Kutxa Ibiltaria

Loading...

Flash Player 9 (or above) is needed to view presentations.
We have detected that you do not have it on your computer. To install it, go here.

0 comments

Post a comment

    Post a comment
    Embed Video
    Edit your comment Cancel

    Favorites, Groups & Events

    Kutxa Ibiltaria - Presentation Transcript

    1. “KUTXA IBILTARIA” PROIEKTU TELEKOLABORATIBOA 1. Sarrera Jatorrian TELAR erakundeak (Argentinakoa) sortutako proiektua da. Proiektuaren gorabeherak webgune honetan ikus dezakezue http://www.telar.org/proyectos/index.php?cod_proy=34&nav=true Kutxa bat ikastetxez ikastetxe ibiliko da. Barruan ikastetxeek egindako lanak (argazkiak, testuak…), eguneroko bat, sorpresaren bat... eta abar konpartitzeko asmoarekin pasako dira. Bide batez, beharrezkoak diren teknologiako tresna berriak erabiltzen ikasiko dugu: foroa, testu eta irudien trataera, Interneten aurkezpenak zintzilikatu.... Proiektua Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzentzen zaie. Proiektu hau, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuen deialdian*, sartzeko aukera badago: Hezkuntza Berriztatzeko ekintza bezala hain zuzen ere. * EHAAn, 2007ko abuztuaren 23ko deialdian (eskatzeko epea irailaren 24a arte izango da). 2. Partaideak Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzentzen zaie. Berritzegunetan Etapako aholkulariak eta IKT taldetik partaide batek talde koordinatzailea osatuko dute. Ikastetxe bakoitzean irakasle batek koordinatzailearen papera beteko du proiektuaren arduradunekin harremanak errazteko. Donostiako Berritzegunean mintegi bat antolatuko da, irakasleak izango dira partaideak Berritzeguneko koordinatzaile taldearekin. 3. Helburuak • Ikastetxe ezberdinen arteko ikasleen harreman osasuntsuak sustatu. • Gai ezberdinak landu, IKTaz baliatuz. • Testu multimedia bat sortu. • IKTko tresnak ikasle eta irakasleen artean sustatu. • Elkarrizketarako foroa era egoki batean erabili. • IKTko baliabideak (foroa, argazki digitalak, testuen trataera...) era funtzional, esanguratsu eta arrunt batean erabili, elkarrekin lan egiteko duten ahalmena aprobetxatuz. 4. Deskribapena • Kutxa ikastetxez ikastetxe joango da, eskola bakoitzean astebete bat edo bi emanez. • Ikasleentzako foro bat sortuko da Ibilbidea irauten den bitartean Ikastetxeek proposatutako gaiei buruz eztabaidatzeko. 1
    2. • Gela bakoitzak testu multimedia bat prestatuko du beraien gustuko gaia erabiliz. • Kaxaren barruan eguneroko bat egongo da, non idatziak, sinadurak, ikastaldearen argazkiren bat... jarriko dituzten. • Proiektua irauten den bitartean ikas-talde guztiek sortutako foroan parte hartuko dute. • Kutxaren ibilbidea elkarrekin.net webgunean ikusteko aukera izango da baita eskola bakoitzak egindako aurkezpena ere. • Donostiako Berritzegunean mintegi bat antolatuko da, beharrezkoa den prestakuntza eta ikastetxeen arteko koordinazioa bermatzeko. Parte hartzen duten irakasleak Irakasleak izango dira partaideak Berritzeguneko koordinatzaile taldearekin. • Elkarrekin.net plataformak irakasleen artean komunikatzeko tresna desberdinak eskainiko ditu: foroak, posta elektronikoa, prestakuntza gunea… 5. Epeak eta prozesua 2007eko irailean: • Proiektuan parte hartu behar duten taldeek alta eman behar dute www.elkarrekin.net web gunean. Aipatutako prestakuntza eta Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuen deialdian ere sar daiteke proiektu telematiko hau. 2007eko urrian: • Mintegiaren lehenengo bilera ospatuko da, non zalantzak, formazioa eta abar konkretatuko den. • Parte hartzen duten ikastetxeen arteko ibilbidea prestatuko da eta baita ere zehaztu nahi diren ezaugarri berriak. • Partaide talde bakoitzak elkarrekin.net gunean aurkeztuko da, horretarako behar den formakuntza emango da.. 2007eko azaro eta abenduan: • Hiru prestakuntzako saio antolatuko dira. 2008ko urtarriletik apirila arte: • Kutxaren bidea hasiko da; bere ibilbidea www.elkarrekin.net web gunean jarraitzeko aukera edukiko dugu. • Kaxa iristen denean, ikastetxeak foroaz arduratuko da eta besteei eztabaidarako ikasleek aukeratutako gai bat proposatuko die. • Testu multimediak prest egon behar dira kaxa iristen denean barruan sartzeko eta hurrengo eskolara pasatzeko. 2008ko maiatzean: • Azken ebaluazioa egingo dugu. 6. Laguntza. Irakasleen formazioa 2
    3. Berritzegunean antolatuko den lehenengo mintegian, zer nolako formazioa behar den aztertuko da baita nola eta noiz gauzatuko den. Hiru prestakuntza saio presentzialak antolatuko dira eta gero laguntza on-line jarraituko da. 7. Baliabideak • Kutxa (Talde kordinatzaileak). • Argazki makina digitala. • Egunerokoa (Talde kordinatzaileak). • Ordenagailuak erabiltzeko aukera interneteko konexioarekin. • Oparitxoa (eskola bakoitzak hurrengoari bidaliko lioke). • Elkarrekin.org plataformak irakasleen artean komunikatzeko tresna desberdin batzuk eskuratuko dizkigu: foroak, posta elektronikoa… • Proiektuekin sortuko diren arazo teknikoak konpontzeko arduradun bat egongo da. 8. Izen-ematea. Irailean egin behar da, Interneten bidez, www.elkarrekin.net web gunea erabiliz. Gela bakoitzak bere alta eskaera egin behar du (Proiektuen deialdian eskatzeaz gain), tutorea edo gelaren arduradunaren datuak emanez. Izena emateko garaian ez da derrigorrezkoa Prestakuntza edo Berriztapen proiektuen deialdian parte hartzea. Baina, deialdi honen bidez proiekturako diru laguntza lortzen da. 3

    + guest7a752ce4guest7a752ce4, 2 years ago

    custom

    362 views, 0 favs, 1 embeds more stats

    More info about this document

    © All Rights Reserved

    Go to text version

    • Total Views 362
      • 360 on SlideShare
      • 2 from embeds
    • Comments 0
    • Favorites 0
    • Downloads 0
    Most viewed embeds
    • 2 views on http://www.antoniano.com

    more

    All embeds
    • 2 views on http://www.antoniano.com

    less

    Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
    Flag as inappropriate

    Select your reason for flagging this presentation as inappropriate. If needed, use the feedback form to let us know more details.

    Cancel
    File a copyright complaint
    Having problems? Go to our helpdesk?

    Categories