Ikt haur hezkuntzan
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Ikt haur hezkuntzan

on

  • 677 views

 

Statistics

Views

Total Views
677
Views on SlideShare
672
Embed Views
5

Actions

Likes
0
Downloads
2
Comments
0

1 Embed 5

http://iktaniztasuna.blogspot.com 5

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft Word

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Ikt haur hezkuntzan Ikt haur hezkuntzan Document Transcript

  • Nire lanaren zatia egin ahal izateko iturri ezberdinetatik jaso dut informazioa. 1) Hasteko HH-ko irakasle batekin hitz egin nuen. Bere esanetan IKT ez da bere hezkuntza proiektuaren barruan sartzen eta ondorioz, teknologia berriak betiko hezkuntza metodologiari laguntzeko erabiltzen dute. Hardwari dagokionean gela bakoitzean ordenagailu bat dute eta arbela digital antzeko bat eta softwari dagokionean berriz, urtxintxako materialean datorren CD-a erabiltzen dute (Txango, Txirritx, ) eta internet konexioa dute. Ordenagailuaren erabilera gelako dinamikan txertaturik ez badago ere, Urtxintxako materialari jarraitzeko oso erabilgarria suertatzen da. Horrez gain, jolasteko, ipuinak irakurtzeko eta denbora librerako ere erabiltzen dute eta aldian behin baita interneten zerbait aurkitu eta ikusteko. Arbela digital antzekoa aldiz, idazten ikasteko erabiltzen dute, letra ezagutuz… Irakasleak orokorrean gazteak dira eta maila horretan aritzeko nahikoa formakuntza dute. Dena den, noizean behin eguneratuta egoteko ikastaroak egiten dituzte. Irakaslearen esanetan, material hauen erabilerak ikasleak asko motibatzen ditu, interes handia jartzen dute eta etxean ere honelako tresnak erabiltzera ohituta daudela antzematen zaie. Ikastetxearen azpiegiturak eta diru-sarrerak behar izateak, asko mugatzen omen du teknologia berriak gehiago erabiltzea. Horrez gain, ikastetxe honetan ez dute uste HH-n teknologia berriak erabiltzea horren garrantzitsua denik. 2) Honekin nahikoa ez eta HH-n IKT-ren erabilerari garrantzia ematen dion ikastetxe bat aurkitu nahian, interneten bila aritu eta gero Madrilgo Zaleo Ikastetxe publikoaren berri izan nuen. HH-n espezializatua dago eta 3hilabetetik 6 urte bitarteko 116 haurrekin lan egiten da. Zentru honen ezaugarririk garrantzitsuena berrikuntza pedagogikoen bilaketa etengabea da. Honela, zientzia, arte eta ikt mailan egindako proiektuengatik sari ezberdinak jaso ditu, besteak beste, PRIMER PREMIO CUENTO CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA CAIXA 2008 edo eta TERCER PREMIO NACIONAL EN EDUCACIÓN INNOVADORA Y DE CALIDAD, PREMIOS OFICIALES A SU CALIDAD EDUCATIVA, SU NIVEL DE INNOVACIÓN Y SU FOMENTO DE LA CREATIVIDAD EN EL ALUMNADO DE INFANTIL .
  • Mota guztietako hardware-ak erabiltzen dituzte. HH-ko bigarren zikloan gela bakoitzeko bi ordenagailu eta bi urteko gelan bat eta baita scanerra, kamara digitala, bideo kamara, web-cam-a, inprimagailua, mikrofonoa ere. Honez gain, "familien cyber txokoa" izeneko gela dago. Bertan, etxean ordenagailurik ez dutenentzat ordenagailuak daude norbere beharretarako, ikastetxeko web orrian sartzeko, seme-alabei posta elektronikoak bidaltzeko,... Softwarari dagokionez Word, Paint eta Photo Suite erabiltzen dituzte batez ere. HH -an teknologia berriak sustatzea eta erabiltzea ikastetxeko proiektu kurrikularraren barruan kokatzen da. Beraien ustez, teknologia berriak ikasteko eta erakusteko oso erabilgarriak dira, baita HH-n ere, beraien metodologiaren filosofiarekin oso ondo datozenak. Irakaslearen parte hartzea zeharkakoa izango da, ikastea erraztuko duten testuinguruak eta egoera aberasgarriak sortuz, haurrari protagonismoa emanez. Honela, helburua haurrak aurkikuntzak egitea, gozatzea, ikastea, berak bere jakintzak eraikitzea eta jasotako egunerokotasunean txertatzea da. IKT-en inguruan egiten diren zenbait proiektu ondorengoak dira: Proyectos de aula y centro con recursos TIC ¿QUIERES VER LO QUE HACEMOS? Desde esta página mostramos algunos proyectos realizados con la intervención de los niños y niñas de Zaleo, utilizando como recurso principal las tecnologías de la información y la comunicación. *Cuentos representados con escenarios recreados a través de las TICs: El botón de Melitón
