Your SlideShare is downloading. ×
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Teknologia berrien konparaketako testua

527

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
527
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Haur hezkuntzako ikasketei amaiera emateko garaian, ikastetxeetan gure bigarren praktikaldiak burutu behar izan ditugu. Practicum II-ari amaiera eman eta berriro ere unibrtsitatera bueltatau arren, ikastetxeetan izan ditugun oroitzapen eta bizipenak gogoratzeko beharra izan dugu HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA BERRIEN ikasgaierako. Talde ezberdinetan banatura gaudenez, taldekideok teknologia berrien inguruan ikastetxe ezberdinetan izan ditugun bizipen horiek alderatzea da lan honen helburu nagusia. Lehengo eta behin, taldekide bakoitzak zein ikastetxeetan burutu dituen praktitakak argitzea egokia iruditzen zaigu. Hori dela eta, jarraian aurkezturiko taulak, horren berri ematea izango du helburu: IKASTETXEA IKASTETX HAURREN TALDEKIDEAK HERRIA PROIEKTUAK K E MOTA ADINA Adunako Herri Mirari Alkorta Publikoa Aduna 2,3,4 urte  Urtxintxa Ikastetxea Maria eta Jose Maitane Unanue Pribatua Zumaia 4 urte  Urtxintxa Ikastetxea  2 urteko Beasaingo gelan ez Maialen Andramendi Kontzertatua Beasain 2 urte  HH-ko beste Barandiaran Ikastola geletan urtxintxa Lardizabal Herri  Urtxintxa Alaine Goikoetxea Publikoa Zaldibia 3 urte Eskola  Klik  Urtxintxa Domingo Agirre Miren Zeberio Publikoa Legazpi 5 urte  Pelutxe Ikastetxea Proiektua Taldekide guztion proiektu guztiak aztertu ondoren, ikusi ahal izan dugu, ikastetxe ezberdinak izan arren guztietan proiektu berdin bat lantzen dela: URTXINTXA, hain zuzen ere. Azaldu dezagun apur bat, proiektu hau zertan datzan eta haurrekin nola lantzen den. Haur Hezkuntzak garrantzi handia du haurraren garapen osoan, etapa horretan garatzen hasten baitira adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako hastapenak… Horri erantzuteko sortu da URTXINTXA proiektua. Proiektu honen berrikuntza nagusiak honako hauek dira: hezkuntza
  • 2. proiektua hobetzea curriculum diseinuaren ulermen-maila erraztuz eta koherentzia bertikala ziurtatuz; zehar lerroekiko konpromisoa indartzea; aniztasunari erantzuteko bide berriak jorratzea; eleaniztasunaren hainbat eragile integratzea; irakurketa-idazketaren paradigma eraikitzailea garatzea. URTXINTXA Haur Hezkuntzaren hiru ikasturteak biltzen dituen proiektua da: Urtxintxa 3 urte (ttantto), Urtxintxa 4 urte (txirritx) eta Urtxintxa 5 urte (xango). Proiektu honek hainbat material eskaintzen ditu ikasle zein irakaslearentzat, hiru hiruhilabetetan banatuta: ikaslearen karpeta, irakaslearen karpetak, ipuinak, musika-CDak, CD-ROMa eta irakaslearentzako gidaliburua. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazue ondorengo web gune hau: http://www.elkarlanean.com/ikasmateriala/default.cfm? hizkuntza=1&laburdura=HH&atala=proiektuak&proiektua_id=34&proiektua_izen=URTXINTXA %20proiektua&hezkuntza_etapa_id=1&hezkuntza_etapa_izen=Haur%20Hezkuntza Nahiz eta ikastetxe guztietan Urtxintxa proiektu honek isla baduen, bakoitzak bere metodologia duen aldetik, berau praktikan jartzeko modu ezberdinak aztertu ditugu. Honen araberako bi sailkapen nagusi nabarmenak dira, gainera, ikastetxe motarekin zerikusia ere badutenak: 1. IKASTETXE PRIBATU edo KONTZERTATUAN: Eguneroko lanetan, material honetan soilik oinarritzen dira: haur bakoitzak bere karpeta propioa du eta bertan burutzen ditu egin beharreko fitxak. CD interaktiboari dagokionez aldiz esan, bi ikastetxe hauetan modu ezberdinetan erabiltzen zutela: a. Maria eta Jose Ikastetxea: Urtxintxak haur zein irakasleen eskura jartzen duen CD-a noizean behin erabiltzen zuten haur hezkuntzako geletan. Euskarri digital horretatik gainera, ipuinak eta abestiak ziren erabilienak; nahiz eta, une
