurkitzen saiatuko da definitutako bezeroen (2) eta diseinatutako zerbitzuen (5c) artean. 2.6.- PROZESUAK. Estrategiari laguntzen dioten prozesu nagusiak 2d azpimailako irizpidean definitu behar dira, eta ikastetxeak diseinatutako zerbitzuekin koherente izan beharko dute. Zerbitzuak 5c azpimailako irizpidean deskribatu beharko ditu ikastetxeak. Ikastetxeek ez dituzte produktuak egiten, zerbitzuak eskaintzen dituzte, batik bat hezkuntza zerbitzuak, eta prozesu baten bitartez egiten dute, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren edo ikastaroak kudeatzeko/emateko prozesuaren bitartez. Hezkuntza zerbitzua emateko prozesua (irakaskuntza-ikaskuntza prozesua edo prestakuntza arautuko ikastaroak kudeatzeko/emateko prozesua) ikastetxeetako prozesu nagusia da, eta ebaluatzaileak argi diseinatuta eta dokumentatuta ikustea espero du, eta, gainerako prozesuekin batera, 5dn deskribatzen da. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak azpiprozesu multzo bat hartu dezake bere baitan (19. orriaren behealdeko oharra ikusi), eta honakoa izan daiteke: Ikasturtea planifikatzeko prozesuak: o Hezkuntza eskaintza onartzea eta zabaltzea. o Ikasleen matrikulazioa. o Ikasturtea antolatzea (egutegiak, ordutegiak, irakasleak ematea, gaiak eta gelak etab.). o Lekuak, ekipamenduak, tailerrak eta gelak prestatzea. o Ikasleentzako dokumentazioa eta material didaktikoak prestatzea, Garapen prozesuak, ikastaroa ematearekin lotuagoak: o Ikasturtea eta gaiak onartzea eta/edo aurkeztea. o Ikasturteak diseinatzea eta gaiak programatzea (zer irakatsiko den). o Eskolak ematea eta kontrolatzea (gelako jarduerak). o Ikasleak ebaluatzea. o Tutoretza eta orientazioa. o Lantokietako prestakuntza. o Notak eta tituluak ematea. o Jarduera osagarriak. Prozesuen neurketa, kontrol, hobekuntza eta eguneratze prozesuak, PDCA zikloa ixteko. Ikastaro ez arautuek edo etengabeko ikaskuntzakoek eta lanerako prestakuntzakoek antzeko eskema bati jarrai diezaiokete, baina erraztuago bati. 25
  26. 26. Ekoizpen prozesuetan gertatzen den bezala, hezkuntza prozesuen diseinuetako xehetasuna garrantzitsua da, aldaketa gutxitzea ahalbidetzen baitu. Hezkuntza prozesuen kasuan, prozesuak gauzatzean aldaketa gutxitzen da irakaskuntzaren plangintza zehatz baten bidez (unitate didaktikoetan eta gelako jardueretan oinarritutako programazioen bidez), elkarlanaren bitartez, irizpide berekin, eta irizpideak aplikatzeko orduan edo lanak, probak eta azterketak zuzentzeko orduan irizpideak homogeneizatuta eta irakasleak aztertuta. Ikaskuntza prozesuetan adierazleak neurtzea elementu nagusia da ikastetxeetan prozesuak hobetzeko. 5 irizpidea, prozesuak, prozesuen, batik bat 2d azpimailako irizpidean definitutako prozesu nagusien, diseinua eta kudeaketa (5a) nola egiten den nabarmendu beharreko tokia da. Garrantzitsua da kontuan hartzea ereduak prozesuetan (jabeek eta prozesu taldeek ahalik eta modu autonomo eta arduratsuenean kudeatutako prozesuetan) oinarritutako kudeaketara orientatzen duela, hau da, kudeaketa horizontalera orientatzen duela, gelako irakasle taldeetara, egitura funtzionala edo departamentu egitura gaindituz. Etengabeko hobekuntza sistemari, hau da, lortutako emaitzak aztertuta eta barruko ikaskuntzatik (bere garapenean ikasitako ikasgaiengatik) edo kanpo ikaskuntzatik (beste ikastetxe eta erakundeetako praktika onak ezagutzetik eta aplikatzetik) ikastetxeak bere prozesuak hobetzen dituen moduari, 5bn heltzen zaio. Azpimailako irizpide hau egokiagoa izango zen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aldatzen eta hobetzen dituzten hezkuntza berrikuntzak deskribatzeko, ikaskuntza edo curriculuma bera errazteko (zer, noiz eta nola irakatsi). Berrikuntzak ereduzko proiektu bezala probatzen dira hedatu aurretik. 5b azpimailako irizpidea da berrikuntza didaktikoak, metodologikoak eta pedagogikoak deskribatzeko egokiena. Aldiz, berrikuntzen euskarri materialak edo teknologikoak (berrikuntza teknologikoa edo ekipoena, adibidez) deskribatzeko tokirik onena 4e azpimailako irizpidea izango litzateke. Zerbitzu eta produktu berrien diseinua, ikastetxeak ezarritako estrategiaren eta planen arabera, 5c-n deskribatzen da, eta horiek egitea 5d-n. Azkenik, ikasleekiko eta beste bezeroekiko harremanen kudeaketari 5e-n heltzen zaio. Ebaluatzaileak koherentzia bilatzen du zerbitzuen (5c), prozesuen (5d), prozesu nagusien eskemaren (2d) eta eginkizunen eta estrategiaren (2c) artean. Estrategiaren, zerbitzuen eta prozesuen arteko hari eroale hau funtsezkoa da. Zerbitzuak emateko prozesuetan hartutako ikuspuntuen eraginkortasuna prozesuen etekin-adierazleen bitartez neurtzen da (9b), eta efikazia, hau da, ikastetxeak duen eginkizunaren, eskaintzen dituen zerbitzuen eta kudeatzen dituen prozesu nagusien arabera lortu nahi izaten dituen emaitzak lortzea, 9a-n ebaluatzen da. 2.7.- EMAITZAK. Ikastetxeek, erakunde guztiek bezala, EMAITZA batzuk lortu nahi izaten dituzte. Orokorrean esan dezakegu hasierako edo araututako prestakuntzaren arabera, ikastetxeek gure elkarteko hezkuntza sistemako emaitza orokorrei laguntzen dietela. Ikuspuntu horretatik, kontuan hartu behar da gure hezkuntza sistemaren helburua ikasle GUZTIEN aurrerapen akademikoari laguntzea dela (gaitasunak hobetzea), 26
