IKT HH-N
        Lan hau egin ahal izateko gure inguruko lau ikastetxetan ibili gara informazio
eske, eta ikusi ahal izan ...
Ordenagailuak batez ere bigarren zikloan du paper nagusia zehazkiago 5 urteko
gelan. Gelak txokoetan daude antolaturik eta...
CD horietan ikasturtearen arabera, pertsonaia ezberdinekin lanketa ezberdinak egiten
dituzte, esaterako, ipuinak entzun, i...
garrantzitsuena berrikuntza pedagogikoen bilaketa etengabea da. Honela, zientzia, arte
eta ikt mailan egindako proiektueng...
Horrez gain, 2009ko urrian Europako IBM proiektuan parte hartu zuten.
Berau pelutxe proiektuaren antzekoa da baina herrial...
Alde onei dagokienean, komunikazioa lantzeko aukera ematen du. Teknologi
Berriei esker egon ez zaitezkeen pertsonekin kont...
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Ikt 1. lana

494

Published on

Published in: Business, Technology
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
494
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
4
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Ikt 1. lana

  1. 1. IKT HH-N Lan hau egin ahal izateko gure inguruko lau ikastetxetan ibili gara informazio eske, eta ikusi ahal izan dugunez, hauetan betiko metodologiari teknologia berriak txertatu dizkiote, Urtxintxa proiektuaren bidez (3 urtekoek Xango, 4 urtekoak Txirritx eta 5 urtekoak Ttantto). Hala ere, IKT-een inguruko erabilera hau guri ez zitzaigun erabat aproposa iruditu, horregatik, eredu berrien bila abiatu ginen. Horrela aurkitu ahal izan genuen Madrilgo Zaleo Haur Hezkuntzako ikastetxearen eta Irungo Dunboa ikastetxeak parte hartzen duen proiektuaren berri. INGURUKO IKASTETXEETAN BILDUTAKOA: OROKIETA HERRI ESKOLA Momentu honetan, H.H-n bigarren ziklokoek gela bakoitzean ordenagailu bat dute. Hemen guztira 9 gela daude beraz 9 ordenagailuz horniturik daude. Ziklo bakoitzak portatil bat eta kañoi bat du eta maila bakoitzeko argazki kamera bat. H.H osorako grabatzeko kamera bat. Multigela bat dute eta hemen kañoi bat finko egoten da. Bertan gela ezberdinak elkartzen dira zerbait amankomuna egiten dutenean adibidez: argazki batzuk ikusi edo erreportaje bat. Gurasoekin bilerak egiteko ere erabiltzen dute. 4-5 urteko gelan Txango, Txirritx eta TTantto dute software moduan eta interneteko konexioa dute guztiek. Ikastetxeko IKT arduradunaren eginkizuna irakasleen formazioa eta ikasgela 2.0 martxan jartzea da. IKT-k teknologia berrietan eguneraturik egon behar du uneoro. Ziklo bakoitzak IKT-ko bere arduraduna du eta honen funtzioa ziklo horretan sortu daitezken arazo ezberdinei irtenbidea aurkitzea da adib: inprimagailuari kartutxoa aldatu eta abar.. Irakasleak H.Hn ez dute formazio handirik jasotzen, eta jasotzen dutena tarte handiekin izaten da esaten dutenez honela oso gutxi aprobetxatzen dute formakuntza hau, zeren eta hurrengo klaserako gehiena ahaztuta dute. H.Hko irakasle guztientzat oso ordenagailu gutxi dituzte, pare bat besterik ez. 1
