Your SlideShare is downloading. ×
Estatuen esku hartzea gelditu!
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Estatuen esku hartzea gelditu!

124
views

Published on

Apirilaren 9an Ordiziako plazan egindako eskualdeko elkarretaratzean irakurritako testua.

Apirilaren 9an Ordiziako plazan egindako eskualdeko elkarretaratzean irakurritako testua.

Published in: Education

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
124
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
4
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. ESTATUEN ESKU-HARTZEA GELDITU Hizkuntza baten Normalizazio Prozesuak, kasu guztietan, dimentsio politikoa eta soziala du eta euskararen kasuan ere horrela da. Normalizazioaren bidean, estrategia ezberdinak jartzen dira martxan, tartean hizkuntza-politikak. Izan ere, euskal komunitateak eskubidea du bere hizkuntza-politika definitzeko eta garatzeko, inolako kanpo esku-hartzerik gabe. Eskubide hori Hizkuntza Eskubideen Deklarazio unibertsalak jasotzen du eta honela dio hitzez hitz: Hizkuntza-komunitate orok eskubidea du zeinek bere hizkuntza-sistema kodetzeko, estandarizatzeko, garatzeko eta sustatzeko, derrigorturiko edo induzituriko interferentziarik gabe. Alegia, hizkuntza-komunitateak eskubidea duela bere hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko inolako kanpo esku-hartzerik gabe. Mendez mende pairatu behar izan ditugu Estatuen esku-hartzeak eta azkenaldian modu nabarmenean, gainera: Espainiako Estatuak LOMCE legea onartu du eta Frantziakoak ikastolen aurka egin du.Hori gutxi balitz, Estatu espainiarrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta 61 udalen kontra egin du hizkuntza-politikari lotutako hainbat arlotan. Hainbat udali indarrean dauden euskara planak bidaltzeko ere eskatu die. Errekerimenduak jasotzen ari diren udalen zerrenda handitzen ari da egunetik egunera. Gure Udalek hartutako neurri hauek, lehenago ere hartu direnak zein etorriko direnak txalotzen eta babesten ditugu. Udalek euskararen normalizazioan aurrera egiteko hartu dituzten neurri hauek herritarron eskubideak bermatzeko urratsak dira eta zentzu horretan herritarroi ere badagokigu neurri horiek babestu eta kanpo esku-hartzea salatzea. Horregatik elkartu gara gaur hemen eta beste hamaika herritan, euskararen normalizazioa sustatzeko neurriak hartzen ari diren erakunde guztiak babesteko eta neurri horien aurka Estatuek abiatutako erasoa salatzeko, gelditzeko. Izan ere, hein handi batean gure esku dago eraso hauek gelditzea, herritarron erantzun tinko eta zabalak soilik geldiarazi dezake Estatuen esku-hartzea. Gaur hemen eta beste hamaika herritan “Estatuen esku-hartzea gelditu” lelopean elkartu gara nahikoa dela oihukatzeko, euskararen aldeko neurrien aurkako ofentsiba eten dezaten exijitzeko eta hori eskuak kolorez margotuz eta “gelditzeko keinua” eginez irudikatu nahi dugu. Eskuak kolorez margotu ditugu, bizi garela eta euskaraz bizi nahi dugula argi eta garbi erakusteko eta koloretako eskuekin “geldi” oihu egingo dugu Estatuek beren esku-hartzea eten dezaten exijitzeko. Geure etxean zer eta nola egin behar dugun ez digute kanpotik esan behar. Guri, eta ez beste inori dagokigu erabaki hori. Beraz, altxa guztiok eskuak eta erakutsi Estatuei herri honen nahia zein den, erakutsi euskaraz bizi nahi dugula, erakutsi ez dugula beraien erasorik onartuko, ez gaituztela geldiaraziko, gure hizkuntzaren alde lanean jarraituko dugula. Bukatzeko, herritar oro egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua egiten jarraitzera animatu nahi dugu eta instituzioak euskaraz bizi gaitezen neurriak hartzera. Guk, euskalgintzak, hizkuntza-politika eraginkorrak ezartzeko bidean urratsak ematen dituen erakunde zein norbanako oro babesten jarraituko dugu. Ondoan izango gaituzue. Elkarren ondoan egon