Uploaded on

 

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
657
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1

Actions

Shares
Downloads
4
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. MASAJEA Masajea pertsona baten gorputza igurtzi, manipulatze edo laztantze teknika bat da. Masajeak helburu ezberdinak izan ditzake. Batzuk helburu terapeutikoa dute; hau da kizkurdurak, zaintiratuak eta gainzamak bezalako gaitzak sendatzeko erabiltzen dira. Beste batzuk aldiz gihardura lasaitzeko edo estresa gainditzeko erabiltzen dira. Kirolariek beraien prestaketa eta errekuperaziorako erabiltzen dituzte. Fisioterapeutak edo masajistak dira lan honetaz arduratzen diren profesionalak. Gure asmoa erlaxatzea helburua duen masaje bat emateko oinarrizko ezagupenak lortzea da. Ez saiatuko zure kabuz lesiorik sendatzen edo zonalde bateko mina kentzen. Hori fisioterapeuten lana da. Masajeak gorputzean eragin ezberdinak ditu: o Odol fluxua handitu eta hobetzen ditu. o Sistema Linfatikoa ere estimulatzen du gorputzeko toxinak desagerraraziz. o Azal transpirazioa hobetzen du. o Giharrak erlaxatu eta askatu egiten dira. o Psikologi mailan ere estresa eta antsia lasaitzen ditu.
  • 2. MASAJEAREN INGURUKO ZENBAIT GOMENDIO Hartzailea: o Saiatuko da gorputza erlaxatzen. Horretarako begiak ixtea laguntzen du. o Arnasketa erritmo lasaia mantenduko du. o Beharrezkoa ez bada ez du hitz egingo. o Masajistarengan konfiantza izango du. Emailea (Masajista): o Azkazalak motzak izango ditu. o Masajea emateko eskuak igurtziz berotuko ditu. o Hartzailearekiko kontaktua ez du sekulan galduko. Gutxienez esku bat beti hartzailea ukitzen izango du. o Masajea patxadaz emango du. o Masajea eman behar ez duen zonaldea estaliko du. o Hartzailearekiko errespetu osoa mantenduko du. Ez dio ez minik ez eta gustuko ez dituen masajerik emango. o Zalantza izatekotan hartzaileari galdetuko dio ondo egiten ari den edo eta gustura dagoen. o Masajea emateko eraztunak, eskuturrekoak eta ordulariak kenduko ditu. Giroa: o Masajea eman behar dugun aretoan isiltasuna mantentzen saiatuko gera. Izatekotan musika lasaigarri bat erabili dezakegu. o Aretoan argi leuna eta tenperatura epela izaten ahaleginduko gera. o Saiatu masajea ematerakoan lastairatxoak erabiltzen. Olioa: o Olioaren eginkizun nagusia masajistaren eskuek hartzailearen gorputzean ondo irristatzea da. Edozein landare olio erabili daiteke. Olioa ez bada krema erabili dezakegu. o Olioa edo krema ez da zuzenean hartzailearen gorputzean ematen. Olioa emaileak bere eskutan ematen du eta hauek igurtziz berotu egiten ditu. Ondoren hartzailearen gorputzean zabaltzen joango da. Toaila: o Masajea lantzerakoan toaila bat ekarriko dugu. Olioa garbitzeko eta masajea jaso behar ez duten zonaldeak estaltzeko.
  • 3. MASAJE SAIOA Normalean saio bat igurtziketa lasai batekin hasten da eta orrazketekin amaitu. Tarteko ariketak nahi ditugun moduan nahasi ditzakegu. Hala ere oinarrizko erlaxazio masaje saio bat ondorengo ariketen ordena jarrai dezake: o Igurtziketa o Txaloketak o Aizkorakadak o Zain hustuketa o Oraldia Esku osoarekin o Oraldia Hatz koxkorrarekin o Oraldia Bihurketa o Zain hustuketa o Presioa Eskuarekin o Presioa Plantxa o Presioa Hatz lodia o Zain hustuketa o Dardarak o Zain hustuketa o Zimikoak o Tekleaketa o Orrazketa Dena den aurrekoa adibide bat baino ez da; zure esku dago ariketa hauek moldatzea edo berriak aurkitzea. Saiatu hala ere ariketen intentsitatea hasieran progresiboki handitzen joan daitezela eta amaieran progresiboki txikitzen. Mugimenduak zabalak egingo ditugu eta ez gera puntu konkretu batean kontzentratuko; espezialistak ez bagara onura baino mina sortu bai dezakegu. Gorputzeko zenbait zonaldeetan kontu handiarekin jokatuko dugu; axiletan, belaunaren atzealdean eta izterrondoan ganglioak dauzkagu beraz zonalde hauetan ez dugu masajerik emango. Bizkarrezurraren gainean ez dugu presio handiegirik egingo. Eta lepo aldean ere kontu handiz ibiliko gara. Masaje saioa amaitzerakoan hartzailea manta batez tapatu eta minutu batzuk lasai utziko dugu.