  27. 27. hasierako gaitasunak alde batera utzita. Sistemak ez du hautatzeko eginkizuna hartzen, baizik eta aurrera egitekoa, hau da, ikasle guztiek aurrera egitea erraztuko duena. Ikastetxeek beren eginkizunaren eta beren estrategiaren arabera lortu nahi dituzten helburuak argi definitu behar dituzte. Horien artean egongo dira emaitza akademikoak, ikastetxe bateko funtsezko eta oinarrizko lorpenak, baina, horrez gain, bere helburu estrategikoek adierazten duten norabidean beren aurrerapena baloratzea ahalbidetzen duten besteak ere definitu beharko dira. Ereduak aipatzen dituen merkatu-kuotari buruzko emaitzei dagokienez, matrikulatutako ikasleek, lehenengo hurbilketan, ikastetxeak bere barne hartzen duen merkatu-kuota erakusten dute. Baina baieztapen hori erlatibizatu egin behar da, hau da, ikastetxe batek ezin ditu nahi dituen ikasle guztiak onartu eta ezin ditu nahi dituen ikastaroak ezta nahi dituen ikastaro kopuruak ere eskaini. Hezkuntza Sailak esleitzen du ikastetxe bakoitzak kontzertuaren edo jasotzen duen diru-laguntzaren arabera eskain dezakeen gehieneko talde eta ikasle kopurua. Bestalde, sistemak gizarte funtzio bat esleitzen die ikastetxeei (hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleekin lan egitea, gaitasun gutxiago dituzten ikasleez arduratzea, baldintza kaskarrak dituzten esparru geografikoez arduratzea etab.). Hori guztia kontuan hartu behar da ikastetxe bakoitzarentzako emaitza-adierazle egokienak ezartzeko orduan, bere eginkizunaren eta bere ikasleen eta interes taldeen itxaropenen arabera. INTERES TALDEETAN IZANDAKO EMAITZAK ETA AMAIERAKO EMAITZAK. EFQMren kudeaketa ereduaren arabera, epe luzerako emaitzak bezeroek eta interes taldeek baldintzatuta daude, ikastetxearekiko beren fideltasun eta konfiantzarengatik. Horrek berekin dakar ikastetxeek memorian nabarmendu behar dutela ikasleen eta egungo beste bezeroen eta bezero izan daitezkeenen beharrak asetzeko orientazio argia hartu dutela. Ondorioz, ikastetxeak interes taldeekin lortzen dituen emaitzak ebaluatu behar ditu, bere bezeroen, ikastetxeko pertsonen eta gizartearen pertzepzioa neurtuz. Ebaluatzaileak interes taldeen pertzepzioa neurtzeko adierazleak bilatuko ditu 6a,7a eta 8a azpimailako irizpideetan. Horrez gain, bezeroen eta beste interes taldeen (2), eskaintzen dizkieten zerbitzuen (5c) eta ikastetxearen gainean bezeroek batik bat, baina baita beste interes talde batzuek ere duten pertzepzioaren emaitzen eta beren zerbitzuen arteko koherentzia aztertuko du. Ebaluatzaileak ikastetxeak 9a irizpidean planifikatutako emaitza nagusiak aurkitu behar ditu. Aurkeztutako emaitzak ikusita, ebaluatzaileak baloratu behar du memorian lortutako emaitzen eta eragileetan hartutako ikuspuntuen artean erakusten den lotura, hau da, koherentzia egon behar du estrategiaren (2), prozesu eta zerbitzuen (5) eta emaitz nagusien (9a) artean. 27
  28. 28. ETEKINEKO EMAITZAK. Planifikatutako emaitzen neurketa, emaitzen “a” azpimailako irizpideetan deskribatzen diren bai orokorrena (9 irizpidea) bai bezeroen, pertsonen eta gizartearen (6,7 eta 8 irizpideak) pertzepzioarena ere oso garrantzitsuak badira ere, ez dira nahikoak. Izan ere, planifikatutako emaitzen neurketa amaierako emaitzei buruzkoa da, eta azkenean gertatu dena jakitea ahalbidetzen digu, gure sistemaren efikazia eta gure egite onarena. Hala ere, beharrezkoa da horrez gain hezkuntza zerbitzuak emateko prozesuko emaitzak eta beste prozesu nagusi batzuetakoak ebaluatzea. Ikastetxeetan, gure bezeroek, ikasleek, zerbitzua emateko prozesuan bertan parte hartzen dute, eta baldintzatzen dute. Horrez gain, orokorrean, zerbitzua (ikasturtea) behin soilik jasotzen dute. Hori dela eta, zerbitzua emateko prozesuan bertan (eskolak ematen) eta gelan gertatzen denan jardutea eta kontrolatzea ezinbestekoa da amaieran emaitza onak lortu ahal izateko. Esperientzia duten irakasleak ez dira “transmititzera” edo azaltzera mugatzen, ikasleen gaitasuna eta interesa bizkortzen saiatzen dira, emaitzen lorpenera ardaztu ahal izateko. Beste erakunde batzuek bezala, ikastetxeek prozesuak bizkortu eta hobetu behar izaten dituzte, eta hori egiten dute espero zituzten emaitzak