  2. 2. Ordenagailuak batez ere bigarren zikloan du paper nagusia zehazkiago 5 urteko gelan. Gelak txokoetan daude antolaturik eta ordenagailua txoko horietako batean egoten da. Haurrak bere interesaren arabera erabiltzen du, ez du inork behartzen horretara. Hemen ipuinak entzuten dituzte, asmakizunak edo idatzizko joko batzuk dituzte beraien gustura erabiltzeko. Irakaslearen papera ez da oso handia, ordenagailua pizten edo itzaltzen laguntzen die edota haurrari dudaren bat argitzen, besterik ez. Hemen Pelutxe proiektua dute martxan. Proiektu hau haur hezkuntzako ikasleei zuzendutako elkarlanerako proiektu telematikoa da. Parte hartzaileak pelutxe bat, mapak, argazkiak eta bururatzen zaizkien beste edozein gauza elkar trukatzen dute korreo arrunta erabiliz beste ikastetxe batekin. Pelutxea heltzen denean, bere egunerokoa bidaltzen du, posta elektronikoa erabiliz, bere esperientziak kontatuz. Telematika erabiltzen dutenez (posta elektronikoa) mezuak berehala eta modu errazean jasotzen dira. Pelutxe baten bidez, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan erabiltzen dituzte. Proiektu honek sormen idazkerarako gogoa piztea eta ikasleen arteko elkar ezagutza bultzatzea du helburu. OIARTZUNGO HAURTZARO IKASTOLA Ikastola honek ahalegin handiak egin ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) bere eguneroko zereginetan txertatzeko, bai kudeaketan, bai antolaketan zein irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Horregatik, Haurtzaro Ikastola IKT plan propioa diseinatu eta aurrera eramaten ari da, beren ustez, honek garrantzia handia baitu bai ikasleak etorkizunerako prestatzeko, baita ikastolako eguneroko martxarako ere. Beren pentsamendu hau medio, Ikastolako Elkarteak IKT planean ikastetxe pilotu izendatu zuen beste hamar ikastetxerekin batera. Hezkuntza etaparen arabera proiektu ezberdinak dituzte martxan, HHn Urtxintxa proiektua, LHn Txanela, eta azkenik, DBHn Ostadar proiektua. Proiektu hauetan teknologia berriak barneratzen ari dira, eta bertako irakasleek iritzi guztiz positiboa dute honen aurrean. HHko irakasleak esan digunez, oso egokia iruditzen zaio ordenagailua erabiltzea soporte bezala, interesgarria eta aberasgarria dela, eta batez ere, arratoia, teklatua, pantailak eskainitako irudiak... oso atseginak egiten zaizkielako haurrei. Ordenagailuaren erabilera: HHko geletan ordenagailu bakarra dagoenez, lanak amaitu ondoren, txoko horretan tokatzen zaienak, horra hurbildu, eta banaka-banaka pasatzen dira ariketaren bat egitera. Etapa honetan CDak erabiltzen dituzte batez ere, eta 2
  3. 3. CD horietan ikasturtearen arabera, pertsonaia ezberdinekin lanketa ezberdinak egiten dituzte, esaterako, ipuinak entzun, ipuinak irakurri, matematikako ariketa, margoketa, puzzle jolasak, hizkuntza...). Pertsonai horiek hauxek dira, hiru urtekoen glea, Ttantto, 4 urtekoenean Txirritx eta, azkenik, 5ekoenean, Xango. Hala ere, nahiz eta arratoia edo teklatua banaka erabili talde osoa egoten da bertan inplikatuta, eta ondorioz, batak besteari laguntzen dio, aportazioak eginez... Beraz, ez da baten lana, talde lana baizik. Ordenagailuaz gain, kañoia ere erabiltzen dute, gauzak proiektatzeko, esaterako, artea lantzeko autoreak eta beraien lanen irudiak ikusten dituzte... LHko lehenengo mailatik aurrera, Ikasys proiektuan dabiltza. EHUko ikerkuntza eta metodologia saileko ebaluazioan adituak dio, proiektu honen bidez oso emaitza onak lortu dituztela. Proiektuan parte hartu duten ikasleek, parte hartu ez dutenek baino emaitza hobeak lortu dituzte ebaluatu diren bost ikasgaietan (euskara, gaztelania, ingelesa, matematika eta gizarte). Horrez gain, ikasleen zein irakasleen motibazioa igo egin da. Gainera, ikasleek modu autonomoan lan egitea ahalbidetzen du, eta ondorioz, irakasleen presentzia txikiagoarekin lanak egitea lortuz. Aniztasuna eta dibertsitateari dagokionez ere aukera anitza eskaintzen ditu, izan ere, programa ikasle bakoitzaren