  • 4. OINARRIZKO MUGIMENDUAK IGURTZIKETA. o Masaje saioak igurtziketa arin batekin hasten dira normalean. o Bi helburu nagusi betetzen ditu:  Olioa gorputzean zabaltzea.  Zonaldea ondoren egingo ditugun ariketetarako berotu eta prestatzea. o Esku-barru guztiarekin ematen da. o Mugimendu zabalak erabiliaz, hartzailearen gorputza igurtzi egiten dugu. o Eskuek modu alternatiboan naiz paraleloan mugitzen dira: mugimendu linealak edo zirkularrak eginez. o Erritmoa erregularrarekin eta geldialdirik egin gabe. KOLPAKEAK:
  • 5. o Kolpaketak modu azkar batez eta bi eskuak alternatiboki kolpatuz ematen dira. o Adi hartzaileari min egitearekin. Hori ez da helburua. o Bi modu bereizten dira:  Txaloketak: • Esku-barnean hutsunea egin eta kromotan jokatzen egongo bagina bezala eragingo diogu.  Aizkorakadak: • Hatzak erlaxatu eta zeharkako kolpetxoak emango ditugu. ZAIN HUSTUKETA: o Zonalde bat igurzterakoan odola eta toxinak pilatu egiten dira. o Beste ariketa batekin jarraitu aurretik zonalde hori garbitu edo hustu behar da. Horretarako esku osoarekin igurtziketa zabal bat egingo dugu. o Igurtziketa honen norabidea bizkarrean; erditik hasi eta alboetara egingo da. Besoetan berriz; hatzetatik sorbalda aldera eta zangoetan behatzetatik ipurmasail aldera.
  • 6. ORALDIA: o Giharra ogia oratzen egongo bagina bezalako mugimenduekin mugitzen da. Hala ere mugimendua ez da puntu zehatz batean zentratzen gihar guztia zeharkatzen du. o Teknika ezberdinak aurki ditzazkegu:  Esku osoarekin: Giharra hatz lodia eta beste hatzaparren artean oratuko dugu.  Hatz koxkorrarekin: Hatz lodia euste puntutzat harturik beste hatzen koxkorrarekin kanpoaldera mugimendu zirkular jarrai txikiak egingo ditugu.  Bihurketa: Bi eskuek giharra hartu eta aurkako norabidean mugitzen dira, tartean geratzen den giharra bihurritu nahiko bagenu bezala.
  • 7. PRESIOA: o Giharra mugimendu txikien bidez presionatzen da. Hala ere mugimendua ez da puntu zehatz batean geratzen gihar guztia zeharkatzen du. o Presioaren mugimendua beti bihotz aldera egin behar da. Zainetan geratzen den odola bihotz aldera eramaten laguntzen dugularik. Kasu hauetan eta hartzailearekin kontaktua ez galtzeko buelta igurtziketa arin baten bidez egingo dugu. o Aukera ezberdinak dauzkagu:  Eskuarekin: Mugimendu txikien bidez eta giharrean presioa eraginez egiten da. Bi eskuak batera edo modu alternatiboan egin daiteke.  Plantxa: Ukabila itxi eta hatzen gainean irristatu. Hatz lodia mugimenduaren gidaria bihurtzen da.  Hatz lodia: Hatz lodiaren mamiak giharra igurzten du. Mugimendua kanpoaldera mugimendu zirkular jarrai txikiak egingo ditu.
  • 8. DARDARAK: o Esku osoa giharraren gainean ezarri eta dardaran moduko mugimendu baten bitartez giharra eragingo dugu. LASAIKETAK: o Saioa amaitzeko erabiltzen dira mugimendu hauek. o Hiru mugimendu nagusi bereizten ditugu:  Zimikoak: Hatz lodi eta erakuslearekin azalean zimiko txikiak egingo dizkiogu.
  • 9.  Tekleaketa: Hatz-mamiekin pianoa joko bagenu bezalako mugimendua.  Orrazketa: Hatz puntekin apenas ukitu gabe hartzailearen gorputza laztanduko dugu. Irakaslearen aurrean ondoren azaltzen diren teknikak egingo ditugu. Irakasleak baloratuko du teknika bakoitza menperatzen dugun edo ez. ARIKETA Gaizki Erdizk Ondo a Igurtziketa Txaloketak Aizkorakadak Zain hustuketa Oraldia Esku osoarekin Oraldia Hatz koxkorrarekin Oraldia Bihurketa Presioa Eskuarekin
  • 10. Presioa Plantxa Presioa Hatz lodia Dardarak Zimikoak Tekleaketa Orrazketa Bete itzazu gihar nagusien izenak. Informazioa liburutegian edo interneten bilatu.