lortu edo hobetu ahal izateko. Iraganean bezala irakasten jarraituz gero, oso litekeena da emaitza berak lortzea. Emaitzak hobetzeko ikuspuntuak aldatu behar dira, baina, horrez gain, beren eraginkortasuna neurtu behar da –hobetu ahal izateko, eta ez soilik aldatzeko-. Etekin-adierazleek eginkizun hori dute (6b,7b, 8b eta 9b azpimailako irizpideak), prozesuen eraginkortasuna ebaluatzea. Prozesu jakin batzuekin edo hartutako ikuspuntuekin “zer gertatzen ari den” neurtzeko balio duten adierazleak dira. Aurresatekoak dira gehienbat, adierazle hauetan lortzen ditugun emaitzen aldian behingo azterketek prozesuaren amaieran lortuko ditugun emaitzak aurreikustea edo horiei aurrea hartzea ahalbidetzen digute. Logikoki, eragileetan hartutako ikuspuntuak eta prozesuak kontrolatu behar dira, eta horien etekina ebaluatu behar da. Hori “b” azpimailako irizpideetan deskribatuko ditugun adierazleen bidez egiten da. Egia da prozesuen eraginkortasuna lortzen diren amaierako emaitzetan ere neur daitekeela, baina prozesuetan eta prozesuetako neurketa etekin-adierazleekin lotuago dago. Ebaluatzaileek etekin-adierazleak erabiltzen dituzte eragileek hartutako ikuspuntuen – eta hedatzeen- eta emaitzen arteko kausa-efektu erlazioak egiaztatzeko. 9b azpimailako irizpideko etekin-adierazleen aurkezpenean ebaluatzaileek beren eraginkortasuna neurtzen saiatzen ari diren prozesuen azalpen bat aurkitzea esperoko dute. Alde horretatik, koherentzia egon behar du 9b azpimailako irizpideko adierazleen eta prozesu nagusien (5d) artean, eta baita baliabideekin lotutako kudeaketa prozesuen artean ere (4). Era berean, koherentzia egon behar du pertsonalari buruzko etekin- adierazleen (7b) eta pertsonetan (3) aipatutako prozesu eta ikuspuntuen artean. 28
  29. 29. 2.8.- PERTSONAK Edozein prozesuk baliabide motaren bat (4 irizpidea) eta horiek kudeatzeko pertsonak (3 irizpidea) behar ditu garatu ahal izateko. Ikastetxeetan, pertsonen gaitasuna emandako zerbitzuaren kalitatearekin zuzenean lotuta dago. 3 irizpidea ikastetxeak pertsonen potentziala gehienera aprobetxatzeko modua aztertzeaz arduratzen da, eta hori bai banaka bai taldean. Irizpide honetan ikastetxeak azaldu behar du nolakoa den bere pertsonalaren politika beharren planifikazioaren eta bere kudeaketaren alorrean, pertsonal egokienaren kontrataziotik hasita (3a) eta ikastetxean lan egiten duten pertsonen eskumenak hobetzetik (3b), ezagutza partekatzen den modutik, banakakoetan eta taldeetan erantzukizunak beren gain hartzea sustatzetik (3c), barne komunikazioko sistemetatik (3d) eta ahaleginak aitortzen eta saritzen diren modutik jarraituta (3e). Pertsonalaren kontratazioari dagokionez (3a), garrantzitsua da kontuan hartzea irakasleei dagokienez legeriak ezartzen dituela ikasgai batzuk eman ahal izateko egiaztatu behar diren titulazioak. Ikastetxeek ezin dizkie gaiak eman eskatutako titulazioa ez duen pertsonal kontratatuari. Bestalde, ikastetxe publikoek ezin dute pertsonala kontratatu. Pertsonala Hezkuntza Sailak ematen die, eta hezkuntzara sarbidea izatean eta bitarteko pertsonala edo ordezkoa ematekoan inpartzialtasuna, justizia eta aukera berdintasuna bermatzen du. Hala ere, bitarteko irakasleek (ikasturte osorako kontratatuek) edo ordezkoek (gaixoaldi-bajak ordezkatzeko kontratatuek, baimenetarako etab) ikastetxeek eskatutako “profila” egiaztatu behar dute, eskumen espezifiko batzuk behar direnean (titulazioaz gain), maneiatu behar diren teknologien edo bitarteko didaktikoen arabera. Kasu hori maiz gertatzen da lanbide-heziketan. Kasu horietan ikastetxeak parte har dezake kontratazioan, eta irakasleak profil egokia duela egiazta dezake. Ikastetxeek beren estrategia garatzeko behar dituzten gaitasunen identifikazioa, pertsonek benetan dituzten gaitasunen ebaluazioa eta horien hobekuntza prestakuntza planen bitartez, oinarrizko elementu izan litezke ikastetxeetako pertsonalaren gaitasunen hobekuntza programa batean. (3b). Prestakuntza planak garatzeko, ikastetxeek Hezkuntza Sailaren irakasleentzako prestakuntza programak dituzte. Programa horiek sare publikoko eta itundutakoko irakasle guztiei eskainita daude. Horrez gain, ikastetxeek beren programak kudeatu ahal dituzte eta kudeatu behar dituzte bere pertsonalaren ezagutza eta gaitasuna egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzeko, pertsonalaren ezagutza eta gaitasunak pertsonalaren kolaboraziotik abiatuta hobetu baitaiteke. Hain zuzen ere, funtsezkoa da ebaluatzea ikastetxeek beren prestakuntza planak nola diseinatzen dituzten, pertsonalaren prestakuntza beharretan oinarrituta eta bere estrategien eta prozesu nagusien arabera (2c/2d). Ikastetxe publikoetako pertsonalaren kudeaketan mugak daude ordainketaren, lekualdaketaren, kaleratzearen eta beste hainbat gairen inguruan. Ordainketa politika, lan- baldintzak (ordutegiak, irakastorduak...), eta, orokorrean, ikastetxe publikoetako pertsonalaren lan eta soldata baldintzen kudeaketa Hezkuntza Sailaren eskumen zuzena da. 29
