Estatuen esku hartzea gelditu

98 views

Published on

Estatu espainiarrak hizkuntza-politikan egindako esku-hartzea salatzeko egindako prentsaurrekorako testua. Apirilaren 7an egin genuen prentsa aurkezpena, Beasaingo Igartza jauregian.

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
98
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Estatuen esku hartzea gelditu

  1. 1. ESTATUEN ESKU-HARTZEA GELDITU Hizkuntza baten Normalizazio Prozesuak, kasu guztietan, dimentsio politikoa eta soziala du eta euskararen kasuan ere horrela da. Normalizazioaren bidean, estrategia ezberdinak jartzen dira martxan, tartean hizkuntza-politikak. Izan ere, euskal komunitateak eskubidea du bere hizkuntza-politika definitzeko eta garatzeko, inolako kanpo esku-hartzerik gabe. Gaur egun, horretarako oztopoak ditugu, ordea. Gipuzkoako Foru Aldundiak hizkuntza irizpideak ezartzeko hartutako erabakia bertan behera uzteko agindua eman du Estatu espainiarrak. Ez hori bakarrik, Udaletako Euskara Planak igortzea eskatzen ari da eta errekerimenduak ere egin ditu. Goierrin, Ordizia, Urretxu, Legazpi eta Beasaingo udalek jaso dituzte errekerimenduak. Egoera honen aurrean, honakoa azpimarratu nahi dugu: 1. Euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako eskubidea dugu. Geure herrian euskaraz bizitzeko, hizkuntza-politika eraginkorrak beharko ditugu. 2. 38 udalotan hartu diren erabakiak (hizkuntza-irizpideak zein euskara planak)herritarron eskubideak bermatzeko urratsak dira. Zentzu honetan, gure Udalek hartutako neurri hauek, lehenago ere hartu direnak zein etorriko direnak txalotzen eta babesten ditugu. 3.Hizkuntza-komunitateak eskubidea du bere hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko inolako kanpo esku-hartzerik gabe. Eta hilabeteotan Espainiako ordezkari, Carlos Urquijok abiatutakoa esku-hartze nabarmena da.Geure etxean zer eta nola egin behar dugun ez digute kanpotik esan behar.Guri, eta ez beste inori dagokigu erabaki hori. 4.Euskalgintzako eragileok herritarrak egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua egiten jarraitzera animatzen ditugu eta instituzioak euskaraz bizi gaitezen neurriak hartzera. 5.Euskalgintzak, berriz, hizkuntza-politika eraginkorrak ezartzeko bidean urratsak ematen dituztenak babesteko lan egingo du. Ondoan izango gaituzte. Gauzak horrela, etzi, apirilak 9, 19:00etan, Ordiziako plazan, eskualdeko elkarretaratzera deitzen zaituztegu. Elkarretaratze honen helburua estatuen esku- hartzea gelditu eta hemen guk erabakitzen dugula argi uztea da. ESTATUEN ESKU-HARTZEA GELDITU! EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!

×