  • 3. batzuetan, talde osoa irakaslearen laguntzaz ordenagailu aurren jolasetan ere jolasten ziren. b. Beasaingo Andramendi Ikastola: Gure taldekiea 2 urte gelan egon dela argitu beharra daukagu lehen lehenik. Jakin badakigu, adin honetako haur hauentzat Urtxintxak gidaturiko materialak ez dela sortu oraindik behintzat. Hori dela eta, gauza jakina da, gela horretan ez zutela aipatu berri dugun metodologia erabiltzen (adinez txikiak zirenez, jolas librean eta errutinetan oinarritzen ziren bertako saioak). Hala ere, gainontzeko haur hezkuntzako gelak ezagutzeko aukera izan duen aldetik, Urtxintxa proiektuaren gauzatzea nolakoa izan den ere ikusteko parada izan du. Esan, gainontzeko 3 geletan (3-4, 4-5 eta 5-6 urteko geletan), txokoetan lan egiten dutela eta txoko horietako batean (eraikuntza txokoan zehazki) ordenagailua dagoela; non bertan, haurrek fitxa ezberdinak burutzeko aukera duten: bikoteen jolasa, irudiak margotu, laberintoak egin, … Hala ere, esan behar da, irakasleak bertan egoten diren denbora kontrolatzen diela haurrei; ordenagailu aurrean, beraiek, denbora askorik igaro ez dezaten. 2. IKASTETXE PUBLIKOETAN: Hainbat alditan errepikatu dugun Urtxintxa proiektua, osagarri modura erabiltzen zuten ikastetxe hauetan. Irakasle hauen ardatza, beraien sormenetik sortuta jarduerak izaten ziren; unean uneko gaiarekin lotuak zeudenak. Hala ere, aipa ditzagun, ikastetxe bakoitzaren ezaugarri jakin batzuk: a. Adunako Herri Ikastetxea: Besteengandik berezien egiten duen ezaugarria, eskola txikia dela da inongo dudarik gabe. Honelako ikastetxeen antolaketa ez da beraz, besteen berdina izaten. Gelan adin aniztasuna egoteak, bertako merodologia ere baldintzatzen du eta ondorioz, haur guztien beharren araberako jarduerak burutzen dira. Teknologia berriei dagokienez, esan, txikienek hauen erabilera egiterako orduan dituzten mugak direla eta, beraiek manipulatzea zaila egiten zailela. Hori dela eta, irakasleak arratsaldeko saio hauek erabili izan ditu ikasle zaharrenek ordenagailuen erabileran aurrera pausuak eman eta beraiekin familiarizatzeko. Ordenagailuaren erabilera honetan, Urtxintxa proiektuaren
  • 4. barruan aurki daitekeen “Txirritx”-en erabilera egiten dute batez ere, baina honez gain “Pingui”-k eskaintzen dituen moduko jolas didaktiko eta pedagogikoak ere erabili izan dira tarteka. Horren haritik lortu nahi dena beraz, ordenagailuen erabilera sustatzeaz gain haurren ezagutzak euren esperientzia eremu horietan lantzea litzateke, sailkapenak, seriazioak, goian/behean moduko kontzeptuak, zifrak, alfabetoko hizkiak, kantitateak, ordenazioak, mugak, espazioak…lantzea ahalbidetzen baitute. b. Lardizabal Herri Eskola: Aurreko ikastetxean esan bezala, hemen ere, Urtxintxaren proiektuak ez du leku handiegirik hartzen. Bertako fitxa batzuk burutzen dituzten arren, irakasleak sortutako jarduerek garrantzia handiagoa dutela antzeman dugu. Honen hildotik astean behin erabiltzen