  30. 30. Pertsonalaren kudeaketan hartutako ikuspuntuen efikazia etekin-adierazleen bitartez ebaluatzen da (7b) eta pertsonalak pertsonalaren politikaren emaitzen gainean duen pertzepzioa pertzepzio-adierazleen bitartez ebaluatzen da (7a). Ebaluatzaileak aztertuko du ea koherentzia argirik dagoen ikastetxeko helburu estrategikoen (2c), urteko planen (2e) eta pertsonalaren politiken eta planen, (3 irizpidea, batik bat 3b) eta pertsonengan izandako emaitzen artean (7a eta 7b). 2.9. BALIABIDEAK. Pertsonen eskura jartzen diren baliabideek hein handi batean laguntzen diete zerbitzuen kalitateari eta horiek emateko prozesuen kalitateari. Ereduak baliabidetzat hartzen ditu kanpo itunak (ituna hornitzailea baino hitz zabalagoa eta sakonagoa da) (4a), ekonomia eta finantza baliabideak (4b), eraikinak, ekipoak eta materialak (4c) eta informazioa eta ezagutza (4e). Enpresetako emaitza ekonomikoak ebaluatzeko parametro komunenak (kutxako fluxua, inbertsio gaineko fakturazioa...) interes gutxikoak dira, orokorrean, ikastetxe publikoen kasuan, ezin baitituzte irabaziak banatu eta Hezkuntza Sailak emandako baliabide ekonomikoak kudeatzera lotu behar baitute. Hala ere, jasotako baliabide horiek efikazia handiagoarekin edo txikiagoarekin kudea daitezke, eta, beraz, ikastetxeek jasotako baliabide ekonomikoak kudeatzen dituzten modua deskribatu beharko lukete, eta kudeaketa horren etekina neurtu beharko lukete. Bestalde, bere autonomiaren alorrean, ikastetxe publikoek diru-sarrerak lor ditzakete zerbitzuak emanda, baina lor ditzaketen irabaziak ikastetxean inbertitu beharko dituzte ostera. 4 irizpidean hartutako ikuspuntuen eraginkortasuna ikastetxearen etekinaren funtsezko adierazleen bitartez ebaluatzen da (9b). Emaitz nagusien bitartez ere ebaluatu litezke (9a), eta hori izango litzateke titulartasun pribatuko ikastetxeen kasua edo kooperatibena, beren estrategiaren arabera, lorpen edo emaitza ekonomikoak lortu nahi lituzketenena. Ikastetxeek erabilitako baliabideen eragina (ingurumenaren gaineko eragina, hondakinak, arriskuak, eragozpenak...) gehienetan txikia da, eta gizartean izandako eraginen adierazleen bitartez ebaluatzen da (8a / 8b). 2.10.- GIDARITZA. Gidaritza irizpidean gidariek eredu bezala jardunez, beren jarrerekin, beren jarduerarekin, beren ereduarekin eta beren laguntzarekin ereduko irizpide desberdinen kudeaketaren garapenari zein modutara laguntzen dioten deskribatu eta nabarmendu behar da. Printzipio nagusi bezala, kontuan hartu beharko litzateke gidatutako pertsonen iritzia funtsezkoa dela gidaritza ebaluatzeko unean. Beraz, irizpide honetan ez da deskribatu behar ikastetxeak egiten duena, baizik eta gidariek egiten dutena erakundeak alor guztietan etengabe hobera egitea suspertzeko. Horrela, 1a azpimailako irizpidean, politikari eta egindako estrategiari eta bere hedatzeari (2) laguntzeko bere gidarien jarduera deskribatuko du ikastetxeak. 1b azpimailako irizpidean, prozesuekiko bere konpromisoa eta jarduera (2d eta 5). 1c azpimailako irizpidean, bezeroekiko (6) eta eskainitako zerbitzuekiko (5d), eta 1d azpimailako irizpidean pertsonekiko (3 eta 7). 30
  31. 31. EFQM ereduak gidari bezala definitzen ditu “era batera edo bestera erakundean interesa duten talde guztien interesak koordinatzen eta orekatzen dituztenei”. Horien artean gidaritzat hartzen ditu “zuzendaritza taldea, gainerako zuzendariak eta taldeak zuzentzen edo gidaritzan parte hartzen duten guztiak”. GIDARITZA GIDARIEN JARDUERA ETA INPLIKAZIOA EGITEKOAREN GARAPENA, IKUSPUNTUA 1a 2 POLITIKA ETA ESTRATEGIA. ETA GIDARIEN BALIOAK... 2a Garapena, azterketa eta eguneratzea.. KUDEAKETA SISTEMA HOBETZEN 1b 5 PROZESUAK. INPLIKAZIOA... 2d Gako-prozesuen eskema. 5a Prozesuen diseinua eta kudeaketa sistematikoa. 5b Prozesuen hobekuntza eta berrikuntza. BEZEROEKIKO, PARTENERREKIKO ETA 1c 6 BEZEROAK ORDEZKARIEKIKO INPLIKAZIOA... 2a Bezeroen beharrak eta itxaropenak... 5e Bezeroen harremanak kudeatzea eta hobetzea... 6a 6b Bezeroengan izandako emaitzak. PERTSONEI MOTIBATZEA, LAGUNTZEA 1d 3 PERTSONAK ETA AITORTZEA... 3a, 3b, 3c, 3d, 3e azpimailako irizpideak. 