Blog edo Web atari batean edukia argitaratu behar duzu eta HTML ikusten duzun bakoitzean buruko-mina sortzen dizu?
Bideo edo txio bat txertatzen saiatu zara eta orria irakurtezina bihurtu al duzu inoiz?
Kurtso honetan Web-ean argitaratzeko oinarri-oinarrizko kontzeptuak azalduko dira:
* Papera eta Web-aren arteko 7 ezberdintasunak
* HTML eta inguruko siglak, nola irakurri eta idatzi
* Zure edukia aberastu kanpoko baliabideak txertatuz
* Nola eman itxura zure edukiei
* Nola lapurtu beste orrien edukiak eta formatuak