11. Marketing birala. Facebook-en Egun giza- sareak, batez ere gazteen artean, komunikatzeko modurik erabilienak izaten dira. Abantaila hau aprobetxatuz, bularreko minbiziaz jabetzeko kanpainia bat sortu da facebook-en. Ekimen honetan, neskak momentu horretan daramaten bularretakoaren kolorea idatziko dute, soilik kolorea. Honela “ Leire Martinez grisa” agertuko da beren perfilean. Behin pausu hau beteta, ekintza honetan parte hartzeko mezua nesken artean bidaliko da, ahalik eta jende gehiago parte har dezaten. Zenbat eta jende gehiago talde honetara gehitu orduan eta minutu gehiago bideratuko dira bularreko minbiziaren ikerkuntzarako. Kanpainia hau beste hainbat giza- sareetara zabaldu da: tuenti, twitter, messenger,…