7a 7b pertsonengan izandako emaitzak. Ikuspuntu honetatik, gidaritzat har ditzakegu ekipoekiko edo pertsona taldeekiko ardurak dituzten pertsona guztiak. Ikastetxeen kasuan, horrek irakasle guztiak gidaritzat hartzera eraman gintzake, eta horrek ez dirudi egokia. Interpretazio egokiago batek ikastetxeen gidaritzat har litzake: Zuzendaria eta bere zuzendaritza taldea. Zerbitzu nagusiekiko ardura orokorragoa duten beste kargu batzuk. Proiektu edo taldeen gainean ardura duten funtzio iraunkorrak. Ikastetxe publikoetan zuzendaria hautatzea Hezkuntza Sailak araututa dago. Hautagaiek, irakasleek, irakasle-klaustroaren sostenguak lortu behar dituzte eta eskola-kontseiluak (irakasleen, gurasoen eta hezkuntza etaparen arabera proportzio desberdinetan egongo diren ikasleen ordezkariek) aukeratuko du zuzendaria, hautagai bakoitzak aurkeztutako programa ikusita. Hautagairik ez dagoenean, ikuskaritza da hautagaia aukeratzen duena, eta lurralde ordezkariak izendatzen du. Hautatu dutelako zuzendaritzara sartzea, eta karguan jarraitzea behin eta berriro hautatu dutelako, baita zuzendaritza taldeetan aldaketa planifikatuak egotea ere zuzendaritza proiektuen jarraipena ziurtatzeko, gidaritza seinale dira orokorrean. Gidaritzaren efikazia, hau da, politika eta estrategiari (1a) laguntzeko gidarien jarduera pertsonen pertzepzio datuen eta lortutako amaierako emaitzen bidez neur daiteke, emaitzen irizpide guztien bidez neur daiteke. Gidarien konpromisoa eta jarduera 31
  32. 32. prozesuekiko eta hobekuntzan bere inplikazioarekiko (1b) neurketa sistemen eta batik bat prozesuen erabilgarritasunaren eta efikaziaren bidez neur daiteke. Bezeroekin duen inplikazioa, batik bat, pertzepzioaren eta bezeroengan eta gizartearengan izandako etekinaren bitartez. Pertsonei emandako laguntza (1d), batik bat pertsonen pertzepzioaren eta etekinaren bitartez. 32
  33. 33. 3.- IKASTETXEETARAKO INTERPRETAZIOA ETA JARRAIBIDEAK: IRIZPIDEAK ETA AZPIMAILAKO IRIZPIDEAK. Jarraian bikaintasunaren EFQM ereduko ETEn bertsioko irizpide eta azpimailako irizpideen jarraibide eta interpretazio batzuk aurkezten dira, eta ikastetxeentzat erabilgarriak izan daitezke. Bakoitzarentzako, lehenik, irizpidearen edo azpimailako irizpidearen testu deskribatzailea erakusten da, ereduaren ETEn bertsioak erakusten duen moduan, eta, jarraian, azalpen batzuk egiten dira, hezkuntza testuinguruan interpretatzen laguntzeko. 1 IRIZPIDEA: GIDARITZA. Gidariek garatzen eta errazten dute eginkizuna eta ikuspuntua lortzea, epe luzerako arrakasta lortzeko beharrezko balioak garatzen dituzte eta hori guztia ezartzen dute erakundean ekintza eta jarrera egokien bidez, eta, beraz, erakundearen kudeaketa sistema garatzea eta ezartzea ziurtatzen pertsonalki inplikatuta daude. Irizpide honetan deskribatu behar dira gidariek egiten dituzten jarduerak ereduko irizpideei heltzeko erakundeak erabaki dituen prozesuetan inplikatzeko. Alde horretatik, erakundeak bere estrategia egiteko eta garatzeko egiten duena 2 irizpidean deskribatuko da, pertsonalaren politika 3 irizpidean, bere baliabideak eta itunak kudeatzen dituen modua 4 irizpidean eta hezkuntza zerbitzua emateko prozesuak 5 irizpidean. Hemen ez da kudeaketa sistema deskribatu behar, baizik eta gidarien jokaera soilik –eredu bezala jokatu behar baitute- hartutako kudeaketa sistema garatzea eta ezartzea errazteko. 1a AZPIMAILAKO IRIZPIDEA: Gidariek eginkizuna, ikuspuntua eta balioak garatzea, erreferentzia-eredu bezala jokatzen baitute bikaintasunaren kulturaren baitan. Atal honen barruan, hauek lortzeko erakundeak zer egiten duen sar daiteke: - Erakundearen eginkizuna, ikuspuntua eta balioak garatzeko, erakundearen kultura oinarritzen duten balioen erreferentzia-eredu bezala jokatuz. - Bere gidaritzaren eraginkortasuna aztertzeko eta hobetzeko, gidaritza gaietan sortzen diren etorkizuneko beharren arabera neurriak hartuz. - Langileek erantzukizunak beren gain hartzeko (empowerment) eta sormena eta berrikuntza bizkortzeko eta animatzeko, adibidez ikaskuntza eta hobekuntza finantzatzeko fondoak emanez. - Ikaskuntza jardueren ondorioz bilatutakotik abiatuta, ekintzak animatzea, laguntzea eta hasteko. - Erakundean jarduera multifuntzionalak suspertzeko eta sustatzeko. - Lehentasunak ezartzeko, hobekuntza jarduerak antolatzeko eta aktiboki inplikatzeko. Azpimailako irizpide hau ez da 2c-n deskribatzen den eginkizuna egiteari buruzkoa, baizik eta egitekoa garatzen gidariek duten inplikazioari buruzkoa, eta ikastetxea identifikatzen duten balioen eredu bezala jokatzeari buruzkoa. 33
