• Save
Beasain jaietan
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Like this? Share it with your network

Share

Beasain jaietan

  • 460 views
Uploaded on

2013ko Beasain Jaietan aldizkarian Korrika 18ren inguruan Goiztiri AEK euskaltegian egindako

2013ko Beasain Jaietan aldizkarian Korrika 18ren inguruan Goiztiri AEK euskaltegian egindako

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
460
On Slideshare
299
From Embeds
161
Number of Embeds
3

Actions

Shares
Downloads
0
Comments
0
Likes
0

Embeds 161

http://goiztiri.blogspot.com.es 125
http://www.goiztiri.blogspot.com.es 33
http://goiztiri.blogspot.com 3

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. Korrika 18: eman euskara elkarriBi urtez behin egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioa martxoaren14tik 15erako gauean pasa zen Goierritik. Martxoaren 14an arratsaldeko lau eta erdiakaldera Andoaindik abiatu eta gaueko hamaikak aldera iritsi zen Beasaina Olaberria aldetik.Gaua eta eguraldi hotza izanagatik ere, herritar ugari elkartu ziren herriko kaleetanlasterketarekin bat egin eta gure hizkuntzaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko.Hain zuzen ere, Korrika 18k lelo argia erabili du aurtengo edizioan: eman euskara elkarri.Euskara izan behar du euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko aukeratutako hizkuntza:elkarri hitz egiteko, elkar entzun eta ulertzeko...Hori dela-eta, garrantzitsua da euskaradakienak ikasi nahi duenari irakastea, ulertzen duenak hitz egiten duenari erabiltzeko aukeraematea eta agintariek herritarrei ikasteko bideak erraztea. Azken batean, elkarri emateaeuskara bakoitzak duen egoeratik abiatuta. Korrika 18k euskara denona dela eta denontzatizan behar duela azpimarratu nahi izan du.Euskara ikasleak, omenduakKorrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendunahi izan ditu, euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak, euren egoera edo jatorriadena delarik ere, beraien ahaleginarekin elkarbizitzarako aukera sortzen ari direlako. Eurakomentzeko egun osoko jaia egin zen urtarrilaren 26an Usurbilen eta Korrika 18rendokumentalean ere euren ahalegina eta euskararekin duten harremana islatu da.Doakotasunerantz urratsakOmentzeaz gain, euskara ikasleen lekukotza ozen plazaratu nahi izan da, ez delako zilegibertako hizkuntza ikasteko ikasleek ordaindu behar izaten dutena ordaindu behar izatea.Doakotasuna aldarrikatu behar da, euskal herritar guztien eskubidea delako euskaldunizatea. Beraz, botere publikoei dei egin nahi izan da espreski, euskara babesteko etabultzatzeko neurriak har ditzaten.
  • 2. Korrika 18k euskara ikasleak omendu dituenez, Goiztiri AEK-ko zenbait ikaslekeuskararekin duten harremanaren berri eman digute: zerk ematen dien indarra euskaraikasteko, zein arazo dituzten...Bihoakieeuskara ikasleei guztion miresmena eta eskerona. Bejondeizuela!Izen-abizenak: Juan LobatoJaioterria: CaceresJaioturtea: 1962Ogibidea: Garraiolaria1- Zergatik hasi zinen euskara ikasten?Seme -alabekin hitz egiteko eta baitalagunekin hitz egiteko ere..2- Zein zailtasun topatu dituzu?Nire gaixotasuna traba bat izan da ikasketaprozesuan eta baita udaletxeko bileraketab. Maila altua eta denbora falta,denetik pixka bat.3- Euskarak zer eman dizu?Beste jende batekin hitz egiteko aukeraeman dit.4- Zer motibazioa duzu euskaraikasteko?Euskara ikastea da nire motibazioa etaOrmaiztegiko euskara taldea da niremotibazioa gehitzeko arrazoi bat.5- Euskara erabiltzen hasi zarete?Eskolaz kanpo hasi naiz euskaraz hitzegiten. Lanean hitz egiten dut herrian bainogehiago.Izen-abizenak: Montserrat MartinJaioterria: BartzelonaJaioturtea: 1965Ogibidea: Postaria1- Zergatik hasi zinen euskaraikasten?Hasieran ikasteko bakarrik. Orainjakiteko2- Zein zailtasun topatu dituzu?Oso zaila da euskara. Bestezailtasuna ni naiz, ez dudalako hitzegiten. Gainera, Ormaiztegin urteaskotan ez da talderik osatu eta betihasieratik hasten da klasea, betijende berria sartzen delako.3- Euskarak zer eman dizu?Gustura nago nire buruarekinikasten ari naizelako.4- Zer motibazio dituzu euskaraikasteko?Ikasten jarraitzeak motibatzen nau.5- Euskara erabiltzen hasi zarete?Oso gutxi erabiltzen dut, klaseanbai baina kanpoan oso gutxi.