mailara egokitu daiteke. Ondorioz, balorazio orokorra eginez IKT-ak onuragarriak direla dio, baina IKT-eek soilik ez dutela aurrerapenik ekartzen, baldin eta ez badira edukieez betetzen, eta kasu honetan, bete dira edukiz. Honek emaitza onak ekarri ditu eta etorkizunerako izugarrizko espektatiba eta aurrerapenak ekar ditzake. Ikastetxean IKTaren inguruko arduradun bat dute eta ziklo bakoitzean koordinatzaile bat dago. Irakasleei ikastaroak eman zaizkie programa ezberdinen inguruan (word, excel, acel, power point, multimedia, audioena, blogak nola sortu, wiki...). EREDU BERRIEN BILA: MADRILGO ZALEO IKASTETXE PUBLIKOA Nire lanaren zatia egin ahal izateko iturri ezberdinetatik jaso dut informazioa. IKT-n oso jantzia ez dagoen eskola baten berri izatea nahikoa ez eta HH-n IKT-ren erabilerari garrantzia ematen dion ikastetxe bat aurkitu nahian, interneten bila aritu eta gero Madrilgo Zaleo Ikastetxe publikoaren berri izan nuen. HH-n espezializatua dago eta 3hilabetetik 6 urte bitarteko 116 haurrekin lan egiten da. Zentru honen ezaugarririk 3
  4. 4. garrantzitsuena berrikuntza pedagogikoen bilaketa etengabea da. Honela, zientzia, arte eta ikt mailan egindako proiektuengatik sari ezberdinak jaso ditu. Mota guztietako hardware-ak erabiltzen dituzte. HH-ko bigarren zikloan gela bakoitzeko bi ordenagailu eta bi urteko gelan bat eta baita scanerra, kamara digitala, bideo kamara, web-cam-a, inprimagailua, mikrofonoa ere. Honez gain, "familien cyber txokoa" izeneko gela dago. Bertan, etxean ordenagailurik ez dutenentzat ordenagailuak daude norbere beharretarako, ikastetxeko web orrian sartzeko, seme-alabei posta elektronikoak bidaltzeko,... Softwarari dagokionez Word, Paint eta Photo Suite erabiltzen dituzte batez ere. HH -an teknologia berriak sustatzea eta erabiltzea ikastetxeko proiektu kurrikularraren barruan kokatzen da. Beraien ustez, teknologia berriak ikasteko eta erakusteko oso erabilgarriak dira, baita HH-n ere, beraien metodologiaren filosofiarekin oso ondo datozenak. Irakaslearen parte hartzea zeharkakoa izango da, ikastea erraztuko duten testuinguruak eta egoera aberasgarriak sortuz, haurrari protagonismoa emanez. Honela, helburua haurrak aurkikuntzak egitea, gozatzea, ikastea, berak bere jakintzak eraikitzea eta jasotako egunerokotasunean txertatzea da. IKT-en inguruan egiten diren zenbait proiektu ondorengoak dira: Proyectos de aula y centro con recursos TIC *Cuentos representados con escenarios recreados a través de las TICs: Flicts *Utilizando la cámara digital Maratón de fotografía matemática Recorridos por el barrio *Con la cámara de video PRIMER PREMIO CUENTO CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA CAIXA 2008 *Materiales con Power Point, grabadora y scanner La Gallina Marcelina (cuento) Batmanlunio (Historia de astronautas en inglés) Expresarte en la red 4
  5. 5. Horrez gain, 2009ko urrian Europako IBM proiektuan parte hartu zuten. Berau pelutxe proiektuaren antzekoa da baina herrialde ezberdineko haurren artean egiten da. Ikastetxe bakoitzak besteari bere herrialdeko pertsonaia bat bidaltzen dio eta ondoren teknologia berrien bidez komunikatzen dira. Batzutan elkarri argazkiak bidaltzen dizkiete, bestetan eskaneatutako irudiak, beste batzutan berriz, naturako edo inguruneko hotsak,… Proiektu honen bidez, IKT –ko tresna ezberdinak erabiltzeaz gain, kultura ezberdinak ezagutu eta bizitzeko aukera ematen du. Gurasoek ere irakatsi eta ikasteko