  34. 34. Erantzukizunak hartzea (enpowerment) bizkortu daiteke langileek erantzukizunak beren gain hartzea erraztuz, adibidez, erakundearen egiturak eta sormena eta berrikuntza aldatuz, berrikuntza programetan parte-hartzea lagunduz, prestakuntzarako baliabideak emanez, praktika onak ezagutaraziz etab. Jarduera multifuntzionalak bizkortzea eta sustatzea erakundeko pertsonen arteko lankidetza sustatzea bezala uler daiteke, departamentuen edo arloen zatitze hermetikoak apurtuz antolaketa eta egitura horizontalen bitartez (jabeei eta prozesu taldeei emandako prozesukako kudeaketa, eskola txikietan antolatzea, irakasle taldeetan antolatzea...) Azpimailako irizpide honekiko gidaritzaren eraginkortasuna pertzepzio-adierazleetan lortutako emaitzen atzeraelikatzearen bitartez eta bezeroengan, pertsonengan eta gizartearengan izandako etekinen emaitzaren eta ikastetxeak bere estrategiarekiko eta bere planekiko eskuratzen dituen lorpenen bitartez neur daiteke. 1b AZPIMAILAKO IRIZPIDEA: Erakundearen kudeaketa sistemaren garapena, ezarketa eta etengabeko hobekuntza bermatzeko gidarien inplikazio pertsonala Atal honen baitan sar daiteke zer egiten duen erakundeak hauetarako: - Erakundearen egiturak bere politika eta estrategia ezartzen laguntzen duela ziurtatzeko. - Prozesuen kudeaketa sistema bat garatzen eta ezartzen dela ziurtatzeko. - Prozesuak politika eta estrategia garatzeko, hedatzeko eta eguneratzeko eta emaitza nagusiak neurtzeko, aztertzeko eta hobetzeko garatzen eta ezartzen direla ziurtatzeko. - Ikuspuntuetan hobekuntzak bizkortzea, identifikatzea, planifikatzea eta ezartzea ahalbidetzen duen prozesu bat edo prozesuak garatzen direla ziurtatzeko. Kudeaketa sistemaren hedatzea 2d azpimailako irizpidean eta 5 irizpidean (5a eta 5b azpimailako irizpideetan) deskribatzen da. Hemen, 1b-n, gidariak kudeaketa sistema garatzen, ezartzen eta etengabe hobetzen inplikatzen direla erakusten saiatzen da. Gidaritzaren eraginkortasuna neurtzeko, azpimailako irizpide honetan kontuan har daiteke, lehenik, gidariek ikastetxeko jardueretan duten inplikazioaren gainean, beren dedikazio- orduen gainean, prozesuak ezartzen eta hobetzen duten parte-hartzearen gainean eta beste hainbat gauzaren gainean pertsonek duten iritzia. Horrez gain, ikuspuntuak aztertzeko eta hobetzeko sistemen eta prozesuen etekina neurtzeko sistemen (9b bereziki) efikazia eta erabilgarritasuna baloratzea baliagarria izan daiteke azpimailako irizpide hau ebaluatzeko. 1c AZPIMAILAKO IRIZPIDEA: Gidarien inplikazioa bezeroekin, partenerrekin eta gizarteko ordezkariekin. Atal honen baitan sar daiteke zer egiten duen erakundeak hauetarako: - Kanpoko interes taldeen beharrak asetzeko, ulertzeko eta erantzuteko eta hobekuntza jarduera baterakoak ezartzeko eta horietan parte hartzeko. - Kanpoko interes taldeetako banakakoak eta taldeak aintzatesteko, erakundeko emaitzetan laguntzeagatik, fideltasunagatik etab. - Erakundetik kanpo bikaintasuna sustatzeko eta laguntzeko batzarretan edo elkarte profesionaletan parte hartuz, besteak beste. - Ingurumena hobetzera zuzendutako jarduerei laguntzeko eta horietan parte hartzeko, eta erakundeak gizarteari laguntzeko. 34
  35. 35. Ikastetxeak ikasleen eta beste bezero eta interes taldeen beharrak identifikatzeko egiten duena 2a-n deskribatzen da, eta horiek betetzeko egiten duena 5 irizpidean (zerbitzuak ematea 5d-n eta bezeroekiko harremanak kudeatzea 5e-n). Gidariek kanpoko interes taldeen beharrak nola betetzen, ulertzen eta erantzuten dituzten eta hobekuntzako jarduera baterakoetan nola parte hartzen duten erakusten saiatzen da (pertsonalaren inguruko jarduerak, barruko interes taldearekikoak 3 irizpidean azaltzen dira, eta horren inguruan gidariek duten jokaera 1a-n, 1b-n eta bereziki 1d-n). Azpimailako irizpide honetan gidaritzaren eraginkortasuna etekinaren emaitzek eta bezeroen eta gizartearen pertzepzioak (6,8) ematen duten feedbackaren bitartez neur daiteke. 1d AZPIMAILAKO IRIZPIDEA: Gidariek erakundeko pertsonak motibatzea, laguntzea eta aintzatestea. Atal honen baitan sar daiteke zer egiten duen erakundeak hauetarako: - Erakundea osatzen duten pertsonei pertsonalki komunikatzeko erakundearen eginkizuna, ikuspuntua, balioak, politika eta estrategia, planak, helburua eta xedeak. - Erakundea osatzen duten pertsonentzat hurbilerraza izateko, kideei adi entzuteko eta erantzuteko. - Pertsonei laguntzeko beren planak, helburuak eta xedeak egia bihurtzeko. - Pertsonei hobekuntza jardueretan parte hartzen animatzeko eta uzteko. - Erakundeko maila guztietako banakakoen eta taldeen ahaleginak aintzatesteko, bidezko eta egoki denean. Ikastetxeak motibazioarekiko, laguntzarekiko eta pertsonen aintzatespenarekiko egiten duena 3 irizpidean deskribatzen da (3c inplikazioa, 3d entzutea eta komunikazioa, 3e aintzatespena). Hemen deskribatu beharko litzateke nola jokatzen, inplikatzen eta laguntzen duten gidariek hartutako ikuspuntuak garatzen. Gidaritzaren eraginkortasuna pertsonen pertzepzio eta etekinetik lortutako emaitzek ematen duten feedbackaren bitartez neur daiteke azpimailako irizpide honetan (7a,7b). 35