  • 3. Izen-abizenak: Julian Ezenarro GartziandiaJaioterria: OrdiziaJaioturtea: 1945Ogibidea: JubilatuaNoiz hasi zinen euskara ikasten?1965.urtean, bakarka ikasteko metodo batekinetxean. Horrela bi urte egon nintzen eta gero gau-eskoletan. Orduan oso desberdina zen, lagunekin-eta astean bi egunetan joaten nintzen euskaraikastera. 5-8 ikasle inguru ginen. Duela hiru urteAEKn hasi nintzen eta gero utzi egin nuen. Aurtenberriz matrikulatu naiz nire euskara mailahobetzeko.Zein zailtasun topatu dituzu bidean?Niretzat zailtasun nagusia euskaraz pentsatzea da,beti nire buruan gaztelaniara itzultzen baitut.Zein motibazio dituzu euskara ikasteko?Hemengoa naizelako ikasi nahi dut euskara, euskalgiroan bat gehiago izateko eta ez gelditzeko betialbo batean. Izan ere, gezurra badirudi ere, euskaraikasi gabe ez zara sentitzen integratuta. Leheninguruko jendeak, niregatik, gaztelerara jotzenzuen, nik ez nekielako, baina orain ez dahorrelakorik gertatzen.Erabiltzen al duzu euskara zure egunerokoan?Bai, erabiltzen dut.Aurten Korrikak ikasleak omendu ditu. Zeriruditzen zaizu?Ondo. Euskaltegiaren zati bat irakasleek osatzendute eta bestea ikasleok. Ikaslerik gabe ez litzatekeeuskaltegirik egongo.
  • 4. Izen-abizenak:Makuli ArbizuJaioterria: IruñeaJaioturtea: 1977Ogibidea: NekazariekologikoaZergatik hasi zinen euskara ikasten?Tuteran jaio eta bizi nintzen eta hor oso zaila zeneuskara ikastea. Lagunekin beti Iruñeara joatenginen festara eta han beste lagunek esaten ziguten:zuek ez dakizue euskaraz! Hortaz, arra nuenbarruan, euskara ikastea egitekoen artean neukan.Zer zailtasun topatu dituzu bidean?Oztopo pila bat eduki ditut baina denborarekingauzak argitu egiten dira beti. Azkenean gaindituegiten ditut.Zein da ikasten jarraitzeko motibazioa?Harremanak egitea. Nire bizitza Euskal Herriandago eta euskara nahi dut bizitzeko,komunikatzeko, denetarako.Euskarak zer eman dizu zuri?Lana daukat euskarari esker eta beste mundubatzuetan sartzen ari naiz. Musika edota nekaritzaekologikoari buruzko ikastaroak egiteko balio dit,adibidez. Oraintxe bertan oso pozik nago, gauzaasko lortzen ari naizelako.Egunerokotasunean erabiltzen al duzueuskara?Bai. Lanean erabiltzen dut eta entrenatzen dudanneska taldearekin ere bai. Beraiekin beti euskarazhitz egiten dut eta eurek zuzenketak egitendizkidate. Etxean ere egiten dut euskaraz.Zerbait eskatuko zenieke euskaraz bizidirenei?Niri euskaraz hitz egiteko, baina errazago etageldiago.Zer iruditu zaizu Korrikak euskara ikasleakomentzea?Nik uste dut guztiok motibazioa daukagulako arigarela ikasten. Ahalegin handia egiten ari gara.Izen-abizenak:Carlos AlarciaJaioterria: OrdiziaJaioturtea: 1994Ogibidea: ikasleaZergatik hasi zineneuskara ikasten?Eskolan ikasi nueneuskara.Duela bi urte saiatu nintzen EGAateratzen baina azkenean ez nintzen aurkeztueta aurten neure buruari esan diot hau delaunea. Nire euskara maila hobetzeko eta EGAateratzeko eman nuen izena euskaltegian.Zer oztopo topatu dituzu bidean?Gehienbat hitz egiteko orduan, nire familiakokideak erdaldunak baitira. Lagunen arteangutxi hitz egiten dugu euskaraz bainasaiatzen gara. Batzuetan trabatu egiten naizbaina ondo moldatzen naiz orain.Zer motibazio duzu ikasten jarraitzeko?Gure hizkuntza da eta gazteek hitz egiten ezbadugu hurrengo belaunaldiek ere ez duteegingo. Orduan, guk daukagu horren giltzaeta denon artean lor dezakegu hemen euskaragehiago hitz egitea.Euskarak zer eman dizu?Jendea eta euskal kultura ezagutzeko aukera.Espero dut etorkizunean ere gauza gehiagoematea.Euskaraz hitz egiten al duzu egunero?Nere anaia gazteareakin, orain hasi baitabera. Klasean gomendatu diote eta ni eta nirearreba saiatzen gara berarekin euskarazegiten etxean. Bestela, lagunekin, batzuekinezinezkoa den arren. Dendetan ere betieuskaraz egiten dut.Zer eskatuko zenieke euskaldunei?Gehiago erabili behar dutela, ahal dutenneurrian, behintzat.Zer iruditu zaizu Korrikak euskaraikasleak omentzea?Ondo iruditu zait. Gehiago motibatzen zaitueuskara ikasten jarraitzeko. Euskara ikastenhasteak meritu handia du.