Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien liburuxka

  • 216 views
Uploaded on

Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako liburuxka aurkeztu dugu prentsaren aurrean. 2008-2013 bitarteko lan sarituak bildu ditugu bertan.

Euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako liburuxka aurkeztu dugu prentsaren aurrean. 2008-2013 bitarteko lan sarituak bildu ditugu bertan.

More in: Education
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
216
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
3

Actions

Shares
Downloads
0
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. EUSKARAZKO TXISTE ETA PASADIZO IDATZIEN LIBURUXKA Goiztiri AEK euskaltegiak, Ordiziako Udalaren laguntzaz, urtero antolatzen duen euskarazko txiste eta pasadizo idatzien lehiaketak ibilbide luzea du eta saritutako lan ugari. Azken edizioetan ehun txiste edo pasadizotik gora jaso ditugu eta zaila izaten da hiru onenak aukeratzea. Sari banaketan sarituek euren txisteak kontatzen dituzte eta gozatzeko unea izaten da, baina hortik aurrera ahanzturan galtzen dira. Hori saihesteko, eta azken urteetako bilduma gisa, hementxe daukazuen liburuxka kaleratu dugu. Bertan daude 2008tik 2013ra bitarte saritutako txisteak, 18 guztira. Egindako lanaren aitortza eta eskertza ere egin nahi izan dugu liburuxka honen bidez. Izan ere, jende askok parte hartu du urte hauetan guztietan, bai euskaltegiko ikasleek eta bai bestelako herritarrek. Gure ikasleak, parte hartzaile izateaz gain, epaimahaiko ere izan dira, beraz, ahalegin bikoitza egin dute. Ordiziako Udala ere hor izan dugu beti, euren laguntza eskainiz. Hauei guztiei eta, modu batean edo bestean lagundu digutenei, gure esker ona adierazi eta erakutsi nahi diegu. Liburuxkak hainbat tokitara bideratuko ditugu: euskaltegiko ikasleek euren etxekoekin eta inguruekoekin gozatzeko liburuxka bana izango dute; Mintzalagunek ere jasoko dute ale bana eta ikastetxeetako eta Udaleko liburutegian ere irakurri ahalko dira. Gaur egun, aro digitalak ere indar handia duenez, euskaltegiko blogean, www.goiztiri.blogspot.com helbidean, zintzilikatuko dugu liburuxka,interesa duen edonork irakurri eta eskura dezan. Aurtengo lehiaketa: maiatzaren 31 baino lehen Iraganeko jardunari erreparatzea bezain garrantzitsua izaten da, ordea,aurrera begiratzea eta gogorarazi nahi dugu aurtengo lehiaketa ere martxan dugula. Ohiko moduan, euskarazko txiste eta pasadizo idatziak jaso nahi ditugu, euskara batuan edota euskalkian idatziak. Edonork parte har dezake baina derrigorrezkoa da 16 urte beteak izatea. Txisteak maiatzaren 31 baino lehen bidali behar dira Beasaingo edota Ordiziako euskaltegira edota e-mailez goierri@aek.org helbidera, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztuta. Sari ederrak ditugu aurten ere. Lehen sarituak bost lagunentzako afaria lortuko du Ataungo Urbitarte sagardotegian. Bigarrenak afaria, gaueko egonaldia eta gosaria Zeraingo Oiharten eta hirugarrenak tableta. Guztiok animatu nahi zaituztegu, beraz,irrikitan baikaude zuen txiste edo pasadizo barregarri, dibertigarri, ero edota kutunenekin gozatzeko. Zuen lanen zain izango gara!