  36. 36. 2 IRIZPIDEA: POLITIKA ETA ESTRATEGIA. Erakundeak nola ezartzen du bere eginkizuna eta ikuspuntua interes talde guztietan argi bildutako estrategia baten bitartez, eta politikek, planek, helburuek, xedeek eta prozesu garrantzitsuek lagunduta. Ereduak deritzo ikastetxeko estrategiak oso kontuan hartu beharko lituzkeela aldaketa elementuak eta inguruneko aldaketak, eta, ondorioz, kontuan hartu beharko lukeela ikastetxez kanpoko, interes taldeen itxaropenen (2a), aplikagarri den legeriaren, hezkuntzako teknologia berrien eraginaren, hezkuntzako praktika onen eta barne etekinaren (2b) informazio garrantzitsua, estrategiari oinarri on bat emateko. Estrategia hori egin (2c), hedatu (2d), komunikatu (2e) eta aztertu eta eguneratu behar da, PDCA zikloa itxiz maila estrategikoan. Ikastetxeek arrakasta izateko alderdiak identifikatu beharko lituzkete (epe luzera erakundeari bizirik irauten eta aurrera egiten lagunduko lioketen alderdiak) eta prozesu bat ezarri beharko lukete ikastetxearen politika eta estrategia egiteko eta aztertzeko. Horrez gain, prozesu nagusiak identifikatu beharko lituzkete (2d), 5 irizpidean deskribatutako zerbitzu eta prozesuekin koherentzian. Ikasleak dira hezkuntza zerbitzuaren hartzaile nagusiak, baina badaude kontuan hartu beharreko beste interes talde batzuk (ikusi 2.3 kapituluan bezeroen eta ikastetxeetako beste interes taldeen erlazio bat). Argi zehaztu behar da zeintzuk diren ikastetxeak identifikatu dituen bezeroak eta beste interes taldeak, eta, horiekin lotuta, haiei eskaintzen zaizkien zerbitzuak. Ikasleen kasuan, ikasleek jasotzen duten zerbitzu nagusia ikastetxeak eskainitako prestakuntza ikastaroak dira. Horrez gain, ikastetxeak ezarritako aukera estrategikoen eta lehentasunen arabera funtsezko izan daitezkeen beste zerbitzu batzuk eman ditzake (garraioa, jangela, jarduera osagarriak, liburutegia, hizkuntzak, internet, lan-munduratzea, beste herrialde batzuetan ikastea...). 2a AZPIMAILAKO IRIZPIDEA: Interes taldeen egungo eta etorkizuneko beharrak eta itxaropenak dira politikaren eta estrategiaren oinarriak. Atal honen baitan sar daiteke zer egiten duen erakundeak hauetarako: - Informazioa jasotzeko eta aztertzeko, erakundeak bai egun eta baita etorkizunean ere lan egiten duen merkatua eta merkatu-segmentua definitzen laguntzeko. - Bezeroen, langileen, partenerren, akziodunen, eta, orokorrean, gizartearen beharrak eta itxaropenak ulertzeko eta aurrea hartzeko, komeni denaren arabera. Ikastetxearen politika eta estrategia egitea 2c azpimailako irizpidean deskribatzen da. 2a eta 2b irizpideetan deskribatzen dira erabaki estrategiko egokiak hartzeko interes taldeetatik jasotako informazio garrantzitsua jasotzeko ikastetxeak garatzen dituen prozesuak edo jarduerak. Kontua ez da “dokumentazioa” edukitzea, baizik eta interpretatzea eta ikastetxeak kontuan hartu beharrekoa hautatzea. Ikastetxeen kasuan, merkatua eta merkatu-segmentua egungo ikasle mota bezala interpretatu behar da, eta, batik bat, bere ikastaro arautuen eskaintza zuzendu diezaiokeen ikasle izan daitekeen mota bezala, baina baita zerbitzuen beste eskaintza mota bat, besteak beste, ikastaro ez arautuak edo zerbitzu espezifikoak zuzendu diezazkiokeen beste gizarte sektoreak bezala ere (profesionalak, helduak, enpresak, familiak...). 36
  37. 37. Badaude akziodunak edo jabeak dituzten ikastetxeak (ikastetxe pribatuak, akademiak, kooperatibak...). Alabaina, unibertsitatez kanpoko ikastetxe gehienek hezkuntza sistema bat osatzen dute, eta sistema hori Hezkuntza Sailak kudeatzen du. Hezkuntza Sailak ematen dizkie kasu bakoitzean ezarritako giza baliabideak eta/edo baliabide ekonomikoak. Administrazioak espero du ikastetxeek baliabide horiek eraginkor kudeatuko dituztela, eta ikastetxeek, oro har, sistemaren helburuetan lagunduko dutela. Alde horretatik, Hezkuntza Administrazioaren beharrak eta itxaropenak ulertu behar dira eta aurrea hartu behar zaie. 2b AZPIMAILAKO IRIZPIDEA: Etekina neurtzearekin, ikerketarekin, ikaskuntzarekin eta sormenarekin lotutako jardueretatik jasotako informazioa da politikaren eta estrategiaren oinarria. Atal honen baitan sar daiteke zer egiten duen erakundeak hauetarako: - Barruko etekin-adierazleen eta ikaskuntza jardueren amaierako emaitza biltzeko eta ulertzeko, adibidez, autoebaluazioa, konparaziozko ebaluazioa. - Lehiaren eta onenentzat jotako erakundeen etekina aztertzeko. - Gizarte, ingurumen eta lege alorreko auziak aztertzeko eta ulertzeko. - Adierazle ekonomiko eta demografikoak identifikatzeko eta ulertzeko. - Teknologia berrien eragina aztertzeko eta ulertzeko. - Interes talde guztien ideiak aztertzeko eta erabiltzeko. Azpimailako irizpide honetan deskribatzen da nola jasotzen den orokorrean hezkuntzaren eta bereziki ikastetxearen etekinaren gaineko informazio garrantzitsua, 2c-n