  • Flicts *Utilizando la cámara digital Maratón de fotografía matemática Recorridos por el barrio *Con la cámara de video PRIMER PREMIO CUENTO CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA CAIXA 2008 *Materiales con Power Point, grabadora y scanner La Gallina Marcelina (cuento) Batmanlunio (Historia de astronautas en inglés) * Webquest: Es una página didáctica elaborada por los docentes, con enlaces a materiales realizados en la escuela y a Internet donde podréis navegar de una forma más segura. Facilita la adquisición de competencias y nuevos aprendizajes. El barrio Jugamos con el ratón Expresarte en la red Practicando la escucha Horrez gain, 2009ko urrian Europako IBM proiektuan parte hartu zuten. Berau pelutxe proiektuaren antzekoa da baina herrialde ezberdineko haurren artean egiten da.
  • Ikastetxe bakoitzak besteari bere herrialdeko pertsonaia bat bidaltzen dio eta ondoren teknologia berrien bidez komunikatzen dira. Batzutan elkarri argazkiak bidaltzen dizkiete, bestetan eskaneatutako irudiak, beste batzutan berriz, naturako edo inguruneko hotsak,… Proiektu honen bidez, IKT –ko tresna ezberdinak erabiltzeaz gain, kultura ezberdinak ezagutu eta bizitzeko aukera ematen du. Gurasoek ere irakatsi eta ikasteko jardueran parte hartzen dute, ikastetxeko beste ikasgai askotan egiten den antzera. Ikastetxeko dinamikaren parte da. Gurasoen formakuntza ez bada nahikoa, asteko hiru egunetan IKT arduradunaren laguntza jaso dezakete ikastetxean bertan. Ikastetxe honetan oso apustu garbia egin dute IKT-en alde, pedagogia berriei ateak zabaltzen dizkieten bezalaxe. Beraiek diotenez, XXI. Mendeko ikasleekin, beren garaiko hizkuntzak erabiltzea oso onuragarria da. IKT-ari dagokionez, nik Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan dagoen egoera zein den aztertu dut. Ikastola honek ahalegin handiak egin ditu ingormazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) bere eguneroko zereginetan txertatzeko, bai kudeaketan, bai antolaketan zein irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Horregatik, Haurtzaro Ikastola IKT plan propioa diseinatu eta aurrera eramaten ari da, beren ustez, honek garrantzia handia baitu bai ikasleak etorkizunerako prestatzeko, baita ikastolako eguneroko martxarako ere. Beren pentsamendu hau medio, Ikastolako Elkarteak IKT planean ikastetxe pilotu izendatu zuen beste hamar ikastetxerekin batera. Hezkuntza etaparen arabera proiektu ezberdinak dituzte martxan, HHn Urtxintxa proiektua, LHn Txanela, eta azkenik, DBHn Ostadar proiektua. Proiektu hauetan teknologia berriak barneratzen ari dira, eta bertako irakasleek iritzi guztiz positiboa dute honen aurrean. HHko irakasleak esan digunez, oso egokia iruditzen zaio ordenagailua erabiltzea soporte bezala, interesgarria eta aberasgarria dela, eta batez ere, arratoia, teklatua, pantailak eskainitako irudiak... oso atseginak egiten zaizkielako haurrei. Ordenagailuaren erabilera: HHko geletan ordenagailu bakarra dagoenez, lanak amaitu ondoren, txoko horretan tokatzen zaienak, horra hurbildu, eta banaka-banaka pasatzen dira ariketaren bat egitera. Etapa honetan CDak erabiltzen dituzte batez ere, eta CD horietan ikasturtearen arabera, pertsonaia ezberdinekin lanketa ezberdinak egiten dituzte, esaterako, ipuinak entzun, ipuinak irakurri, matematikako ariketa, margoketa, puzzle jolasak, hizkuntza...). Pertsonai horiek hauxek dira, hiru urtekoen glea, Ttantto, 4 urtekoenean Txirritx eta, azkenik, 5ekoenean, Xango. Hala ere, nahiz eta arratoia edo
