'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' kanpaina

345 views
286 views

Published on

Errigorak Ikastola Elkartearekin, AEKrekin eta Sortzen-Ikasbatuaz-ekin elkarlanean martxan jarritako 'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' kanpainaren aurkezpena egin genuen 2013ko urriaren 31n, Goierriko Goiztiri AEKren Ordiziako euskaltegian. Bertan elkartu ziren Goiztiri-ren zuzendaria den Nekane Munduate eta Beasaingo Andramendi, Ordiziako Jakintza eta Lazkaoko San Benito ikastoletako ordezkariak.

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
345
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
181
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

'Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka' kanpaina

  1. 1. ‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka’ kanpaina martxan Errigorak ‘Nafar Helgoaldeko uzta, euskarai puzka’ kanpaina jarri du martxan, ‘zona no vascofona’ deritzogun eremuko produktuei zabalkundea egin eta euskalgintzari laguntza emateko asmoz. Zer da Errigora? Errigora proiektuak Nafarroa Hegoaldeko produktuak (zainzuriak, orburuak, arroza, olioa…)Euskal Herrian zabaltzen ditu. Zein helburu ditu? - Nafarroa Hegoaldeko produktuei Euskal Herrian bidea ematea, elikadura subirautza bultzatzeko. - Eremu horretako euskalgintzari bultzada ematea, etekin ekonomikoaren zati bat horretara bideratuz. - Herrigintzan, auzolanean, nazio-eraikuntzan…lan kolektiboan oinarrituta ekarpena egitea., lan molde honen beharra goraipatuz. Udazkeneko kanpaina Hemendik aurrera, ikasturte bakoitzean bi kanpaina nagusi egingo ditu Errigorak Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz eta AEKrekin elkarlanean. Bata udazkenean eta bestea udaberrian. Bietan Nafarroa Hegoaldeko produktuekin osatutako saskiak banatuko dira. Udazkeneko saskian honako produktuak izango dira: olio botila bi (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate bikaineko produktuak dira, bertan ekoiztuak. Saskiaren salneurria 50 eurokoa da, merkatuko prezio bera, baina herritarren lan boluntarioari esker, bildutako diruaren %25 euskalgintzara bideratuko da, hiru proiektu zehatzetara: Lodosako ikastolara, ‘Euskaraz bizi eta ikasi’ herri ekimenera eta Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzera. Saskia eskuratu nahi duenak azaroaren 14era arteko epea du eskaria egiteko, AEKren Ordiziako edota Beasaingo euskaltegietan, Beasaingo Andramendi ikastolan, Ordiziako Jakintza ikastolan eta Lazkaoko San Beniton. Eskatutako tokian bertan jasoko duzu ondoren saskia. Lankidetza irekia Edozeinek parte har dezake sarea elikatzen eta honen berri zabaltzen, lankideen artean, herriko udaletxean, lagunen artean, ikastetxean, gurasoen artean…Saskia eduki eta kudeaketa ere egin dezakezue nahi izanez gero. Aipatutako helburuez gain, urte osoan sarea josten jarraitu nahi dute euren elikagaiak eskoletan, enpresetan…egon daitezen egunerokotasunean.
  2. 2. Informazio gehiago Errigoraren Facebook eta Twitter kontuetan eta Goiztiri AEKren blogean: www.goiztiri.blogspot.com.es

×