duten programa informatiko baten berri ematea egokia dela uste dugu: KILK. Hala ere, aurrerago azalduko dugu proiektu honen inguruko informazio eta xehetasunak; baita erabilera ere. c. Domingo Agirre ikastetxea: Hemen ere, irakasleak sortutako ekintzek dute garrantziarik gehiena. Haurrek Urtxintxa proiektuak eskaintzen dituen fitxak erabiltzen dituzten arren, ez dute hauen erabilera huts-hutsean egitean. Pisu handiagoa duen beste proiektu baten berri eman digu ikastetxe honek: Pelutxe proiektua. Nahiz eta aurrez zerbait ezagutzen genuen, bertan egon den ikasleak zehatz-mehatz praktikan nola jartzen zuten azaldu ondoren, argiago ulertzen dugu ekimen honen funtsa. Hau ere, aurrerago dagoen atalean azalduko dugu zehaztasun gehiagorekin. Orain arte esan berri dugun hau aztertu ondoren, ondorio honetara iritsi gara: Eskola motak (publiko, pribatu zein kontzertaua izan) guztiz baldintzatzen duela, ikasgeletako metodologia eta bertan aurrera eramaten diren proiektuak. Jakin badakigu, Urtxintxa proiektua Ikastolen elkarteak sorturiko material bat dela. Ondorioz, ikastetxe pribatu zein kontzertatuek material hau zintzo-zintzo erabiltzen dute; beren ildo bereko elkarte batek sortua baita. Aldiz, publikoe, material hau beraien metodologiarekin batera uztartzen dute, osagarri modura beraz. Irakasleek sorturiko jarduerei garrantzia handiagoa emanaz.
  • 5. Ikastetxe bakoitzaren nondik norakoak azaldu eta aztertu ondoren, teknologia berriekin zerikusia duten proiektu bereziak azaltzeko unea iritsi da: KLIK PROGRAMA (Lardizabal Herri Eskola - 3 urte) Informatikaren presentzia abiadura handiz nabarmentzen joan da gizartearen arlo guztietan. Gaur egun ia lan eremu guztietan azaltzen da; geroz eta jende gehiagok erabiltzen du ordenagailua bere lanean. Momentu batean etxeetan telebista ezinbesteko tresna bihurtu bazen, badirudi gauza bera gertatzen ari dela ordenagailuarekin. Lanaren esparruaz aparte, aisialdirako ere gero eta erabilpen handiagoa du. Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolan, Urtxintxa proiektuaz gain, KLIK izeneko programa bat ere erabiltzen dute. Astean behin informatika gelara joaten dira eta ordubete inguru irauten duen saioa burutzen dute. Irakaslearen helburu nagusia, saguaren erabilpena ezagutu, erabili eta bertan dauden jokoak ezagutzea da. Horretarako “KLIK” izeneko progarama erabiltzen dute. 3 urtetik hasi eta 5 urtera bitarteko haurrei zuzendua dago eta bertako jarduerak, adin eta ezaugarri desberdinetara moldatuta daude. Klik programa informatiko bat da eta bere ezaugarri nagusia, aurretik erabakitako oinarrizko eredu batzuetatik abiatuta, jarduera hezitzaileak sortzea da. Abantailetako bat honakoa da: jarduera horien edukiak eskolako curriculumeko alderdi guztiak barne hartzen dituela. Programa honek matematikaren esparrua lantzen du eta bertan agertzen diren ariketak, mota ezberdinetakoak dira: simetriak, elkarketak, segidak,… lantzen dira. Modu hau, matematika lantzeko beste aukera bat da (modu digitalizatuagoan dagoena) eta hau horrela izanda, haurrak motibatuagoak egoten dira jarduerak burutzen. Bertan agertzen diren ariketak hartzailearen arabera zailagoak edo errazagoak izan ohi dira eta normalean zailtasun txikienetik handiagorako ordenenean aurkezten dira. Adibidez: elkarketetan, ematen den aginduaren arabera, bi taula desberdinetako edukiak ordenatu behar izaten dira, etab.