jardueran parte hartzen dute, ikastetxeko beste ikasgai askotan egiten den antzera. Ikastetxeko dinamikaren parte da. Gurasoen formakuntza ez bada nahikoa, asteko hiru egunetan IKT arduradunaren laguntza jaso dezakete ikastetxean bertan. Ikastetxe honetan oso apustu garbia egin dute IKT-en alde, pedagogia berriei ateak zabaltzen dizkieten bezalaxe. Beraiek diotenez, XXI. Mendeko ikasleekin, beren garaiko hizkuntzak erabiltzea oso onuragarria da. Bi kasu hauek alderatuta zenbait ondorio atera ditut. Alde batetik, ikastetxe askotan teknologia berriak motibazio sortzaile bezala erabiltzen dira, gaur egun ikus- entzunezko tresnak toki handia hartu dute gure gizartean eta ikasleen arreta bereganatzen eta motibatzen laguntzen du. Badirudi askotan haurren gustokoak diren ekintzak, gauzak egiten saiatzen direla irakasleak eta batzutan onartu beharko litzateke, gauzak egin behar direlako egiten jakitea ere ona dela, frustrazioa kanalizatzen lagundu dezake honek. HAUSNARKETAK Teknologia berriak HHn uztartzeak bere alde onak edo txarrak izan ditzake. Askotan Teknologi Berriak motibatzaile bezala erabiltzen dira, gaia edo edukiak eramangarriagoak egiteko. Eta hau honetarako erabiltzeak ez al gaitu ematen pentsatzera hutsune bat daukagula gure edukietan edo prozeduretan eta teknologi berriekin hau nolabait estali nahi dugula? Beste gabezia bat irakasleen formakuntza falta da. Arazo bat dutenean, askotan denbora pila bat pasatzen da arazo hori konpontzen eta martxan jarrita duten proiektua asko moteltzen da, batzutan bere horretan uzten delarik. 5
  6. 6. Alde onei dagokienean, komunikazioa lantzeko aukera ematen du. Teknologi Berriei esker egon ez zaitezkeen pertsonekin kontaktua mantendu daiteke. Hau oso aberasgarria da haurrentzat, beste ikastetxeko haurrekin harrtuemanean egotea ahalbidetzen duelako eta beraien esperientziak elkartrukatu ditzaketelako. Adibidez beste herriko ikastetxe bateko haurrekin edo beste kultura duen beste herrialde bateko haurrekin (Pelutxe proiektua, Europako IBM proiektua). Horrez gain, zenbait ikasgaietan irakasleari oso lagungarria egingo zaio zenbait gai azaltzeko momentuan. Teoria hutsean geratu beharrean, eta bideo baten bidez errealitatea ezagutzeko eta ikusteko aukera ematen du. Adibidez ernalkuntza prozesua errealitatean behatzea batzutan oso zaila suertatzen da denbora asko behar delako hau behatzeko eta batzutan ezinezkoa egiten da , baina bideo baten bidez hau ikustea posible dute. IKT-a eskoletan txertatzearen beste abantaila bat, haurrak gizartetik isolaturik ez geratzea eta teknologia berriak era egokian eta zuhurrean erabiltzen ikastea litzateke, informazio berriaren aurrean kritikotasuna ere landuz. Izan ere, eskolaren funtzio nagusietako bat haurrak modu egokian gizarteratzea da. Metodologi berriak aztertu ondoren ikusi ahal izan dugu teknologi berriek beste alor batzuk jorratzeko ere balio dutela adibidez matematika kamera digitalen bidez ikastea, sormena lantzea ipuinak sortuz edo argazkiak eraldatuz eta abar. Hau guztia gutxi balitz eredu berri hauen bidez eskola gizarteko beste esparruetara irekitzea ahalbidetzen da, honela hezkuntza ez da soilik eskolaren gain geratzen, komunitate osora zabaltzen da: udaletxea, museoak, elkarteak….Honen adibide garbia izango litzateke bigarren gaian jorratuko dugun Irungo Dunboa ikastetxeak, Oiasso museoak, Felix Ugarte elkarteak… elkarlanean eraiki duten Ultima Patagonia Proiektua. . 6

×