azaltzen diren erabaki estrategikoak hartzeko. Etekinaren barne adierazleak ikuspuntuen eraginkortasuna aztertzea ahalbidetzen duten guztiak dira, eta 6b, 7b, 8b eta 9b azpimailako irizpideetan erakusten dira. Ikaskuntza jarduera pertsonek beren lanaren garapenean egindako “barne” ikaskuntza da batik bat, eta konparaziozko ebaluazioa nahitaez hezkuntzakoak ez diren beste erakunde batzuetako praktika onak eta ikastetxeari aplikagarri zaizkionak ikastea da. Lehiaren etekina alderdiren batean bikaintzat jotako ikastetxeak bezala har daitezke, haiek aliatuak edo kolaboratzaileak izan arren. Indarrean dagoen hezkuntza legeriak (HLO, LOGSE, Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea eta garatzen duen araudia) ikastetxeek politika eta estrategia egiterakoan kontuan hartu beharreko erreferentzia-esparru bat ezartzen du. Mota ekonomiko edo demografikoko informazioari dagokionez, kontuan hartzen ahalegintzen da eskaerari nabarmen eragin diezaiokeena, adibidez, jaiotza-tasa, immigrazioa, biztanleriaren banaketa adinaren arabera, inguruko ikasleak eta aurreko etapetan inguruan zeudenak, inguruko sektore ekonomikoetako hazkuntza, enpresa berriak ezartzea, lan-munduratzea. Ikastetxeetan teknologia berriak ez dira Informazio eta Ezagutzako Teknologiei buruz soilik ari, baizik eta baita ikaskuntza hobetzea eta erraztea ahalbidetzen duten ikuspuntu edo hezkuntza metodo berriei, berrikuntza didaktikoei, pedagogikoei eta beste hainbati buruz ere. 2c AZPIMAILAKO IRIZPIDEA: Politikaren eta estrategiaren garapena, azterketa eta eguneratzea. 37
  38. 38. Atal honen baitan sar daiteke zer egiten duen erakundeak hauetarako: - Politika eta estrategia erakundearen egitekoarekin, ikuspuntuarekin eta balioekin era koherentean garatzeko, interes talde guztien beharretan eta itxaropenetan eta ikaskuntza eta berrikuntza jardueretatik ateratzen den informazioan oinarrituz. - Interes talde guztien epe laburreko eta epe luzeko beharrak eta itxaropenak orekatzeko. - Egungo eta etorkizuneko abantaila lehiakorrak identifikatzeko. - Arriskuen azterketa bat egiteko - Bikaintasunaren oinarrizko kontzeptuak islatzeko politikan eta estrategian. - Politikaren, estrategiaren eta planen garrantzia eta eraginkortasuna aztertzeko eta ebaluatzeko, adibidez, arrakastaren alderdi kritikoak identifikatuz, eta, komenigarri bada, eguneratuz. Azpimailako irizpide honetan ikastetxearen Politikaren eta Estrategiaren formulazio bat aurkitu behar da, 2a eta 2b-ko informazio garrantzitsua kontuan hartuko duen prozesu baten bitartez. Politikaren eta estrategiaren formulazioak horiek egitea eta hedatzeaz gain aztertzea eta eguneratzea ahalbidetuko duen prozesu batean oinarritu behar du. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuei buruzko (IHP) deskribapenak lekua du azpimailako irizpide honetan. Baita Ikastetxearen Curriculum Proiektuari buruzkoak ere (ICP), aukera pedagogiko orokorrei dagokienez (hauek ikastetxeko “politika” bezala ere sar daitezke). Aldiz, ikasturte edo ziklo (ikasturtearen espezifikazioa) bakoitzaren egiturari edo gaien programazioari lotuen dagoen curriculum proiektua 5c-n deskribatuko litzateke, eta ikastaroak garatzeko prozesuak 5d-n. Arriskuen azterketa ez da lan arriskuen gainekoa, baizik eta aukera estrategiko batzuk hartzeak ekar ditzakeen arriskuak aurreikustearen gainekoa, eta, ondorioz, beharrezkoa denean aurreikusteko eta egoerak edo hautazko planak garatzeko. Arrakastaren alderdi kritikoak ikastetxeak epe luzera ikastetxearen arrakasta baldintzatzen duten alderdi bezala identifikatzen dituenak dira. Horien arabera, ikastetxeak xede estrategikoak ezar ditzake, eta, horrela, erakundeak horiei dagokienez izandako aurrerapena ebaluatu. 2d AZPIMAILAKO IRIZPIDEA: Politikaren eta estrategiaren hedapena prozesu nagusien eskema baten bitartez. Atal honen baitan sar daiteke zer egiten duen erakundeak hauetarako: - Erakundearen politika eta estrategia gauzatzeko beharrezko prozesu nagusien eskema identifikatzeko eta definitzeko. - Prozesu nagusien jabeak argi ezartzeko. - Prozesu nagusiak definitzeko, eragindako interes taldeen identifikazioa sartuz. - Politika eta estrategia gauzatzeko orduan prozesu nagusien eskemaren eraginkortasuna aztertzeko. Azpimailako irizpide honetan ikastetxeak argi adierazi behar du zeintzuk diren estrategia gauzatzeko prozesu nagusiak. Hezkuntza sistema arautua osatzen duten ikastetxeak izateko oinarrizko arrazoi bat hasierako prestakuntza ematea denez (ikastaroak, zikloak, etapak), eta horretarako jaso dutenez Hezkuntza Sailaren baimena, ikastetxeak eskaintzen dituen ikastaro, ziklo edo etapen kudeaketa prozesu batzuk prozesu nagusien eskeman identifikatu eta sartu beharko lirateke. 38

×