  • 6. PELUTXE PROGRAMA (Domingo Agirre Ikastetxea - 5 urte) Domingo Agirre ikastetxea Pelutxe proiektuaren barnean dago. Jakingo duzuenez, pelutxe proiektuaren bidez euskararen erabilpena areagotuz eta ikasleen idatzizko ekoizpenetatik abiatuz, ikastetxe desberdinetako ikasleen arteko komunikazioa eta harremanak ahalbideratzen dira. Hori guztia lortzeko informazioa eta komunikazioa teknologiak modu funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dira. Proiektu hau bost urteko haurrei zuzendurik dago. Gela bakoitzean pelutxe bat dute, egun bakoitzean pelutxea gelako haur baten etxera joaten da eta haur horrek pelutxearekin batera doan koadernotxoan egun horretan pelutxearekin egindakoa idatzi edo marraztu behar du. Gainera, ekintza bereziren bat egonez gero (danborrada eguna, ihauteriak…), pelutxea bertara eramaten dute. Ikasturtearen erdialdean, gutxi gora behera, beste ikastetxe bateko pelutxearekin trukatzen dute eta dinamika berdina jarraitzen dute. Guzti hau blog batera igotzen du irakasleak eta horrela beste ikastetxeetakoek edo gurasoek pelutxeen berri jakin ahalko dute. Domingo Agirre ikastetxearen kasuan, bloga honako hau da, http://dagirre2010.blogspot.com eta ikasturte erdialdean Urretxu-Zumarragako Gainzuri ikastetxeko pelutxeekin trukatuko dituzte pelutxeak. Ostiraletan, irakasleak blogera igotako berriak erakusten dizkie haurrei. Nik ikusi dudana eta gero, esan dezaket haurrei asko gustatzen zaiela pelutxeak etxera eramatearena eta ondoren koadernotxoan egindakoa gelakideei erakustea eta amaieran haiek sortutakoa interneten ikustea. • BLOGA: http://dagirre2010.blogspot.com • HELBURUAK: o Ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sustatzea, harreman positiboak lortzeko o Idatzizko hizkuntza garatzea era esanguratsu batean eta IKTak erabiliaz (Blog eta posta elektronikoaren bidez) DOMINGO AGIRRE IKASTETXEKO PELUTXEAK:
  • 7. Gure lanari amaiera emateko, guzti honen inguruan dugun iritzia plazaratzea egokia dela iruditzen zaigu: Goiko lerroetara begiratuz gero, ikusten dugu denok antzeko esperientziak bizitu ditugula. Ikastetxeetan aurkitu ditugun teknologien ingurukok baliabideak antzekoak ziren denetan eta ematen zitzaien erabilpena ere bai. Gure aburuz, ongi deritzogu, haurrak txikitatik teknologia berrien ezagupenak garatzen joatea, izan ere, gure inguruan gero eta zabalduago baitago mundu hau. Hala ere, hainbat zalantza sortu zaizkigu teknologia berri hauei ezartzen zaien metodologia dela eta. Honekin zera esan nahi dugu, oso ondo dagoela teknologia berriak sustatzea, baina, lehenengo ikastetxeetan dagoen metodologia errespetatu behar dela uste dugu. Izan ere, gure esperientzia askotan ikusi dugunez, ikasgela askotan dute joera, ikasgelan (ikasleek beraien mahaietan) landu beharrekoa ordenagailuan lantzeko. Hau da, askotan arkatz naiz margoarekin burutu beharreko ariketak ordenagailuz egiten dituzte eta bide hau ez dugu uste egokiena denik. Honen aurrean, galdera batzuk burura etortzen zaizkigu: Hau al da modurik egokiena teknologia berriak sustatzeko? Posible al da eskuz zein ordenagailuz egin beharreko jarduera edo fitxetan zeregina berdina izatea? Gu ezezkoan gaude!!!!!!!!!!!! Buruari bueltak eman eta gero, honako ondorio honetara iritsi gara: Haurrak teknologia berriak erabiltzen dituztenean, jolasekin lotzen dituzte baina ez egun ezagutzen ditugun teknologia berrien ezagutzekin. Hau da, esaterako, ordenagailuarekin egin ditzazkegun zenbait ekintza (e-maila bidali, argazkiak deskargatu, beste pertsonekin komunikatu...) ez dituzte ezagutzen; paperean arkatzarekin egiten dutena, ordenagailuan arratoiarekin egitera mugatzen baitira. Gure iritziarekin amaitzeko esan, ikastetxeetan guk uste baino gehiago erabiltzen dituztela teknologia berriak. Hala ere, alde batetik logikoa iruditzen zaigu gaur egun teknologia berririk gabe bizitzea ia ezinezkoa delako.

×