  • teklatua banaka erabili talde osoa egoten da bertan inplikatuta, eta ondorioz, batak besteari laguntzen dio, aportazioak eginez... Beraz, ez da baten lana, talde lana baizik. Ordenagailuaz gain, kañoia ere erabiltzen dute, gauzak proiektatzeko, esaterako, artea lantzeko autoreak eta beraien lanen irudiak ikusten dituzte... LHko lehenengo mailatik aurrera, Ikasys proiektuan dabiltza, aurten hasi dira lantzen eta haurrek astean hiru saio izaten dituzte. Saio hauetan ingelesa, txanela, euskara eta matematika lantzen dituzte. Irakasleek proiektu hau oso interesgarri bezala definitzen dute, onura ugari ikusten baitizkie: haurrak oso motibatuta egoten dira, arreta mantentzen dute eta autonomia ere lantzen dute. Gainera, EHUko ikerkuntza eta metodologia saileko ebaluazioan adituak dio, proiektu honen bidez oso emaitza onak lortu dituztela. Proiektuan parte hartu duten ikasleek, parte hartu ez dutenek baino emaitza hobeak lortu dituzte ebaluatu diren bost ikasgaietan (euskara, gaztelania, ingelesa, matematika eta gizarte). Horrez gain, ikasleen zein irakasleen motibazioa igo egin da. Gainera, ikasleek modu autonomoan lan egitea ahalbidetzen du, eta ondorioz, irakasleen presentzia txikiagoarekin lanak egitea lortuz. Aniztasuna eta dibertsitateari dagokionez ere aukera anitza eskaintzen ditu, izan ere, programa ikasle bakoitzaren mairala egokitu daiteke. Ondorioz, balorazio orokorra eginez IKT-ak onuragarriak direla dio, baina IKT-eek soilik ez dutela aurrerapenik ekartzen, baldin eta ez badira edukieez betetzen, eta kasu honetan, bete dira edukiz. Honek emaitza onak ekarri ditu eta etorkizunerako izugarrizko espektatiba eta aurrerapenak ekar ditzake. Ikastetxean IKTaren inguruko arduradun bat dute, Joxin eta beste pertsona bat teknologia berrien mantenurako, Joxan Arruabarrena. Bestalde, ziklo bakoitzean koordinatzaile bat dago. Irakasleei ikastaroak eman zaizkie programa ezberdinen inguruan (word, excel, acel, power point, multimedia, audioena, blogak nola sortu, wiki...). Lehen aipatu dudan Ikasys proiektuak, haur bakoitzak bere ordenagailua izatea eskatzen du, eta honek Wifiaren beharra. Gai hau dela eta izugarrizko istiluekin dabiltza, guraso asko honen kontra baitaute ondak kaltegarriak izan daitezkelakoan eta! Horregatik, Haurtzaro Ikastolakoek beren webgunean Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Dirubideen zuzendaria den Carlos Crespok wifiaren inguruan emandako hitzaldi baten zati bat dute zintzilikatuta. Bertan dio 2.0 geletan arbel digital interaktiboa, ikasleen ordenagailu eramangarriak sartzen direla, eta ordenagailu eramangarri hauek elkarren artean konexioa izateko, eta baita internetekin ere, beharrezkoa dela wifi teknologia.
  • Berak dio teknologia ziurra dela, gure eguneroko bizitzan presente dagoela, eta gainera, onda asko ditugula gure inguruan irratiarena, telebistarena... eta ez dela ezer gertatzen. Gainera, medikuntzan ere erabiltzen dira, eta osasun sialak dioenez, dituen 7.000 informe baino gehiagotan ez da wifiaren kalterik erakusten. Horrez gain, hezkuntzan aplikaturiko teknologia da, bai Espanian, bai EHan eta baita internazionalki ere, eta orain arte behintzat, ez zaio eragin kaltegarririk ezagutu. Beraz, esan dezakegu teknologia ziurra dela. Hala ere, ezagutza ezak eta berrikuntza teknologikoek maiz aurreiritze negatiboak sortzen dituzte, eta ondorioz, istiluak hor darrai! Bideo hau, Ikastolan IKTaren inguruan egiten duten erabilera zein den azaltzen duten beste bi bideo ikusteko, edota Ikasys proiektuaren inguruan informazio gehiago lortzeko bisitatu Haurtzaro Ikastolako weborria: www.haurtzaroikastola.net Oharra: LHtik aurrera ere blogak ere erabiltzen dituzte egiten dutena idazteko… (hau hala ere hobeto begiratu behar dut) Bi kasu hauek alderatuta zenbait ondorio atera ditut. Alde batetik, ikastetxe askotan teknologia berriak motibazio sortzaile bezala erabiltzen dira, gaur egun ikus- entzunezko tresnak toki handia hartu dute gure gizartean eta ikasleen arreta bereganatzen eta motibatzen laguntzen du. Badirudi askotan haurren gustokoak diren ekintzak, gauzak egiten saiatzen direla irakasleak eta batzutan onartu beharko litzateke, gauzak egin behar direlako egiten jakitea ere ona dela, frustrazioa kanalizatzen lagundu dezake honek. Bestetik, pedagogia berriei ateak irekiz gero, IKT-k erabilera oso interesgarriak izan ditzake, sormena lantzeko esaterako.